Mundu Mira Elkartetik herri mugimendua mortor garrantzitsua izan dela diogu, eta sarri errealitatea aldatzeko ere gai. Batzutan karga ideokogiko handiko proiektuak landu dira, bestetan heritarrek oro har bere egiten dituzten premiak asetzeko baliatu da. Kultur taldeak, mugimendu ekologista, gazte mugimendua, mugimendu feminista... dira errealitate horren adibide.
3. Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
01
SARRERA
Euskal gizartearen berezitasunetako bat bere baitan gordetzen
duen bizitasuna da. Orain baino lehen, garai hartako gizarte premiek
bultzatuta, sortu zen Euskal herrian auzonalerako joera. Honela,
norbere beharretan itsutu edo ito gabe, ikuspegi kolektiboa landu eta
elkarlanean gauzatzen zituzten batzuen eta besteen egitekoak. Auzo
edota herrikoak bildu, eta guztiek parte hartzen zuten egiteko baten
inguruan antolatuta. Belaunaldiz belaunaldi trasmititu dira auzolanaren
baloreak. Eta horregatik, euskal jendartearen baitan, parte hartzearen
kultura oso errotua dagoela esan dezakegu.
Momentu edota une bakoitzeko beharren arabera egokitzen
joan da auzolanaren esperientzia. Industrializazioarekin batera, gero
eta gizarte kaletarrago batetan, bestelako premiak zituzten herritarrek.
Honela, eduki desberdinen inguruan baina ikuspegi kolektibotik
landu eta garatu diren proiektuak asko dira gurean. Auzolana baino
herrigintza kontzeptuak argiago azaltzen digu seguruenik azaldu nahi
duguna. Baina bat hala bestea, argi dagoena zera da, herriko beharren
inguruan antolatu eta parte hartzeko joerak indar esanguratsua duela
Euskal Herrian.
Herri mugimendua mortor garrantzitsua izan da, sarri errealitatea
aldatzeko ere gai izan delarik. Batzutan karga ideokogiko handiko
proiektuak landu dira, bestetan heritarrek oro har bere egiten dituzten
premiak asetzeko baliatu da. Kultur taldeak, mugimendu ekologista,
gazte mugimendua, mugimendu feminista… dira errealitate horren
adibide. Gizarte eragileen sare zabal eta anitza osatu da pixkanaka,
eta gaur egun gutxi dira, inolako gizarte eragilerekin harremanik edota
lorturarik gabe bizi diren herritarrak. Horrek, europako beste herriekin
alderatuz, desberdin egiten gaitu, aberatsago.
1
4. 01
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
SARRERA
Hala ere, ezin ezkutatu daiteke daiteke instituzio publikoen
eta herri eragileen arteko etena. Sarri aurrez aurre eta muturtuta ibili
dira elkarren artean. Baina orain, gero eta gehiago dira instituzioei
gardentasuna eta parte hartzea eskatzen dieten herritarrak. Demokrazia
ordezkatzailearen ordez, benetako demokrazia parte hartzailea. Lau
urtean botoa ematera mugatu baino, herritarrei herriko erabakietan
parte hartzeko eskubidea onartuko dieten eredua.
Honela, gero eta gehiago dira herritarren parte hartzea bultzatzeko
asmoei lotuta jaiotzen ari diren proiektuak. Instituzioetatik, herrigintzako
eragile desberdinekin harremanak sustatu eta herritarrekin elkarlana
garatzeko guneak eskaintzea behar bat bilakatu hainbat lekutan.
Pixkana pixkana, bidea egiten ari da parte hartzearen mesedetan.
2
5. Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
02
PARTE HARTZEA,
ERAGINKORTASUNAGATIK
Herrien egunerokoan, baita bere eraikuntzan ere eragile
desberdinek hartzen dute parte, izan publikoak zein pribatuak. Ukatu
ezineko errealitatea da aipatu berri duguna. Hori horrela izanik, guztiz
logikoa da eragileok elkarlanean aritu beharko luketala pentsatzea.
Dena den, orandik ere, luzeak dira eragile desberdinen artean aurkitu
ditzakegun distantziak, bai herrietako elkarteen artekoak, baita instituzio
zein eragile pribatuen artekoak ere.
Frogatua dago, herri eragile desberdinen artean zubiak eraikitzeak
onura besterik ez dakarrela. Azken urteotako tendentziak eta herritarren
bultzadak, parte hartzean sakontzera ekarri gaitu. Ikusi da, eragileen
arteko lehen harreman horiek elkarlan emakorrean bilakatu direla sarri.
