SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 32
Downloaden Sie, um offline zu lesen
EUSKALERRIKO
IÑAUTERIAK
IÑAUTERIKO MAPA
AURKIBIDEA


1.IÑAUTERIAK


2.IÑAUTERIKO EGUTEGIA


3.IÑAUTERI AURREKOAK


4.iGANDE IÑAUTERIKOAK


5.ASTELEHEN ASTEARTE IÑAUTEKOAK


6.IÑAUTERIKO MAPA


7.JOKUAK SAREAN


8.BALIABIDEAK SAREAN


1. IÑAUTERIAK


Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan
zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira.


Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" da eta , mendebaldeko
euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun 2 hitzak euskalki
hartan ohikoenak ez izan.


Mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen
parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare
(utzi).


Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote
gehiagotan erabiltzen dira. ("Inausi" zuhaitzen adarrak moztu
udaberrirako prestatzeko)


lhauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak aldatzen
ziren: eskalea aberats bilakatzen zen, gizonezkoa emakume,
apeza apezpiku ...


Guzti hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin eta
berriro debekatzen saiatzen ziren.
Klik egin irudian informazioa ikusteko
2. IÑAUTERIKOEGUTEGIA


Iñauteriak data finkorik ez duten jaiak dira, Aste Santuaren daten
menpe daude Finkatuta dagoenean azken hauek 40 egun aurrerago
kokatu izaten dira.


2022. KO EGUTEGIA


	
Urtarrilak 31, astelehena
	
JOALDUNAK


	
Otsailak 5, larunbata
	
KALDEREROAK


	
Otsailak 6, igandea
	
	
IÑUDEAK ETA ARTZAIAK


	
Otsailak 25, osteguna
	
OSTEGUN GIZENA


	
Otsailak 26, ostirala
	
	
OSTIRAL MEHEA


	
Otsailak 27, larunbata
	
IÑAUTE LARUNBATA


	
Otsailak 28,igandea
	
	
IÑAUTE IGANDEA


	
	
Zalduondon
	
	
MARKITOS


	
	
Lesakan
	
	
ZAKUZARRAK


	
	
Mundakan
	
	
ATORRAK


	
	
KOTILUNGORRIAK,ZAMALTZAINA,
	
	
	
	
	
	
ERRALDOITXOAK
Martxoak 1,
	
	
IÑAUTE ASTELEHENA


	
	
Lantzen
	
MIELOTXIN, ZIRIPOT


	
Martxoak 2,
	
	
IÑAUTE ASTEARTEA


	
	
Arizkunen
	
HARTZA


	
	
Unanuan
	
MAMOXARROAK


Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako


pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik .


Haien tokian,Iñauterietako egutegian ere bai


Horregatik; pertsonaien kapituluek hiru kolore dituzte


	
Iñauteri aurrekoak


	
Igande iñauteriakoak


	
Astelehen eta Astearte Iñautekoak


3. IÑAUTERIAURREKOAK
Klik egin irudian informazioa ikusteko.

Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak.
Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen
eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak.


Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino,
hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin
zintzarrotsa sortzen.


Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara.


Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin
egiten dute hortik aurrerako bidea.


Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak eta hango kaleak eta
enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-
serio.


Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea
buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute
joaldunek "Ttuntturroak" izena.


Joaldunen janzkera desberdina da;


• Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak


• Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina.
Klik egin irudian marrazkiak deskargatzeko.

Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren 8an inauguratu
zen.


Geroago, Irunigo Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen. Gaur egun,
urtero, Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta ohiko
ekintza bilakatu da.


Hauek osatzen dute kaldereroen taldea:


	
• erregina bat


	
• bi dama ederrez lagunduta


	
• ezkongaiak


	
• hartza eta hezlea


	
• musikari banda


	
• gainerako kideak.


Mozorroa;


	
arropa koloretsua


	
urre koloreko lepokoak


	
txanponak apainduta


	
eskuetan neskak pandereta eta mutilak sartaginak eta
	
	
	
mailuak
Klik egin irudian informazioa ikusteko.

Kantak entzuteko egin klik irudian,edo hemen.

Irungo kaldereroen aspaldiko konparsen argazkiak ikusteko


Klik egin irudian.


KALDEREROEN KANTA IRUNEN


ZEIN EDERRA,


ZEIN XARMANTA


IRUNGO LURRA ETA HIRIA


HERRI JATOR IRUNDARRA
LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU


NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA.


