2. Delicious
2
Edukien aurkibidea
Edukien aurkibidea ...................................................................................................2
Sarrera ....................................................................................................................3
Zer da Delicious?...................................................................................................3
Deliciousen izena ematea .....................................................................................5
Lan-ingurunea eta konfigurazio-aukerak...........................................................17
Deliciouseko botoiak nabigatzailean txertatzea................................................48
Web orrialdeak Deliciousen gordetzea eta sailkatzea ......................................60
Web orrialdeen bilaketa eta etiketen kudeaketa ...............................................90
Sareko markatzaileen bestelako kudeaketa-zerbitzuak..................................112
3. Delicious
3
Sarrera
Zer irudituko litzaizuke zure web orrialde interesgarrienak gorde eta edozein
ordenagailutatik sartu ahal izango bazina?
Web orrialdeetako estekak zure lagunekin edo beste pertsonekin partekatzea
gustatuko al litzaizuke?
Zer deritzozu orrialde horiek etiketen bidez kategoriatan sailkatu ahal izateari eta
horrela bilaketa errazteari?
Imajina al dezakezu hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izatea? Orain,
Delicious-ekin erraz eta azkar egin ahal izango duzu.
Hori guztia egin dezakezu Delicious.
Zer da Delicious?
Delicious (lehen del.icio.us) sareko markatzaile sozialen kudeaketarako zerbitzua da.
Markatzaileak edo gogokoak (Deliciousen bookmark izenekoak) gehitzea
ahalbidetzen du eta tag izeneko etiketatze-sistemaren bidez (lotura deskribatzen
duten hitz gakoak) sailkatzeko aukera ematen du. Webguneak gordetzeaz gain,
Deliciouseko beste erabiltzaileekin partekatzeko aukera ematen du eta baita
haietako zenbatek duten esteka jakina markatzaileetan gordeta zehazteko aukera
ere.
Deliciousi esker, gogoko web orrialde guztiak gorde ahal izango dituzu eta
ordenagailuko nabigatzailean gordetzeaz gainera, Interneteko konexioa duen beste
edozein ordenagailutatik eskuragarri izango dituzu.
Delicious zerbitzuak, besteak beste, funtzio hauek eskaintzen ditu:
Web orrialde interesgarrienak gordetzea eta haietara edozein ordenagailutatik
sartzea
Deliciouseko beste erabiltzaileen markatzaileak erabiltzea
Web orrialdeetarako estekak besteekin partekatzea
Orrialde interesgarriak etiketen bidez kudeatu eta sailkatzea
Gogoko web orrialde desberdinak dituzten lagun eta pertsona taldeen sarea
sortzea
4. Delicious
4
Deliciouseko abantaila garrantzitsuenak
Eskuragarritasuna:
Nabigatzailean gordetzen dituzun gogokoak zure ordenagailuan soilik daude
ekuragarri. Deliciousekin gordetzen badituzu, aldiz, etxean, lantokian, fakultatean,
Interneterako konexioa dagoen edozein tokitan eskura izango dituzu.
Segurtasuna:
Ordenagailuarekin arazoren bat izaten baduzu eta zure gogokoenen kopiarik egin ez
baduzu, hainbeste interesatzen zaizkizun orrialde horiek guztiak galduko dituzu.
Deliciousekin zure gogoko orrialdeak eskuragarri izango dituzu Interneterako
konexioa duen edozein ordenagailutatik.
Sare Soziala:
Sare sozialak Interneteko sarearen bidez erabiltzaileen artean komunikatzeko
moduak dira. Deliciousen zure esteka berak gehituta dituzten pertsonak ikusteko,
antzeko gustuak dituzten pertsonak bilatzeko eta beste hainbat gauza
interesgarrietarako sare soziala sortuko da.
Partekatzea eta gomendatzea:
Web orrialderako esteka lagunari gomendatu edo harekin parteka dezakezu;
bientzako interesgarria izan daiteke.
5. Delicious
5
Deliciousen izena ematea
Web-markatzaileen zerbitzuan kontua sortzeko eta Deliciouseko funtzio guztietara
sartzeko, izena eman beharra dago. Izena ematea librea eta doakoa da.
Izena emateko prozesu horretan finkatzen da kontura sartzeko erabiltzaile-izena eta
pasahitza. Izena emateko http://www.delicious.com helbidea jarri behar duzu
nabigatzailean eta Deliciouseko orrialde nagusira sartu.
