SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 61
Downloaden Sie, um offline zu lesen
2012/2013ko Master Amaierako Lana (MALa)

Janire Diaz Jauregi
Tutorea: Vanesa Fernández Guerra
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

“Gizabanakoak Homo Sapiensak baino gehiago, Homo Fabulatorsak
gara. Atsegin dugu istorioak kontatzea eta entzutea” (Carlos A.
Scolari, 2013)

2
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Eskerrak: UPV-EHU, Libe Mimenza, Bea Narbaiza, Edorta Arana eta
Proiektuan parte hartutako guztiei, batez ere Iñako Gurrutxagari
eskainitako konfiantzagatik bai eta Jokin Agirregoikoa, Santi Ron,
Garazi Ibarra, Maite Taranko, Asier Gurrutxaga eta ETB3ko lantalde
guztiari. Bereziki nire ikaskide guztiei euren pazientzia eta
laguntasunagatik eta lan honetan nire tutore izan den Vanesa
Fernández irakasleari.

3
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Aurkibidea
1. Hitzaurrea
2. Helburuak eta interesak
3. Transmedia kontzeptuaren funtzio aniztasuna multimedia aroan
3.1. Transmedia eta Transmedia Storytelling kontzeptuak
3.2. Transmedia narratibak
3.3. Transmedia eta faktore emozionalak
3.4. Kontakizunaren haustura transmedia narrazioan:
ekintza sozialari lotutako espazioen sorrera.
3.4.1. Dokumental transmediak eta
erabiltzaileen parte hartzea
3.5. Komunikazio digitalean sortutako aukera berriak:
perfil eta konpetentzia berriak
3.6. Transmedia munduak eta zibermunduen diseinua.
3.6.1. Transmedia munduen elementu zentralak
3.6.2. Mundu birtualen diseinua
3.7. Transmedia lortzeko 10 gako
3.8. Storytellingaren etorkizuna
3.8.1. Storytellingaren 4-Iak: etorkizunaren estruktura
3.8.2. Etorkizunari begira bide berriak
4. Euskal Herriko Transmedia esperientziak
4.1. Zuloak
4.2. Itzalen Sua
4.3. Danbaka
4.4. Astra
4.5. Askegunea
4.6. Irrien Lagunak
4.7. Beldur barik
5. MultimediaLAB Korrika 2013
5.1. Testuingurua
5.2. Aurre-produkzioa eta lanaren antolaketa
5.3. Produkzio-fasea eta grabaketak
5.4. Postprodukzioa: edizioa
5.5. Korrika 18 eta kliperoak
5.6. Korrika 18 esperientzia egunez egun
5.6.1. Korrikako momentu aipagarrienak
6. Proiektuaren bideragarritasunaren eztabaida. Proposamenak.
7. Ondorioak
8. Bibliografia

5 orr
5-6 orr
7 orr
7-8 orr
8-9 orr
10-11 orr
12-14 orr
13-14 orr
14-16 orr
16-21 orr
18-21 orr
21 orr
21-23 orr
23-27 orr
25-26 orr
26-27 orr
27-33 orr
27-28 orr
29 orr
30 orr
30 orr
31 orr
32-33 orr
33 orr
34-55 orr
34-37 orr
38-42 orr
42-44orr
44-46 orr
46-49 orr
49-55 orr
52-55 orr
55-56 orr
57 orr
58-60 orr
4
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

1. Hitzaurrea
Multimedia Komunikazioa Unibertsitate masterrean matrikulatu nintzen garaian inoiz ez
nuen pentsatuko telebistako programa baten aurkezle izango nintzenik, bideo edizioan
aritu naizen bezala arituko nintzenik edota komunikazio esperientzia hain desberdinak
ezagutzeko parada izango nukeenik. “Transmedia” hitza lehenengo aldiz 2012ko urrian
entzun nuen EITBren Bilboko egoitzan.” Istorioa da kontakizun baten oinarria eta horrek
gidatuko du gainerako formatua” zioen Tishna Mollak, Power to the Pixel 1Erresuma Batuko
komunikazio enpresako kideak.
Elemementu desberdinen arteko harremanek sortuko dute Transmedia esperientzia bat.
Denok gara igorle eta hartzaile eta kontsumitzaileak berak ere istorio bat baldintza dezake.
Egun hartan mota honetako hamaika kontzeptu barneratzeko parada izan nuen
Tranxmedia ikastaroan. Mollak komunikatzeko modu desberdin bat aurkeztu zigun eta
hilabete geroago, mota horretako esperientzia baten parte hartzaile zuzena izan naizela
esan dezaket.
Transmedia behin eta berriz errepikatuko dudan kontzeptua da. Baina Masterraren
hastapenetatik behin eta berriz, maiuskulaz zein negritaz, ozen, azpimarratu diguten
kontzeptua ere bada. Kasuko hamaika adibide ikusi ditugu ikasturtean zehar, baina ezbairik
gabe niretzako garrantzitsuena Korrika 18arena izan da.
Transmedia esperientzien arlo teorikoaz jabetu eta horietako bat lehen pertsonan bizitzeko
parada izanik, esperientzia berri honen inguruko ikerketa-esparru bat garatzera ausartu
naiz. Honetarako, mota guztietako erreferentzia bilbiografikoak erabili ditut, bai
elektronikoak eta baita paperezkoak ere. Gainera, planteatzen dudan ikerketa objektua
ondo ulertzeko edota erabili ditudan informazio-iturriak aberasteko xedez, adituei hainbat
elkarrizketa burutu eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako udako ikastaro batean
parte hartu nuen.

2. Helburuak eta interesak
2013ko otsailean Masterreko zuzendaritzatik posta elektroniko bat iritsi zitzaigun
ikaskideoi. Honetan, Edorta Aranak, “MmLab, EITB eta Korrika” izenburupean, EITBk
Korrikarako landuko zituen edukietarako masterreko ikaskideen kolaborazioa proposatzen
zuela adierazten zen. Hala, EITB prest zegoen ikaskideekin Korrikaren inguruko produktu
bat egiteko. Ideia edo proposamenak zalantza anitz sortzen zizkigun arren, proiektu
interesgarria eta ukaezina iruditu zitzaidan. Otsailaren 4tik aurrera, beraz, ikaskideok lanari
gogor ekin behar izan genion, martxoaren 14tik 24ra bitartean izango zen Korrika 18aren
partaide izateko.
Masterrean egin dudan komunikazio proiekturik onena izan da Korrikarena. Proiektua
burutzea boluntarioa zenez, zortzi izan ginen bertan lan egitea erabaki genuen ikaskideak.
Hala, eta EITBko arduradunekin zein Masterrekoekin hainbat bilera egin ostean pixkanaka
proiektu komunikatiboaren ardatzak finkatzen joan ginen. Gure eginbeharra batetik,
1

www.powertothepixel.com

5
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Korrika bera hasi baino lehen hamaika pertsonaia desberdinei elkarrizketak egitea izango
zen. Aurtengo Korrikaren omenduak euskara ikasleak zirenez, euskara ikasten ari ziren
hamaika euskaldun berri aukeratu beharko genituen, eurei elkarrizketak egin eta ondoren,
Korrikak irauten zuen bitartean emitituko zen programan txertatuko zen elkarrizketa.
Egunean bat.
Euskal Telebistak Korrikaren inguruko eguneroko saio bat emititu nahi zuela ere adierazi
zigun eta lau ikaslek aurkeztuko zutela aipaturiko programa. Horrek Korrikaren hogeita lau
orduko jarraipena egitea suposatzen zuen: aurkezpen lanak, kamera operadore lanak,
elkarrizketatzaile lanak eta batez ere koordinazio lan handia. Horretarako, Ugaitz Alegria,
Ander Gartzia, Naiara Uranga eta ni izan ginen animatu ginenak. Esperientzia intentsiboa,
batetik, bi aste lehenago elkarrizketak grabatzen ari ginelako. Baina aberasgarria eta
ahaztezina, Korrika bera azaletik bizi genuelako.
Baina MmLab Korrikaren azken urratsa ez zen bertan amaitu. Programak eta Korrika
abiapuntutzat hartuta, social media estrategiak zuzentzea erabaki zen/genuen.
Furgonetan, zuzenean, gindoazenok gertatzen ari zena unean bertan txiokatzen genuen eta
bestetik, gure ikaskideek aldez aurretik elkarrizketatu genituen pertsonaien txioak bidali
eta elkarbanatzen zituzten. Sare-komunitate bat sortzea zen helburu nagusia, ikusentzulearekin nolabaiteko interakzio bat sustatuz, lotura emozionala areagotuz eta target
desberdinekin jokatuz.
Bide anitzetan, baina hertsiki Korrikaren Transmedia izaera barren-barrenetik ezagutu ahal
izan genuen. Izan ere, “plataforma bakar batean soilik sartzen ez den mundu narratiboa da
transmedia. Mundu narratibo horrek hainbat plataforma eta formatutan hedatzeko
beharra dauka, istorioak berak hala eskatzen duelako. Transmediaren emaitza edota
lorpena, narratiba osoa, sakona, integratzailea eta parte hartzailea izango da”. Hala
aipatzen du Henry Jenkins-ek Convergence Culture liburuan. Jenkins transmedia
terminoaren hedatzaileetariko bat da.
Eta halaxe da Korrika ere, izatez transmedia. Bi urtetik behin, euskal komunitatean egiten
den lasterketa erraldoia izanik, parte hartze masiboa du Euskal Herrian. Gainera, herri
bakoitzean (komunitate txikiagoan ) ere, horri lotutako festa bereizia eginen da, modu
paraleloan. Horrez gain, korrikak bere gain hartzen ditu webgunea, sare sozialak, horri
lotutako bideo-klipak, ekimenak, publizitateak, jolasak, lehiaketak etab.

6
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

3. Transmedia kontzeptuaren funtzio aniztasuna
Multimedia aroan
3.1. Transmedia eta Transmedia Storytelling kontzeptuak
Transmedia kontzeptua aspalditik omen dator, hala aipatzen du maiz Henry Jenkinsek,
Estatu Batuetako komunikazio ikerlari eta Kaliforniako Unibertsitateko irakasleak.”
Superman”, esaterako 1930an sortu zen. Hasiera batean Transmedia esperimentazio
fasean zegoen, kontzeptua abstraktua zen askorentzat eta inor ez zen honetaz hitz egitera
ausartzen.
Henry Jenkins ikerlaria izan zen honetaz lehendabizi hitz egin zuena 2003an Tecnology
Review2 izeneko aldizkarian. Jenkinsek aitortzen zuenez, baziren transmediaren inguruko
hausnarketak edota ikerketak baina ez honen inguruko zerbait argirik. Berak lengoaia bat
ezarri nahi izan zuen, arau konkretu batzuk, etorkizuneko esperientzia komunikatibo
berriari bideak ezarriz.
Konbergentzia aipatzen du lehenengoz, “konbergentziaren aroan sartu gara non edukiak
kanal bat baina gehiagotik barreiatzen diren”. Teknologia gero eta aurreratuagoa da,
zinemagintzan efektu digitalekiko tendentzia handia dago, produkzio kostuak merkeak dira
etab. Azkenean, entretenimenduaren industriak aurrerapen asko jasan ditu” dio.
Teknologien aurrerapenak eta Internetek medio eta plataforma aniztasunez osaturiko
kultura digitala ekarri du. Kontsumo ohiturak eta bideak aldatu dira, multimediaren aroan
gaude eta informazioa kanal anitzetatik barreiatzen da eta kontsumo bide horiek gizartean
ezarriz doaz.
Egungo haurrek adibidez, Pokemon hainbat mediotatik kontsumitu dute eta etorkizuneko
haurrek ere hala kontsumituko dute istorioa.
Pokemon hasieran bideojokoa zen eta gero telesail bilakatu zen. Baina gero, liburuak eta
baita jostailuak ere etorri dira.
Egungo haurrak txikitatik
plataforma desberdinetako
kontsumitzaileak izan dira
kontsumitzaileak ere izan
kontsumitzera ohituko dira
bilakatu.

informazio ehiztariak bilakatu dira, eta euren heziketa
edukiak kontsumitzera dago bideratuta. Ordenagailu
eta bitarte horretatik hezita, gainerako plataformen
dira. Hala, heldutzean, plataforma anitzeko istorioak
eta komunikazio esperientzia honen lehenengo pertsona

Baina merkatuek oraindik transmediaren kontzeptua ez dute erabat barneratu: zinema
konpainiek euren lizentzien eskurapenean mugak jartzen dizkiote bideo-joko etxeei; era
2

JENKINS, Henry (2003). “Transmedia Storytelling”.Urtarrilaren 15a. Tecnology Review. URL
http://www.technologyreview.com/news/401760/transmedia-storytelling/
(kontsulta data: 2013ko ekaina)

7
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

berean, zinema produktoreek ez dute bideo-jokuen merkatua ezagutzen… Jenkinsek dio
medio horiek euren artean harremana duten arren, elkarren artean lan egiteko eredu
kooperatiboa sortu behar dutela eta elkarlanari loturiko lan moduak sustatu.
Jenkinsen arabera, medio horietako bakoitzak istorioaren onena egiten du eta hori da
Transmediatasunaren ardatza eta formarik idealena: filmaren bidez istorioa saltzen da,
telebistaren bidez zabaldu eta komiki eta bideo-jokoen bitartez jokoaren esperientziara
murgildu nahi du audientzia. Baina azken finean, horietako bakoitzak independientea izan
behar du, istorioa ulertzeko ez du batak bestearen beharrik, esanahi independientea dute.
Medioen loturez gain, istorioaren esanahian eragina dauka audientziak. Jenkinsek dio
Interneten sorrerarekin eta World Wide Web erraldoiarekin aldaketa nabariak sortu direla
komunikazioaren munduan, erabiltzaileek minuturo kooperatzen baitute transmediaren
hedapenean. Erabiltzaileak transmedia munduak sortzen ditu eta edukiak barreiatzeko zein
interpretatzeko medio nagusi bilakatzen dira.
Ikuspuntu narratiboaz haratago, ekonomikoki ere onurak dakartza sare horiek modu
egokian lotzeak. Izan ere, medio desberdinek merkatu desberdinak erakartzen dituzte eta
audientzia batetik bestera ere pasa daiteke. Garrantzitsuena, beraz, istorioa plataforma
desberdinetara nola egokitu jakitea da. Istorioa da garrantzitsuena, baina bideak jorratu
behar dira transmedia esperientzia on bat eraiki ahal izateko.

3.2.

Transmedia narratibak

Robert Pratten3-en (2011) eskema abiapuntu gisa hartuta, transmedia ekoizpena nola
eraiki daitekeen zehazten da liburuan. Besteak beste, hauek dira transmedia proiektu batek
kontuan hartu behar dituen eremuak: kontakizunaren egitura, audientziaren bizipena
eta zeregina, erabiliko diren medio eta plataformak, negozioaren artikulazioa eta, azkenik,
denbora-lerroa eta garapenaren kronograma.

Sei hauek erabat elkarreragileak dira, besteetara kateatuak. Zaila baita kontakizunaren
egitura diseinatzea erabiltzaileek izango duten lekua eta paperari erreparatu barik. Modu
3

PRATTEN, Robert. (2011) Developing Transmedia entertainment. Pratten, Robert. Getting started in
transmedia storytelling a practical guide for beginners. (5. orri). London, UK: CreateSpace.

8
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

berean, transmeditasunaren oinarrietan dago medio ugariren bidez bizi daitekeela
kontakizuna eta bere horretan guztien arteko loturak eta erlazioak definitu behar dira.
Mundu konplexua da eta aldi berean jokorako eta arriskuak asumitzeko aproposa.
Scolariren4 hitzetan, gaur egun “Proiektu transmedia guztiak komunitatearekin elkartrukerako guneak eskaintzera behartuta daude” eta Jenkinsen ildo beretik doa, lehen
multimedia eta interaktibitateaz hitz egiten genuen bezala, orain hitz gakoak konbergentzia
eta transmedia izango lirateke.
Gizabanakoak atsegin dugu istorioak kontatzea eta entzutea eta egungo konbergentziak
horretan laguntzen du. Scolariren aburuz orain “homo sapiensak baino gehiago, homo
fabulatorsak gara”. Eta ildo horretan narrazio modu berriak sortu dira, transmedia
narrazioak. Hauek adierazpen modu desberdinen bitartez zabaltzen dira (ahozkoa,
ikonikoa, ikus-entzunezkoa edota interaktiboa) eta medio desberdinetatik barreiatu
(zinemaren bitartez, telebista, bideojokoak…)
Scolarik dio ez dela lengoaia batetik besterako adaptazioa, hortik haratago doa: pertsonaia
berriak agertzen dira eta mundu berri bat sortzen du kontsumitzaileak.
Jak Boumansek, medio digitaletan aditua Herbereetan, cross-mediaren inguruan zenbait
hipotesi planteatu zituen. Honen arabera istorio baten produkzioak medio bat baino
gehiago hartzen ditu eta euren artean indartzen dira. “Medio eta plataforma bat baino
gehiago erabiltzeak batek edo besteak edukiaren beharrizanei erantzuten diotela esan nahi
du, bakoitzak eragina izango duelako gaian, istorioan, xedean edo mezuan”, crossmediaren oinarrizko ideia.
Transmedia narratiben inguruan ikerketa eta hausnarketa anitz egin dira eta gero eta
gehiago dira gai honi buruzko interesatuak. Horretan ikertzen aritu direnak ere Lisbeth
Klastrup eta Susana Pajares Tosca dira, Kopenhageko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak.
Hauen ustez, Transmedia Narrazioak munduak dira: “eduki sistema abstraktuak dira eta
bertan fikziozko istorio eta pertsonaia hainbat biltzen dira non medio desberdinen bitartez
alda daitezkeen”.
Bestetik, Jenkinsek dio bai audientziak eta baita medioen arteko konexioak garrantzia
dutela transmedia narrazio bat eraikitzerako garaian. Horrek berak multimodalitatearen
kontzeptuari erantzuten dio eta baita eduki intertestualak izateari.

4

SCOLARI, Carlos A. (2013). ¿Qué son las Narrativas Transmedia. Scolari, Carlos A. Narrativas Transmedia,
cuando todos los medios cuentan. (23-40 orri). Bartzelona, Espainia: Grupo Planeta.

9
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

3.3.

Transmedia eta faktore emozionalak

Esan dugunez, transmedia esperientziak medio bat baina gehiago jorratzen ditu eta
bakoitzak erabiltzailearengan sortzen duen inplikazioa ez da berdina. Hala, erabiltzailea
emozionalki bitarteko batekin gehiago ala gutxiago inplikatuko da eta kontsumitzaile
izatetik prosumitzaile5 izatera pasa daiteke.
Gero eta ugariagoa da transmediaren erabilera eta hori argi eta garbi ikus daiteke
telebistan, esaterako. Ikusi besterik ez dago telebista programen eta sare sozialen artean
dagoen lotura. Telebista kontsumitzean erabiltzailea pasibo izatetik aktibo izatera
bilakatzen da. Erabiltzaileak programa horretako traola erabiliz eduki erantsiak sor ditzake,
paralelo doan mundu birtual batean.
Izan ere, Costumer Lab6 deituriko informe baten arabera kontsumitzaileen %62ak sare
sozialak erabiltzen ditu telebista ikusten duen bitartean. Jenkinsen teoria, beraz indarrean
jartzen da, “erabiltzaileak berak sortutako edukiak transmedia storytellingaren funtsezko
elementuak dira”.
Arakatu ditzagun espainiar estatuko telebistako bi telesail, transmedia kutsua dutenak eta
espainiako transmedia markoan adibide gisa kontsideratzen direnak:
Aguila Roja (TVE) eta El Barco7 (Antena 3). Bi telesail
hauen transmedia arkitektura diseinatu duzuena
Eduardo Prádanos izan da, transmedian aditua eta
Globomedia eta Play Televisionen profesional gisa
jardundakoa da, besteak beste.
Bi telesailek lerro bera jarraitzen dute eta Telebista
sozialaren ardibide garbia dira, ikus-entzuleekin
interakzioa sortu nahi dute. El Barcoren kasuan,
adibidez, “Twittersodioak” sortzen dituzte, hots,
Twitter bidez kontatzen dira gertaerak eta horiek
telesailaren tramei balio erantsia ematen diete.
Erabiltzaileek kapituluak komentatzen dituzte eta
balio erantsia gaineratzen diete.

5

MERINO ARRIBAS, MºAdoración (2013). El factor emocional en la narrativa transmedia y la televisión social.
Komunikazio Graduko koordinatzailea UNIRen. Kazetaritzan Doktorea. UNIR (Universidad Internacional de La
Rioja)
6

Ericcson Costumer Insight Summary Report (2012). Costumerlab, TV and Video: An analisis of envolving
costumer habits. Stockholm, Sweden. URL
http://www.ericsson.com/res/docs/2012/consumerlab/tv_video_consumerlab_report.pdf
(kontsulta data: 2013ko uztaila)
7

Genbeta Social Media (2011). "Hola, soy un fan, ¿me escuchas?" Los casos de Águila Roja y El Barco.
Azaroaren 16a. URL http://www.genbeta.com/redes-sociales/hola-soy-un-fan-me-escuchas-los-casos-deaguila-roja-y-el-barco (kontsulta data: 2013ko abuztua)

10
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Hala, fan komunitate erraldoia sortu da telesailaren inguruan eta pertsonaiekin,
sortzaileekin eta abar interaktuatzeko aukera dute. Aguila Rojak eztabaidatzeko fororik
aktiboenetako bat sortu zuen, modu horretan. Argazkian ikusten den legez, bertako
sortzaile eta profesionalek ere elkarrizketa ildo bat sortzea erabaki zuten, fan mugimendua
elikatu ahal izateko eta hauekin interaktuatzeko.
Sare sozialen mugimenduaz gain, online jokoak eta webgune sendoak eraiki dira telesail
birekin. Jarraitzaileek telesaila kontsumitzeaz gain, beste plataforma bateko edukiak
kontsumitzen dituzte eta balio emozional berdinarekin.
Aditu askoren aburuz, beraz, audientzia da kontutan hartu beharreko elementu
ezinbestekoa.
“La hegemonía del periodista como guardián de las noticias es amenazada, no solo por la
tecnología y los nuevos competidores, sino, potencialmente, por la audiencia a la que
sirve”, (Bowman y Willis, 2003).
Fikzioa alde batera utziz, Espainiako telebistan aurki genezakeen beste telebista sozialaren
kasu bat Salvados-ena izango litzateke, La Sextaren gaurkotasunezko programa, Jordi
Évolek aurkeztua. Bertan, esaterako, programaren gaia lehen emisioa baino lehen
aurkezten da sare-sozialen bitartez. Zuzenean emozioetan eraginez eta erabiltzaile
pasiboak, aktibizatuz, interakzio mekanismo bat jartzen da martxan. Erabiltzaileak iruzkinak
eta edukiak sortzeaz gain, hurrengo programa ikustera bultzatzen zaio.
Salvadosek erabiltzailearen emozioetan lehenengo pertsonan eragin nahi izan du eta hau
frogatzen duten adibide hainbat zerrenda genitzake. Batetik, Andres Iniesta futbolaria
hautatzen du bere bigarren denboraldiko promorako. Audientziarekiko konexio emozionala
pizten da, biralitatea eta enpatia sortuz. Elementu heroiko izatetik, transmediala ere
bilakatzen da programaren arrakasta bermatuz.
Alemanian ere bazen telebista sozialaren erreferentzia bilakatu zen mini-telesail bat,
Nuestras madres, nuestros padres. Bigarren Mundu Gerrak bost lagunei bizitza nola
aldatzen dien kontatzen du. Alemanian ikaragarrizko arrakasta izan zuen produktu honek,
telebista publikoan emititu zen eta %19,3ko audientzia izan zuen primetimean. Transmedia
kutsu handia izan zuen gainera: programak emisioarekin batera txat bat jarri zuen martxan,
webgunean irakur zitekeen komiki bat ere bazen eta baita web-aplikazio bat ere.
Transmedia diskurtsuan arrakasta itzela izan zuela esaten da.
Telebistan, beraz, transmedia narratiba desberdinak ikus daitezke. Batzuk informazioari eta
gaurkotasunari lotutakoak eta besteak fikzioari lotutakoak. Baina badira aipatu gabeko
entretenimenduzko formatuak ere: La Voz (Telecinco) edota Gran Hermano (Telecinco)
bezalakoak (reality-ak).

11
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

3.4. Kontakizunaren haustura transmedia narrazioan: ekintza sozialari
lotutako espazioen sorrera.
Transmedia narrazioek hamaika aurpegi izan ditzaketela ikusten ari gara. Ikus-entzunezko
mundutik at ere, transmedia narrazioak ekintza sozialerako mungimendu ere bilakatu dira.
Gaur egun zenbait aktibista eta kolektibok teknologia berriak eta ikus-entzunezko
erremintek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatu dituzte euren ahotsak helarazteko.
Bestelako komunikazio eredu berriak sortzea ahalbidetu da eta bide berriak ireki dira.
Horretan asko lagundu du teknologiaren garapenak eta Internetek.
Lehen aipatu legez, esanahiak interpretazio desberdinak izan ditzake eta edukia medio
batetik bestera barreiatzerako orduan ziurraski esanahia aldatu egingo da. Esanahi
aldaketa horrek eztabaidarako bide berriak ere sor ditzake eta espazio berriak sortu. Modu
horretan, gizarte mugimendu zein kolektiboek espazio horiek aprobetxa ditzakete euren
ahotsa entzunarazteko edota ekintza soziala egiteko.
Storytellingak mugak zeharka ditzake, ez dauka toki fisikorik eta birtuala da.
Transnazionalitate eta birtualitate horren ondorioz testu narratiboaren mugak birplanteatu
dira. Orain ez da egile-irakurle direkzioa bakarrik, transmediatasunak narrazioa multi
direkzionala izatea dakar eta narrazioa interpretatzerako orduan eragile desberdinen
kolaborazioa dago, Umberto Ecok 1993an aipatzen zuen interpretazioaren kolaborazioa,
alegia.
Ikerketa bide berriak ari dira irekitzen eta elementu narratiboez gain, erabiltzailea faktore
gero eta garrantzitsuagoa ari da bilakatzen. Jenkinsek esan zuen moduan, (2009)
transmediak duen kontsumitzaile eredurik onena fan mugimendua da. Parte hartze kultura
sustatzen du fan muguimenduak eta honek onura ekonimikoak ekartzeaz gain,
narrazioaren hedapenean ere onurak dakartza.
Ildo horretatik eta eragile desberdinen kolaborazioa ardatz hartuta produktu transmedia
anitz sortu dira. Invasion of the Body Snatchers (Siegel, 1956) pelikulan, adibidez, denbora
eta espazioaren arteko hausturak eraginez, pelikulan transmedia kutsuak ikusi dituzte aditu
askok: Bertan agertzen den herri bateko pertsonaia bat korrika doa errepidean zehar eta
bapatean pelikularen amaieran kamerari begiratzen dio (narrazioaren haustura, entzuleari
erreferentzia). 1978an pelikula horren jarraipena egiten da eta pertsonaia bera agertzen
da, auto baten gainera jauzi egiten. Denbora aldatu eta sustantzia (aktoreak) mantentzen
dira. Narrazio transmediaren adibidea da ondokoa. Fanek bakarrik ulertuko dute konexioa
eta eurak izango dira horren zergatia aztertzen saiatuko direnak. (“Zergatik agertzen da
kotxeari jauzi egiten? 20 urte daramatza korrika bere herriko inbasioarengatik ihes
eginez?… “)
Interpretazio hipertextualak dira eta narrazio transmedien beste elementu bat. Gertatuko
denari erreferentzia egitean datza eta baita edukiaren sorreran kolaboratzean ere. Haur
eta gazte literaturan, esaterako, istorioaren amaiera eta garapena, irakurleari, airean uzten
dioten eleberriak izango lirateke.

12
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Eta honetatik Scolarik zioen prosumitzaile kontzeptura goaz bete-betean. Izan ere, Scolarik
kontsumitzailearen parte hartze eskala desberdinak aipatzen zituen:
-ikusentzule arruntak: modu linealean kontsumitzen dute, testuaren eraikuntzan
parte hartzen ez dutenak.
-testuarekin konprometituta daudenak.
-prosumitzaileak: narrazioaren transformazioan ezinbestekoak direnak.
Azken hauek transmediaren ardatz bilakatzen dira, esanahiaren interpretazioan eta
sorreran eragiten dutenak eta erabitlzaile aktiboak, mezua barreiatuko dutenak.
“El juego se construye gracias al jugador” (Garcia Garcia, 2006)
3.4.1. Dokumental transmediak eta erabiltzaileen partehartzea
Ekintza soziala jorratzeko adierazpenei dagokienez, dokumental transmediak dira espazio
berrietan gero eta toki gehiago betetzen dutenak. Interaktibitatea eta multimedia
bultzatzen dute eta gai sozial, kultural eta antropologikoei loturikoak izan ohi dira.
Publikoarekiko interakzioa bultzatzen dute. Interes orokorreko gaiak edota gai sozialak
jorratzen dituzte eta erabiltzailea bera sortzaile bilakatzen da. Horietako bat Africa to
Australia8 dokumental multimedia izan daiteke, SBS (Special Broadcasting Sistem)
Australiako ikusentzunezko empresak, eginikoa.

