1. Non dago Lantz Lantz Nafarroan dago, Nafarroaren iparraldean.
2. Lantzeko inauteriak Astelehen eta Astearte Inauterietan ospatzen dira inaute egunak Lantzen. Pertsonaiak nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira.
3. Miel Otxin Miel Otxin lastoz egindako hiru metro inguruko erraldoia da, bi pago adarrez osatua dago, txapela darama buruan, aurpegia kartoizkoa, lepoan zapi bat darama, brusa loreduna eta galtza urdinak darama.
4. Ziripot Aldrebesena eta farregarriena da, kapela darama, aurpegia estalia, gorputza saku batean sartuta darama.
8. Astelehena Astelehenean Miel Otxin doa buruan, Ziripot traketsa, oinez egin ezinik dabil,maliabaten laguntzarekin. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko, ziripot lurrera botatzen saiatuko da, Ziripot behin eta berriro eroriko da lurrera. Zaldiko, Ziripot hurbiltzen zaion bakoitzean, Txatzoek defendatuko dute. Halako batean Txatxoek Zaldiko harrapatzen dute eta Ferratzaileek ferratu egingo dute.
9. Asteartea Asteartean, ez Ziripot, ez Zaldiko ez dira kaleratzen. Miel Otxin da egun honetako protagonista nagusia. Enparantzara eramaten da txatxoez inguraturik eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute bere gorputzarekin. Ondoren, zortzikoa dantzatzen dute suaren inguruan.