Atal horretan Deliciousen nola erregistratu ikusiko dugu
Delicious-en erregistratzeko, “Join Now” sakatuko dugu
6. Delicious
6
Deliciouseko web-markatzaileen kudeaketa-zerbitzua Yahoo-ren jabetzakoa da
Kasu horretan, Deliciouseko kontua sortzean, automatikoki sortuko da kontua
Interneteko Yahoo! Atarian
Horrek Yahoo-ko posta elektronikoko kontu oso baliagarri eta erabiltzeko erraza
sortzea ekarriko du. Helbide honetatik bertara eta atariko beste aukeretara sar
daiteke: www.yahoo.com
Desplazamendu-barran klik egingo dugu
“Sign Up” sakatuko dugu
8. Delicious
8
Jaioteguna jarriko dugu
Aldi berean alta emateko prozesuan sortutako Yahooko helbide elektroniko
berriarekin bat datorren eta interesatzen zaigun identifikatzailea sartuko dugu
10. Delicious
10
Pasahitza idatziko dugu
Posta elektroniko alternatiboa eta ezkutuko bi galderen erantzunak idatziko ditugu
eta pasahitza ahaztuz gero, orduan erabiliko dira
11. Delicious
11
Galdera horiek pasahitza ahaztuz gero berreskuratzeko balio dute
Kode hori sartzean sistemak alta ematen ari dena pertsona erreala dela egiaztatzen
du eta segurtasuna dela eta, ez dela spama
12. Delicious
12
Azkenik, “Create My Account” botoian sakatuko dugu
Datuak zuzenak direla egiaztatuko dugu
Eta “Continue” botoian sakatuko dugu
13. Delicious
13
Hor sortutako kontuaren azken alderdiak aldatuko dira
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
Lehen urrats horretan, gure kontuaren izena aldatuko dugu. Izen hori Deliciouseko
beste erabiltzaileei agertuko zaie, esaterako, guk publikoki gordetako orrialderen
batera sartzen direnean
Ikus dezakegun moduan, Deliciousek hainbat izen iradokiko dizkigu
Izen berria jartzeko, hor sakatuko dugu
14. Delicious
14
Nahi dugun izena idatziko dugu
Izen hori beste inork ez duela erabiltzen egiaztatzeko, “Check” botoian sakatuko
dugu
16. Delicious
16
Bigarren urrats honetan, Delicious gure nabigatzaileko gogokoetara gehitu ahal
izango dugu
“Add a Bookmarklet To your Browser" botoian sakatuz egiten da hori
Kasu horretan, ez zaigu interesatzen; hortaz, “Or, Skip this Step Go to my
Bookmarks” botoian sakatuko dugu
Sortutako Delicious kontuko orrialde nagusia agertuko da
Deliciousen identifikatuta zaudela jakingo duzu, orrialdeko goiko eremuan
erabiltzaile-izena agertuko baita
“Sign Out” sakatzean Deliciouseko kontutik irtengo gara
Zorionak! Orain badakizu Delicious kontua nola sortu
17. Delicious
17
Lan-ingurunea eta konfigurazio-aukerak
Atal honetan, Deliciouseko web orrialdearen ingurunea ikusiko dugu. Haren botoiak
eta konfigurazio-aukera garrantzitsuenak ikusiko ditugu.
Deliciouseko konfigurazio-aukerak orrialdearen goi-eskuinaldeko “Setttings” estekan
daude. Bost bloketan banatuta daude: Account, Bookmarks, Pople, Tags eta
Blogging.