Bertan, Afrikatik Australiara migratutako pertsonen istorioak kontatzen dira. Persona
desberdinen kasuak biltzen dira eta bideo moduan planteatzen dira webgunean. Halaber,
migrazio horiei lotutako artilukuak edo eranskinak ere planteatzen dira eta baita saresozialen bidez edukiak partekatu edota konpartitzeko parada ere.

SBS. Africa to Australia. URL http://www.sbs.com.au/africatoaustralia/#/do-i-really-belong-here
(kontsulta data 2013ko abuztua)
8

13
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Beste dokumental transmedia interesgarri bat Highrise9 izango litzateke, Katerina Cizek eta
National Film Board of Canada-k sorturiko dokumental interaktiboa.

Milaka etxe orratz sortzen dira munduan egunero, denak berdinak dirudite baina horietako
bakoitzean komunitate eta mundu desberdinak sortzen dira. Etxebizitza horietako
bakoitzean pertsonaia desberdinak eta horien istorioak kontatzen dira (batzuk artistak dira,
abeslariak, nazionalitate desberdinekoak…) eta horiek plataforma bakarrean biltzen dira.
Istorio horiez gain, blog komunitatea, bideo eraintsiak eta erabiltzaileak berak parte
hartzeko hainbat gune eskaintzen dira. Gainera, Google Street View bidez etxebizitza horiek
lokaliza ditzakegu.
Dokumentalaren ezaugarri nagusiena, halere, protagonista bakoitza da. Izan ere
protagonista horietako bakoitzak esanahi erantsi bat gaineratzen dio istorioari eta
benetako sortzaileak garrantzia galtzen du. Webgunea sortzeaz gain eta mundu birtualetik
haratago zuzeneko aurkezpenak, ekitaldiak edota hamaika ekimen egin dituzte mundu
osoan zehar.
Geografia hiritarra kontu sozial, ekonomiko, kultural eta antropologiko handia da eta
transmedia proiektu gero eta gehiagok jorratzen dituzte ildo honetako kontuak. Halaber,
gero eta gehiago da dokumental transmediaren gaineko ikerketa eta datozen urteotan
mota honetako proiektuak hazkunde eta garapen handia izango dutela uste da.

3.5. Komunikazio digitalean sortutako aukera berriak: perfil eta
konpetentzia berriak
Aldaketa teknologiko berriek informazioa eta komunikazioaren merkatua aldatu dute.
Medioen kontsumoaren hazkundea eta momentu eta toki desberdinetan erakusteak
horretan guztian eragiten du. Gainera, erabiltzaile berri bat sortu da, zeinak markarekin
inoiz baino gehiago interaktuatzen duen.

CIZE, Katerina. National Film Board of Canada.Highrise. URL highrise.nfb.ca/
(kontsulta data: 2013ko abuztua)

9

14
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Espainiar Estatuan 47 milioi biztanletik %69,2a gara Internet erabiltzaile (24 milioi pertsona
inguru). Fundacion Telefónica sobre la Sociedad de Informacion en España10k (2012)
argitaratutako txosten baten arabera.
Jose Luis Orihuela, Universidad de Navarrako irakasle eta ikerlaria teknologien berrikuntzak
medioetan izandako eraginen inguruko hamaika ikerketa egin ditu. Honek esan zuenaren
arabera, kontsumitzailea bera ari da produktore bilakatzen. 80. hamarkadan
programazioaren segmentazioa gertatu zen, masa komunikaziotik segmentatutako
programazio bat egitera pasatu zen eta orain beste fenomeno bat dago abian,
informazioaren pertsonalizazioa. Hala, erabiltzaileak berak hautatzen du zer kontsumitu
nahi duen eta informazioa norbanakoaren beharrizanei erantzuteko gai da.
Teknologi eta kontsumitzeko ohitura aldaketa hauek informazioaren gizartea aldatzea
ekarri dute eta transmediaren sorreran eragin handia izan dute. Aipatu legez, istorio bat
kontsumitzeko multiplataforma edukiak daude. Erabiltzaileak nahi duen momentuan eta
nahi duen erara kontsumituko ditu komunikazio edukiak eta berehalakotasuna bilatzen
dute behin eta berriz. Plataforma aniztasunak (tabletak, telebista, ordenagailua,
telefonoak…) informazioaren fluxua areagotu du, baina edukiak ere horretara moldatu
behar dira.
Kazetaritzan, esaterako, webguneak 24 ordutan aktibo egon behar dute, bertako edukiak
minuturo eguneratu behar dira zaharkituta geratu ez daitezen. Hala, printzipio berri bat
nagusitu da informazioaren gizartean: “denak balio du edukiak aldiro aldiro eguneratzen
badira”.
Konbergentziaren aroan gaudela esaten da eta asko teorizatu da kontzeptu honen
inguruan. Izan ere, medio baten konbergentziaz hitz egiten dugunean, bere bitarteko
mediatikoen baturaz hitz egiten dugu. Teknologia, merkatu eta kontsumo baldintza berriak
kontutan hartuta, hedabideak integratu egiten dira plataforma berriak sortuz. Beraz,
informazio enpresa handi bat sortzen da. Horretan, eredu desberdinak sor daitezke:
monomediak, bimediak, trimediak…
Konbergentzia hau definitzeko lehen urratsak 1970tik datoz eta
finkatzen dira konbergentziaren inguruko ideiarik handienak.
konbergentzia, multimedia (kode linguistiko batzuen konbinazioa)
(difusio euskarri batzuen konbinazioa) kontzeptuekin bat datorren
Ramon Salaverria11, Universidad de Navarrako ikerlari batek.

2000.urte inguruan
Autore askorentzat
eta multiplataforma
zerbait da, hala dio

10

Colección Fundación Telefónica (2012). La sociedad de la información en España. URL http://elibros.fundacion.telefonica.com/sie12/aplicacion_sie/ParteA/datos.html
(kontsulta data: 2013ko uztaila)
11

SALAVERRIA, Ramon. Los medios de comunicación ante la convergencia digital. Nafarroa: Universidad de
Navarra. URL http://dspace.unav.es/dspace/handle/10171/5099
(Kontsulta data: 2013ko uztaila)

15
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Halaber, konbergentzia definitzeko hiru marko desberdintzen ditu:
-Konbergentzia enpresariala: talde enpresarial bateko medioen dibertsifikazioari
egiten dio erreferentzia. Editoriala eta ekonomikoa uztartzen dituzte eta Internet
daukate difusio-plataforma nagusi gisa.
-konbergentzia teknologikoa: Edukiak publikatzeko azkartasuna eta argitasuna
dago medio gero ta hobeagoak ditugulako. Erabiltzen diren bitarteko
teknologikoak gero eta antzekoagoak dira, kamera profesionalak edonoren
eskura daude eta erabiltzaileak berak publika dezakete edozer bitartekoak
merkatuan daudelako. Edukien publikazio sistemak gainera homogeneoak
dira.
-konbergentzia profesionala: figura profesional berriak sortu dira lehendik
dauden komunikatzaileen perfilak aldatu egin dira. Kazetariak denetarik
egingo du (argazkilaria izango da, editore, redaktore…) eta kazetaria
multiplataforma da (edozein mediotan lan egiteko gai da kazetari berria).
Testuinguru honek, beraz, lan egiteko moduak aldatu eta perfil profesional berriak sortzea
ekarri du. Carlos Scolarik ere aipatzen ditu arlo profesionalean sortu diren aldaketak:
kazetaria Interaction designer gisa definitzen du, hots, edukien kudeatzailea eta kazetari
plataforma dela dio. Baina lengoaia berriak ere sortu dira, hala nola infografiak,
hipermedioak…irudia eta testuaren integrazioan oinarritutako formatuak.
Euskal Herrian badugu konbergentea den informazio empresa bat, Goiena Komunikazio
Taldea12. Bertan, esaterako, profesional guztiak erredakzio bakar batean biltzen dira eta
horiek plataforma desberdinetako edukiak lantzen dituzte. Hau da, gai bat ezartzen zaie,
eta horiek arduratuko dira gai hori telebistarako, irratirako, interneterako eta prentsarako
moldatzen. Kazetari multimediak dira, egungo egoera digitala oso ondo ezagutzen dute eta
bere enpresaren funtsa zein den ere bai.

3.6.

Transmedia munduak eta zibermunduen diseinua

Lisbeth Klastrup eta Susana Toca Copenhageko Unibertsitateko ikerlariak 13 dira eta
transmediaren inguruko kontzeptu berriak ezarri dituzte, “Transmedia Munduak”. Eduki
abstraktuen munduak dira non istorio fizkional eta pertsonaien multzoak sortzen diren eta
forma mediatiko desberdinetan eguneratu eta aldatzen diren. Istorio konkretu bat baino
gehiago dira transmedia munduak, bitarteko anitzekin konektatuta daudenak.
Istorioak storytellingaren bitartez transmititzen dira eta erabiltzailearen irudimenak
baldintzatzen du istorioaren esanahia. Izan ere, esanahia erabiltzaile batetik bestera edo
medio batetik bestera aldatu egin daiteke, istorioaren ardatza aldatuz.

Goioena Komunikazio Taldea. URL: http://goiena.net/
Tosca, Susana P eta KlastrupLisbeth (2004), Transmedialworlds: rethinking cyberworlddesign, Cyberworlds
kongresuan aurkeztutako ponentzia, URL http://www.itu.dk/people/klastrup/klastruptosca_transworlds.pdf
(kontsulta data: 2013ko ekaina)
12
13

16
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Transmedia istorioek adaptazioaren teoria deritzona jorratzen dutela diote teorialariek,
hots, edukia nola mugitzen den medio batetik bestera eta bakoitzak duen potentziala
esanahia sortzerakoan. Mundua forma mediatiko berri baten bidez errepresentatzen
denean istorioarekiko fidelizazioa mantendu behar da. Istorioa bera alda daiteke medio
batetik besterako aldaketan, beraz, bere hasierako estatusa mantentzea ezinbestekoa
litzateke.
Teorikoen artean adaptazio horrek dakarren istorioaren aldaketa horren inguruko
eztabaida handia dago. Transmedia munduak ezin dira ikusi, halere, testu edo zeinu multzo
bat bezala. Transmedia munduak audientziak sorturiko konstrukzio imaginarioak dira,
munduak beraz. Entitate transdiskurtsiboak.
Ildo beretik eta transdiskurtsiboak izateaz gain transistemikoak ere badira, Mundu horiek
zeinu sistema desberdinen bitartez eguneratuz doazelako.
Audientziak entitate horietan betetzen duen funtzioari dagokionez, istorio horren inguruko
irudimenezko ikuspuntu bat sortu, konpartitu eta helarazten dute eta horrek berak
transmedia storytelligaren funtzionalitate nagusiena osatuko luke. Gainera, istorio horren
inguruko komunitate anitz sor daitezke, esanahi multzoak sortuz eta indartuz (fan
komunitateak, esaterako).
Transmedia mundu hauek, beraz, oso lotuta daude bai fan munduaren adorazioari (zenbat
eta fan mundu handiagoa izan orduan eta eraginkorragoa izango da istorioa) eta baita
generoari ere. Klastrup eta Toscaren arabera, generoak produktuaren estilo patroi eta
formula bezala defini daitzeke. Generoak “artistak berak sortutakoa eta erabiltzaile eta
kontsumitzaileak irakurritakoa gainbergiratzen du”.
Nick Lacey 14Erresuma Batuko ikerlari bat da eta irudien errepresentazioari eta generoei
buruzko azterketa anitz burutu ditu. Honek zioenez, istorio baten generoak irakurle
batengan arau batzuk finkatzen zituen: istorio horretan sor zitezkeen aukerak, pertsonaiak,
narratiba, ikonografia, estiloa… eta bilduma horrek guztiak sortzen zuen generoa.
Euskarri narratibo arruntetan, literaturan esaterako, gauza bera gertatzen da. Azkenean
irakurlea bera da arauak ezartzen dituena eta berak gidatuko du bere interpretazioa.
Transmedia munduetan prozesua antzekoa da, baina hemen irakurlearen interaktibitatea
ere sartzen da arauetan, bera ere istorioaren parte bilakatzen da. Irakurleak jakingo du zein
diren genero horrek dituen konbentzioak, baina berak ere jakingo du bere partehartzeak
zein neurritara eragin dezakeen.
Marie-Laure Ryan15 izan zen produktuen generoari buruz hitz egin zuen beste profesional
bat eta transmedia munduek duten narratibari buruzko ikerketa anitz egin ditu.

14

Nick Lacey idazlearen webgunea. http://www.nicklacey.org.uk/
(kontsulta data : 2013ko abuztua)
15 RYAN, Marie-Laure: “Transmedial Narratology and Concepts of Narrative”. 2 nd International Colloquium on
“Narratology beyond Literary Criticism, University of Hamburg. (20-22 orr). 2003ko azaroa.

17
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Transmedia mundu bat, narrazio bat da non ekintza eta objetu desberdinez osatzen den.
Ekintza horiek aldatu egiten dira gertaeren bitartez eta horrek guztiak narrazioaren
norabidea aldatzen du. Transmedia munduak narrazio bereziak dira: ekintza dramatikoak
daude, baina a priori ez dira existitzen, ez dira modu dramatiko batean ageri.
Transmedia narrazioetan hausturak daude, beraz. Entretenimenduan, esate baterako,
bideojokoak dira haustura narratiboak dituzten genero adierazgarrienak. Jokoa bera
ulertzeko beste medio bateko istorioa kontsumitu beharra dago eta hórrela bakarrik
ulertuko da istorio osoaren estruktura dramatikoa. Adb: Mortal Kombat, filma ulertzeko
bideojokoa ere kontsumitu beharra dago.
Plataforma bakoitzak esanahian duen eraginkortasunaz eztabaida teoriko handiak sortu
dira eta adostasuna ez da erabatekoa. Har dezagun kontuan Henry Jenkinsek, esaterako,
medio bakoitzak indar propioak zituela esaten zuela eta esanahia ez zela batetik bestera
aldatzen, medio batek beste baten beharra ez zuela esaten zuen.
Teoria hori ere Jesper Juul-ek baieztatzen zuen, bideojokoen alorrean teorialaria. Honen
aburuz bideojokoa kontsumitzen duenak ez du zertan istorio hori beste medio batzuetan
ere kontsumitu beharrik. Bideojokoek indar propioak ei dituzte. Transmedia kontsumo
horren esperientziak sortzen du eta ez narrazioak.
“Bideojokoa arau-multzo batez osatutako sistema da, non emaitzak aldatu
eta kuantifikatu daitezkeen. Emaitza baten ala bestearen arabera ezartzen
dira baloreak eta jokalariak esfortzu erantsi bat egiten du emaitza horretan
eragin ahal izateko. Jokalaria emozionalki lotuta egoten da emaitzei eta
ekintzen ondorioak alda daitezke une batetik bestera” (Juul 2005:36 )16.
Zein da ordenagailu eta jokoen arteko afinitatea? Jokoak transmedia fenonenoak dira eta
horietara jolasteko beharrezko materiala (proiektorea, pantaila…) innmateriala da.
Bideojokoak ez daude gailu materialei lotuak, arau zehatzen transformazioari lotuak baizik.
Bideojokoetan erabiltzailearen interpretazioan eragina dauka joko-espazioak berak dituen
arauek17, erabiltzaileak berak dituen helburuak edo hartzen dituen erabakiak jokoaren
helburuei erantzun ahal izateko eta berak izan ditzakeen jolasteko metodoak.
3.6.1. Transmedia munduen elementu zentralak
Tosca eta Klastrupen ikerketaren bigarren zatian eta zibermunduen diseinuaren analisian
azken hauek estrukturan lagun zezakeen zenbait kontzeptu definitu zituzten. Ohartu ziren
transmedia mundu guztiek elementu komunak zituztela, euren artean erlazionaturik

16

CHRISTY, Dena (2009). Theorising the Practice of Expressing a Fictional World across Distinct Media and
enviroments.(pp-183). Doktoretza tesia. Australia: Universidad of Sidney.
17 FRIIS HANSEN, Kasper. (2012). Transmedia Storytelling and Gameplay in Pandemic 1.0.(45 orr)) Doktoretza
tesia. Dinamarka: Roskilde University. Department of Communication, Business and Information Technologies

18
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

zeudenak eta transmedia storytellingaren definizioan nolabaiteko zerizana izan
zezaketenak.
Hala, transmedia kasu zenbait hautatu eta ikertzen hasi ziren eta mundu horiek hiru fase
zituztela ohartu ziren: Mythos, Topos eta Ecos.
Mythos munduan dauden eztabaiden eta borroken aurkezpena izango zitekeen, baita
bertako pertsonaien aurkezpena ere. Munduan egon daitezkeen istorioen deskribapena
izan daiteke. Istorioen azpi-istorioa ere izan daiteke. Azkenean da norbanakoak behar duen
jakintza hori interpretatzera doan istorio hori modu egokian interpretatzeko fasea.
Topos-ak espazioari eta denborari egingo zion erreferentzia. Transmedia munduaren
espazioa eta denbora alda daiteke, mundu erreala aldatu ezin den legez. Halere,
erabiltzaileak badaki denbora aldaketa horiek posible direla transpedia munduan: zientzia
fikzioa-ikuspegi futurista-, fantasiazkoa –erdi aroko istorioak- …
Ethos-ak, aldiz, transmedia munduaren kode etikoak dira. Onaren eta txarraren heziketari
dagokionak. Transmedia munduan nolako heziketa dagoen izatearen kontzientzia da ethos.
Modu horretan eta behin hiru fase horiek definituta transmedia istorio bat aztertzeari ekin
zioten. Ikusi nahi zuten istorio horren zibermunduen eta mundo errealen artean zein
motako desberdintasunak egon zitezkeen: “zenbateraino da desberdina istorio baten
liburua irakurtzea eta bideojokoa kontsumitzea?”.
Hortik dator mundu erreala eta zibermundua edo mundu birtualaren arteko
desberdintasuna.
Zibermunduak ordenagailuek mediatutako munduak dira, elkarren artean konektatuta
daudenak eta ordu erreal berdinetan diseinatuta daudenak. Hauek, Transmedia munduak
eguneratzeko aukera asko eskaintzen dituzte, erabiltzaileak berak istorioan eragin dezake
eta baita pertsonaia izatera pasa ere (multi-jokalariak). Hala, Klastrup eta Tosca ondorio
batetara heltzen dira euren ikerketan: transmedia istorio baten arrakastarako beharrezkoa
da transmendia munduen elementu zentralak kontuan hartzea. Hau da, istorioak arrakasta
izango du diseinatzaile eta produktoreek, transmedia istorio bat garatzerakoan kontuan
hartu badituzte mythos, topos eta ethos faseak.
El Señor de los Anillos 18istorioa transmedia esperientzia aztertuenetarikoa izan da, Star
Warsekin batera. J.R.R Tolkien idazlearen liburua formatu anitzetan argitaratu da eta saga
bat baino gehiago izan ditu. Istorio hau adibide gisa har genezake eta argiago ikusi zein
diren jorratzen diren transmedia elementuak bai formatu tradizionaletan (liburua) eta baita
formatu birtualetan ere (bideojokoa).

18

Transmedia Comunicación. (2013). Los universos infinitos, caldo de cultivo para la narrativa transmedia.
URL: http://transmediacomunicacion.wordpress.com/tag/el-senor-de-los-anillos/ (kontsulta data: 2013ko
uztaila)

19
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Bideojokuaren trama liburuaren tramara hurbiltzen da, filmarena baino gehiago eta
gainera, bideojokoan dauden erreferentziak liburutik
datozela dirudi. Jokalariak dena kontrolatzen du, mundu
birtual horretako espazio eta denborak ongi irudikatzen dira
eta jokalaria, beraz, gai da hiru pertsonaia ere kontrolatzeko.
Ongi diseinatutako errepresentazioak dira, baina batez ere
unibertso transmedia infinituak. Mota honetako produkzioek
mundu
eta
aukera
anitz
plazaratzen
dizkiote
kontsumitzaileei, eurei kontsumitzeko irrika eta explorazio
grina piztuz. Istorio hauek transmedia izateko diseinatua
daudela esan genezake. Fan mugimendu erraldoiak sortzen
dituzte eta kontsumitzailea istorioaren parte bilakatzen da,
modu batera ala bestera interaktuatuz.
Ekonomikoki ere, perfil honetako produkzioak, irabazi
handiak izan ohi dituzte, fan mugimendu erraldoiak izatea
lortzen dutelako.
EL SEÑOR DE LOS ANILLOSEN TRANSMEDIA ELEMENTUAK:
EL SEÑOR DE LOS ANILLOS
“La comunidad del anillo”
JRR Tolkien
Liburua (1954)
Bideojokoa (2002)
MYTHOS “Middle Earth” (aintzinako Eszena bakoitza modu argian interpreta
lurraldeko kontinente faltsua daiteke. Jokalariak, bertan agertzen diren
zen, hala izendatzen zuen JRR keinuekin, argi dauka “Middle Earth”
Tolkienek istorioan) horren delakoan kokatzen dela istorioa eta
sorrera
eta
pertsonaien pertsonaiak zein diren ere badaki.
istorioak.
TOPOS

“Middle
lengoiaia
tradizioa…

Earth”
horren “Middle Earth” deituriko tokiak oso ongi
desberdinak, irudikatzen dira. Espazio
eta
musikaren errepoduzio aparta eta
erabiltzaileak modu egokian aztertzen du
mundua.

ETHOS

Onaren eta deabruaren arteko
gatazka, maitasuna eta natura,
laguntasunaren
exaltazioa,
heroikoa denarena eta abar
bezalako
baloreak
transmititzen dira.

Jokalariak beti burrukan dabilen inpresioa
dauka denbora guztian
eta
beti
txarren kontra ari dela. Erabiltzaileak
hainbat erronkei aurre egin behar izaten
dio jolasean zehar. Arrakasta lortzen
duenean
arrakasta
eta
satisfazio
sentsazioak nagusitzen zaizkio. Jolasaren
logikak horretan datza.

20
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Kasu hau adibide hutsa da, baina frogatuta dago produktu jakinaren mythos, topos eta
ethos elementuak modu egokian erabiliz gero, erabiltzailearenganako erantzun
positiboagoa jasotzen dela. Hala, produktoreek kontuan hartu beharko lituzketen
parámetro gisa definitzen dituzte teorialari askok.
3.6.2. Mundu birtualen diseinua
Mulligan eta Patrovsky: “online jolas bat jokalariak testuinguru batean sozializatzeko
mekanismo bat bakarrik da”. Jokalariak bideojokoetan duen eragina aztertu zuten ikerlari
eta idazle hauek. Hauen aburuz, eurak dira istorio horren eragile bakarrak, azkenengo hitza
jolakariak izango du. Jokoa diseinatu duenak testuingurua eta markoa ezarriko ditu, baina
jokalariak izango du beti azkeneko hitza eta istorioarenganako kontrola.
Asko dira bideojokoen marko teorikoaz ikertzen aritu diren teorialariak. Richard Bartlek,
berriz, bideojoko horrek izan dezakeen generoak baino garrantzi gehiago dauka horren
Transmedia Mundu egokia definitzeak. Istorio baten generoa marketing kontu bat besterik
ez da.
Laburbilduz, erabiltzeaileari utzi behar zaio bere istorio propioa eraikitzen. Bera izango da
mundu horren hedatzaile. Erabiltzaile, istorioaren gidari eta horren partekatzaile ere izango
da. Izan ere, bideojoko bat berak bere etxean bakarrik kontsumi dezake, baina online ere
parteka dezake istorio hori beste jokalari batzuekin batera jolastuz. Multi-jokalari bertsioek
ere istorioaren transmedia komunitatea areagotuko zuketen eta errepresentazioaren
interpretazioa mugetatik haratago joan.
Lehen aipatu legez, diseinatzaileak ez du produktuaren esanahia inposatu behar.
Elementuek askatasuna izan behar dute erabiltzaileari bere esanahi propioa eraikitzeko.
Baina bai elementu zentral horiek ongi diseinatu beharko dituela diseinatzaileak. Tosca eta
Klastrupek diotenez, Transmedia Munduen arrakastaren gakoa izan baitaitezke.

3.7.

Transmedia ulertzeko hamar gako

Javier Celaya19 idazleak Transmedia zer den ulertzeko kontuan hartu beharreko gako
batzuk definitzen ditu. 2011an San Frantziskon transmedia narratiben potentziala eta
eboluzioaren inguruko konferentzia batean egon zen. Bertako ideia nagusiak dira eta
interesgarriak Transmediaren marko global bat irudikatzeko.
1. Transmediaren definizioa liburuaren munduari egokituta
Transmedia ez da liburu baten bertsio digitala esteken, bideoen edota podcasten bitartez
aberastea bakarrik, ez eta liburu baten filmerako adaptazioa ere. Plataforma desberdinen
bitartez hedatzen den istorioa da transmedia, eduki, pertsonaia eta trama desberdinak
19

CELAYA, Javier (2011). Narrativa transmedia. URL
http://www.dosdoce.com/articulo/opinion/3713/narrativa-transmedia/
(Kontsulta data: 2013ko abuztua)

21
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

gaineratuz. Erabiltzaileak bere egiten du istorioa eta berak egokitzen du obra
desberdinetara.
2. Autore guztiek ez dute zertan transmedia izan
XXI. mendeko idazle edo autore guztiak ez daude transmedia izatera behartuta, nahiz eta
mugimendu honen ikertzaile izan, askok modu tradizionalean lan egitea ere hautatu
dezakete. Transmedia ez da onena ez eta txarrena ere. Garai berri hauen komunikazio
esperientzia, berritzailea eta abar izanik, askotan proiektu guztiak horretara bideratu behar
direla dirudi. Baina ez da ezinbestean hartu beharreko bidea, proiektu bakoitzak bere
beharrizanei erantzun beharko die.
3. Transmedia istorioen eskari handia.
Teknologia berrien sorrerak (tablet, Smartphone, ordenagailu eramangarri…) kontsumo
ohiturak eta kultura aldatu ditu. Gailu hauek transmedia istorioak kontsumitzeko eginak
daudela dirudi. Gailuen eskaintza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta transmedia
narratiben eskari handiagoa egongo da.
4. Talde lana (autore, produktore, editore)
Transmedia narratibek dagoeneko profesionalen lan egiteko moduak aldatu dituzte. Egileak
ez du berak bakarrik egingo lana; orain produkzio taldearekin, multimedia plataformekin…
kolaboratu beharko du produktuak aurrera egin dezan.
Hala, editorialek lan egiteko moduak aldatu beharko dituzte. Denek dena egiten ikasi
beharko dute. Adibidez, egileek multimedia produkzioaz ikasiko dute, proiektuaren
koordinazioaz eta abar.
5. Berrikuntza esperimentazioaren bitartez
San Frantziskoko konferentzia honetan transmedia proiektuen finantzaketaz aritu ziren. Ez
dago garbi nola finantziatu daitekeen %100ean transmedia lan bat, baina liburuaren
munduan transmedia proiektu nahikoa merkeak egin daitezkeela ondorioztatu zuten
bertan zeuden zenbait gestorek.
6. Negozio eredu berriak
Negozio eredu asko daude, baina denak zerbait zuten komunean: erabiltzailearekiko
harreman zuzenak.
Orain arte dagoen “enpresa vs enpresa” eredua alde batera utzi eta orain “enpresa vs
erabiltzaile” eredua inposatzen da. Argitaletxeak, beraz, bere produkzio eta liburusalmenta estrategia sarera zuzendu beharko du eta eredu individualista bat sustatu.
7. Erabiltzaileak sortutako edukiak eta aportazioak
Erabiltzaileak sortutako edukiak argitaletxeak sortutakoekin uztartzea lortzen duenak
arrakasta lortuko du. Zenbat eta erabilltzaileen aportazio gehiago izan, orduan eta
produktu kotizatuagoa izango da.
22
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

8. Egile eskubideetan inpaktua.
Testuinguru honetan egileak kreatiboak izan beharko dute, egile eskubideak uzten ari
baitira, eta erabiltzaileak sortutako eduki horiek nola edo hala saritu.
9. “Txip” aldaketa
Industria kulturalek euren taldeen txip edo pentsatzeko moduen aldaketa hori bermatu
behar dute. Editoreek ezagupen eta gaitasun berriak ikasi beharko dituzte eta
kontzientziatuta egon beharko dute.
10. Kulturaren borroka aisialdi eskaintza handian
Erabiltzaileak gero eta azkarrago kontsumitzen ditu edukiak eta sortu den kultura digitala,
desberdina da. Liburuak gizartean tokia izatea nahi badugu erabiltzaileei esperientzia
berriak eskaini beharko zaizkie interneten irakurri, erosi, kontsumitu eta konpartitu ahal
izateko.

3.8.

Storytellingaren etorkizuna
“Istorioak gizatasuna bera bezain zaharrak dira, baina teknologia gizartea
aldatzen ari da. Ez gara gailuek duten eduki aniztasunaz bakarrik ari,
pantailetako deskribapen horiek gure bizitzan jartzeaz ari gara.”20
(Latitude, 2013)

Latitude deituriko aholkularitza empresa batek sorturiko webgunea da. Bertan, transmedia
kontakizunen etorkizunaz azterketa sakona egiten dute eta transmedia esperientziez
inguratutako gizarteak pertsonen egunerokoan nola eragin dezaketen edota transmediak
izan dezakeen etorkizunaz hausnartzen dute.
Webgune honetako informazioa biltzeko, esperimentu moduko bat egin dute. AEBtako
perfil desberdinetako pertsonak hautatu eta istorio batekiko egoera desberdineta jarri
zituzten. Modu honetan zehaztu zituzten transmediaren etorkizuneko kontzeptu hauek.
Sare sozialetan oihartzun handia izan duen webgunea izan da, batez ere Twitterren.
Egungo panorama sozial eta komunikatiboaren inguruko argazki bat egiteaz gain
hausnarketa bisual eta landua egiten dute.
Audientzia aldatu egin da eta lau talde desberdinetan banatzen dituzte: arakatzaileak,
harremanak dituztenak, errealistak eta jokalariak. Istorioak perfil hauetan modu
desberdinetan eragiten du eta bakoitza gradu handiagoan edo gutxiagoan inplikatuko da.