Honela, herri eraikuntzan garatu beharreko proiektuei oinarri sendoa
eskaintzen die parte hartzeak.
Beraz, eraginkortasunaren mesedetan landu eta bultzatu beharko
da parte harte hartzea. Izan ere, eztabaidan ikuspegi desberdinak
barneratu eta erabakiak ahalik eta gunerik zabalenetan hartzeak,
egin beharreko urratsak norabide zuzenean emango direla bermatzen
du. Hala nola, herri atxekimendu zabalarekin eraikitzen diren proiektuek
bere arrakasta zihurtatua dute.
Zarautzeko Udalak ere ulertu du kudeaketa eraginkor batetarako
ezinbesteko osagaia dela parte hartzea. Ikuspegi ekonomiko batetatik
begiratuta, esan behar da parte hartzearen ondorioz gastuak gutxitzen
direla arloz arlo. Herriko eragile desberdinen lanari esker, udalak eskaini
ahal dituenak baino zerbitzu askoz ere gehiago jasotzeko aukera dute
herritarrek. Honela, eragile desberdinetako ordezkariak, udala eta
herritarren arteko konekxioa ere dira. Norabidea adostuta lan egiteak
eraginkortasuna irabazten da, eta mesede egiten dio, bai udalari, bai
eragile eta bai herritarrei.
3
6. 02
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
PARTE HARTZEA,
ERAGINKORTASUNAGATIK
Dagokigunari lotuaz, aurrekontu parte hartzaileen egitasmoari
alegia. Esan behar da, aurrekontuen atalean, udalean hartzen
diren erabakirik garrantzitsuenetakoak jasotzen direla. Finean, diru
publikoa zertan gastatuko den erabakitzen da. Herriko lehentasunak
sailkatzen dira, proiektu bat edota bestea garatzeko diru kopuruak
zehaztu, dirulaguntzak… Hori guztia, herritarrekin partekatu eta euren
ekarpenak kontutan hartuta egiteak, herriko premiei erantzun eta herri
borondatearen araberako urratsak ematea bermatzen du. Horregatik,
aurrekontuei lotuta parte hartzeko aukerak eskaintzea estrategikotzat
jo daiteke parte hartzeari dagokionean.
4
7. Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
03
PROZESUAREN
OINARRIAK
Aurrekontuak osatzeko egitasmoa parte hartze prozesu bezela
definitzen badugu ere, oso kontuan hartu beharko dugu komunikazioak
guzti honetan duen garrantzia. Izan ere, edozein parte hartze prozesuren
abiapuntua gardentasunean dago. Herritarrek informazioa behar dute,
beren ekarpenak egin ahal izateko. Beraz, parte hartzea ezin ulertu
daiteke gardentasunik gabe.
Instituzioak eta herritarren artean sortu diren distantzien arrazoi
nagusia, berauen kudeaketan somatu den iluntasunean soma daiteke.
Beraz, eta herritarrena gerturatu nahi bada, kudaketa gardenaren
aldeko apostua egin beharko genuke. Horretarako, datuak eman,
mezua findu eta batez ere komunikazio bitartekoak indartu beharko
dira. Honela, eskuartean dugun egitasmoa, komunikazio eta parte
hartze prozesua dela esan dezakegu.
5
8. Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
04
PROZESUAREN
HELBURUAK
Helburu nagusia:
Zarautzen etorkizunerako, udal gobernuak duen bide orria,
herritarrekin konpartitu eta osatzea, elkarlanean garatzeko antolaketa
eta oinarriak sendotuz.
Helburu zehatzak:
- Herritarren beharrei erantzungo dieten aurrekontuak osatzea.
- Udal gobernuaren asmoen berri herritarrei zuzenean ematea.
- Udal politikan, gardentasunaren alde urrats eraginkorra gauzatzea.
- Eragile eta herritarren ekarpenak jasotzea.
- Arloz-arlo, auzoz-auzo, urte osorako egitekoekin bide orria zehaztea.
Zeharkako helburuak:
- Parte hartzearen kultura hedatzea.
- Instituzio eta herritarren arteko distantziak murriztu eta zubiak eraikit-
zea.
- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, bereziki, emaku-
meen parte hartzea bultzatuz.
- Prozesua ia bere osotasunean euskaraz garatuko denez, euskararen
normalizazioa bultzatzea.