Ondoren, Delicious ingurunea eta haren aukera garrantzitsuenak nolakoak diren
ikusiko dugu
Delicious-eko kontuan saioa hasteko, “Sign In” sakatuko dugu
19. Delicious
19
Delicious inguruneak hainbat eremu garrantzitsu ditu
Goian maiz erabiltzen diren lau atal agertzen dira
“Home” Deliciouseko saioa hastean agertuko da beti
“Bookmarks” atalean Deliciousen gordetako web orrialdeak daude
“People” gure sarera gehitu ditugun pertsona guztiak dira
“Tags” etiketak sortu eta kudeatzen diren lekuari dagokio
Aurrerago sakonago ikusiko ditugu lau atal horiek
Erdian aurrez ikusi ditugun lau ataletako bati dagozkion aukerak daude Hautatutako
atalari dagokion edukia agertuko da. Kasu honetan, Delicious abiaraztean, “Home”
ataleko aukerak agertuko dira
20. Delicious
20
Toki horretan, Deliciouseko hainbat ataletarako zuzeneko sarbideak daude
Web orrialde berria gorde
Deliciouseko erabiltzailea bilatu
Etiketa bilatu
Web orrialdea bilatu
Web orrialdeak zuzenean aurkitzen dituen bilatzailea da
Hemen bestelako aukera garrantzitsuak daude
“Inbox” atalean Deliciouseko beste erabiltzaileek bidalitako web orrialdeak daude
“Settings” Deliciouseko konfigurazio-aukerei dagokio Hori aurrerago sakonago
ikusiko dugu
“Help” Deliciouseko laguntza da
“Sign Out” botoiak saioa itxi eta Deliciousetik irteteko balio du
21. Delicious
21
“Home" lehen atalak zer eduki dituen ikusiko dugu
Hiru erlaitzez osatuta dago
Hasteko, “Fresh Bookmarks” lehen erlaitza ikusiko dugu. Bertan, Deliciouseko beste
erabiltzaileek gordetako azken web orrialdeak agertuko dira
Web orrialdeak orrialdean zehar kokatuta daude
Desplazamendu-barran sakatuz arakatu daitezke
Azken orrialde gehiago ikusteko, sakatu “See more recent bookmarks"
22. Delicious
22
Hemen, web orrialdeak zein egunetan gorde ziren ikus daiteke
Gordetako orrialde bakoitzaren azpian gorde duen erabiltzailea dago
Lotuta dituen etiketak
Web orrialdeak antolatzeko edo sailkatzeko eta bilaketa errazteko balio duen hitz
gakoa da etiketa
Beste erabiltzaileen orrialde bakoitzean gure kontuan gordetzeko aukera ematen
duen botoia dago Hori ikastaroan aurrerago azalduko dugu
Hori da erabiltzaileak web orrialdeari emandako izena. Gainean klik eginez gero,
zuzenean web orrialdera eramango gaitu
“Atzera” botoia sakatuko dugu
23. Delicious
23
Bigarren erlaitza, “Popular Bookmarks”, Deliciousen ezagunenak diren eta beste
erabiltzaileek gordetako orrialdeei dagokie, hau da, beste erabiltzaileek gehien
bisitatutakoei
“Popular Bookmarks” sakatuko dugu
Erlaitz honetako edukia eta aukerak “Fresh Bookmarks” atalekoen antzekoak dira;
agertuko diren orrialdeak azkenekoak izan beharrean ezagunenak izatean dago
aldea
Ezaguna den orrialdean sartzeko, orrialdearen izenaren gainean sakatu
24. Delicious
24
Hautatu dugun orrialdea agertuko da
“Atzera” botoian sakatuko dugu
“Home” ataleko azken erlaitza “Explore Tags” da. Bertan, beste erabiltzaileek
gordetako orrialdeak daude, etiketen arabera ordenatuta
“Explore Tags” sakatuko dugu
25. Delicious
25
Ezkerraldean etiketak daude eta eskuinaldean etiketa horiek lotuta dituzten
orrialdeak
Hemen etiketa ezagunenak ikusiko ditugu, hau da, Deliciouseko erabiltzaileek gehien
bisitatutakoak
Gainera, bilatzaile horren bidez nahi ditugun gaiei buruzko etiketak aurkitu ahal
izango ditugu
Testu-koadroa hautatu eta bilatu nahi dugun etiketa idatziko dugu
Gezia duen botoian sakatuko dugu
26. Delicious
26
“Kurtso” etiketa lotuta duten orrialde guztiak erabiltzaileak gordetako dataren arabera
ordenatuta (azkenekotik hasita) agertuko dira