20

SAKARIA,

Neela.

Latitude

project.

The

future

of

storytelling

project

(2013).

URL:

http://futureofstorytellingproject.com (kontsulta data: 2013ko abuztua)

23
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Arakatzaileek, batetik, istorioa aztertzen dute, mundu
desberdinak deskubritu eta gauza berriak ikasiz. Hauek eduki
extrak nahi dituzte kontsumitu eta dena aztertzen dute
(erosketak, SMSak bidali, beste webgune batzuk arakatu…) eta
normalean
bigarren
gailu
bat
ez
dute
gehiegi
erabiltzen.istorioaren inguruan kuriositatea izan ohi dute baina
begirada bat bakarrik botatzen dute, ez dute horretan gehiegi
sakonduko, baina jakinaren gainean egongo dira.
Harremanak dituztenak edo “relaters” delakoak aipatzen dira bigarrenik. Hauei istorioa
gustuko izaten dutenez, bere lagun eta ingurukoei
helarazten die. Modu honetan, sare sozialek eta Internetek
paper garrantzitsua betetzen dute euren bizitzatan. Istorioa
norberarena egiten dute eta pertsonaiekin konexio
emozional ugari izatera ere pasa daitezke, euren inspirazio
iturri bilakatzen dira askotan. Gailu ugari erabitlzen dituzte,
baina gehienak mugikorrak dira. Persona positiboak eta
errealistak izaten dira normalean eta beraz, Latitudekoen
aburuz, interakzioa eta inpaktua dira euren ezaugarririk
garrantzitsuenak. Etorkizunean pertsonaiekin interaktuatuko dute, mundua pertsonaien
perspektiba beretik ikusiko dute eta errealitate birtualean arituko dira mundua
esperimentatzen (3D, mundo birtuala…)
Hirugarren audientzia taldea errealistena izango litzateke.
Pertsona multzo honek istorioa euren heziketa pertsonalerako
ezinbestekotzat ikusten du, euren ongizaterako. Mundu errealean
oso kontuan hartuko dute istorio hori eta ez dute gehiegi hartuko
kontuan fikziozko istorio hura. Normalean euren mahaikoordenagailua soilik erabiltzen dute, praktikoak dira, errelebanteak
eta euren auto-heziketa bermatzen dute. Interaktiboak dira
istorioarekin eta integrazioa bilatzen dute istorioaren mundu
fisikoarekin. Dokumentalak, albisteak, bidaiei loturiko ikus-entzunezko produktuak eta abar
kontsumitzea atsegin duten horietakoak dira. Istorioa barrenetik bizitzen dutenez,
etorkizunean gizarteari lotuko dizkiote istorioan gertatutakoak (pantailaz kanpoko eragina),
zerbitzu desberdinak ikusiko dituzte istorioetan eta gizarte onurak bilatuko dituzte.
Eta azkenik Jokalariak daude. Hauek istorioa guztiz
barneratzen dute, buru-belarri sartzen dira pertsonaia eta
istorioan eta sortzaile lanak ere egin nahi izaten dituzte
sarritan (sortzaileei, zuzendariei edota diseinatzaileei
mezuak bidaltzera ere iristen dira askotan). Multi-pantaila
jokalariak dira, gailu bat baino gehiago erabiltzen dute
edukia kontsumitzeko eta euren errutinaren parte da.
Lehiakorrak eta kolaboratzaileak dira eta euren arrakasta
bilatu nahi dute. Jenkinsek aipaturiko fan mugimendu
horietako baten partaide izan daiteke, adoratu egiten dute istorioa eta bertako elementuak
eta adorazio hori egunerokotasunean bizi du. Ondorioz, etorkizunean fan desberdinekin
24
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

lehiatu nahi izaten dute edo istorio berri bat idaztea gustatuko litzaieke, baita pertsonaia
bat izan ere.
3.8.1. Storytellingaren 4 i-ak: Etorkizunaren estruktura
Egungo audientzia berria aztertuz, ikerlari hauek Transmedia Storytellingak lau printzipio
desberdin zituela konturatu ziren. Audientzia da istorio baten garapena bideratuko duena.
Generazio berrien istorioak analizatuz sortutako estruktura da eta Transmedia proiektu
baten sortzaileek kontuan hartu beharreko zenbait printzipio izan zitezkeen. Hala,
audientziak zenbateraino barneratuko du istorioa? Nola eragin dezakegu inpaktua eta
egunerokoan eragin? Etorkizunean Storytellingak kontuan izan beharreko markoa osatzen
duten printzipioak dira.
Storytellingaren helburuak oso kontuan hartu behar dira transmedia proiektu bat
garatzerako garaian. Storytellingaren I hauek erabiltzailea istorio edo proiektu horrekiko
zein gradutako atxikimendua izan dezakeen zehaztuko dute eta beraz, proiektuaren
eraginkortasuna bermatzeko definizioak izan daitezke:

1.
Murgiltzea (Immersion)
“Ziur egon daitekeela istorioaren informazio gehigarria eskainiko didan mugikorrarentzat
aplikazioren bat. Non jakin dezakedan pertsonaiek zer gosaltzen duten, zer gogoko duten
egitea edota zein den euren musikaririk gogokoena”. Erabiltzaileak gustuko du istorioa,
kuriositatea pizten dio eta horren inguruan informatzen hasten da.
2.
Interaktibitatea (Interactivity)
Aldatu edo aldaarazi ditzaket istorioaren elementuak? Interaktua dezaket istorioa
inguratzen duten pertsonekin? Istorioa denbora errealean gertatzen ari den heinean, nik
horri buruzko irudiak, bideoak … deskargatu ditzaket eta kontsumi ditzaket beste edozer
gauza egiten ari naizen bitartean. Gainera, bere facebookeko kontuan iruzkinak utzi
diezazkioket eta bere lagun izan naiteke eta abar. Erabiltzaileak komunitate bat sor dezake
gainerako erabiltzaileekin interakzioa sustatuz. Fase honetan, beraz, gustuko izateaz gain,
esploratzen eta elkarbanatzen hasten da edukiak.

25
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

3.
Integrazioa (Integration)
Istorioa plataforma desberdinen bidez kontatzen bada, jakin beharko da edukia nola
aldatzen den batetik bestera, aldatzen bada. Gainera, plataforma desberdinak erabiltzeak
mundu errealarekiko interakzio hori bultzatzen duen ala ez ikusi beharko litzateke.
Adibidez, pentsa genezake telebista programa batean bi taldeen arteko borroka agertzen
dela. Borrokaren emaitza, kasu honetan, ikus-entzuleak esango du zein den (jolasen
bitartez ere borrokan parte hartu dezake, inkesten bitartez …)
Plataforma desberdinen arteko interazioek norbanakoen rolak alda ditzakete eta integrazio
crossmediak oso garrantzitsuak dira eta eraginkorrak direla esan genezake.
4.
Inpaktua (Impact)
Istorioak berak erabiltzailearen bizitza errealean erabakiak hartzera gida dezake.
Gizabanakoek istorioan eragiteko aukerak izan behar dituzte. Pentsa dezagun, Juego de
Tronos telebista programak liburuan baino gehiago erabiltzailearengan duela indar
narratibo gehiena. Horrek istorioaren norabidea guztiz aldatuko luke. Emaitzak erabat
desberdinak izango ziren, komunitateak erabakiko bailuke istorioa eta kontrastea asko
nabarituko litzateke.
3.8.2. Etorkizunari begira, bide berriak
Etorkizunari begira, beraz, audientzia izango da storytellingaren ardatz bakar eta
ahaztezina. Hala, kontuan hartu beharko da audientziak gai izan behar duela istorio hori
sentitu, irakurri ukitu edota kontsumitzeko hizkuntza eta kultura desberdinetan. Pentsatu
behar dugu ahalik eta persona gehienengana heldu behar duela istorioak eta kultura eta
hizkuntza desberdinetakoa izan daitekeela. Azpitituluak, azalpenak… eskaini behar zaizkio
eta noski, Transmedia komunitate bat sortzen lagun zezan beharrezko laguntzak eskaini. Ez
dezagun ahaztu transmedia kontsumitzailea dela.

Etorkizunean, halaber, audientziak pertsonaiak berak sentitzen duena sentitu beharko
duela aipatzen da, hori izango litzateke idealena. Pertsonaiak konexioak izan beharko dute
istorioarenganako arreta deitzeko eta audientziari parte hartzera bideratzeko. (Pertsonaiak
fizionatu ordez, zerbait erreal bilakatu eta sare sozialen bidez iruzkinak egin, bere inguruko
biografiak, postak eta abar eskegi Interneten…)
26
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Esperimentazioa martxan da dagoeneko, storytellingaren teoriak eta eztabaidak badira eta
lengoaia berriak ere sortu dira. Batek daki etorkizunean zehazki zer gertatuko den, baina
The Internet of Things delakoa martxan da, kontaketen sare erraldoia. Transmedia
storytellinga gauzak kontatzeko moduak aldatzen ari da: istorioak mundu fisikoan ikusiko
ditugu, pantailak kalean egongo dira eta kaleko jendeak bertatik interaktuatuko du.
Mundu fisikoa bosgarren plataforma bilakatuko dela ere badiote aditu batzuk. Hau da,
mundu birtuala eta fisikoa nahastuku dira. Zenbait enpresek dagoeneko pentsatu dute
zenbait tokitan (museoak, publiko salmenta gunetan…) mota honetako publizitate
kanpainak egitea. Birtuala eta errealaren arteko hibridazioa? Batek daki, baina istorioak
kontatu eta barreiatzeko konexio sare erraldoiak, transmedia esperientziak, biziraungo
dute.

4. Euskal Herriko transmedia esperientziak21
4.1 Zuloak
www.zuloak.com
Eider Rodrigez, Arrate Rodrigez, Fermin Muguruza

Fermin Muguruza abeslari eta produktoreak Eider Rodrigez gidoilariari proposatutako
proiektua izan zen hastapenetan. Muguruzak, Euskal Herriko rock mugimendu feministari
nolabaiteko aldarrikapena egin nahi zion, horretarako, mota honetako proiektu batean
barneratzeko gogoz omen zebilen.
Testuinguru honetan eta Eider eta Muguruzak bat eginik sortu zen, 2011ko otsailean Zuloak
pelikula. Fikziozko elkarrizketatan, elkarrizketa errealetan eta kontzertuetan oinarritutako
ikus-entzunezkoa nahi zuen Muguruzak eta horretan hasi ziren buru-belarri. Eider
Rodrigezek Exit Thorught the Gift Shop22 dokumentala (Banksy, 2010) eta Orson Wellsen
For Fake23 hartu zituen erreferentziatzat. Hala, urte eta erdiko lana hasi zen.
UEUk antolatutako Transmedia Esperientziak deituriko ikastarotik lortutako informazioa. 2013ko
uztaila. Eibar. URL http://transbideak.com/?lang=eu (kontsulta data: 2013ko abuztua)
22 http://www.youtube.com/watch?v=GTlm6dU2xHk
23 http://www.youtube.com/watch?v=TMkZWWLHGXU
21

27
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Lehenengo urratsa taldea aukeratzea izan zen. Horretarako sare sozialak erabili zituzten:
youtube batez ere, baina lan handia ahoz-ahokoa izan zela ere aitortu zuten. Emakume
langabea nahi zuten bilatu, euskalduna, errebelde samarra eta estilo propioa izango zuena.
Geroago, Arrate Rodrigezekin egiten dute topo. Emakume honek proiektuan zeresan
handia izango du, lan handia eta dedikazioa eskainiko baitizkio. Proiektuan erreferentzia
musikal asko hartu zituzten kontuan. Denak, emakumeen aldarrikapenak, rock feministari
nolabaiteko keinu egiten diotenak: Rebel Girl (Bikini Kill), Rid of me (PJ Harvey) …
Eider eta Fermin Muguruza gelditu gabe gidoian lanean ari diren bitartean, Arrate taldeko
kideak aurkitzen dabil. Abeslaria Izaskun Uroaga izan zen eta ondoren gitarristetako bat ere
topatu zuten, Ainhoa. Sortzaileek proiektuari nolabaiteko “hari narratiboa” falta zitzaiola
ikusten zuten. Hala, Zuloak fikziozko pertsonaia baten proiektua izan zitekeela ere pentsatu
zuten (work in progress). Arrate aukeratu zuten Zuloak proiektu artistiko gisa formulatuko
zuen pertsonaia modura eta berak hartuko zuen hari narratiboaren zama. San Frantziskora
(AEB) doa bere ikaskide batengana. Bertan, Hay una carta para ti estiloko bat egiten du eta
bere burua grabatuz doa. Pelikulan, beraz, Arrateren grabazioak eta taldearenak
tartekatuko dira.
Urtetako lana izan zen, baina azkenean 2011an sortu zen Zuloak dokumental faltsua. Ikusentzunezko pieza desberdinek osatzen dute produktua: emakumezko euskal musikariak Anari, Aiora Renteria (Zea Mays), Ines Osinaga (Gose) … - Taldearen kontzertuen irudiak
ere tartekatzen ziren, baita partaideen eguneroko bizitzaren inguruko irudiak edota
bideoklip estiloko piezak ere. Eiderrek esan zuenez, nahiko zaila izan zen kontzertu horien
irudikapen egokia lortzea. Kontzertu faltsuak ziren eta iraganean egindako kontzertuak
bezala adierazi behar ziren.
Euren lehen abestia, Celebrity Fan, Andy Warholen Factoryn inspiratuta egon zen.
Askotariko erreferentziak izan zituzten pelikularen piezak osatzeko. Emakumezkoek euskal
rock panoraman duten tokiaren inguruko dokumental bat izatetik, produktu transmedia
izatera pasa da Zuloak. Musika taldea, filma estreinatu ondoren, kontzertu-bira ematen
hasi zen eta arrakasta handia izan du Euskal Herrian. Kartelak, kontzertuak, kamisetak,
pelikularen proiekzioak eta plataforma horiek guztiak biltzen dituen webgune interaktiboa
izan da emaitza.
Eider Rodrigez, azken emaitzaz: “pena ematen dit taldea ez genuela asko utzi, ez genien
utzi euren kezkak lasai adierazten eta abar.” “Produktu transmedia bat sortu dugu, bere
osotasunean ikusi behar da guztia eta ez pelikula soilik. Muguruzak transmedia ikuspuntua
dauka”.

28
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

4.2. Itzalen Sua
www.itzalensua.com
Fernando Morillo (idazlea) eta Xanti Rodrigez (argazkilaria)

Euskal mitologiaren inguruko liburu batetik sortu den proiektu transmedia da Itzalen Sua.
Fernando Morillok istorio bat sortu zuen eta Xanti Rodrigezek bertako pertsonaiak
gorpuztu zituen argazkilaritzaren bitartez. Euskal pertsonaia ezagunen kolaborazioak
baliatu zituzten pertsonaia horiek irudikatzeko. Hala nola, Oihana Maritorena, Iban Garate,
Xabier Eguzkitze, Estitxu Fernandez, Joan Mari Irigoien, Ander Lipuz, Ilaski Serrano, Nerea
Garmendia eta abar.
Material hori guztia bildu eta liburu interaktibo eta zinematografiko bat osatu dute, baita
DVD bat ere irudi eta testuei soinu banda ezarriz. Sortzaileen helburua literatura egiteko
modu desberdin bat esperimentatzea izan da, begirada desberdin bat ematea. Xanti
Rodrigez: “talde lana izan da batez ere. Zerbait egiterakoan pentsamendu desberdinak
biltzen direnean, produktua aberastu egiten da”.
Istorioa liburutik dator, baina plataforma mediatiko anitzetako parte da. Webgunean
bertan liburua aurki daiteke, bideoak, argazkiak eta kontzertuetako irudiez gain. Gainera,
kolaborazio eta elkarlan handia izanik, bertan parte hartu dutenen fitxak ere azpimarratzen
dira webgunean: makilatzaileak, aktoreak eta musika eta jantzietan aritu direnak.
Backstoryaren adierazgarria da webgunea.

29
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

4.3. Danbaka
www.danbaka.com
Iker Barandiaran

Gazteei zuzendutako kontzertu lehiaketa. 2004an sortu
zen Goiena eta Espalioa Elgetako Kafe Antzokiaren
bitartez. Elgetan bakarrik egiten zen ekimena eta
musika taldeak, kultura eta gazteen iniziatiba
bultzatzea zuen helburu.
Antolatzaileek Debabarrenean zegoen musika talde
eskaintza handia zela eta, mota honetako zerbait
antolatzearen beharra ikusten zuten.
Urte erdiko lana izan ohi zen baina garaian oihartzun handia izan ohi zuen inguruan.
Goiena, Debabarreneko hitzarmenen eta Tokiko Telebisten bitartez zabaltzen zen ekimena
eta parte hartzaileentzat entzunak izateko aukera ezin hobea zen. Webgunean kontzertu
eta partehartzaileen inguruko informazioa biltzen zen, baita musika taldeen blogak,
informazioa, abestiak deskargatzeko aukera, kontzertuen bideoak eta abar.

4.4. Astra: “Kulturarako Fabrika soziala”
Leire Lopez
www.astragernika.net

Gernikan aurkitzen den eraikina. Hasiera batean arma fabrika bat zen. Gero gazte
asanbladak okupatu zuen. Mobilizazio eta manifestazio askoren ostean, Eusko Jaularitzak
eta Gernikako Udalak Astra laguntzen du eta “sormen fabrika” izenez ezagutzen da.

30
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

4.5. Askegunea
Lander Arbelaitz
www.askegunea.wordpress.com
2013ko apirilean sortutako mugimendua da. Lan
politikoa egiteagatik Donostiako zortzi gazte
atxilotu behar zituztela adierazi zuen Espainiako
Auzitegi
Nazionalak.
Horren
aurrean,
Boulevarrean AskeGunea espazioa sortu zen.
Atxilotuak izan behar ziren gazteak ehunka
pertsonengatik babestuta egongo ziren, denak
besoak elkar lotuaz eta giza-harresi erraldoi bat
sortuaz.
Atxiloketa horiek ekiditzea zen mugimenduaren
helburu nagusia eta horretarako jendetza bildu nahi zen herriharresian. Mugimendu fisikoa
izatetik, pixkanaka, bai sarean eta bai Interneten izandako oihartzuna zela-eta mugimendu
sozial erraldoia bilakatu zen.
Komunikazio lan itzela egin zuten AskeGunetik, Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria ere
bertan zen eta buru-belarri aritu zen lanean. Arbelaitzen arabera, “komunikazio plan egokia
zehaztu beharra zegoen. Manifestu bat idatzi genuen, hedabide handiek guri buruz hitz
egiten hasi aurretik gure ikuspuntua zehaztuta uzteko”. Hortik sortu zen gainerako
kolaborazio mugimendu erraldoia”.
Testu hori argitaratu ostean, saretik etorri zen ekarpen sorta anitza. Erabiltzaileak euren
ekarpenak egiten hasi ziren, bai sare sozialetatik, baita posta elektronikotik ere. Sareko
erabiltzaileek ekimenean parte hartzeko iniziatiba erakusten omen zuten eta AskeGuneko
lantaldeak laguntza hori asko eskertzen zuen. Hala, Euskal Herriko erabiltzaile anitz
proiektuan kolaboratzen aritu ziren, batzuk fisikoki bertan harresia eginez, beste batzuk
birtualki euren etxeetako pantailen atzetik (itzulpenak egiten webgunerako, azpitituluak
sortzen … )
Lander Arbelaitzek aipatu legez, komunikazio taldean hasieran hamar pertsona inguru
zeuden eta pixkanaka bolondres talde ikaragarria zuten. Pixkanaka, blog bat martxan jarri
zuten eta hasieran idatzitako manifestua hizkuntza desberdinetan idazteak gertatzen ari
zena Euskal Herritik kanpora hedatzea ahalbidetu zuen.
Mugimendu sozial ikaragarria sortu zen AskeGunearekin, transmedia soziala. Testu huts
batetik, plataforma birtualak eta sozialak ukitu zituen. Kalean ere, esaterako, auzipetuen
aldekoa bazinen sirena jo behar zenuen. Gainera, toki horretan bertan (baita beste herri
batzuetan ere, jendea erakartzeko asmotan), kontzertuak, tailerrak proiekzioak edota
hitzaldiak ere antolatzen ziren. Mugimendu sozial aktibo eta kolaboratibo ikaragarria
bilakatu zen AskeGunea.

31
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

4.6. Irrien Lagunak
Jose Mari Agirretxe, “Porrotx”
www.irrienlagunak.com
Proiektu honen hasierako helburua Lasarten
euskara eta alaitasuna bultzatzea izan ziren eta
hala hasi omen zen Porrotx, Takolo pailazoarekin
batera, klase orotako umorezko sketchak egiten.
Porrotx pailazoak hogeita bost urte daramatza
haur eta helduekin lanean. Euskara sustatzeaz
gain, umorea eta balore hezitzaileak transmititzea
izan da abiapuntua beretzat, eta horri helduta
egindako lanak hamaika izan dira.
Munduan barrena ere ibili da Jose Mari Agirretxe,
Euskal Herria alde batera utzi eta lurralde
desberdinak esploratzen. Irrien Lagunak proiektua
sortzerakoan garbi zeukan proiektuak zutabe
garrantzitsu zenbait izan behar zituela: osasuna, kultura, zientzia eta elkartasuna, besteak
beste. Horiek guztiak eta euskararekiko atxikimendua ei dira proiektuaren ardatz nagusiak.
Irrien Lagunak proiektuaren atzean kolaborazio eta sare mugimendu handia dago:
Katxiporreta pailazo taldea, Elkar Argitaletxea eta Berriak osatzen duten proiektua da eta
Eusko Jaularitzak diruz lagundutakoa.
Herriz herri ikuskizunak eskaintzeaz gain, aldizkari bat, webgune bat , merchandising
indartsua eta elkarte eta boluntario sare bat ere badute.
Aldizkaria orain dela bi urte jaio zen eta orain lau mila harpidetza dituela dio Porrotx
pailazoak. Aldizkariak irakurzaletasuna bermatu nahi du eta hilabetean behin argitaratzen
da. Hainbat eragile eta idazlek hartu eta hartuko dute parte, besteak beste Uxue Alberdik,
Beñat Gaztelumendik, Elhuyar Fundazioak eta abar.
Webgunea, bestetik, proiektuaren zutabe garrantzitsuenetariko bat da gaur egun. Hamabi
mila erabiltzaile baino gehiago omen ditu dagoeneko eta bertan biltzen dira proiektuaren
adar nagusiak: ekitaldien bideoak, aldizkari guztiak ikusteko aukera, jolasak, ekitaldien
inguruko proposamenen atala eta abar. Proiektuaren erakusleiho aparta izateaz gain,
erabiltzailearen parte hartzea bermatzeko ahalegin berezitu bat ere nabari da webgunean.
Erabiltzaileari proposamenak eta iritziak bidaltzeko aukera eskaintzen zaio, hilero proba
desberdinak planteatzen dira erabiltzaileak bere sormen lanak bidaltzeko … Nabaria da,
hein handi batean, erabiltzaileak elikatutako webgune bat nahi dutela sortu.
Ikuskizunak eta Jolasguneak dira proiektuaren finantziazio iturri nagusia,
merchandisingarekin batera. “Telebistarako proiektu berri bat ere abian nahi dugu jarri,
herri bakoitzeko haurrak euren herriko kontuak kontatuko dizkigute eta eurak bilakatuko
dira protagonista. Baina oraindik garatzen ari den proiektua da”, dio Jose Marik.

32
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Elkarte eta bolondres talde zabala ere badute, eta euren ikuspegi transmediatikoa
zabalduko du honek. Elkartasuna bultzatzea eta gizarte ekintza bermatzea ere euren
helburuen artean daudela dio Porrotxek. Elkarte sozial desberdinekin lanean dihardute:
SOS Arrazakeria, Haur minbiziaren elkartea eta abar. Guztira hogeita bi elkarterekin lanean
dihardute eta horrela jarraituko dutela diote. Elkarte hauentzako urtean ikuskizun bat
egingo dute gutxienez, aldizkarian elkarteren bati egingo diote aipamena hilero, diskoan
ere abestiak eskainiko dizkiote … Porrotxen arabera “Irrien Lagunak gizarte eta auzolan
ekintza delakoa nahi dugu indartu”.
Azkenik, Irrien Lagunaken beste adar bat Oarsoirriak delakoa litzateke. HUEZIK
koordinatutako lana da ondokoa, Oarsoaldeko instituzioen babesa duena. Haur eta
familientzat aisia proiektu bateratuak eskaintzen dituzte eta honen bitartez aisialdia
euskaraz, hezitzailea eta elkarlana sustatuko duena nahi dute aldarrikatu.

4.7. Beldur Barik
Alixe Rodriguez
www.beldurbarik.org
Emakumeen
kontrako
indarkeria
salatzeko eta honen inguruko eztabaida
prozesuak abian jartzeko ekimena
kolaboratiboa da ondokoa. Emakunde,
Eudel, Eusko Jaularitza, UPV-EHU …
bezalako instituzioen babesa dauka.
Hala, genero indarkeria salatzeko
lehiaketa artistikoa jartzen dute martxan.
Erabiltzaileek honi lotutako kartelak,
adierazpen artistikoak, argazkiak edota
ikus-entzunezkoak bidaltzen dira eta horiek errespetuz saritzen dira. Modu horretan
“emakumezkoenganako jabekuntza prozesuak indartu eta gizonezkoenganako
korporatibismo eta kontzientziazio prozesuak abiatu” nahi dira.
Lehiaketa hauez gain, proiektu transmedia honek mota honetako plataformak ukitzen ditu.
Topaketak (eztabaidak, tailerrak, ikuskizunak), Herri ekimenak (Flashmob bat egin zen
gorputzaren bitartez espazio publikoa okupatuz), Komiki mundiala (parte hartzea eta
sormena bultzatzeko) eta abar.
Hezkuntza zentroekin elkarlanean ere badihardute. Lehiaketa horietan irabazle suertatzen
diren bideo horiek hausnarketarako material gisa erabiltzen dituzte, baita unitate didaktiko
gisa ere.
“Gatazka lokalak, global nahi ditugu bilakatu. Kontzientziazioa eta aldaketa sustatu nahi
ditugu kolaborazioaren bitartez. Sare sozialak eta Internet erabiltzen ditugu ahalik eta
erabiltzaile gehiengana heldu eta kontzientzia sortzeko”, Alixe Rodriguez.
33
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

5.

