SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 48
Aurrer
a !
Nire orientazio koadernoa
DBH4
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
2
2018-19 ikasturtea
Izena: …..………………………………….
Aurkezpena
Orain arte egindako ibilbide akademikoan ez duzu ezer pentsatu behar izan. Laster,
ordea, nora iritsi nahi duzun planteatu beharko duzu. Eta galdera horri erantzuteko
zure bizibide proiektuaz pentsatu beharko duzu: zer izan nahi duzu?
Zein bide aukeratzen jakiteko,
nora joan nahi den jakin behar da lehenengo.
Orientazio Programa honetan ikasturtearen bukaerako erabakiak
hartzeko laguntza aurkituko duzu.
Programaren atalak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
3
Zure Orientazio Koaderno honetan programaren atal horietan egindako lana jasoko
duzu. Seriotasunen betetzen baduzu, zure bidea aukeratzen lagundu dizu.
Prest zaude? Aurrera!
1.- Berdintasunean aukeratzea
1.1. Datuak aztertzen
EUSTATek kaleratu zituen datuak dituzu ondoren. Grafikoek ikasleek
aukeratzen dituzten ikasketak jasotzen dituzte: neskenak gorriz;
mutilenak, urdinez.
Neskek eta mutilek aukeratzen dituzten ikasketetan desberdintasunik ba al dago?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
4
EUSTATen datuenarabera,
Zein ikasketetan daude mutil gehiago
Unibertsitatean?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
5
Lanbide Heziketan?
Non daude neskak eta mutilak ia parekatuta
Unibertsitatean?
Lanbide Heziketan?
Eta zein ikasketetan daude neska gehiago
Unibertsitatean?
Lanbide Heziketan?
Zergatik ematen dira desoreka horiek zure ustez?
1.2. Neskak ingenieritzetan?
Debbie Sterling-ek ingenieritza ikasi zuen eta neskak
karrera horietan sartzen animatzeko jostailuen enpresa
bat martxan jarri zuen. Haren bizitzaren helburu bat da
zientzietan, teknologian, ingeniaritzetan eta
matematiketan generoaren desberdintasunei aurre
egitea.
Bideoa ikusi
Zer diozu Debbie-ren aukerari buruz? Ingeniaritza ikasi behar zuen?
Emakumeen ikuspuntua beharrezkoa al da esparru guztietan? Zergatik?
Nesken eta mutilen aukeraketen arteko desberdintasunak biologikoak al dira?
2. Norberaren ezagutza
2.1. Interesak
Ba al dakizu zein lanbide gustatzen zaizun gehien? Eta zeintzuk
diren egin behar dituzun ikasketak horretan aritzeko?
2.1.
Interesak
2.2.
Gaitasunak
2.3. Lan
balioak
2.4.
Nortasuna
2.5. Notak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
6
Nire lanbide interesak
Nerabezaroan lan interesak ez daude oraindik zeharo finkatuta. Hala ere, galdeketa bat
egitea proposatzen dizugu, gehien interesatzen zaizkizun lanbide eta ikasketa jarduerak
identifikatzeko.
Ondorengo galdeketan 100 lanbide jarduerak aurkeztuko dizkizugu.
Bakoitzari puntuazioa eman behar diozu, 1etik (ez zait batere gustatzen) 5era (asko
gustatzen zait). Galdeketa bukatu ondoren, zure interesen puntuazioak 5 arlotan
bananduta jasoko dituzu.
Ondo pentsatuta erantzun baduzu, emaitzak zure erabakiak hartzeko oso lagungarriak
izango zaizkizu.
Lanbide interesei buruzko galdeketa
Lanbide interesen emaitzak
puntuazioa
Zientzia-Teknologia
Biosasungintza
Gizarte Zientziak
Giza zientziak
Artea
Emaitzari buruzko iruzkina
Lan interesak eta ikasketak
Ikasketa-multzo bakoitzean dauden ikasteko aukerak aztertuko duzu orain.
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
7
Aurreko jardueran puntuazio altuena lortu duzun etiketaren gainean klikatuz gero,
ikasketa multzo horretan dauden aukerak ikusiko dituzu. Bat edo batzuk aukeratu.
Geroago horietan sakontzeko aukera izango duzu.
Zientzia-Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea
Aztertu dudan arloa: ……………………………………..
Arlo horretan agertzen diren ikasketen artean, gehiago jakin nahiko nuke honi buruz:
…………………………………………..
Beste galdeketak (aukeran)
Aurrera! web orrian zure interesak aztertzeko beste galdeketak aurkituko dituzu: El GR,
Barcelona activa, Ibercaja, ItePasas…
Beste galdeketen emaitzak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
8
2.2.- Gaitasunak
Gaitasunak jarduera batzuk ondo burutzeko dugun
ahalmen multzoa dira, ezagutzarekin eta praktikarekin
garatzen direnak.
Nire gaitasunak
Zure gaitasunak baloratzeko galdeketa bat eskainiko dizugu ondoren. Kontuan har
ezazu aterako dituzun puntuazioak nork bere gaitasunak nola ikusten dituen
araberakoak izango direla, hau da, subjektiboak izango direla. Pertsona batzuk besteak
baino zorrotzagoak izaten dira nork bere burua baloratzerakoan.
Hala eta guztiz ere, eta galdeketa zintzotasunez betetzen baduzu, emaitzek ondorengo
ikasketak aukeratzeko argibideak emango dizkizute, zure gaitasunekin bat datozenak
aukeratzeko.
Nire gaitasunak
Emaitzak hurrengo orrian kopiatuko dituzu.
2.1.
Interesak
2.2.
Gaitasunak
2.3. Lan
balioak
2.4.
Nortasuna
2.5. Notak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
9
Nire gaitasunen emaitzak
PUNTUAZIOA ETA BALORAZIOA Puntuazioa Balorazioa*
Gaitasun mekanikoa
lanabesak erabiltzeko, tresna mekanikoak
ulertzeko eta konpontzeko trebetasuna
Kalkulurako gaitasuna
eragiketa eta kalkulu matematikoak azkar bezain
zehatz egiteko trebetasuna
Hizkuntza-gaitasuna
hitzen, esaldien eta ahozko zein idatzizko testuen
esangura ulertzeko eta ideiak zuzentasunez eta
hitz egokien bidez adierazteko trebetasuna
Gizarte-harremanetarako gaitasuna
gizarte eta gizabanako arazoak konpontzeko,
besteak laguntzeko, arduratzeko eta
harremanetarako trebetasuna
Gaitasun espaziala
objektuak espazioan proiektatzeko eta haien
ustezko tamaina-loturak, posizio-aldaketak...
antzemateko gaitasuna da.
Oroimena
ekintzak, irudiak, doinuak, gertaerak
zehaztasunez oroitzeko eta errepikatzeko
erraztasuna
Arrazoiketa
ekintzen arrazoiak aurkitzeko, egoera nahasiak
ulertzeko eta ebazteko gaitasuna
Gaitasun artistikoa
margoak, irudiak, materialak erabiltzeko
gaitasuna da, baita musika tresnak jotzeko,
dantzatzeko edo antzezteko trebetasuna ere.
*B= balorazioa:
<= 10 gaitasun eskasa
11 - 15 gaitasun nahikoa
16 - 20 gaitasun ona
21 - 25 gaitasun oso ona
Gaitasunak eta ikasketak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
10
Interesak lantzeko atalean ikasketak bost multzoetan banatu genituen:
Zientzia-Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea
Ikasketa multzo bakoitzean dauden ikasketetak egiteko (eta gero horiekin
lotutako lanbideetan aritzeko) zein gaitasun diren garrantzitsuenak kontuan hartuko
dituzu orain.
Gaitasun guztiak garrantzitsuak diren arren, multzo bakoitzean behar
beharrezkoak direnak bakarrik marraztu ditugu. Horrek ez du esan nahi agertzen ez
diren gaitasunak kontuan hartu behar ez duzunik. Horiek ere behar dira, maila
nahikoetan gutxienez.
Lanbide interesak (2.1.) aztertu zenituenean, zein ikasketa-multzotan lortu zenuen
puntuazio altuena?
Ikasketa-multzoa(k):
Multzo horretan garrantzi gehien duten gaitasunak
gaitasun oso onak
(21-25)
gaitasun onak
(16-20)
Nire gaitasunak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
11
Mekanikoa Kalkulua Hizkuntza Gizarte h. Espaziala Oroimena Arrazoiketa Artistikoa
Zure gaitasunen balorazioak ikasketa multzo horretan eskatzen diren gaitasunekin
alderatu. Zein gaitasun garatu beharko zenuke gehiago?
Gaitasunen deskribapena
GAITASUN MEKANIKOA
Lanabesak erabiltzeko, tresna mekanikoak ulertzeko eta
konpontzeko trebetasuna
KALKULURAKO
GAITASUNA
Eragiketa eta kalkulu matematikoak azkar bezain zehatz
egiteko trebetasuna
HIZKUNTZA GAITASUNA
Hitzen, esaldien eta ahozko zein idatzizko testuen
esangura ulertzeko eta ideiak zuzentasunez eta hitz
egokien bidez adierazteko trebetasuna
GIZARTE HARREMANAK
Gizarte eta gizabanako arazoak konpontzeko, besteak
laguntzeko, arduratzeko eta harremanetarako
trebetasuna
GAITASUN ESPAZIALA
Objektuak espazioan proiektatzeko eta haien ustezko
tamaina-loturak, posizio-aldaketak... antzemateko
gaitasuna da
OROIMENA
Ekintzak, irudiak, doinuak, gertaerak zehaztasunez
oroitzeko eta errepikatzeko erraztasuna
ARRAZOIKETA
Ekintzen arrazoiak aurkitzeko, egoera nahasiak ulertzeko
eta ebazteko gaitasuna
GAITASUN ARTISTIKOA
Margoak, irudiak, materialak erabiltzeko gaitasuna da,
baita musika tresnak jotzeko, dantzatzeko edo antzezteko
trebetasuna ere
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
12
2.3. Lan balioak
Zer dira lan balioak? Bideoa ikusi eta gero, zure hitzez azaldu.
Balioak………….
Nire lan balioak
Jarraian lan-balio zerrenda duzu. Esaldi horiek baloratu behar dituzu 1etik 10era, ia
baloratzen ez duzuna 1 eta zuretzat oso baliotsua dena 10 izanik.
Lan bat aukeratzerakoan niretzat asko balio du… P
1. Edertasuna, estetika, musika eta artearekin disfrutatzeko aukera izatea
2. Disfrutatzea, ondo pasatzea, dibertsioa
3. Aberastasuna, luxua, diru asko lortzeko aukera izatea
4. Erosotasuna: etxetik gertu egotea, arazorik gabe lana egitea...
5. Independentzia: norbere nagusia izatea
6. Abenturak, bidaiatzeko aukera izatea
7. Ekologia, ingurumena zaintzea
8. Gizartearen onarpena, besteen aurrean norbait izatea
9. Harremanak, lan giro ona izatea
10. Sormena garatzeko aukera izatea
11. Gehiago ikasteko aukera izatea
12. Justiziaren alde lan egiteko aukera izatea
13. Besteei laguntzeko aukera izatea
14. Askatasuna edukitzea: ordutegi malguak, bidaiatzea, aukerak...
2.1.
Interesak
2.2.
Gaitasunak
2.3. Lan
balioak
2.4.
Nortasuna
2.5. Notak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
13
15. Gizarte laguntza: mundua hobetzearen alde zerbait egitea
16. Bakearen alde lana egiteko aukera izatea
17. Norberaren errealizazioa: egiteko gai naizena aurrera eramateko aukera
izatea
18. Osasuna zaintzea
19. Segurtasuna lortzea: pertsonala, ekonomikoa...
20. Sinesten dudanarekiko koherentzia
21. Ospea, fama, arrakasta lortzeko aukera izatea
22. Boterea, nagusia izatea, erabakiak hartzeko aukera izatea
23. Apaltasuna, diskrezioa, besteek erabakitakoa egitea
24. Ordena, lasaitasuna, egonkortasuna
Puntuazio altuena duten 5 balio aukeratu eta horiek beheko taulan ordenatuko dituzu.
nire lan-balioak
1.
2.
3.
4.
5.
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
14
2.4. Nortasuna
Pertsona bakoitza bakarra da, baina ez alderdi genetikotik
begiratuta soilik, baita bizitzaren gertaeren aurrean ematen
duen erantzunarengatik ere, hau da, haren nortasunarengatik.
Anaia edo ahizpa bikien kasua oso nabarmena da: fisikoki oso
antzekoak izan arren, nortasunaz oso desberdinak izaten dira.
Norbait lotsatia dela esaten dugunean, pertsona hori
beste batzuengandik, irekiagoak diren bestengandik,
desberdintzen dugu.
Nortasuna edo “pertsonalitatea” antzerkietan
antzezleek erabiltzen zituzten maskarak izendatzeko
erabili ohi zen.
Nortasuna ezaugarrien multzoa da, gizabanako bakoitzak gertaerenaurrean ematen
duen erantzuna eratzen duena.
Nortasunak pertsonak deskribatzen eta elkarren artean desberdintzen laguntzen digu.
Zenbait gertaerek nortasuna alda dezaketela onartzen den arren, aldaketa horiek oso
txikiak ohi dira: haserretzeko joera duen batek sarritan egongo da haserre eta joera hori
egoera desberdinetan erakutsiko du.
2.1.
Interesak
2.2.
Gaitasunak
2.3. Lan
balioak
2.4.
Nortasuna
2.5. Notak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
15
Nortasunaren galdeketa
John Holland psikologo amerikarrak 1970 urteetan nortasunaren inguruan teoria bat
garatu zuen: Lana hobeto egingo dugu baldin eta lan horretan eginbeharreko jarduerak
gogokoak baditugu.
Holland-en teoria RIASEC deitzen da eta sei izaera-mota bereizten ditu:
▪ R errealista (egileak),
▪ I ikertzailea (pentsatzaileak),
▪ A artista (sortzaileak),
▪ S soziala (laguntzaileak),
▪ E ekintzailea (limurtzaileak) eta
▪ C konbentzionala (antolatzaileak).
Normalean ez gara izaera tipo bakarrekoak, izaera horien konbinazioak baizik:
