SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 12
Downloaden Sie, um offline zu lesen
1
SARRERA


ARGIA.COM atariaren analisi sozio-pragmatikoa egiterakoan helburu zehatza izan dut buruan:
lanaren amaieran ondorioztatzea, ea ahal bezainbeste eta modu estrategikoan ustiatzen ote dituen
ARGIAk bere esku dauden baliabideak, horrela, euskararen normalizazio-prozesua bizkortzeko eta
euskaldunen hiztun-komunitatea trinkotzeko.


Hasteko, ARGIA.COM zer den ulertzeko ARGIA aipatzea ezinbestekoa da. ARGIA aldizkari
erreferentea da Euskal Herrian. Eta gainera, euskal kazetaritzan ere pisu handia izan duen
argitalpen indartsua da. ZERUKO ARGIA bezala jaio zen 1919. urtean, kaputxinoen eskutik eta
ordutik,   euskarazko    prentsaren    muinean    dago.    60ko    hamarkadako      euskal   kulturaren
berpizkundean aldizkari erreferentziala izan zen eta 1980an ARGIA bihurtuta protagonista izan da
euskarazko prentsak eta kulturak egin dituzten urrats guztietan.


ARGIA argitaratzen duen KOMUNIKAZIO BIZIAGOA S.A.L-k ordea, esparru berriak jorratu ditu,
astekariaren eskaintza zabalduz: argitalpenak, jolasak, produktu osagarriak, LUMA denbora-pasen
hilabetekaria... eta SAREKO ARGIAren bidez, ate handitik sartu da Interneten.


Gaur egun, ARGIA ezinbesteko erreferentzia da euskal kulturaren eta Euskal Herriko gertaeren
aktualitatea jarraitu nahi dutenentzat. Astekariak gaurkotasuneko gaien jarraipen zehatza egiten
du: elkarrizketak, erreportajeak, kronikak, iritzi artikuluak... Publiko zabal baten interesak uztartzen
dituen gai ugari lantzen du kazetaritzako hainbat estilo erabiliz. Informazio interesgarria, behar
bezain luze eta sakon emanda.


Gaztetasuna eta esperientzia batzen dituen talde batek osatzen du ARGIA. Izen handiko sinadurak
eta kolaboratzaile-sare zabala eta espezializatua ditu laguntzaile. Gainera, oso gertutik jarraitu ditu
teknologia berriak komunikazioaren alorrean zabaldu dituzten aukerak, eta Sare bidezko hainbat
zerbitzu jarri ditu euskal erabiltzailearen eskura. Euskarazko web gune osatuenetako bat da
ARGIA.COM, eduki eta zerbitzu ugarikoa. Web orrian bertan adierazten dutenaren arabera,
eguneko 5.000 sarrera ditu atariak eta hilero 390.000 orrialde inguru zerbitzatzen ditu.


Baina zer egiten du zehazki ARGIA.COMek euskararen normalizazion laguntzeko eta euskal
hiztunon komunitatea trinkotzeko? Zeintzuk dira bere bereizgarriak? Zein baliabide ustiatzen ditu
ongien? Txosten honetan bidez, hots, ARGIA.COM ziberkomunikabidearen azterketaren bidez,
aipatutako galderei erantzuna ematen saiatuko naiz.




                                                                                                      2
IKUSPEGI SOZIOLINGUISTIKOA


ARGIA.COM euskaraz erakitako proiektua da eta bere hastapenetatik, prentsa idatziko proiektua
zenetik, hala izan da. Are gehiago, euskara oinarri hartuta egiten dute lan eta euskal hiztunok
ingurura begira ibili behar izan gabe informazio osatua naturalki euskaraz jasotzeko lan egiten
dute.


ARGIA astekariaren irakurleen ezaugarri nabarmenenak honakoak dira: gehienak goi-mailako
ikasketadunak dira, euskaldun alfabetatuak eta egoera ekonomiko egonkorra dutenak. Gazte
helduak dira: 25-55 urte bitartean dabitza hirutik bi. Eta ARGIA.COMen kasuan ere, profil
soziolinguistiko bera errepikatzen da: kultura eta euskara maila josoa duen erabiltzailea.


Askotariko edukiak eskaintzen dituzte. Eta eduki guztiak web orriaren goi aldean ageri den menu
batean antolatuta daude, bederatzi botoitan, era logiko eta eraginkorrean. Alde batetik
aldizkarirako sortutako eduki guztiak Sarean eskegitzen dituzte eta horiek deskargatu, inprimatu,
e-postaz bidali edota sare sozial bidez zabaltzeko aukera ematen dute. Gainera, hainbat gune
berezi ere badauzkate eta baita, eta gure analisian garrantzitsuena dena, Interneterako bereziki
sortu eta landutako produktuak. Sarerako lantzen dituzten eduki horiek ematen diote ARGIA.COM
atariari bere gainbalioa eta produktu horiek aztertuta ondorioztatuko dugu ea hedabidearen esku
dauden baliabideak modu egokian ustiatzen diren edo ez.




ARGIA.COM atariak euskarari eskaintzen dizkion bide berrien artean adierazgarrienak diren
ekarpenen deskribapena:


Informazioa > Hari@ : eguneko prentsan agertutako albiste, adierazpen eta iritziak jasotzen
dituen buletin elektronikoa da. Sarean kontsulta daiteke egunero edo e-postaz jaso daiteke, hala
egiten dute 2.800 harpidedunek, harpidetza doakoa da.


Bereziak > Bidaia kanalak : Kazetarien bidaia kronikak biltzen dituen atala. Bidaiek interes
berezia izan ohi dute, gudaren bat, gaurkotasunezko gertaeraren bat, gertakari berezi bat...


Multimedia : Bertan diotenez “bertsio digitaletik harago, argi berri bat Sarean” izateko sortu zuten
atal hau. Eta zazpi azpiatal ditu bere barnean:
        > Beranduegi : Interneterako propio pentsatutako telebista saioa da Beranduegi. Astean b

                                                                                                  3
ehin saio bat egiten dute eta www.beranduegi.tv helbidetik zuzenean sar daiteke, bideoak
       vimeo-ko Argiaren kontuaren bidez sareratzen dira.
       > Bideoak : elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak formatu arin eta azkarrean astero.
       Batzuk Argiak ekoiztuak dira eta beste batzuk Interneten jasotakoak, euskaraz beti.
       > Diaporamak : soinu naturalez, azalpenez ala musikaz girotutako argazki muntaia
       berritzaileak. Argiak ekoiztutako lanak dira.
       > Argazki galeriak : kanpoko zein bertako argazki bilduma ikusgarriak begiaren
       gozamenerako. Argiak ekoiztutako lanak dira.
       > Ekitaldiak : hitzaldi eta ekitaldi interesgarriak klik batean euskaraz. Batzuk Argiak
       ekoiztuak dira eta beste batzuk Interneten jasotakoak, jatorrian euskarazkoak ez direnean
       azpidatziz osatuak beti.
       > Film laburrak : euskarazko film laburren hautaketa bat da, Argiak egindakoa.
       Www.kortoak.com edo www.film-laburrak.com helbieetatik zuzenean sar daiteke kanalera.
       > Dokumentalak : dokumental berri bat bi astean behin, hilabete bakoitzaren 1ean eta
       15ean. Guztiak euskaraz edo euskarazko azpidatziekin. Www.dokumentalak.com helbidetik
       zuzenean sar daiteke dokumental interesgarrien hautaketa honetara.


