SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 5
1808-ko Maiatzaren 3-KO Fusilamenduak, Pio Printze
            mendian. 1814an (mihise gaineko olioa). Goya.




   HURBILTZE HISTORIKOA:
              Koadro hau ez dago egina gerra bitartean, 1814an baizik. Orduan erregeordea zen Don Luis izan zen enkargu-
egilea, baina lanaren proposamena Goyak egin zuen. Goyak 68 urte zituen eta zahartzaroan sartuta zegoen, hala ere, pinturari
dagokionez, esperientzia eta maisutasun handiko pintorea eta grabatzailea zen eta bide berriak eta orijinalak irekitzeko prest
agertu zen beti, hil arte.
         1814an, gerra amaitu ondoren, Fernando VIIaren erregimenaren erreakzio absolutista antolatzen ari zela, frantsesen eta
"frantsestuen" aurkako giroa berotzen ari zen bitartean, gerraren gertakari heroikoen goraipamena egiten hasi ziren literaturan,
eta pinturan, behintzat, Goyak giro aberkoi horretan mamitutako bi koadro kontserbatu dira.
Absolutismoaren berrezarpenarekin Goyaren lagun batzuk gartzelaratuak eta erbesteratuak izan ziren, bera ere “frantsestutzat”
hartua izateko arriskuan egon zen. Berrezarri zen Inkisizio tribunalak, 1814an, aitorpena hartu zion, motiboa edo aitzakia
Godoyrentzat pintatu zituen maja biluzia eta maja jantzitakoadroak izan ziren, Inkisizioaren ustez lizunak zirelako; lanpostuak,
adinak eta ordurako pintore bezala irabazita zuen izenak lagunduko zioten seguruen aske ateratzen. Gorteko ganbera pintorea
izaten jarraitu zuen. Geroago, 1819an, adina eta osasun arazoak zirela medio, Quinta del Sordo etxera erretiratzeko baimena
eskatu eta lortu zuen, bertako paretetan “pintura beltzak” burutu zituen. Beranduago, 1824an, Espainian zegoen giro itxia eta
atzerakoiarekin itota, Frantziara joan eta, osasun arazoak baliaturik, han gelditzeko eta erretiro pentsioa kobratzeko baimena
lortu zuen. 1828an Bordelen bukatu zituen bere egunak azken unera arte konposizio eta teknika berriekin saiakerak egiten,
ikasten.
         Ikerlari batzuen ustez, “Maiatzaren 3ko fusilamenduak” 4 koadroz osatutako sailaren barruan egongo zen. Koadro
horietan herri matxinatuak burututako gertaera esanguratsuenak irudikatuko ziren. Hala ere, “Maiatzaren 3ko fusilamenduak”
eta "Mamelukoen karga" besterik ez zaizkigu iritsi.
   FORMEN AZTERKETA:
     * Material eta teknika: Koadro biak tamaina handiko mihiseak dira, 268 x 347 cm-koak, olio teknikarekin landuta.
Erabilitako teknika bat dator lanen tamainarekin, pintzelada handiak, indartsuak, seguruak, pigmentuz beterikoak, mugimendu
eta dinamikotasunaren zirrara sortarazteko aproposenak. Goyak hemen kolore orbana handietan margotu du, sakontasuna
lortzeko argiaren dirdiraz baliatu da eta irudien formak eta keinu adierazkorrak dudagabeko trazu beltz azkarren bidez marraztu
ditu.
     * Generoa eta gaia: Koadro biak historia-pintura generokoak dira. Batailak, pintura gaien artean, nobleenak, heroikoenak
ziren orduan. Hala ere, Goyak ez ditu arrandiez tratatzen, ohikoa zen horrelako gaietan erregetza, jeneralak edota Armadaren
goraipamena egitea. Hemengo kasuetan, berriz protagonista Madrilgo herria da, jende multzoa eta jende multzo horretatik heroi
anonimoak nabarmentzen ditu. Gaia tratatzeko era guztiz berritzaile eta iraultzailea suertatzen da, erromantikoa.
         Maiatzaren 3-ko fusilamenduetan frantsesek Madrilen sartu eta hurrengo gauean herri matxinatuaren aurka egindako
fusilamenduak irudikatzen dira.
    * Konposizioa: Fusilamenduen gaia behin baino gehiagotan agertzen da Goyaren koadernoen marrazkietan eta “desastreak”
grabatu sailean eta hemengo konposizioak badu lotura hangokoekin.
Oraingo honetan hiltzaile pelotoiaren aurrean herritar talde batzuk azaltzen dira multzoka: Ezkerraldean, aurrerago eta lurrean