R-I-A, S-E-C, … Horri Holland-en kodea deitzen zaio.
Irudian gertu dauden kategoriak lotura handia dute. Urruti daudenak, berriz, kontrakoak
dira.
Zure nortasuna hobeto ezagutzen lagunduko dizun galdeketa egin
ezazu. Emaitzak ondorengo taulan jasoko dituzu.
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
16
Galdeketaren emaitzak.
ERREALISTA
gauzetan
zentratuta.
R
Eskuekin gauzak egitea gustatzen zaie. Trebeak dira
mekanikarako eta animaliekin, landarekin, tresnekin edo
makinekin lan egitea gustuko dute: ingeniariak,
mekanikariak, igeltseroak, arotzak…
IKERTZAILEA
ideietan zentratuta
I
Ideiekin eta datuekin lan egitea dute gogoko. Gertaerak
ikertzea gustatzen zaie. Problemak ulertzen eta ebazten
onak dira, baita saiakuntzak egiten ere. Ikerketarekin
zerikusia duten lanbideak dituzte gogoko: fisika, biologia,
medikuntza…
ARTISTIKOA
ideietan eta
pertsonengan
zentratuta
A
Ideiekin lan egitea dute gogoko. Sortzaileak dira eta
irudimena, sormena, sentimenduak eta intuizioa erabiltzea
gustatzen zaie. Arte lanen bidez adierazten dute
sentitutakoa. Lanean askatasuna eskertzen dute: musikaria,
marrazkilaria, diseinatzailea, antzezlaria, idazlea…
SOZIALA
pertsonengan
zentratuta
S
Jendearekin lan egitea eta laguntza ematea dute gogoko.
Gizarte-harremanetan trebeak dira eta komunikatzaile onak
dira: irakasleak, hezitzaileak, gizarte-langileak...
EKINTZAILEA
pertsonengan eta
gauzetan zentratuta
E
Datuekin eta jendearekin lan egitea balioesten dute.
Besteengan eragin eta taldearen liderrak izatea dute
gustuko. Badakite gauzak eta ideiak saltzen eta jendea erraz
konbentzitzen dute. Negozio, enpresa, salmentekin…
zerikusia duten lanbideak dituzte gustuko.
KONBENTZIONALA
datuetan eta
gauzetan zentratuta
C
Datuak maneiatzen eroso sentitzen dira. Ordena gogoko dute
eta lanean plangintza bat jarraitzea nahiago. Datuekin,
zenbakiekin, agiriekin, artxiboetan… lan egitea dute gustuko:
liburuzaina, administratzailea, idazkaria, programatzailea…
Emaitzen intrepretazioa
25-21 artean = oso maila ona faktore horretan
16-20 artean = maila ona faktore horretan
11-15 artean = maila arrunta faktore horretan
=<10 = maila urria faktore horretan
Emaitzen arabera, zein da zure Holland-en kodea?
(puntuazio altuena lortu duten hiru hizkiak dira,
adibidez, R-I-A, S-E-C,... )
Lanbideak aztertzen dituzunean, emaitza hauek kontuan hartuko dituzu.
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
17
2.5. Notak
DBHn orain arte lortutako notek zeresan handia dute
erabakitze prozesu honetan, ikasketetarako duzun gaitasuna
eta ahalegina, biak, azaltzen dituztelako.
Nota horiek beheko taulan jasoko dituzu, etorkizuneko aukera
akademikoak aztertzekogaraian erreferentzia-puntua izango
dituzu eta.
Nire notak
Jakintzagaiak
DBH 1 DBH 2 DBH 3 Puntuazioa
Nota Nota Nota batez
bestekoa
Gaztelania eta Literatura
Euskal Hizkuntza eta Literatura
Atzerriko Hizkuntza
Matematika
Geografia eta Historia
Gorputz Hezkuntza
Biologia eta Geologia
Fisika eta Kimika
Teknologia
Plastika Hezkuntza
Musika
2.1.
Interesak
2.2.
Gaitasunak
2.3. Lan
balioak
2.4.
Nortasuna
2.5. Notak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
18
Jakintzagaien puntuazioa
Jakintzagai batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira zenbait ikasketetan; adibidez,
Medikuntzarako Biologia eta Kimika ezinbestekoak dira.
Ondorengo taulan ikasketen multzo bakoitzean DBHko jakintzagai garrantzitsuenak
zeintzuk diren jaso ditugu.
Jakintzagai bakoitzean lortutako batez besteko puntuazioa taularen hirugarren zutabean
ipiniko duzu. Azken zutabean, berriz, batez bestekoa egingo dugu. Emaitza horiek zure
erabaki hartzerakoan kontuan hartuko dituzu.
Ikasketa-multzoak
Jakintzagai
garrantzitsuak
Zure notak Multzoaren
emaitza
Zientzia-Teknologia
Matematika
Fisika-Kimika
Biologia-Geologia
Teknologia
…
…
…
…
….
Biosasungintza Biologia-Geologia
Fisika-Kimika
…
…
….
Gizarte Zientziak Matematika
Geografia eta Historia
…
…
….
Giza Zientziak
Euskara eta lit.
Gaztelania eta lit.
Atzerriko hizkuntza
Geografia eta Historia
…
…
…
…
….
Artea Musika
Plastika
…
… ….
Lanbide interesak (2.1.) aztertu zenituenean zein izan zen puntuazio altuena zuen
ikasketa multzoa?
Zeintzuk dira multzo horretan jakintzagai garrantzitsuenak?
Zein puntuazioa lortu duzu jakintzagai horietan?
Zer deritzozu?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
19
Norberaren ezagutza: laburpena
Orain arte egindako lana errebisatzeko unea iritsi da.
Lanbide interesetan lortutako emaitzak izango dituzu abiapuntua.
DBH4
Zientzia-Teknologia
Biosasungintza
Gizarte Zientziak
Giza zientziak
Artea
Hurrengo orriko taula osatzen laguntzeko adibide bat ipini dugu (Zientzia-Teknologia)
eta horrekin lotutako gaitasunak eta notak. Zuk zureak ipiniko dituzu berdez idatzita
dauden horien ordez.
1. puntuazio altuena duen zure ikasketa-multzoa.
Bi ikasketa-multzoetan puntuazio berdintsua baduzu, taula kopiatu eta bi
kasuetan osa dezakezu.
2. ikasketa multzo horretan garrantzitsuak diren gaitasunak ipiniko dituzu (oso
onak eta onak bakarrik).
3. zure gaitasunen balorazioak kopiatuko dituzu. Kasuren batean zure
gaitasunaren balorazioa ikasketa-multzo horretan eskatzen denarekin
alderatuta ez bada nahikoa, gorriz markatuko duzu (adibidean, arrazoiketa).
4. notak ipintzeko zutabean, ikasketa-multzo horretan garrantzitsuenak direnak
idatzi;
5. jakintzagai horietan zure batez besteko notak kopiatu.
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
20
Lanbide
Interesak
Ikasketa-multzoa
1
Gaitasunak Notak
Ikasketa-multzoarenak
(oso onak eta onak
soilik)
2
Nireak
3
Ikasketa-multzoan
garrantzitsuak
direnak
4
Nireak
5
Zientzia-
Teknolog
75
Mekanikoa
Kalkulua
Hizkuntza
Gizarte h
Espaziala
Oroimena
Arrazoiketa
Artistikoa
ona
ona
--
--
ona
--
oso ona
--
ona
ona
nahikoa
oso ona
ona
ona
ona
nahikoa
Matematika
Fisika-Kimika
Biologia-Geologia
Teknologia
7
8
6
9
Puntuazio altuena lortu duzun ikasketa multzo horretan garrantzitsuak diren gaitasunak
nahiko garatuak al dituzu?
Ikasketa multzo horretan garrantzitsuak diren jakintzagaietan behar besteko notak izan
dituzu orain arte?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
21
3.- Lan mundua
3.1. Lanbideak aztertzen
Lan mundua ezagutzeko Lanbide bati buruzko informazioa bilatzea
proposatu nahi dizugu. Denbora baduzu, lanbide bat baino gehiago
aztertzea aholkatzen dizugu. Eta zure bilaketaren emaitza
ikaskideekin partekatzen baduzu, oraindik hobeto.
Test de intereses profesionales
Test honek lagunduko dizu zure
interesekin bat datozen lanbideak
identifikatzen eta horiei buruzko
informazioa aztertzen.
Sartzeko datu gutxi batzuk eman
beharko dituzu.
T
est horren emaitzetan puntuazio altuena
lortu duen interes-arloa
(
adibidean: Juridico)
…
…………………………..
Interes arlo horren deskribapena (adibidean ezkerreko lerroaldea)
……………………………………………………………………………………………………………………………………………
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
22
Aukeratu duzun lanbidea
● Lanbide horretan zertan dihardute?
● Zeintzuk dira ohiko betebeharrak? (galdetegian +INFO sakatuz)
● Zein gaitasun behar dira lanbide horretan aritzeko? (competencias clave)
Bat al datoz zure emaitzekin?
● Zer ikasi behar da lanbide horretan sartzeko?
● Zein ikasketa-multzokoak dira? (ezabatu ez direnak) Zientzia-
Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea
● Lanik ba al dago?
● Zenbat irabazten da?
Lanbide horri buruz zure iritzia eman:
Zure ikaskideek aztertu dituzten lanbideen artean, zein da gehien interesatu zaizuna?
Zergatik?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
23
3. 2. Emakumeak lan munduan
Recursos humanos bideoa ikusi.
Orain testu bat irakurriko duzu: Zeintzuk dira emakumeek lan munduan aurkitzen
dituzten oztopoak? (GPS programaren baliabidea).
Ondorengo galderak erantzun:
Zure ustez, emakumeek egunero oztopo horiei aurre egin behar izaten al diete lanean?
Zein da ohikoena?
Zein da arrazoi nagusia halako egoerak izateko?
Oztopo hauek emakumeek bakarrik izaten dituzte, edo baita gizonek ere? Horrela bada,
zeintzuk dira gizonengan eragina izaten dutenak?
Zein motatako estrategiak bururatzen zaizkizu zailtasun hauei aurre egiteko?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
24
3.3. Lanean ari dira
Lanean hasita dauden pertsonen bideoak web-orri batean bildu ditugu. Horietan
protagonistek haien lanbidea, behar izan duten prestakuntza, egin duten ibilbidea, gaur
egun zertan diharduten eta etorkizunean zer espero duten azalduko dizute.
Gehien interesatzen zaizkizun lanbideen bideoak aukera itzazu.
Bideoak: Lanean ari dira (GPS proiektua)
Play list honetan beste lanbide batzuk
dituzu:
Monitor/a de fitness; Físico/a; Agente
de medio ambiente.; Ciencias del
mar; Veterinaria; Técnico de laboratorio;
Enólogo; Cabina de cine; Archivero;
Fisioterapeuta; Director de hotel;
Trabajador social; Community manager;
Instalador de comunicaciones;
Fotógrafo; Restaurador;
Nutricionista; Diseñador de moda;
Especialista de cine; Bombero;
Ingeniero aeronáutico; Ingeniero
de caminos; Arquitecto; Marino;
Socorrista; Guardia civil; Decorador; Dietista; Piloto de aeronaves; Juez; Notario.
Zein bideoak aukeratu dituzu?
Zein gustatu zaizu gehien? Zergatik?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
25
Aukeratu duzun bideoaren fitxa bete ezazu.
Lanbidea
Ezaugarriak
Prestakuntza
Ibilbidea
Gaur egun
Etorkizuna
Generoa
Bideoan deigarri egin zaizun zerbait ba al dago?
Lanbide hori zure interesekin bat dator? Eta zure nortasunarekin?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
26
3.4. Zeintzuk dira zure indarguneak lana aurkitzeko? Eta
hobetzeko alderdiak?
Lana bilatzeko unea urruti daukazun arren, enplegagarritasuna hobetzen duten
baldintzak ezagutzea proposatzen dizugu orain. Lana aurkitzeko aukerak hobetzen
dituzten baldintzak dira.
Ondorengo bideoan enplegagarritasuna hobetzeko 10 giltza aipatzen dira.
Zure kasuan 10 faktore horiek indarguneak dituzu edo hobetzeko alderdiak dira?
Bideoa: Peridis. Las 10 claves de la empleabilidad
Lana bilatzeko dekalogoa
1.- Norberaren ezagutza eta konfiantza. Jakin zein dituzun indar guneak eta zein zure
mugak.
2.- Etengabeko ikaskuntza. Ager zaitez baikor eta hobetzeko gogoz.
3.- Komunikazioa. Defenda itzazu zure ideiak eta besteekin partekatu
4.- Malgutasuna. Aldaketetara moldatu
5.- Erabakiak hartu. Ez geratu zalantzagatik geldirik.
6.- Denboraren kudeaketa.Lehentasunak jarri, egitekoak antolatu…
7. Ekintzaile eta jardunzale izan. Nahi duzuna lortzeko, egin borroka irtenbideak eta
aukerak bilatuz
8.- Elkarlanerako sareak. Besteekin batera aritu eta lagundu besteei.
9.- Gaitasun digitalak. Ikasi tresna digitalak ondo erabiltzen
10.- Taldean lan egin. Partekatu, elkarbanatu, izan konfiantza besteengan…
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
27
Taula bete, lana bilatzeko dekalogo hori kontuan hartuta.
Lana bilatzeko indarguneak Lana bilatzeko hobetzeko alderdiak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
28
4.- Ibilbideak
Hezkuntza mapa
Beheko irudian egungo hezkuntza sistema duzu. Bertan DBH ondorengo ikasketak
agertzen dira eta, irudiaren gainean klikatuz gero, bakoitzean sartzeko baldintzak eta
lehentasunak aurkituko dituzu. Irudiaren gainean klikatu behar duzu.
4.1. Lanbide
Heziketa
4.2. Batxilergoa
4.3. Unibertsitatea
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
29
Mapa hau ondorengo lanetan kontsultarako tresna erabil dezakezu.
4.1.- Lanbide Heziketa
Lanbide Heziketa zikloei buruzko informazioa landuko duzu
orain.
Lanbide Heziketa ezagutzen.
IKASLAN Gipuzkoak egindako bideoak dituzu aukeran.
Orain arte lortutako emaitzekin bat datorren
bideoa aukeratu eta ikasle-ohiak diona
