2. AURKIBIDEA
1.Ciberbullying-a zer da? 2
ORRIA
2. Ciberbullying motak 3 ORRIA
3. Nola aurre egin ciberbullyinari? 8 ORRIA
4. Eraginak 11 ORRIA
5. Nola landu ekiditeko 12 ORRIA
2
3. Cyberbullyinga
1. Cyberbullig-a zer da?
Aukeratu dugun gaia, CIBERBULLING-a da. Hasiera batean zer den
aipatuko dugu eta ondoren, motak, nola aurre egin, eraginak eta nola landu
cyberbullinga ekiditeko.
Cyberbullyinga orain dela urte gutxi, teknologia berrien agerpenarekin
batera, agertutako fenomenoa da. Teknologia berriak eta interaktiboak erabiliz
egindako mehatxu, irain… bezala definitzen da eta azken aldian, batez ere
gazteen artean, oso erabilia da.
Honi aurre egiteko, zenbait neurri beharrezkoak direla uste dugu, bai
teknologia hauekin edukitako lehen kontaktuetan, bai aurrerantzean
emandakoetan. Gurasoen aldetik, baita hezkuntza ingurunearen aldetik,
txikitatik, haien intimitatea interneten maneiatzen eta kontuz ibiltzen erakutsiz.
Gainera, cyberbullyinga bezalako fenomenoek biktimekin, bai erasotzaileekin
dituen ondorioen buruz kontzientziatu ditzakegu ikasleak eta internet edo beste
edozein komunikabide berri gauza egokietarako erabiltzen erakutsi behar
diegu.
3
4. Ikusi denez, cyberbullyinga jasan duten pertsonek traumak izaten dituzte
eta norberarenganako konfiantza galtzen dute. Gainera pertsona batzuei beste
batzuei baino gehiago eragiten die, izan ere, zenbait pertsonek, denbora asko
pasatzen dute ordenagailuaren aurrean eta honekiko lotura emozional bat
garatzen dute, eraso hauek okerrago asimilatuz.
2. Ciberbullying motak
Bullying estrategia berri bat bilakatu da azken urteotan, teknologia
berrien bitartez egindakoa. Paradoxikoa bada ere, teknologia berriak
konplexuak direnez helduak hobeto konpondu behar direla suposatzen baita,
egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen
direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira.
Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak... Ohiko
bullying bideak jarraitzen badira ere, gero eta gehiago agertzen dira kasu
hauek.
1. Jazarpena berehalako mezularitzaren edo SMSen bidez
2. Pasahitzen lapurretaren bidez (beste pertsona ezberdin baten itxurak eginez)
3. Blogen bitartez (blogak bitakorak edo egunkariak dira, non gazteek iruzkinak
egiten dituzten)
4. Beste webgune batzuk diela medio (batzuetan webguneak sortzen dira beste
gazte batzuk iraintzeko edo orrialdeak diseinatzen dira beste talde bat
molestatzeko).
5. Argazkien bidalketa e-postaren edo telefono mugikorren bidez.
6. Interneten dauden galdetegiak direla medio (elkarri puntuak emateko
erabiltzen dituzte, zein da arrakasta gehien duena, zein da tuntunena…)
7. Erabiltzaile anitzeko jolasen bidez
8. Programa kaltegarrien bidalketaren bitartez
9. Pornografia eta beste mezu zatarren bidalketaren bidez
4
5. 10. Bestearen lekuan jarriz
Mobila da gehien erabiltzen dena, haur gehienen eskuetan baitago eta
aukera ezberdinak eskaintzen dituelako. Elementu honekin bideoak, argazkiak,
zein mezuak bidaltzeko aukera daukate, eta noski, ez dute aukera hori galtzen.
Askotan grabatu izan dira bideoak non ikasle bat jotzen duten; baina kontua ez
da bertan geratzen, interneten eskegitzen dute bideo hori maiz, biktima gehiago
minduz. Gainera, mugikor batek bideoa mugikor batetik bestera pasatzeko
aukera ematen du, eta segundo gutxitan klaseko ikasle guztiek eskura
dezakete bideoa.
Posta elektronikoa eta sare sozialak beste bullying baliabideak dira.
Erabiliak dira hauek ere, eta sarean egiten da eraso mota hau. Postaren bidez
biktimari mezu mehatxugarriak egiten zaizkio, oso zaila baita bidalitako
mezuaren autorea nor den ezagutzea. Sare sozialak ere erabiliak dira, gero eta
gehiagotan. Tuenti, facebook edo fotolog bezalako helbideetan edonoren
argazkia ipini eta komentatu daiteke. Ondorioz, klasekide guztien eskuetan
dago norbaiten inguruko edozein komentarioa ipintzea. Sarritan, helbide
elektroniko horietan testak egiteko aukera dago, esaterako: ea nor den klaseko
pertsonarik itsusiena, gehien gorrotatzen dutena..