barreiatuta hilda daudenen multzoa. Erdian, belaunikaturik, fusilatzear daudenak. Atzerago eta beherago ere itxaroten ari
direnak. Ezkerraldeko itzalen multzoan emakumezko batzuen zirriborroak antzeman omen daitezke.
         Denak dira gizabanako anonimoak, herritar xume itxurakoak, ez dago ez jeneralik, ez ofizialik, ez dago gerraren aldeko
goraipamenik. Izuturik, ahal duten bezala, aurre egiten diote heriotzari: fraide herritarra dena otoitz egiten, batzuk dardarka,
azkazalak jaten, beste batzuk begiak, belarriak edo aurpegi osoa estalita, burumakur, inpotentziak jota.
         Multzo horren erdian, belaunikatuen artean, argitasun bereziez nabarmenduta herritar anonimo batek besoak altxatzen
ditu (gurutzerik gabeko gurutziltzatu baten antzera. Biktimaren irudi herrikoia) eta hiltzaile pelotoiari begirada esanguratsua
luzatzen dio bere amorrua edo agian defentsa ezintasuna azaldu nahian edo. Nabarmentzen diren espresioak oso iradokorrak,
egiazkoak, basaki gizatiarrak ematen dituzte.
         Hildakoen eskortzo pilaketaren gainean, aurreratuago eta beso zabalik, argiztatuta dagoen protagonistaren erorpenaren
aurre-irudia emango baligu bezala, odolez inguratutako gorpu bat ageri da oraindik bizirik dagoen pertsonaren infrentzua eginez,
odol jarioaren mantxen marrek nabarmentzen dituzte bizitza eta heriotzaren arteko mugak.
         Hiltzaile pelotoia, lerro-masa jarraikorra da. Alde honetan ere ez dago ofizialik, heriotza ematen duen makina bat bezala
tratatuta daude soldaduak, denak batera, uniformaturik, aurpegirik gabeko soldaduak heriotzaren agindua itsuki betetzen ari
direnak, argi-kontran agertzen dira, argia estaltzera datoz. Ez dugu ahaztu behar ilustratuentzat argia arrazoiaren sinboloa zela.
    * Argiaren tratamenduari berebiziko garrantzia eman dio egileak. Gaueko eszena da eta lurrean dagoen farolak argi itzaltsu
batez argitu behar zuen eszena, hala ere, argiaren islek, zenbait tokitan, koloreari dirdira bereziak eragiten dizkie, batez ere
besoak altxatuta dituen tipoarengan, badirudi berarengandik ateratzen dela argia, bera bihurtzen da argi-gune eta arreta-gune
nagusia.
         Hondoko espazio ilunaren gainean arkitekturaren profilak irudikatzen dira era xumean, gehiegi nabarmendu gabe, giza
irudiei protagonismoa ez kentzearren, baina nahikoak dira zirriborro horiek jakiteko non dauden: Pio Printze mendian
deiturikoan, Monkloa aldean hain zuzen.
    * Marrazketa oso sinplifikatuta dago, forma sinplifikatuak eta adierazkorrak bilatu ditu, unearen dramatikotasuna azaltzen
dituzten keinuen irudikapenari lehentasuna eman dio. Honetan espresionismoaren aurrekaria azaltzen da.
    * Kromatismoa oso aberatsa da: hamaika okre, gorristak, horixkak, berdexkak, zuria eta beltzarekin kontrastatuta agertzen
dira. Argiztatuen dauden zatietan koloreek dirdira berezia hartzen dute, oso indartuta azaltzen dira, adierazpen iradokorra
hartuaz. Honetan ere espresionismoaren aurrekaria da. Goyak asko lantzen zuen kolorea, pigmentuak askotan oso urrunetik
ekartzen zituen; batzuen ustez bere gorreria kolore-hauts kaltegarri batzuek eragindako gaixotasunaren ondorioa izan zen.
    * Estilo askea, forma abozetatuak, zirriborratuak, sinplifikatuak, baina guztiz adierazkorrak, jarreretan, keinuetan,
begiradetan indar osoa jarrita. Beraz, espresionisten aurrekari gisa azaltzen zaigu Goya lan honetan.
    ESANAHIA ETA BALORAZIOA:
            Fusilamenduak irudikatzea gauza berrria zen baina Goyak aurretik, marrazkietan etadesastres grabatu sailean 4
grabatutan arakatu zuen gaia, bereziki 2. estanpan “con razón o sin ella”, 15. estanpan “y no hay remedio” eta 26. estanpan “no
se puede mirar”.