adi entzun. Gero, taulak bete.
Bideo gehiago hemen
Zikloaren izena
Lanbide Arloa
Maila Erdi Maila / Goi maila
Moduluak (ikasgaiak)
Lan munduan okupazio
nagusiak
Ikastetxeak
Ziklo horretan sartzeko
baldintzak
Sartzeko lehentasunak
Kasuak aztertzen
Ondorengo aurkezpenetan aurkituko duzu behar duzun informazioa Joni eta
Aiztiberri laguntzeko.
4.1. Lanbide
Heziketa
4.2. Batxilergoa
4.3. Unibertsitatea
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
30
Oinarrizko LH Erdi Mailako LH
Goi Mailako LH
Jonen zalantzak
Joni ile apainketa gustatu izan zaio betidanik. Ikasketa luzerik
egin nahi ez duenez, Erdi Mailako ziklo bat egitea pentsatu du.
Zein zikloa egin dezake?
Non du ziklo hori ikasteko aukera?
Zein titulazioa eskatzen dute sartzeko?
Zenbat plaza gordetzen dute DBHko titulua dutenentzat?
Erdi mailako ziklo hori egin ondoren, ikasten jarraitzeko aukerarik ba al du?
Jonen lagun batek esan dio ile apainketa ez dela gizonezkoen lanbide bat,
emakumezkoenadela. Zer esango zenioke horri?
Aitziberri laguntzen
Aitziber Hernanin bizi da. Gehien gustatzen zaion ikasgaia
teknologia izan da beti. DBH bukatu ondoren Erdi Mailako
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
31
ziklo bat egin nahi du, lanean berehala hasteko.
Zein aukerak ditu Aitziberrek Hernanin?
Erdi mailako ziklo hori egin ondoren, ikasten jarraitzeko aukerarik ba al du?
Aitziberren lagun batek dio teknologia mutilen gauza dela, ez neskena. Zer deritzozu?
4.2.- Batxilergoa
Ondorengo aurkezpenean Batxilergoari
buruzko informazioa aurkituko duzu.
Jarraian proposatzen diren kasuetan aholkua emateko,
informazioa ondo ulertu beharko duzu. Adi egon!
Kasuak ondo ebazteko aholkuak:
● Unibertsitate ikasketak egiteko, gradu horren taldea (Jakintza adarra)
aurkezpenean aurkitu behar duzu lehenengo. Ikasketa multzo horretan taula
batean gradu bakoitzean USE nota igotzeko jakintzagaiak agertuko dira, kolore
4.1. Lanbide
Heziketa
4.2. Batxilergoa
4.3. Unibertsitatea
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
32
batez markatuta (gorria, berdea, morea). Horiek Batx 2. mailako ikasgaiak dira.
Datu horrekin beste zutabeak beteko dituzu.
● Lanbide Heziketako GM ziklo batean sartzeko plazen %60a erreserbatzen da
batxilergoa egin dutenentzat, baina lehentasuna izango dute aurrez markatutako
batxilergoaren modalitatea (eta batzuetan jakintzagaia ere) egin dutenak. Datu
hori aurkezpenean aurkituko duzu (GMn sartzeko lehentasunak)
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
33
1. Maiderrek Bioteknologia gradua egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio
gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko?
Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak
Bioteknologia
Batxilergoa modalitatea
jakintzagaiak
1.mailan 2. mailan
2. Asierrek Haur Hezkuntza gradua egin nahi. Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu
horretan sartzeko aukera gehiago izateko?
Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak
Haur Hezkuntza
Batxilergoa modalitatea
jakintzagaiak
1. mailan 2. mailan
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
34
3. Ricardok Giza nutrizioa eta Dietetika gradua egin nahi du. Zein batxilergoa
interesatzen zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko?
Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak
Giza nutrizioa eta Dietetika
Batxilergoa modalitatea
jakintzagaiak
1. mailan 2. mailan
4. Mihaelak Ingenieritza mekanikoa gradua egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen
zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko?
Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko
Ikasgaiak
Ingenieritza mekanikoa
Batxilergoa modalitatea
jakintzagaiak
mailan 2. mailan
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
35
5. Kavik Ingeles ikasketetako gradu egin nahi du.
Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko?
Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko
Ikasgaiak
Ingeles ikasketak
Batxilergoa modalitatea
jakintzagaiak
1. mailan 2. mailan
6. Maialenek Arteko gradua egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu
horretan sartzeko aukera gehiago izateko?
Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko
Ikasgaiak
Arteko gradua
jakintzagaiak
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
36
Batxilergoa modalitatea 1. mailan 2. mailan
7. Manu ikasle ona da eta Unibertsitate ikasketak egin nahi ditu. Gauza asko
interesatzen zaizkio: umeekin oso ondo moldatzen da eta Lehen Hezkuntza egitea
pentsatu izan du askotan, baina Erizantza ere interesatzen zaio.
Zein batxilergoa interesatzen zaio bi gradu horietan sartzeko aukera gehiago izateko?
Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko
Ikasgaiak
Lehen Hezkuntza
Erizantza
Batxilergoa modalitatea
jakintzagaiak
1. mailan 2. mailan
Zein notarekin sartu zen Lehen Hezkuntza graduan azken ikasleak 2018an?
(USE gutxieneko notak begiratu) ......
Eta Erizaintzan?........
Nota horiek kontuan hartuta, zer esango zenioke Manuri?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
37
8. Marthak kalkuluak eta planoak egiteko erraztasuna duela uste du. Bere lehengusuak
Fabrikazio mekanikoko diseinua bukatu berri du eta lanean hasi da. Berak ere Goi
Mailako ziklo hori egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio ziklo horretan
lehentasuna izateko?
Fabrikazio
mekanikoko diseinua
Batxilergoa
modalitatea
jakintzagaiak
1. mailan 2. mailan
Martharen lagun batek esan dio ziklo hori ez dela neskentzat, hori ikasten duten guztiak
mutilak direla eta, gainera, metal enpresa horik oso zikinak direla.
Zer erantzungo zenioke?
9. Aitorrek Fisika-Kimikan nota onak ateratzen ditu. Gainera, ingurugiroa asko
interesatzen zaionez, horrekin lotuta dagoen Lanbide Heziketako GM ziklo bat egin nahi
du: Ingurumen Kimika. Zein batxilergoa interesatzen zaio ziklo horretan lehentasuna
izateko?
Ingurumen Kimika Batxilergoa
modalitatea
jakintzagaiak
1. mailan 2. mailan
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
38
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
39
4.3.- Unibertsitatea
Unibertsitate ikasketak aztertzea
Orain arte ikasketak bost multzoetan banatu ditugu
(Zientzia-Teknologia, Biosasungintza,Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Arte), ikasketa
multzo horiek batxilergoko ibilbideekin bat datozelako.
Unibertsitate ikasketak ere bost multzoetan banatu ohi dira, baina beste modu batean
antolatuta: multzo bat bitan banatzen da eta beste bi elkartu egiten dira (ikus taulan).
Norberaren
ezagutza
Unibertsitate ikasketak
Zientzia-Teknologia 1. Zientziak
2. Ingenieritzak eta Arkitektura
Biosasungintza 3. Osasun Zientziak
Gizarte Zientziak 4. Gizarte eta Lege zientziak
Giza zientziak
5. Artea eta Giza Zientziak
Artea
Ondorengo taulan ikasketa multzo bakoitzean dauden ikasketei buruzko informazio
ugari aurkituko duzu:
● esparru horretan dauden graduen informazio orokorra, gaztelaniaz;
● EHUko eskaintza.
Zure interesekin (2.1.) bat datorren Gradu bat aukeratu beharko duzu eta horri buruzko
informazioa bilatu. Ondoren, gradu horri buruzko informazioa jasotzeko fitxa osatuko
duzu.
4.1. Lanbide
Heziketa
4.2. Batxilergoa
4.3. Unibertsitatea
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
40
Ciencias experimentales
Zientziak (EHU)
Ingenierías y Arquitectura
Ingenieritza eta Arkitektura (EHU)
Ciencias de la Salud
Osasun Zientziak (EHU)
Ciencias Sociales y Jurídicas
Actividades Físicas y Seguridad
Gizarte eta Lege Zientziak
Artes y Humanidades
Artea eta Giza Zientziak (EHU)
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
41
Fitxa: Unibertsitate ikasketak aztertzen
Aukeratu duzun gradua
Gradu horretan zer ikasten da?
Batxilergoan ikasketa horiekin lotura duten ikasgaiak:
Ikasketa horietan zeintzuk dira gaitasun garrantzitsuenak?
EHUk eskaintzen al du gradu hori? Non ikas daiteke?
Zein irtenbide profesionalak ditu gradu horrek?
Aurrera.eus webgunean Unibertsitate ikasketei buruzko informazio gehiago aurkituko
duzu.
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
42
5. Erabakiak hartzeko aholkuak.
Arrakastarako bidea
Dagoeneko jakingo duzu heldua izateak zer dakarren: beste gauza
askoren artean erabaki gehiago hartu behar izatea eta arazoei zuk
zeuk aurre egin behar izatea, ardura zeurea izanik.
Bizitzako egoera gehienek parte hartzea eta zerbait erabakitzea eskatzen
digute. Egoera batzuen aurrean lasaiago erabakitzen dugu, zer aukeratu ia
berdin zaigulako. Beste egoeretan, berriz, gehiago kostatzen zaigu
aukeratzea, asko baloratzen ditugun gauzen artean bat, besterik
ez, aukeratu behar dugunean.
Aukerak, berarekin nekea!
Hartzen ditugun erabakiekin denok asmatu nahi dugu, gure helburuak lortu nahi ditugu.
Baina batzuetan ez da horrela gertatzen. Zer egin behar da gure helburuak lortzeko?
Arrakasta zer den eta nola lortzen den hausnartzea proposatzen dizugu.
Richard St John-ek 500 pertsona arrakastatsuak elkarrizketatu zituen. Haiek denak 8
ezaugarri komunak zituzten, landu behar izan zituztenak, ez baitziren haiekin jaio.
Zeintzuk dira ezaugarri horiek? Noraino dituzu zuk ezaugarri horiek garatuak?
RTVEn Ikusi: Las ocho claves del exito
Bideoa ikusi ondoren, erantzun
Zer da zuretzat arrakasta lortzea?
Zure ustez, zer behar da arrakastatsua izateko?
Richard St John-ek 8 klabeak aipatzen ditu. Horietatik zenbat dituzu lortuak? Eta
lortzeko bidean?
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
43
Lortuak Lortzeko Bidean
Inoiz pentsatu al duzu zure bizitzarekin zer egin nahi duzun, zer lortu nahi duzun? Zer da
aldatu edo hobetu nahi duzuna? Zeintzuk dira zure erronkak? Bideoa ikusi
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
44
Nire erabakia
Aurreko lan guztiarekin gauza asko argitzeko aukera izan duzu: zure burua gehiago
ezagutzen duzu eta baita lan munduari eta ikasketeei buruzko informazio gehiago
daukazu.
Hurrengo orrialdeetan DBH ondorengo hiru aukerak aurkituko dituzu: Batxilergoa, Erdi
mailako Lanbide Heziketa eta Oinarrizko Lanbide Heziketa. Aukera bakoitzean fitxa bat
dago. Zurea bakarrik beteko duzu, besteak ezabatu.
Fitxa betetzeko laguntza
● Batxilergoa interesatzen bazaizu, modalitatea aukeratu aurretik, jakintzagaiak
eta ondorengo ikasketen arteko loturak errebisatu beharko dituzu.
● Lanbide Heziketa interesatzen bazaizu, zoaz FPBide-ra. Bertan aurkituko duzun
galdeketak ziklo bat aukeratzen lagunduko dizu .
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
45
1.- Batxilergoa:
Batxilergoa Modalitatea:
Ikastetxea:
Modalitateko
Jakintzagaiak
Espezifikoak
Batxilergoaren ondoren, egin nahi duzuna zehaztu, ahal duzun neurrian
Unibertsitatea:
Goi mailako ziklo bat:
Datu guzti horiek bat datozen ikusteko taula batean ipiniko dituzu.
Ikasketak
Batxilergoa
modalitatea
Jakintzagaiak Espezifikoak
1. mailan 2. mailan
Gradua (zurea)
GM zikloa
(zurea)
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
46
2.- Lanbide Heziketako Erdi Mailako zikloa (hiru ziklo aukeratu,
lehentasunen arabera)
Erdi Mailako
zikloak
Hiru aukeratu, ordenan Non eskaintzen dute?
1.
2.
3.
Erdi Mailako zikloa bukatu ondoren, zer egin nahi duzu?
Ikasten jarraitu:
Lanean hasi:
3.- Oinarrizko Lanbide Heziketako OLH zikloa, graduatua aurten
lortuko ez duzulakoan (ziur zaude?)
OLH zikloak
Hiru aukeratu, ordenan Non eskaintzen dute?
1.
2.
3.
OLH zikloa bukatu ondoren, zer egin nahi duzu?
Ikasten jarraitu:
Lanean hasi
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
47
Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4
@orientasare
48
Aurrera! programaren balorazioa
Gure lanari nota jartzea tokatzen zaizu orain.
Zer iruditu zaizu Aurrera! Orientazio Programa hau?
aurrera.eus

