1. MATERIAL KARTOGRAFIKOA KATALOGATZEKO PROTOKOLOA
Erreferentzia bibliografikoa: Katalogazio Arauen 4. kapitulua.
Kontuan hartu beharrekoak:
MAPA: Lurrazalaren edo zeruko zeinahi gorputz osoen edo zati batzuen irudikapen laua,
eskala baten arabera egina (eskala: dokumentu kartografikoaren distantziaren eta
irudikatutako neurri errealaren arteko erlazioa).
PLANOA: Lur-eremu mugatu baten irudikapen grafikoa. Eremuak mugatua izan behar
du Lurraren kurbadura saihestu eta eskala uniformea izan dadin.
ATLASA: Mapa-bilduma antolatua. Azalpenezko testuak izan ditzake edo ez, eta
argitalpen bereizia nahiz beste lan baten osagarri izan daiteke.
ORRIBURUA: Mapak, atlasak, globoak, mapa digitalak, planoak etab.
“e” material kartografikoa
T255 – DATU MATEMATIKO KARTOGRAFIKOEN EREMUA eremu honetan
eskala, proiekzioa eta koordenatuak sartzen dira.
Adib.:
Eskala zehaztugabea
Eskala 1:50.000
Nahitaezkoa da proiekzioa aipatzea, baldin eta dokumentuan ageri bada.
T300 – DESKRIBAPEN FISIKOA
Adib.: Mapa tolestuak
1 mapa : col. ; 60 x 80 cm, pleg. En 21 x 15 cm
T500 – OHAR OROKORRA:
Adib.:
Beheko ertzean:
Ifrentzuan:
Honetan:
T501 – “HAUEKIN BATERA” OHARRA:
Adib.:
Barruan du kale-izendegia
Maparen inguruan informazio komertziala
T507 255 etiketa erabiliko da.
T521 HARTZAILEAREN MAILARI BURUZKO OHARRA
Adib.:
Eskola-mapa bat da.
T546 - HIZKUNTZARI BURUZKO OHARRA
Adib.:
Legenda euskaraz eta gaztelaniaz
1
2. Izenb. zorroan frantsesez, ingelesez eta alemanez.
T592 – DATU ESPEZIFIKOEI BURUZKO OHARRA
Adib.:
Informazio digitalez egindako kartografia
Orientazioa haize-arrosaren bidez adierazia
Erliebea mendien profilaz eta itzalez adierazia
Erliebea sestra-kurbez adierazia
T594 - IZENBURUARI ETA ERANTZUKIZUNAREN AIPUARI BURUZKO
OHARRA
Adib.:
Izenb. karpetatik hartua
Izenb. tututik hartua
T597 - DESKRIBAPEN FISIKOAREN EREMUARI BURUZKO OHARRA
Adib.:
Mapa landare-paperan
T599 – IRUDIARI BURUZKO OHARRA
Adib.:
Maparen inguruan haizeak adierazten dituzten putzegileak daude.
2