2. ALBISTEA K MOTZEA N...
PANTALLAS AMIGAS
2013ko urriaren 28an Pantallas Amigaseko bi neska
etorri ziren 6. mailako ikasleengana, gaur egun internetek izan ditzazkeen arriskuak erakusteko. Hiru bideo
erakutsi zizkiguten.
Arratsaldean, berriz, ikastolan gelditu ziren gurasoei
erakusteko eta haiekin hitz egiteko gai interesgarri honen inguruan.
Oso ondo pasa genuen!!!!!!! Zerbait ikasi genuen!!
AURKIBIDEA
EUREKA ZIENTZIA MUSEOA
ALBISTEAK
MOTZEAN
2
KIROLAK
3
NOLA ESERI
BEHAR GARA?
4
ZERNOLA.NET
ORRI INTERESGARRIA
5
ESPAZIOKO
BERRIAK
6
KIROLARI
HAUEK EZAGUTZEN?
7
LIBURUTEGIKERIAK
8
FILMAKMUSIKA
9-10
ELKARRIZKETA: Julen
Loitegi
11
BERTSOLARI TXAPELKETA
12
TXISTEAKASMAKIZUNAK
1314
DENBORA2 PASAK
1516
Azaroaren 13an Eureka Zientzia museora joan ginen. Nerea, Alex,
Leire, Juan Luis eta Ana irakasleekin autobusa hartu eta
abiatu ginen, ez ginen sartzen
denok elkarrekin, eta bi bidaietan joan ginen.
Museora iristean lehenik pelikula
bat
ikusi
genuen
“Kartoizko suziriaren sekretua” oso interesgarria izan zen.
Geroago tailerrak egin genituen. 6. mailakoei Pha eta
dentsitatea erakutsi zizkiguten. 5. mailakoei, presio atmosferikoa,
eta eguraldiari buruz hainbat esperimentu egin zizkiguten.
Bukatzean, bisita gidatua egin genuen eta La2-eko batzuk grabatu
gintuzten batzuei. Gero bazkaltzera joan ginen eta bukatzean museoko bisita librea egin genuen.
Oso ondo pasa genuen!!!!
ANTZERKI FORUM
Urriaren 31n Antzerki foruma ikusi genuen. Antzerki txiki bat zen,
ikasle batzuen gorabeherak harremanetan azaltzen ziren. Antzerkia
bukatu ondoren paper zahar batean idatzi genuen zein izan zen gehien gustatu zitzaigun antzerkiko zatia. Eta azalpenak eman genituen denok, banan-bana.
Antzerkia ikusi ondoren jolas ordura joan ginen. Itzuli ginenean
tailer bat egin genuen eta bi taldetan banatu ginen A eta B. Tailerretan ikasi genuen arazo bat geneukanean azkar moztu behar genuela, handiagoa ez egiteko.
ALLENDE ETA AMAIA
3. ERREALA ETA TXAPELDUNEN LIGA
ERREALA
VS
MANCHESTER
Duela bi aste, Errealak partidoa eduki zuen Manchester United-en aurka.0-0 geratu ziren. Partidua Txapeldunen Ligaren barruan kokatu zen.
VS
Erreala ez doa oso ondo Champions-en eta bolada hori hobetzen saiatu behar du, geratzen zaizkion bi partidatan. Bi partidatatik bakarra galtzen badu lehiaketatik kanporatuko da. HURRENGO PARTIDA Ukrainian izango dute.
Errealaren afizio guztiaren partetik, errealari
☺
3
☺
☺
zorte ona opa diogu!!!
☺
☺
BEÑAT ETA UNAX
4. NOLA ESERI BEHAR GARA?
Ordenagailuaren aurrean, ikasgelan, sofan... edonon gaudela ere, modu askotara eser gaitezke: zuzen, erdi-etzanda, hankak gurutzatuta... baina, ez dio berdin nola esertzen garen. Pentsa
daiteke gure izateko eraren arabera esertzen garela modu batera edo bestera. Hau da, alperra etzan egiten dela. Eta oso seguru sentitzen dena zuzen esertzen dela.
Baina alderantziz ere gertatzen da, bai horixe! Hori ondorioztatu dute Ohioko Unibertsitateko ikertzaile batzuek.
Esperimentuan, ordenagailu aurrean lau modutara esertzeko eskatu zieten ikasleei: zuzen, bularra ateraz, gorputza aurrerantz erortzen utzita eta belaunei begira. Horrela zeudela, galderak egin zizkieten. Bada, erantzunetan, beren buruari buruz askoz iritzi hobea azaldu zuten zuzen eserita zeudenek gorputza aurrerantz erortzen utzita edo belaunei begira eserita zeudenek baino.