        Desastres ,2.a, “con razón o sin
                                                                        Desastres, 15.a, “y no hay remedio”
               ella”




                                        Desastres, 26.a, “no se puede mirar”
    Desastres saileko 1. estanpan “tristes presentimientos”, alkandora zuriz jantzitako otoizlari bat ageri da, belauniko eta
besoak zabalik, Job edo Kristo Getsemanin irudiekin lot dezakegun pertsonaia da, etorriko zaizkion sufrimenduak jasateko
Jainkoari laguntza eskatzen diona. Halaber, irudi horren konposizioak eta jarrerak gogora ekartzen digute Maiatzaren 3ko
fusilamenduen protagonistarena. Oso gogokoa izan zuen Goyak estilo horretako jarrera, hainbat aldaera eginda behin ta berriz
agertzen baita bere obran zehar.




Desastreak: 1. estanpa, tristes presentimientos...
                                                           Goya: Jesus Getsemanin otozlari, 1819an


               Grabatuetan indar osoa biktimengan jartzen du, eta gauza bera egiten du pintura honetan. Alderdi moralari
dagokionez, gai belikoaren errepresentazioa iraultzea lortu zuela esan daiteke: hemen galtzaileak garaile bihurtzen dira, haiek
dute argiaren indarra eta haien martirioaren irudia eskaintzen dute. Bataila irabazi dutenak, berriz, indarraren lege injustua
inposatzen dute eta ilunpean azaltzen dira.
         Herriaren protagonismoa indartzeagatik erromantikoa azaltzen da. Teknika eta formen aldetik (forma sinplifikatuak,
keinu adierazkorrak, kolorearen erabilera esanguratsua) espresionisten aurrekaria izan zen.
         Bai estetika arloan, bai historiari dagokionez, Goyaren koadro hau Daviden “Horaziotarren zinaren” (1784-85)
kontrakotzat har daiteke. David Napoleonen pintore ofiziala izan zen, iraultzaile sutsua izan ondoren Napoleonen inperioaren
goraipatzaile bilakatu zen. Baina “Horaziotarren zina” iraultza aurretiko lana da. Daviden koadroan heroiak modu epiko batez
heriotza hartzeko prest agertzen dira, beldurra txintik ere ez dutela, ausardia erakutsiz duintasunaren jabeak dira. Estiloari
dagokionez, forma oso itxia, bukatua, lotua, eskultorikoa lantzen du, mugimendu neurtuak, adierazpen heroikoa, hotza, eszena
idealizatuta, irreala, konposizio arrazionala, orekatua, soldaduen kokapena ere Goyaren soldaduen kontrakoa da...
David: Horaziotarren zina, 1784