- Aniztasuna sustatzea. Herriko elkarte guztietako ordezkariak eta sent-
sibilitate nahiz jatorri desberdinetako herritarrak gonbidatuz parte hart-
zera.
6
9. Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
05
PROZESUAREN
DESKRIBAPENA
5.1- ANTOLAKUNTZA.
Prozesuaren dinamizaziorako talde eragilea osatuko da. Gune
honetan; prozesuaren arduraduna, parte hartze teknikaria, komunikazio
arduradunak eta udal gobernuko ordezkariek (alkatea eta bi zinegotzi)
hartuko dute. Talde eragileak astero egingo ditu bilerak. Ordubeteko
bilera hauetan, prozesuaren dinamizazioa eta jarraipena egingo dira.
Zinegotzi taldeak ohiko laneratako duen gunea bailatuko du
prozesu parte hartzaileari buruzko gaiak lantzeko. Honela, gune honek
prozesuaren edukiak fintzerakoan izando duen garrantzia azpimarratu
nahi da.
5.2- AURRELANAK.
Erabakiak gauzatu. 2012ko prozesuan jasotako ekarpenei
erantzuna eman behar diegu. Horretarako, ezinbestekoa izango da
aurrekontuetako esakeren zerrenda hartu eta zer egin duen eta zer
ez begiratzea. 2013ko prozesua hasterako, etxeko lanak egin eta
hartutako kompromiso guztiak bete behar dira.
Norabidea. 2012an, auzoak eta batez ere hirigintzako obrak
garrantzia berezia izan zuten. Lehen esperientzia hori zabaldu eta arlo
desberdinetako bilerak egitea proposatzen da 2013 prozesuan.
Aurrekontu zirriborroa. Zein aurreikuspen ekonomiko dauden jakin
behar da. Eta egiten dugun hasunarketaren arabera, departamendu
bakoitzarentzarentzat diru kontuak zehaztu eta aurrekontu zirriborroa
osatzen. Oso kontutan hartu behar dugu oposizioarekin begirunez
jokatzea. Honela, batzordeetan beste alderdiei gure proposamena
azaldu eta beraien ekarpenak jasotzen saiatuko gara.
7
10. 05
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
PROZESUAREN
DESKRIBAPENA
Arlo eta auzoak. Eremu bakoitzeko aurrekontu proposamenean
oinarrituta, egitasmoen zerrenda ere osatu beharko da. Aurrekontuen
prozesuan aurkeztu eta herritarrekin partekatu ahal izateko.
Batzarren prestaketa. Edukiez gain, batzarretako deialdiak ere gogoz
lantzea izango arrakastarako oinarrietako bat. Honela, ezinbestekoa
izango da arlo bakoitzeko lan taldeek eremu horretako pertsonen
zerrendak osatu eta gonbidapenak ilusioarekin banatzea. Finean,
komunikazio bitartekorik eraginkorrena ahoz-ahokoa baita.
Komunikazioa. Aurrekontu parte hartzaieen egitasmoan
garrantzia ikaragarria hartzen du komunikazio arloan egin dezakegun
lanak. Horregatik, ezinbestekoa izango da plangintza komunikatibo oso
bat diseinatu eta garatzea.
Datu basea: batzarretan parte hartzen duten herritar guztien
datuak jasotzeko planteamendu bat egin behar da (izen abizenak,
email, telefono, adina, sexua). Honela, parte hartzearen inguruko
balorazio egiteko elementu objetiboak bilduko dira. Eta gainera aurrera
begirako lanetan, zuzeneko harremanak landu ditzakegu udaletik.
5.3- GARAPENA.
Batzarrak: 2012ko kudeaketaren aurkezpena. (aldizkaria ta
bestelako formatuak)
ARLO-AUZOETAKO BATZARRAK.
Buzoiak: Bitarteko honek eduki dezaken potentzialitatea baliatze
aldera, lanketa berezia egitea proposatzen da. Honela, aukera
moduan, etxez etxe banatutako galdetegia auzo bakoitzean jarriko
den buzoian jasotzeko saiakerari lotuko gatzaizkio. Aipatu galdetegia,
auzoetako batzarrak egin ostean banatuko da. Batzarretan jarritako
norabidean sakontzeko helburuarekin, auzo bakoitzera egokitutako
edukia bilduko duelarik.
