SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 13
Downloaden Sie, um offline zu lesen
Ahozko eta idatzizko
komunikazioaren
arteko aldeak
Ahoz Idatziz
Komunikatzen eraginkorrak izan nahi badugu,
igorlearen eta hartzailearen beharrak aintzat
hartu behar ditugu eta komunikazio-ekintza
bakoitzaren beharretara egokitu.
Behar horiek ezberdinak izaten dira ahoz eta
idatziz, baita horiei erantzuteko baliabideak
ere. Konpara ditzagun komunikazio mota
biak, alde nabarmenenak zeintzuk diren
ikusteko.
Ahozko komunikazioan pertsonen arteko elkarreragin
zuzena dagoenez, feedbackerako eta komunikazio
hurbilerako aukera izaten da.
Zaindu ditzakegu komunikazioaren adierazkortasuna
areagotzen duten zenbait elementu; hala nola gorputz-
adierazpena, ahotsaren tonu eta bolumena, ahoskera,
umorea edo jarrera adeitsua.
Hartzaileen behar emozionalak interpretatu ditzakegu, eta,
ahal dugun neurrian, betetzen ahalegindu. 
Adibidez, aurpegiera edo zurrumurruengatik pentsa dezakegu
entzuleen arreta desbideratzen ari dela, eta, horren aurrean,
atseden hartzea erabaki.
Ahoz
Igorlearen eta hartzaileen
arteko harremana
Enfasia jartzea nabarmendu nahi ditugun
elementuetan; hitz edo esaldi gakoak
errepikatuz edo hitz zehatzak ahoskatzean
erritmoa aldatuz, kasurako.
Zalantzak galdetzea eta zalantzei erantzutea.
Feedbackerako eta komunikazio hurbilerako aukerek
ulermena errazteko oso baliabide baliotsuak jartzen dituzte
gure esku:
AhozIgorlearen eta hartzaileen
arteko harremana
Idatziz, feedbackerako aukerak mugatuak dira.
Gero eta ohituago gaude sare
sozial edo web-orrietan parte
hartzen, baina oraindik ere
gehienok hobeto moldatzen
gara aurrez aurreko hartu-
emanetan.
Idatziz
Igorlearen eta hartzaileen
arteko harremana
Ahoz, ez dugu zertan mezu itxia azaldu.
Jakina, diskurtso koherente eta aberatsa lortze aldera, ideien
hurrenkera logikoak garrantzi handia izateaz gain, beti izaten da
beharrezkoa oinarrizko planifikazio bat; baina hizlariak,
komunikaziorako behar bezalako trebetasuna baldin badauka,
kaosean murgilduta ere, edukiaren hariari berriz eutsi diezaioke.
Izan ere, bat-bateko jarioak jarrai
diezaioke bururatutako ideia berri bati;
edo berbaldia entzuleen testuingurura
moldatuz joan gaitezke, hutsuneren
bat dagoela pentsatuz gero. 
Ahoz
Bat-batekotasuna eta
planifikazioa
Idatziz, testuak hasi eta bukatu
arteko ibilbide jakina dauka.
Aldaketa guztiak idazkia bukatu
aurretik egin behar dira
ezinbestean.
Edukiaren planifikazioak erabateko
eragina dauka emaitzaren
kalitatean, eta, beraz, gorabehera
garrantzitsu guztiak aintzat hartu
behar ditugu idazkia bukatu
orduko.
Idatziz
Bat-batekotasuna eta
planifikazioa
Berbaldi batean akatsen
bat eginez gero,
momentuan bertan
zuzendu behar dugu.
Testua nahi bestetan
zuzendu daiteke
hartzaileei helarazi
aurretik.
Ahoz
Hizkuntza zuzena
Idatziz
  