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie Dbh4 aurrera koadernoa 1819

1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa
Ikastenikasi
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
txinparta1
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
bashirlazahar
 

Ähnlich wie Dbh4 aurrera koadernoa 1819 (20)

Irratia eskolan
Irratia eskolanIrratia eskolan
Irratia eskolan
 
Nire datuak
Nire datuakNire datuak
Nire datuak
 
didaktika-sintesia
didaktika-sintesiadidaktika-sintesia
didaktika-sintesia
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
Tertulia dialogikoak zientzia arloan
Tertulia dialogikoak zientzia arloanTertulia dialogikoak zientzia arloan
Tertulia dialogikoak zientzia arloan
 
Antzematea
AntzemateaAntzematea
Antzematea
 
Orientazio koadernoa 3DBH
Orientazio koadernoa 3DBHOrientazio koadernoa 3DBH
Orientazio koadernoa 3DBH
 
1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa
 
Nire lehen koadernoa euskaraz atzerritarrak
Nire lehen koadernoa euskaraz  atzerritarrakNire lehen koadernoa euskaraz  atzerritarrak
Nire lehen koadernoa euskaraz atzerritarrak
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
 
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
 
Zientziak hh hasiera
Zientziak hh hasieraZientziak hh hasiera
Zientziak hh hasiera
 
Guion
GuionGuion
Guion
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axularIkasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
 
Irakasteko eta ikasteko era berriak
Irakasteko eta ikasteko era berriak   Irakasteko eta ikasteko era berriak
Irakasteko eta ikasteko era berriak
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 
Metodologietan formakuntza HUHEZI Hezkuntza Masterra
Metodologietan formakuntza HUHEZI Hezkuntza MasterraMetodologietan formakuntza HUHEZI Hezkuntza Masterra
Metodologietan formakuntza HUHEZI Hezkuntza Masterra
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 