Ondoren, hainbat sare sozialen datu batzuk aipatuko ditugu, hauen
funtzionamendua ezagutzeko eta sare hauek eragin dezaketena hobeto
ulertzeko:
SARE EZAUGARRIAK
SOZIALAK
FACEBOOK
Facebook doako webgunea da eta hari esker argazkiak, bideoak eta
dokumentuak parteka ditzakezu eta zu bezala Facebook-en
erregistratuta daudenekin harremanetan jar zaitezke. Facebook-eko
partaide bakoitzak bere ezaugarriak jasotzen dituen profila du, baina
gonbidapenen bidez soilik sar zaitezke haietara.
5
6. TWENTI
Tuenti elkar ezagutzen duen jendearen artean informazioa
transmititzea errazten duen tresna da. Tuenti-ren xedea jendeak bere
lagun taldean gertatzen denaren berri izatea da.
HI5
Hi5 Facebook-en antzeko ezaugarriak dituen sare soziala da.
Partaide bakoitzak 23 hizkuntzetan dagoen aurkezpen txartela du eta
artxiboak parteka daitezke gainerako partaideekin.
MYSPACE
MySpace lagunak egiteko aukera ematen duen lege zirkulua
eskaintzen duen webgunea da. Erabiltzaileek lagun sarera igortzen
dituzte euren profilak, blogak, taldeak, argazkiak, musika eta bideoak.
SEXTING
Sexting telefono mugikorren bidez eduki erotikoak edo
pornografikoak (testua, argazkiak eta bideoak) igortzeko ekintza
izendatzeko anglizismoa da.
GROOMING
Groominga adingabeen Interneteko segurtasunari buruzko arazo
berria da. Pertsona helduak haurraren lagun izateko nahita egindako
ekintzak dira, irudi erotikoen edo pornografikoen bidez asetasun
sexuala lortzeko xedearekin egindakoak. Harreman sexualak izateko
prestaketa moduan ere erabiltzen dute, normalean jazarpenaz
baliatuta.
WEB2.0
Web2.0 web orrialdeen belaunaldi berria da. Estetikaren gainetik
nagusitzen da orrialdeen funtzionaltasuna eta elkarreragina. Diseinua
sinplifikatuz erabiltzaileak edukiak errazago sortu eta aldatzea lortzen
da.
WINDOWS LIVE
Windows Live Messenger (lehen MSN Messenger izenarekin
ezagutzen zena) berehalako mezularitza programa da. Erabiltzaileek
sarean igorritako mezuak unean bertan jasotzen dira eta, horrela,
txata sortzen da.
ONLINE
Lineako jolasak edo online jolasak Internet bidez jolasten diren bideo-
JOLASAK
jokoak dira. Jokalari anitzeko jolasak izan daitezke, hau da, beste
batzuekin jolasten diren jokoak.
6
7. MEZU
Mezu laburren zerbitzua edo SMS (Short Message Service) mezu
LABURREN
laburrak –testu mezuak– telefono mugikorren artean, telefono
ZERBITZUA
finkoetara eta eskuko bestelako gailuetara igortzeko aukera ematen
duen telefono mugikorretako zerbitzua da.
BLOGA
Bloga, edo euskaraz bitakora, aldizka eguneratzen den webgunea
da. Egile baten edo batzuen testu eta artikuluak biltzen ditu modu
kronologikoan, eta lehenengo egin berria agertzen da. Egileak beti
dauka egokia iruditzen zaiona argitaratzeko askatasuna. Bitakora
izena, bitakora-koadernoetatik dator: itsasontzietan erabiltzen ziren
bidaiaren berri jasotzeko eta bitakoran bertan gordetzen ziren.
FOROA
Interneteko foroa (mezu-foroa, iritzi-foroa, edo eztabaida-foroa gisa
ere ezaguna) on-line diren eztabaida eta iritziei euskarria ematen
dien web aplikazioa da.
CHATA
Chatak (terminoa ingelesetik dator eta euskaraz solasaldia esan nahi
du; ziber-solasaldi gisa ere ezaguna) bi pertsona edo gehiagoren
arteko Internet bidezko berehalako komunikazio idatzia izendatzen
du.
POSTA
Sareko zerbitzua da. Erabiltzaileei mezuak (mezu elektronikoak edo
ELEKTRONIKOA
gutun elektronikoak ere deitzen zaie) modu azkarrean bidali eta
hartzea ahalbidetzen die komunikazio sistema elektronikoen bidez.