MultimediaLAB Korrika 2013

5.1. Testuingurua
Korrika eta transmediaren arteko lotura Unibertsitatetik ekin zioten ikerketa teoriko baten
ondorioa da. 2012an Libe Mimenza (kazetaritzan lizentziatua eta ikerlaria) eta
unibertsitateko zenbait irakaslek transmediaren inguruko aztertze lan bat jarri zuten abian
eta jakin nahi zuten zein ziren Euskal Herriko transmedia elementu nagusienak. Hala,
ibilbide teoriko batetik hasi eta adibide praktikoekin amaitu zuten.
Transmedia euskal gizartean gero eta gehiago dago, bai kultur jardueratan eta baita
kazetaritzan, hora hor Korrika. Euskararen aldeko lasterketa honek erreferentzia anitz ditu
eta gizartean bete-betean integratuta dago. Unibertsitatean eta baita EITBn ere ikusi zuten
Korrika ere transmedia zela eta esperientzia komunikatibo berri bat suposa zezakeela.
Modu horretan, Korrikak berak zituen transmedia elementuak zein izan zitezkeen
arakatzen hasi ziren:
1Bideogintza: Bideo anitzen produkzioa eta hedapena dakar urtero Korrikak.
Youtubeko Korrika kanala sortzen da, bideoklipa grabatzen da Korrikaren abestiarekin eta
biralitate izugarria ematen zaio, dokumentalak egiten dira urtero …
2Gamifikazioa: Korrikaren inguruko bideojoko bat egiteak euskaltzaletasuna eta
mundu digitalaren arteko lotura sendotu zezakeen. Oraindik aurrera eraman gabeko
proposamena izanik ere, bideojokoen euskarazko eskaintzan aurreapen bideragarri
moduan ikusten zen eta erabiltzailea eta Korrikarekiko lotura emozionala sendotzeko bidea
ireki ere bai. Bideojokoaz gain Euskal Herriko Gynkana ere sor zitekeen.
3Crowdfoundinga ere bada Korrika. Gero eta gehiago eta entzuten dugun terminoa
da hau, baina askotan egin izan dena. Proiektu zehatz baten aldeko dirua biltzeko osatzen
den sarea da eta halaxe da Korrika ere. Kilometroen salerosketaz gain, Internetek berak ere
aportazio ekonomiko horietarako asko laguntzen duela esan genezake.
4Euskal Herriko mobilizazio erraldoia da Korrika. Potentzial handia dauka. Hori
aprobetxatuz Lipdub edota Flashmobak egin dira Korrikaren alde egiteko eta euskararen
erabilera sustatzeko.
5Publizitatea euskarri askotan gauzatu da: kartelak, markesinak, egunkarietan,
medioetan eta abar.
6Korrikako webgunea da lasterketaren erakusleiho nagusiena eta oinarrizko
plataforma multimedia. Hortik haratago eta transmedia kutsua ezarriz, parte hartzaileek
berak osatuko dute webgunea hein handi batean (argazkiak eskegi, bideoak, iruzkinak egin,
elkarbanatu eta abar). Informazio biltegi izateaz gain, interaktibitatea sustatuko duen
34
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

plataforma erraldoia bilakatuko da webgunea. Gainera, aurten Korrikaren mugikorretarako
aplikazioa ere sortu dute android zein IOS sistematara egokitua.
7Social Media estrategia du Korrikak. Aldez aurretik aipatutako interaktibitateari
lotuta, erabiltzailea bera izango da edukien hedatzaile. Horretarako, Korrikak berak perfil
propioak izango ditu sare-sozial garrantzitsuenetan (Twitter, Facebook, Youtube) eta horiek
elikatzeaz arduratuko da.
Beraz Korrika Transmedia da. Lasterketa erraldoia da, diasporetan korrika badago,
auzolana da (herriz herri antolatzen da), korrika hedabideak dira, crowfounding (dirua
biltzeko lasterketa. Birtuala zein fisikoa), merchandising, korrika kulturala (musika,
sormena). Komunitate erraldoia da Korrika eta parte hartzaileek elikatzen dute behin eta
berriz.
Birtuala eta errealaren arteko uztartzea noraino heldu behar den pentsatu behar dugu.
Bientzako plaza bat sortu beharra dago eta agian hor kokatu beharko dugu jendearen parte
hartzea, inplikazioa eta abar. Jendearen inplikazioa bermatu beharra dago, baita Korrikan
ere. Birtuala eta errealaren arteko uztartzearen adibide da HerriHarresia.
Norabide bakartasuna hautsi eta eragile-partehartzaile bilakatzea da xede garrantzitsuena.
Teoria honetatik abiatuta eta Unibertsitateak zeukan potentzialarekin Korrikarekin zerbait
egiteko eta AEKrekin kolaboratzeko gogoa agertu zen. Ez zegoen argi zer eta nola, baina
lanerako gogoa eta ilusioa nabariak ziren. Work in progress etengabea izango zen eta
unean-unean erakusten joango ginen egiten ari ginena.
Denbora zehatz batean proiektu bat aurrera eramatea proposatu zitzaigun eta lelo bat eta
euskara omenduak kontuan hartuta. Kazetaritzako hirugarren mailako ikasleei planteatu
zitzaien Korrikaren kanta hartuta bideokliparen inguruko bertsio desberdinak sortzea. Guri,
masterreko ikasleoi, zerbait desberdina jarri ziguten mahai gainean:
-ETB3rako Korrikaren inguruko eguneroko programa bat egitea. Aurkezleak
ikasleok izango ginen.
-Euskara omenduei elkarrizketak egitea.
-Aukeratutako pertsonaia horien txioen jarraipena egitea Twitter bidez.
Istorio digital eta bat-batekoa sortuko genuen. Hasieran honekin
egia/gezurraren dilema sortu zitzaigun, baina gero erabaki zen horiek
nahikoa ematen zutela istorio baten osotasuna bermatzeko eta gainera
programaren barruan joango ziren, aurkezleek ere txioen jarraipen bat
emango zuten eta abar.
EITBtik ere erronka moduan ikusten zen proiektu komunikatiboa. Iñako Gurrutxaga, ETB3ko
zuzendaria izango zen proiektuaren haria eramango zuena eta honek ere azkar eta aho
betez eman zion onespena proiektuari.
Korrikaren jarraipena egiterakoan ETBk urtero AEKko Komunikazio Arduradunari eskatzen
zion gertatzen ari zena kontatzea, kronikak egitea telebistarako edota irratirako zuzeneko
kolaborazioak egiteko. Baina Iñakok esan zuenez, EITBtik bazuten Korrikari bestelako
35
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

dimentsio bat emateko gogoa ere. 2008an hasi ziren lanean Korrika 16rekin eta elkarlana
jorratuz, komunikazio esperientzia berria sortu nahi izan dute. “Euskaltuben kanal bat sortu
genuen norberak bere herritako bideoak eta abar igo zitzan. Herri batzutan kamerak ere
banatu izan genituen, ezagunei edo, dimentsio berriak lortu nahian” dio Iñakok.
2008an, beraz, eman zituzten elkalan-proiektu baten lehen hastapenak, Korrikari jarraipen
osoa emanez. Modu horretan, Hamaika Telebistarekin elkarlanean jardutea erabaki zuten.
Korrikaren hedapenean ados jarri ziren programatzeko orduan: Hamaikak (emisioa)
planteatu zuen korrika 10etatik 12ak arte. Iñakok dioenez, ez zeukan zentzurik bi euskal
katetan gai berbera planteatzera. “Elkarlana oso garrantzitsua da, beraz”.
Iñakok askotan aitortu du Korrikaren esperientzia dela gehien maite duena eta maitasun
horri helduta gogo handiz ekin ziotela Unibertsitateko ikasleekin eginiko elkarlanari.

2013ko otsailean Korrikaren ibilbidea eta Transmedia elkarlanaren inguruko
aurkezpenean ateratako argazkia: Xabier Larrañaga eta Iurgi Bilbao Ikaskideak, Naroa
Iturri (Hamaika TB), Iñako Gurrutxaga (ETB3) eta AEK eta Tabakalerako ordezkariak.

Testuinguru horretan eta alde guztien onespenarekin Korrika 18a, beraz, elkarlan proiektu
bilakatuko zen. AEK, Tabakalera, EITB eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz
proiektu komunikatibo erraldoi bilakatuko zen eta paper handia beteko genuen bertan,
masterreko ikasleok.
Master hasieratik irakasle zein zuzendaritzak Korrikari loturiko zerbait egiteko nahia edo
aukera bazela esaten zitzaigun. Ikasleok gustura agertzen ginen, interesgarria izan
zitekeen. Baina inoiz ez genuen pentsatu mota eta gradu honetako zerbait egitera iritsiko
ginatekeenik. Geroago azalduko dudan proiektu komunikatiboaren berri lehen aldiz
2013ko urtarrilaren amaieran jakin genuen, Edorta Aranak bidalitako email batean.

36
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Ondokoa zioen:
Egun on.
Atzo EITBren egoitzan bilera bat izan genuen ETB3ko, eitb.com-eko
eta Masterreko arduradunak Korrikarekin batera garatu nahi dituzten
programa eta edukiei buruz hitz egiteko (dakizuenez, aurtengo
Korrika martxoaren 14tik 24a bitartean da).Telebistarako eta
sarerako eduki bereziak ekoizteko planak guztiz zehaztuta ez dauden
arren, asmoa daukate Korrikaren inguruan indarrak biltzeko eta
gauza polit bat egiteko.Planak zehaztuz doazen neurrian, litekeena da
EITBren proiektuetan masterreko ikasleak integratu ahal
izatea. Egitasmo honen berri eduki nahi baldin baduzu, bidali
iezadazu mezutxo bat eta informatutako edukiko zaitut (…)
Eta hortik urduritasuna, ziurgabetasuna eta ilusio puntua sortu zitzaizkigun. Geroago, lehen
bilera moduko bat zehaztu genuen irakasleekin eta bertan azaldu zitzaizkigun proiektuaren
nondik norakoak. Korrikarekin aritzeko hiru proposamen desberdin planteatu zitzaizkigun
ikasleoi eta norberak bere burua alde batean ala bestean kokatu beharra zeukan.
Batetik, ETB3rako hiru minutuko kronikak osatzeko proposamena zegoen. Hamar
pertsonaia aukeratu beharko genituen, horiei elkarrizketa egin eta horietako bakoitzarekin
kronikatxoa osatzeko. Aurtengo omendua euskara ikaslea zenez, euskara ikasten ari zen o
ikasi duen pertsona horietako bat izan zitekeen, AEKren laguntza baliatu genezakeen horiek
lokalizatzeko, baina kontua da nolabaiteko zeresana izan behar zutela. Lan hau egiteko
aurre produkzioa ezinbestekoa zen: lokalizazio egokia, elkarrizketak ongi prestatzea eta
abar. Ikasleon ardura izango zen lan honen fase guztiak aurrera eramatea (aurre
produkzioa, produkzioa eta post-produkzioa). Kamera operadore lanak ere guk geuk egin
beharko genituen eta grabaketetarako materiala ere EHUkoa izango zen.
Telebistarako beste lan-proposamen bat ere luzatzen ziguten: pare bat ikasle, Korrikan
bertan, ETBren furgonetan joatea eta lasterketaren jarraipen osoa egitea. Hasieran
proposatzen ziguten bi pertsona horiek lasterketa era natural eta fresko batean kontatzea,
euren arteko elkarrizketen bitartez, lehenengo mailako ikuspuntuak eskainiz eta abar.
Kamera operadorea ETBkoa izango zitekeen.
Azkeneko proposamena Twitter bidezko hamar fikzio sortzea zen. Omendua euskara
ikaslea zenez, hiru laguneko taldeak egingo ziren, hamar perfil desberdin sortu eta Korrika
kontatuko zuten mezuak adostu eta garatuko ziren. Hau guztia Korrika hasi aurretik egingo
zen, hasterako dena prest izan genezan. Mezuak sortu eta elkarrizketen galderak
prestatzeko garaian, Iratxe Retolazaren laguntza izango genuen, Unibertsitateko literatura
irakaslea eta narrazioan aditua. Asmoa zen, aurreko urtean eitb.com-en Gernikako
bonbardaketaren 75.urteurrenean egin zuten Twitter istorio modukoa sortzea.
37
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

5.2.

Aurre-produkzioa eta lanaren antolaketa

Proposamenak mahai gainean izanik, gutako bakoitzak bere burua proposamen batean edo
bestean jarri beharko zuen eta modu horretan antolatuko genuen lan egiteko modua. Esan
beharra dago Korrikan parte hartzea ez zela derrigorrezkoa, masterrak hasieratik esan
zigun lan boluntarioa zela eta norberak esango zuela parte hartu nahi zuen ala ez. Modu
horretan, ondokoak hartu genuen parte proiektuan: Xabier Larrañaga, Oihan Txabarri,
Ander Gartzia, Ugaitz Alegria, Marijo Deogracias, Naiara Uranga, Sara Orue, Iurgi Bilbao,
Garazi Ramos eta ni neuk.
Modu honetan, gutako bakoitzak egin behar horietako bat ala bi hautatu behar zituen
lanerako (batzuk hiru minutuko bideoak sortzen, besteak furgonetan eta beste batzuk
Twitter bidezko istorioak sortzen). Bea Narbaiza irakasleari norberaren aukeren zerrenda
pasa ostean, ikasle zein irakasleok otsailaren 20an beste bilera bat egitea erabaki genuen.
Lana antolatu beharra geneukan, ideiak ordenatu, forma zein mezua ondo zehaztu eta
batez ere hasi, lanean hasi. Martxoaren 14tik 24ra ospatuko zen aurtengo Korrika eta
ordurako hiru minutuko bideoak grabatuta eta editatuta egon beharra zeuden.
Bea Narbaizarekin eginiko bilera horretan argi adierazi zitzaigun ez zela lan erreza izango,
batez ere denbora kontuagatik. Otsailaren 20a zen eta bi hiru aste eskas genituen, eta lan
asko aurretik. Ziurgabetasuna eta urduritasuna ere nabaria zen gure artean, bai irakasle eta
baita ikasleon artean ere. Proiektu berria zen, erantzukizun handikoa, Euskal Herriko medio
publiko handienean oihartzuna izango zuena eta erronka pertsonal ikaragarria denontzat.
Galdera mordoa zegoen airean oraindik eta erantzunik ez. Oztopoak oztopo, aurrera egin
beharra zegoen, erantzunik gabe eta beldur askorekin.
Bearekin eginiko bilera horretan argi utzi ziguten lan egutegi bat finkatu beharko genukeela
eta hala egin genuen. Astebeteko tartean elkarrizketatuko genituen pertsonaiak aukeratuta
egon beharko zuketen. Horretan hasi ginen.
Nahiz eta lan egiteko talde horietako batean ala bestean finkatu gure burua, lanean hasi
ginen momentuan ohartu ginen denok denean lagundu beharko genuela. Denbora oso
gutxi zegoela eta lan karga handia. Aurreprodukzio fasean laguntzeko xedez, norberak bere
inguruan egon zitezkeen euskara ikasleak pentsatu beharko zituen, elkarrizketa baterako
perfil egokia izango zutenak, edukia sortuko zutenak, interesgarriak …
Modu honetan, martxan ginela, hasi ziren eginbehar berriak sortzen. Izan ere, astebetean
elkarrizketatuak lokalizatu eta lotu beharko ziren eta elkarrizketatu horientzako galderak
prestatu eta adostu.
Elkarrizketatuak aukeratzerako orduan kontuan izan beharra geneukan Korrikaren
ibilbidea. Hamaika elkarrizketatu izango ziren, baina ez edozein herritakoak. Pertsonaia
38
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

horiek Korrikaren ibilbidea kontuan hartuta aukeratuko ziren. Korrika Andoainen hasten
zenez, emitituko zen lehen elkarrizketatua bertakoa izango zen. Korrikak, bigarren
egunean, Lekunberri, Berriozar, Iruñea eta abar zeharkatzen bazituen, bigarren eguneko
elkarrizketatua herri horietako batekoa izango zitekeen, adibidez. Elkarrizketatu egokiak
lokalizatzean zegoen gakoa dudarik gabe. Zonaldeka egituratuko genuen pertsonaien
aukeraketa eta horretarako ETBko produkzio saileko Maite Tarancok, herrien aukeraketa
egiteko zerrenda pasa zigun.
Zerrenda hau kontuan hartuta pertsonaien hautaketa eta lotura prozesua jarri genuen
martxan. Norberak zituen kontaktuez baliatuz eta tokian-tokiko euskaltegietara deituz lortu
genituen pertsonaiak. Buruari buelta asko eta telefonoari astindu asko eman ostean modu
honetan antolatu genituen elkarrizketatuen zerrenda eta perfilak:
ANDOAIN:
Orduan Martin Ugalde Parkean Egunkariaren 10. Urteurrena
izan zen. Datu hori kontuan hartuta istorioak sortzeko aitzakia
egokia geneukala iruditzen zitzaigun. Baina ezin izan genuen
istorio horri lotutako pertsonaiarik lotu. Arazoak izan genituen
inguru honetako pertsonaia aurkitzerakoan, baina azkenean
hautatua Jorge Naur izan zen, 33 urteko Guinea Vissautarra.
Duela hiru urte etorri zen Euskal Herrira eta maitasun istorio
batek ekarri zuen hona. Gaur egun bere emaztea zena Guinean
ezagutu, maitemindu eta biak hona etorri ziren, bi urtetan
telefono bidezko harremana maitendu ostean.
Inguru euskaldun batean murgildu zen Jorge eta bera ere euskara ikastera animatu zen
hona etorritakoan. Euskaltegian dabil hiru urtez eta egunerokoan ere euskaraz hitz egiten
du.
LEKUNBERRI BERRIOZAR-IRUÑEA-BURLATA-ATARRABIA-ZIZUR-IRUÑEA:
Istorioaren ildoa hasiera batean Euskal Herria Irratia
lizentziarik gabe geratu zela izatea pentsatu genuen.
Ondoren, gure protagonista Jartxo izango zen, Burlatan bizi
dena baina Eugikoa izatez. Berrogei urte inguruko
gizonezkoa da eta orain dela hogei erabaki zuen euskara
ikastea. Istorio polita emango zuela iruditu zitzaigun orduko
euskararen egoeraz, garaiko euskaltegiez eta abar hitz egin
ahalko zuelako. Nafartarra eta heavyzale amorratua da
Jartxo . Heavy musika eta Korrikaren uztartzeaz ere hitz egin zezakeen.

39
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

AURITZ-ORREAGA-LUZAIDE-DONIBANE GARAZI-DONAPALEU:
Bixente, Donapaleukoa da. Hogei urtez Parisen egon zen eta
hona oporretan etortzen zenean ikusten zuen euskara eta
Euskal Herria maite zituela. Parisetik itzuli zenean euskara
ikasten hasi zen, duela bi-hiru urte. Eguneroko bizitzan ikasi du
euskaraz egiten gehienbat.

ORONOZ-ELIZONDO-ESTERIBAR-ZILBETI-AURIZBERRI-GARRALDA:
Gonzalo Santoma zen inguru honetako protagonista,
Garraldan bizi den 40 urteko Kataluniarra. Kataluniar
baten ikuspuntua izateak ere jokoa eman zezakeela
iruditu zitzaigun.

TAFALLA-FALTZES-KAPARROSO-VALTIERRA-TUTERA:
Tafallako neska bat hautatu genuen, Leire Olkotz, 30 urtekoa.
Iruñeko Arte Eskolan eta Leioako Arte Ederren fakultatean ikasi
ostean, urte bat Chilen eta beste bat Sevillan pasa zituen ikasten.
Handik eta hemendik ikasten ibilitakoa da Leire eta hainbat
erakusketa ere eskaini ditu bai Tafallan eta baita Bilbon ere. Perfil
artistikoa zeukan eta euskara maite zuenez, pertsonaia honek ere
istorioari balio erantsia emango ziola pentsatu genuen. Gainera,
ETBk eginiko Barnetegia izeneko realityan parte hartu zuen.

MAEZTU-DULANTZI-GEREÑU-AGURAIN-ZALDUONDO:
Yolanda Murgiondo, 45 urteko Aguraindarra da. Familia
euskalduna ez zeukan arren, betidanik izan dute euskara eta
euskal kulturarekiko atxikimendua. Gasteizera batxilergoa
ikastera joan zenean hasi zen lehen aldiz euskara ikasten lehen
aldiz. Gero, Kazetaritza ikasketak ikastearekin batera euskara
ikastea alde batera utzi zuen. Baina geroago heldu zion berriz
ere. Hogei urte daramatza euskarari lotuta.

40
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

OTXANDIO-ABADIÑO-MAÑARIA-IZURTZA-DURANGO-ELORRIO-BERRIZ-ZALDIBAR-ERMUAEIBAR:
Elorrion bizi da zonalde honetako protagonista, Gloria.
Herriko kopistegian lan egiten duen gizon batek
kilometroa erosi du aurten. Bere asmoa herrian dauden
emakume atzerritarrek Korrikan parte hartzea izan zen,
emakumeak baitira hizkuntzaren transmisioa bermatzen
dutena. Gloria Uruguaikoa da izatez eta bertan ere Korrika
antolatzen ibilitakoa da. Hiru hilabete daramatza euskara
ikasten Montevideoko euskal etxean.
ZEANURI-AREATZA-IGORRE-LEMOA-ZORNOTZA-LARRABETZU-LEZAMA-ZAMUDIO-LOIUSONDIKA-ERANDIO-BILBO:
Igorreko Pili, 27 urteko kataluniarra. Soziologia ikasketak
Katalunian egin eta azkeneko urtea egitera Bilbora etorri
zen. Ordundik bertan bizi da eta sei urtez Bilboko Lizardi
euskaltegian dabil euskara ikasten. Bartzelonako euskal
etxean ere aritu zen euskara apur bat ikasten hona etorri
aurretik. Iaz Barnetegi Ibiltarian hartu zuen parte eta aurten
kilometroa erosi dute Bizkaiko kostaldean zehar korrika
egiteko.

SANTURTZI-PORTUGALETE-SASTAO-BARAKALDO-ERANDIO-LEIOA-ERROMO-ALGORTASOPELA-PLENTZIA-GORLIZ:
Gilen Morales: 34 urte dituen Barakaldarra da. Orain dela
12 urte euskara ikasten ibili zen, eta utzi egin zuen.
Aurtengo ikasturtean berriro ere euskara ikasten hasi da.
Barrenalaria da eta Korrikak omendu du aurten.
Elkarrizketatu egin dute Perurenarekin batera.

MUTRIKU-DEBA-ZESTOA-ZUMAIA-GETARIA-ZARAUTZ-ORIO-USURBIL-LASARTE-HERNANI:
Lurdes Ezkurra (50piku urte) eta Leire Ugaldebere
(47 urte): Mintzalagunak dira, egunero egunero
joaten dira euskaltegira elkarrekin euskaraz
aritzera. Leire orain dela 4 urte hasi zen euskara
ikasten, Zarautzera bizitzera iritsi zenean.
Lehenengo Korrikan Bilbon hartu zuen parte duela
hogeita hamar urte eta ordutik ez du Korrikan
parte hartzeko aukerarik izan.
41
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

PASAIA-LEZO-ERRENTERIA-OIARTZUN-HONDARRIBIA-IRUN-HENDAIA-DONIBANE
LOHITZUNE:
Maria Luisa Zabala, 80 urteko Oreretarra. Aurrenekoz duela 30
urte inguru alfabetatzen egon zen. Baina ez zitzaiola gustatu,
irakaslea ere haserretu zitzaiola kontatzen du, itxuran
zuzenketak egiten ibiltzen omen zitzaion (hori horrela ez da
Gerora berriro bueltatu zen, duela 20 urte inguru, kasu honetan
semea izan zuen irakasle.
Ez zen lan erraza izan. Hamaika elkarrizketa desberdin lortu, egin eta editatu behar
genituen bi astetan. Erronka zaila ikusten zen, bertigoa ere ematen zigun eta zalantzak
genituen lortuko genuen ala ez.
Elkarrizketatuen perfilak zehaztu ostean, bigarren urratsa elkarrizketak egiteko galderak
prestatzea izan zen. Galderak dira elkarrizketa baten esentzia markatuko dutenak, edukien
nondik norakoa markatzen dute eta istorioa zuzentzeko balio dute. Garrantzia eman behar
zaie galderei eta kasu honetan gehiago. Kontuan izan behar genuen istorio biralak sortzera
gindoazela eta horretara bideratu behar genituela galderak.
Sara Orue eta ni izan ginen horretaz arduratu ginenak. Elkarrizketatu bakoitzaren perfila
aztertu genuen eta geneukan informazioarekin galdera zerrenda osatu genuen. Hala ere,
proiektu honetatik kanpo zegoen norbaiten ikuspuntua izatea beharrezkoa iruditu
zitzaigun. Horretarako, Iratxe Retolaza irakasle eta literatur adituaren laguntza izan genuen,
ezinbestekoa. Iratxerekin hainbatetan batzartu eta galderen norabidea erabat zehaztu
genuenean, gainerako ikaskideei pasatu genizkien elkarrizketekin hasteko.

5.3.

Produkzio fasea eta grabaketak

Egun gutxi geratzen ziren Korrikarako eta lana ez zen amaitu., azken txanpa eta itogarriena
geratzen zen: grabazioak egitea eta bideoak editatzea. Aitortu beharra daukat lan hau
egitea zoragarria izan zela, esperientzia ahaztezina, baina urduritasun, estres eta zalantzez
betea ere bai.
Nahiz eta hasiera batean taldeak egin genituen lanerako (batzuk elkarrizketatuak lotzen,
besteak egiten, besteak galderekin … ) Ohartu ginen azken txanpa honetan den-denok egon
behar genuela, eskuak falta zitzaizkigula. Hala, grabazioak egiteko taldeak egitera zuzendu
ginen. Joan behar genuen herrien zerrenda egin eta elkarrizketen orduak zehaztu ostean,
bakoitza egun batean edo gehiagotan kokatu zen.
Elkarrizketatuekin ordua eta tokia konkretatzea izan zen lehengo urratsa eta zailena orduak
elkarrekin bat ez egitea. Kontu horrekin hamaika gorabehera izan genituen, baten eta

42
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

bestearen orduak eta egunak aldatu behar izan genituen. Baina azkenean puzzlea modu
egokian osatu genuen.
Atalak

Emisioa

1

Martx14

2

Martx15

3

Herriak

Grabaketa

Nork Grabatu

Osteguna, martx 7 18:00etan.

Janire, Naiara, Sara

BURLATA

Osteguna, martx 7 15:00etan.

Ander, Marijo, Oihan

Martx16

DONAPALEU

Astelehena 11, 17:00etan.

Marijo, Ander.

4

Martx17

GARRALDA

Osteguna 7, 18:00 etan.

Ander, Marijo, Oihan.

5

Martx18

TAFALLA

Osteguna 7, 11:00 etan.

Ander, Marijo, Oihan.

6

Martx19

AGURAIN

Asteartea 5, 11:00etan.

Ugaitz, Marijo, Oihan.

7

Martx20

ELORRIO

14a ostean.

8

Martx21

IGORRE

Astelehena 11, 10:30etan.

Ander, Naiara, Marijo.

9

Martx22

BARAKALDO

Osteguna 7, 09:30etan.

Naiara, Janire, Ugaitz.

10

Martx23

ZARAUTZ

Ostirala 8, 16:00etan.

Naiara, Xabi, Sara, Janire.

11

Martx24

ORERETA

Ostirala 8, 11:30etan.

Janire, Xabi, Sara.

ANDOAIN

*Elkarrizketak egiteko ordu, egun eta taldeen taula.
Niri pertsonalki Andoain, Orereta, Zarautz eta Barakaldoko grabaketetara joatea egokitu zitzaidan.
Barakaldokoa izan zen lehena egin nuena. Gilenekin euskaltegi parean geratu ginen. Profesional
itxura ematen genuen arren, kakati bilakatuta geunden, nahiz eta Gileni, gure protagonistari
erakutsi ez.
Lehenengo esperientzia polita, baina era berean ikasteko aproposa izan zen. Barakaldoko plaza
batean zegoen kiosko batean grabatzea otu zitzaigun eta kameralari lanean ez geneukan
esperientzia gehiegirik. Ugaitz elkarrizketatuari galderak egiteaz arduratu eta Naiara eta ni
bitartean “kameraren lagunak” egin nahian aritu ginen.

43
MultimediaLab Korrika 2013,
Esperientzia Komunikatibo berri bat

Hasierako grabaketetan hamaika arazo izan genituen kameraren konfigurazioarekin. Ikaskideok
kameraren erabilerari buruzko ezagutza gutxi geneukan. Hasierako grabaketatan, beraz, irudi asko
erreta agertu ziren (argiztapen gehiegi zegoelako), zenbait irudi desenfokatuta eta audioa kalitate
txarrean sartzen zela ohartu ginen. Arazo hauek ekiditeko, Bea Narbaiza irakasleak kamera
ezagutzeko mini-ikastaro bat antolatu zuen Unibertsitatean eta hurrengo grabaketetarako ikasleok
segurtasun gehiagorekin joatea lortu genuen. Modu honetan, argitasuna kontrolatzeko P2
kameraren filtroak erabili beharko genituen (1/4, 1/16 …) eta enfokea modu automatikoan jarriko
genuen, irudiak desenfokatzea ekiditeko.
Barakaldoko elkarrizketaren akatsik handiena desenfokearena izan zen. Inesperientziak gidatuta
lehen plano hainbat desenfokatuta geundela konturatu ginen. Edizioan irudien errepasoa
egiterakoan, eskuak burura eramanez, irudi asko ezin izan genituen erabili ere egin. Elkarrizketa
berriz egitea ere planteatu genuen, baina denbora falta dela eta, geneukanarekin moldatu ginen.
Halere, akatsak eginez ikasten omen da!
Gainerakoetan, Asier Gurrutxagaren laguntza ezinbestekoa egin zitzaigun. Hainbat grabazioetara
lagundu zigun, ekipo desberdinei. Hark gomendio pila bat eskaintzen zizkigun, bai elkarrizketa
grabatzerako garaian, baita lana egiteko moduari lotuta ere. Segituan egin zen gutako bat, lagun
bat bezala ikusten genuen eta ezinbesteko figura bilakatu zen. Erabakiak hartzen guri uzten zigun,
baina berak zuzenketak egiten zizkigun, barre eginez, gaizki zegoena esaten zigun. Errekurtso
irudiak hartzerako garaian ere polita gerta zitekeenaren inguruko aholkuak esaten zizkigun, “hau
grabatu, ondo geratuko da” modukoak esanez. Asierren esperientziarik gabe, 11 egun 11 istorio ez
zen seguruenik gauza bera izango. Profesionalki ere asko ikasi genuen hari esker.
Bost egunetan hamaika elkarrizketa grabatu genituen, ilusio handiarekin eta lana egiteko gogo
ikaragarriarekin. Talde-dinamika ikaragarria sortu genuen eta gure arteko koordinazioa aparta zen.
Gure artean haserretzen ginen, baina inoiz ez ginen hortik haratago joaten, lanean zentratuta
baikeunden. Taldeak izan zuen koordinazio eta “rollo on” hori gabe, proiektua ez zen bera izango.
Egun gogorrak izan ziren grabaketenak, baina gogoz eta ilusioz beterik hartzen genuen egun
bakoitza, zer tokatuko zitzaigun jakiteko irrikaz.

5.4.