Mehr von mendeorien

Mehr von mendeorien (20)

2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv
2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv
2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv
 
Aurrera cuaderno 4 eso 2018
Aurrera cuaderno 4 eso 2018Aurrera cuaderno 4 eso 2018
Aurrera cuaderno 4 eso 2018
 
Dbh ondoren 2018 19
Dbh ondoren 2018 19Dbh ondoren 2018 19
Dbh ondoren 2018 19
 
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
 
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018
 
Batxilergoaren ondoren 18 19.ppt
Batxilergoaren ondoren 18 19.pptBatxilergoaren ondoren 18 19.ppt
Batxilergoaren ondoren 18 19.ppt
 
Aurkezpena batxi +lanbide heziketa
Aurkezpena batxi +lanbide heziketaAurkezpena batxi +lanbide heziketa
Aurkezpena batxi +lanbide heziketa
 
Notas de corte2018 cast
Notas de corte2018 castNotas de corte2018 cast
Notas de corte2018 cast
 
2019 20 graduen gida laburra
2019 20 graduen gida laburra2019 20 graduen gida laburra
2019 20 graduen gida laburra
 
Orientaziokoadernoa ingeniaritza
Orientaziokoadernoa ingeniaritzaOrientaziokoadernoa ingeniaritza
Orientaziokoadernoa ingeniaritza
 
Graduen eskaintza
Graduen eskaintzaGraduen eskaintza
Graduen eskaintza
 
Ateirekiak
AteirekiakAteirekiak
Ateirekiak
 
Inskripzio prozesua
Inskripzio prozesuaInskripzio prozesua
Inskripzio prozesua
 
Calendario 2019 ces
Calendario 2019 cesCalendario 2019 ces
Calendario 2019 ces
 
Folleto hetel 2018 19
Folleto hetel  2018 19Folleto hetel  2018 19
Folleto hetel 2018 19
 
Ikaslan araba 2018 19
Ikaslan  araba 2018 19Ikaslan  araba 2018 19
Ikaslan araba 2018 19
 
Ikaslan bizkaia 2018-2019
Ikaslan bizkaia  2018-2019Ikaslan bizkaia  2018-2019
Ikaslan bizkaia 2018-2019
 
Ikaslan gipuzkoa aldizkaria 1819 -2
Ikaslan gipuzkoa  aldizkaria 1819 -2Ikaslan gipuzkoa  aldizkaria 1819 -2
Ikaslan gipuzkoa aldizkaria 1819 -2
 
Batxi matrikulazio egutegia 2018
Batxi matrikulazio egutegia 2018Batxi matrikulazio egutegia 2018
Batxi matrikulazio egutegia 2018
 
Notak gipuzkoa 2017(1)
Notak gipuzkoa 2017(1)Notak gipuzkoa 2017(1)
Notak gipuzkoa 2017(1)
 