Adibidez, hitzaldi batean modu
formalean hasi, eta sumatzen badugu
ez daudela gustura, formaltasun giroa
arintzea erabaki dezakegu, eta modu
kolokialago batera pasatu. Era berean,
hizkera teknikoagoa ala arruntagoa
erabil dezakegu entzuleen beharren
arabera.
Testua idazten hasi orduko irudikatu
behar ditugu hartzaile potentzialak,
haien beharrei ahalik eta hoberen
erantzun ahal izateko.
Ahoz
Erregistro egokia
Idatziz
Erregistroa alda dezakegu, egokia ez bada.
Ahozkoa jasotzeko batez ere
entzumen-organoa erabiltzen
dugunez, ahotsa eta hari loturiko
tonua, intonazioa eta bolumena
komunikaziorako ezinbesteko
elementutzat hartu behar ditugu.
Idatzizkoa, ordea, batez ere
ikusmen-organoaren bidez
jasotzen dugu, eta horrek
bereziki atentzio bisuala
erakartzen duten elementuetara
begira jartzen gaitu; diseinu-
kontuei, esaterako.
Ahoz
Informazioa jasotzeko modua
Idatziz
Ahozko komunikazio eta idatzizko
komunikazioaren artean alde nabariak daude: 
Igorlearen eta hartzaileen arteko harremana oso ezberdina da
bietan; ahozkoak feedbacka eta hurbiltasuna lortzeko
baliabide gehiago eskaintzen ditu idatzizkoak baino. 
Ahozko komunikazioan bat-batekotasuna egokia izan daiteke. 
Idatzizkoan, planifikazioak erabateko garrantzia hartzen du.
Berbaldi batean akatsen bat eginez gero, momentuan bertan
zuzendu behar dugu; idatzitako testu bat, ordea, nahi beste
aldiz zuzen dezakegu.
Ahoz
Laburbilduz (I):
Idatziz
Idatzizkoan, berriz, hizkeraren erregistroari lotutako erabaki
guztiak idazkia bukatu orduko hartu behar ditugu. 
Edukia eraginkortasunez transmititzeko, ahoz garrantzi
handia eman behar diegu entzutearekin zerikusia duten
elementuei; eta idatziz, ikusmenarekin loturikoei.
Ondorioz:
Ahozkoa “entzun” egiten dugu, eta idatzizkoa “ikusi”. 
Ahozko hizkeraren erregistroa egokitu dezakegu hitz egin
ahala, horren premia dagoela susmatuz gero.
AhozLaburbilduz (II): Idatziz
Ahoz
Laburbilduz (III):
IdatzizAurkezpen honetan deskribatutako alde horiek
aintzat hartu behar ditugu komunikatzean
Ezin dugu berdin komunikatu ahoz eta idatziz.

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Zentzumenak 1 mailarako egokitzapena - IkaSMina
Zentzumenak 1 mailarako egokitzapena - IkaSMinaZentzumenak 1 mailarako egokitzapena - IkaSMina
Zentzumenak 1 mailarako egokitzapena - IkaSMina
idoialariz
 
EUSKERA 5 (Ibaizabal 6.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 (Ibaizabal 6.gaia) egokitzapenaEUSKERA 5 (Ibaizabal 6.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 (Ibaizabal 6.gaia) egokitzapena
idoialariz
 
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
3  LANDAREAK   Zubia Santillana LH43  LANDAREAK   Zubia Santillana LH4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
idoialariz
 
Gizarteen antolaketa politikoa
Gizarteen antolaketa politikoaGizarteen antolaketa politikoa
Gizarteen antolaketa politikoa
mungia14
 

Was ist angesagt? (20)

R eta rr duten hitzak
R eta rr duten hitzakR eta rr duten hitzak
R eta rr duten hitzak
 
Zentzumenak 1 mailarako egokitzapena - IkaSMina
Zentzumenak 1 mailarako egokitzapena - IkaSMinaZentzumenak 1 mailarako egokitzapena - IkaSMina
Zentzumenak 1 mailarako egokitzapena - IkaSMina
 
Ibaiak
IbaiakIbaiak
Ibaiak
 
Ekosistemak
EkosistemakEkosistemak
Ekosistemak
 
Idazlan gaiak
Idazlan gaiakIdazlan gaiak
Idazlan gaiak
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
 
Arnas aparatua
Arnas aparatuaArnas aparatua
Arnas aparatua
 
4. Espainiako paisaiak
4. Espainiako paisaiak4. Espainiako paisaiak
4. Espainiako paisaiak
 
5 maila 6 unibertsoa eta eguzki-sistema
5 maila  6 unibertsoa  eta eguzki-sistema5 maila  6 unibertsoa  eta eguzki-sistema
5 maila 6 unibertsoa eta eguzki-sistema
 
EUSKERA 5 (Ibaizabal 6.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 (Ibaizabal 6.gaia) egokitzapenaEUSKERA 5 (Ibaizabal 6.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 (Ibaizabal 6.gaia) egokitzapena
 