Blogak : atal honetan ARGIAko kazetarien blogak batzen dira. Horrez gain, Blog miran izeneko
txokoan euskal blogosferan argitaratutako hainbat sarreren hautaketa bat ere eskaintzen da.


Deskribatutako ekarpen horiek garrantzitsuak dira oso euskararen normalizazio eta garapenerako.
Izan ere, ARGIAk ez du euskara bera aztergai hartzen, ez du euskararen inguruan ardaztutako
atal berezirik baina eduki ugari eskaintzen ditu euskara mintzagai dutenak eta hizkuntzaren
garapenerako ezinbestekoak diren tresnak erabili eta sortzen ditu. Euskararen egoeraz mintzo da,
bultzatzaileez, ekimenez, berezitasunez... Euskararen inguruko informazioa lantzen du eta gaia
euskara ez denean ere euskaraz egiten du.


Ekarpenetan aipagarriena multimedia atala da. Izan ere, multimedia saila euskararen normalizazio
eta garapenari ekarpen handiena egiten dion ARGIA.COM-eko atala da. Sekzio hori lantzen
aitzindaria da eta euskaraz egindako bakarra, ezen ez baitago ARGIAk besteko multimedia
artxiboa duen beste euskarazko hedabiderik. Multimediaren aldeko apustu sendoa egin dute.


Interaktibitatea ere aipatu behar da. ARGIA.COM web orriak erabiltzaileenganako feedback-a
landu nahi du eta hartu eman hori euskaraz izatea nahi du. Bide horretan, nahi duen orok Hari@
buletina jaso dezake e-postaz, RSS jarioetara harpidetu daiteke nahi duen arloan edo sare sozial
bidez jarrai dezake ARGIAren produkzioa. Halaber, edukiak iruzkintzeko zein hainbat bideren
bidez zabaltzeko aukera ere eskaintzen zaio erabiltzaileari. Eta gainera, ARGIAk sortutako edukiak


                                                                                                 4
Creative Commons lizentziapean daude. Hau da, eduki horiek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu
eta jendaurrean heda ditzakegu, beti ere lanaren egiletza aitortuz gero.


Beraz, ARGIA.COM hedabideak baliabide multimedia eta digitalek eskaintzen dituzten aukerak
ahal bezain beste ustiatzen dituztela baiezta daiteke, beti ere, bitarteko teknologiko zein
ekonomikoek uzten dieten neurrian. Horrela euskararen normalizazio eta garapenari laguntzeko
ahalegin nabaria egiten dute. Izan ere, euskara bezalako hizkuntza gutxitu batentzat biziki
garrantzitsua da Sareko presentziaren kalitatea. Ezin daiteke Interneten egon egoteagatik soilik,
jarrera pasiboek ez dute biderik egiten eta ARGIA horren jakitun da, horregatik, presentzia aktiboa,
berritzailea eta kalitatezkoa da beraien marka.




                                                                                                  5
IKUSPEGI FUNTZIONALA


Estrategia berritzaileak erabiltzen dituzte beren asmoak komunikatzeko eta horrela, euskararen
normalizazioaren eta garapenaren aldeko ekarpenak egiteko.


Edukiaren sailkapena ez da erabiltzaileen profilen arabera egiten, ez da gaien arabera banatzen
informazioa. Bereizketak euskarria du oinarri. Hau da, ARGIA.COM atariko edukiak oro har,
euskarriaren arabera sailkatzen dira. Informazio atalean aurkitzen diren edukiak ARGIA
astekarikoak, Larrun pentsamendu hilabetekarikoak edo Hari@ buletin elektronikokokak dira
esaterako. Halaber, banaketa nagusia ere euskarriaren arabera egiten da. Informazio idatzia alde
batetik, produktu multimediak bestetik, aisialdi zein zerbitzuak beste alde batetik...


Publizitatea saila oso esanguratsua da ezaugarri hau indartzeko. Sail horretan argi ikusten da
erabiltzaileek publizitatea egiteko euskarriaren arabera banatutako lau aukera dituztela: astekaria,
larrun hilabetekaria, urtekaria eta ARGIA.COM. Esan bezala, web orriak ARGIAren produkzio osoa
barneratu eta eskaintzen du baina Sareko produkzioak ezaugarri propioak ditu. Horregatik,
Interneteko edukiak ere euskarriaren arabera banatuta daude eta banaketa argia da.


ARGIAren Interneteko atal garrantzitsuena multimedia saila da, horregatik multimedia euskarriko
produkzioak atal propio eta oso bat dauka. Gainera, azpisail batzuk helbide propioa ere
badaukatela ikusi dugu. Helbide independenteak izatearen arrazoia logikoa da: ARGIAren azpi
sail bati dagokion URL luze batean ez galtzeko estrategia bat da. Izan ere, helbide labur horien
helmuga beste aldrebesagoen bera da. Halaber, helbide independente horiek hiru produktu
estrategikori dagozkie: beranduegi web telebista, film laburrak eta dokumentalak. ARGIAren
Interneteko apustuak dira hirurak. Sarean web telebista propio bat lantzea eta kalitatezko film labur
zein dokumentalak euskaraz eskaintzea. Produktu horien aldeko lanketa gorago aipatutako
estrategia berritzailearen markoan kokatu behar da.


ARGIA.COM hedabide digitalaren komunikazio-eredua informaziozkoa da. Xede informatibo hori
betetzeko hainbat estrategia landu dituzte. Alde batetik, multimediaren aldeko apustua egin dute.
ARGIAkoak ez dira inozoak eta jabetu dira azken aldian ikus-entzunezkoak izan duen gorakadaz,
egun bideoa da nagusi beraz, bideoaren alde egin dute.


Halaber, erabiltzaileen arreta bereganatzeko ezinbestekoa da erabiltzaileengana heltzea. Horretan
ere egoki dabiltza eta hiru bide dituzte erabiltzaileengana heltzeko: e-postaz jasotzeko propio
egindako buletin elektronikoa, rss jarioa eta sare sozialetako kontuak. Sare sozialak ikaragarrizko
indarra hartu dute eta komunitate birtualak gero eta garrantzitsuagoak dira hedabideentzat.