Dbh4 aurrera koadernoa 1819

  • 1. Aurrer a ! Nire orientazio koadernoa DBH4
  • 2. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 2 2018-19 ikasturtea Izena: …..…………………………………. Aurkezpena Orain arte egindako ibilbide akademikoan ez duzu ezer pentsatu behar izan. Laster, ordea, nora iritsi nahi duzun planteatu beharko duzu. Eta galdera horri erantzuteko zure bizibide proiektuaz pentsatu beharko duzu: zer izan nahi duzu? Zein bide aukeratzen jakiteko, nora joan nahi den jakin behar da lehenengo. Orientazio Programa honetan ikasturtearen bukaerako erabakiak hartzeko laguntza aurkituko duzu. Programaren atalak
  • 3. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 3 Zure Orientazio Koaderno honetan programaren atal horietan egindako lana jasoko duzu. Seriotasunen betetzen baduzu, zure bidea aukeratzen lagundu dizu. Prest zaude? Aurrera! 1.- Berdintasunean aukeratzea 1.1. Datuak aztertzen EUSTATek kaleratu zituen datuak dituzu ondoren. Grafikoek ikasleek aukeratzen dituzten ikasketak jasotzen dituzte: neskenak gorriz; mutilenak, urdinez. Neskek eta mutilek aukeratzen dituzten ikasketetan desberdintasunik ba al dago?
  • 4. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 4 EUSTATen datuenarabera, Zein ikasketetan daude mutil gehiago Unibertsitatean?
  • 5. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 5 Lanbide Heziketan? Non daude neskak eta mutilak ia parekatuta Unibertsitatean? Lanbide Heziketan? Eta zein ikasketetan daude neska gehiago Unibertsitatean? Lanbide Heziketan? Zergatik ematen dira desoreka horiek zure ustez? 1.2. Neskak ingenieritzetan? Debbie Sterling-ek ingenieritza ikasi zuen eta neskak karrera horietan sartzen animatzeko jostailuen enpresa bat martxan jarri zuen. Haren bizitzaren helburu bat da zientzietan, teknologian, ingeniaritzetan eta matematiketan generoaren desberdintasunei aurre egitea. Bideoa ikusi Zer diozu Debbie-ren aukerari buruz? Ingeniaritza ikasi behar zuen? Emakumeen ikuspuntua beharrezkoa al da esparru guztietan? Zergatik? Nesken eta mutilen aukeraketen arteko desberdintasunak biologikoak al dira? 2. Norberaren ezagutza 2.1. Interesak Ba al dakizu zein lanbide gustatzen zaizun gehien? Eta zeintzuk diren egin behar dituzun ikasketak horretan aritzeko? 2.1. Interesak 2.2. Gaitasunak 2.3. Lan balioak 2.4. Nortasuna 2.5. Notak
  • 6. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 6 Nire lanbide interesak Nerabezaroan lan interesak ez daude oraindik zeharo finkatuta. Hala ere, galdeketa bat egitea proposatzen dizugu, gehien interesatzen zaizkizun lanbide eta ikasketa jarduerak identifikatzeko. Ondorengo galdeketan 100 lanbide jarduerak aurkeztuko dizkizugu. Bakoitzari puntuazioa eman behar diozu, 1etik (ez zait batere gustatzen) 5era (asko gustatzen zait). Galdeketa bukatu ondoren, zure interesen puntuazioak 5 arlotan bananduta jasoko dituzu. Ondo pentsatuta erantzun baduzu, emaitzak zure erabakiak hartzeko oso lagungarriak izango zaizkizu. Lanbide interesei buruzko galdeketa Lanbide interesen emaitzak puntuazioa Zientzia-Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea Emaitzari buruzko iruzkina Lan interesak eta ikasketak Ikasketa-multzo bakoitzean dauden ikasteko aukerak aztertuko duzu orain.
  • 7. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 7 Aurreko jardueran puntuazio altuena lortu duzun etiketaren gainean klikatuz gero, ikasketa multzo horretan dauden aukerak ikusiko dituzu. Bat edo batzuk aukeratu. Geroago horietan sakontzeko aukera izango duzu. Zientzia-Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea Aztertu dudan arloa: …………………………………….. Arlo horretan agertzen diren ikasketen artean, gehiago jakin nahiko nuke honi buruz: ………………………………………….. Beste galdeketak (aukeran) Aurrera! web orrian zure interesak aztertzeko beste galdeketak aurkituko dituzu: El GR, Barcelona activa, Ibercaja, ItePasas… Beste galdeketen emaitzak
  • 8. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 8 2.2.- Gaitasunak Gaitasunak jarduera batzuk ondo burutzeko dugun ahalmen multzoa dira, ezagutzarekin eta praktikarekin garatzen direnak. Nire gaitasunak Zure gaitasunak baloratzeko galdeketa bat eskainiko dizugu ondoren. Kontuan har ezazu aterako dituzun puntuazioak nork bere gaitasunak nola ikusten dituen araberakoak izango direla, hau da, subjektiboak izango direla. Pertsona batzuk besteak baino zorrotzagoak izaten dira nork bere burua baloratzerakoan. Hala eta guztiz ere, eta galdeketa zintzotasunez betetzen baduzu, emaitzek ondorengo ikasketak aukeratzeko argibideak emango dizkizute, zure gaitasunekin bat datozenak aukeratzeko. Nire gaitasunak Emaitzak hurrengo orrian kopiatuko dituzu. 2.1. Interesak 2.2. Gaitasunak 2.3. Lan balioak 2.4. Nortasuna 2.5. Notak
  • 9. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 9 Nire gaitasunen emaitzak PUNTUAZIOA ETA BALORAZIOA Puntuazioa Balorazioa* Gaitasun mekanikoa lanabesak erabiltzeko, tresna mekanikoak ulertzeko eta konpontzeko trebetasuna Kalkulurako gaitasuna eragiketa eta kalkulu matematikoak azkar bezain zehatz egiteko trebetasuna Hizkuntza-gaitasuna hitzen, esaldien eta ahozko zein idatzizko testuen esangura ulertzeko eta ideiak zuzentasunez eta hitz egokien bidez adierazteko trebetasuna Gizarte-harremanetarako gaitasuna gizarte eta gizabanako arazoak konpontzeko, besteak laguntzeko, arduratzeko eta harremanetarako trebetasuna Gaitasun espaziala objektuak espazioan proiektatzeko eta haien ustezko tamaina-loturak, posizio-aldaketak... antzemateko gaitasuna da. Oroimena ekintzak, irudiak, doinuak, gertaerak zehaztasunez oroitzeko eta errepikatzeko erraztasuna Arrazoiketa ekintzen arrazoiak aurkitzeko, egoera nahasiak ulertzeko eta ebazteko gaitasuna Gaitasun artistikoa margoak, irudiak, materialak erabiltzeko gaitasuna da, baita musika tresnak jotzeko, dantzatzeko edo antzezteko trebetasuna ere. *B= balorazioa: <= 10 gaitasun eskasa 11 - 15 gaitasun nahikoa 16 - 20 gaitasun ona 21 - 25 gaitasun oso ona Gaitasunak eta ikasketak
  • 10. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 10 Interesak lantzeko atalean ikasketak bost multzoetan banatu genituen: Zientzia-Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea Ikasketa multzo bakoitzean dauden ikasketetak egiteko (eta gero horiekin lotutako lanbideetan aritzeko) zein gaitasun diren garrantzitsuenak kontuan hartuko dituzu orain. Gaitasun guztiak garrantzitsuak diren arren, multzo bakoitzean behar beharrezkoak direnak bakarrik marraztu ditugu. Horrek ez du esan nahi agertzen ez diren gaitasunak kontuan hartu behar ez duzunik. Horiek ere behar dira, maila nahikoetan gutxienez. Lanbide interesak (2.1.) aztertu zenituenean, zein ikasketa-multzotan lortu zenuen puntuazio altuena? Ikasketa-multzoa(k): Multzo horretan garrantzi gehien duten gaitasunak gaitasun oso onak (21-25) gaitasun onak (16-20) Nire gaitasunak
  • 11. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 11 Mekanikoa Kalkulua Hizkuntza Gizarte h. Espaziala Oroimena Arrazoiketa Artistikoa Zure gaitasunen balorazioak ikasketa multzo horretan eskatzen diren gaitasunekin alderatu. Zein gaitasun garatu beharko zenuke gehiago? Gaitasunen deskribapena GAITASUN MEKANIKOA Lanabesak erabiltzeko, tresna mekanikoak ulertzeko eta konpontzeko trebetasuna KALKULURAKO GAITASUNA Eragiketa eta kalkulu matematikoak azkar bezain zehatz egiteko trebetasuna HIZKUNTZA GAITASUNA Hitzen, esaldien eta ahozko zein idatzizko testuen esangura ulertzeko eta ideiak zuzentasunez eta hitz egokien bidez adierazteko trebetasuna GIZARTE HARREMANAK Gizarte eta gizabanako arazoak konpontzeko, besteak laguntzeko, arduratzeko eta harremanetarako trebetasuna GAITASUN ESPAZIALA Objektuak espazioan proiektatzeko eta haien ustezko tamaina-loturak, posizio-aldaketak... antzemateko gaitasuna da OROIMENA Ekintzak, irudiak, doinuak, gertaerak zehaztasunez oroitzeko eta errepikatzeko erraztasuna ARRAZOIKETA Ekintzen arrazoiak aurkitzeko, egoera nahasiak ulertzeko eta ebazteko gaitasuna GAITASUN ARTISTIKOA Margoak, irudiak, materialak erabiltzeko gaitasuna da, baita musika tresnak jotzeko, dantzatzeko edo antzezteko trebetasuna ere
  • 12. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 12 2.3. Lan balioak Zer dira lan balioak? Bideoa ikusi eta gero, zure hitzez azaldu. Balioak…………. Nire lan balioak Jarraian lan-balio zerrenda duzu. Esaldi horiek baloratu behar dituzu 1etik 10era, ia baloratzen ez duzuna 1 eta zuretzat oso baliotsua dena 10 izanik. Lan bat aukeratzerakoan niretzat asko balio du… P 1. Edertasuna, estetika, musika eta artearekin disfrutatzeko aukera izatea 2. Disfrutatzea, ondo pasatzea, dibertsioa 3. Aberastasuna, luxua, diru asko lortzeko aukera izatea 4. Erosotasuna: etxetik gertu egotea, arazorik gabe lana egitea... 5. Independentzia: norbere nagusia izatea 6. Abenturak, bidaiatzeko aukera izatea 7. Ekologia, ingurumena zaintzea 8. Gizartearen onarpena, besteen aurrean norbait izatea 9. Harremanak, lan giro ona izatea 10. Sormena garatzeko aukera izatea 11. Gehiago ikasteko aukera izatea 12. Justiziaren alde lan egiteko aukera izatea 13. Besteei laguntzeko aukera izatea 14. Askatasuna edukitzea: ordutegi malguak, bidaiatzea, aukerak... 2.1. Interesak 2.2. Gaitasunak 2.3. Lan balioak 2.4. Nortasuna 2.5. Notak
  • 13. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 13 15. Gizarte laguntza: mundua hobetzearen alde zerbait egitea 16. Bakearen alde lana egiteko aukera izatea 17. Norberaren errealizazioa: egiteko gai naizena aurrera eramateko aukera izatea 18. Osasuna zaintzea 19. Segurtasuna lortzea: pertsonala, ekonomikoa... 20. Sinesten dudanarekiko koherentzia 21. Ospea, fama, arrakasta lortzeko aukera izatea 22. Boterea, nagusia izatea, erabakiak hartzeko aukera izatea 23. Apaltasuna, diskrezioa, besteek erabakitakoa egitea 24. Ordena, lasaitasuna, egonkortasuna Puntuazio altuena duten 5 balio aukeratu eta horiek beheko taulan ordenatuko dituzu. nire lan-balioak 1. 2. 3. 4. 5.
  • 14. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 14 2.4. Nortasuna Pertsona bakoitza bakarra da, baina ez alderdi genetikotik begiratuta soilik, baita bizitzaren gertaeren aurrean ematen duen erantzunarengatik ere, hau da, haren nortasunarengatik. Anaia edo ahizpa bikien kasua oso nabarmena da: fisikoki oso antzekoak izan arren, nortasunaz oso desberdinak izaten dira. Norbait lotsatia dela esaten dugunean, pertsona hori beste batzuengandik, irekiagoak diren bestengandik, desberdintzen dugu. Nortasuna edo “pertsonalitatea” antzerkietan antzezleek erabiltzen zituzten maskarak izendatzeko erabili ohi zen. Nortasuna ezaugarrien multzoa da, gizabanako bakoitzak gertaerenaurrean ematen duen erantzuna eratzen duena. Nortasunak pertsonak deskribatzen eta elkarren artean desberdintzen laguntzen digu. Zenbait gertaerek nortasuna alda dezaketela onartzen den arren, aldaketa horiek oso txikiak ohi dira: haserretzeko joera duen batek sarritan egongo da haserre eta joera hori egoera desberdinetan erakutsiko du. 2.1. Interesak 2.2. Gaitasunak 2.3. Lan balioak 2.4. Nortasuna 2.5. Notak
  • 15. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 15 Nortasunaren galdeketa John Holland psikologo amerikarrak 1970 urteetan nortasunaren inguruan teoria bat garatu zuen: Lana hobeto egingo dugu baldin eta lan horretan eginbeharreko jarduerak gogokoak baditugu. Holland-en teoria RIASEC deitzen da eta sei izaera-mota bereizten ditu: ▪ R errealista (egileak), ▪ I ikertzailea (pentsatzaileak), ▪ A artista (sortzaileak), ▪ S soziala (laguntzaileak), ▪ E ekintzailea (limurtzaileak) eta ▪ C konbentzionala (antolatzaileak). Normalean ez gara izaera tipo bakarrekoak, izaera horien konbinazioak baizik: R-I-A, S-E-C, … Horri Holland-en kodea deitzen zaio. Irudian gertu dauden kategoriak lotura handia dute. Urruti daudenak, berriz, kontrakoak dira. Zure nortasuna hobeto ezagutzen lagunduko dizun galdeketa egin ezazu. Emaitzak ondorengo taulan jasoko dituzu.