8
11. 05
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
PROZESUAREN
DESKRIBAPENA
Inkesta: Jakin badakigu, perfil jakin bateko herritarrei urrun
gelditzen zaiela batzarren formatoa. Honela, izaera desberdinetako
herritarren parte hartzea bermatu asmoz, eta bide batez ahalik eta
herritar gehienen parte hartzea lortzeko helburuarekin inkesta bat
burutuko da herritarren artean. Inkesta honetan, zuzenean aurrekontuei
lotutako galderetatik haratago, interesatzen zaizkigun bestelako
galderak egitea ere aurreikusten da.
Zarautz.net: Tekonolokia berriek gure gizartean duten erabilera
eta daukaten potentzialitatea ikusita ezinbesteakoa izango zaigu
planteamendu espezifiko bat garatzea interneterako. Honela, udalaren
web-gunean berrikuntza batzuk aurreikusten ditugu.
Prozesuaren momentuko jarraipena egiteko aukera eskainiko
dugu. Batzar bakoitzaren aktak, jende kopurua etab... gardentasunez
azalduz. Eta ekarpen gehiegi jaso ez baziren ere, web-gunetik
ekarpenak egiteko aukera zabaldu zen. Aipatutako mantenduz, urrats
berri bat ematea proposatzen da, horretarako ekimen aurrerakoi eta
berritzaileak diseinatuz.
5.4- JARRAIPENA.
Aurrekontu parte hartzaileen egitasmoa ezin dugu ulertu
bi hilabetetako parte hartze prozesu soil bat moduan. Instituzioen
kudeakeaketan herritar nahiz eragile desberdinen parte hartzea
bermatu nahi dugunontzat, ezinbestekoa da aurrekontuak herriarekin
partekatzea. Baina baita, aurrekontuak herritarrekin elkarlanean kudeatu
eta gauzatzea ere. Horregatik, aurrekontuekin abiatutako prozesuak,
urte osoko prozesua izan behar du. Eta horretarako, zarautzeko udalak
parte hartzeko gune desberdinak esakiniko ditu urtean zehar. Modu eta
maila desberdinetako batzar edota bestelako bilerak egin beharko dira.
Baina garrantzitsua da parte hartzeko gune iraunkorrak ere osatzea.
Bidea batzutan konplexua ta bestetan nahasia irudikatuko den arren,
eraginkorragoa izango da elkarlanean gauzatzen bada.
9
12. 05
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
PROZESUAREN
DESKRIBAPENA
Bestalde, parte hartzea ezin da ulertu gardentasunik gabe. Eta
horregatik, udal gobernuak, aurrekontuei lotuta, zein nolako egitasmoak
garatzeko konpromisoa hartzen duen argi azalduko dugu. Gainera,
herritarrek egitasmo horiek zertan diren jakin ahal izango dute urtean
zehar. Baita, egitasmo berriak gauzatzeko proposamenak egin ere
eta udal gobernuak onartzen dituen une berean, aipatu web-ean
zintzilikatuko dira edozein herritarrek ikusteko moduan.
10
13. Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
06
KOMUNIKAZIOA
2013ko aurrekontuak zehazteko, Zarautzen parte hartze prozesua
abiatuko da. Aurtengo ekitaldiak, iazko parte hartze prozesuak zituen
hutsuneak osatu eta parte hartze prozesu integral eta osatu eta
transbertsalagoa egitea du helburu, auzoak bezala, udal sailak ere
kontuan hartuz prozesu hau aurrera eramateko.
Zentzu horretan, ezinbestekoa ikusten dugu ahalegin
komunikatiboa biderkatzea, ez bakarrik herritarrei parte hartze bileren
deialdia eta bertan esaten dena zabaltzeko bakarrik, parte hartzearen
funtsa hobeto helarazteko baizik. Ideia argi batekin abiatzen dugu
prozesu hau: parte hartzea ez da bilerak egitea soilik, eta beraz,
prozesuak ez du bilerak egitera bakarrik bideratu behar.
Beraz, integralagoa, osoagoa den parte hartze prozesu bat
proposatzen dugu. Komunikazioan, herritarren hartu-emanean
oinarritua, eta ez bileretan soilik.
Bide horretan proposatzen dugu:
Web orri bat sortzea, prozesuaren nondik norakoak jarraitzeko.
Oinarrizko informazioa bertan eskainiko litzateke eta bilera presentzialen
jarraipena egin ahalko litzateke, aktak, galderak eta baita bertako
grabazio bat eskegiz. Web orri horrek, bileretara joan ezin duten
herritarrei ekarpenak egiteko modua eskainiko lioke.