                                                                                                   6
Horregatik ARGIAk hainbat kontu kudeatzen ditu. Hona datuak: Twitter-eko kontuak 1.431
jarratzaile ditu, Facebook-eko kontuak 1.636 zale. Bide horretan, behin erabiltzaileen arreta
bereganatuta ARGIA.COM atariak jarrera aktiboa bultzatzeko bideak eskaintzen ditu. Albisteak
zabaltzeko eta iruzkintzeko aukeren bidez.


Laburbilduz,   beraz,   Internetek   eskaintzen   dituen   aukera   guztiak   aprobetxatzen   dituzte
erabiltzaileen eskakizunei erantzuteko, hots, asetasuna lortzeko. Hau da, komunikazio multmedia
eta digitalak berezko dituen propietateak era egokian ustiatzen dira euskarari eremu eta aukera
berriak zabaltzeko. Eta ondorioz, ARGIA.COM web orriak komunikazio-eredu dinamiko, berritzaile
eta erakargarria eskaintzen dio erabiltzaileari. Hori horrela da albisteak egunerokotasunez
berritzen direlako, parte hartzea ahalbidetzen delako eta kontinente erkargarri batean kokatuta
aurkezten delako azken produktua. Gainera, kontinenteaz gain, edukia ere erakargarria da,
bideoak erakargarritasun horretan biziki laguntzen du.


Gauzak horrela, kazetaritza parte-hartzailerako ateak irekitzen hasi da ARGIA eta bide horretan
segitzeko asmoa dauka, bere kazeta ibilbidean izan duen ereferentzialtasuna ardatz hartuta
baitoaz aro 2.0 honetan aurrera.




                                                                                                   7
TESTU-DIMENTSIOA


Ziberkomunikabide baterako testuak ekoizterako orduan kontuan hartu beharreko irizpideak
hipertestua, multimediatasuna eta interaktibitatea dira.


Hipertestuaz baliatuta erabiltzaileari informazioan sakontzeko aukera esakin diezaiokezu, zure
informazio iturriak aurkeztu ditzakezu edota erabiltzaileari edukian zehar nahi erara nabigatzeko
askatasuna utz diezaiokezu. Bestalde, izaera multimediak markatzen du ziberkomunikabideeen
jarduna eta interkatibitatea izan behar da hedabidearen helburua, beraz, erabiltzaileari feedback-
erako bideak eskaini behar zaizkio.


Hiru   ezaugarri   horiek    kontuan    hartu    beharrekoak    dira    edozein     produktu      multimedia
gauzatzerakoan eta ARGIA.COM atarian erabaki horiek egoki kudeatzen dituztela nabari da.
Bestalde, testuaren prozesamenduari dagokionean euskarriaren izaeraz gain, xede-taldearen
soslai linguistikoa ere kontuan hartzekoa da.


Alde batetik, mezuak diseinu, eduki eta estilo aldetik erakargarria izan behar du, era horretan,
irakurlea eta testuaren arteko lotura sustatzeko eta beste aldetik, edukia eta irakurlearen arteko
harremanean     distrotsio   gutxitu   behar    da.   Horretarako,     testuak   erabiltzaileen    ezaugarri
soziolinguistikoetara egokitu behar dira. ARGIAren xede-taldea zabala da, baina ezaugarri
amankomuna dute ia beti: kultura eta euskara maila jasoa. Genero informatiboa lantzen du
ARGIAk eta sortzen deun informazioa ongi hezitako publiko bati bideratua dago, informazio nahia
duen publikoarentzako da, luze eta sakon informatua egon nahi duen erabiltzailearentzako.


Informazio sakona ematen du ARGIAk baina ongi prozesatua. Ez dugu web orria irekiko eta testu
bloke hermetiko bat aurkituko, letra hutsez betetako edukiek ez gaituzte itoko. Titularrak eta
sarreratxoak bistaratzen ditugu lehen hartu emanean horrela, gehiago nahi izanez gero geuk
eskatuko dugu gainontzekoa. Estrategia egokia da gozokia erakutsi eta gordetzearena, egokia da
xede-taldearentzat eta erosoa da, iada ohituta baikaude formula horretara.


Lehenengo filtroa titularrarena da baina testuen prozesamendua errazteko, behin edukiko testuan
negritak, kursibak eta loturak erabiltzen dira. Horrez gain, multimediatasuna aplikatzen da, eta ia
beti testua argazkiz lagunduta agertuko da kasurik urrienetan ere. Media gehiagok testuen
prozesamenduan laguntzen dute, eta iada esan bezala, ARGIAk multimediatasuna sustatzen du,
bideo, audio zein argazki bidez.


Parte hartzerako bideak eskaintzen dira ia eduki guztietan eta produkzio propiokoak ez diren


                                                                                                          8
produktuetan horien jatorri naturalerako lotura jartzen dute, era egokian adierazita beti, horrela
zeharka bada ere, parte hartzeko soziala ere bultzatzen da.


Testura itzulita, testu-ereduak aztertzeari ekingo diogu. ARGIA.COM atariko testuak hainbat
eredutakoak dira. Generoaren aldetik kronika, erreportaje, albiste zein iritziak aurki ditzakegu.
Euskarriaren aldetik testu idatzi zein ahozko testuak eta halaber, testuok aurrez paperean
argitaratuak edota Sarerako sortuak izan daitezke. Beraz, testu-moten errepertorio anitza oso
egokia da web gunerako. Izan ere, ziberkomunikabide digital batek ez luke sistematikoa izan behar
testu-ereduen erabileran, praktika horrek, nire uste apalean, eduki guztia uniformizatuko bailuke
eta trataeraren kalterako izango bailitzateke. Izan ere, gai bakoitzak trataera eta testu-eredu berezi
bat behar du euskarri digitalera egokitu eta igorlearen ikuspuntua edota interesa egoki erakusteko.


Aniztasun horren adibide egokia da Beranduegi web telebista. Euskaraz egindako lehen web
telebista da. Eta 10-15 minutuko dosian hainbat testu eredu biltzen ditu, bai forma zein hizkuntz-
eredu aldetik. Eta guztiak elkarrekin produktu multimedia oso bat osatzen dute, nahiz eta oso
hipertestuala ez izan, interaktiboa izaten ahalegintzen den produktua. Euskal panorama digitalean
berritzailea den edukia plazaratzen dute. Eta bide horretan sortzen duten ororekin, ikus-
entzunezkoentzako      azpidatziak   kasu    baita    ere,   ekarpen    nabarmena      egiten   diote
ARGIA.COMekoek euskararen corpusaren garapenari. Dudarik gabe, egun ez dago beste
hedabiderik ARGIA.COM desagertuz gero bere lekua bete ahalko lukeenik edota beraiek egiten
dutena ordezkatuko duenik, utsune handia utziko lukete.