Bilaketa gehiago mugatzeko, bilatzen ari garen gaiaren gainean beste etiketaren
izena jar dezakegu
Gezia duen botoian sakatuko dugu
27. Delicious
27
Bilaketa gehiago mugatu da
Nahi adina etiketa jar daitezke
Etiketak sakonago landuko ditugu ikastaroko 6. atalean, “Web orrialdeen bilaketa eta
etiketen kudeaketa
Orain “Bookmarks” bigarren atala ikusiko dugu
Bookmarks-ak Deliciousen gure gogokoenak balira bezala gordetako web orrialdeak
dira. Hori aurrerago ikastaroko 5. atalean ikusiko dugu
Horretarako, botoi honetan sakatuko dugu
28. Delicious
28
Hemen, gordeko ditugun web orrialde guztiak daude. Kasu honetan, hutsik dago
Delicious kontua berria delako
“Bookmarks” alboan kokatutako gezia duen botoian sakatuko dugu
Menu txiki horretan “Bookmarks”ekin lotutako Deliciouseko beste eremuetarako
zuzeneko hainbat sarbide daude
Gordetako gure web orrialdeak
Erabiltzaileen artean ezagunenak diren orrialdeak
Gordetako azken orrialdeak
Web orrialdeak bilatzeko esteka
29. Delicious
29
“People” hirugarren atala ikusteko, “People” sakatuko dugu
Atal honetan, gure sarera gehitu ditugun erabiltzaile guztiak agertuko dira
Amaitzeko, “Tags” ataleko botoian sakatuko dugu
30. Delicious
30
Hemen, web orrialdeak gordetzen ditugunean sortutako etiketak topatuko ditugu
Esteka hauek sarbide zuzenagoak dira Deliciousen
Gure web orrialdeetara. Esteka honek “Bookmarks” atalera eramango gaitu
Gure erabiltzaile-sarera. Esteka honek “People” atalera eramango gaitu
Gure etiketetara. Esteka honek “Tags” atalera eramango gaitu
Esteka honek interesgarriak iruditu zaizkigun gaiei buruz gorde ditugun etiketetara
eramango gaitu
Azkenik, “Inbox” atalak beste erabiltzaileek igorritako web orrialdeetara eramango
gaitu
31. Delicious
31
Ondoren, Deliciouseko konfigurazio-aukera nagusiak ikusiko ditugu
Horretarako, “Settings” klikatuko dugu
Hemen, Deliciouseko konfigurazioa aldatu ahal izango dugu
“Account” atalean Deliciouseko kontuarekin lotutako alderdiak aldatu ahal izango
ditugu, esaterako, pasahitza aldatzea edo datu pertsonalak aldatzea
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
32. Delicious
32
“Bookmarks”en gordetako gure web orrialdeak sortu eta editatu ditzakegu
Atal honetako bi aukera interesgarri ikusiko ditugu: Bookmarksak inportatzea eta
esportatzea
Lehenengo “Export / Backup / Bookmarks” sakatuko dugu
“Gure bookmarksak esportatu" aukerak ordenagailuko disko gogorrean gordetzen
ditu, kanpoko artxiboan, Deliciousen gorde ditugun orrialde guztiak
Nahi izanez gero, gure gogokoenekin sortu ditugun etiketak eta oharrak txertatu ahal
izango ditugu
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
34. Delicious
34
Artxiboa mahai gainean gordetzeko, “Gorde” botoian sakatuko dugu
Gure ordenagailuko mahai gainean artxiboa gordeko da Deliciouseko kontuko gure
orrialdeekin
“Itxi” botoian sakatuko dugu
35. Delicious
35
Ikus daitekeen moduan, konfigurazioko aukeraren batean sartzen garenean
zuzeneko hainbat sarbide sortzen dira; non gauden adieraziko digute eta aldi berean
nabigagarriak dira
Konfigurazioko aukeretara itzultzeko, “Settings” sakatuko dugu
Orain artxiboa gogokoetatik Deliciousera nola inportatu ikusiko dugu. Adibide
modura, aurrez sortutako artxiboa hartuko dugu
Inportazioei esker, kanpoko fitxategian gordeta dauden gure web orrialde
gogokoenak Deliciouseko kontuan gordetzea lortuko dugu
“Import / Upload Bookmarks" sakatuko dugu
38. Delicious
38
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
Hemen, inportatutako bookmark-ak (web orrialdeak) inportatu ez direnetatik
