Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeaketarako
22. Mar 2013•0 gefällt mir
0 gefällt mir
Sei der Erste, dem dies gefällt
Mehr anzeigen
•212 Aufrufe
Aufrufe
Aufrufe insgesamt
0
Auf Slideshare
0
Aus Einbettungen
0
Anzahl der Einbettungen
0
Downloaden Sie, um offline zu lesen
Melden
News & Politik
Hondakin kudeaketa linealaren ordez, sistema zirkularra (diseinua – ekoizpena – erabilpena – berrerabilpena – bilketa – birziklapena – berriz diseinua) sustatu behar dela uste dugu, hondakinak produktuen bizitza zikloa luzatzeko erabiliz.
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
MunduMira Komunikazioa
01
SARRERA
Hondakinekin ez dago magiarik. Mankomunitateak daki inork
baino hobeto hori: orain artean etxean sobera genuena edukiontzira
bota, eta hau biharamunean eraman egiten zuten, edo zabortegian
uzteko edota erre eta balioztatzeko.
Gure kontsumo ohiturek, gero eta hondakin kopuru handiagoa
sortzera bultzatu gaituzte. Soberakinak, gainera, nahasita atera ohi
ditugu, zabor bihurtuz. Aipatu bezala, orain artean magia egiten
genuen, zaborra zegokion edukiontzian utziz eta prozesu ikusezin bati
segida emanez. Baina magiaren magia ez dela azaldu den neurrian,
zaborrak sorturiko arazoa begi bistakoa bilakatu zaigu.
Oro har, zabortegiak aurreikusitako epeak baino azkarrago
betetzen ari garela ikusi da. Eta zenbait kasutan, zabortegi horiek, bere
jasotze gaitasuna ahitu dute jada. Gainera, zabortegietan sortzen diren
lixibiatuek ondorio ekologiko sakonak uzten dituzte, eta horren jakitun,
Europako zuzentarauek ere hauen itxiera eskatu dute.
Besteak beste, 2016tik aurrera, ez delako onartuko berrerabili
daitezkeen materialak erre edota zabortegietan pilatzea. Gauzak
honela, hondakinen arazoa azken tratamenduaren ikuspegitik atera eta
sortze prozesuko une beretik tratatzeko ereduari lotu behar gatzaizkio.
Euskal Herrian, Bizkaian eta Arratian, Europako hainbat lekutan
bezala, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta
handiagoa da, ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu,
ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren garrantziaz jabetu
baikara guztiok.
1
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
MunduMira Komunikazioa
02
ESTRATEGIA
Hondakinen eredu tradizionala (manufakturatu - kontsumitu -
bota) guztiz lineala da, ez baitu abiapuntura itzultzea eta baliabideen
berreskuratzea lortzea helburu. Horrez gainera, aipatu bezala, hondakinen
sistema linealarekin hondakinen kopurua izugarria da, dela marketing,
packacking edo bestela merkatu arrazoiengatik, dela gure kontsumo
ohiturek ere erosi-bota eskeman bizitzera eraman gaituztelako, baina
eredu honek kopuru handiak sortzen ditu eta hondakinen kudeaketa
zirkulua ixteko zabortegiak eta erraustegiak behar dira.
Hondakin kudeaketa linealaren ordez, sistema zirkularra (diseinua
– ekoizpena – erabilpena – berrerabilpena – bilketa – birziklapena –
berriz diseinua) sustatu behar dela uste dugu, hondakinak produktuen
bizitza zikloa luzatzeko erabiliz.
diseinua
birziklapena ekoizpena
bilketa erabilpena
berrerabilpena
Hondakinen kudeaketa sistema zirkularra
2
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
MunduMira Komunikazioa
02
ESTRATEGIA
Horretarako, hasteko, kontzientziazio eta ardurari heldu behar
diogu, hortik etorriko baita arazo ororen gakoa. Horri loturiko lehen urrats
bezala, ondorioz, hondakinen kopurua murriztu behar dugu. Bigarrenik,
produktuen berrerabilpena sustatu. Eta azkenik, hondakinak birziklatu
behar ditugu zabor bihurtu ez daitezen.
Europako herrialde aurreratuenak sistema zirkularra sustatzen ari
dira, aipatu prebentzio eta sustapen neurri horiek bultzatuz. Sistema
honi esker, hondakinen %60 baino gehiago birziklatzen ari dira. Eta
Europako Batzordeak sistema zirkularra beste Europako herrialdeetan
sustatzeko konpromisoa adierazi zuen 2012ko apirilean.
Sistema zirkular eraginkor baterako, udalek eta mankomunitateek
kontzientziazio lan sakon bat bultzatu behar dute hurrengo arloetan:
>Hondakinen erronkaren garrantziaz jabetu eta prebentziorako
neurriak hartu.
>Kontsumo balioen ordez, ingurumenaren, osasunaren eta
ardurak eskaintzen dituen konfiantzazko aukerak sustatu.
>Hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena
sustatzeko eguneroko jarduera eraginkorrak martxan jarri.
>Giza balio eta ohituren aldaketa, azken batean, bilketa edo
kudeaketarena baino garrantzitsu eta errotikoagoa da: heziketaz ari
gara azken finean, pertsonak bizimodu hobeago bat izan dezaten,
erabaki zuzen eta arduratsuak hartu ditzaten.