Deialdia luzatzeko protokoloa. Parte hartzea ez da bileretara
joatea bakarrik, baina garrantzia handia dute auzoka edo sektoreka
antolatuko diren bileretan jendea presentzialki bertan egotea. Horregatik
guztiagatik, deialdi pertsonalizatuak bidaliko dira eragileetara eta
gogorarazpenak egingo dira telefonoz, eragile, talde eta norbanako
batzuei, bileretara joatearen garrantzia azpimarratuz. Beste ohiko
bitartekoak ere ahaztu gabe: kartelak + esku paperak...
11
14. 06
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
KOMUNIKAZIOA
Bilera beraren prestaketa: Mahaian egon behar dutenek
euren egitekoa zein den argi izan beharko dute. Baita azalpenen
nondik norakoa ere. Azpiegitura egokiak izango dituzte horretarako:
PPTa, argudioak, grafikoak eta bestelakoak. Herritarrei, 2012. urtean
egindako parte hartze prozesuan jasotako ekarpenetatik burutu
direnekin aldizkaritxo bat banatuko zaie bileretara datozen guztiei
(ikusiko da auzoz auzoko aldizkaria izango den, edo bakar bat izango
den, denerako).
Bilera: Bileren egutegi bat definituko da. Bilera horiek bi logikari
erantzun behar diete: 1) ahalik eta modurik eraginkorrenean bideratzea
aurrekontuak otsail edo martxorako hauek aurkezteko moduan egon
daitezen 2) bileren arteko prestaketa gauzatzeko denbora egon dadin.
Tarte bat izan behar da, baita ere, aurreko bileraren akta + grabazioak
+ balorazioak egin eta aurkezteko ere.
Sare sozialak: Sare sozialen bidez, ekitaldiak bergogoraziko ditugu,
bileren jarraipena egingo dugu, ekitaldiko galdera, proposamen eta
azalpen garrantzitsuenak zuzenean tuiteatuz. Elkarrizketarako aukera
ere izango dira, bertaratu ezin duten herritarren galderei edo eskaerei
erantzunez, eta aktan jasoz.
Bideoa: Bideoz grabatuko dira bilera guztiak eta biharamunean
eskegiko dira web orrian, bertaratu ezin izan zuen norbaitek jarraitu
nahiko balu. Horretarako youtube eta vimeo-ko kanalak sortuko dira.
Ekitaldien ostean, korte bat aterako da ekitaldiaren balorazioa eginez:
alkatea, auzo-alkatea edo dagokion saileko burua izango da hor
agertuko dena.
Bileraren ostea: Herritarrari, parte hartu duen bilera baloratzeko
aukera emango zaio inkesta baten bidez. Inkesta horrek, dena dela,
bilera bera ez ezik, proposamen zehatz batzuei buruzko galderak ere
izango ditu, arazo batzuen inguruko aterabidea zer irudituko litzaiokeen
proposatzen duelarik. Inkesta hori prestatu egin beharko da, bilatzen
diren erantzunen zehaztasunak lortzeko galdera egokiak formulatuz.
12
15. 06
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
KOMUNIKAZIOA
Laburbilduz: Aurretiazko, unean bertako eta ondorengo
komunikazioa da planteatzen dena. Aurretiazkoa, bileraren prestaketa
bera lantzeko, deialdiak egiteko, egindako lanak bilduko dituen
aldizkaria diseinatzeko eta testuak prestatzeko. Bileretan bertan,
azpiegitura prestatuko da, aldizkariak banatuko dira, argudiotegiak
prestatuta azalpena landuko da, bideoan grabatzeaz gainera sare
sozialen bidez kontatuko da eta inkesta banatuko da amaieran.
Azkenik, eta ondoren, akta jaso eta eskegiko da webgunean, ekarpen
berriak jasoko dira -webgunearen bidez jasoak-, bideoa zintzilikatuko
da, aterako den balorazio-kortearekin batera.
Beharrezko materiala: prozesuaren logoa ezaugarri harturik, roller
bat garatuko da, auzo bileretan erakusteko + web orri bat azpiegitura
nagusiena izan dadin herritarren informazio trukerako + inkesta +
aldizkaria(k) + PPTaren garapena + informazioaren kudeaketa.
Txostena: Amaitzeko, ateratako ondorio guztiekin, txosten bat
egingo da eta udaleko zinegotzi guztiei aurkeztuko zaie, aurrekontuak
eztabaida eta onarpen fasera igaro daitezen.