INAUTERI ALAIAREN


IRAGARLE GU GARA


BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis)


AIZAK • •


JO ZAK • • (bis)


JO ZAK • • • •


ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA


IRUNGO LURRA ETA HIRIA


HERRI JATOR IRUNDARRA


AGURTUZ DUGU ATSEGINA


BALIABIDEAK SAREAN


• marrazkiak


• Kaldereroen historia eta kantak


• Joaldunak wikipedian


• Amaroa iñauteriak


BIDEOAK


• Kaldereroak


• Joaldunak
Klik egin irudietan informazio edo bideoak ikusteko.

Donostian, Artzainen eta Inudeen Konpartsa inauteri tradizionalaren
parte izanik, gure egunera arte iristea lortu zuen, kaldereroen
konpartsarekin batera.


Konpartsako pertsonaia nagusiez gain (Iriudeak-ume txikiak zaintzen
dituzten neska/eta Artzaiak).


Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak finkoak izan
ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman ahala berritzen dira.


Gerora, lñude eta Artzainen beste konpartsa batzuk sortuz joan dira
probintziako hainbat herritan, bai eta Nafarroako herrietan ere.


Informazio gehiago
4. IGANDEIÑAUTERIKOAK


Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos traje
beltzez jantzitako "panpina" da, gorbata darama eta lorea botoi-
zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia
berezi eta misteriotsua da.


Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan agertzen da
herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon
bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi
ez dadin.


Astoa gidatzen dute, jauregi baten aurreraino, eta, han, Marquitos
astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen
dute.


Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian geratzen da
Marquitos hainbat orduz.


Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos dagoen
tokiraino,


Predikadorea izenekoa da buru, Kale-garbitzailea eta errauts-
zabaltzailea doaz beltzez jantzita, Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen
dute.
Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio Predikadoreak
Marquitosi: hil egin behar du,lurrean jarri eta su ematen diote.
Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.


Klik egin irudian informazio gehiago izateko.
Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat
kaleratzen da, musika jo eta abesten.


Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika
bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela
eramaten ditu soinean.


Musikariek, batzuetan aurpegia bistan daramate eta beste batzuetan
aurpegia estalita; bistan daramatenek bibote eta papilote handiak
pintatzen dituzte beren aurpegietan.


Mozorroa;


2 gona daramate soinean. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea,
burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete
atorrak.


Ekitaldia;


kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira
zuzendariaren gidaritzapean.
Portuan, petril gainera igo eta ilaran jartzen dira guztiak. Urtean-urtean
kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan,
kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte
kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; zatitxo bat, adibide
gisa:


	
"Moja budi tajua


	
Artatxorio lakua


	
Samurri rhudiantar


	
O cualquier txori zantar".


Azken urteotan ohitura berria sortu da: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen
da neska koadrila bat egun berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz
Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak.
Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira.


Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande
Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte
Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre..


Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten
dira batetik bestera.


Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen
dute parte.


Mutilak izaten dira.


Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela


atzean. Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz.
Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi


izaten dira.
Mozorroa;


	
• gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik


	
• artilezko jaka zuria


	
• koloreetako amantala, poltsikoan errautsa dute,


	
airera eta
	
jendeari botatzeko


	
• eskuan, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana
	
	
	
buruan kapela luze piramidala


	
• gerrian zintzarri ugari eskegita


	
• aurpegia ehun gorrizko maskara batez estalia, ahoeta begiak
	
	
bistan dituztela.


Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek
emandako eskudirua batzen dute. Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili
ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera, jatera.


Informazioa wikipedia


izorratzeko… bloga kotilungorriak
Klik egin irudian informazio gehiago izateko.

Lesakako Inauterietan Zakuzaharrak. Igande Inauterian, arratsaldeko
zazpietan kaleratzen dira (20 edo 25)


Mozorroa;


Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita,
honen azpian lasto ugari eramaten dute, Aurpegia zapi batez dute
estalita, begi eta ahoaren tokientan zuloak dituzten zapiak.


Puxika bana daramate eskuan.Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie
oihuka.


Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela.


Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara Zakuzaharrak.
Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera,
eta hari eusten diote.


Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete
salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete
eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte,
eta, ondorioz,


saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira
saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela.
Informazio gehiago, klik irudian marrazkia deskargatzeko
Klik egin irudian informazio gehiago izateko.

Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute,
eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri
hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio.


Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi
errepresentatzen duten panpinak dira eta dantzari


bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko bi
izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo gidari
dira


Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia. Enparantzara
heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi dira. Gorriak dira dantzan
egiten dutenak. Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati


honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa antzezten du:
Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero ferratzen dituzte.Antzezpena
amaitzeko, dantza egin ohi dute denek batera.
Klik egin irudian marrazkia deskargatzeko.
Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen


hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da.


Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza


izaten da elementu nagusia.


Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi da
maskaradetako azkena.


Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta
beltzak. Lehenengoak, gorriak, garbi eta dotore jantzita daude, eta,
jakina, gorria nagusitzen da haien arropetan.


Talde horretakoa Zamaltzain da


Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, maskarada beltza.


Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta gainditu
behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta, beltzek,
berriz, batere ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira.
Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere
harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen.


Informazio gehiago
5. ASTELEHEN,ASTEARTEIÑAUTEKOAK
Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa


Lantzen.


Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak..dira.


Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo
batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean.


Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz. Zaldiko
zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita, zaldiaren itxura
hartzen du.. Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate, baina, hori
bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila
daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore
askotakoak horiek ere. oihu eta dantza egiten dute.Txatxoek
defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen
saiatzen da.


Astearte Inautean Miel Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara
eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute.


Tiroz hil eta sua egiten dute haren gorpuarekin.


Klik egin hemen irudiak deskargatzeko
Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak.
Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira
"Ijoteak".


Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko hamabost-
hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mozorratuta.


Mozorroa; kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean.
Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo
beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta
gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko,
elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia
estaltzeko. Ez daki inork noiz eginak diren karatulok.


Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren
puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai
eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak herriko tabernan afaltzen
dute bildutakoa.


Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria da, Mamoxarro
handien eguna. Txikien moduan mozorrotzen dira, eta arratsaldean
oles egitera joaten dira, musikarien laguntzarekink.


Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk doaz , "Muttuak" dira,
-. Abestu bai baina hitzik ezin dute egin, horregatik dute Muttuak
izena.


Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti harrapakinen
baten bila..


Klik egin irudietan informazioa eta bideoak ikusteko.
Klik egin irudian marrazkia deskargatzeko.
Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu Hartza. Herri
honetan egunean bi damuñ (etxazain) nagusi eta beste bi damuñ
laguntzaile aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi
ere.


Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta "puska
biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren eta dira. Arratsaldeko
lauretan bildutakoa jaten zuten osta-tuan, eta gero, enparantzara
joan ohi ziren, dantzara. Astelehen Inauteri gauean.Astelehen
Inauterian aurreko egunekoa errepikatzen zen, pausuz pausu.


Asteartean, ostera,egun honetako ardatz nagusia, gaur egun ere,
Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du hartzarena, gorputz
osoa artilez estalita.


Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta jendea izutzen
du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta, bere ondoan edukitzea asko
kostatzen bazaio ere. Taket handia darama eskuan zaintzaileak,
hartza menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan baino ez
dute dantzatzen Sagar-dantza hemen, mutilek dantzatzen dute.
Klik egin irudian informazio gehiago izateko.


6. IÑAUTERIKOMAPA


Klik egin irudian informazio gehiago izateko.
7. JOKUAKSAREAN


	 	 	 	 educaplay

	 	 	 	 	 

	 	 	 	 kahoot

	
	
	


	 	 	 jigsaw puzzleak
8. BALIABIDEAKSAREAN


• Amarooa iñauteriko pertsonaiak


• Pertsonaien marrazkiak


• Joaldunak


• Kaldereroak historia


• Kaldereroen marrazkiak


• Irungo fototeka


• Kresala iñudeak eta artzaiak


• Atorrak


• Mundakako aratosteak


• Kotilungorriak


• Erraldoitxoak


• Zamaltzaina


• Ziripot eta Mielotxin ipuina


• Unanuko iñauteriak


• Arizkun iñauteriak


• Wikipedia


• Auñamendi hiztegia


• Genially


	
BIDEOAK


• Caldereros 2019


• Iñudeak eta artzaiak


• Markitos


• Atorrak 2019


• Lesaka Frandiarrak


• Lesaka Zaku Zaharrak


• Ziripot eta Mielotxin


• Arizkun iñauteriak
JOKUAK


•
	
Educaplay


• Kahoot


• Jigsaw
EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Izenondoak izenlagunak aditzak
Izenondoak izenlagunak aditzakIzenondoak izenlagunak aditzak
Izenondoak izenlagunak aditzakMargaGutierrez
 