                                                                                                    9
ESTILOA


ARGIA.COM atariko hizkuntza eredua bere xede-taleari dagokiona da. Hau da, euskara batua eta
jasoa. Izan ere, ARGIA Euskal Herri osora begira ekoizten den produktua da, beraz, euskara
batuaren aldeko apustua beharrizan geografikoengatik beharrezkoa da eta baita beharrizan
komunikatiboengatik ere. ARGIAk eginaren eginaz euskara landu, erabili eta euskara hori
zabaltzen du, hots, euskarari arlo guztietarako balioa esleitzen dio, bide horretan erabiliz.
Bestalde, lagun arteko hizkeratik baino gertuago dago euskara jasotik, baina inoiz ez handi nahi
bati men eginez eta eruditoen erreinura kondenatuz hizkuntza. Jasoaren aldeko hautua bere
izaera eta tratamenduaren araberakoa da. Euskal kultur gaiak eta gaurkotasuneko gaiak era
formal batean tratatzen ditu, horregatik, helburuak hala eskatuta, kontaketa formala egiteko
hizkuntz eredu naturala da erabiltzen dena.


Oro har, molde bakarra da nagusi baina alderdi hori ez da modu sistematikoan kudeatzen.
Badaude beste molde batzuetako atalak eta erregistro zabalago bat eskaintzen duten edukiak.
Gutxi dira horiek, produktu gehienak errepertorio berari erantzuten baitiote baina logikoa eta
normala da hori. ARGIA.COM atariko eduki guztiak publiko jakin batentzako dira, xede-taldea ia ez
da aldatzen, beraz, errepertorioa ere ez aldatzea da ohikoena. Hala ere, esaterako Beranduegi
web telebistan edota blog batzuetan molde ireki eta aberatsa antzematen da. Luma bakoitzak bere
estiloa dauka eta atal bakoitzak bere xedea. Horregatik agian, eduki batzuk erabat informatiboak
dira eta beste batzuk, ironia lagun umore gaziz betetakoak.


Hizkuntzaren kalitateari dagokionez, ARGIA.COM ziberkomunikabideak ez du kalitatearen
kontrolerako berezko tresnarik baina bertan azaltzen diren testu eta ekarpenek hizkuntzaren
kalitatea zaintzen dute. Era horretan, euskararen normalizazio eta garapenean laguntzen dute beti.
Gainera,   multimedia   hedabideetan     aurreikusten   den   estilora   hurbiltzen   dira   testuok.
Multimediatasuna landuta eta hipertestuaren erabileran bidea eginez. Oraindik orain, hipertestua
gehiago ustiatu dezaketen herraminta dela deritzot baina hedabide digital bezala ondo egindako
kalitatezko produktua da.


ARGIA.COM atariaren lana beharrezkoa da euskararen normalizaziorako. Izan ere, bertako
produktuak kontsumitzerakoan erabiltzaileok gure hizkuntza-gaitasuna hobetu eta mantentzen
dugu eta gainera, kultur zein gaurkotasun gaiak euskaraz kontsumitzeko ohitura hartzen dugu.
Gure informazio kontsumoa euskaraz egiten dugu. Egun, oso garrantzitsua den auzi da hori.


Hiperpantaila bihurtu den gizartean bizi gara eta hiperpantaila horien hizkuntza nagusia erdera da.
Era horretan, euskaldunok euskararekiko lotura gal dezakegu eta inkontzienteki, pantailaz pantaila


                                                                                                  10
diglosi egoera indartu. Horrexegatik, produktu onak sortu behar dira, erabiltzaileek gustura
kontsumituko dituztenak eta euskararen garapen zein normalizazioan lagunduko dutenak. ARGIAk
auzi horretan egiten duen lana ikaragarria da, eta multimedia atalarekin erabat asmatu duela uste
dut. Izan ere, azken aldian, gero eta ikus-entzunezkoagoa da gure Sareko kontsumoa eta
euskarazko Interneterako ikus-entzunezko produktuak sakabanatuta egon izan dira orain arte eta
ez da hedabideen aldetik horien produkziorako ahalegin berezirik egin. Erreferente bat da
ARGIA.COM eta lan ona egiten ari da. Orain erabitzaileona da txanda. Kontsumoa behar da
produkzioak segi dezan, eta euskara gure Sareko kontsumoan integratu behar dugu. Bide horretan
parte hartzerako bideak irekitzea beharrezkoa da, lan osoan zehar behin baino gehiagotan aipatu
bezala, ARGIAk interatibitatea ere egoki landu du eta kazetaritza parte hartzailerako ateak ireki
ditu.




                                                                                              11
ONDORIO OROKORRAK


Kalitatezko produktua da ARGIA.COM eta euskarari egiten dion ekarpena handia da. Sarean
euskaraz egin daitekeela erakutsi digu eta inguru multimediaren aukeretaz gozatzeko, informatua
egoteko, eztabaidak plazaratzeko... hizkuntza menperatzaileetara begiratu beharrik ez dugula
ikusarazten digu egunero. Haiek astekarirako erabiltzen duten leloak dioen bezala: Independentzia
astero ikusten da. Beste hitz batzutan esanda, euskara Sarera egokitu dute eta euskara Sarean
integratzeko lanean dabiltza.


Egungo komunikazio ereduak gune irekiak, modernoak eta erakargarriak eskatzen ditu eta ARGIA
bide onetik doa aurrera abiadura handiko autobide horretan. Garaiak markatuta, eduki digitalak
egunez egun aldatzen dira eta orain urtebete berria zena praktika zaharkitu bihurtu da honez gero.
Eta testuinguru horretan euskal komunikabideek ezin dute abiadura moteldu, egun ez dago galga
zapaltzerik, horrek, euskararen normalizazioa isunduko bailuke erruki gabe.


Komunikabideek erantzunkizun horri erantzuteko saiakera egin behar dute eta ARGIA ahalegin
horretan murgilduta dago. Bitarteko teknologikoak eskaintzen dituen bide guztiak ustiatu eta
euskara erabilgarri bihurtzen saiatzen da, bai informaziorako bai elkartrukerako plaza eskainiz.


Halaber, Sarearen beste ezaugarri garrantzitsu bat ere aipatu nahi nuke ondorio hauetan:
demokratizazioa. Internetek egitura horizontal bat eskaintzen digu eta ziberkomunikabideek egitura
horizontal horren ezaugarri demokratikoa beregain hartuta lan egin behar dute. Erabiltzaileok bide
horretan goaz aurrera, eta autobide horren helmuga bilakatuko da oraindik, ia utopikoa den
kazetaritza parte hartzailea.