13
16. Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
07
PROZESUAREN ESKEMA
AURREKONTU ZIRRIBORROA
UDALA HERRITARRAK
BATZORDEA LANGILEAK BATZARRAK BUZOIAK WEB INKESTA
UDALA
BATZAR OROKORRAK
UDALBATZA
14
17. 08 Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
KRONOGRAMA otsaila MunduMira Komunikazioa
ZARAUTZ AURREKONTUAK 2013
LAN EREMUA EKINTZA OTSAILA
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28
TALDE ERAGILEA Bilera X X X X
Batzarren prestaketa X
Aurrekontu zirriborroa aurkeztu X
ALDERDIAK Proposamenak eta eztabaida
Herritarren ekarpenak eztabaidatu
UDALA
Udalbatzan onartu
LANGILEAK Koordinazio bilera arduradunekin X
Galdetegia banatu X
Galdetegia jaso buzoietan X
Bistalegre X
Azken portu goia X
Alde zaharra X
Iñurritza X
Azken portu X
Mitxelena-Zelai ondo X
Itsasmendi-Alta-Aritzbatalde
BATZARRAK Landa guneak
Parekidetasuna X
HERRITARRAK
Kirola X
Gazteria X
Jaiak X
Kultura X
Turismoa X
Hezkuntza
Hirugarren adina
Web orria prestatu X
ZARAUTZ.ORG Informazioa txertatu X
Ekarpenak jaso X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X
INKESTA
Galderak egin X X X X X X X X X X X X X X X X
Emaitzak jaso
Agerraldia X
AURKEZPENA Bideoa X
Diptikoa buzoietan X
Kartel orokorra X
DEIALDIAK
Auzoetako deialdia portaletan X
KOMUNIKAZIOA
Taldeei deialdi gutunak X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X
Ahoz ahokoa X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X
Facebook X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X
Twitter X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X
JARRAIPENA Zu Zarautz X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X
Prentsa oharra X
Prentsa agerraldia balorazioa
15
18. 08 Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
KRONOGRAMA martxoa MunduMira Komunikazioa
ZARAUTZ AURREKONTUAK 2013
LAN EREMUA EKINTZA MARTXOA
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31
TALDE Bilera X X X X
ERAGILEA Batzarren prestaketa
Aurrekontu zirriborroa aurkeztu
Proposamenak eta eztabaida
ALDERDIAK
Herritarren ekarpenak eztabaidatu
UDALA
Udalbatzan onartu X
Koordinazio bilera arduradunekin
LANGILEAK Galdetegia banatu
Galdetegia jaso buzoietan
Bistalegre
Azken portu goia
Alde zaharra
Iñurritza
Azken portu
Mitxelena-Zelai ondo
Itsasmendi-Alta-Aritzbatalde X
BATZARRAK Landa guneak X
Parekidetasuna
Kirola
HERRITARRAK Gazteria
Jaiak
Kultura
Turismoa
Hezkuntza X
Hirugarren adina X
Web orria prestatu
ZARAUTZ.ORG Informazioa txertatu
Ekarpenak jaso X X X X X X X
Galderak egin
INKESTA
Emaitzak jaso
Agerraldia
AURKEZPENA Bideoa
Diptikoa buzoietan
Kartel orokorra
Auzoetako deialdia portaletan
DEIALDIAK
KOMUNIKAZIOA
Taldeei deialdi gutunak X X X X
Ahoz ahokoa X X X X X X
Facebook X X X X X X X X
Twitter X X X X X X X X
JARRAIPENA Zu Zarautz X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X
Prentsa oharra
Prentsa agerraldia balorazioa X
16
19. AURREKONTUA
Data: 2013 / 01
Armendigain 29, 2c/ Aia
0034 634 407 479 / 0034 665 700 113
info@mundumira.com
Bezeroa: Zerbitzua / Proiektua:
ZARAUZKO UDALA 2013ko AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK
AZALPENA ZENBATEKOA
Parte hartze prozesuaren diseinua
Komunikazioa
Aholkularitza
Edukien prestaketan laguntzea
Talde motorraren gidaritza
4000
Kartela
diseinua + pegatzea paneletan
50x70 (200eko tirada)
Super A3 (200eko tirada)
Diptikoa
diseinua+ banaketa (buzoietan eta gune publikoetan)
(A4, 4+4, ciclusp., 10.000)
Inkesta
600 aleren inprimaketa
Iragarkiak.
Faldilla 1 + 2x2ko 18 (koloretan eta zb)
Langileentzako galdetegia
Maketazioa A4 – 4+0
3500
GUZTIRA 7500 €
* BEZa (%21) ez dago sartuta aurrekontuan