4 gaia izenondoak nolakoa da - ariketak
4 gaia  izenondoak nolakoa da - ariketak4 gaia  izenondoak nolakoa da - ariketak
4 gaia izenondoak nolakoa da - ariketakidoialariz
 
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillanaidoialariz
 
Pertsona deskribapena txartela
Pertsona deskribapena txartela Pertsona deskribapena txartela
Pertsona deskribapena txartela idoialariz
 
Izen arruntak eta bereziak txartela
Izen arruntak eta bereziak  txartelaIzen arruntak eta bereziak  txartela
Izen arruntak eta bereziak txartelaidoialariz
 
Pertsona deskribapena idazten pausoka
Pertsona deskribapena idazten pausokaPertsona deskribapena idazten pausoka
Pertsona deskribapena idazten pausokaidoialariz
 
Nora norengana ariketak
Nora norengana ariketakNora norengana ariketak
Nora norengana ariketakidoialariz
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakidoialariz
 
Zenbakiak deskonposatzen MILAKOAK
Zenbakiak deskonposatzen MILAKOAKZenbakiak deskonposatzen MILAKOAK
Zenbakiak deskonposatzen MILAKOAKidoialariz
 
Leku deskribapena idazteko txantiloia
Leku deskribapena idazteko  txantiloia    Leku deskribapena idazteko  txantiloia
Leku deskribapena idazteko txantiloia idoialariz
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4idoialariz
 
Euskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko InauteriakEuskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko Inauteriaksora012946
 
Deskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakDeskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakjoanlor80
 

Was ist angesagt? (20)

Asmakizunak
Asmakizunak Asmakizunak
Asmakizunak
 
Izenondoak izenlagunak aditzak
Izenondoak izenlagunak aditzakIzenondoak izenlagunak aditzak
Izenondoak izenlagunak aditzak
 
4 gaia izenondoak nolakoa da - ariketak
4 gaia  izenondoak nolakoa da - ariketak4 gaia  izenondoak nolakoa da - ariketak
4 gaia izenondoak nolakoa da - ariketak
 
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
 
Animalia motak
Animalia motakAnimalia motak
Animalia motak
 
Pertsona deskribapena txartela
Pertsona deskribapena txartela Pertsona deskribapena txartela
Pertsona deskribapena txartela
 
Izen arruntak eta bereziak txartela
Izen arruntak eta bereziak  txartelaIzen arruntak eta bereziak  txartela
Izen arruntak eta bereziak txartela
 
Pertsona deskribapena idazten pausoka
Pertsona deskribapena idazten pausokaPertsona deskribapena idazten pausoka
Pertsona deskribapena idazten pausoka
 
Nora norengana ariketak
Nora norengana ariketakNora norengana ariketak
Nora norengana ariketak
 
1. Erliebea LH 6
1.  Erliebea LH 61.  Erliebea LH 6
1. Erliebea LH 6
 
MENDIEN MAPA.pdf
MENDIEN MAPA.pdfMENDIEN MAPA.pdf
MENDIEN MAPA.pdf
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
 
Neguko Olerkiak
Neguko OlerkiakNeguko Olerkiak
Neguko Olerkiak
 
Zenbakiak deskonposatzen MILAKOAK
Zenbakiak deskonposatzen MILAKOAKZenbakiak deskonposatzen MILAKOAK
Zenbakiak deskonposatzen MILAKOAK
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Leku deskribapena idazteko txantiloia
Leku deskribapena idazteko  txantiloia    Leku deskribapena idazteko  txantiloia
Leku deskribapena idazteko txantiloia
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
 
Euskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko InauteriakEuskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko Inauteriak
 
Deskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakDeskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketak
 
Jarraibide testuAK
Jarraibide testuAKJarraibide testuAK
Jarraibide testuAK
 

Ähnlich wie EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK (20)

152_inauteriak.doc
152_inauteriak.doc152_inauteriak.doc
152_inauteriak.doc
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
 
Euskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarraEuskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarra
 