Guztion arteko elkarlan horrek euskararen transmisioan lagunduko du. Lege gabe, betebehar
gabe... naturalki. ARGIA.COM atariak egiten duen bezala, komunikabideek kalitatezko produktuak
eskainiz, eta erabitzaileok gustoz horiek kontsumituaz, gure artean elkarbanatuz eta horien
inguruan eztabaidatuz. Laburbilduz, ia ohartu gabe, euskara kontsumo ohitura bihurtuz. Eta lan
horretan ARGIA.COM atariaren ekarpena, kalitatezkoa, duina eta kontzientea da.




                                                                                                   12

Weitere ähnliche Inhalte

Empfohlen

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by HubspotMarius Sescu
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTExpeed Software
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsPixeldarts
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthThinkNow
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfmarketingartwork
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 

Empfohlen (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

Argia.com webgunearen azterketa

  • 1. 1
  • 2. SARRERA ARGIA.COM atariaren analisi sozio-pragmatikoa egiterakoan helburu zehatza izan dut buruan: lanaren amaieran ondorioztatzea, ea ahal bezainbeste eta modu estrategikoan ustiatzen ote dituen ARGIAk bere esku dauden baliabideak, horrela, euskararen normalizazio-prozesua bizkortzeko eta euskaldunen hiztun-komunitatea trinkotzeko. Hasteko, ARGIA.COM zer den ulertzeko ARGIA aipatzea ezinbestekoa da. ARGIA aldizkari erreferentea da Euskal Herrian. Eta gainera, euskal kazetaritzan ere pisu handia izan duen argitalpen indartsua da. ZERUKO ARGIA bezala jaio zen 1919. urtean, kaputxinoen eskutik eta ordutik, euskarazko prentsaren muinean dago. 60ko hamarkadako euskal kulturaren berpizkundean aldizkari erreferentziala izan zen eta 1980an ARGIA bihurtuta protagonista izan da euskarazko prentsak eta kulturak egin dituzten urrats guztietan. ARGIA argitaratzen duen KOMUNIKAZIO BIZIAGOA S.A.L-k ordea, esparru berriak jorratu ditu, astekariaren eskaintza zabalduz: argitalpenak, jolasak, produktu osagarriak, LUMA denbora-pasen hilabetekaria... eta SAREKO ARGIAren bidez, ate handitik sartu da Interneten. Gaur egun, ARGIA ezinbesteko erreferentzia da euskal kulturaren eta Euskal Herriko gertaeren aktualitatea jarraitu nahi dutenentzat. Astekariak gaurkotasuneko gaien jarraipen zehatza egiten du: elkarrizketak, erreportajeak, kronikak, iritzi artikuluak... Publiko zabal baten interesak uztartzen dituen gai ugari lantzen du kazetaritzako hainbat estilo erabiliz. Informazio interesgarria, behar bezain luze eta sakon emanda. Gaztetasuna eta esperientzia batzen dituen talde batek osatzen du ARGIA. Izen handiko sinadurak eta kolaboratzaile-sare zabala eta espezializatua ditu laguntzaile. Gainera, oso gertutik jarraitu ditu teknologia berriak komunikazioaren alorrean zabaldu dituzten aukerak, eta Sare bidezko hainbat zerbitzu jarri ditu euskal erabiltzailearen eskura. Euskarazko web gune osatuenetako bat da ARGIA.COM, eduki eta zerbitzu ugarikoa. Web orrian bertan adierazten dutenaren arabera, eguneko 5.000 sarrera ditu atariak eta hilero 390.000 orrialde inguru zerbitzatzen ditu. Baina zer egiten du zehazki ARGIA.COMek euskararen normalizazion laguntzeko eta euskal hiztunon komunitatea trinkotzeko? Zeintzuk dira bere bereizgarriak? Zein baliabide ustiatzen ditu ongien? Txosten honetan bidez, hots, ARGIA.COM ziberkomunikabidearen azterketaren bidez, aipatutako galderei erantzuna ematen saiatuko naiz. 2
  • 3. IKUSPEGI SOZIOLINGUISTIKOA ARGIA.COM euskaraz erakitako proiektua da eta bere hastapenetatik, prentsa idatziko proiektua zenetik, hala izan da. Are gehiago, euskara oinarri hartuta egiten dute lan eta euskal hiztunok ingurura begira ibili behar izan gabe informazio osatua naturalki euskaraz jasotzeko lan egiten dute. ARGIA astekariaren irakurleen ezaugarri nabarmenenak honakoak dira: gehienak goi-mailako ikasketadunak dira, euskaldun alfabetatuak eta egoera ekonomiko egonkorra dutenak. Gazte helduak dira: 25-55 urte bitartean dabitza hirutik bi. Eta ARGIA.COMen kasuan ere, profil soziolinguistiko bera errepikatzen da: kultura eta euskara maila josoa duen erabiltzailea. Askotariko edukiak eskaintzen dituzte. Eta eduki guztiak web orriaren goi aldean ageri den menu batean antolatuta daude, bederatzi botoitan, era logiko eta eraginkorrean. Alde batetik aldizkarirako sortutako eduki guztiak Sarean eskegitzen dituzte eta horiek deskargatu, inprimatu, e-postaz bidali edota sare sozial bidez zabaltzeko aukera ematen dute. Gainera, hainbat gune berezi ere badauzkate eta baita, eta gure analisian garrantzitsuena dena, Interneterako bereziki sortu eta landutako produktuak. Sarerako lantzen dituzten eduki horiek ematen diote ARGIA.COM atariari bere gainbalioa eta produktu horiek aztertuta ondorioztatuko dugu ea hedabidearen esku dauden baliabideak modu egokian ustiatzen diren edo ez. ARGIA.COM atariak euskarari eskaintzen dizkion bide berrien artean adierazgarrienak diren ekarpenen deskribapena: Informazioa > Hari@ : eguneko prentsan agertutako albiste, adierazpen eta iritziak jasotzen dituen buletin elektronikoa da. Sarean kontsulta daiteke egunero edo e-postaz jaso daiteke, hala egiten dute 2.800 harpidedunek, harpidetza doakoa da. Bereziak > Bidaia kanalak : Kazetarien bidaia kronikak biltzen dituen atala. Bidaiek interes berezia izan ohi dute, gudaren bat, gaurkotasunezko gertaeraren bat, gertakari berezi bat... Multimedia : Bertan diotenez “bertsio digitaletik harago, argi berri bat Sarean” izateko sortu zuten atal hau. Eta zazpi azpiatal ditu bere barnean: > Beranduegi : Interneterako propio pentsatutako telebista saioa da Beranduegi. Astean b 3