Horrenbestez, besteek zutaz iritzi ona izateko bakarrik ez, zure buruarekin konfiantza izateko ere ona da zuzen esertzea. Eta bizkarreko minik ez izateko ere
bai, noski.Horrenbestez, besteek zutaz iritzi ona izateko bakarrik ez, zure buruarekin konfiantza izateko ere ona da zuzen esertzea. Eta ez izateko bizkarreko
minik noski.
LUCIA ETA UXUE
4
5. Zernola. Net-en joko oso interesgarri eta
diberrtigarriak daude, GAINERA PILO
BAT!!!!
Adibide batzuk jarriko dizkizuegu: txalupa, jo eta jo, saltoka…
Zernola .net-en esperimentu interesgarri batzuk ere ba daude
Adibidez: Jogurtak, disoluzioak,
bozgorailuak.,platanoaren puzkerra puxikan…
Horiek dira esperimentu batzuk.
Zernola.net-en gurasoekin ere
jolastu dezakezu.
Kontuz, gu inbaditzera datoz!,
ardiei ilea moztea, nola esertzen
zara?, burua zulotik baietz eta
mailu-marrazoaren buruaren miserioa jolasekin.
BAI ORRI INTERESGARRIA!!!
JOSEBA ETA IMANOL
5
6. WIKIPEDIAtik hartuta
Espazioko zaborra Lurraren inguruan orbitan dauden
gizakiek sortutako gauzaki multzoa da, dagoeneko inolako erabilerarik ez duena.
Espazioko zaborra unibertsoa eta batez ere Lurraren orbita zikintzen duten giza hondakinek osatzen dute.
Satelite eta espazio ontzietatik askatutako objektuak baitira.
ARRISKUA
Zabor hau oso arriskutsua da, izan ere abiadura handian ari dira biraka Lurraren
inguruan, 25.000 kilometro segundo inguruan, batzuk azkarrago eta beste batzuk
mantsoago.
JATORRIA
Iparramerikarren misilen kontrako radar-sistemak
orbitatzen ari diren 6.000 objektuak segitzen ditu.
Txikiak izanik ere, 30.000 km/h inguruko abiaduraz higitzen direnez astronautaren jantzia honda dezakete.
Gravity pelikulak espazioko zaborraren ondorioz astronauta batzuk izaten duten istripua kontatzen du…Ryan Stone doktorea(Sandra Bullock)
bere lehenbiziko espazio bidaian Hubbe espazioko espaziuntzia konpontzen ari da. Bidai horretan beste espazio gizon-emakumeen artean
Matt Kowalsky (Gorge Clooney) komandate beteranoa dago, bietako
batek ere zein arrisku datorren ez dakielarik: suntsitutako satelite eta
espazio-estazioez osatutako zabor euria abiadura handian gainera datorkie, euren Explorer espaziuntziarekin talka egin, euren kideak hil
eta biak espazioan erabat bakarrik geldituko direlarik.Lur azaletik 600
kilometro garaierako orbitan esekita, inorekin harremanetan jarri ezinik, Stone doktoreak eta Kowalsky komandanteak etxera bizirik itzultzeko konponbidea topatu beharko dute. Eta laster egin beharko dute,
euren oxigenoa agortzen baitoa eta aurreko zabor ekaitza berriz ere
gainera baitatorkie.
6
LUKEN ETA KAIA
7. Ezagutzen al dituzu kirolari hauek?
SEBASTIAN VETTEL
Sebastian Vettel (Heppenheim, Alemania, 1987ko uztailaren 3a - ) 1
Formulako gidari alemaniarra da.
2007an debutatu zuen 1 Formulan BMW Sauber taldearekin, Estatu Batuetako Sari Nagusian hain zuzen eta Robert Kubicari ordeztuz. 19 urte
eta 349 egun besterik ez zituen eta horrenbestez, 1 Formulan debutatu
duen bigarren piloturik gazteena da gaur egun, Mike Thackwellek baitauka marka hori. 2007ko uztailaren 31an BMW Sauber taldeak Toro
Rossora joaten utzi zion Scott Speed pilotuari ordezteko.
Ospetsua da karrera asko irabazi dituelako eta formula 1-eko gidari gazteenetakoa delako.