Nola gauzatzen dira gertakari mota hauek?
Nork erasotzen du;
Erasotzaileen ezaugarri nagusia enpatia eza edo bestearen lekuan
jartzeko gaitasun eza da, ez dute uste euren ekintzek erasoa jaso dutenen
sentimenduetan eraginik dutenik.
7
8. Noizbehinka zergatiaren jatorria amorruan, frustrazioan, mendeku nahian
edo aspertzean egon daiteke; haietariko batzuk nahi gabe ere egiten dute edo
inkontzientziatik abiatuz, alegia, ez dakite mina eragiten dutela.
Biktima
Zaila da jazarpena eragiten duenaren profila zehaztea; are zailagoa
biktimaren ezaugarriak zehaztea hura estigmatizatu gabe.
Gehien agertzen den ezaugarrietako bat asertibitate eza da, hau da, bere
beharrizanak komunikatzeko eta besteengandik begirunea jasotzeko
zailtasuna.
Jazarpena jasaten dugula sentitzeak, estres emozionalean bihur
daitekeen ahultasun sentimendua sendotzen du.
Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak
agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerrera egingo duela.
Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying
bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar
da.
8
9. 3. Nola aurre egin cyberbullying-ari?
Cyberbullying-ari aurre egiterako unean, eragile asko hartu behar ditugu
kontuan. Hau ez da kaleko, eskolako edota etxekoek bakarrik burutu beharreko
lana. Lan hau denoi dagokigu, gizarteko eta haurrak inguratzen dituen pertsona
orori. Hau horrela izanik, tratu txarrak edota ciberbullyinari aurre egiteko,
familia eta irakasleek bete, edota, landu beharreko pautak adieraziko ditugu.
Oinarrizko orientabideak (familientzat)
Ondoren jarrera batzuk zehaztuko ditugu. Zeintzuk lagungarriak izan
daitezkeen elkarrizketa tolerantean eta teknologia berrien bidezko
jazarpenarenaren heltzean, eta prebentzioan oinarrituriko familia-giroa
lortzeko.
-Komunikazio bidirekzional afektiboa: igorri, baina baita hartu, batez ere
afektua. Gure seme-alabei hitz egin, baina baita haiei entzun. Maite diegula
transmititu, baina ez soilik hitzen bidez, komunikatzeko modu asko daude eta
litekeena da horiek hitzik behar ez izatea. Gu geu adibide gisa jarrita, haiei
irakatsi afektuak guri transmititzen. Horrek ez du gatazken konponketan
lagunduko, baina lagungarria izango da horiei heltzeko giro aproposa sortzen.
-Kalitate tartea: hobe denbora gutxi, baina kalitatekoa izan dadila. Saiatu
zaletasunak partekatzen zure seme-alabekin.
-Gatazketara ohitu: helduz eta erantzunak emanez, eta naturalak direla ikasiz.
Gatazka pertsonen arteko harremanekin lotuta dagoen zerbait da. Haiei
ohikoak ez diren bestelako erantzunak ematen irakatsiz.
-Aurrekoarekin oso lotuta, irakatsi iezaiozu hitzaren bidez defendatzen, eta
asertiboki adierazten eragiten dieten eta ados ez dauden edozein erabakiren
aurrean.
-Autoestimua sendotu iezaiozu bere ezaugarri onak baloratuz eta indartuz.
9
10. - Norbaiti (ama, aita, irakasleren bat edo/eta ikaskideren bat) laguntza
eskatzeko konfiantza izan dezakeela gogoratu iezaiozu, izan ere, beti aurkituko
baitu norbait entzungo diona eta bere egoeraz kezkatuko dena.
-Emaiozu babesa eta segurtasuna zure presentzia eta arretaren bitartez, bere
beharrizan eta harremanekiko interesa agertu.
-Sareari eta Interneti buruzko gutxieneko ezagupenak eskuratzen saiatu, ez utzi
teknologiekin zer ikusia duen guztiaren ardura zure seme-alaben gain.
-Haiekin hitz egin eta gainbegiratu ez dezatela publikatu ez egokiak diren datu
pertsonalik Interneteko profiletan. Azaldu iezaiozu zein garrantzitsuak diren
pasahitzak eta zein garrantzitsua den toki seguruan gordetzea.
Oinarrizko orientabideak jazarpena (irakasleentzat)
Aurretik deskribaturiko orientabide asko ikastetxe esparruan lagungarriak
izan daitezkeela argi utzi eta gero, ikastetxe girokoak diren zenbait orientabide
espezifiko gehituko dira:
-Familia-inguruarekin harreman arina mantendu.