   Goyak, berriz, anti-heroia erretratatzen du eta soldaduek ekartzen duten heriotzaren gaitzesle eta biktimen sufrimenduaren
lekuko bilakatzen gaitu. Gizatasun handiz tratatuta daude galtzaileak; irabazleen nagusikeria eta galtzaileen inpotentzia erakutsi
                                               eta biktimen alde jartzen du ikuslea.
  Desastreekin egin zuen gerraren kontrako alegatua aldarrikatzen jarraitzen du, egun gerrari buruz dugun ikuspegi ezezkorra
                       aurreratzen du, gerrak ez du loria ekartzen injustizia, ankerkeria eta heriotza baizik.
             Koadro honek eragin handia izan zuen ondoko pintoreengan: Manetek egindako "Maximiliano enperadorearen
fusilamendua" edo Picassok egindako "Gernika" (zeinean – Hughesek dioenez - bonbillak argiak barraiatzen duen forma kubikoko
lanpara ordezkatzen duen eta XX. mende liskartsuaren kontzientzia sinbolizatuko luke) eta "Koreako fusilamenduak" honetan
inspiratu ziren. Oraindik ere, egungo gerrei buruzko argazkietan, dokumentaletan, erreportajeetan... ageri dira askotan Goyaren
begiradaren zantzuak.




   Manet: Maximilianoren fusilamendua, 1867




                                                       Picasso: Gernika, 1937
Picasso: Masakrea Korean, 1951
   Estekak:
    http://www.museodelprado.es/ek/euskera/las-15-obras-maestras/ficha-obra/obra/1808ko-maiatzaren-3a-madrilen-pio-
printzea-mendiko-fusilamenduak/
    http://earth.google.es/thanks.html#p=win Helbide honetan ezkerraldean aukeratu eta ireki “galeria " eta hautatu gero
"Great Green Buildings" eta eskatu bilatzeko “museo del prado” eta lupan sakatu eta behin hurbilduta gehiagotan sakatu mapa
barruan Pradoko 15 artelan aukeratuak atera arte, gero aukeratu maiatzaren 3ko fusilamenduak eta hurbildu ahal zara obra
barruan nahi adina murgildu arte.
    http://www.museodelprado.es/index.php?id=995&no_cache=1&L=0&tx_obras[adv]=
Pradoko on line galeria ateratzen da, laukian Goya jarri eta Pradon duen obra guztiari buruzko irudiak eta informazioa dago
kronologikoki ordenatuta eta irudiak handitu eta kalitate handiarekin ikus daitezke
   http://es.wikipedia.org/wiki/Francisco Francisco _de_Goya Goyaren bizitzaz eta garaian-garaiko obraz informazio piloa,
eguneratua eta kalitatekoa, funtsezko bibliografia eta esteka ugari eskaintzen ditu.
   http://www.calcografianacional.com       Grabatu sailei buruzko informazioa aurki dezakegu hemen

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt? (9)

Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleArtearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
 
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoa
 
Humboldt. idazti hautatuak
Humboldt. idazti hautatuakHumboldt. idazti hautatuak
Humboldt. idazti hautatuak
 
Erromantizismoa. ikasleen lanak
Erromantizismoa. ikasleen lanakErromantizismoa. ikasleen lanak
Erromantizismoa. ikasleen lanak
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
Abstrakzioa lana
Abstrakzioa lanaAbstrakzioa lana
Abstrakzioa lana
 

Ähnlich wie Mamelukoen iruzkina

Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
MARIJE AGUILLO
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
Maria Granados
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
aintzira2005
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa
jaionetxu
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa
Xabis Iruña
 
Maider.b eta arrate espresionismoa
Maider.b eta arrate espresionismoaMaider.b eta arrate espresionismoa
Maider.b eta arrate espresionismoa
Javier Yatiqtepasa
 
Pablo picasso
Pablo picassoPablo picasso
Pablo picasso
ill2297
 
Erromantikoak
ErromantikoakErromantikoak
Erromantikoak
martasena
 

Ähnlich wie Mamelukoen iruzkina (20)

Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
 
Goya
GoyaGoya
Goya
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
 
Euskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosEuskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascos
 
Goya (eu)2
Goya (eu)2Goya (eu)2
Goya (eu)2
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
 
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Maider.b eta arrate espresionismoa
Maider.b eta arrate espresionismoaMaider.b eta arrate espresionismoa
Maider.b eta arrate espresionismoa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
Man ray
Man rayMan ray
Man ray
 
Pablo picasso
Pablo picassoPablo picasso
Pablo picasso
 
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
 
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
 
Erromantikoak
ErromantikoakErromantikoak
Erromantikoak
 

Mehr von mariajesuselorduy

Mehr von mariajesuselorduy (6)

Eskultura garaikidea
Eskultura garaikideaEskultura garaikidea
Eskultura garaikidea
 
Erroma hirigintza barrokkoa
Erroma hirigintza barrokkoaErroma hirigintza barrokkoa
Erroma hirigintza barrokkoa
 
Barroco frances arquitectura
Barroco frances arquitecturaBarroco frances arquitectura
Barroco frances arquitectura
 
Arkitektura xix xx
Arkitektura xix xxArkitektura xix xx
Arkitektura xix xx
 
Goya selektibitaterako
Goya selektibitaterakoGoya selektibitaterako
Goya selektibitaterako
 
Neoklasizismoa[1]
Neoklasizismoa[1]Neoklasizismoa[1]
Neoklasizismoa[1]
 