CARLOTA CIGANDA
Carlota Ciganda 1990-eko ekainaren 1-ean jaio
zen Larraintzarren (Nafarroan), eta orain 23 urte
ditu. 1,73 m ditu eta Euskalduna da. Golflaria da,
garrantzitsua da, mundu mailako emakume golflarien artean izena eta ospe handikoa da.
Poliki-poliki aurrera egin du eta sari asko irabazi
ditu. Etorkizunerako oso ondo ikusten da golflari
bezala.
ANDER GRAJERAS
ETA ERIK
7
8. LIBURUTEGIKERIAK...
Kaixo berriro irakur zaleok:
Galdera batzuei zaila da erantzutea; esate baterako idazle bati galdetzen diotenean,
berak idatzitako liburuen artean zein duen gogokoena, argi dago galdera horrek estu
eta larri uzten duela idazleak. Idazle batentzat liburuak bere seme-alabak dira. Zer
esango luke ama batek, galdetuez gero zein den berak duen seme-alabarik gogokoena.
Erantzun zaila benetan. Ezinezkoa.
Kasu berean aurkitu dut nire burua zuei liburuak gomendatzerakoan. Liburu bat gomendatzen denean, erabaki bat hartu behar da eta erabaki horretan beste gogoko liburu
batzuk baztertuta gelditzen dira. Horregatik, zuengana jo dut laguntza eske: hiru
ikasle aukeratu ditut, adinaren arabera (6. Maila, 4. eta 2. mailakoak) eta hona hemen haiek gomendatzen dizkizueten liburuak:
Maria Muro Vaquero, 6. Maila
NUR ETA DORTOKEN UHARTEA
Oraingoan NUR eta bere lagunak Txinako hegoaldean dagoen Hainan
uhartera joango dira oporretan. Han dortokentzako ospitalera joango
dira eta abentura zoragarriak biziko dituzte itsastarren artean eta
dortoka espezial bat ezagutuko dute. Oso ondo pasako dituzte oporrak Haianen.
Oso liburu interesgarria da eta batez ere itsasoa gustatzen zaienentzat gomendatuko nieke.
Arixen Unanue Usabiaga, 4. Maila
RITA ETA HILOBI-LAPURRAK
Rita Egiptora joan da oporrak pasatzera. Nahi gabe, lapur
talde batekin topo egingo du eta elkarrekin joango dira, Ritaren osabaren aurkitu nahi duen altxor baten bila.
Nire ustez, oso istorio polita da. Misterio asko ditu eta abenturak
ere bai. Behin irakurtzen hasita, ezin zara gelditu, jakin nahi duzulako gero zer gertatuko den.
Laida Egaña Egaña eta Ihintza Manterola Garmendia, 2. Maila
BETIKO
Animalien familia batean senide bat —azeria— hil egiten da. Hasieran,
familia horretako gainontzeko animaliak ( igaraba, satorra, eta erbia)
izugarrizko tristura eta pena sentitzen dute, baina pixkanakapixkanaka pena hori irribarre bihurtzen joaten da beren oroimenean
betiko geratuko dela pentsatzen dutenean.
Liburua asko gustatu zaigu eta marrazkiak ere bai.
Beno lagunok, ikasle hauek gomendatutako liburuekin jakin mina piztu bazaizue, badakizue, etor zaitezte liburutegira eta goza ezazue irakurriz.
BERENGARIO
8
9. EUSKAL MUSIKA: URGATZ
Urgatz talde Bermeotarra 2011. urtean sortzen da Xabi Ojinaga (ahotsa), Unai Arostegi
(gitarra), Asier Allika (gitarra), Unai Renteria (baxua) eta Asier Renteria (bateria) partaidetzat
dituelarik.
Denpora laburrean taulagainera igotzeko bezain beste abesti batu ondoren, hiruzpalau kontzerturi esker eman zituen lehen pausuak talde Bermetorrak Busturialdean. Herriko plaza,
gaztetxe zein itsasertzean emandako kontzertu hauek motibatuta, beraien lehen proiektuan
lanean hasiko dira.
ANE ETA ANDER GOIKOETXEA
9
10. ZINEA
UN PEZ FUERA DEL MAR
Pup marrazoa eta bere laguna Julius marrazoa beldur bizi dira legez kanpoko ehiztariek beraien
arrautzak koralezko arrezifetik
lapurtzen baitituzte.Pup marrazoa adorez betetzen da eta arrautzak babestera aterako da
93 minutu irauten ditu pelikula
honek .
