1. HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
DOMINIKAR ERREPUBLIKA
NONDIK DATOR DOMINIKAR ERREPUBLIKAKO IZENA?
Kolon iritsi baino lehen, ematen du uharte osorako ez zegoela izenik.
Kolonen aitak DOMINGO zuen izena, eta batzuk esaten dute , “La
Española” uhartean Kolonen anaiak, bere omenezko SANTO DOMINGO
hiria sortu zuela . Gero izen hori zabaldu zen uharte osora eta “Santo
Domingo uhartea” deitzen zioten.
Bestalde, “Dominikar gurasoek” bertakoen eskubideak babestu nahi
zituzten, eta agian hortik ere hartu zuten izena.
TAINOAK:
Kolon iritsi zenean “LA Española” uhartera, hor bizi zirenak, bertakoak,
tainoak ziren.
Kolonek Espainiara bueltatu zenean, taino batzuk ekarri zituen.
XVII menderako, tainoak ea desagertuta zeuden, lan baldintzagatik eta
espainolek eramandako gaixotasunagatik (baztanga, gripea, tifusa…).
Oraindik ez dakite oso ondo zein den tainoen hizkuntzaren jatorria, baina
araukarra dela ematen du.
Gaur egun erabiltzen ditugun hitzak: barbakoa, hamaka, kanoa, tabakoa,
yuka, batata… bere hizkuntzatik erantsi zuten.
Nortzuk ziren Errepublikan bizi zirenak Kolon iritsi baino lehenago?
Zergatik hainbeste pertsona hil ziren Kolon iritsi eta gero?
Tainoen hizkuntzatik, gaur egun ze hitz erabiltzen dugun?
www.hipialtza,blogspot.com
www.margarigela,blogspot.com Página 1
2. HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
DOMINIKAR ERREPUBLIKA
Horko gizartea bi taldetan banatuta zegoen: naboriak (plebeioak) eta
nitainoak (nobleak).
“Kazikeak” bertako nagusiak ziren eta metalezko apaingarriak eramaten
zituzten.
Kazikeek “bohikeak” emandako aholkuak jasotzen zituzten (apaizak eta
petrikiloak ziren).
Tainoak metropolietan bizi ziren: “YUKAYEKES”. Herriaren erdian plaza bat
zegoen, jokuak, jaiak, erlijio jarduerak erabar ospatzeko.
Jendea eraikuntz borobiletan bizi ziren. Lasto, egur eta palmondo
hostozkoak ziren.
Kazike eta bere familia, ordea, laukizuzen etxeetan bizi ziren.
Nortzuk ziren tainoen nagusiak?
Nola zegoen banatuta tainoen gizartea?
www.hipialtza,blogspot.com
www.margarigela,blogspot.com Página 2
3. HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
DOMINIKAR ERREPUBLIKA
Nola bizi ziren tainoak?
Nolakoak ziren bertakoen etxeak?
Non prestatzen zituzten bere ospakizunak?
Tainoen etxeak, zerez eginda zeuden?
Tainoak nekazariak ziren, baita arrantza eta ehiza egiten zuten.
Barazkiak, fruituak, haragiak eta arrainak jaten zituzten.
Oinarrizko elikagaia yuka zen, baita batata ere.
Kotoia eta palmondoak, arrantzarako sare eta sokak egiteko erabiltzen
zituzten.
Zeintzuk ziren tainoen dietaren elikagai nagusiak?
Zertarako erabiltzen zituzten kotoia eta palmondoak?
www.hipialtza,blogspot.com
www.margarigela,blogspot.com Página 3
4. HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
DOMINIKAR ERREPUBLIKA
Tamaina ezberdinetako kanoak egiten zituzten, 2 eta 150 bitarteko
pertsonak eramateko.
Arku eta geziak erabiltzen zituzten eta gerrarako, makila bat zeukaten,
“macana” zuen izena.
KANOAK
Gizonezko eta emakumezkoek tatuaje eta piercingak eramaten zituzten.
Kolon eta bere tripulazioa tainoentzat lehenengo europarrak izan ziren.
www.hipialtza,blogspot.com
www.margarigela,blogspot.com Página 4
5. HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
DOMINIKAR ERREPUBLIKA
Lehenengo bidaiatik bueltatu zenean, taino batzuk eraman zituen
Espainiara.
Bigarren bidaian, tainoei zerga eta ordainak eskatu zizkieten espainolek
eta ez bazieten ematen, eskuak mozten zizkieten. Oso tratu txarrak izan
zituzten eta matxinada batzuk sortu ziren. Horrela, 1.511 urtean,
bertakoak saiatu ziren espainolak botatzen bere lurraldeetatik. “La
Española” uhartean, 1.520 urtean, Enriquillo Kazikeak matxinada
arrakastatsu batean, eskubide batzuk lortu zituen.
Denboraren poderioz, tainoen kultura galdu egin da edo Espania eta
Afrikako kulturarekin nahastu egin zen. Gaur egun talde batzuk kultura
hori mantentzeko lan egiten ari dira.
Zure ustez, nola portatu ziren espainolak tainoekin?
Internetetik, tainoei buruzko irudiak bilatu eta jarraian itsatsi.
www.hipialtza,blogspot.com
www.margarigela,blogspot.com Página 5