Mamelukoen iruzkina

  • 1. 1808-ko Maiatzaren 3-KO Fusilamenduak, Pio Printze mendian. 1814an (mihise gaineko olioa). Goya. HURBILTZE HISTORIKOA: Koadro hau ez dago egina gerra bitartean, 1814an baizik. Orduan erregeordea zen Don Luis izan zen enkargu- egilea, baina lanaren proposamena Goyak egin zuen. Goyak 68 urte zituen eta zahartzaroan sartuta zegoen, hala ere, pinturari dagokionez, esperientzia eta maisutasun handiko pintorea eta grabatzailea zen eta bide berriak eta orijinalak irekitzeko prest agertu zen beti, hil arte. 1814an, gerra amaitu ondoren, Fernando VIIaren erregimenaren erreakzio absolutista antolatzen ari zela, frantsesen eta "frantsestuen" aurkako giroa berotzen ari zen bitartean, gerraren gertakari heroikoen goraipamena egiten hasi ziren literaturan, eta pinturan, behintzat, Goyak giro aberkoi horretan mamitutako bi koadro kontserbatu dira. Absolutismoaren berrezarpenarekin Goyaren lagun batzuk gartzelaratuak eta erbesteratuak izan ziren, bera ere “frantsestutzat” hartua izateko arriskuan egon zen. Berrezarri zen Inkisizio tribunalak, 1814an, aitorpena hartu zion, motiboa edo aitzakia Godoyrentzat pintatu zituen maja biluzia eta maja jantzitakoadroak izan ziren, Inkisizioaren ustez lizunak zirelako; lanpostuak, adinak eta ordurako pintore bezala irabazita zuen izenak lagunduko zioten seguruen aske ateratzen. Gorteko ganbera pintorea izaten jarraitu zuen. Geroago, 1819an, adina eta osasun arazoak zirela medio, Quinta del Sordo etxera erretiratzeko baimena eskatu eta lortu zuen, bertako paretetan “pintura beltzak” burutu zituen. Beranduago, 1824an, Espainian zegoen giro itxia eta atzerakoiarekin itota, Frantziara joan eta, osasun arazoak baliaturik, han gelditzeko eta erretiro pentsioa kobratzeko baimena lortu zuen. 1828an Bordelen bukatu zituen bere egunak azken unera arte konposizio eta teknika berriekin saiakerak egiten, ikasten. Ikerlari batzuen ustez, “Maiatzaren 3ko fusilamenduak” 4 koadroz osatutako sailaren barruan egongo zen. Koadro horietan herri matxinatuak burututako gertaera esanguratsuenak irudikatuko ziren. Hala ere, “Maiatzaren 3ko fusilamenduak” eta "Mamelukoen karga" besterik ez zaizkigu iritsi. FORMEN AZTERKETA: * Material eta teknika: Koadro biak tamaina handiko mihiseak dira, 268 x 347 cm-koak, olio teknikarekin landuta. Erabilitako teknika bat dator lanen tamainarekin, pintzelada handiak, indartsuak, seguruak, pigmentuz beterikoak, mugimendu eta dinamikotasunaren zirrara sortarazteko aproposenak. Goyak hemen kolore orbana handietan margotu du, sakontasuna lortzeko argiaren dirdiraz baliatu da eta irudien formak eta keinu adierazkorrak dudagabeko trazu beltz azkarren bidez marraztu ditu. * Generoa eta gaia: Koadro biak historia-pintura generokoak dira. Batailak, pintura gaien artean, nobleenak, heroikoenak ziren orduan. Hala ere, Goyak ez ditu arrandiez tratatzen, ohikoa zen horrelako gaietan erregetza, jeneralak edota Armadaren goraipamena egitea. Hemengo kasuetan, berriz protagonista Madrilgo herria da, jende multzoa eta jende multzo horretatik heroi anonimoak nabarmentzen ditu. Gaia tratatzeko era guztiz berritzaile eta iraultzailea suertatzen da, erromantikoa. Maiatzaren 3-ko fusilamenduetan frantsesek Madrilen sartu eta hurrengo gauean herri matxinatuaren aurka egindako fusilamenduak irudikatzen dira. * Konposizioa: Fusilamenduen gaia behin baino gehiagotan agertzen da Goyaren koadernoen marrazkietan eta “desastreak” grabatu sailean eta hemengo konposizioak badu lotura hangokoekin. Oraingo honetan hiltzaile pelotoiaren aurrean herritar talde batzuk azaltzen dira multzoka: Ezkerraldean, aurrerago eta lurrean barreiatuta hilda daudenen multzoa. Erdian, belaunikaturik, fusilatzear daudenak. Atzerago eta beherago ere itxaroten ari direnak. Ezkerraldeko itzalen multzoan emakumezko batzuen zirriborroak antzeman omen daitezke. Denak dira