Post-produkzioa: edizioa

Elkarrizketak egitearen fasea amaituta, edizioarena geratzen zitzaigun oraindik. Material
guztia Unibertsitatean bildu eta hiru minutuko bideoak osatu beharko genituen istorio
bakoitzarekin. Horretan ere, guztiok batu eta lan-dinamika bat sortu beharra geneukan.
Egun gutxi geneukan lana bukatu eta EITBra eginikoa pasatzeko. Horrela, batzuk oraindik
grabaketekin zebiltzanean , beste batzuk hasieran eginiko elkarrizketak editatzen hasi ziren.
Edizio lanetan, beraz, martxoaren 11an hasi ginen, astelehena. Gure asmoa ikaskide
bakoitzak elkarrizketa bat editatzea zen, denbora aurrezte aldera. Korrika martxoaren 14an
hasten zen (osteguna) eta oraindik materiala editatu, elkarrizketak amaitu eta ETBko
44
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)
MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)

Ipun multimedia
Ipun multimediaIpun multimedia
Ipun multimediaPozik
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakianereapaz1
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAnereapaz1
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAnereapaz1
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akAnerodriguezkikt
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinauxuepalacios5
 
Egilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldeaEgilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldeaAneGallastegi1
 
Ipuin multimediak
Ipuin multimediakIpuin multimediak
Ipuin multimediakguest430edb
 
Ipuin multimediak
Ipuin multimediakIpuin multimediak
Ipuin multimediakguest430edb
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)erikaewan
 

Ähnlich wie MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz) (20)

Ipun multimedia
Ipun multimediaIpun multimedia
Ipun multimedia
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 
Ondorioak
OndorioakOndorioak
Ondorioak
 
IKT- ak PDF
IKT- ak PDFIKT- ak PDF
IKT- ak PDF
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkina
 
Egilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldeaEgilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldea
 
ikt
iktikt
ikt
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 
Ipuin multimediak
Ipuin multimediakIpuin multimediak
Ipuin multimediak
 
Ipuin multimediak
Ipuin multimediakIpuin multimediak
Ipuin multimediak
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)
 

Mehr von Transbideak Transmedia ikerketa (9)

Actas XIII Congreso Ibercom
Actas XIII Congreso IbercomActas XIII Congreso Ibercom
Actas XIII Congreso Ibercom
 
Korrika
KorrikaKorrika
Korrika
 
Irrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak KlubaIrrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak Kluba
 
Transmedia nazioarteko ikuspegitik
Transmedia nazioarteko ikuspegitikTransmedia nazioarteko ikuspegitik
Transmedia nazioarteko ikuspegitik
 
Transmediaz ari garela
Transmediaz ari garelaTransmediaz ari garela
Transmediaz ari garela
 
Danbaka
DanbakaDanbaka
Danbaka
 
Korrika ideia zaparradarako gidoia
Korrika ideia zaparradarako gidoiaKorrika ideia zaparradarako gidoia
Korrika ideia zaparradarako gidoia
 
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzakKorrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
 
Korrikaren transbideak
Korrikaren transbideakKorrikaren transbideak
Korrikaren transbideak
 

MultimediaLAB Korrika 2013, esperientzia komunikatibo berri bat (Janire Diaz)