bereizteko sortuko den etiketaren izena jarri ahal izango duzu
Kasu honetan, “imported” lehenetsitako izena utziko dugu
Eremu horretan inportatzeko hainbat aukera espezifiko daude
Inportatutako bookmark-ak publikoak edo pribatuak egin
Etiketa ezagunak gehitu edo ez gehitu
39. Delicious
39
Gure kontuko bookmark guztiak inportatutakoekin ordezkatu edo gorde gabe ditugun
orrialdeak soilik inportatu
Lehenetsitako aukera guztiak utziko ditugu
Inportazioa egin dela baieztatzeko Yahoo-ko kontura posta elektronikoa igortzeko
eska dezakegu
Azkenik, “Import Now” botoian sakatuko dugu
Bookmark guztiak inportatu dira
Inportatutako orrialdeak ikusteko, “Your Bookmarks” botoian sakatu
40. Delicious
40
Hasieran esportatu eta ondoren inportatutako artxiboak bookmark-ik ez zuenez, ez
da ezer agertuko
Gogokoenak inportatzeko beste modu bat dago. Horretarako, beharrezkoa da
Deliciouseko nabigatzaileko botoiak eta tresna-barra instalatuta izatea. Botoi horiek
sakonago ikusiko ditugu ikastaroko 5. atalean
Konfigurazioko aukeretara itzultzeko, “Settings” sakatuko dugu
Adibide honetarako, Deliciousen botoiak instalatuta ditugula ikusiko dugu
“Import / Upload Bookmarks" sakatuko dugu
41. Delicious
41
Bookmark-ak inportatzeko modu berria agertuko da, Deliciouseko sarbide zuzeneko
botoiak nabigatzailean instalatuta baititugu
“Easy import” aukerak automatikoki gordetzen ditu gure Delicious kontuan
nabigatzaileko gogokoetan gordeta ditugun orrialdeak
“Custom import” aukera “Easy import” aukeraren antzekoa da, baina aukera batzuk
aldatzea ahalbidetzen du
Aukera horrek aurrez azaldu dugun inportatzeko modura jotzea ahalbidetuko digu
“Custom import” aukeratuko dugu
42. Delicious
42
Hemen, Deliciousen gordeko ditugun gogokoetako orrialdeak publikoak edo
pribatuak izatea alda daiteke (hori ikastaroko 5. puntuan ikusiko dugu sakonago)
Testu-koadro horretan gordeko ditugun bookmark-etarako etiketak gehi daitezke
Aukera horretan Deliciousen gordeta ditugun bookmark-ak ezabatu eta
nabigatzaileko gogokoenekin ordezka ditzakegu edo gure bookmark-ak ezabatu
gabe gehitu ditzakegu
“Import Now” botoian sakatuko dugu
43. Delicious
43
Zure nabigatzaileko gogokoak Deliciouseko kontura inportatu dira
“Onartu” botoian sakatuko dugu
Nabigatzailean gordeta genituen gogokoak ikusiko ditugu
Horretarako, “Gogokoak" menua aukeratuko dugu
44. Delicious
44
Hauek dira gure gogokoak. Orain, web orrialde horiek Deliciouseko kontuan nola
dauden gordeta ikusiko dugu
Horretarako, “Bookmarks” atalean klikatuko dugu
46. Delicious
46
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
“People” atalean lagun-sare guztia kudeatu, erabiltzaileak gehitu eta kendu, talde
zehatzak sortu eta sareko edukiak pertsona jakinen aurrean ezkuta ditzakegu
“Tags” atalean etiketekin lotutako guztia kudeatzen da, hala nola etiketak aldatzea
eta ezabatzea. Hori ikastaroko 6. puntuan sakonago ikusiko dugu
Azkenik, “Blogging” blokea oso baliagarria da, gure blogera (izanez gero) etiketak eta
gogokoak gehitzeko aukera ematen baitu, baita beste pertsonei gure sareko zati izan
daitezela eskatzeko aukera ere
48. Delicious
48
Deliciouseko botoiak nabigatzailean txertatzea
Nabigatzaileko Deliciouseko botoiak oso tresna erabilgarriak dira. Funtsean
Deliciouseko gure kontuko aukera interesgarri eta garrantzitsuenetarako sarbide
zuzenak dira. Horien instalazioa edozein nabigatzailetan egin daiteke. Prozedura oso
antzekoa da kasu gehienetan.
Gure kasuan, botoiak Internet Explorer nabigatzailean gehituko ditugu.