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 Zaldibarko jaien gehigarria 2015 Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 
Euskal herriko inauteriak burdinibarra
Euskal herriko inauteriak burdinibarraEuskal herriko inauteriak burdinibarra
Euskal herriko inauteriak burdinibarra
 
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
 
Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
2B Soraluzeko Zirtzilak
2B Soraluzeko Zirtzilak2B Soraluzeko Zirtzilak
2B Soraluzeko Zirtzilak
 
2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena
 
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale bereziaKilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 

Mehr von Trumoi

ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)Trumoi
 
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)Trumoi
 
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)Trumoi
 
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIATrumoi
 
IRUN GURE HIRIA
IRUN GURE HIRIAIRUN GURE HIRIA
IRUN GURE HIRIATrumoi
 
Gabonak ,ospakizunak, ohiturak
Gabonak ,ospakizunak, ohiturakGabonak ,ospakizunak, ohiturak
Gabonak ,ospakizunak, ohiturakTrumoi
 
Susana Zaldivar
Susana ZaldivarSusana Zaldivar
Susana ZaldivarTrumoi
 
Kaktus lorategia
Kaktus lorategiaKaktus lorategia
Kaktus lorategiaTrumoi
 
Akuariumak LH3
Akuariumak LH3Akuariumak LH3
Akuariumak LH3Trumoi
 
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.BGURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.BTrumoi
 
Menorkako landaretza
Menorkako landaretzaMenorkako landaretza
Menorkako landaretzaTrumoi
 
Megalitoak
MegalitoakMegalitoak
MegalitoakTrumoi
 
Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017Trumoi
 
Burgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita XubanBurgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita XubanTrumoi
 
Burgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xubanBurgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xubanTrumoi
 
KOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 AKOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 ATrumoi
 
Komikiak 4 B
Komikiak 4 BKomikiak 4 B
Komikiak 4 BTrumoi
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakTrumoi
 
Irakurketa bikoteka
Irakurketa bikotekaIrakurketa bikoteka
Irakurketa bikotekaTrumoi
 
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusitaZumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusitaTrumoi
 

Mehr von Trumoi (20)

ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
 
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
 
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
 
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIA
 
IRUN GURE HIRIA
IRUN GURE HIRIAIRUN GURE HIRIA
IRUN GURE HIRIA
 
Gabonak ,ospakizunak, ohiturak
Gabonak ,ospakizunak, ohiturakGabonak ,ospakizunak, ohiturak
Gabonak ,ospakizunak, ohiturak
 
Susana Zaldivar
Susana ZaldivarSusana Zaldivar
Susana Zaldivar
 
Kaktus lorategia
Kaktus lorategiaKaktus lorategia
Kaktus lorategia
 
Akuariumak LH3
Akuariumak LH3Akuariumak LH3
Akuariumak LH3
 
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.BGURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
 
Menorkako landaretza
Menorkako landaretzaMenorkako landaretza
Menorkako landaretza
 
Megalitoak
MegalitoakMegalitoak
Megalitoak
 
Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017
 
Burgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita XubanBurgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita Xuban
 
Burgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xubanBurgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xuban
 
KOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 AKOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 A
 
Komikiak 4 B
Komikiak 4 BKomikiak 4 B
Komikiak 4 B
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Irakurketa bikoteka
Irakurketa bikotekaIrakurketa bikoteka
Irakurketa bikoteka
 
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusitaZumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
 

EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK

  • 2. AURKIBIDEA 1.IÑAUTERIAK 2.IÑAUTERIKO EGUTEGIA 3.IÑAUTERI AURREKOAK 4.iGANDE IÑAUTERIKOAK 5.ASTELEHEN ASTEARTE IÑAUTEKOAK 6.IÑAUTERIKO MAPA 7.JOKUAK SAREAN 8.BALIABIDEAK SAREAN 1. IÑAUTERIAK Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun 2 hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi). Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. ("Inausi" zuhaitzen adarrak moztu udaberrirako prestatzeko) lhauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak aldatzen ziren: eskalea aberats bilakatzen zen, gizonezkoa emakume, apeza apezpiku ... Guzti hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin eta berriro debekatzen saiatzen ziren.
  • 3. Klik egin irudian informazioa ikusteko 2. IÑAUTERIKOEGUTEGIA Iñauteriak data finkorik ez duten jaiak dira, Aste Santuaren daten menpe daude Finkatuta dagoenean azken hauek 40 egun aurrerago kokatu izaten dira. 2022. KO EGUTEGIA Urtarrilak 31, astelehena JOALDUNAK Otsailak 5, larunbata KALDEREROAK Otsailak 6, igandea IÑUDEAK ETA ARTZAIAK Otsailak 25, osteguna OSTEGUN GIZENA Otsailak 26, ostirala OSTIRAL MEHEA Otsailak 27, larunbata IÑAUTE LARUNBATA Otsailak 28,igandea IÑAUTE IGANDEA Zalduondon MARKITOS Lesakan ZAKUZARRAK Mundakan ATORRAK KOTILUNGORRIAK,ZAMALTZAINA, ERRALDOITXOAK
  • 4. Martxoak 1, IÑAUTE ASTELEHENA Lantzen MIELOTXIN, ZIRIPOT Martxoak 2, IÑAUTE ASTEARTEA Arizkunen HARTZA Unanuan MAMOXARROAK Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik . Haien tokian,Iñauterietako egutegian ere bai Horregatik; pertsonaien kapituluek hiru kolore dituzte Iñauteri aurrekoak Igande iñauteriakoak Astelehen eta Astearte Iñautekoak 3. IÑAUTERIAURREKOAK
  • 5. Klik egin irudian informazioa ikusteko. Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak. Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio- serio. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek "Ttuntturroak" izena. Joaldunen janzkera desberdina da; • Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak • Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina.
  • 6.
  • 7. Klik egin irudian marrazkiak deskargatzeko. Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren 8an inauguratu zen. Geroago, Irunigo Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen. Gaur egun, urtero, Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta ohiko ekintza bilakatu da. Hauek osatzen dute kaldereroen taldea: • erregina bat • bi dama ederrez lagunduta • ezkongaiak • hartza eta hezlea • musikari banda • gainerako kideak. Mozorroa; arropa koloretsua urre koloreko lepokoak txanponak apainduta eskuetan neskak pandereta eta mutilak sartaginak eta mailuak
  • 8. Klik egin irudian informazioa ikusteko. Kantak entzuteko egin klik irudian,edo hemen. Irungo kaldereroen aspaldiko konparsen argazkiak ikusteko Klik egin irudian. KALDEREROEN KANTA IRUNEN ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA IRUNGO LURRA ETA HIRIA HERRI JATOR IRUNDARRA
  • 9. LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA. INAUTERI ALAIAREN IRAGARLE GU GARA BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis) AIZAK • • JO ZAK • • (bis) JO ZAK • • • • ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA IRUNGO LURRA ETA HIRIA HERRI JATOR IRUNDARRA AGURTUZ DUGU ATSEGINA BALIABIDEAK SAREAN • marrazkiak • Kaldereroen historia eta kantak • Joaldunak wikipedian • Amaroa iñauteriak BIDEOAK • Kaldereroak • Joaldunak
  • 10. Klik egin irudietan informazio edo bideoak ikusteko. Donostian, Artzainen eta Inudeen Konpartsa inauteri tradizionalaren parte izanik, gure egunera arte iristea lortu zuen, kaldereroen konpartsarekin batera. Konpartsako pertsonaia nagusiez gain (Iriudeak-ume txikiak zaintzen dituzten neska/eta Artzaiak). Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman ahala berritzen dira. Gerora, lñude eta Artzainen beste konpartsa batzuk sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta Nafarroako herrietan ere. Informazio gehiago
  • 11. 4. IGANDEIÑAUTERIKOAK Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos traje beltzez jantzitako "panpina" da, gorbata darama eta lorea botoi- zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da. Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin. Astoa gidatzen dute, jauregi baten aurreraino, eta, han, Marquitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian geratzen da Marquitos hainbat orduz. Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos dagoen tokiraino, Predikadorea izenekoa da buru, Kale-garbitzailea eta errauts- zabaltzailea doaz beltzez jantzita, Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen dute.
  • 12. Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du,lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan. Klik egin irudian informazio gehiago izateko.
  • 13. Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek, batzuetan aurpegia bistan daramate eta beste batzuetan aurpegia estalita; bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan. Mozorroa; 2 gona daramate soinean. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak. Ekitaldia; kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean.
  • 14. Portuan, petril gainera igo eta ilaran jartzen dira guztiak. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; zatitxo bat, adibide gisa: "Moja budi tajua Artatxorio lakua Samurri rhudiantar O cualquier txori zantar". Azken urteotan ohitura berria sortu da: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz
  • 15. Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre.. Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera. Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen dute parte. Mutilak izaten dira. Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela atzean. Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz. Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira.