  • 1. 2012/2013ko Master Amaierako Lana (MALa) Janire Diaz Jauregi Tutorea: Vanesa Fernández Guerra
  • 2. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat “Gizabanakoak Homo Sapiensak baino gehiago, Homo Fabulatorsak gara. Atsegin dugu istorioak kontatzea eta entzutea” (Carlos A. Scolari, 2013) 2
  • 3. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Eskerrak: UPV-EHU, Libe Mimenza, Bea Narbaiza, Edorta Arana eta Proiektuan parte hartutako guztiei, batez ere Iñako Gurrutxagari eskainitako konfiantzagatik bai eta Jokin Agirregoikoa, Santi Ron, Garazi Ibarra, Maite Taranko, Asier Gurrutxaga eta ETB3ko lantalde guztiari. Bereziki nire ikaskide guztiei euren pazientzia eta laguntasunagatik eta lan honetan nire tutore izan den Vanesa Fernández irakasleari. 3
  • 4. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Aurkibidea 1. Hitzaurrea 2. Helburuak eta interesak 3. Transmedia kontzeptuaren funtzio aniztasuna multimedia aroan 3.1. Transmedia eta Transmedia Storytelling kontzeptuak 3.2. Transmedia narratibak 3.3. Transmedia eta faktore emozionalak 3.4. Kontakizunaren haustura transmedia narrazioan: ekintza sozialari lotutako espazioen sorrera. 3.4.1. Dokumental transmediak eta erabiltzaileen parte hartzea 3.5. Komunikazio digitalean sortutako aukera berriak: perfil eta konpetentzia berriak 3.6. Transmedia munduak eta zibermunduen diseinua. 3.6.1. Transmedia munduen elementu zentralak 3.6.2. Mundu birtualen diseinua 3.7. Transmedia lortzeko 10 gako 3.8. Storytellingaren etorkizuna 3.8.1. Storytellingaren 4-Iak: etorkizunaren estruktura 3.8.2. Etorkizunari begira bide berriak 4. Euskal Herriko Transmedia esperientziak 4.1. Zuloak 4.2. Itzalen Sua 4.3. Danbaka 4.4. Astra 4.5. Askegunea 4.6. Irrien Lagunak 4.7. Beldur barik 5. MultimediaLAB Korrika 2013 5.1. Testuingurua 5.2. Aurre-produkzioa eta lanaren antolaketa 5.3. Produkzio-fasea eta grabaketak 5.4. Postprodukzioa: edizioa 5.5. Korrika 18 eta kliperoak 5.6. Korrika 18 esperientzia egunez egun 5.6.1. Korrikako momentu aipagarrienak 6. Proiektuaren bideragarritasunaren eztabaida. Proposamenak. 7. Ondorioak 8. Bibliografia 5 orr 5-6 orr 7 orr 7-8 orr 8-9 orr 10-11 orr 12-14 orr 13-14 orr 14-16 orr 16-21 orr 18-21 orr 21 orr 21-23 orr 23-27 orr 25-26 orr 26-27 orr 27-33 orr 27-28 orr 29 orr 30 orr 30 orr 31 orr 32-33 orr 33 orr 34-55 orr 34-37 orr 38-42 orr 42-44orr 44-46 orr 46-49 orr 49-55 orr 52-55 orr 55-56 orr 57 orr 58-60 orr 4
  • 5. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 1. Hitzaurrea Multimedia Komunikazioa Unibertsitate masterrean matrikulatu nintzen garaian inoiz ez nuen pentsatuko telebistako programa baten aurkezle izango nintzenik, bideo edizioan aritu naizen bezala arituko nintzenik edota komunikazio esperientzia hain desberdinak ezagutzeko parada izango nukeenik. “Transmedia” hitza lehenengo aldiz 2012ko urrian entzun nuen EITBren Bilboko egoitzan.” Istorioa da kontakizun baten oinarria eta horrek gidatuko du gainerako formatua” zioen Tishna Mollak, Power to the Pixel 1Erresuma Batuko komunikazio enpresako kideak. Elemementu desberdinen arteko harremanek sortuko dute Transmedia esperientzia bat. Denok gara igorle eta hartzaile eta kontsumitzaileak berak ere istorio bat baldintza dezake. Egun hartan mota honetako hamaika kontzeptu barneratzeko parada izan nuen Tranxmedia ikastaroan. Mollak komunikatzeko modu desberdin bat aurkeztu zigun eta hilabete geroago, mota horretako esperientzia baten parte hartzaile zuzena izan naizela esan dezaket. Transmedia behin eta berriz errepikatuko dudan kontzeptua da. Baina Masterraren hastapenetatik behin eta berriz, maiuskulaz zein negritaz, ozen, azpimarratu diguten kontzeptua ere bada. Kasuko hamaika adibide ikusi ditugu ikasturtean zehar, baina ezbairik gabe niretzako garrantzitsuena Korrika 18arena izan da. Transmedia esperientzien arlo teorikoaz jabetu eta horietako bat lehen pertsonan bizitzeko parada izanik, esperientzia berri honen inguruko ikerketa-esparru bat garatzera ausartu naiz. Honetarako, mota guztietako erreferentzia bilbiografikoak erabili ditut, bai elektronikoak eta baita paperezkoak ere. Gainera, planteatzen dudan ikerketa objektua ondo ulertzeko edota erabili ditudan informazio-iturriak aberasteko xedez, adituei hainbat elkarrizketa burutu eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako udako ikastaro batean parte hartu nuen. 2. Helburuak eta interesak 2013ko otsailean Masterreko zuzendaritzatik posta elektroniko bat iritsi zitzaigun ikaskideoi. Honetan, Edorta Aranak, “MmLab, EITB eta Korrika” izenburupean, EITBk Korrikarako landuko zituen edukietarako masterreko ikaskideen kolaborazioa proposatzen zuela adierazten zen. Hala, EITB prest zegoen ikaskideekin Korrikaren inguruko produktu bat egiteko. Ideia edo proposamenak zalantza anitz sortzen zizkigun arren, proiektu interesgarria eta ukaezina iruditu zitzaidan. Otsailaren 4tik aurrera, beraz, ikaskideok lanari gogor ekin behar izan genion, martxoaren 14tik 24ra bitartean izango zen Korrika 18aren partaide izateko. Masterrean egin dudan komunikazio proiekturik onena izan da Korrikarena. Proiektua burutzea boluntarioa zenez, zortzi izan ginen bertan lan egitea erabaki genuen ikaskideak. Hala, eta EITBko arduradunekin zein Masterrekoekin hainbat bilera egin ostean pixkanaka proiektu komunikatiboaren ardatzak finkatzen joan ginen. Gure eginbeharra batetik, 1 www.powertothepixel.com 5
  • 6. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Korrika bera hasi baino lehen hamaika pertsonaia desberdinei elkarrizketak egitea izango zen. Aurtengo Korrikaren omenduak euskara ikasleak zirenez, euskara ikasten ari ziren hamaika euskaldun berri aukeratu beharko genituen, eurei elkarrizketak egin eta ondoren, Korrikak irauten zuen bitartean emitituko zen programan txertatuko zen elkarrizketa. Egunean bat. Euskal Telebistak Korrikaren inguruko eguneroko saio bat emititu nahi zuela ere adierazi zigun eta lau ikaslek aurkeztuko zutela aipaturiko programa. Horrek Korrikaren hogeita lau orduko jarraipena egitea suposatzen zuen: aurkezpen lanak, kamera operadore lanak, elkarrizketatzaile lanak eta batez ere koordinazio lan handia. Horretarako, Ugaitz Alegria, Ander Gartzia, Naiara Uranga eta ni izan ginen animatu ginenak. Esperientzia intentsiboa, batetik, bi aste lehenago elkarrizketak grabatzen ari ginelako. Baina aberasgarria eta ahaztezina, Korrika bera azaletik bizi genuelako. Baina MmLab Korrikaren azken urratsa ez zen bertan amaitu. Programak eta Korrika abiapuntutzat hartuta, social media estrategiak zuzentzea erabaki zen/genuen. Furgonetan, zuzenean, gindoazenok gertatzen ari zena unean bertan txiokatzen genuen eta bestetik, gure ikaskideek aldez aurretik elkarrizketatu genituen pertsonaien txioak bidali eta elkarbanatzen zituzten. Sare-komunitate bat sortzea zen helburu nagusia, ikusentzulearekin nolabaiteko interakzio bat sustatuz, lotura emozionala areagotuz eta target desberdinekin jokatuz. Bide anitzetan, baina hertsiki Korrikaren Transmedia izaera barren-barrenetik ezagutu ahal izan genuen. Izan ere, “plataforma bakar batean soilik sartzen ez den mundu narratiboa da transmedia. Mundu narratibo horrek hainbat plataforma eta formatutan hedatzeko beharra dauka, istorioak berak hala eskatzen duelako. Transmediaren emaitza edota lorpena, narratiba osoa, sakona, integratzailea eta parte hartzailea izango da”. Hala aipatzen du Henry Jenkins-ek Convergence Culture liburuan. Jenkins transmedia terminoaren hedatzaileetariko bat da. Eta halaxe da Korrika ere, izatez transmedia. Bi urtetik behin, euskal komunitatean egiten den lasterketa erraldoia izanik, parte hartze masiboa du Euskal Herrian. Gainera, herri bakoitzean (komunitate txikiagoan ) ere, horri lotutako festa bereizia eginen da, modu paraleloan. Horrez gain, korrikak bere gain hartzen ditu webgunea, sare sozialak, horri lotutako bideo-klipak, ekimenak, publizitateak, jolasak, lehiaketak etab. 6
  • 7. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 3. Transmedia kontzeptuaren funtzio aniztasuna Multimedia aroan 3.1. Transmedia eta Transmedia Storytelling kontzeptuak Transmedia kontzeptua aspalditik omen dator, hala aipatzen du maiz Henry Jenkinsek, Estatu Batuetako komunikazio ikerlari eta Kaliforniako Unibertsitateko irakasleak.” Superman”, esaterako 1930an sortu zen. Hasiera batean Transmedia esperimentazio fasean zegoen, kontzeptua abstraktua zen askorentzat eta inor ez zen honetaz hitz egitera ausartzen. Henry Jenkins ikerlaria izan zen honetaz lehendabizi hitz egin zuena 2003an Tecnology Review2 izeneko aldizkarian. Jenkinsek aitortzen zuenez, baziren transmediaren inguruko hausnarketak edota ikerketak baina ez honen inguruko zerbait argirik. Berak lengoaia bat ezarri nahi izan zuen, arau konkretu batzuk, etorkizuneko esperientzia komunikatibo berriari bideak ezarriz. Konbergentzia aipatzen du lehenengoz, “konbergentziaren aroan sartu gara non edukiak kanal bat baina gehiagotik barreiatzen diren”. Teknologia gero eta aurreratuagoa da, zinemagintzan efektu digitalekiko tendentzia handia dago, produkzio kostuak merkeak dira etab. Azkenean, entretenimenduaren industriak aurrerapen asko jasan ditu” dio. Teknologien aurrerapenak eta Internetek medio eta plataforma aniztasunez osaturiko kultura digitala ekarri du. Kontsumo ohiturak eta bideak aldatu dira, multimediaren aroan gaude eta informazioa kanal anitzetatik barreiatzen da eta kontsumo bide horiek gizartean ezarriz doaz. Egungo haurrek adibidez, Pokemon hainbat mediotatik kontsumitu dute eta etorkizuneko haurrek ere hala kontsumituko dute istorioa. Pokemon hasieran bideojokoa zen eta gero telesail bilakatu zen. Baina gero, liburuak eta baita jostailuak ere etorri dira. Egungo haurrak txikitatik plataforma desberdinetako kontsumitzaileak izan dira kontsumitzaileak ere izan kontsumitzera ohituko dira bilakatu. informazio ehiztariak bilakatu dira, eta euren heziketa edukiak kontsumitzera dago bideratuta. Ordenagailu eta bitarte horretatik hezita, gainerako plataformen dira. Hala, heldutzean, plataforma anitzeko istorioak eta komunikazio esperientzia honen lehenengo pertsona Baina merkatuek oraindik transmediaren kontzeptua ez dute erabat barneratu: zinema konpainiek euren lizentzien eskurapenean mugak jartzen dizkiote bideo-joko etxeei; era 2 JENKINS, Henry (2003). “Transmedia Storytelling”.Urtarrilaren 15a. Tecnology Review. URL http://www.technologyreview.com/news/401760/transmedia-storytelling/ (kontsulta data: 2013ko ekaina) 7
  • 8. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat berean, zinema produktoreek ez dute bideo-jokuen merkatua ezagutzen… Jenkinsek dio medio horiek euren artean harremana duten arren, elkarren artean lan egiteko eredu kooperatiboa sortu behar dutela eta elkarlanari loturiko lan moduak sustatu. Jenkinsen arabera, medio horietako bakoitzak istorioaren onena egiten du eta hori da Transmediatasunaren ardatza eta formarik idealena: filmaren bidez istorioa saltzen da, telebistaren bidez zabaldu eta komiki eta bideo-jokoen bitartez jokoaren esperientziara murgildu nahi du audientzia. Baina azken finean, horietako bakoitzak independientea izan behar du, istorioa ulertzeko ez du batak bestearen beharrik, esanahi independientea dute. Medioen loturez gain, istorioaren esanahian eragina dauka audientziak. Jenkinsek dio Interneten sorrerarekin eta World Wide Web erraldoiarekin aldaketa nabariak sortu direla komunikazioaren munduan, erabiltzaileek minuturo kooperatzen baitute transmediaren hedapenean. Erabiltzaileak transmedia munduak sortzen ditu eta edukiak barreiatzeko zein interpretatzeko medio nagusi bilakatzen dira. Ikuspuntu narratiboaz haratago, ekonomikoki ere onurak dakartza sare horiek modu egokian lotzeak. Izan ere, medio desberdinek merkatu desberdinak erakartzen dituzte eta audientzia batetik bestera ere pasa daiteke. Garrantzitsuena, beraz, istorioa plataforma desberdinetara nola egokitu jakitea da. Istorioa da garrantzitsuena, baina bideak jorratu behar dira transmedia esperientzia on bat eraiki ahal izateko. 3.2. Transmedia narratibak Robert Pratten3-en (2011) eskema abiapuntu gisa hartuta, transmedia ekoizpena nola eraiki daitekeen zehazten da liburuan. Besteak beste, hauek dira transmedia proiektu batek kontuan hartu behar dituen eremuak: kontakizunaren egitura, audientziaren bizipena eta zeregina, erabiliko diren medio eta plataformak, negozioaren artikulazioa eta, azkenik, denbora-lerroa eta garapenaren kronograma. Sei hauek erabat elkarreragileak dira, besteetara kateatuak. Zaila baita kontakizunaren egitura diseinatzea erabiltzaileek izango duten lekua eta paperari erreparatu barik. Modu 3 PRATTEN, Robert. (2011) Developing Transmedia entertainment. Pratten, Robert. Getting started in transmedia storytelling a practical guide for beginners. (5. orri). London, UK: CreateSpace. 8
  • 9. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat berean, transmeditasunaren oinarrietan dago medio ugariren bidez bizi daitekeela kontakizuna eta bere horretan guztien arteko loturak eta erlazioak definitu behar dira. Mundu konplexua da eta aldi berean jokorako eta arriskuak asumitzeko aproposa. Scolariren4 hitzetan, gaur egun “Proiektu transmedia guztiak komunitatearekin elkartrukerako guneak eskaintzera behartuta daude” eta Jenkinsen ildo beretik doa, lehen multimedia eta interaktibitateaz hitz egiten genuen bezala, orain hitz gakoak konbergentzia eta transmedia izango lirateke. Gizabanakoak atsegin dugu istorioak kontatzea eta entzutea eta egungo konbergentziak horretan laguntzen du. Scolariren aburuz orain “homo sapiensak baino gehiago, homo fabulatorsak gara”. Eta ildo horretan narrazio modu berriak sortu dira, transmedia narrazioak. Hauek adierazpen modu desberdinen bitartez zabaltzen dira (ahozkoa, ikonikoa, ikus-entzunezkoa edota interaktiboa) eta medio desberdinetatik barreiatu (zinemaren bitartez, telebista, bideojokoak…) Scolarik dio ez dela lengoaia batetik besterako adaptazioa, hortik haratago doa: pertsonaia berriak agertzen dira eta mundu berri bat sortzen du kontsumitzaileak. Jak Boumansek, medio digitaletan aditua Herbereetan, cross-mediaren inguruan zenbait hipotesi planteatu zituen. Honen arabera istorio baten produkzioak medio bat baino gehiago hartzen ditu eta euren artean indartzen dira. “Medio eta plataforma bat baino gehiago erabiltzeak batek edo besteak edukiaren beharrizanei erantzuten diotela esan nahi du, bakoitzak eragina izango duelako gaian, istorioan, xedean edo mezuan”, crossmediaren oinarrizko ideia. Transmedia narratiben inguruan ikerketa eta hausnarketa anitz egin dira eta gero eta gehiago dira gai honi buruzko interesatuak. Horretan ikertzen aritu direnak ere Lisbeth Klastrup eta Susana Pajares Tosca dira, Kopenhageko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak. Hauen ustez, Transmedia Narrazioak munduak dira: “eduki sistema abstraktuak dira eta bertan fikziozko istorio eta pertsonaia hainbat biltzen dira non medio desberdinen bitartez alda daitezkeen”. Bestetik, Jenkinsek dio bai audientziak eta baita medioen arteko konexioak garrantzia dutela transmedia narrazio bat eraikitzerako garaian. Horrek berak multimodalitatearen kontzeptuari erantzuten dio eta baita eduki intertestualak izateari. 4 SCOLARI, Carlos A. (2013). ¿Qué son las Narrativas Transmedia. Scolari, Carlos A. Narrativas Transmedia, cuando todos los medios cuentan. (23-40 orri). Bartzelona, Espainia: Grupo Planeta. 9
  • 10. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 3.3. Transmedia eta faktore emozionalak Esan dugunez, transmedia esperientziak medio bat baina gehiago jorratzen ditu eta bakoitzak erabiltzailearengan sortzen duen inplikazioa ez da berdina. Hala, erabiltzailea emozionalki bitarteko batekin gehiago ala gutxiago inplikatuko da eta kontsumitzaile izatetik prosumitzaile5 izatera pasa daiteke. Gero eta ugariagoa da transmediaren erabilera eta hori argi eta garbi ikus daiteke telebistan, esaterako. Ikusi besterik ez dago telebista programen eta sare sozialen artean dagoen lotura. Telebista kontsumitzean erabiltzailea pasibo izatetik aktibo izatera bilakatzen da. Erabiltzaileak programa horretako traola erabiliz eduki erantsiak sor ditzake, paralelo doan mundu birtual batean. Izan ere, Costumer Lab6 deituriko informe baten arabera kontsumitzaileen %62ak sare sozialak erabiltzen ditu telebista ikusten duen bitartean. Jenkinsen teoria, beraz indarrean jartzen da, “erabiltzaileak berak sortutako edukiak transmedia storytellingaren funtsezko elementuak dira”. Arakatu ditzagun espainiar estatuko telebistako bi telesail, transmedia kutsua dutenak eta espainiako transmedia markoan adibide gisa kontsideratzen direnak: Aguila Roja (TVE) eta El Barco7 (Antena 3). Bi telesail hauen transmedia arkitektura diseinatu duzuena Eduardo Prádanos izan da, transmedian aditua eta Globomedia eta Play Televisionen profesional gisa jardundakoa da, besteak beste. Bi telesailek lerro bera jarraitzen dute eta Telebista sozialaren ardibide garbia dira, ikus-entzuleekin interakzioa sortu nahi dute. El Barcoren kasuan, adibidez, “Twittersodioak” sortzen dituzte, hots, Twitter bidez kontatzen dira gertaerak eta horiek telesailaren tramei balio erantsia ematen diete. Erabiltzaileek kapituluak komentatzen dituzte eta balio erantsia gaineratzen diete. 5 MERINO ARRIBAS, MºAdoración (2013). El factor emocional en la narrativa transmedia y la televisión social. Komunikazio Graduko koordinatzailea UNIRen. Kazetaritzan Doktorea. UNIR (Universidad Internacional de La Rioja) 6 Ericcson Costumer Insight Summary Report (2012). Costumerlab, TV and Video: An analisis of envolving costumer habits. Stockholm, Sweden. URL http://www.ericsson.com/res/docs/2012/consumerlab/tv_video_consumerlab_report.pdf (kontsulta data: 2013ko uztaila) 7 Genbeta Social Media (2011). "Hola, soy un fan, ¿me escuchas?" Los casos de Águila Roja y El Barco. Azaroaren 16a. URL http://www.genbeta.com/redes-sociales/hola-soy-un-fan-me-escuchas-los-casos-deaguila-roja-y-el-barco (kontsulta data: 2013ko abuztua) 10
  • 11. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Hala, fan komunitate erraldoia sortu da telesailaren inguruan eta pertsonaiekin, sortzaileekin eta abar interaktuatzeko aukera dute. Aguila Rojak eztabaidatzeko fororik aktiboenetako bat sortu zuen, modu horretan. Argazkian ikusten den legez, bertako sortzaile eta profesionalek ere elkarrizketa ildo bat sortzea erabaki zuten, fan mugimendua elikatu ahal izateko eta hauekin interaktuatzeko. Sare sozialen mugimenduaz gain, online jokoak eta webgune sendoak eraiki dira telesail birekin. Jarraitzaileek telesaila kontsumitzeaz gain, beste plataforma bateko edukiak kontsumitzen dituzte eta balio emozional berdinarekin. Aditu askoren aburuz, beraz, audientzia da kontutan hartu beharreko elementu ezinbestekoa. “La hegemonía del periodista como guardián de las noticias es amenazada, no solo por la tecnología y los nuevos competidores, sino, potencialmente, por la audiencia a la que sirve”, (Bowman y Willis, 2003). Fikzioa alde batera utziz, Espainiako telebistan aurki genezakeen beste telebista sozialaren kasu bat Salvados-ena izango litzateke, La Sextaren gaurkotasunezko programa, Jordi Évolek aurkeztua. Bertan, esaterako, programaren gaia lehen emisioa baino lehen aurkezten da sare-sozialen bitartez. Zuzenean emozioetan eraginez eta erabiltzaile pasiboak, aktibizatuz, interakzio mekanismo bat jartzen da martxan. Erabiltzaileak iruzkinak eta edukiak sortzeaz gain, hurrengo programa ikustera bultzatzen zaio. Salvadosek erabiltzailearen emozioetan lehenengo pertsonan eragin nahi izan du eta hau frogatzen duten adibide hainbat zerrenda genitzake. Batetik, Andres Iniesta futbolaria hautatzen du bere bigarren denboraldiko promorako. Audientziarekiko konexio emozionala pizten da, biralitatea eta enpatia sortuz. Elementu heroiko izatetik, transmediala ere bilakatzen da programaren arrakasta bermatuz. Alemanian ere bazen telebista sozialaren erreferentzia bilakatu zen mini-telesail bat, Nuestras madres, nuestros padres. Bigarren Mundu Gerrak bost lagunei bizitza nola aldatzen dien kontatzen du. Alemanian ikaragarrizko arrakasta izan zuen produktu honek, telebista publikoan emititu zen eta %19,3ko audientzia izan zuen primetimean. Transmedia kutsu handia izan zuen gainera: programak emisioarekin batera txat bat jarri zuen martxan, webgunean irakur zitekeen komiki bat ere bazen eta baita web-aplikazio bat ere. Transmedia diskurtsuan arrakasta itzela izan zuela esaten da. Telebistan, beraz, transmedia narratiba desberdinak ikus daitezke. Batzuk informazioari eta gaurkotasunari lotutakoak eta besteak fikzioari lotutakoak. Baina badira aipatu gabeko entretenimenduzko formatuak ere: La Voz (Telecinco) edota Gran Hermano (Telecinco) bezalakoak (reality-ak). 11
  • 12. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 3.4. Kontakizunaren haustura transmedia narrazioan: ekintza sozialari lotutako espazioen sorrera. Transmedia narrazioek hamaika aurpegi izan ditzaketela ikusten ari gara. Ikus-entzunezko mundutik at ere, transmedia narrazioak ekintza sozialerako mungimendu ere bilakatu dira. Gaur egun zenbait aktibista eta kolektibok teknologia berriak eta ikus-entzunezko erremintek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatu dituzte euren ahotsak helarazteko. Bestelako komunikazio eredu berriak sortzea ahalbidetu da eta bide berriak ireki dira. Horretan asko lagundu du teknologiaren garapenak eta Internetek. Lehen aipatu legez, esanahiak interpretazio desberdinak izan ditzake eta edukia medio batetik bestera barreiatzerako orduan ziurraski esanahia aldatu egingo da. Esanahi aldaketa horrek eztabaidarako bide berriak ere sor ditzake eta espazio berriak sortu. Modu horretan, gizarte mugimendu zein kolektiboek espazio horiek aprobetxa ditzakete euren ahotsa entzunarazteko edota ekintza soziala egiteko. Storytellingak mugak zeharka ditzake, ez dauka toki fisikorik eta birtuala da. Transnazionalitate eta birtualitate horren ondorioz testu narratiboaren mugak birplanteatu dira. Orain ez da egile-irakurle direkzioa bakarrik, transmediatasunak narrazioa multi direkzionala izatea dakar eta narrazioa interpretatzerako orduan eragile desberdinen kolaborazioa dago, Umberto Ecok 1993an aipatzen zuen interpretazioaren kolaborazioa, alegia. Ikerketa bide berriak ari dira irekitzen eta elementu narratiboez gain, erabiltzailea faktore gero eta garrantzitsuagoa ari da bilakatzen. Jenkinsek esan zuen moduan, (2009) transmediak duen kontsumitzaile eredurik onena fan mugimendua da. Parte hartze kultura sustatzen du fan muguimenduak eta honek onura ekonimikoak ekartzeaz gain, narrazioaren hedapenean ere onurak dakartza. Ildo horretatik eta eragile desberdinen kolaborazioa ardatz hartuta produktu transmedia anitz sortu dira. Invasion of the Body Snatchers (Siegel, 1956) pelikulan, adibidez, denbora eta espazioaren arteko hausturak eraginez, pelikulan transmedia kutsuak ikusi dituzte aditu askok: Bertan agertzen den herri bateko pertsonaia bat korrika doa errepidean zehar eta bapatean pelikularen amaieran kamerari begiratzen dio (narrazioaren haustura, entzuleari erreferentzia). 1978an pelikula horren jarraipena egiten da eta pertsonaia bera agertzen da, auto baten gainera jauzi egiten. Denbora aldatu eta sustantzia (aktoreak) mantentzen dira. Narrazio transmediaren adibidea da ondokoa. Fanek bakarrik ulertuko dute konexioa eta eurak izango dira horren zergatia aztertzen saiatuko direnak. (“Zergatik agertzen da kotxeari jauzi egiten? 20 urte daramatza korrika bere herriko inbasioarengatik ihes eginez?… “) Interpretazio hipertextualak dira eta narrazio transmedien beste elementu bat. Gertatuko denari erreferentzia egitean datza eta baita edukiaren sorreran kolaboratzean ere. Haur eta gazte literaturan, esaterako, istorioaren amaiera eta garapena, irakurleari, airean uzten dioten eleberriak izango lirateke. 12
  • 13. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Eta honetatik Scolarik zioen prosumitzaile kontzeptura goaz bete-betean. Izan ere, Scolarik kontsumitzailearen parte hartze eskala desberdinak aipatzen zituen: -ikusentzule arruntak: modu linealean kontsumitzen dute, testuaren eraikuntzan parte hartzen ez dutenak. -testuarekin konprometituta daudenak. -prosumitzaileak: narrazioaren transformazioan ezinbestekoak direnak. Azken hauek transmediaren ardatz bilakatzen dira, esanahiaren interpretazioan eta sorreran eragiten dutenak eta erabitlzaile aktiboak, mezua barreiatuko dutenak. “El juego se construye gracias al jugador” (Garcia Garcia, 2006) 3.4.1. Dokumental transmediak eta erabiltzaileen partehartzea Ekintza soziala jorratzeko adierazpenei dagokienez, dokumental transmediak dira espazio berrietan gero eta toki gehiago betetzen dutenak. Interaktibitatea eta multimedia bultzatzen dute eta gai sozial, kultural eta antropologikoei loturikoak izan ohi dira. Publikoarekiko interakzioa bultzatzen dute. Interes orokorreko gaiak edota gai sozialak jorratzen dituzte eta erabiltzailea bera sortzaile bilakatzen da. Horietako bat Africa to Australia8 dokumental multimedia izan daiteke, SBS (Special Broadcasting Sistem) Australiako ikusentzunezko empresak, eginikoa. Bertan, Afrikatik Australiara migratutako pertsonen istorioak kontatzen dira. Persona desberdinen kasuak biltzen dira eta bideo moduan planteatzen dira webgunean. Halaber, migrazio horiei lotutako artilukuak edo eranskinak ere planteatzen dira eta baita saresozialen bidez edukiak partekatu edota konpartitzeko parada ere. SBS. Africa to Australia. URL http://www.sbs.com.au/africatoaustralia/#/do-i-really-belong-here (kontsulta data 2013ko abuztua) 8 13
  • 14. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Beste dokumental transmedia interesgarri bat Highrise9 izango litzateke, Katerina Cizek eta National Film Board of Canada-k sorturiko dokumental interaktiboa. Milaka etxe orratz sortzen dira munduan egunero, denak berdinak dirudite baina horietako bakoitzean komunitate eta mundu desberdinak sortzen dira. Etxebizitza horietako bakoitzean pertsonaia desberdinak eta horien istorioak kontatzen dira (batzuk artistak dira, abeslariak, nazionalitate desberdinekoak…) eta horiek plataforma bakarrean biltzen dira. Istorio horiez gain, blog komunitatea, bideo eraintsiak eta erabiltzaileak berak parte hartzeko hainbat gune eskaintzen dira. Gainera, Google Street View bidez etxebizitza horiek lokaliza ditzakegu. Dokumentalaren ezaugarri nagusiena, halere, protagonista bakoitza da. Izan ere protagonista horietako bakoitzak esanahi erantsi bat gaineratzen dio istorioari eta benetako sortzaileak garrantzia galtzen du. Webgunea sortzeaz gain eta mundu birtualetik haratago zuzeneko aurkezpenak, ekitaldiak edota hamaika ekimen egin dituzte mundu osoan zehar. Geografia hiritarra kontu sozial, ekonomiko, kultural eta antropologiko handia da eta transmedia proiektu gero eta gehiagok jorratzen dituzte ildo honetako kontuak. Halaber, gero eta gehiago da dokumental transmediaren gaineko ikerketa eta datozen urteotan mota honetako proiektuak hazkunde eta garapen handia izango dutela uste da. 3.5. Komunikazio digitalean sortutako aukera berriak: perfil eta konpetentzia berriak Aldaketa teknologiko berriek informazioa eta komunikazioaren merkatua aldatu dute. Medioen kontsumoaren hazkundea eta momentu eta toki desberdinetan erakusteak horretan guztian eragiten du. Gainera, erabiltzaile berri bat sortu da, zeinak markarekin inoiz baino gehiago interaktuatzen duen. CIZE, Katerina. National Film Board of Canada.Highrise. URL highrise.nfb.ca/ (kontsulta data: 2013ko abuztua) 9 14
  • 15. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Espainiar Estatuan 47 milioi biztanletik %69,2a gara Internet erabiltzaile (24 milioi pertsona inguru). Fundacion Telefónica sobre la Sociedad de Informacion en España10k (2012) argitaratutako txosten baten arabera. Jose Luis Orihuela, Universidad de Navarrako irakasle eta ikerlaria teknologien berrikuntzak medioetan izandako eraginen inguruko hamaika ikerketa egin ditu. Honek esan zuenaren arabera, kontsumitzailea bera ari da produktore bilakatzen. 80. hamarkadan programazioaren segmentazioa gertatu zen, masa komunikaziotik segmentatutako programazio bat egitera pasatu zen eta orain beste fenomeno bat dago abian, informazioaren pertsonalizazioa. Hala, erabiltzaileak berak hautatzen du zer kontsumitu nahi duen eta informazioa norbanakoaren beharrizanei erantzuteko gai da. Teknologi eta kontsumitzeko ohitura aldaketa hauek informazioaren gizartea aldatzea ekarri dute eta transmediaren sorreran eragin handia izan dute. Aipatu legez, istorio bat kontsumitzeko multiplataforma edukiak daude. Erabiltzaileak nahi duen momentuan eta nahi duen erara kontsumituko ditu komunikazio edukiak eta berehalakotasuna bilatzen dute behin eta berriz. Plataforma aniztasunak (tabletak, telebista, ordenagailua, telefonoak…) informazioaren fluxua areagotu du, baina edukiak ere horretara moldatu behar dira. Kazetaritzan, esaterako, webguneak 24 ordutan aktibo egon behar dute, bertako edukiak minuturo eguneratu behar dira zaharkituta geratu ez daitezen. Hala, printzipio berri bat nagusitu da informazioaren gizartean: “denak balio du edukiak aldiro aldiro eguneratzen badira”. Konbergentziaren aroan gaudela esaten da eta asko teorizatu da kontzeptu honen inguruan. Izan ere, medio baten konbergentziaz hitz egiten dugunean, bere bitarteko mediatikoen baturaz hitz egiten dugu. Teknologia, merkatu eta kontsumo baldintza berriak kontutan hartuta, hedabideak integratu egiten dira plataforma berriak sortuz. Beraz, informazio enpresa handi bat sortzen da. Horretan, eredu desberdinak sor daitezke: monomediak, bimediak, trimediak… Konbergentzia hau definitzeko lehen urratsak 1970tik datoz eta finkatzen dira konbergentziaren inguruko ideiarik handienak. konbergentzia, multimedia (kode linguistiko batzuen konbinazioa) (difusio euskarri batzuen konbinazioa) kontzeptuekin bat datorren Ramon Salaverria11, Universidad de Navarrako ikerlari batek. 2000.urte inguruan Autore askorentzat eta multiplataforma zerbait da, hala dio 10 Colección Fundación Telefónica (2012). La sociedad de la información en España. URL http://elibros.fundacion.telefonica.com/sie12/aplicacion_sie/ParteA/datos.html (kontsulta data: 2013ko uztaila) 11 SALAVERRIA, Ramon. Los medios de comunicación ante la convergencia digital. Nafarroa: Universidad de Navarra. URL http://dspace.unav.es/dspace/handle/10171/5099 (Kontsulta data: 2013ko uztaila) 15
  • 16. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Halaber, konbergentzia definitzeko hiru marko desberdintzen ditu: -Konbergentzia enpresariala: talde enpresarial bateko medioen dibertsifikazioari egiten dio erreferentzia. Editoriala eta ekonomikoa uztartzen dituzte eta Internet daukate difusio-plataforma nagusi gisa. -konbergentzia teknologikoa: Edukiak publikatzeko azkartasuna eta argitasuna dago medio gero ta hobeagoak ditugulako. Erabiltzen diren bitarteko teknologikoak gero eta antzekoagoak dira, kamera profesionalak edonoren eskura daude eta erabiltzaileak berak publika dezakete edozer bitartekoak merkatuan daudelako. Edukien publikazio sistemak gainera homogeneoak dira. -konbergentzia profesionala: figura profesional berriak sortu dira lehendik dauden komunikatzaileen perfilak aldatu egin dira. Kazetariak denetarik egingo du (argazkilaria izango da, editore, redaktore…) eta kazetaria multiplataforma da (edozein mediotan lan egiteko gai da kazetari berria). Testuinguru honek, beraz, lan egiteko moduak aldatu eta perfil profesional berriak sortzea ekarri du. Carlos Scolarik ere aipatzen ditu arlo profesionalean sortu diren aldaketak: kazetaria Interaction designer gisa definitzen du, hots, edukien kudeatzailea eta kazetari plataforma dela dio. Baina lengoaia berriak ere sortu dira, hala nola infografiak, hipermedioak…irudia eta testuaren integrazioan oinarritutako formatuak. Euskal Herrian badugu konbergentea den informazio empresa bat, Goiena Komunikazio Taldea12. Bertan, esaterako, profesional guztiak erredakzio bakar batean biltzen dira eta horiek plataforma desberdinetako edukiak lantzen dituzte. Hau da, gai bat ezartzen zaie, eta horiek arduratuko dira gai hori telebistarako, irratirako, interneterako eta prentsarako moldatzen. Kazetari multimediak dira, egungo egoera digitala oso ondo ezagutzen dute eta bere enpresaren funtsa zein den ere bai. 3.6. Transmedia munduak eta zibermunduen diseinua Lisbeth Klastrup eta Susana Toca Copenhageko Unibertsitateko ikerlariak 13 dira eta transmediaren inguruko kontzeptu berriak ezarri dituzte, “Transmedia Munduak”. Eduki abstraktuen munduak dira non istorio fizkional eta pertsonaien multzoak sortzen diren eta forma mediatiko desberdinetan eguneratu eta aldatzen diren. Istorio konkretu bat baino gehiago dira transmedia munduak, bitarteko anitzekin konektatuta daudenak. Istorioak storytellingaren bitartez transmititzen dira eta erabiltzailearen irudimenak baldintzatzen du istorioaren esanahia. Izan ere, esanahia erabiltzaile batetik bestera edo medio batetik bestera aldatu egin daiteke, istorioaren ardatza aldatuz. Goioena Komunikazio Taldea. URL: http://goiena.net/ Tosca, Susana P eta KlastrupLisbeth (2004), Transmedialworlds: rethinking cyberworlddesign, Cyberworlds kongresuan aurkeztutako ponentzia, URL http://www.itu.dk/people/klastrup/klastruptosca_transworlds.pdf (kontsulta data: 2013ko ekaina) 12 13 16