Orain Delicious-en aukerekin azkar lan egiteko oso erabilgarriak diren tresnak ikusiko
ditugu. Nabigatzailerako Deliciousen zuzeneko sarbideko botoiak dira
Lehenik eta behin, botoiak nabigatzailean instalatu behar dira, gure kasuan Internet
Explorer-ean. Mozilla Firefox-en kasuan prozedura antzekoa da
Hasteko, “Bookmarks” atalean klikatuko dugu
50. Delicious
50
Ikus daitekeen moduan, esteka horren bidez botoiak edozein nabigatzailetan instala
daitezke
Baita Mozilla Firefoxerako botoiak ere
Botoiak Internet Explorerrean instalatzeko, "Internet Explorer buttons" estekan
sakatuko dugu
Botoiak instalatzeko, “Install Internet Explorer Add-on” esteka sakatu behar da
Hor Delicious botoiak nola deskargatu eta instalatu jakiteko azalpen xehatua eskura
daiteke
51. Delicious
51
Bestalde, botoiak nabigatzailean nola instalatu azaltzen duen laburpen txikia dago
orrialdean
Ikusteko, desplazamendu-barran klik egingo dugu
“Install Internet Explorer Add-on” esteka sakatu; goian ikusi dugun bera da
Botoiak instalatzeko, “Add Buttons” sakatu
52. Delicious
52
Botoiak instalatzekoa disko gogorrean gorde daiteke “Gorde” botoia sakatuz
Gure kasuan, instalatzailea zuzenean exekutatuko dugu “Exekutatu” botoian klikatuz
“Exekutatu” klikatuko dugu berriro ere
53. Delicious
53
Deliciouseko botoiak instalatzekoa Internet Explorerreko nabigatzailean zabalduko
da
Hemen, instalazioaren helmugako kokalekua aukeratuko dugu. Gure kasuan,
lehenetsita datorren karpetan instalatuko dugu
“Install” botoian sakatuko dugu
Instalatzaileak Internet Explorer ixteko eskatuko digu
Horretarako, “Onartu” botoia sakatuko dugu
55. Delicious
55
Tresna-barran Deliciouseko hiru botoi gehitu direla ikusiko dugu
Lehenengo botoiak Deliciouseko kontuan gordetako gure web orrialdeetara
eramango gaitu
Horretarako, bertan klikatuko dugu
Oraindik orrialderik gehitu ez dugunez, ez da ezer agertuko
Bigarren botoiak gordetako gure orrialdeak dituen ondoko leihoa zabaltzeko balio du
Horretarako, botoi honetan sakatuko dugu
56. Delicious
56
Leiho hori Deliciouseko gogokoenak kudeatzeko erabiliko da. Ikastaroko hurrengo
puntuan xehetasun gehiagorekin ikusiko dugu
Hirugarren botoian klikatuko dugu
Botoi honi esker, une honetan gauden orrialdea gorde eta etiketen bidez sailkatu
ahal izango dugu
Prozesu hau ikastaroko hurrengo atalean ere azalduko dugu
“Cancel” botoia sakatuko dugu
57. Delicious
57
Gero, “x” sakatuko dugu ondoko leihoa ixteko
Orain, botoiekin batera instalatu den Deliciouseko tresna-barra ikusiko dugu
Azaltzeko, Internet Explorerreko tresna-barran eskuineko botoiarekin klikatuko dugu
58. Delicious
58
Menuko “Delicious Toolbar” hautatuko dugu
Deliciouseko aukera gehiagotara sartzeko aukera ematen duen tresna-barra
agertuko da
Botoi hori sakatuko dugu aukera garrantzitsuenak ikusteko
59. Delicious
59
Menu horrek hainbat aukera eskaintzen ditu, besteak beste nabigatzen ari garen
orrialdea Deliciouseko gogokoenetan gordetzea (Save a new Bookmark...) edo
Bookmarks inportatzea
Bigarren botoia Deliciouseko gure kontuko “Network” atalera, hau da, gure sarera,
eramango gaituen lasterbidea da
Hirugarren botoiak, berriz, Deliciouseko gure kontuko “Inbox” atalera eramango
gaitu, hau da, beste erabiltzaileek gordetako orrialdeak jasotzen dituen
Zorionak! Orain badakizu Deliciouseko zuzeneko sarbide-botoiak Internet
Explorerreko nabigatzailean nola instalatu
60. Delicious
60
Web orrialdeak Deliciousen gordetzea eta sailkatzea
Atal honetan Deliciousen xede nagusia azalduko dizugu: gogoko orrialdeen
helbideak gordetzea eta etiketekin sailkatzea.
Orrialdeak gordetzeko bi modu daude: nabigatzaileko botoien bidez (instalatuz gero)
eta Deliciouseko kontuan. Bi atalak banan-banan ikusiko ditugu.