  • 4. ehin saio bat egiten dute eta www.beranduegi.tv helbidetik zuzenean sar daiteke, bideoak vimeo-ko Argiaren kontuaren bidez sareratzen dira. > Bideoak : elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak formatu arin eta azkarrean astero. Batzuk Argiak ekoiztuak dira eta beste batzuk Interneten jasotakoak, euskaraz beti. > Diaporamak : soinu naturalez, azalpenez ala musikaz girotutako argazki muntaia berritzaileak. Argiak ekoiztutako lanak dira. > Argazki galeriak : kanpoko zein bertako argazki bilduma ikusgarriak begiaren gozamenerako. Argiak ekoiztutako lanak dira. > Ekitaldiak : hitzaldi eta ekitaldi interesgarriak klik batean euskaraz. Batzuk Argiak ekoiztuak dira eta beste batzuk Interneten jasotakoak, jatorrian euskarazkoak ez direnean azpidatziz osatuak beti. > Film laburrak : euskarazko film laburren hautaketa bat da, Argiak egindakoa. Www.kortoak.com edo www.film-laburrak.com helbieetatik zuzenean sar daiteke kanalera. > Dokumentalak : dokumental berri bat bi astean behin, hilabete bakoitzaren 1ean eta 15ean. Guztiak euskaraz edo euskarazko azpidatziekin. Www.dokumentalak.com helbidetik zuzenean sar daiteke dokumental interesgarrien hautaketa honetara. Blogak : atal honetan ARGIAko kazetarien blogak batzen dira. Horrez gain, Blog miran izeneko txokoan euskal blogosferan argitaratutako hainbat sarreren hautaketa bat ere eskaintzen da. Deskribatutako ekarpen horiek garrantzitsuak dira oso euskararen normalizazio eta garapenerako. Izan ere, ARGIAk ez du euskara bera aztergai hartzen, ez du euskararen inguruan ardaztutako atal berezirik baina eduki ugari eskaintzen ditu euskara mintzagai dutenak eta hizkuntzaren garapenerako ezinbestekoak diren tresnak erabili eta sortzen ditu. Euskararen egoeraz mintzo da, bultzatzaileez, ekimenez, berezitasunez... Euskararen inguruko informazioa lantzen du eta gaia euskara ez denean ere euskaraz egiten du. Ekarpenetan aipagarriena multimedia atala da. Izan ere, multimedia saila euskararen normalizazio eta garapenari ekarpen handiena egiten dion ARGIA.COM-eko atala da. Sekzio hori lantzen aitzindaria da eta euskaraz egindako bakarra, ezen ez baitago ARGIAk besteko multimedia artxiboa duen beste euskarazko hedabiderik. Multimediaren aldeko apustu sendoa egin dute. Interaktibitatea ere aipatu behar da. ARGIA.COM web orriak erabiltzaileenganako feedback-a landu nahi du eta hartu eman hori euskaraz izatea nahi du. Bide horretan, nahi duen orok Hari@ buletina jaso dezake e-postaz, RSS jarioetara harpidetu daiteke nahi duen arloan edo sare sozial bidez jarrai dezake ARGIAren produkzioa. Halaber, edukiak iruzkintzeko zein hainbat bideren bidez zabaltzeko aukera ere eskaintzen zaio erabiltzaileari. Eta gainera, ARGIAk sortutako edukiak 4
  • 5. Creative Commons lizentziapean daude. Hau da, eduki horiek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakegu, beti ere lanaren egiletza aitortuz gero. Beraz, ARGIA.COM hedabideak baliabide multimedia eta digitalek eskaintzen dituzten aukerak ahal bezain beste ustiatzen dituztela baiezta daiteke, beti ere, bitarteko teknologiko zein ekonomikoek uzten dieten neurrian. Horrela euskararen normalizazio eta garapenari laguntzeko ahalegin nabaria egiten dute. Izan ere, euskara bezalako hizkuntza gutxitu batentzat biziki garrantzitsua da Sareko presentziaren kalitatea. Ezin daiteke Interneten egon egoteagatik soilik, jarrera pasiboek ez dute biderik egiten eta ARGIA horren jakitun da, horregatik, presentzia aktiboa, berritzailea eta kalitatezkoa da beraien marka. 5
  • 6. IKUSPEGI FUNTZIONALA Estrategia berritzaileak erabiltzen dituzte beren asmoak komunikatzeko eta horrela, euskararen normalizazioaren eta garapenaren aldeko ekarpenak egiteko. Edukiaren sailkapena ez da erabiltzaileen profilen arabera egiten, ez da gaien arabera banatzen informazioa. Bereizketak euskarria du oinarri. Hau da, ARGIA.COM atariko edukiak oro har, euskarriaren arabera sailkatzen dira. Informazio atalean aurkitzen diren edukiak ARGIA astekarikoak, Larrun pentsamendu hilabetekarikoak edo Hari@ buletin elektronikokokak dira esaterako. Halaber, banaketa nagusia ere euskarriaren arabera egiten da. Informazio idatzia alde batetik, produktu multimediak bestetik, aisialdi zein zerbitzuak beste alde batetik... Publizitatea saila oso esanguratsua da ezaugarri hau indartzeko. Sail horretan argi ikusten da erabiltzaileek publizitatea egiteko euskarriaren arabera banatutako lau aukera dituztela: astekaria, larrun hilabetekaria, urtekaria eta ARGIA.COM. Esan bezala, web orriak ARGIAren produkzio osoa barneratu eta eskaintzen du baina Sareko produkzioak ezaugarri propioak ditu. Horregatik, Interneteko edukiak ere euskarriaren arabera banatuta daude eta banaketa argia da. ARGIAren Interneteko atal garrantzitsuena multimedia saila da, horregatik multimedia euskarriko produkzioak atal propio eta oso bat dauka. Gainera, azpisail batzuk helbide propioa ere badaukatela ikusi dugu. Helbide independenteak izatearen arrazoia logikoa da: ARGIAren azpi sail bati dagokion URL luze batean ez galtzeko estrategia bat da. Izan ere, helbide labur horien helmuga beste aldrebesagoen bera da. Halaber, helbide independente horiek hiru produktu estrategikori dagozkie: beranduegi web telebista, film laburrak eta dokumentalak. ARGIAren Interneteko apustuak dira hirurak. Sarean web telebista propio bat lantzea eta kalitatezko film labur zein dokumentalak euskaraz eskaintzea. Produktu horien aldeko lanketa gorago aipatutako estrategia berritzailearen markoan kokatu behar da. ARGIA.COM hedabide digitalaren komunikazio-eredua informaziozkoa da. Xede informatibo hori betetzeko hainbat estrategia landu dituzte. Alde batetik, multimediaren aldeko apustua egin dute. ARGIAkoak ez dira inozoak eta jabetu dira azken aldian ikus-entzunezkoak izan duen gorakadaz, egun bideoa da nagusi beraz, bideoaren alde egin dute. Halaber, erabiltzaileen arreta bereganatzeko ezinbestekoa da erabiltzaileengana heltzea. Horretan ere egoki dabiltza eta hiru bide dituzte erabiltzaileengana heltzeko: e-postaz jasotzeko propio egindako buletin elektronikoa, rss jarioa eta sare sozialetako kontuak. Sare sozialak ikaragarrizko indarra hartu dute eta komunitate birtualak gero eta garrantzitsuagoak dira hedabideentzat. 6