  • 17. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Transmedia istorioek adaptazioaren teoria deritzona jorratzen dutela diote teorialariek, hots, edukia nola mugitzen den medio batetik bestera eta bakoitzak duen potentziala esanahia sortzerakoan. Mundua forma mediatiko berri baten bidez errepresentatzen denean istorioarekiko fidelizazioa mantendu behar da. Istorioa bera alda daiteke medio batetik besterako aldaketan, beraz, bere hasierako estatusa mantentzea ezinbestekoa litzateke. Teorikoen artean adaptazio horrek dakarren istorioaren aldaketa horren inguruko eztabaida handia dago. Transmedia munduak ezin dira ikusi, halere, testu edo zeinu multzo bat bezala. Transmedia munduak audientziak sorturiko konstrukzio imaginarioak dira, munduak beraz. Entitate transdiskurtsiboak. Ildo beretik eta transdiskurtsiboak izateaz gain transistemikoak ere badira, Mundu horiek zeinu sistema desberdinen bitartez eguneratuz doazelako. Audientziak entitate horietan betetzen duen funtzioari dagokionez, istorio horren inguruko irudimenezko ikuspuntu bat sortu, konpartitu eta helarazten dute eta horrek berak transmedia storytelligaren funtzionalitate nagusiena osatuko luke. Gainera, istorio horren inguruko komunitate anitz sor daitezke, esanahi multzoak sortuz eta indartuz (fan komunitateak, esaterako). Transmedia mundu hauek, beraz, oso lotuta daude bai fan munduaren adorazioari (zenbat eta fan mundu handiagoa izan orduan eta eraginkorragoa izango da istorioa) eta baita generoari ere. Klastrup eta Toscaren arabera, generoak produktuaren estilo patroi eta formula bezala defini daitzeke. Generoak “artistak berak sortutakoa eta erabiltzaile eta kontsumitzaileak irakurritakoa gainbergiratzen du”. Nick Lacey 14Erresuma Batuko ikerlari bat da eta irudien errepresentazioari eta generoei buruzko azterketa anitz burutu ditu. Honek zioenez, istorio baten generoak irakurle batengan arau batzuk finkatzen zituen: istorio horretan sor zitezkeen aukerak, pertsonaiak, narratiba, ikonografia, estiloa… eta bilduma horrek guztiak sortzen zuen generoa. Euskarri narratibo arruntetan, literaturan esaterako, gauza bera gertatzen da. Azkenean irakurlea bera da arauak ezartzen dituena eta berak gidatuko du bere interpretazioa. Transmedia munduetan prozesua antzekoa da, baina hemen irakurlearen interaktibitatea ere sartzen da arauetan, bera ere istorioaren parte bilakatzen da. Irakurleak jakingo du zein diren genero horrek dituen konbentzioak, baina berak ere jakingo du bere partehartzeak zein neurritara eragin dezakeen. Marie-Laure Ryan15 izan zen produktuen generoari buruz hitz egin zuen beste profesional bat eta transmedia munduek duten narratibari buruzko ikerketa anitz egin ditu. 14 Nick Lacey idazlearen webgunea. http://www.nicklacey.org.uk/ (kontsulta data : 2013ko abuztua) 15 RYAN, Marie-Laure: “Transmedial Narratology and Concepts of Narrative”. 2 nd International Colloquium on “Narratology beyond Literary Criticism, University of Hamburg. (20-22 orr). 2003ko azaroa. 17
  • 18. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Transmedia mundu bat, narrazio bat da non ekintza eta objetu desberdinez osatzen den. Ekintza horiek aldatu egiten dira gertaeren bitartez eta horrek guztiak narrazioaren norabidea aldatzen du. Transmedia munduak narrazio bereziak dira: ekintza dramatikoak daude, baina a priori ez dira existitzen, ez dira modu dramatiko batean ageri. Transmedia narrazioetan hausturak daude, beraz. Entretenimenduan, esate baterako, bideojokoak dira haustura narratiboak dituzten genero adierazgarrienak. Jokoa bera ulertzeko beste medio bateko istorioa kontsumitu beharra dago eta hórrela bakarrik ulertuko da istorio osoaren estruktura dramatikoa. Adb: Mortal Kombat, filma ulertzeko bideojokoa ere kontsumitu beharra dago. Plataforma bakoitzak esanahian duen eraginkortasunaz eztabaida teoriko handiak sortu dira eta adostasuna ez da erabatekoa. Har dezagun kontuan Henry Jenkinsek, esaterako, medio bakoitzak indar propioak zituela esaten zuela eta esanahia ez zela batetik bestera aldatzen, medio batek beste baten beharra ez zuela esaten zuen. Teoria hori ere Jesper Juul-ek baieztatzen zuen, bideojokoen alorrean teorialaria. Honen aburuz bideojokoa kontsumitzen duenak ez du zertan istorio hori beste medio batzuetan ere kontsumitu beharrik. Bideojokoek indar propioak ei dituzte. Transmedia kontsumo horren esperientziak sortzen du eta ez narrazioak. “Bideojokoa arau-multzo batez osatutako sistema da, non emaitzak aldatu eta kuantifikatu daitezkeen. Emaitza baten ala bestearen arabera ezartzen dira baloreak eta jokalariak esfortzu erantsi bat egiten du emaitza horretan eragin ahal izateko. Jokalaria emozionalki lotuta egoten da emaitzei eta ekintzen ondorioak alda daitezke une batetik bestera” (Juul 2005:36 )16. Zein da ordenagailu eta jokoen arteko afinitatea? Jokoak transmedia fenonenoak dira eta horietara jolasteko beharrezko materiala (proiektorea, pantaila…) innmateriala da. Bideojokoak ez daude gailu materialei lotuak, arau zehatzen transformazioari lotuak baizik. Bideojokoetan erabiltzailearen interpretazioan eragina dauka joko-espazioak berak dituen arauek17, erabiltzaileak berak dituen helburuak edo hartzen dituen erabakiak jokoaren helburuei erantzun ahal izateko eta berak izan ditzakeen jolasteko metodoak. 3.6.1. Transmedia munduen elementu zentralak Tosca eta Klastrupen ikerketaren bigarren zatian eta zibermunduen diseinuaren analisian azken hauek estrukturan lagun zezakeen zenbait kontzeptu definitu zituzten. Ohartu ziren transmedia mundu guztiek elementu komunak zituztela, euren artean erlazionaturik 16 CHRISTY, Dena (2009). Theorising the Practice of Expressing a Fictional World across Distinct Media and enviroments.(pp-183). Doktoretza tesia. Australia: Universidad of Sidney. 17 FRIIS HANSEN, Kasper. (2012). Transmedia Storytelling and Gameplay in Pandemic 1.0.(45 orr)) Doktoretza tesia. Dinamarka: Roskilde University. Department of Communication, Business and Information Technologies 18
  • 19. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat zeudenak eta transmedia storytellingaren definizioan nolabaiteko zerizana izan zezaketenak. Hala, transmedia kasu zenbait hautatu eta ikertzen hasi ziren eta mundu horiek hiru fase zituztela ohartu ziren: Mythos, Topos eta Ecos. Mythos munduan dauden eztabaiden eta borroken aurkezpena izango zitekeen, baita bertako pertsonaien aurkezpena ere. Munduan egon daitezkeen istorioen deskribapena izan daiteke. Istorioen azpi-istorioa ere izan daiteke. Azkenean da norbanakoak behar duen jakintza hori interpretatzera doan istorio hori modu egokian interpretatzeko fasea. Topos-ak espazioari eta denborari egingo zion erreferentzia. Transmedia munduaren espazioa eta denbora alda daiteke, mundu erreala aldatu ezin den legez. Halere, erabiltzaileak badaki denbora aldaketa horiek posible direla transpedia munduan: zientzia fikzioa-ikuspegi futurista-, fantasiazkoa –erdi aroko istorioak- … Ethos-ak, aldiz, transmedia munduaren kode etikoak dira. Onaren eta txarraren heziketari dagokionak. Transmedia munduan nolako heziketa dagoen izatearen kontzientzia da ethos. Modu horretan eta behin hiru fase horiek definituta transmedia istorio bat aztertzeari ekin zioten. Ikusi nahi zuten istorio horren zibermunduen eta mundo errealen artean zein motako desberdintasunak egon zitezkeen: “zenbateraino da desberdina istorio baten liburua irakurtzea eta bideojokoa kontsumitzea?”. Hortik dator mundu erreala eta zibermundua edo mundu birtualaren arteko desberdintasuna. Zibermunduak ordenagailuek mediatutako munduak dira, elkarren artean konektatuta daudenak eta ordu erreal berdinetan diseinatuta daudenak. Hauek, Transmedia munduak eguneratzeko aukera asko eskaintzen dituzte, erabiltzaileak berak istorioan eragin dezake eta baita pertsonaia izatera pasa ere (multi-jokalariak). Hala, Klastrup eta Tosca ondorio batetara heltzen dira euren ikerketan: transmedia istorio baten arrakastarako beharrezkoa da transmendia munduen elementu zentralak kontuan hartzea. Hau da, istorioak arrakasta izango du diseinatzaile eta produktoreek, transmedia istorio bat garatzerakoan kontuan hartu badituzte mythos, topos eta ethos faseak. El Señor de los Anillos 18istorioa transmedia esperientzia aztertuenetarikoa izan da, Star Warsekin batera. J.R.R Tolkien idazlearen liburua formatu anitzetan argitaratu da eta saga bat baino gehiago izan ditu. Istorio hau adibide gisa har genezake eta argiago ikusi zein diren jorratzen diren transmedia elementuak bai formatu tradizionaletan (liburua) eta baita formatu birtualetan ere (bideojokoa). 18 Transmedia Comunicación. (2013). Los universos infinitos, caldo de cultivo para la narrativa transmedia. URL: http://transmediacomunicacion.wordpress.com/tag/el-senor-de-los-anillos/ (kontsulta data: 2013ko uztaila) 19
  • 20. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Bideojokuaren trama liburuaren tramara hurbiltzen da, filmarena baino gehiago eta gainera, bideojokoan dauden erreferentziak liburutik datozela dirudi. Jokalariak dena kontrolatzen du, mundu birtual horretako espazio eta denborak ongi irudikatzen dira eta jokalaria, beraz, gai da hiru pertsonaia ere kontrolatzeko. Ongi diseinatutako errepresentazioak dira, baina batez ere unibertso transmedia infinituak. Mota honetako produkzioek mundu eta aukera anitz plazaratzen dizkiote kontsumitzaileei, eurei kontsumitzeko irrika eta explorazio grina piztuz. Istorio hauek transmedia izateko diseinatua daudela esan genezake. Fan mugimendu erraldoiak sortzen dituzte eta kontsumitzailea istorioaren parte bilakatzen da, modu batera ala bestera interaktuatuz. Ekonomikoki ere, perfil honetako produkzioak, irabazi handiak izan ohi dituzte, fan mugimendu erraldoiak izatea lortzen dutelako. EL SEÑOR DE LOS ANILLOSEN TRANSMEDIA ELEMENTUAK: EL SEÑOR DE LOS ANILLOS “La comunidad del anillo” JRR Tolkien Liburua (1954) Bideojokoa (2002) MYTHOS “Middle Earth” (aintzinako Eszena bakoitza modu argian interpreta lurraldeko kontinente faltsua daiteke. Jokalariak, bertan agertzen diren zen, hala izendatzen zuen JRR keinuekin, argi dauka “Middle Earth” Tolkienek istorioan) horren delakoan kokatzen dela istorioa eta sorrera eta pertsonaien pertsonaiak zein diren ere badaki. istorioak. TOPOS “Middle lengoiaia tradizioa… Earth” horren “Middle Earth” deituriko tokiak oso ongi desberdinak, irudikatzen dira. Espazio eta musikaren errepoduzio aparta eta erabiltzaileak modu egokian aztertzen du mundua. ETHOS Onaren eta deabruaren arteko gatazka, maitasuna eta natura, laguntasunaren exaltazioa, heroikoa denarena eta abar bezalako baloreak transmititzen dira. Jokalariak beti burrukan dabilen inpresioa dauka denbora guztian eta beti txarren kontra ari dela. Erabiltzaileak hainbat erronkei aurre egin behar izaten dio jolasean zehar. Arrakasta lortzen duenean arrakasta eta satisfazio sentsazioak nagusitzen zaizkio. Jolasaren logikak horretan datza. 20
  • 21. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Kasu hau adibide hutsa da, baina frogatuta dago produktu jakinaren mythos, topos eta ethos elementuak modu egokian erabiliz gero, erabiltzailearenganako erantzun positiboagoa jasotzen dela. Hala, produktoreek kontuan hartu beharko lituzketen parámetro gisa definitzen dituzte teorialari askok. 3.6.2. Mundu birtualen diseinua Mulligan eta Patrovsky: “online jolas bat jokalariak testuinguru batean sozializatzeko mekanismo bat bakarrik da”. Jokalariak bideojokoetan duen eragina aztertu zuten ikerlari eta idazle hauek. Hauen aburuz, eurak dira istorio horren eragile bakarrak, azkenengo hitza jolakariak izango du. Jokoa diseinatu duenak testuingurua eta markoa ezarriko ditu, baina jokalariak izango du beti azkeneko hitza eta istorioarenganako kontrola. Asko dira bideojokoen marko teorikoaz ikertzen aritu diren teorialariak. Richard Bartlek, berriz, bideojoko horrek izan dezakeen generoak baino garrantzi gehiago dauka horren Transmedia Mundu egokia definitzeak. Istorio baten generoa marketing kontu bat besterik ez da. Laburbilduz, erabiltzeaileari utzi behar zaio bere istorio propioa eraikitzen. Bera izango da mundu horren hedatzaile. Erabiltzaile, istorioaren gidari eta horren partekatzaile ere izango da. Izan ere, bideojoko bat berak bere etxean bakarrik kontsumi dezake, baina online ere parteka dezake istorio hori beste jokalari batzuekin batera jolastuz. Multi-jokalari bertsioek ere istorioaren transmedia komunitatea areagotuko zuketen eta errepresentazioaren interpretazioa mugetatik haratago joan. Lehen aipatu legez, diseinatzaileak ez du produktuaren esanahia inposatu behar. Elementuek askatasuna izan behar dute erabiltzaileari bere esanahi propioa eraikitzeko. Baina bai elementu zentral horiek ongi diseinatu beharko dituela diseinatzaileak. Tosca eta Klastrupek diotenez, Transmedia Munduen arrakastaren gakoa izan baitaitezke. 3.7. Transmedia ulertzeko hamar gako Javier Celaya19 idazleak Transmedia zer den ulertzeko kontuan hartu beharreko gako batzuk definitzen ditu. 2011an San Frantziskon transmedia narratiben potentziala eta eboluzioaren inguruko konferentzia batean egon zen. Bertako ideia nagusiak dira eta interesgarriak Transmediaren marko global bat irudikatzeko. 1. Transmediaren definizioa liburuaren munduari egokituta Transmedia ez da liburu baten bertsio digitala esteken, bideoen edota podcasten bitartez aberastea bakarrik, ez eta liburu baten filmerako adaptazioa ere. Plataforma desberdinen bitartez hedatzen den istorioa da transmedia, eduki, pertsonaia eta trama desberdinak 19 CELAYA, Javier (2011). Narrativa transmedia. URL http://www.dosdoce.com/articulo/opinion/3713/narrativa-transmedia/ (Kontsulta data: 2013ko abuztua) 21
  • 22. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat gaineratuz. Erabiltzaileak bere egiten du istorioa eta berak egokitzen du obra desberdinetara. 2. Autore guztiek ez dute zertan transmedia izan XXI. mendeko idazle edo autore guztiak ez daude transmedia izatera behartuta, nahiz eta mugimendu honen ikertzaile izan, askok modu tradizionalean lan egitea ere hautatu dezakete. Transmedia ez da onena ez eta txarrena ere. Garai berri hauen komunikazio esperientzia, berritzailea eta abar izanik, askotan proiektu guztiak horretara bideratu behar direla dirudi. Baina ez da ezinbestean hartu beharreko bidea, proiektu bakoitzak bere beharrizanei erantzun beharko die. 3. Transmedia istorioen eskari handia. Teknologia berrien sorrerak (tablet, Smartphone, ordenagailu eramangarri…) kontsumo ohiturak eta kultura aldatu ditu. Gailu hauek transmedia istorioak kontsumitzeko eginak daudela dirudi. Gailuen eskaintza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta transmedia narratiben eskari handiagoa egongo da. 4. Talde lana (autore, produktore, editore) Transmedia narratibek dagoeneko profesionalen lan egiteko moduak aldatu dituzte. Egileak ez du berak bakarrik egingo lana; orain produkzio taldearekin, multimedia plataformekin… kolaboratu beharko du produktuak aurrera egin dezan. Hala, editorialek lan egiteko moduak aldatu beharko dituzte. Denek dena egiten ikasi beharko dute. Adibidez, egileek multimedia produkzioaz ikasiko dute, proiektuaren koordinazioaz eta abar. 5. Berrikuntza esperimentazioaren bitartez San Frantziskoko konferentzia honetan transmedia proiektuen finantzaketaz aritu ziren. Ez dago garbi nola finantziatu daitekeen %100ean transmedia lan bat, baina liburuaren munduan transmedia proiektu nahikoa merkeak egin daitezkeela ondorioztatu zuten bertan zeuden zenbait gestorek. 6. Negozio eredu berriak Negozio eredu asko daude, baina denak zerbait zuten komunean: erabiltzailearekiko harreman zuzenak. Orain arte dagoen “enpresa vs enpresa” eredua alde batera utzi eta orain “enpresa vs erabiltzaile” eredua inposatzen da. Argitaletxeak, beraz, bere produkzio eta liburusalmenta estrategia sarera zuzendu beharko du eta eredu individualista bat sustatu. 7. Erabiltzaileak sortutako edukiak eta aportazioak Erabiltzaileak sortutako edukiak argitaletxeak sortutakoekin uztartzea lortzen duenak arrakasta lortuko du. Zenbat eta erabilltzaileen aportazio gehiago izan, orduan eta produktu kotizatuagoa izango da. 22
  • 23. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 8. Egile eskubideetan inpaktua. Testuinguru honetan egileak kreatiboak izan beharko dute, egile eskubideak uzten ari baitira, eta erabiltzaileak sortutako eduki horiek nola edo hala saritu. 9. “Txip” aldaketa Industria kulturalek euren taldeen txip edo pentsatzeko moduen aldaketa hori bermatu behar dute. Editoreek ezagupen eta gaitasun berriak ikasi beharko dituzte eta kontzientziatuta egon beharko dute. 10. Kulturaren borroka aisialdi eskaintza handian Erabiltzaileak gero eta azkarrago kontsumitzen ditu edukiak eta sortu den kultura digitala, desberdina da. Liburuak gizartean tokia izatea nahi badugu erabiltzaileei esperientzia berriak eskaini beharko zaizkie interneten irakurri, erosi, kontsumitu eta konpartitu ahal izateko. 3.8. Storytellingaren etorkizuna “Istorioak gizatasuna bera bezain zaharrak dira, baina teknologia gizartea aldatzen ari da. Ez gara gailuek duten eduki aniztasunaz bakarrik ari, pantailetako deskribapen horiek gure bizitzan jartzeaz ari gara.”20 (Latitude, 2013) Latitude deituriko aholkularitza empresa batek sorturiko webgunea da. Bertan, transmedia kontakizunen etorkizunaz azterketa sakona egiten dute eta transmedia esperientziez inguratutako gizarteak pertsonen egunerokoan nola eragin dezaketen edota transmediak izan dezakeen etorkizunaz hausnartzen dute. Webgune honetako informazioa biltzeko, esperimentu moduko bat egin dute. AEBtako perfil desberdinetako pertsonak hautatu eta istorio batekiko egoera desberdineta jarri zituzten. Modu honetan zehaztu zituzten transmediaren etorkizuneko kontzeptu hauek. Sare sozialetan oihartzun handia izan duen webgunea izan da, batez ere Twitterren. Egungo panorama sozial eta komunikatiboaren inguruko argazki bat egiteaz gain hausnarketa bisual eta landua egiten dute. Audientzia aldatu egin da eta lau talde desberdinetan banatzen dituzte: arakatzaileak, harremanak dituztenak, errealistak eta jokalariak. Istorioak perfil hauetan modu desberdinetan eragiten du eta bakoitza gradu handiagoan edo gutxiagoan inplikatuko da. 20 SAKARIA, Neela. Latitude project. The future of storytelling project (2013). URL: http://futureofstorytellingproject.com (kontsulta data: 2013ko abuztua) 23
  • 24. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Arakatzaileek, batetik, istorioa aztertzen dute, mundu desberdinak deskubritu eta gauza berriak ikasiz. Hauek eduki extrak nahi dituzte kontsumitu eta dena aztertzen dute (erosketak, SMSak bidali, beste webgune batzuk arakatu…) eta normalean bigarren gailu bat ez dute gehiegi erabiltzen.istorioaren inguruan kuriositatea izan ohi dute baina begirada bat bakarrik botatzen dute, ez dute horretan gehiegi sakonduko, baina jakinaren gainean egongo dira. Harremanak dituztenak edo “relaters” delakoak aipatzen dira bigarrenik. Hauei istorioa gustuko izaten dutenez, bere lagun eta ingurukoei helarazten die. Modu honetan, sare sozialek eta Internetek paper garrantzitsua betetzen dute euren bizitzatan. Istorioa norberarena egiten dute eta pertsonaiekin konexio emozional ugari izatera ere pasa daitezke, euren inspirazio iturri bilakatzen dira askotan. Gailu ugari erabitlzen dituzte, baina gehienak mugikorrak dira. Persona positiboak eta errealistak izaten dira normalean eta beraz, Latitudekoen aburuz, interakzioa eta inpaktua dira euren ezaugarririk garrantzitsuenak. Etorkizunean pertsonaiekin interaktuatuko dute, mundua pertsonaien perspektiba beretik ikusiko dute eta errealitate birtualean arituko dira mundua esperimentatzen (3D, mundo birtuala…) Hirugarren audientzia taldea errealistena izango litzateke. Pertsona multzo honek istorioa euren heziketa pertsonalerako ezinbestekotzat ikusten du, euren ongizaterako. Mundu errealean oso kontuan hartuko dute istorio hori eta ez dute gehiegi hartuko kontuan fikziozko istorio hura. Normalean euren mahaikoordenagailua soilik erabiltzen dute, praktikoak dira, errelebanteak eta euren auto-heziketa bermatzen dute. Interaktiboak dira istorioarekin eta integrazioa bilatzen dute istorioaren mundu fisikoarekin. Dokumentalak, albisteak, bidaiei loturiko ikus-entzunezko produktuak eta abar kontsumitzea atsegin duten horietakoak dira. Istorioa barrenetik bizitzen dutenez, etorkizunean gizarteari lotuko dizkiote istorioan gertatutakoak (pantailaz kanpoko eragina), zerbitzu desberdinak ikusiko dituzte istorioetan eta gizarte onurak bilatuko dituzte. Eta azkenik Jokalariak daude. Hauek istorioa guztiz barneratzen dute, buru-belarri sartzen dira pertsonaia eta istorioan eta sortzaile lanak ere egin nahi izaten dituzte sarritan (sortzaileei, zuzendariei edota diseinatzaileei mezuak bidaltzera ere iristen dira askotan). Multi-pantaila jokalariak dira, gailu bat baino gehiago erabiltzen dute edukia kontsumitzeko eta euren errutinaren parte da. Lehiakorrak eta kolaboratzaileak dira eta euren arrakasta bilatu nahi dute. Jenkinsek aipaturiko fan mugimendu horietako baten partaide izan daiteke, adoratu egiten dute istorioa eta bertako elementuak eta adorazio hori egunerokotasunean bizi du. Ondorioz, etorkizunean fan desberdinekin 24
  • 25. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat lehiatu nahi izaten dute edo istorio berri bat idaztea gustatuko litzaieke, baita pertsonaia bat izan ere. 3.8.1. Storytellingaren 4 i-ak: Etorkizunaren estruktura Egungo audientzia berria aztertuz, ikerlari hauek Transmedia Storytellingak lau printzipio desberdin zituela konturatu ziren. Audientzia da istorio baten garapena bideratuko duena. Generazio berrien istorioak analizatuz sortutako estruktura da eta Transmedia proiektu baten sortzaileek kontuan hartu beharreko zenbait printzipio izan zitezkeen. Hala, audientziak zenbateraino barneratuko du istorioa? Nola eragin dezakegu inpaktua eta egunerokoan eragin? Etorkizunean Storytellingak kontuan izan beharreko markoa osatzen duten printzipioak dira. Storytellingaren helburuak oso kontuan hartu behar dira transmedia proiektu bat garatzerako garaian. Storytellingaren I hauek erabiltzailea istorio edo proiektu horrekiko zein gradutako atxikimendua izan dezakeen zehaztuko dute eta beraz, proiektuaren eraginkortasuna bermatzeko definizioak izan daitezke: 1. Murgiltzea (Immersion) “Ziur egon daitekeela istorioaren informazio gehigarria eskainiko didan mugikorrarentzat aplikazioren bat. Non jakin dezakedan pertsonaiek zer gosaltzen duten, zer gogoko duten egitea edota zein den euren musikaririk gogokoena”. Erabiltzaileak gustuko du istorioa, kuriositatea pizten dio eta horren inguruan informatzen hasten da. 2. Interaktibitatea (Interactivity) Aldatu edo aldaarazi ditzaket istorioaren elementuak? Interaktua dezaket istorioa inguratzen duten pertsonekin? Istorioa denbora errealean gertatzen ari den heinean, nik horri buruzko irudiak, bideoak … deskargatu ditzaket eta kontsumi ditzaket beste edozer gauza egiten ari naizen bitartean. Gainera, bere facebookeko kontuan iruzkinak utzi diezazkioket eta bere lagun izan naiteke eta abar. Erabiltzaileak komunitate bat sor dezake gainerako erabiltzaileekin interakzioa sustatuz. Fase honetan, beraz, gustuko izateaz gain, esploratzen eta elkarbanatzen hasten da edukiak. 25
  • 26. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 3. Integrazioa (Integration) Istorioa plataforma desberdinen bidez kontatzen bada, jakin beharko da edukia nola aldatzen den batetik bestera, aldatzen bada. Gainera, plataforma desberdinak erabiltzeak mundu errealarekiko interakzio hori bultzatzen duen ala ez ikusi beharko litzateke. Adibidez, pentsa genezake telebista programa batean bi taldeen arteko borroka agertzen dela. Borrokaren emaitza, kasu honetan, ikus-entzuleak esango du zein den (jolasen bitartez ere borrokan parte hartu dezake, inkesten bitartez …) Plataforma desberdinen arteko interazioek norbanakoen rolak alda ditzakete eta integrazio crossmediak oso garrantzitsuak dira eta eraginkorrak direla esan genezake. 4. Inpaktua (Impact) Istorioak berak erabiltzailearen bizitza errealean erabakiak hartzera gida dezake. Gizabanakoek istorioan eragiteko aukerak izan behar dituzte. Pentsa dezagun, Juego de Tronos telebista programak liburuan baino gehiago erabiltzailearengan duela indar narratibo gehiena. Horrek istorioaren norabidea guztiz aldatuko luke. Emaitzak erabat desberdinak izango ziren, komunitateak erabakiko bailuke istorioa eta kontrastea asko nabarituko litzateke. 3.8.2. Etorkizunari begira, bide berriak Etorkizunari begira, beraz, audientzia izango da storytellingaren ardatz bakar eta ahaztezina. Hala, kontuan hartu beharko da audientziak gai izan behar duela istorio hori sentitu, irakurri ukitu edota kontsumitzeko hizkuntza eta kultura desberdinetan. Pentsatu behar dugu ahalik eta persona gehienengana heldu behar duela istorioak eta kultura eta hizkuntza desberdinetakoa izan daitekeela. Azpitituluak, azalpenak… eskaini behar zaizkio eta noski, Transmedia komunitate bat sortzen lagun zezan beharrezko laguntzak eskaini. Ez dezagun ahaztu transmedia kontsumitzailea dela. Etorkizunean, halaber, audientziak pertsonaiak berak sentitzen duena sentitu beharko duela aipatzen da, hori izango litzateke idealena. Pertsonaiak konexioak izan beharko dute istorioarenganako arreta deitzeko eta audientziari parte hartzera bideratzeko. (Pertsonaiak fizionatu ordez, zerbait erreal bilakatu eta sare sozialen bidez iruzkinak egin, bere inguruko biografiak, postak eta abar eskegi Interneten…) 26
  • 27. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Esperimentazioa martxan da dagoeneko, storytellingaren teoriak eta eztabaidak badira eta lengoaia berriak ere sortu dira. Batek daki etorkizunean zehazki zer gertatuko den, baina The Internet of Things delakoa martxan da, kontaketen sare erraldoia. Transmedia storytellinga gauzak kontatzeko moduak aldatzen ari da: istorioak mundu fisikoan ikusiko ditugu, pantailak kalean egongo dira eta kaleko jendeak bertatik interaktuatuko du. Mundu fisikoa bosgarren plataforma bilakatuko dela ere badiote aditu batzuk. Hau da, mundu birtuala eta fisikoa nahastuku dira. Zenbait enpresek dagoeneko pentsatu dute zenbait tokitan (museoak, publiko salmenta gunetan…) mota honetako publizitate kanpainak egitea. Birtuala eta errealaren arteko hibridazioa? Batek daki, baina istorioak kontatu eta barreiatzeko konexio sare erraldoiak, transmedia esperientziak, biziraungo dute. 4. Euskal Herriko transmedia esperientziak21 4.1 Zuloak www.zuloak.com Eider Rodrigez, Arrate Rodrigez, Fermin Muguruza Fermin Muguruza abeslari eta produktoreak Eider Rodrigez gidoilariari proposatutako proiektua izan zen hastapenetan. Muguruzak, Euskal Herriko rock mugimendu feministari nolabaiteko aldarrikapena egin nahi zion, horretarako, mota honetako proiektu batean barneratzeko gogoz omen zebilen. Testuinguru honetan eta Eider eta Muguruzak bat eginik sortu zen, 2011ko otsailean Zuloak pelikula. Fikziozko elkarrizketatan, elkarrizketa errealetan eta kontzertuetan oinarritutako ikus-entzunezkoa nahi zuen Muguruzak eta horretan hasi ziren buru-belarri. Eider Rodrigezek Exit Thorught the Gift Shop22 dokumentala (Banksy, 2010) eta Orson Wellsen For Fake23 hartu zituen erreferentziatzat. Hala, urte eta erdiko lana hasi zen. UEUk antolatutako Transmedia Esperientziak deituriko ikastarotik lortutako informazioa. 2013ko uztaila. Eibar. URL http://transbideak.com/?lang=eu (kontsulta data: 2013ko abuztua) 22 http://www.youtube.com/watch?v=GTlm6dU2xHk 23 http://www.youtube.com/watch?v=TMkZWWLHGXU 21 27
  • 28. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Lehenengo urratsa taldea aukeratzea izan zen. Horretarako sare sozialak erabili zituzten: youtube batez ere, baina lan handia ahoz-ahokoa izan zela ere aitortu zuten. Emakume langabea nahi zuten bilatu, euskalduna, errebelde samarra eta estilo propioa izango zuena. Geroago, Arrate Rodrigezekin egiten dute topo. Emakume honek proiektuan zeresan handia izango du, lan handia eta dedikazioa eskainiko baitizkio. Proiektuan erreferentzia musikal asko hartu zituzten kontuan. Denak, emakumeen aldarrikapenak, rock feministari nolabaiteko keinu egiten diotenak: Rebel Girl (Bikini Kill), Rid of me (PJ Harvey) … Eider eta Fermin Muguruza gelditu gabe gidoian lanean ari diren bitartean, Arrate taldeko kideak aurkitzen dabil. Abeslaria Izaskun Uroaga izan zen eta ondoren gitarristetako bat ere topatu zuten, Ainhoa. Sortzaileek proiektuari nolabaiteko “hari narratiboa” falta zitzaiola ikusten zuten. Hala, Zuloak fikziozko pertsonaia baten proiektua izan zitekeela ere pentsatu zuten (work in progress). Arrate aukeratu zuten Zuloak proiektu artistiko gisa formulatuko zuen pertsonaia modura eta berak hartuko zuen hari narratiboaren zama. San Frantziskora (AEB) doa bere ikaskide batengana. Bertan, Hay una carta para ti estiloko bat egiten du eta bere burua grabatuz doa. Pelikulan, beraz, Arrateren grabazioak eta taldearenak tartekatuko dira. Urtetako lana izan zen, baina azkenean 2011an sortu zen Zuloak dokumental faltsua. Ikusentzunezko pieza desberdinek osatzen dute produktua: emakumezko euskal musikariak Anari, Aiora Renteria (Zea Mays), Ines Osinaga (Gose) … - Taldearen kontzertuen irudiak ere tartekatzen ziren, baita partaideen eguneroko bizitzaren inguruko irudiak edota bideoklip estiloko piezak ere. Eiderrek esan zuenez, nahiko zaila izan zen kontzertu horien irudikapen egokia lortzea. Kontzertu faltsuak ziren eta iraganean egindako kontzertuak bezala adierazi behar ziren. Euren lehen abestia, Celebrity Fan, Andy Warholen Factoryn inspiratuta egon zen. Askotariko erreferentziak izan zituzten pelikularen piezak osatzeko. Emakumezkoek euskal rock panoraman duten tokiaren inguruko dokumental bat izatetik, produktu transmedia izatera pasa da Zuloak. Musika taldea, filma estreinatu ondoren, kontzertu-bira ematen hasi zen eta arrakasta handia izan du Euskal Herrian. Kartelak, kontzertuak, kamisetak, pelikularen proiekzioak eta plataforma horiek guztiak biltzen dituen webgune interaktiboa izan da emaitza. Eider Rodrigez, azken emaitzaz: “pena ematen dit taldea ez genuela asko utzi, ez genien utzi euren kezkak lasai adierazten eta abar.” “Produktu transmedia bat sortu dugu, bere osotasunean ikusi behar da guztia eta ez pelikula soilik. Muguruzak transmedia ikuspuntua dauka”. 28
  • 29. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 4.2. Itzalen Sua www.itzalensua.com Fernando Morillo (idazlea) eta Xanti Rodrigez (argazkilaria) Euskal mitologiaren inguruko liburu batetik sortu den proiektu transmedia da Itzalen Sua. Fernando Morillok istorio bat sortu zuen eta Xanti Rodrigezek bertako pertsonaiak gorpuztu zituen argazkilaritzaren bitartez. Euskal pertsonaia ezagunen kolaborazioak baliatu zituzten pertsonaia horiek irudikatzeko. Hala nola, Oihana Maritorena, Iban Garate, Xabier Eguzkitze, Estitxu Fernandez, Joan Mari Irigoien, Ander Lipuz, Ilaski Serrano, Nerea Garmendia eta abar. Material hori guztia bildu eta liburu interaktibo eta zinematografiko bat osatu dute, baita DVD bat ere irudi eta testuei soinu banda ezarriz. Sortzaileen helburua literatura egiteko modu desberdin bat esperimentatzea izan da, begirada desberdin bat ematea. Xanti Rodrigez: “talde lana izan da batez ere. Zerbait egiterakoan pentsamendu desberdinak biltzen direnean, produktua aberastu egiten da”. Istorioa liburutik dator, baina plataforma mediatiko anitzetako parte da. Webgunean bertan liburua aurki daiteke, bideoak, argazkiak eta kontzertuetako irudiez gain. Gainera, kolaborazio eta elkarlan handia izanik, bertan parte hartu dutenen fitxak ere azpimarratzen dira webgunean: makilatzaileak, aktoreak eta musika eta jantzietan aritu direnak. Backstoryaren adierazgarria da webgunea. 29
  • 30. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 4.3. Danbaka www.danbaka.com Iker Barandiaran Gazteei zuzendutako kontzertu lehiaketa. 2004an sortu zen Goiena eta Espalioa Elgetako Kafe Antzokiaren bitartez. Elgetan bakarrik egiten zen ekimena eta musika taldeak, kultura eta gazteen iniziatiba bultzatzea zuen helburu. Antolatzaileek Debabarrenean zegoen musika talde eskaintza handia zela eta, mota honetako zerbait antolatzearen beharra ikusten zuten. Urte erdiko lana izan ohi zen baina garaian oihartzun handia izan ohi zuen inguruan. Goiena, Debabarreneko hitzarmenen eta Tokiko Telebisten bitartez zabaltzen zen ekimena eta parte hartzaileentzat entzunak izateko aukera ezin hobea zen. Webgunean kontzertu eta partehartzaileen inguruko informazioa biltzen zen, baita musika taldeen blogak, informazioa, abestiak deskargatzeko aukera, kontzertuen bideoak eta abar. 4.4. Astra: “Kulturarako Fabrika soziala” Leire Lopez www.astragernika.net Gernikan aurkitzen den eraikina. Hasiera batean arma fabrika bat zen. Gero gazte asanbladak okupatu zuen. Mobilizazio eta manifestazio askoren ostean, Eusko Jaularitzak eta Gernikako Udalak Astra laguntzen du eta “sormen fabrika” izenez ezagutzen da. 30