  • 16. Mozorroa; • gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik • artilezko jaka zuria • koloreetako amantala, poltsikoan errautsa dute, airera eta jendeari botatzeko • eskuan, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana buruan kapela luze piramidala • gerrian zintzarri ugari eskegita • aurpegia ehun gorrizko maskara batez estalia, ahoeta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute. Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera, jatera. Informazioa wikipedia izorratzeko… bloga kotilungorriak
  • 17. Klik egin irudian informazio gehiago izateko. Lesakako Inauterietan Zakuzaharrak. Igande Inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira (20 edo 25) Mozorroa; Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita, honen azpian lasto ugari eramaten dute, Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren tokientan zuloak dituzten zapiak. Puxika bana daramate eskuan.Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie oihuka. Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela. Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara Zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote. Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz, saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela.
  • 18. Informazio gehiago, klik irudian marrazkia deskargatzeko
  • 19. Klik egin irudian informazio gehiago izateko. Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi errepresentatzen duten panpinak dira eta dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo gidari dira Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia. Enparantzara heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak. Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero ferratzen dituzte.Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi dute denek batera.
  • 20. Klik egin irudian marrazkia deskargatzeko.
  • 21. Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia. Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi da maskaradetako azkena. Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak, garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien arropetan. Talde horretakoa Zamaltzain da Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, maskarada beltza. Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta, beltzek, berriz, batere ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira. Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen. Informazio gehiago
  • 23. Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa Lantzen. Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak..dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean. Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz. Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du.. Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore askotakoak horiek ere. oihu eta dantza egiten dute.Txatxoek defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen saiatzen da. Astearte Inautean Miel Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta sua egiten dute haren gorpuarekin. Klik egin hemen irudiak deskargatzeko
  • 24. Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak". Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko hamabost- hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mozorratuta. Mozorroa; kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta
  • 25. gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork noiz eginak diren karatulok. Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak herriko tabernan afaltzen dute bildutakoa. Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan mozorrotzen dira, eta arratsaldean oles egitera joaten dira, musikarien laguntzarekink. Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk doaz , "Muttuak" dira, -. Abestu bai baina hitzik ezin dute egin, horregatik dute Muttuak izena. Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti harrapakinen baten bila.. Klik egin irudietan informazioa eta bideoak ikusteko.
  • 26. Klik egin irudian marrazkia deskargatzeko.
  • 27. Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu Hartza. Herri honetan egunean bi damuñ (etxazain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi ere. Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta "puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren eta dira. Arratsaldeko lauretan bildutakoa jaten zuten osta-tuan, eta gero, enparantzara joan ohi ziren, dantzara. Astelehen Inauteri gauean.Astelehen Inauterian aurreko egunekoa errepikatzen zen, pausuz pausu. Asteartean, ostera,egun honetako ardatz nagusia, gaur egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du hartzarena, gorputz osoa artilez estalita. Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta, bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere. Taket handia darama eskuan zaintzaileak, hartza menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan baino ez dute dantzatzen Sagar-dantza hemen, mutilek dantzatzen dute.
  • 28. Klik egin irudian informazio gehiago izateko. 6. IÑAUTERIKOMAPA Klik egin irudian informazio gehiago izateko.
  • 29. 7. JOKUAKSAREAN educaplay kahoot jigsaw puzzleak
  • 30. 8. BALIABIDEAKSAREAN • Amarooa iñauteriko pertsonaiak • Pertsonaien marrazkiak • Joaldunak • Kaldereroak historia • Kaldereroen marrazkiak • Irungo fototeka • Kresala iñudeak eta artzaiak • Atorrak • Mundakako aratosteak • Kotilungorriak • Erraldoitxoak • Zamaltzaina • Ziripot eta Mielotxin ipuina • Unanuko iñauteriak • Arizkun iñauteriak • Wikipedia • Auñamendi hiztegia • Genially BIDEOAK • Caldereros 2019 • Iñudeak eta artzaiak • Markitos • Atorrak 2019 • Lesaka Frandiarrak • Lesaka Zaku Zaharrak • Ziripot eta Mielotxin • Arizkun iñauteriak