2. 3.- Profila editatu
•Pantailaren goiko izkinan, gure
erabiltzailearen izena sakatuko dugu.
•Zabaltzen den menuan, konfigurazioan
sakatuko dugu.
•Hala, konfigurazioaren aukerak
eskaintzen dituen leihoa agertuko da.
3. 3.- Profila editatu
•Helbide elektronikoaren
atalean, notifikazioak jasotzeko helbidea
sartuko dugu. Ez da publikoki agertuko.
Bertan, erregistratu garen helbidea
agertuko da lehenetsita.
•Helbide elektronikoaren
konfigurazioan, aukeratu dezakegu zer
nolako notifikazioak jasoko ditugun
aipatutako helbide elektronikoan.
•Agertzen diren aukera guztiak aktibatu
edo desaktibatu ahal izango ditugu.
4. 3.- Profila editatu
•Notifikazioak jaso ditzakegu norbaitek
“me gusta” aukerari sakatzen
dionean, berpineatzen gaituztenean edota
jarraitzen gaituztenean. Horrekin
batera, zenbat aldiro jaso nahi ditugun
aukeratu dezakegu.
•Norbaitek gure pinen bat komentatzen
duenean, komentarioren batean agertzen
garenean edota lagun bat sartzen denean
notifikaziorik jaso nahi dugun edo ez
aukeratuko dugu.
•Mezuak ezgaitu ditzakegu ere inolako
notifikaziorik ez jasotzeko.
5. 3.- Profila editatu
•Pasahitza aldatu dezakegu.
•Interfazea zein hizkuntzatan agertuko den
aukeratu dezakegu.
•Sexu generoa zehaztu dezakegu, gizona
edo emakumea garen esanez. Hala
ere, zehaztu gabe ere utzi dezakegu.
6. 3.- Profila editatu
•Profilaren informazioan gure izen eta
abizenak idatziko ditugu, erabiltzaile izen
bat aukeratuko dugu eta profilerako irudi
bat igoko dugu.
•Bilatzaileen pribatutasuna aktibatzen
badugu, gure profila ez da indexatuko
bilatzaileetan.
•Sare sozialetan, gure Pinterest kontua
Facebookekin edota Twitterrekin
konektatu dezakegu, besteak beste.
•Behin gure profila konfiguratzen
bukatzen dugunean, profila gorde botoiari
sakatuko diogu.