-Ikasleekin batera marko legalak zehaztu ikastetxe barruan, Interneten
erabilerari buruzko arauak eta arau etikoak eta moralak zehazteari dagokionez.
-Elementu giltzarrien zerrenda hau zabalik dago zuen ekarpenak hartzeko, eta
zuen egoera propiora egokituriko errealitateetan zehazten joango den tresna
bat izan nahi du elkarrizketaren bitartez.
Guzti hau aipatu ondoren, eskola eta komunikabideen inguruko gogoeta
bat egitea garrantzitsua iruditu zaigu.
ESKOLA eta KOMUNIKABIDEAK:
Eskolak telebista nola ikusten den irakasten ez badu, zein gizarterako
edo mundurako hezitzen du?
Umeek telebistaren bitartez ikasten dute, ondorioz umeek familiaren, eskolaren
eta komunikabideen bitartez ikasten dutela esan dezakegu.
10
11. Telebista eta eskola askotan aurkako bi mundu bezala aurkezten dela. Hau
izan daiteke umeetan dagoen irakurketa faltagatik, zeren umeek ez
irakurtzearen errua telebistari botatzen zaio. Irakurketa telebistak umeari
eskaintzen ez dizkion esperientziak ematen dizkio, esperientzia hauek umearen
hainbat gaitasunen garapenerako ezinbestekoak dira. Telebista irakurketa ezin
du ordezkatu, baina irakurketa ezin ditu telebistak eskaintzen dituen gaitasunak
ordezkatu ere.
Gaur egun , gure mundu “elektroniko” honetan, umeek ez irakurtzea zein
telebista ez ikustea bezain kaxkarra dela ondorioztatu da hainbat ikerketa
burutu eta gero. Umeek modu parekatu batean irakurri eta telebista ikusi behar
dute, gurasoen eta irakasleen betebeharra izango da hauen erabilpena
arautzea eta kontrolatzea, umeek irakurle eta telebista ikusle aktiboak eta
kritikoak izateko.
Eskolak telebistaren aurrean bi jokabide defendatzen ditu. Lehenengoa ,
telebista ikusle kritikoak eta aktiboak lortzea. Bigarrena,ikaskuntza eta
irakaskuntza prozesua lortzeko errekurtso baliagarri bat moduan ikustea.
Hezkuntza sistema arkatza, liburu, bideo, telebista, irudiak, … erabili
behar ditu.
Komunikabide hauek desberdinak dira baina guztiak oso baliagarriak giza
garapenerako eta giza kapazitateak bultzatzeko. Ez dira kontrajarri behar baizik
eta osotu edo konplementatu egin behar dira.
Telebista etxe gehienetan dago eta gure kulturaren atal bat bilakatu da,
horregatik telebista eskoletan erabiltzea gure kultura familiaren
errekonozimendua suposatzen du.
Telebistaren eragina haurrengan
Haur arrunt batek telebista ikusten pasatzen duen denbora, erlazio
sozialak, familian, jolasa eta irakurketa bezalako beste aktibitate
konstruktibagoei ukatzen die.
11
12. Gainera, telebistak desegokiak diren balore eta jokaera asko erakusten
ditu eta haurrek ez dakite guztiz errealitatea eta fikzioaren artean bereizten;
izan ere, egunero ehundaka iragarki emititzen dira telebistan ohitura eta balore
kaltegarriak behin eta berriz erakutsiz.
Gure ustez, telebista emititzen diren iragarki , programak, seriak... eta
haien edukiak kontrol gehiago behar dute. Gainera, programa mota
ordutegiaren arabera hobeto antolatu beharko lirateke eta diruari baino
jendearen ongi izateari begiratu beharko litzaioke.
Aurreko guzti honi begirada bat botatzen badiogu, ohartu gara teknologia
berriek eta hauen gehiegikeriak abantaila bezala, desabantaila ugari dituztela.
Gaur egungo haurren eta lehengo haurren haurtzaroari begiratzen badiogu,
hauen artean desberdintasuna nabaria dela ikusten dugu: lehengo haurrek
haurtzaroa kalean beste haurrekin edo etxean gurasoekin jostailuekin jolasean
pasatzen bazuten, egungo haurrek etxean isolaturik, hau da, beste haurrekin
erlazionatu gabe pasatzen dute haurtzaroa.