3
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
MunduMira Komunikazioa
03
ESKOLATIK HERRIETARA
Eskolak irakaspen bat eman dio zentzu honetan Igorreko herriari
eta Mankomunitateari berari. Eskolak bere heziketa funtzioa herri osora
zabalduta, erakutsi du, hondakinen kudeaketa arduratsuago bat eman
daitekeela, urratsak ez daudela erakundeen esku soilik, eraldaketaren
motorra, izatekotan, herritarrak bere ardura zibikoarekin izango direla.
Sortzen ditugun hondakinen %40 materia organikoa dela
jakinik, hau lurrari itzultzeko modua zehaztu da autokonposta zerbitzu
baten bidez. Eskolak, eguneko 75 kiloko autokonpostatzen ditu gutxi
gorabehera, ikasturte oso batean, (x177 egun) 13.275 kilo izango
liratekeelarik, batezbeste.
Mankomunitateari urratsa ematea dagokiola
uste dugu.
Ze zentzutan?
Nahi duten herritarrei auzokonposta egiteko aukera zabalduz
Arratiako mankomunitatean.
4
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
MunduMira Komunikazioa
04
AUZOKONPOSTARAKO BALDINTZAK
Arratiak dituen hirigintza baldintza geografikoengatik (etxaldeak,
natur eremu aberatsak, nekazal eta berdegune asko) berebiziko
egokiera du horretarako. Eta lehenik aipatu helburuetan sekulako
aurrerapausoa emango luke, egun herritarrek zabor poltsetan
ateratzen duten hondakinen %40a bere kabuz, eta modu arduratsuan
kontrolatzeko aukera emango lukeelako, horrek guztizko tratamenduan,
eta epe labur, ertain eta bereizik luzera, arlo ekonomikoan izango
lukeen murrizketarekin, nola herritarrentzat hala mankomunitate eta
udalentzat ere.
Proposatzen den programa:
Hala nahiko luketen herritarrei auzokonposta komunitarioa
zerbitzua eskaintzea.
5
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
MunduMira Komunikazioa
05
ZERGATIK AUZOKONPOSTA?
ETA NOLA?
1,6 kilo hondakin sortzen du egunero, batez beste, pertsona
bakoitzak. Horietarik 40 hondakin organikoa izaten da. Lur-sail, lorategi
edo baratze bat duten etxaldeek, ohikoena autokonposta egitea
izango da. Baina auzokonpostarekin aukera hori ez da murrizten familia
horietara soilik. Usurbileko, Iruerriko sei kontzejutan, Flandriako (Belgika),
Melbourne (Australia) eta Portlandeko (AEB) ereduak aintzat hartuko
dugu.
Horrela, prest leudekeen familiei, hondakin organikoak ahalik eta
gertuen tratatzeko baliabideak jartzea da helburua.
Horretarako, herri lurren azterketa bat egin beharko da lehenik,
jasotako eskaerengandik gertuen dauden egokienak izan daitezkeenak
zehazteko, hauek, gehienera ere, parte hartzaileen etxebizitzetatik
100-200 metrora egon beharko baitute, funtzionamendua egokia izan
dadin.
Bestetik, mankomunitateak prest jarriko ditu beharrezko ontziak.
Mundu Mirak, mankomunitatearekin adosturiko maiztasunarekin, honen
kontrolerako mekanismo eta arduraduna jarriko luke.Bizilagunen ardura
bakarra, dagokion konpostagailua ireki, material organikoa ondo
zabaldu eta gainetik estrukturantea edo material lehorra nahastea
izango da.
Horrela, konpostajearekin, dependentziarekin amaituko da eta
ongarria izango du trukean mankomunitateak edo bizilagunek, dela
herri lurretan erabiltzeko dela kontsumo pribaturako.
6
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
MunduMira Komunikazioa
06
HELBURUAK
Helburu nagusia:
Herritarra hondakinen arazoaren erdigunean jarri, konponketarako
agente aktibo bilakatuz.
Zeharkako helburuak:
>Magia desagertuko denez, prozesua ikusgarri bihurtzen da, eta
hondakinen gaiarekin sentsibilizazioa sortzen du.
>Herritarrak jokabide arduratsua hartzeko eredua sortzen du.
>Hondakinen kudeaketa ekologiko baterantz egiteaz gainera,
hondakinen tratamendua askoz merkeagoa da.
>Kontzientzia kolektiboa indartzen da, zerbitzuak partekatu beharko
dituztenez, eta auzolanaren kontzeptu tradizionalarekin bat egingo
lukeelako.
7
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
MunduMira Komunikazioa
07
ERAGILEEN FUNTZIO
ETA ZEREGINAK
Proiektu honetan eragile desberdinek esku hartuko dute.
Horregatik, horietako bakoitzak, norbere nahiz ondokoen funtzio eta
zereginak argi izatea beharrezkoa izango da. Eraginkortasunaren
mesedetan, eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana sustatuko
dira. Harreman iraunkorretan oinarrituta, uneoro prozesuaren nondik
norakoen berri izango dute guztiek.
Mankomunitatea
Mankomunitateari dagokio proiektu honen lidertza beregain
hartzea. Bere ardura izango da ordezkaritza politiko ikusgarria egitea,
kanpainaren garrantzia azpimarratzea eta Mundu Mirarekin batera,
beharrezko azterketak egitea, nola proiektua bideragarria egiteko,
hala auzokonpostarako lekurik egokienak jartzeko.
Mundu Mira Kooperatiba
Mundu Mirak auzokonposta egiteko kanpaina komunikatiboa
diseinatuko luke, herritarrengana heltzeko. Bere aholkularitza zerbitzua
eskainiko du komunikazio kontuak argitzeko baina baita teknikoa ere,
auzokonpostaren jarraipena egiteko.
8