  • 31. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 4.5. Askegunea Lander Arbelaitz www.askegunea.wordpress.com 2013ko apirilean sortutako mugimendua da. Lan politikoa egiteagatik Donostiako zortzi gazte atxilotu behar zituztela adierazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horren aurrean, Boulevarrean AskeGunea espazioa sortu zen. Atxilotuak izan behar ziren gazteak ehunka pertsonengatik babestuta egongo ziren, denak besoak elkar lotuaz eta giza-harresi erraldoi bat sortuaz. Atxiloketa horiek ekiditzea zen mugimenduaren helburu nagusia eta horretarako jendetza bildu nahi zen herriharresian. Mugimendu fisikoa izatetik, pixkanaka, bai sarean eta bai Interneten izandako oihartzuna zela-eta mugimendu sozial erraldoia bilakatu zen. Komunikazio lan itzela egin zuten AskeGunetik, Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria ere bertan zen eta buru-belarri aritu zen lanean. Arbelaitzen arabera, “komunikazio plan egokia zehaztu beharra zegoen. Manifestu bat idatzi genuen, hedabide handiek guri buruz hitz egiten hasi aurretik gure ikuspuntua zehaztuta uzteko”. Hortik sortu zen gainerako kolaborazio mugimendu erraldoia”. Testu hori argitaratu ostean, saretik etorri zen ekarpen sorta anitza. Erabiltzaileak euren ekarpenak egiten hasi ziren, bai sare sozialetatik, baita posta elektronikotik ere. Sareko erabiltzaileek ekimenean parte hartzeko iniziatiba erakusten omen zuten eta AskeGuneko lantaldeak laguntza hori asko eskertzen zuen. Hala, Euskal Herriko erabiltzaile anitz proiektuan kolaboratzen aritu ziren, batzuk fisikoki bertan harresia eginez, beste batzuk birtualki euren etxeetako pantailen atzetik (itzulpenak egiten webgunerako, azpitituluak sortzen … ) Lander Arbelaitzek aipatu legez, komunikazio taldean hasieran hamar pertsona inguru zeuden eta pixkanaka bolondres talde ikaragarria zuten. Pixkanaka, blog bat martxan jarri zuten eta hasieran idatzitako manifestua hizkuntza desberdinetan idazteak gertatzen ari zena Euskal Herritik kanpora hedatzea ahalbidetu zuen. Mugimendu sozial ikaragarria sortu zen AskeGunearekin, transmedia soziala. Testu huts batetik, plataforma birtualak eta sozialak ukitu zituen. Kalean ere, esaterako, auzipetuen aldekoa bazinen sirena jo behar zenuen. Gainera, toki horretan bertan (baita beste herri batzuetan ere, jendea erakartzeko asmotan), kontzertuak, tailerrak proiekzioak edota hitzaldiak ere antolatzen ziren. Mugimendu sozial aktibo eta kolaboratibo ikaragarria bilakatu zen AskeGunea. 31
  • 32. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 4.6. Irrien Lagunak Jose Mari Agirretxe, “Porrotx” www.irrienlagunak.com Proiektu honen hasierako helburua Lasarten euskara eta alaitasuna bultzatzea izan ziren eta hala hasi omen zen Porrotx, Takolo pailazoarekin batera, klase orotako umorezko sketchak egiten. Porrotx pailazoak hogeita bost urte daramatza haur eta helduekin lanean. Euskara sustatzeaz gain, umorea eta balore hezitzaileak transmititzea izan da abiapuntua beretzat, eta horri helduta egindako lanak hamaika izan dira. Munduan barrena ere ibili da Jose Mari Agirretxe, Euskal Herria alde batera utzi eta lurralde desberdinak esploratzen. Irrien Lagunak proiektua sortzerakoan garbi zeukan proiektuak zutabe garrantzitsu zenbait izan behar zituela: osasuna, kultura, zientzia eta elkartasuna, besteak beste. Horiek guztiak eta euskararekiko atxikimendua ei dira proiektuaren ardatz nagusiak. Irrien Lagunak proiektuaren atzean kolaborazio eta sare mugimendu handia dago: Katxiporreta pailazo taldea, Elkar Argitaletxea eta Berriak osatzen duten proiektua da eta Eusko Jaularitzak diruz lagundutakoa. Herriz herri ikuskizunak eskaintzeaz gain, aldizkari bat, webgune bat , merchandising indartsua eta elkarte eta boluntario sare bat ere badute. Aldizkaria orain dela bi urte jaio zen eta orain lau mila harpidetza dituela dio Porrotx pailazoak. Aldizkariak irakurzaletasuna bermatu nahi du eta hilabetean behin argitaratzen da. Hainbat eragile eta idazlek hartu eta hartuko dute parte, besteak beste Uxue Alberdik, Beñat Gaztelumendik, Elhuyar Fundazioak eta abar. Webgunea, bestetik, proiektuaren zutabe garrantzitsuenetariko bat da gaur egun. Hamabi mila erabiltzaile baino gehiago omen ditu dagoeneko eta bertan biltzen dira proiektuaren adar nagusiak: ekitaldien bideoak, aldizkari guztiak ikusteko aukera, jolasak, ekitaldien inguruko proposamenen atala eta abar. Proiektuaren erakusleiho aparta izateaz gain, erabiltzailearen parte hartzea bermatzeko ahalegin berezitu bat ere nabari da webgunean. Erabiltzaileari proposamenak eta iritziak bidaltzeko aukera eskaintzen zaio, hilero proba desberdinak planteatzen dira erabiltzaileak bere sormen lanak bidaltzeko … Nabaria da, hein handi batean, erabiltzaileak elikatutako webgune bat nahi dutela sortu. Ikuskizunak eta Jolasguneak dira proiektuaren finantziazio iturri nagusia, merchandisingarekin batera. “Telebistarako proiektu berri bat ere abian nahi dugu jarri, herri bakoitzeko haurrak euren herriko kontuak kontatuko dizkigute eta eurak bilakatuko dira protagonista. Baina oraindik garatzen ari den proiektua da”, dio Jose Marik. 32
  • 33. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Elkarte eta bolondres talde zabala ere badute, eta euren ikuspegi transmediatikoa zabalduko du honek. Elkartasuna bultzatzea eta gizarte ekintza bermatzea ere euren helburuen artean daudela dio Porrotxek. Elkarte sozial desberdinekin lanean dihardute: SOS Arrazakeria, Haur minbiziaren elkartea eta abar. Guztira hogeita bi elkarterekin lanean dihardute eta horrela jarraituko dutela diote. Elkarte hauentzako urtean ikuskizun bat egingo dute gutxienez, aldizkarian elkarteren bati egingo diote aipamena hilero, diskoan ere abestiak eskainiko dizkiote … Porrotxen arabera “Irrien Lagunak gizarte eta auzolan ekintza delakoa nahi dugu indartu”. Azkenik, Irrien Lagunaken beste adar bat Oarsoirriak delakoa litzateke. HUEZIK koordinatutako lana da ondokoa, Oarsoaldeko instituzioen babesa duena. Haur eta familientzat aisia proiektu bateratuak eskaintzen dituzte eta honen bitartez aisialdia euskaraz, hezitzailea eta elkarlana sustatuko duena nahi dute aldarrikatu. 4.7. Beldur Barik Alixe Rodriguez www.beldurbarik.org Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eta honen inguruko eztabaida prozesuak abian jartzeko ekimena kolaboratiboa da ondokoa. Emakunde, Eudel, Eusko Jaularitza, UPV-EHU … bezalako instituzioen babesa dauka. Hala, genero indarkeria salatzeko lehiaketa artistikoa jartzen dute martxan. Erabiltzaileek honi lotutako kartelak, adierazpen artistikoak, argazkiak edota ikus-entzunezkoak bidaltzen dira eta horiek errespetuz saritzen dira. Modu horretan “emakumezkoenganako jabekuntza prozesuak indartu eta gizonezkoenganako korporatibismo eta kontzientziazio prozesuak abiatu” nahi dira. Lehiaketa hauez gain, proiektu transmedia honek mota honetako plataformak ukitzen ditu. Topaketak (eztabaidak, tailerrak, ikuskizunak), Herri ekimenak (Flashmob bat egin zen gorputzaren bitartez espazio publikoa okupatuz), Komiki mundiala (parte hartzea eta sormena bultzatzeko) eta abar. Hezkuntza zentroekin elkarlanean ere badihardute. Lehiaketa horietan irabazle suertatzen diren bideo horiek hausnarketarako material gisa erabiltzen dituzte, baita unitate didaktiko gisa ere. “Gatazka lokalak, global nahi ditugu bilakatu. Kontzientziazioa eta aldaketa sustatu nahi ditugu kolaborazioaren bitartez. Sare sozialak eta Internet erabiltzen ditugu ahalik eta erabiltzaile gehiengana heldu eta kontzientzia sortzeko”, Alixe Rodriguez. 33
  • 34. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 5. MultimediaLAB Korrika 2013 5.1. Testuingurua Korrika eta transmediaren arteko lotura Unibertsitatetik ekin zioten ikerketa teoriko baten ondorioa da. 2012an Libe Mimenza (kazetaritzan lizentziatua eta ikerlaria) eta unibertsitateko zenbait irakaslek transmediaren inguruko aztertze lan bat jarri zuten abian eta jakin nahi zuten zein ziren Euskal Herriko transmedia elementu nagusienak. Hala, ibilbide teoriko batetik hasi eta adibide praktikoekin amaitu zuten. Transmedia euskal gizartean gero eta gehiago dago, bai kultur jardueratan eta baita kazetaritzan, hora hor Korrika. Euskararen aldeko lasterketa honek erreferentzia anitz ditu eta gizartean bete-betean integratuta dago. Unibertsitatean eta baita EITBn ere ikusi zuten Korrika ere transmedia zela eta esperientzia komunikatibo berri bat suposa zezakeela. Modu horretan, Korrikak berak zituen transmedia elementuak zein izan zitezkeen arakatzen hasi ziren: 1Bideogintza: Bideo anitzen produkzioa eta hedapena dakar urtero Korrikak. Youtubeko Korrika kanala sortzen da, bideoklipa grabatzen da Korrikaren abestiarekin eta biralitate izugarria ematen zaio, dokumentalak egiten dira urtero … 2Gamifikazioa: Korrikaren inguruko bideojoko bat egiteak euskaltzaletasuna eta mundu digitalaren arteko lotura sendotu zezakeen. Oraindik aurrera eraman gabeko proposamena izanik ere, bideojokoen euskarazko eskaintzan aurreapen bideragarri moduan ikusten zen eta erabiltzailea eta Korrikarekiko lotura emozionala sendotzeko bidea ireki ere bai. Bideojokoaz gain Euskal Herriko Gynkana ere sor zitekeen. 3Crowdfoundinga ere bada Korrika. Gero eta gehiago eta entzuten dugun terminoa da hau, baina askotan egin izan dena. Proiektu zehatz baten aldeko dirua biltzeko osatzen den sarea da eta halaxe da Korrika ere. Kilometroen salerosketaz gain, Internetek berak ere aportazio ekonomiko horietarako asko laguntzen duela esan genezake. 4Euskal Herriko mobilizazio erraldoia da Korrika. Potentzial handia dauka. Hori aprobetxatuz Lipdub edota Flashmobak egin dira Korrikaren alde egiteko eta euskararen erabilera sustatzeko. 5Publizitatea euskarri askotan gauzatu da: kartelak, markesinak, egunkarietan, medioetan eta abar. 6Korrikako webgunea da lasterketaren erakusleiho nagusiena eta oinarrizko plataforma multimedia. Hortik haratago eta transmedia kutsua ezarriz, parte hartzaileek berak osatuko dute webgunea hein handi batean (argazkiak eskegi, bideoak, iruzkinak egin, elkarbanatu eta abar). Informazio biltegi izateaz gain, interaktibitatea sustatuko duen 34
  • 35. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat plataforma erraldoia bilakatuko da webgunea. Gainera, aurten Korrikaren mugikorretarako aplikazioa ere sortu dute android zein IOS sistematara egokitua. 7Social Media estrategia du Korrikak. Aldez aurretik aipatutako interaktibitateari lotuta, erabiltzailea bera izango da edukien hedatzaile. Horretarako, Korrikak berak perfil propioak izango ditu sare-sozial garrantzitsuenetan (Twitter, Facebook, Youtube) eta horiek elikatzeaz arduratuko da. Beraz Korrika Transmedia da. Lasterketa erraldoia da, diasporetan korrika badago, auzolana da (herriz herri antolatzen da), korrika hedabideak dira, crowfounding (dirua biltzeko lasterketa. Birtuala zein fisikoa), merchandising, korrika kulturala (musika, sormena). Komunitate erraldoia da Korrika eta parte hartzaileek elikatzen dute behin eta berriz. Birtuala eta errealaren arteko uztartzea noraino heldu behar den pentsatu behar dugu. Bientzako plaza bat sortu beharra dago eta agian hor kokatu beharko dugu jendearen parte hartzea, inplikazioa eta abar. Jendearen inplikazioa bermatu beharra dago, baita Korrikan ere. Birtuala eta errealaren arteko uztartzearen adibide da HerriHarresia. Norabide bakartasuna hautsi eta eragile-partehartzaile bilakatzea da xede garrantzitsuena. Teoria honetatik abiatuta eta Unibertsitateak zeukan potentzialarekin Korrikarekin zerbait egiteko eta AEKrekin kolaboratzeko gogoa agertu zen. Ez zegoen argi zer eta nola, baina lanerako gogoa eta ilusioa nabariak ziren. Work in progress etengabea izango zen eta unean-unean erakusten joango ginen egiten ari ginena. Denbora zehatz batean proiektu bat aurrera eramatea proposatu zitzaigun eta lelo bat eta euskara omenduak kontuan hartuta. Kazetaritzako hirugarren mailako ikasleei planteatu zitzaien Korrikaren kanta hartuta bideokliparen inguruko bertsio desberdinak sortzea. Guri, masterreko ikasleoi, zerbait desberdina jarri ziguten mahai gainean: -ETB3rako Korrikaren inguruko eguneroko programa bat egitea. Aurkezleak ikasleok izango ginen. -Euskara omenduei elkarrizketak egitea. -Aukeratutako pertsonaia horien txioen jarraipena egitea Twitter bidez. Istorio digital eta bat-batekoa sortuko genuen. Hasieran honekin egia/gezurraren dilema sortu zitzaigun, baina gero erabaki zen horiek nahikoa ematen zutela istorio baten osotasuna bermatzeko eta gainera programaren barruan joango ziren, aurkezleek ere txioen jarraipen bat emango zuten eta abar. EITBtik ere erronka moduan ikusten zen proiektu komunikatiboa. Iñako Gurrutxaga, ETB3ko zuzendaria izango zen proiektuaren haria eramango zuena eta honek ere azkar eta aho betez eman zion onespena proiektuari. Korrikaren jarraipena egiterakoan ETBk urtero AEKko Komunikazio Arduradunari eskatzen zion gertatzen ari zena kontatzea, kronikak egitea telebistarako edota irratirako zuzeneko kolaborazioak egiteko. Baina Iñakok esan zuenez, EITBtik bazuten Korrikari bestelako 35
  • 36. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat dimentsio bat emateko gogoa ere. 2008an hasi ziren lanean Korrika 16rekin eta elkarlana jorratuz, komunikazio esperientzia berria sortu nahi izan dute. “Euskaltuben kanal bat sortu genuen norberak bere herritako bideoak eta abar igo zitzan. Herri batzutan kamerak ere banatu izan genituen, ezagunei edo, dimentsio berriak lortu nahian” dio Iñakok. 2008an, beraz, eman zituzten elkalan-proiektu baten lehen hastapenak, Korrikari jarraipen osoa emanez. Modu horretan, Hamaika Telebistarekin elkarlanean jardutea erabaki zuten. Korrikaren hedapenean ados jarri ziren programatzeko orduan: Hamaikak (emisioa) planteatu zuen korrika 10etatik 12ak arte. Iñakok dioenez, ez zeukan zentzurik bi euskal katetan gai berbera planteatzera. “Elkarlana oso garrantzitsua da, beraz”. Iñakok askotan aitortu du Korrikaren esperientzia dela gehien maite duena eta maitasun horri helduta gogo handiz ekin ziotela Unibertsitateko ikasleekin eginiko elkarlanari. 2013ko otsailean Korrikaren ibilbidea eta Transmedia elkarlanaren inguruko aurkezpenean ateratako argazkia: Xabier Larrañaga eta Iurgi Bilbao Ikaskideak, Naroa Iturri (Hamaika TB), Iñako Gurrutxaga (ETB3) eta AEK eta Tabakalerako ordezkariak. Testuinguru horretan eta alde guztien onespenarekin Korrika 18a, beraz, elkarlan proiektu bilakatuko zen. AEK, Tabakalera, EITB eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz proiektu komunikatibo erraldoi bilakatuko zen eta paper handia beteko genuen bertan, masterreko ikasleok. Master hasieratik irakasle zein zuzendaritzak Korrikari loturiko zerbait egiteko nahia edo aukera bazela esaten zitzaigun. Ikasleok gustura agertzen ginen, interesgarria izan zitekeen. Baina inoiz ez genuen pentsatu mota eta gradu honetako zerbait egitera iritsiko ginatekeenik. Geroago azalduko dudan proiektu komunikatiboaren berri lehen aldiz 2013ko urtarrilaren amaieran jakin genuen, Edorta Aranak bidalitako email batean. 36
  • 37. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Ondokoa zioen: Egun on. Atzo EITBren egoitzan bilera bat izan genuen ETB3ko, eitb.com-eko eta Masterreko arduradunak Korrikarekin batera garatu nahi dituzten programa eta edukiei buruz hitz egiteko (dakizuenez, aurtengo Korrika martxoaren 14tik 24a bitartean da).Telebistarako eta sarerako eduki bereziak ekoizteko planak guztiz zehaztuta ez dauden arren, asmoa daukate Korrikaren inguruan indarrak biltzeko eta gauza polit bat egiteko.Planak zehaztuz doazen neurrian, litekeena da EITBren proiektuetan masterreko ikasleak integratu ahal izatea. Egitasmo honen berri eduki nahi baldin baduzu, bidali iezadazu mezutxo bat eta informatutako edukiko zaitut (…) Eta hortik urduritasuna, ziurgabetasuna eta ilusio puntua sortu zitzaizkigun. Geroago, lehen bilera moduko bat zehaztu genuen irakasleekin eta bertan azaldu zitzaizkigun proiektuaren nondik norakoak. Korrikarekin aritzeko hiru proposamen desberdin planteatu zitzaizkigun ikasleoi eta norberak bere burua alde batean ala bestean kokatu beharra zeukan. Batetik, ETB3rako hiru minutuko kronikak osatzeko proposamena zegoen. Hamar pertsonaia aukeratu beharko genituen, horiei elkarrizketa egin eta horietako bakoitzarekin kronikatxoa osatzeko. Aurtengo omendua euskara ikaslea zenez, euskara ikasten ari zen o ikasi duen pertsona horietako bat izan zitekeen, AEKren laguntza baliatu genezakeen horiek lokalizatzeko, baina kontua da nolabaiteko zeresana izan behar zutela. Lan hau egiteko aurre produkzioa ezinbestekoa zen: lokalizazio egokia, elkarrizketak ongi prestatzea eta abar. Ikasleon ardura izango zen lan honen fase guztiak aurrera eramatea (aurre produkzioa, produkzioa eta post-produkzioa). Kamera operadore lanak ere guk geuk egin beharko genituen eta grabaketetarako materiala ere EHUkoa izango zen. Telebistarako beste lan-proposamen bat ere luzatzen ziguten: pare bat ikasle, Korrikan bertan, ETBren furgonetan joatea eta lasterketaren jarraipen osoa egitea. Hasieran proposatzen ziguten bi pertsona horiek lasterketa era natural eta fresko batean kontatzea, euren arteko elkarrizketen bitartez, lehenengo mailako ikuspuntuak eskainiz eta abar. Kamera operadorea ETBkoa izango zitekeen. Azkeneko proposamena Twitter bidezko hamar fikzio sortzea zen. Omendua euskara ikaslea zenez, hiru laguneko taldeak egingo ziren, hamar perfil desberdin sortu eta Korrika kontatuko zuten mezuak adostu eta garatuko ziren. Hau guztia Korrika hasi aurretik egingo zen, hasterako dena prest izan genezan. Mezuak sortu eta elkarrizketen galderak prestatzeko garaian, Iratxe Retolazaren laguntza izango genuen, Unibertsitateko literatura irakaslea eta narrazioan aditua. Asmoa zen, aurreko urtean eitb.com-en Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrenean egin zuten Twitter istorio modukoa sortzea. 37
  • 38. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat 5.2. Aurre-produkzioa eta lanaren antolaketa Proposamenak mahai gainean izanik, gutako bakoitzak bere burua proposamen batean edo bestean jarri beharko zuen eta modu horretan antolatuko genuen lan egiteko modua. Esan beharra dago Korrikan parte hartzea ez zela derrigorrezkoa, masterrak hasieratik esan zigun lan boluntarioa zela eta norberak esango zuela parte hartu nahi zuen ala ez. Modu horretan, ondokoak hartu genuen parte proiektuan: Xabier Larrañaga, Oihan Txabarri, Ander Gartzia, Ugaitz Alegria, Marijo Deogracias, Naiara Uranga, Sara Orue, Iurgi Bilbao, Garazi Ramos eta ni neuk. Modu honetan, gutako bakoitzak egin behar horietako bat ala bi hautatu behar zituen lanerako (batzuk hiru minutuko bideoak sortzen, besteak furgonetan eta beste batzuk Twitter bidezko istorioak sortzen). Bea Narbaiza irakasleari norberaren aukeren zerrenda pasa ostean, ikasle zein irakasleok otsailaren 20an beste bilera bat egitea erabaki genuen. Lana antolatu beharra geneukan, ideiak ordenatu, forma zein mezua ondo zehaztu eta batez ere hasi, lanean hasi. Martxoaren 14tik 24ra ospatuko zen aurtengo Korrika eta ordurako hiru minutuko bideoak grabatuta eta editatuta egon beharra zeuden. Bea Narbaizarekin eginiko bilera horretan argi adierazi zitzaigun ez zela lan erreza izango, batez ere denbora kontuagatik. Otsailaren 20a zen eta bi hiru aste eskas genituen, eta lan asko aurretik. Ziurgabetasuna eta urduritasuna ere nabaria zen gure artean, bai irakasle eta baita ikasleon artean ere. Proiektu berria zen, erantzukizun handikoa, Euskal Herriko medio publiko handienean oihartzuna izango zuena eta erronka pertsonal ikaragarria denontzat. Galdera mordoa zegoen airean oraindik eta erantzunik ez. Oztopoak oztopo, aurrera egin beharra zegoen, erantzunik gabe eta beldur askorekin. Bearekin eginiko bilera horretan argi utzi ziguten lan egutegi bat finkatu beharko genukeela eta hala egin genuen. Astebeteko tartean elkarrizketatuko genituen pertsonaiak aukeratuta egon beharko zuketen. Horretan hasi ginen. Nahiz eta lan egiteko talde horietako batean ala bestean finkatu gure burua, lanean hasi ginen momentuan ohartu ginen denok denean lagundu beharko genuela. Denbora oso gutxi zegoela eta lan karga handia. Aurreprodukzio fasean laguntzeko xedez, norberak bere inguruan egon zitezkeen euskara ikasleak pentsatu beharko zituen, elkarrizketa baterako perfil egokia izango zutenak, edukia sortuko zutenak, interesgarriak … Modu honetan, martxan ginela, hasi ziren eginbehar berriak sortzen. Izan ere, astebetean elkarrizketatuak lokalizatu eta lotu beharko ziren eta elkarrizketatu horientzako galderak prestatu eta adostu. Elkarrizketatuak aukeratzerako orduan kontuan izan beharra geneukan Korrikaren ibilbidea. Hamaika elkarrizketatu izango ziren, baina ez edozein herritakoak. Pertsonaia 38
  • 39. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat horiek Korrikaren ibilbidea kontuan hartuta aukeratuko ziren. Korrika Andoainen hasten zenez, emitituko zen lehen elkarrizketatua bertakoa izango zen. Korrikak, bigarren egunean, Lekunberri, Berriozar, Iruñea eta abar zeharkatzen bazituen, bigarren eguneko elkarrizketatua herri horietako batekoa izango zitekeen, adibidez. Elkarrizketatu egokiak lokalizatzean zegoen gakoa dudarik gabe. Zonaldeka egituratuko genuen pertsonaien aukeraketa eta horretarako ETBko produkzio saileko Maite Tarancok, herrien aukeraketa egiteko zerrenda pasa zigun. Zerrenda hau kontuan hartuta pertsonaien hautaketa eta lotura prozesua jarri genuen martxan. Norberak zituen kontaktuez baliatuz eta tokian-tokiko euskaltegietara deituz lortu genituen pertsonaiak. Buruari buelta asko eta telefonoari astindu asko eman ostean modu honetan antolatu genituen elkarrizketatuen zerrenda eta perfilak: ANDOAIN: Orduan Martin Ugalde Parkean Egunkariaren 10. Urteurrena izan zen. Datu hori kontuan hartuta istorioak sortzeko aitzakia egokia geneukala iruditzen zitzaigun. Baina ezin izan genuen istorio horri lotutako pertsonaiarik lotu. Arazoak izan genituen inguru honetako pertsonaia aurkitzerakoan, baina azkenean hautatua Jorge Naur izan zen, 33 urteko Guinea Vissautarra. Duela hiru urte etorri zen Euskal Herrira eta maitasun istorio batek ekarri zuen hona. Gaur egun bere emaztea zena Guinean ezagutu, maitemindu eta biak hona etorri ziren, bi urtetan telefono bidezko harremana maitendu ostean. Inguru euskaldun batean murgildu zen Jorge eta bera ere euskara ikastera animatu zen hona etorritakoan. Euskaltegian dabil hiru urtez eta egunerokoan ere euskaraz hitz egiten du. LEKUNBERRI BERRIOZAR-IRUÑEA-BURLATA-ATARRABIA-ZIZUR-IRUÑEA: Istorioaren ildoa hasiera batean Euskal Herria Irratia lizentziarik gabe geratu zela izatea pentsatu genuen. Ondoren, gure protagonista Jartxo izango zen, Burlatan bizi dena baina Eugikoa izatez. Berrogei urte inguruko gizonezkoa da eta orain dela hogei erabaki zuen euskara ikastea. Istorio polita emango zuela iruditu zitzaigun orduko euskararen egoeraz, garaiko euskaltegiez eta abar hitz egin ahalko zuelako. Nafartarra eta heavyzale amorratua da Jartxo . Heavy musika eta Korrikaren uztartzeaz ere hitz egin zezakeen. 39
  • 40. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat AURITZ-ORREAGA-LUZAIDE-DONIBANE GARAZI-DONAPALEU: Bixente, Donapaleukoa da. Hogei urtez Parisen egon zen eta hona oporretan etortzen zenean ikusten zuen euskara eta Euskal Herria maite zituela. Parisetik itzuli zenean euskara ikasten hasi zen, duela bi-hiru urte. Eguneroko bizitzan ikasi du euskaraz egiten gehienbat. ORONOZ-ELIZONDO-ESTERIBAR-ZILBETI-AURIZBERRI-GARRALDA: Gonzalo Santoma zen inguru honetako protagonista, Garraldan bizi den 40 urteko Kataluniarra. Kataluniar baten ikuspuntua izateak ere jokoa eman zezakeela iruditu zitzaigun. TAFALLA-FALTZES-KAPARROSO-VALTIERRA-TUTERA: Tafallako neska bat hautatu genuen, Leire Olkotz, 30 urtekoa. Iruñeko Arte Eskolan eta Leioako Arte Ederren fakultatean ikasi ostean, urte bat Chilen eta beste bat Sevillan pasa zituen ikasten. Handik eta hemendik ikasten ibilitakoa da Leire eta hainbat erakusketa ere eskaini ditu bai Tafallan eta baita Bilbon ere. Perfil artistikoa zeukan eta euskara maite zuenez, pertsonaia honek ere istorioari balio erantsia emango ziola pentsatu genuen. Gainera, ETBk eginiko Barnetegia izeneko realityan parte hartu zuen. MAEZTU-DULANTZI-GEREÑU-AGURAIN-ZALDUONDO: Yolanda Murgiondo, 45 urteko Aguraindarra da. Familia euskalduna ez zeukan arren, betidanik izan dute euskara eta euskal kulturarekiko atxikimendua. Gasteizera batxilergoa ikastera joan zenean hasi zen lehen aldiz euskara ikasten lehen aldiz. Gero, Kazetaritza ikasketak ikastearekin batera euskara ikastea alde batera utzi zuen. Baina geroago heldu zion berriz ere. Hogei urte daramatza euskarari lotuta. 40
  • 41. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat OTXANDIO-ABADIÑO-MAÑARIA-IZURTZA-DURANGO-ELORRIO-BERRIZ-ZALDIBAR-ERMUAEIBAR: Elorrion bizi da zonalde honetako protagonista, Gloria. Herriko kopistegian lan egiten duen gizon batek kilometroa erosi du aurten. Bere asmoa herrian dauden emakume atzerritarrek Korrikan parte hartzea izan zen, emakumeak baitira hizkuntzaren transmisioa bermatzen dutena. Gloria Uruguaikoa da izatez eta bertan ere Korrika antolatzen ibilitakoa da. Hiru hilabete daramatza euskara ikasten Montevideoko euskal etxean. ZEANURI-AREATZA-IGORRE-LEMOA-ZORNOTZA-LARRABETZU-LEZAMA-ZAMUDIO-LOIUSONDIKA-ERANDIO-BILBO: Igorreko Pili, 27 urteko kataluniarra. Soziologia ikasketak Katalunian egin eta azkeneko urtea egitera Bilbora etorri zen. Ordundik bertan bizi da eta sei urtez Bilboko Lizardi euskaltegian dabil euskara ikasten. Bartzelonako euskal etxean ere aritu zen euskara apur bat ikasten hona etorri aurretik. Iaz Barnetegi Ibiltarian hartu zuen parte eta aurten kilometroa erosi dute Bizkaiko kostaldean zehar korrika egiteko. SANTURTZI-PORTUGALETE-SASTAO-BARAKALDO-ERANDIO-LEIOA-ERROMO-ALGORTASOPELA-PLENTZIA-GORLIZ: Gilen Morales: 34 urte dituen Barakaldarra da. Orain dela 12 urte euskara ikasten ibili zen, eta utzi egin zuen. Aurtengo ikasturtean berriro ere euskara ikasten hasi da. Barrenalaria da eta Korrikak omendu du aurten. Elkarrizketatu egin dute Perurenarekin batera. MUTRIKU-DEBA-ZESTOA-ZUMAIA-GETARIA-ZARAUTZ-ORIO-USURBIL-LASARTE-HERNANI: Lurdes Ezkurra (50piku urte) eta Leire Ugaldebere (47 urte): Mintzalagunak dira, egunero egunero joaten dira euskaltegira elkarrekin euskaraz aritzera. Leire orain dela 4 urte hasi zen euskara ikasten, Zarautzera bizitzera iritsi zenean. Lehenengo Korrikan Bilbon hartu zuen parte duela hogeita hamar urte eta ordutik ez du Korrikan parte hartzeko aukerarik izan. 41
  • 42. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat PASAIA-LEZO-ERRENTERIA-OIARTZUN-HONDARRIBIA-IRUN-HENDAIA-DONIBANE LOHITZUNE: Maria Luisa Zabala, 80 urteko Oreretarra. Aurrenekoz duela 30 urte inguru alfabetatzen egon zen. Baina ez zitzaiola gustatu, irakaslea ere haserretu zitzaiola kontatzen du, itxuran zuzenketak egiten ibiltzen omen zitzaion (hori horrela ez da Gerora berriro bueltatu zen, duela 20 urte inguru, kasu honetan semea izan zuen irakasle. Ez zen lan erraza izan. Hamaika elkarrizketa desberdin lortu, egin eta editatu behar genituen bi astetan. Erronka zaila ikusten zen, bertigoa ere ematen zigun eta zalantzak genituen lortuko genuen ala ez. Elkarrizketatuen perfilak zehaztu ostean, bigarren urratsa elkarrizketak egiteko galderak prestatzea izan zen. Galderak dira elkarrizketa baten esentzia markatuko dutenak, edukien nondik norakoa markatzen dute eta istorioa zuzentzeko balio dute. Garrantzia eman behar zaie galderei eta kasu honetan gehiago. Kontuan izan behar genuen istorio biralak sortzera gindoazela eta horretara bideratu behar genituela galderak. Sara Orue eta ni izan ginen horretaz arduratu ginenak. Elkarrizketatu bakoitzaren perfila aztertu genuen eta geneukan informazioarekin galdera zerrenda osatu genuen. Hala ere, proiektu honetatik kanpo zegoen norbaiten ikuspuntua izatea beharrezkoa iruditu zitzaigun. Horretarako, Iratxe Retolaza irakasle eta literatur adituaren laguntza izan genuen, ezinbestekoa. Iratxerekin hainbatetan batzartu eta galderen norabidea erabat zehaztu genuenean, gainerako ikaskideei pasatu genizkien elkarrizketekin hasteko. 5.3. Produkzio fasea eta grabaketak Egun gutxi geratzen ziren Korrikarako eta lana ez zen amaitu., azken txanpa eta itogarriena geratzen zen: grabazioak egitea eta bideoak editatzea. Aitortu beharra daukat lan hau egitea zoragarria izan zela, esperientzia ahaztezina, baina urduritasun, estres eta zalantzez betea ere bai. Nahiz eta hasiera batean taldeak egin genituen lanerako (batzuk elkarrizketatuak lotzen, besteak egiten, besteak galderekin … ) Ohartu ginen azken txanpa honetan den-denok egon behar genuela, eskuak falta zitzaizkigula. Hala, grabazioak egiteko taldeak egitera zuzendu ginen. Joan behar genuen herrien zerrenda egin eta elkarrizketen orduak zehaztu ostean, bakoitza egun batean edo gehiagotan kokatu zen. Elkarrizketatuekin ordua eta tokia konkretatzea izan zen lehengo urratsa eta zailena orduak elkarrekin bat ez egitea. Kontu horrekin hamaika gorabehera izan genituen, baten eta 42
  • 43. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat bestearen orduak eta egunak aldatu behar izan genituen. Baina azkenean puzzlea modu egokian osatu genuen. Atalak Emisioa 1 Martx14 2 Martx15 3 Herriak Grabaketa Nork Grabatu Osteguna, martx 7 18:00etan. Janire, Naiara, Sara BURLATA Osteguna, martx 7 15:00etan. Ander, Marijo, Oihan Martx16 DONAPALEU Astelehena 11, 17:00etan. Marijo, Ander. 4 Martx17 GARRALDA Osteguna 7, 18:00 etan. Ander, Marijo, Oihan. 5 Martx18 TAFALLA Osteguna 7, 11:00 etan. Ander, Marijo, Oihan. 6 Martx19 AGURAIN Asteartea 5, 11:00etan. Ugaitz, Marijo, Oihan. 7 Martx20 ELORRIO 14a ostean. 8 Martx21 IGORRE Astelehena 11, 10:30etan. Ander, Naiara, Marijo. 9 Martx22 BARAKALDO Osteguna 7, 09:30etan. Naiara, Janire, Ugaitz. 10 Martx23 ZARAUTZ Ostirala 8, 16:00etan. Naiara, Xabi, Sara, Janire. 11 Martx24 ORERETA Ostirala 8, 11:30etan. Janire, Xabi, Sara. ANDOAIN *Elkarrizketak egiteko ordu, egun eta taldeen taula. Niri pertsonalki Andoain, Orereta, Zarautz eta Barakaldoko grabaketetara joatea egokitu zitzaidan. Barakaldokoa izan zen lehena egin nuena. Gilenekin euskaltegi parean geratu ginen. Profesional itxura ematen genuen arren, kakati bilakatuta geunden, nahiz eta Gileni, gure protagonistari erakutsi ez. Lehenengo esperientzia polita, baina era berean ikasteko aproposa izan zen. Barakaldoko plaza batean zegoen kiosko batean grabatzea otu zitzaigun eta kameralari lanean ez geneukan esperientzia gehiegirik. Ugaitz elkarrizketatuari galderak egiteaz arduratu eta Naiara eta ni bitartean “kameraren lagunak” egin nahian aritu ginen. 43
  • 44. MultimediaLab Korrika 2013, Esperientzia Komunikatibo berri bat Hasierako grabaketetan hamaika arazo izan genituen kameraren konfigurazioarekin. Ikaskideok kameraren erabilerari buruzko ezagutza gutxi geneukan. Hasierako grabaketatan, beraz, irudi asko erreta agertu ziren (argiztapen gehiegi zegoelako), zenbait irudi desenfokatuta eta audioa kalitate txarrean sartzen zela ohartu ginen. Arazo hauek ekiditeko, Bea Narbaiza irakasleak kamera ezagutzeko mini-ikastaro bat antolatu zuen Unibertsitatean eta hurrengo grabaketetarako ikasleok segurtasun gehiagorekin joatea lortu genuen. Modu honetan, argitasuna kontrolatzeko P2 kameraren filtroak erabili beharko genituen (1/4, 1/16 …) eta enfokea modu automatikoan jarriko genuen, irudiak desenfokatzea ekiditeko. Barakaldoko elkarrizketaren akatsik handiena desenfokearena izan zen. Inesperientziak gidatuta lehen plano hainbat desenfokatuta geundela konturatu ginen. Edizioan irudien errepasoa egiterakoan, eskuak burura eramanez, irudi asko ezin izan genituen erabili ere egin. Elkarrizketa berriz egitea ere planteatu genuen, baina denbora falta dela eta, geneukanarekin moldatu ginen. Halere, akatsak eginez ikasten omen da! Gainerakoetan, Asier Gurrutxagaren laguntza ezinbestekoa egin zitzaigun. Hainbat grabazioetara lagundu zigun, ekipo desberdinei. Hark gomendio pila bat eskaintzen zizkigun, bai elkarrizketa grabatzerako garaian, baita lana egiteko moduari lotuta ere. Segituan egin zen gutako bat, lagun bat bezala ikusten genuen eta ezinbesteko figura bilakatu zen. Erabakiak hartzen guri uzten zigun, baina berak zuzenketak egiten zizkigun, barre eginez, gaizki zegoena esaten zigun. Errekurtso irudiak hartzerako garaian ere polita gerta zitekeenaren inguruko aholkuak esaten zizkigun, “hau grabatu, ondo geratuko da” modukoak esanez. Asierren esperientziarik gabe, 11 egun 11 istorio ez zen seguruenik gauza bera izango. Profesionalki ere asko ikasi genuen hari esker. Bost egunetan hamaika elkarrizketa grabatu genituen, ilusio handiarekin eta lana egiteko gogo ikaragarriarekin. Talde-dinamika ikaragarria sortu genuen eta gure arteko koordinazioa aparta zen. Gure artean haserretzen ginen, baina inoiz ez ginen hortik haratago joaten, lanean zentratuta baikeunden. Taldeak izan zuen koordinazio eta “rollo on” hori gabe, proiektua ez zen bera izango. Egun gogorrak izan ziren grabaketenak, baina gogoz eta ilusioz beterik hartzen genuen egun bakoitza, zer tokatuko zitzaigun jakiteko irrikaz. 5.4. Post-produkzioa: edizioa Elkarrizketak egitearen fasea amaituta, edizioarena geratzen zitzaigun oraindik. Material guztia Unibertsitatean bildu eta hiru minutuko bideoak osatu beharko genituen istorio bakoitzarekin. Horretan ere, guztiok batu eta lan-dinamika bat sortu beharra geneukan. Egun gutxi geneukan lana bukatu eta EITBra eginikoa pasatzeko. Horrela, batzuk oraindik grabaketekin zebiltzanean , beste batzuk hasieran eginiko elkarrizketak editatzen hasi ziren. Edizio lanetan, beraz, martxoaren 11an hasi ginen, astelehena. Gure asmoa ikaskide bakoitzak elkarrizketa bat editatzea zen, denbora aurrezte aldera. Korrika martxoaren 14an hasten zen (osteguna) eta oraindik materiala editatu, elkarrizketak amaitu eta ETBko 44