gizabanako anonimoak, herritar xume itxurakoak, ez dago ez jeneralik, ez ofizialik, ez dago gerraren aldeko goraipamenik. Izuturik, ahal duten bezala, aurre egiten diote heriotzari: fraide herritarra dena otoitz egiten, batzuk dardarka, azkazalak jaten, beste batzuk begiak, belarriak edo aurpegi osoa estalita, burumakur, inpotentziak jota. Multzo horren erdian, belaunikatuen artean, argitasun bereziez nabarmenduta herritar anonimo batek besoak altxatzen ditu (gurutzerik gabeko gurutziltzatu baten antzera. Biktimaren irudi herrikoia) eta hiltzaile pelotoiari begirada esanguratsua luzatzen dio bere amorrua edo agian defentsa ezintasuna azaldu nahian edo. Nabarmentzen diren espresioak oso iradokorrak, egiazkoak, basaki gizatiarrak ematen dituzte. Hildakoen eskortzo pilaketaren gainean, aurreratuago eta beso zabalik, argiztatuta dagoen protagonistaren erorpenaren aurre-irudia emango baligu bezala, odolez inguratutako gorpu bat ageri da oraindik bizirik dagoen pertsonaren infrentzua eginez, odol jarioaren mantxen marrek nabarmentzen dituzte bizitza eta heriotzaren arteko mugak. Hiltzaile pelotoia, lerro-masa jarraikorra da. Alde honetan ere ez dago ofizialik, heriotza ematen duen makina bat bezala
  • 2. tratatuta daude soldaduak, denak batera, uniformaturik, aurpegirik gabeko soldaduak heriotzaren agindua itsuki betetzen ari direnak, argi-kontran agertzen dira, argia estaltzera datoz. Ez dugu ahaztu behar ilustratuentzat argia arrazoiaren sinboloa zela. * Argiaren tratamenduari berebiziko garrantzia eman dio egileak. Gaueko eszena da eta lurrean dagoen farolak argi itzaltsu batez argitu behar zuen eszena, hala ere, argiaren islek, zenbait tokitan, koloreari dirdira bereziak eragiten dizkie, batez ere besoak altxatuta dituen tipoarengan, badirudi berarengandik ateratzen dela argia, bera bihurtzen da argi-gune eta arreta-gune nagusia. Hondoko espazio ilunaren gainean arkitekturaren profilak irudikatzen dira era xumean, gehiegi nabarmendu gabe, giza irudiei protagonismoa ez kentzearren, baina nahikoak dira zirriborro horiek jakiteko non dauden: Pio Printze mendian deiturikoan, Monkloa aldean hain zuzen. * Marrazketa oso sinplifikatuta dago, forma sinplifikatuak eta adierazkorrak bilatu ditu, unearen dramatikotasuna azaltzen dituzten keinuen irudikapenari lehentasuna eman dio. Honetan espresionismoaren aurrekaria azaltzen da. * Kromatismoa oso aberatsa da: hamaika okre, gorristak, horixkak, berdexkak, zuria eta beltzarekin kontrastatuta agertzen dira. Argiztatuen dauden zatietan koloreek dirdira berezia hartzen dute, oso indartuta azaltzen dira, adierazpen iradokorra hartuaz. Honetan ere espresionismoaren aurrekaria da. Goyak asko lantzen zuen kolorea, pigmentuak askotan oso urrunetik ekartzen zituen; batzuen ustez bere gorreria kolore-hauts kaltegarri batzuek eragindako gaixotasunaren ondorioa izan zen. * Estilo askea, forma abozetatuak, zirriborratuak, sinplifikatuak, baina guztiz adierazkorrak, jarreretan, keinuetan, begiradetan indar osoa jarrita. Beraz, espresionisten aurrekari gisa azaltzen zaigu Goya lan honetan. ESANAHIA ETA BALORAZIOA: Fusilamenduak irudikatzea gauza berrria zen baina Goyak aurretik, marrazkietan etadesastres grabatu sailean 4 grabatutan arakatu zuen gaia, bereziki 2. estanpan “con razón o sin ella”, 15. estanpan “y no hay remedio” eta 26. estanpan “no se puede mirar”. Desastres ,2.a, “con razón o sin Desastres, 15.a, “y no hay remedio” ella” Desastres, 26.a, “no se puede mirar” Desastres saileko 1. estanpan “tristes presentimientos”, alkandora zuriz jantzitako otoizlari bat ageri da, belauniko eta besoak zabalik, Job edo Kristo Getsemanin irudiekin lot dezakegun pertsonaia da, etorriko zaizkion sufrimenduak jasateko Jainkoari laguntza eskatzen diona. Halaber, irudi horren konposizioak eta jarrerak gogora ekartzen digute Maiatzaren 3ko