  • 16. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 16 Galdeketaren emaitzak. ERREALISTA gauzetan zentratuta. R Eskuekin gauzak egitea gustatzen zaie. Trebeak dira mekanikarako eta animaliekin, landarekin, tresnekin edo makinekin lan egitea gustuko dute: ingeniariak, mekanikariak, igeltseroak, arotzak… IKERTZAILEA ideietan zentratuta I Ideiekin eta datuekin lan egitea dute gogoko. Gertaerak ikertzea gustatzen zaie. Problemak ulertzen eta ebazten onak dira, baita saiakuntzak egiten ere. Ikerketarekin zerikusia duten lanbideak dituzte gogoko: fisika, biologia, medikuntza… ARTISTIKOA ideietan eta pertsonengan zentratuta A Ideiekin lan egitea dute gogoko. Sortzaileak dira eta irudimena, sormena, sentimenduak eta intuizioa erabiltzea gustatzen zaie. Arte lanen bidez adierazten dute sentitutakoa. Lanean askatasuna eskertzen dute: musikaria, marrazkilaria, diseinatzailea, antzezlaria, idazlea… SOZIALA pertsonengan zentratuta S Jendearekin lan egitea eta laguntza ematea dute gogoko. Gizarte-harremanetan trebeak dira eta komunikatzaile onak dira: irakasleak, hezitzaileak, gizarte-langileak... EKINTZAILEA pertsonengan eta gauzetan zentratuta E Datuekin eta jendearekin lan egitea balioesten dute. Besteengan eragin eta taldearen liderrak izatea dute gustuko. Badakite gauzak eta ideiak saltzen eta jendea erraz konbentzitzen dute. Negozio, enpresa, salmentekin… zerikusia duten lanbideak dituzte gustuko. KONBENTZIONALA datuetan eta gauzetan zentratuta C Datuak maneiatzen eroso sentitzen dira. Ordena gogoko dute eta lanean plangintza bat jarraitzea nahiago. Datuekin, zenbakiekin, agiriekin, artxiboetan… lan egitea dute gustuko: liburuzaina, administratzailea, idazkaria, programatzailea… Emaitzen intrepretazioa 25-21 artean = oso maila ona faktore horretan 16-20 artean = maila ona faktore horretan 11-15 artean = maila arrunta faktore horretan =<10 = maila urria faktore horretan Emaitzen arabera, zein da zure Holland-en kodea? (puntuazio altuena lortu duten hiru hizkiak dira, adibidez, R-I-A, S-E-C,... ) Lanbideak aztertzen dituzunean, emaitza hauek kontuan hartuko dituzu.
  • 17. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 17 2.5. Notak DBHn orain arte lortutako notek zeresan handia dute erabakitze prozesu honetan, ikasketetarako duzun gaitasuna eta ahalegina, biak, azaltzen dituztelako. Nota horiek beheko taulan jasoko dituzu, etorkizuneko aukera akademikoak aztertzekogaraian erreferentzia-puntua izango dituzu eta. Nire notak Jakintzagaiak DBH 1 DBH 2 DBH 3 Puntuazioa Nota Nota Nota batez bestekoa Gaztelania eta Literatura Euskal Hizkuntza eta Literatura Atzerriko Hizkuntza Matematika Geografia eta Historia Gorputz Hezkuntza Biologia eta Geologia Fisika eta Kimika Teknologia Plastika Hezkuntza Musika 2.1. Interesak 2.2. Gaitasunak 2.3. Lan balioak 2.4. Nortasuna 2.5. Notak
  • 18. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 18 Jakintzagaien puntuazioa Jakintzagai batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira zenbait ikasketetan; adibidez, Medikuntzarako Biologia eta Kimika ezinbestekoak dira. Ondorengo taulan ikasketen multzo bakoitzean DBHko jakintzagai garrantzitsuenak zeintzuk diren jaso ditugu. Jakintzagai bakoitzean lortutako batez besteko puntuazioa taularen hirugarren zutabean ipiniko duzu. Azken zutabean, berriz, batez bestekoa egingo dugu. Emaitza horiek zure erabaki hartzerakoan kontuan hartuko dituzu. Ikasketa-multzoak Jakintzagai garrantzitsuak Zure notak Multzoaren emaitza Zientzia-Teknologia Matematika Fisika-Kimika Biologia-Geologia Teknologia … … … … …. Biosasungintza Biologia-Geologia Fisika-Kimika … … …. Gizarte Zientziak Matematika Geografia eta Historia … … …. Giza Zientziak Euskara eta lit. Gaztelania eta lit. Atzerriko hizkuntza Geografia eta Historia … … … … …. Artea Musika Plastika … … …. Lanbide interesak (2.1.) aztertu zenituenean zein izan zen puntuazio altuena zuen ikasketa multzoa? Zeintzuk dira multzo horretan jakintzagai garrantzitsuenak? Zein puntuazioa lortu duzu jakintzagai horietan? Zer deritzozu?
  • 19. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 19 Norberaren ezagutza: laburpena Orain arte egindako lana errebisatzeko unea iritsi da. Lanbide interesetan lortutako emaitzak izango dituzu abiapuntua. DBH4 Zientzia-Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea Hurrengo orriko taula osatzen laguntzeko adibide bat ipini dugu (Zientzia-Teknologia) eta horrekin lotutako gaitasunak eta notak. Zuk zureak ipiniko dituzu berdez idatzita dauden horien ordez. 1. puntuazio altuena duen zure ikasketa-multzoa. Bi ikasketa-multzoetan puntuazio berdintsua baduzu, taula kopiatu eta bi kasuetan osa dezakezu. 2. ikasketa multzo horretan garrantzitsuak diren gaitasunak ipiniko dituzu (oso onak eta onak bakarrik). 3. zure gaitasunen balorazioak kopiatuko dituzu. Kasuren batean zure gaitasunaren balorazioa ikasketa-multzo horretan eskatzen denarekin alderatuta ez bada nahikoa, gorriz markatuko duzu (adibidean, arrazoiketa). 4. notak ipintzeko zutabean, ikasketa-multzo horretan garrantzitsuenak direnak idatzi; 5. jakintzagai horietan zure batez besteko notak kopiatu.
  • 20. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 20 Lanbide Interesak Ikasketa-multzoa 1 Gaitasunak Notak Ikasketa-multzoarenak (oso onak eta onak soilik) 2 Nireak 3 Ikasketa-multzoan garrantzitsuak direnak 4 Nireak 5 Zientzia- Teknolog 75 Mekanikoa Kalkulua Hizkuntza Gizarte h Espaziala Oroimena Arrazoiketa Artistikoa ona ona -- -- ona -- oso ona -- ona ona nahikoa oso ona ona ona ona nahikoa Matematika Fisika-Kimika Biologia-Geologia Teknologia 7 8 6 9 Puntuazio altuena lortu duzun ikasketa multzo horretan garrantzitsuak diren gaitasunak nahiko garatuak al dituzu? Ikasketa multzo horretan garrantzitsuak diren jakintzagaietan behar besteko notak izan dituzu orain arte?
  • 21. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 21 3.- Lan mundua 3.1. Lanbideak aztertzen Lan mundua ezagutzeko Lanbide bati buruzko informazioa bilatzea proposatu nahi dizugu. Denbora baduzu, lanbide bat baino gehiago aztertzea aholkatzen dizugu. Eta zure bilaketaren emaitza ikaskideekin partekatzen baduzu, oraindik hobeto. Test de intereses profesionales Test honek lagunduko dizu zure interesekin bat datozen lanbideak identifikatzen eta horiei buruzko informazioa aztertzen. Sartzeko datu gutxi batzuk eman beharko dituzu. T est horren emaitzetan puntuazio altuena lortu duen interes-arloa ( adibidean: Juridico) … ………………………….. Interes arlo horren deskribapena (adibidean ezkerreko lerroaldea) ……………………………………………………………………………………………………………………………………………
  • 22. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 22 Aukeratu duzun lanbidea ● Lanbide horretan zertan dihardute? ● Zeintzuk dira ohiko betebeharrak? (galdetegian +INFO sakatuz) ● Zein gaitasun behar dira lanbide horretan aritzeko? (competencias clave) Bat al datoz zure emaitzekin? ● Zer ikasi behar da lanbide horretan sartzeko? ● Zein ikasketa-multzokoak dira? (ezabatu ez direnak) Zientzia- Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea ● Lanik ba al dago? ● Zenbat irabazten da? Lanbide horri buruz zure iritzia eman: Zure ikaskideek aztertu dituzten lanbideen artean, zein da gehien interesatu zaizuna? Zergatik?
  • 23. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 23 3. 2. Emakumeak lan munduan Recursos humanos bideoa ikusi. Orain testu bat irakurriko duzu: Zeintzuk dira emakumeek lan munduan aurkitzen dituzten oztopoak? (GPS programaren baliabidea). Ondorengo galderak erantzun: Zure ustez, emakumeek egunero oztopo horiei aurre egin behar izaten al diete lanean? Zein da ohikoena? Zein da arrazoi nagusia halako egoerak izateko? Oztopo hauek emakumeek bakarrik izaten dituzte, edo baita gizonek ere? Horrela bada, zeintzuk dira gizonengan eragina izaten dutenak? Zein motatako estrategiak bururatzen zaizkizu zailtasun hauei aurre egiteko?
  • 24. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 24 3.3. Lanean ari dira Lanean hasita dauden pertsonen bideoak web-orri batean bildu ditugu. Horietan protagonistek haien lanbidea, behar izan duten prestakuntza, egin duten ibilbidea, gaur egun zertan diharduten eta etorkizunean zer espero duten azalduko dizute. Gehien interesatzen zaizkizun lanbideen bideoak aukera itzazu. Bideoak: Lanean ari dira (GPS proiektua) Play list honetan beste lanbide batzuk dituzu: Monitor/a de fitness; Físico/a; Agente de medio ambiente.; Ciencias del mar; Veterinaria; Técnico de laboratorio; Enólogo; Cabina de cine; Archivero; Fisioterapeuta; Director de hotel; Trabajador social; Community manager; Instalador de comunicaciones; Fotógrafo; Restaurador; Nutricionista; Diseñador de moda; Especialista de cine; Bombero; Ingeniero aeronáutico; Ingeniero de caminos; Arquitecto; Marino; Socorrista; Guardia civil; Decorador; Dietista; Piloto de aeronaves; Juez; Notario. Zein bideoak aukeratu dituzu? Zein gustatu zaizu gehien? Zergatik?
  • 25. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 25 Aukeratu duzun bideoaren fitxa bete ezazu. Lanbidea Ezaugarriak Prestakuntza Ibilbidea Gaur egun Etorkizuna Generoa Bideoan deigarri egin zaizun zerbait ba al dago? Lanbide hori zure interesekin bat dator? Eta zure nortasunarekin?
  • 26. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 26 3.4. Zeintzuk dira zure indarguneak lana aurkitzeko? Eta hobetzeko alderdiak? Lana bilatzeko unea urruti daukazun arren, enplegagarritasuna hobetzen duten baldintzak ezagutzea proposatzen dizugu orain. Lana aurkitzeko aukerak hobetzen dituzten baldintzak dira. Ondorengo bideoan enplegagarritasuna hobetzeko 10 giltza aipatzen dira. Zure kasuan 10 faktore horiek indarguneak dituzu edo hobetzeko alderdiak dira? Bideoa: Peridis. Las 10 claves de la empleabilidad Lana bilatzeko dekalogoa 1.- Norberaren ezagutza eta konfiantza. Jakin zein dituzun indar guneak eta zein zure mugak. 2.- Etengabeko ikaskuntza. Ager zaitez baikor eta hobetzeko gogoz. 3.- Komunikazioa. Defenda itzazu zure ideiak eta besteekin partekatu 4.- Malgutasuna. Aldaketetara moldatu 5.- Erabakiak hartu. Ez geratu zalantzagatik geldirik. 6.- Denboraren kudeaketa.Lehentasunak jarri, egitekoak antolatu… 7. Ekintzaile eta jardunzale izan. Nahi duzuna lortzeko, egin borroka irtenbideak eta aukerak bilatuz 8.- Elkarlanerako sareak. Besteekin batera aritu eta lagundu besteei. 9.- Gaitasun digitalak. Ikasi tresna digitalak ondo erabiltzen 10.- Taldean lan egin. Partekatu, elkarbanatu, izan konfiantza besteengan…
  • 27. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 27 Taula bete, lana bilatzeko dekalogo hori kontuan hartuta. Lana bilatzeko indarguneak Lana bilatzeko hobetzeko alderdiak
  • 28. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 28 4.- Ibilbideak Hezkuntza mapa Beheko irudian egungo hezkuntza sistema duzu. Bertan DBH ondorengo ikasketak agertzen dira eta, irudiaren gainean klikatuz gero, bakoitzean sartzeko baldintzak eta lehentasunak aurkituko dituzu. Irudiaren gainean klikatu behar duzu. 4.1. Lanbide Heziketa 4.2. Batxilergoa 4.3. Unibertsitatea