  • 7. Horregatik ARGIAk hainbat kontu kudeatzen ditu. Hona datuak: Twitter-eko kontuak 1.431 jarratzaile ditu, Facebook-eko kontuak 1.636 zale. Bide horretan, behin erabiltzaileen arreta bereganatuta ARGIA.COM atariak jarrera aktiboa bultzatzeko bideak eskaintzen ditu. Albisteak zabaltzeko eta iruzkintzeko aukeren bidez. Laburbilduz, beraz, Internetek eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzen dituzte erabiltzaileen eskakizunei erantzuteko, hots, asetasuna lortzeko. Hau da, komunikazio multmedia eta digitalak berezko dituen propietateak era egokian ustiatzen dira euskarari eremu eta aukera berriak zabaltzeko. Eta ondorioz, ARGIA.COM web orriak komunikazio-eredu dinamiko, berritzaile eta erakargarria eskaintzen dio erabiltzaileari. Hori horrela da albisteak egunerokotasunez berritzen direlako, parte hartzea ahalbidetzen delako eta kontinente erkargarri batean kokatuta aurkezten delako azken produktua. Gainera, kontinenteaz gain, edukia ere erakargarria da, bideoak erakargarritasun horretan biziki laguntzen du. Gauzak horrela, kazetaritza parte-hartzailerako ateak irekitzen hasi da ARGIA eta bide horretan segitzeko asmoa dauka, bere kazeta ibilbidean izan duen ereferentzialtasuna ardatz hartuta baitoaz aro 2.0 honetan aurrera. 7
  • 8. TESTU-DIMENTSIOA Ziberkomunikabide baterako testuak ekoizterako orduan kontuan hartu beharreko irizpideak hipertestua, multimediatasuna eta interaktibitatea dira. Hipertestuaz baliatuta erabiltzaileari informazioan sakontzeko aukera esakin diezaiokezu, zure informazio iturriak aurkeztu ditzakezu edota erabiltzaileari edukian zehar nahi erara nabigatzeko askatasuna utz diezaiokezu. Bestalde, izaera multimediak markatzen du ziberkomunikabideeen jarduna eta interkatibitatea izan behar da hedabidearen helburua, beraz, erabiltzaileari feedback- erako bideak eskaini behar zaizkio. Hiru ezaugarri horiek kontuan hartu beharrekoak dira edozein produktu multimedia gauzatzerakoan eta ARGIA.COM atarian erabaki horiek egoki kudeatzen dituztela nabari da. Bestalde, testuaren prozesamenduari dagokionean euskarriaren izaeraz gain, xede-taldearen soslai linguistikoa ere kontuan hartzekoa da. Alde batetik, mezuak diseinu, eduki eta estilo aldetik erakargarria izan behar du, era horretan, irakurlea eta testuaren arteko lotura sustatzeko eta beste aldetik, edukia eta irakurlearen arteko harremanean distrotsio gutxitu behar da. Horretarako, testuak erabiltzaileen ezaugarri soziolinguistikoetara egokitu behar dira. ARGIAren xede-taldea zabala da, baina ezaugarri amankomuna dute ia beti: kultura eta euskara maila jasoa. Genero informatiboa lantzen du ARGIAk eta sortzen deun informazioa ongi hezitako publiko bati bideratua dago, informazio nahia duen publikoarentzako da, luze eta sakon informatua egon nahi duen erabiltzailearentzako. Informazio sakona ematen du ARGIAk baina ongi prozesatua. Ez dugu web orria irekiko eta testu bloke hermetiko bat aurkituko, letra hutsez betetako edukiek ez gaituzte itoko. Titularrak eta sarreratxoak bistaratzen ditugu lehen hartu emanean horrela, gehiago nahi izanez gero geuk eskatuko dugu gainontzekoa. Estrategia egokia da gozokia erakutsi eta gordetzearena, egokia da xede-taldearentzat eta erosoa da, iada ohituta baikaude formula horretara. Lehenengo filtroa titularrarena da baina testuen prozesamendua errazteko, behin edukiko testuan negritak, kursibak eta loturak erabiltzen dira. Horrez gain, multimediatasuna aplikatzen da, eta ia beti testua argazkiz lagunduta agertuko da kasurik urrienetan ere. Media gehiagok testuen prozesamenduan laguntzen dute, eta iada esan bezala, ARGIAk multimediatasuna sustatzen du, bideo, audio zein argazki bidez. Parte hartzerako bideak eskaintzen dira ia eduki guztietan eta produkzio propiokoak ez diren 8
  • 9. produktuetan horien jatorri naturalerako lotura jartzen dute, era egokian adierazita beti, horrela zeharka bada ere, parte hartzeko soziala ere bultzatzen da. Testura itzulita, testu-ereduak aztertzeari ekingo diogu. ARGIA.COM atariko testuak hainbat eredutakoak dira. Generoaren aldetik kronika, erreportaje, albiste zein iritziak aurki ditzakegu. Euskarriaren aldetik testu idatzi zein ahozko testuak eta halaber, testuok aurrez paperean argitaratuak edota Sarerako sortuak izan daitezke. Beraz, testu-moten errepertorio anitza oso egokia da web gunerako. Izan ere, ziberkomunikabide digital batek ez luke sistematikoa izan behar testu-ereduen erabileran, praktika horrek, nire uste apalean, eduki guztia uniformizatuko bailuke eta trataeraren kalterako izango bailitzateke. Izan ere, gai bakoitzak trataera eta testu-eredu berezi bat behar du euskarri digitalera egokitu eta igorlearen ikuspuntua edota interesa egoki erakusteko. Aniztasun horren adibide egokia da Beranduegi web telebista. Euskaraz egindako lehen web telebista da. Eta 10-15 minutuko dosian hainbat testu eredu biltzen ditu, bai forma zein hizkuntz- eredu aldetik. Eta guztiak elkarrekin produktu multimedia oso bat osatzen dute, nahiz eta oso hipertestuala ez izan, interaktiboa izaten ahalegintzen den produktua. Euskal panorama digitalean berritzailea den edukia plazaratzen dute. Eta bide horretan sortzen duten ororekin, ikus- entzunezkoentzako azpidatziak kasu baita ere, ekarpen nabarmena egiten diote ARGIA.COMekoek euskararen corpusaren garapenari. Dudarik gabe, egun ez dago beste hedabiderik ARGIA.COM desagertuz gero bere lekua bete ahalko lukeenik edota beraiek egiten dutena ordezkatuko duenik, utsune handia utziko lukete. 9