3.maila idazmena
3.maila idazmena3.maila idazmena
3.maila idazmena
 
Ebaluazio zuzenago batera abiatzen
Ebaluazio zuzenago batera abiatzenEbaluazio zuzenago batera abiatzen
Ebaluazio zuzenago batera abiatzen
 
Testu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoTestu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzeko
 
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
3  LANDAREAK   Zubia Santillana LH43  LANDAREAK   Zubia Santillana LH4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
 
Egunerokoa nola idatzi
Egunerokoa nola idatziEgunerokoa nola idatzi
Egunerokoa nola idatzi
 
Izenondoak izenlagunak aditzak
Izenondoak izenlagunak aditzakIzenondoak izenlagunak aditzak
Izenondoak izenlagunak aditzak
 
Gizarteen antolaketa politikoa
Gizarteen antolaketa politikoaGizarteen antolaketa politikoa
Gizarteen antolaketa politikoa
 
Deklinabidea
DeklinabideaDeklinabidea
Deklinabidea
 
Berdinen arteko tutoretza
Berdinen arteko tutoretzaBerdinen arteko tutoretza
Berdinen arteko tutoretza
 
Hitz polisemikoak
Hitz polisemikoakHitz polisemikoak
Hitz polisemikoak
 

Mehr von hizkera_argia

Mehr von hizkera_argia (20)

¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf
¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf
¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf
 
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdfPuntu eta koma desagertu egingo da.pdf
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf
 
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdfSeis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
 
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdfAdjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
 
Mendekoen koma.pdf
Mendekoen koma.pdfMendekoen koma.pdf
Mendekoen koma.pdf
 
La coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdfLa coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdf
 
Argitaratu da 115
Argitaratu da 115Argitaratu da 115
Argitaratu da 115
 
Cómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumenCómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumen
 
Nola egin laburpen egoki bat
Nola egin laburpen egoki batNola egin laburpen egoki bat
Nola egin laburpen egoki bat
 
Administrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazAdministrazioa euskaraz
Administrazioa euskaraz
 
¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?
 
Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?
 
El uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webEl uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos web
 
Galderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanGalderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetan
 
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
 
Una frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser claraUna frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser clara
 
Esaldi luze bat argia izan daiteke
Esaldi luze bat argia izan daitekeEsaldi luze bat argia izan daiteke
Esaldi luze bat argia izan daiteke
 
Unidas o separadas 3
Unidas  o separadas 3Unidas  o separadas 3
Unidas o separadas 3
 
Unidas o separadas 2
Unidas  o separadas 2Unidas  o separadas 2
Unidas o separadas 2
 
Unidas o separadas 1
Unidas  o separadas 1Unidas  o separadas 1
Unidas o separadas 1
 

Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak

  • 2. Komunikatzen eraginkorrak izan nahi badugu, igorlearen eta hartzailearen beharrak aintzat hartu behar ditugu eta komunikazio-ekintza bakoitzaren beharretara egokitu. Behar horiek ezberdinak izaten dira ahoz eta idatziz, baita horiei erantzuteko baliabideak ere. Konpara ditzagun komunikazio mota biak, alde nabarmenenak zeintzuk diren ikusteko.
  • 3. Ahozko komunikazioan pertsonen arteko elkarreragin zuzena dagoenez, feedbackerako eta komunikazio hurbilerako aukera izaten da. Zaindu ditzakegu komunikazioaren adierazkortasuna areagotzen duten zenbait elementu; hala nola gorputz- adierazpena, ahotsaren tonu eta bolumena, ahoskera, umorea edo jarrera adeitsua. Hartzaileen behar emozionalak interpretatu ditzakegu, eta, ahal dugun neurrian, betetzen ahalegindu.  Adibidez, aurpegiera edo zurrumurruengatik pentsa dezakegu entzuleen arreta desbideratzen ari dela, eta, horren aurrean, atseden hartzea erabaki. Ahoz Igorlearen eta hartzaileen arteko harremana
  • 4. Enfasia jartzea nabarmendu nahi ditugun elementuetan; hitz edo esaldi gakoak errepikatuz edo hitz zehatzak ahoskatzean erritmoa aldatuz, kasurako. Zalantzak galdetzea eta zalantzei erantzutea. Feedbackerako eta komunikazio hurbilerako aukerek ulermena errazteko oso baliabide baliotsuak jartzen dituzte gure esku: AhozIgorlearen eta hartzaileen arteko harremana
  • 5. Idatziz, feedbackerako aukerak mugatuak dira. Gero eta ohituago gaude sare sozial edo web-orrietan parte hartzen, baina oraindik ere gehienok hobeto moldatzen gara aurrez aurreko hartu- emanetan. Idatziz Igorlearen eta hartzaileen arteko harremana
  • 6. Ahoz, ez dugu zertan mezu itxia azaldu. Jakina, diskurtso koherente eta aberatsa lortze aldera, ideien hurrenkera logikoak garrantzi handia izateaz gain, beti izaten da beharrezkoa oinarrizko planifikazio bat; baina hizlariak, komunikaziorako behar bezalako trebetasuna baldin badauka, kaosean murgilduta ere, edukiaren hariari berriz eutsi diezaioke. Izan ere, bat-bateko jarioak jarrai diezaioke bururatutako ideia berri bati; edo berbaldia entzuleen testuingurura moldatuz joan gaitezke, hutsuneren bat dagoela pentsatuz gero.  Ahoz Bat-batekotasuna eta planifikazioa
  • 7. Idatziz, testuak hasi eta bukatu arteko ibilbide jakina dauka. Aldaketa guztiak idazkia bukatu aurretik egin behar dira ezinbestean. Edukiaren planifikazioak erabateko eragina dauka emaitzaren kalitatean, eta, beraz, gorabehera garrantzitsu guztiak aintzat hartu behar ditugu idazkia bukatu orduko. Idatziz Bat-batekotasuna eta planifikazioa
  • 8. Berbaldi batean akatsen bat eginez gero, momentuan bertan zuzendu behar dugu. Testua nahi bestetan zuzendu daiteke hartzaileei helarazi aurretik. Ahoz Hizkuntza zuzena Idatziz
  • 9.    Adibidez, hitzaldi batean modu formalean hasi, eta sumatzen badugu ez daudela gustura, formaltasun giroa arintzea erabaki dezakegu, eta modu kolokialago batera pasatu. Era berean, hizkera teknikoagoa ala arruntagoa erabil dezakegu entzuleen beharren arabera. Testua idazten hasi orduko irudikatu behar ditugu hartzaile potentzialak, haien beharrei ahalik eta hoberen erantzun ahal izateko. Ahoz Erregistro egokia Idatziz Erregistroa alda dezakegu, egokia ez bada.
  • 10. Ahozkoa jasotzeko batez ere entzumen-organoa erabiltzen dugunez, ahotsa eta hari loturiko tonua, intonazioa eta bolumena komunikaziorako ezinbesteko elementutzat hartu behar ditugu. Idatzizkoa, ordea, batez ere ikusmen-organoaren bidez jasotzen dugu, eta horrek bereziki atentzio bisuala erakartzen duten elementuetara begira jartzen gaitu; diseinu- kontuei, esaterako. Ahoz Informazioa jasotzeko modua Idatziz
  • 11. Ahozko komunikazio eta idatzizko komunikazioaren artean alde nabariak daude:  Igorlearen eta hartzaileen arteko harremana oso ezberdina da bietan; ahozkoak feedbacka eta hurbiltasuna lortzeko baliabide gehiago eskaintzen ditu idatzizkoak baino.  Ahozko komunikazioan bat-batekotasuna egokia izan daiteke.  Idatzizkoan, planifikazioak erabateko garrantzia hartzen du. Berbaldi batean akatsen bat eginez gero, momentuan bertan zuzendu behar dugu; idatzitako testu bat, ordea, nahi beste aldiz zuzen dezakegu. Ahoz Laburbilduz (I): Idatziz
  • 12. Idatzizkoan, berriz, hizkeraren erregistroari lotutako erabaki guztiak idazkia bukatu orduko hartu behar ditugu.  Edukia eraginkortasunez transmititzeko, ahoz garrantzi handia eman behar diegu entzutearekin zerikusia duten elementuei; eta idatziz, ikusmenarekin loturikoei. Ondorioz: Ahozkoa “entzun” egiten dugu, eta idatzizkoa “ikusi”.  Ahozko hizkeraren erregistroa egokitu dezakegu hitz egin ahala, horren premia dagoela susmatuz gero. AhozLaburbilduz (II): Idatziz
  • 13. Ahoz Laburbilduz (III): IdatzizAurkezpen honetan deskribatutako alde horiek aintzat hartu behar ditugu komunikatzean Ezin dugu berdin komunikatu ahoz eta idatziz.