  • 3. fusilamenduen protagonistarena. Oso gogokoa izan zuen Goyak estilo horretako jarrera, hainbat aldaera eginda behin ta berriz agertzen baita bere obran zehar. Desastreak: 1. estanpa, tristes presentimientos... Goya: Jesus Getsemanin otozlari, 1819an Grabatuetan indar osoa biktimengan jartzen du, eta gauza bera egiten du pintura honetan. Alderdi moralari dagokionez, gai belikoaren errepresentazioa iraultzea lortu zuela esan daiteke: hemen galtzaileak garaile bihurtzen dira, haiek dute argiaren indarra eta haien martirioaren irudia eskaintzen dute. Bataila irabazi dutenak, berriz, indarraren lege injustua inposatzen dute eta ilunpean azaltzen dira. Herriaren protagonismoa indartzeagatik erromantikoa azaltzen da. Teknika eta formen aldetik (forma sinplifikatuak, keinu adierazkorrak, kolorearen erabilera esanguratsua) espresionisten aurrekaria izan zen. Bai estetika arloan, bai historiari dagokionez, Goyaren koadro hau Daviden “Horaziotarren zinaren” (1784-85) kontrakotzat har daiteke. David Napoleonen pintore ofiziala izan zen, iraultzaile sutsua izan ondoren Napoleonen inperioaren goraipatzaile bilakatu zen. Baina “Horaziotarren zina” iraultza aurretiko lana da. Daviden koadroan heroiak modu epiko batez heriotza hartzeko prest agertzen dira, beldurra txintik ere ez dutela, ausardia erakutsiz duintasunaren jabeak dira. Estiloari dagokionez, forma oso itxia, bukatua, lotua, eskultorikoa lantzen du, mugimendu neurtuak, adierazpen heroikoa, hotza, eszena idealizatuta, irreala, konposizio arrazionala, orekatua, soldaduen kokapena ere Goyaren soldaduen kontrakoa da...
  • 4. David: Horaziotarren zina, 1784 Goyak, berriz, anti-heroia erretratatzen du eta soldaduek ekartzen duten heriotzaren gaitzesle eta biktimen sufrimenduaren lekuko bilakatzen gaitu. Gizatasun handiz tratatuta daude galtzaileak; irabazleen nagusikeria eta galtzaileen inpotentzia erakutsi eta biktimen alde jartzen du ikuslea. Desastreekin egin zuen gerraren kontrako alegatua aldarrikatzen jarraitzen du, egun gerrari buruz dugun ikuspegi ezezkorra aurreratzen du, gerrak ez du loria ekartzen injustizia, ankerkeria eta heriotza baizik. Koadro honek eragin handia izan zuen ondoko pintoreengan: Manetek egindako "Maximiliano enperadorearen fusilamendua" edo Picassok egindako "Gernika" (zeinean – Hughesek dioenez - bonbillak argiak barraiatzen duen forma kubikoko lanpara ordezkatzen duen eta XX. mende liskartsuaren kontzientzia sinbolizatuko luke) eta "Koreako fusilamenduak" honetan inspiratu ziren. Oraindik ere, egungo gerrei buruzko argazkietan, dokumentaletan, erreportajeetan... ageri dira askotan Goyaren begiradaren zantzuak. Manet: Maximilianoren fusilamendua, 1867 Picasso: Gernika, 1937
  • 5. Picasso: Masakrea Korean, 1951 Estekak: http://www.museodelprado.es/ek/euskera/las-15-obras-maestras/ficha-obra/obra/1808ko-maiatzaren-3a-madrilen-pio- printzea-mendiko-fusilamenduak/ http://earth.google.es/thanks.html#p=win Helbide honetan ezkerraldean aukeratu eta ireki “galeria " eta hautatu gero "Great Green Buildings" eta eskatu bilatzeko “museo del prado” eta lupan sakatu eta behin hurbilduta gehiagotan sakatu mapa barruan Pradoko 15 artelan aukeratuak atera arte, gero aukeratu maiatzaren 3ko fusilamenduak eta hurbildu ahal zara obra barruan nahi adina murgildu arte. http://www.museodelprado.es/index.php?id=995&no_cache=1&L=0&tx_obras[adv]= Pradoko on line galeria ateratzen da, laukian Goya jarri eta Pradon duen obra guztiari buruzko irudiak eta informazioa dago kronologikoki ordenatuta eta irudiak handitu eta kalitate handiarekin ikus daitezke http://es.wikipedia.org/wiki/Francisco Francisco _de_Goya Goyaren bizitzaz eta garaian-garaiko obraz informazio piloa, eguneratua eta kalitatekoa, funtsezko bibliografia eta esteka ugari eskaintzen ditu. http://www.calcografianacional.com Grabatu sailei buruzko informazioa aurki dezakegu hemen