EPIC EL MUNDO SECRETO
Nerabe batek bere aita
zientzilariarekin ez du
harreman Inc.. Hori moldatzeko aitak aipatzen dio
basoan bici den zibilizazio ezezagun eta harrigarri bat dagüela. Neskak ez
dio sinisten bertara eraman izaten den arte...
ANE ETA ANDER GOIKOETXEA
10
11. ELKARRIZKETA: JULEN LOITEGI
Julen, aurten, Uruguayn izan da pilotan jokatzen. Hango
esperientzia kontatu digu.
Zenbat urtekin hasi zinen pelotan? 8 urterekin.
Nola gustatu zitzaizun pelota? Momentu hartan pelotan
ume asko ibiltzen ginelako, beti da futbola baino gehiago
gustatu zaidalako.
Noiz izan zen zure lehenengo partida? Gogoratzen al duzu
emaitza? 10 ,9 urterekin. Irabazi egin nuen Alkizan (Gipuzkoan)
Zer pentsatu zenuen?Gustora sentitu nintzen irabazi nuelako
Zer sentitzen duzu irabaztean? Zer inpresio? Gustora sentitzen
naiz.
Zer sentitzen da galtzean? Amorrua.
Zer sentitzen da pelotari gaizki ematean? Min handia.
Zeinekin jokatzen duzu? Eta entrenatu? Mikel Imazekin.Urnietan.
Errazak al ziren Uruguayko partidak? Zein errezena? Ez. Frantziarren aurka partidu
gogorra jokatu nuen, azkenean lau tantoz galdu nuen eta okerrena berak horrela irabzi zuela , amorru handia eman zidan Uruguaykoaren kontra zailena izan zen.
Zure etsaiak onak al ziren? Batez ere frantziarra , baina, mexikarra ondo moldatzen zen.
Zer moduz Uruguayen ? Zer gustatu zitzaizun gehiena ?Ondo , baina nire maila partidu bakarrean bakarrik erakutsi izanak amorru handia eman zidan.
Nolakoak ziren hango frontoiak? Eta hango jendea? Hemengoen antzekoak. Atsegina,
beti galdetzen ziguten ea zer egin genuen .
Etortzean zer sentitu zenuen ? Poza, familia eta janariaren aldetik.
Partida baina lehenago urduri al zinen ? Bai, aurreneko partidan batez ere.
Eta ikasketetan, zer moduz? Zer ikasi duzu?Ondo, gustura.Goi mailako automozio zikloa ikasten dut.
Eskerrikasko Julen gure galderak erantzuteagatik.
Zorte on zure kirol bizitzan!!!
XANET ETA UNAI
11
12. ELIZONDON ARITUKO DIRENAK
DONOSTIAN ARITUKO DIRENAK
M AULE -L EXTARRE N ARI-
TUKO DIRA
EZAGUTZEN AL DITUZU?
IZENAK JAKINGO AL
ZENITUZKE?
Eta BEC-en nor izango da?
Animo ALAIA!!!!
JONE
12
13. TXISTE ETA ASMAKIZUNAK
Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.
- Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz
hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta
eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
•
Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot?
–galdetu zion bezeroak.
- Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz
aurrera!– erantzun zion loroak.
KAR, KAR, KAR, KARKAR, KAR, KAR, KARKAR,
KAR, KAR, KAR
Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan
dio izozkigileari:
- Emango didazu izozki bat mesedez?
- Zer zaporezkoa?
- Berdin zait, erori egingo zait.
KAR, KAR, KAR, KARKAR, KAR, KAR, KARKAR,
KAR, KAR, KAR
PATXIKU BERE IKASKIDE BATEKIN:
-ALAZNE, ETA ZU NON JAIO ZINEN?
-NI GURASOEN ETXEAN. ETA ZU?
-NI? OSPITALEAN.
-ZER DELA ETA? GAIXORIK AL ZEUDEN
EDO...
UXUE ETA LUCIA
13
14. Ea gai zaren asmatzeko...
Amak bi ditu aitak ere bai,
semeak bat ere ez
eta alabak hiru.
Zer da?
2.
Botilaren muturrean naukazu
eta ezinezko da edatea,
baina ni askatzeko hobe duzu
bi ezpainak ongi ixtea.
3. Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea
4.
Bi ama eta bi alaba,
ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
Badakizu nik esan gabe?
5.
Ez da ugazaba, ezta aberatsa
ez da zalduna, ezta ezaguna,
halere beti ibiltzen
Erregea baino lehen
LUCIA ETA UXUE
14