1. Idazlea: Tarba Othmane
Ilustratzailea: Manex Oruesagasti
Bazen Saharako Dajla herrian familia
oso pobre bat, aitak Dedah zuen izena
eta hogei urteko alaba polit bat zuen
Lilia izenekoa. Dedahk errege batentzat
egiten zuen lan.
2. Mohamed erregeak lantxo bat zeukan, baina, lan hau emakume batek
egin behar zuela esan zuen. Orduan, Dedahk pentsatu zuen bere alaba Lilia
eramatea lan hori egitera, horren truke dirua jasotzeko.
Liliak lana onartu zuen, baina, erregeak hau esan zion:
- Lan hau egiteko, hiru oztopo gainditu beharko dituzu…. Bestela…..
Zigortu egingo zaitut!
3. Hauexek izan ziren oztopoak:
Gela batean 100 oihal zeuden. Oihal hauek mantak
egiteko ziren, makina baten bitartez. Liliak oso zaila ikusten zuen
lan hau eta horregatik negar eta negar egiten zuen. Bapatean
gizon bat agertu zen gelako atean eta galdetu zion Liliari ea
zergatik egiten duen negar… eta honek azaldu zion ez bazituen
100 mantak egiten erregeak zigortu egingo zuela. Horregatik
eskatu zion gizonari magia erabiliz mantak egiteko eta horren
truke lepokoa emango ziola. Gizonak truekea onartu zuen eta
100 mantake egin zituen.
4. Hurrengoan, 1000 oihal zeuzkan mantak
egiteko. Lilia saiatu zen baina berehala
nekatu zen, gehiegi zirelako. Orduan beste
gizon bat agertu zen eta Liliak berriz bere
pultseraren truke mantak egiteko eskatu
zion. Gizonak onartu eta ti-ta batean mantak
egin zituen
5. Hirugarren oztopoan, 100.000 oihal
zeuzkan eta Liliarentzat ezinezkoa zen
hainbeste manta egitea. Orduan
aurrekoetan bezala gizontxo bat agertu zen
atean… Baina Liliak ez zuen ez lepokorik,
ez pultserarik…. gizontxoari eskaintzeko.
Orduan zera bururatu zitzaion,
erregearekin ezkondu eta umetxo bat
izaten zutenean gizontxoaren izena jarriko
ziola agindu zion. Gizontxoak segituan
onartu zuen eta mantak bizkor-bizkor egin
zituen.
6. Hurrengo egunean Mohamed erregea etorri
zen gelara, eta manta guztiak eginak zeudela ikusi
zuen. Orduan erregeak pentsatu zuen, ene, zein
neska langile eta polita, hau nire emaztea izatea
nahiko nuke…. Eta halaxe eskatu zion. Eta noski,
Liliak baietz esan zion.
7. Egun batean, gizontxoa denda batean sartu zen etahantxe zegoen Lilia eta bere
umetxoa besotan zuela.
Segituan gizontxoak galdetu zion:
- Nola du izena zure umetxoak?
Eta Liliak erantzun zuen:
- Ali….
Gizontxoak oso haserre esan zion:
- Baina, hori ez da nire izena, eta zuk agindu zenidan nire izena jarriko zeniola!!!
Oso haserre nago! Aste bat daukazu nire izena gogoratzeko! Bestela zure
semea nirekin eramango dut!
8. Handik urte batera ezkondu egin ziren, eta oso denbora gutxian
umetxo bat izan zuten. Baina, Liliari gizontxoaren izena ahaztu egin
zitzaion…. Eta beste izen bat jarri zioten, pentsatzen zutelako ez zirela
gizontxoarekin sekula topatuko.
9. Orduan Liliak izututa bere erreinuko soldadu guztiei deitu eta
herriko gizonezkoen izen guztiak idazteko eskatu zien. Hauek
lanean jarri ziren eta zerrenda bat egin zuten, baina Liliak segituan
ikusi zuen zerrenda horretan ez zegoela gizontxoaren izena.
10. Egun bat bakarrik falta zen gizontxoa etortzeko, eta soldaduek
gau eta egun zelatatzen zuten gizontxoaren etxea, eta bapatean,
gizontxoa ikusi zuten dantzan eta abesten bere etxeko patioan, eta
ohartu ziren bere izena esaten ari zela behin eta berriz: Aloque!
Aloque! Aloque!......
11. Orduan soldaduak korrika eta presaka joan ziren.
Liliaren bila. Segituan gizontxoaren izena esan zioten: Aloque da!
Aloque da!
Hurrengo egunean gizontxoa joan zen jauregira Liliarengana. Eta
galdetu zion:
- Nola dut izena?
Lilia brometan beste izen batzuk esaten hasi zen:
- Abdul, Rachid, Aqdas, Ahmed, Musa….
Gizontxoak oso haserre esan zion:
- Esan nire izena edo umetxoa kenduko dizut oraintxe bertan!
Orduan Liliak irrifar batekin esan zion:
- Zure izena da:…….. ALOQUE!!!!
12. Gizontxoak, ikustean izena gogoratu zutela, oso triste joan
zen bere etxera eta horrelarik sekula ez egitea erabaki zuen.
Umetxoek beti bere gurasoekin egon behar dutelako.