  • 29. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 29 Mapa hau ondorengo lanetan kontsultarako tresna erabil dezakezu. 4.1.- Lanbide Heziketa Lanbide Heziketa zikloei buruzko informazioa landuko duzu orain. Lanbide Heziketa ezagutzen. IKASLAN Gipuzkoak egindako bideoak dituzu aukeran. Orain arte lortutako emaitzekin bat datorren bideoa aukeratu eta ikasle-ohiak diona adi entzun. Gero, taulak bete. Bideo gehiago hemen Zikloaren izena Lanbide Arloa Maila Erdi Maila / Goi maila Moduluak (ikasgaiak) Lan munduan okupazio nagusiak Ikastetxeak Ziklo horretan sartzeko baldintzak Sartzeko lehentasunak Kasuak aztertzen Ondorengo aurkezpenetan aurkituko duzu behar duzun informazioa Joni eta Aiztiberri laguntzeko. 4.1. Lanbide Heziketa 4.2. Batxilergoa 4.3. Unibertsitatea
  • 30. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 30 Oinarrizko LH Erdi Mailako LH Goi Mailako LH Jonen zalantzak Joni ile apainketa gustatu izan zaio betidanik. Ikasketa luzerik egin nahi ez duenez, Erdi Mailako ziklo bat egitea pentsatu du. Zein zikloa egin dezake? Non du ziklo hori ikasteko aukera? Zein titulazioa eskatzen dute sartzeko? Zenbat plaza gordetzen dute DBHko titulua dutenentzat? Erdi mailako ziklo hori egin ondoren, ikasten jarraitzeko aukerarik ba al du? Jonen lagun batek esan dio ile apainketa ez dela gizonezkoen lanbide bat, emakumezkoenadela. Zer esango zenioke horri? Aitziberri laguntzen Aitziber Hernanin bizi da. Gehien gustatzen zaion ikasgaia teknologia izan da beti. DBH bukatu ondoren Erdi Mailako
  • 31. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 31 ziklo bat egin nahi du, lanean berehala hasteko. Zein aukerak ditu Aitziberrek Hernanin? Erdi mailako ziklo hori egin ondoren, ikasten jarraitzeko aukerarik ba al du? Aitziberren lagun batek dio teknologia mutilen gauza dela, ez neskena. Zer deritzozu? 4.2.- Batxilergoa Ondorengo aurkezpenean Batxilergoari buruzko informazioa aurkituko duzu. Jarraian proposatzen diren kasuetan aholkua emateko, informazioa ondo ulertu beharko duzu. Adi egon! Kasuak ondo ebazteko aholkuak: ● Unibertsitate ikasketak egiteko, gradu horren taldea (Jakintza adarra) aurkezpenean aurkitu behar duzu lehenengo. Ikasketa multzo horretan taula batean gradu bakoitzean USE nota igotzeko jakintzagaiak agertuko dira, kolore 4.1. Lanbide Heziketa 4.2. Batxilergoa 4.3. Unibertsitatea
  • 32. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 32 batez markatuta (gorria, berdea, morea). Horiek Batx 2. mailako ikasgaiak dira. Datu horrekin beste zutabeak beteko dituzu. ● Lanbide Heziketako GM ziklo batean sartzeko plazen %60a erreserbatzen da batxilergoa egin dutenentzat, baina lehentasuna izango dute aurrez markatutako batxilergoaren modalitatea (eta batzuetan jakintzagaia ere) egin dutenak. Datu hori aurkezpenean aurkituko duzu (GMn sartzeko lehentasunak)
  • 33. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 33 1. Maiderrek Bioteknologia gradua egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko? Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak Bioteknologia Batxilergoa modalitatea jakintzagaiak 1.mailan 2. mailan 2. Asierrek Haur Hezkuntza gradua egin nahi. Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko? Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak Haur Hezkuntza Batxilergoa modalitatea jakintzagaiak 1. mailan 2. mailan
  • 34. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 34 3. Ricardok Giza nutrizioa eta Dietetika gradua egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko? Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak Giza nutrizioa eta Dietetika Batxilergoa modalitatea jakintzagaiak 1. mailan 2. mailan 4. Mihaelak Ingenieritza mekanikoa gradua egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko? Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak Ingenieritza mekanikoa Batxilergoa modalitatea jakintzagaiak mailan 2. mailan
  • 35. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 35 5. Kavik Ingeles ikasketetako gradu egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko? Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak Ingeles ikasketak Batxilergoa modalitatea jakintzagaiak 1. mailan 2. mailan 6. Maialenek Arteko gradua egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio gradu horretan sartzeko aukera gehiago izateko? Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak Arteko gradua jakintzagaiak
  • 36. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 36 Batxilergoa modalitatea 1. mailan 2. mailan 7. Manu ikasle ona da eta Unibertsitate ikasketak egin nahi ditu. Gauza asko interesatzen zaizkio: umeekin oso ondo moldatzen da eta Lehen Hezkuntza egitea pentsatu izan du askotan, baina Erizantza ere interesatzen zaio. Zein batxilergoa interesatzen zaio bi gradu horietan sartzeko aukera gehiago izateko? Ikasketak Jakintza adarra USE Nota igotzeko Ikasgaiak Lehen Hezkuntza Erizantza Batxilergoa modalitatea jakintzagaiak 1. mailan 2. mailan Zein notarekin sartu zen Lehen Hezkuntza graduan azken ikasleak 2018an? (USE gutxieneko notak begiratu) ...... Eta Erizaintzan?........ Nota horiek kontuan hartuta, zer esango zenioke Manuri?
  • 37. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 37 8. Marthak kalkuluak eta planoak egiteko erraztasuna duela uste du. Bere lehengusuak Fabrikazio mekanikoko diseinua bukatu berri du eta lanean hasi da. Berak ere Goi Mailako ziklo hori egin nahi du. Zein batxilergoa interesatzen zaio ziklo horretan lehentasuna izateko? Fabrikazio mekanikoko diseinua Batxilergoa modalitatea jakintzagaiak 1. mailan 2. mailan Martharen lagun batek esan dio ziklo hori ez dela neskentzat, hori ikasten duten guztiak mutilak direla eta, gainera, metal enpresa horik oso zikinak direla. Zer erantzungo zenioke? 9. Aitorrek Fisika-Kimikan nota onak ateratzen ditu. Gainera, ingurugiroa asko interesatzen zaionez, horrekin lotuta dagoen Lanbide Heziketako GM ziklo bat egin nahi du: Ingurumen Kimika. Zein batxilergoa interesatzen zaio ziklo horretan lehentasuna izateko? Ingurumen Kimika Batxilergoa modalitatea jakintzagaiak 1. mailan 2. mailan
  • 38. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 38
  • 39. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 39 4.3.- Unibertsitatea Unibertsitate ikasketak aztertzea Orain arte ikasketak bost multzoetan banatu ditugu (Zientzia-Teknologia, Biosasungintza,Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Arte), ikasketa multzo horiek batxilergoko ibilbideekin bat datozelako. Unibertsitate ikasketak ere bost multzoetan banatu ohi dira, baina beste modu batean antolatuta: multzo bat bitan banatzen da eta beste bi elkartu egiten dira (ikus taulan). Norberaren ezagutza Unibertsitate ikasketak Zientzia-Teknologia 1. Zientziak 2. Ingenieritzak eta Arkitektura Biosasungintza 3. Osasun Zientziak Gizarte Zientziak 4. Gizarte eta Lege zientziak Giza zientziak 5. Artea eta Giza Zientziak Artea Ondorengo taulan ikasketa multzo bakoitzean dauden ikasketei buruzko informazio ugari aurkituko duzu: ● esparru horretan dauden graduen informazio orokorra, gaztelaniaz; ● EHUko eskaintza. Zure interesekin (2.1.) bat datorren Gradu bat aukeratu beharko duzu eta horri buruzko informazioa bilatu. Ondoren, gradu horri buruzko informazioa jasotzeko fitxa osatuko duzu. 4.1. Lanbide Heziketa 4.2. Batxilergoa 4.3. Unibertsitatea
  • 40. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 40 Ciencias experimentales Zientziak (EHU) Ingenierías y Arquitectura Ingenieritza eta Arkitektura (EHU) Ciencias de la Salud Osasun Zientziak (EHU) Ciencias Sociales y Jurídicas Actividades Físicas y Seguridad Gizarte eta Lege Zientziak Artes y Humanidades Artea eta Giza Zientziak (EHU)
  • 41. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 41 Fitxa: Unibertsitate ikasketak aztertzen Aukeratu duzun gradua Gradu horretan zer ikasten da? Batxilergoan ikasketa horiekin lotura duten ikasgaiak: Ikasketa horietan zeintzuk dira gaitasun garrantzitsuenak? EHUk eskaintzen al du gradu hori? Non ikas daiteke? Zein irtenbide profesionalak ditu gradu horrek? Aurrera.eus webgunean Unibertsitate ikasketei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.
  • 42. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 42 5. Erabakiak hartzeko aholkuak. Arrakastarako bidea Dagoeneko jakingo duzu heldua izateak zer dakarren: beste gauza askoren artean erabaki gehiago hartu behar izatea eta arazoei zuk zeuk aurre egin behar izatea, ardura zeurea izanik. Bizitzako egoera gehienek parte hartzea eta zerbait erabakitzea eskatzen digute. Egoera batzuen aurrean lasaiago erabakitzen dugu, zer aukeratu ia berdin zaigulako. Beste egoeretan, berriz, gehiago kostatzen zaigu aukeratzea, asko baloratzen ditugun gauzen artean bat, besterik ez, aukeratu behar dugunean. Aukerak, berarekin nekea! Hartzen ditugun erabakiekin denok asmatu nahi dugu, gure helburuak lortu nahi ditugu. Baina batzuetan ez da horrela gertatzen. Zer egin behar da gure helburuak lortzeko? Arrakasta zer den eta nola lortzen den hausnartzea proposatzen dizugu. Richard St John-ek 500 pertsona arrakastatsuak elkarrizketatu zituen. Haiek denak 8 ezaugarri komunak zituzten, landu behar izan zituztenak, ez baitziren haiekin jaio. Zeintzuk dira ezaugarri horiek? Noraino dituzu zuk ezaugarri horiek garatuak? RTVEn Ikusi: Las ocho claves del exito Bideoa ikusi ondoren, erantzun Zer da zuretzat arrakasta lortzea? Zure ustez, zer behar da arrakastatsua izateko? Richard St John-ek 8 klabeak aipatzen ditu. Horietatik zenbat dituzu lortuak? Eta lortzeko bidean?
  • 43. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 43 Lortuak Lortzeko Bidean Inoiz pentsatu al duzu zure bizitzarekin zer egin nahi duzun, zer lortu nahi duzun? Zer da aldatu edo hobetu nahi duzuna? Zeintzuk dira zure erronkak? Bideoa ikusi
  • 44. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 44 Nire erabakia Aurreko lan guztiarekin gauza asko argitzeko aukera izan duzu: zure burua gehiago ezagutzen duzu eta baita lan munduari eta ikasketeei buruzko informazio gehiago daukazu. Hurrengo orrialdeetan DBH ondorengo hiru aukerak aurkituko dituzu: Batxilergoa, Erdi mailako Lanbide Heziketa eta Oinarrizko Lanbide Heziketa. Aukera bakoitzean fitxa bat dago. Zurea bakarrik beteko duzu, besteak ezabatu. Fitxa betetzeko laguntza ● Batxilergoa interesatzen bazaizu, modalitatea aukeratu aurretik, jakintzagaiak eta ondorengo ikasketen arteko loturak errebisatu beharko dituzu. ● Lanbide Heziketa interesatzen bazaizu, zoaz FPBide-ra. Bertan aurkituko duzun galdeketak ziklo bat aukeratzen lagunduko dizu .
  • 45. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 45 1.- Batxilergoa: Batxilergoa Modalitatea: Ikastetxea: Modalitateko Jakintzagaiak Espezifikoak Batxilergoaren ondoren, egin nahi duzuna zehaztu, ahal duzun neurrian Unibertsitatea: Goi mailako ziklo bat: Datu guzti horiek bat datozen ikusteko taula batean ipiniko dituzu. Ikasketak Batxilergoa modalitatea Jakintzagaiak Espezifikoak 1. mailan 2. mailan Gradua (zurea) GM zikloa (zurea)
  • 46. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 46 2.- Lanbide Heziketako Erdi Mailako zikloa (hiru ziklo aukeratu, lehentasunen arabera) Erdi Mailako zikloak Hiru aukeratu, ordenan Non eskaintzen dute? 1. 2. 3. Erdi Mailako zikloa bukatu ondoren, zer egin nahi duzu? Ikasten jarraitu: Lanean hasi: 3.- Oinarrizko Lanbide Heziketako OLH zikloa, graduatua aurten lortuko ez duzulakoan (ziur zaude?) OLH zikloak Hiru aukeratu, ordenan Non eskaintzen dute? 1. 2. 3. OLH zikloa bukatu ondoren, zer egin nahi duzu? Ikasten jarraitu: Lanean hasi
  • 47. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 47
  • 48. Aurrera! Nire orientazio koadernoa DBH 4 @orientasare 48 Aurrera! programaren balorazioa Gure lanari nota jartzea tokatzen zaizu orain. Zer iruditu zaizu Aurrera! Orientazio Programa hau? aurrera.eus