Gure ustez, teknologia berriek aurrerapen izugarria suposatu dute egungo
gizarterako, gehiena informatizatua dagoelako eta etxetik mugitu gabe,
ordenagailuz egin daitezkelako zenbait gauza. Baina, haur eta gazteengan
eragin handia izan du, batez ere, hauek entretenitzeko asmoz: bideo konsolak,
ordenagailuak, internet... hauen eraginez haurrak askoz ere gutxiago ateratzen
dira kalera eta beraien adineko jendearekin ere gutxiago erlazionatzen dira.
Beraz, teknologia berriek desabantaila ugari dituztela ere pentsatzen dugu.
4. Eraginak
Biktima
Erasotzailea 24 ordutan dago hor; hau da, beti dago online. Nahiz eta
ordenagailua itzalita eduki, biktimak badaki orrialdea zintzilikatuta dagoela eta
berari buruzko zurrumurrua sarean zabaltzen ari dela. Beraz, psikologikoki oso
gogorra da. Ondorioak bai psikologikoak, fisikoak edo sexualak izan, erasotuak
izan diren erabiltzaile gehienak estresa, antsietatea, amorrua, inpotentzia eta
12
13. fatiga jasaten dituzte. Honetaz gain, beraien buruarekiko konfiantza ere galtzen
dute.
Giro kaltegarri hau sortzeko, erasotzailea biktima mintzen eta beldurtzen
saiatzen da jazarpenen bidez. Hauen bizitza hankaz gora jartzen eta bere
buruarekiko konfiantza galtzea ere dute helburu, biktimari paranoiak sortuz.
Jazarpenetatik ateratzen direnak, nortasunean aldaketak izaten dituzte. Hiru
aldaketa mota jasan ditzakete: etsipena, isolatzea; jokabide obsesiboak,
aurkako jarrerak eta mesfidantza, urduritasuna, injustiziarekiko sentsibilitatea;
depresio jokabideak, ondo pasatzeko eta ondo sentitzeko ezintasuna. Kasu
batzuetan, zailtasunak izaten dituzte harremanak egiterako orduan.
Oraindik beraien zati bat hilda dagoela sentitzen dute; batzuetan hilda egotea
desiratuz. Beraien portaera aztertzen eta epaitzen dute etengabe, ondoren
beraien burua errudun sentiaraziz eta gutxietsiz.
Erasotzailea
Zirkulu bizioso batean sartzen da, non ateratzea oso zaila da. Dinamika
honek bere bizitza pixkanaka-pixkanaka suntsituko du, bere nortasunean
eraginez. Kroniko bihur daiteke.
Lekukoak
Eguneroko erasoen aurrean, lekukoek erasoekiko sentiberatasuna galtzeko
eta hauen aurrean ez erantzuteko arriskua dute. Ez bada erasoen aurrean
jokabiderik hartzen, honek erasotzailearen portaera indartuko du. Eta honela
erasotzaileak berriz ere jarrera berdina errepikatuko du.
5. Nola landu ekiditeko.
- Sare sozial bat erabiltzen denean, bilatzaileetan ez ateratzeko
pribatizazioa aldatu.
- Behatu ondo zeini ematen dizkiozun datu pertsonalak: telefonoko
zenbakia, emaila, orrialde pertsonalen helbideak …
13
14. - Noizik eta behin, bakoitzak bere burua interneten bilatu.
- Sarean ezagutzen ez den jendeaz mesfidatu.
- Ez erantzun sarean egindako probokazioei.
- Mehatxuak edo jazarpenak irauten badute, gomendagarria da frogak
gordetzea, konexioa itxitzea eta pertsona bati laguntza eskatzea.
- On-linean, zuri buruzko informazioa argitaratu dutela aurreikusten
baduzu, Google erabiltzea daukazu zure datuak bilatzeko (izena,
ezizena …) eta begiratzeko ea sarean erreferentzia egiten dizun zerbait
dagoen.
Gurasoentzako eta tutoreentzako gomendioak:
- Ohiko lekuetan kokatu ordenagailua.
- Inor ez sartzeko sistema eragilea eta antibirusa egunean mantendu.
- Ordutegi bat jarri interneten ibiltzeko.
- Foroetara eta sare sozialetara bidaltzen diren argazkiak kontrolatu.
- Adin gabekoaren interneteko lagunak ezagutu.
- Interneten ibili baino lehen eta geroko jarrerak aztertu: beldurra,
antsietatea edo bestelakoak.
Formakuntzarako eta prebentziorako materiala,
•
Prebentziorako Stop ciberbulling.
14
15. •
e-Legales. Internet-en pertsona legalen zerrenda
•
Internet arrisku gutxikin
•
Ciberbullying. Irakasle eta gurasoentzat gida
•
Hezkuntzarako pack-a.
•
Pack Multimedia: 10 gai ongi eta seguru erabiltzeko
15