  • 10. ESTILOA ARGIA.COM atariko hizkuntza eredua bere xede-taleari dagokiona da. Hau da, euskara batua eta jasoa. Izan ere, ARGIA Euskal Herri osora begira ekoizten den produktua da, beraz, euskara batuaren aldeko apustua beharrizan geografikoengatik beharrezkoa da eta baita beharrizan komunikatiboengatik ere. ARGIAk eginaren eginaz euskara landu, erabili eta euskara hori zabaltzen du, hots, euskarari arlo guztietarako balioa esleitzen dio, bide horretan erabiliz. Bestalde, lagun arteko hizkeratik baino gertuago dago euskara jasotik, baina inoiz ez handi nahi bati men eginez eta eruditoen erreinura kondenatuz hizkuntza. Jasoaren aldeko hautua bere izaera eta tratamenduaren araberakoa da. Euskal kultur gaiak eta gaurkotasuneko gaiak era formal batean tratatzen ditu, horregatik, helburuak hala eskatuta, kontaketa formala egiteko hizkuntz eredu naturala da erabiltzen dena. Oro har, molde bakarra da nagusi baina alderdi hori ez da modu sistematikoan kudeatzen. Badaude beste molde batzuetako atalak eta erregistro zabalago bat eskaintzen duten edukiak. Gutxi dira horiek, produktu gehienak errepertorio berari erantzuten baitiote baina logikoa eta normala da hori. ARGIA.COM atariko eduki guztiak publiko jakin batentzako dira, xede-taldea ia ez da aldatzen, beraz, errepertorioa ere ez aldatzea da ohikoena. Hala ere, esaterako Beranduegi web telebistan edota blog batzuetan molde ireki eta aberatsa antzematen da. Luma bakoitzak bere estiloa dauka eta atal bakoitzak bere xedea. Horregatik agian, eduki batzuk erabat informatiboak dira eta beste batzuk, ironia lagun umore gaziz betetakoak. Hizkuntzaren kalitateari dagokionez, ARGIA.COM ziberkomunikabideak ez du kalitatearen kontrolerako berezko tresnarik baina bertan azaltzen diren testu eta ekarpenek hizkuntzaren kalitatea zaintzen dute. Era horretan, euskararen normalizazio eta garapenean laguntzen dute beti. Gainera, multimedia hedabideetan aurreikusten den estilora hurbiltzen dira testuok. Multimediatasuna landuta eta hipertestuaren erabileran bidea eginez. Oraindik orain, hipertestua gehiago ustiatu dezaketen herraminta dela deritzot baina hedabide digital bezala ondo egindako kalitatezko produktua da. ARGIA.COM atariaren lana beharrezkoa da euskararen normalizaziorako. Izan ere, bertako produktuak kontsumitzerakoan erabiltzaileok gure hizkuntza-gaitasuna hobetu eta mantentzen dugu eta gainera, kultur zein gaurkotasun gaiak euskaraz kontsumitzeko ohitura hartzen dugu. Gure informazio kontsumoa euskaraz egiten dugu. Egun, oso garrantzitsua den auzi da hori. Hiperpantaila bihurtu den gizartean bizi gara eta hiperpantaila horien hizkuntza nagusia erdera da. Era horretan, euskaldunok euskararekiko lotura gal dezakegu eta inkontzienteki, pantailaz pantaila 10
  • 11. diglosi egoera indartu. Horrexegatik, produktu onak sortu behar dira, erabiltzaileek gustura kontsumituko dituztenak eta euskararen garapen zein normalizazioan lagunduko dutenak. ARGIAk auzi horretan egiten duen lana ikaragarria da, eta multimedia atalarekin erabat asmatu duela uste dut. Izan ere, azken aldian, gero eta ikus-entzunezkoagoa da gure Sareko kontsumoa eta euskarazko Interneterako ikus-entzunezko produktuak sakabanatuta egon izan dira orain arte eta ez da hedabideen aldetik horien produkziorako ahalegin berezirik egin. Erreferente bat da ARGIA.COM eta lan ona egiten ari da. Orain erabitzaileona da txanda. Kontsumoa behar da produkzioak segi dezan, eta euskara gure Sareko kontsumoan integratu behar dugu. Bide horretan parte hartzerako bideak irekitzea beharrezkoa da, lan osoan zehar behin baino gehiagotan aipatu bezala, ARGIAk interatibitatea ere egoki landu du eta kazetaritza parte hartzailerako ateak ireki ditu. 11
  • 12. ONDORIO OROKORRAK Kalitatezko produktua da ARGIA.COM eta euskarari egiten dion ekarpena handia da. Sarean euskaraz egin daitekeela erakutsi digu eta inguru multimediaren aukeretaz gozatzeko, informatua egoteko, eztabaidak plazaratzeko... hizkuntza menperatzaileetara begiratu beharrik ez dugula ikusarazten digu egunero. Haiek astekarirako erabiltzen duten leloak dioen bezala: Independentzia astero ikusten da. Beste hitz batzutan esanda, euskara Sarera egokitu dute eta euskara Sarean integratzeko lanean dabiltza. Egungo komunikazio ereduak gune irekiak, modernoak eta erakargarriak eskatzen ditu eta ARGIA bide onetik doa aurrera abiadura handiko autobide horretan. Garaiak markatuta, eduki digitalak egunez egun aldatzen dira eta orain urtebete berria zena praktika zaharkitu bihurtu da honez gero. Eta testuinguru horretan euskal komunikabideek ezin dute abiadura moteldu, egun ez dago galga zapaltzerik, horrek, euskararen normalizazioa isunduko bailuke erruki gabe. Komunikabideek erantzunkizun horri erantzuteko saiakera egin behar dute eta ARGIA ahalegin horretan murgilduta dago. Bitarteko teknologikoak eskaintzen dituen bide guztiak ustiatu eta euskara erabilgarri bihurtzen saiatzen da, bai informaziorako bai elkartrukerako plaza eskainiz. Halaber, Sarearen beste ezaugarri garrantzitsu bat ere aipatu nahi nuke ondorio hauetan: demokratizazioa. Internetek egitura horizontal bat eskaintzen digu eta ziberkomunikabideek egitura horizontal horren ezaugarri demokratikoa beregain hartuta lan egin behar dute. Erabiltzaileok bide horretan goaz aurrera, eta autobide horren helmuga bilakatuko da oraindik, ia utopikoa den kazetaritza parte hartzailea. Guztion arteko elkarlan horrek euskararen transmisioan lagunduko du. Lege gabe, betebehar gabe... naturalki. ARGIA.COM atariak egiten duen bezala, komunikabideek kalitatezko produktuak eskainiz, eta erabitzaileok gustoz horiek kontsumituaz, gure artean elkarbanatuz eta horien inguruan eztabaidatuz. Laburbilduz, ia ohartu gabe, euskara kontsumo ohitura bihurtuz. Eta lan horretan ARGIA.COM atariaren ekarpena, kalitatezkoa, duina eta kontzientea da. 12