Deliciousen gogoko web orrialdeak gordetzea nabigatzaileko sarbide
zuzeneko botoien bidez
Web orrialdeak gordetzeko modu hori oso baliagarria eta azkarra da,
nabigatzen ari zaren orrialdea nabigatzaileko dagokion botoian klik
egitearekin gordeko baituzu.
Orain, nabigatzaileko botoien bidez Deliciousen web orrialdeak nola gorde ikusiko
dugu
KZguneko orrialdearen helbidea gordeko dugu
Horretarako, nabigatzaileko “Tag” botoi horretan sakatuko dugu
61. Delicious
61
Deliciousen gure kontuarekin saioa hastea beharrezkoa da
Horretarako, “Sign in to your account” sakatuko dugu
Gure kontua Yahoo-koa denez, “Sign in with your Yahoo! ID” klikatuko dugu
63. Delicious
63
Une horretan gauden orrialdearen helbidea eta izena automatikoki sartuko dira. Nahi
izanez gero, datu horiek aldatu ahal izango ditugu
Orrialdeari buruzko oharrak edo deskribapena ere jar ditzakegu
Web orrialdearekin lotutako etiketa sartuko dugu. Etiketa hori aurrez sortu ezean
automatikoki sortuko da
Amaitzeko, “Save” botoian sakatuko dugu
Orrialdea Deliciouseko gure kontuan gorde da
Deliciouseko gure orrialdea botoi horretan klikatuz ikus dezakegu
64. Delicious
64
Aldameneko leihoan erantsi ditugun orrialdeak eta haiei lotutako etiketak agertuko
dira. Kasu horretan, gehitu berri dugun KZgunea orrialdea besterik ez dago
Bookmark asko baldin baditugu gordeta, bilatu beharreko orrialdearen izena hor
idatzita bila daiteke
Aukera horretan, etiketak hainbat modutara ordena daitezke, esaterako, A-tik Z-ra
Bookmark-ak ordenatu ere egin daitezke. Kasu honetan, azkena gehitutako dataren
arabera ordenatuta daude
Gehitu dugun orrialdera joateko, gordetako web orrialdearen gainean klikatu besterik
ez da egin behar
65. Delicious
65
Gorde dugun web orrialdea leiho berean agertuko da
Leihoa “x” klikatuz itxiko dugu
Deliciouseko kontura joan eta gordetako bookmark-ak xehetasun handiagoarekin
ikusteko, botoi horretan klikatuko dugu
66. Delicious
66
Hor gorde dugun web orrialdea dago
Hara joateko, izenean sakatuko dugu
KZgunearen web orrialdea agertuko da
“Atzera” botoian sakatuko dugu
67. Delicious
67
“Display options” klikatzen badugu, bookmarken bistaratzearekin lotutako aukerak
agertuko dira, adibidez, web orrialdea beste leiho batean zabaltzea
Web orrialdeak Deliciouseko tresna-barrarekin gordetzeko prozesua botoiekin ikusi
dugunaren antzekoa da
Botoi horretan klikatuko dugu
“Save a new Bookmark...” aukera hautatuko dugu
68. Delicious
68
Nabigatzaileko Delicious botoiekin ikusi dugun leiho bera agertuko da. Prozesua
berdina da
Kasu honetan, unean Internet Explorerrean zer orrialdetan gauden agertuko da:
Deliciouseko gure kontua
“Cancel” botoian sakatuko dugu
Hor bookmarkak editatu eta ezaba daitezke
“EDIT” klikatuko dugu
69. Delicious
69
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
Hor bookmarkeko datu garrantzitsuak alda daitezke
Orrialdea lagunari igorri eta partekatu ere egin daiteke. Hori aurrerago azalduko dugu
Bookmarka Deliciousen gordetzen dugunean, lehenespenez publiko egiten da. Hau
da, Deliciouseko beste edozein erabiltzailek ikus dezake
Koadroa hautatuta, bookmark-a edo gogokoa pribatu bilakatuko dugu, inork ez ikusi
ahal izateko
Horretarako, bertan klikatuko dugu
70. Delicious
70
“Save" botoian klikatuko dugu
Ikus daitekeen moduan, giltzarrapoa agertuko da gordetako orrialdearen ondoan.
Orain pribatua dela esan nahi du horrek eta erabiltzaileek ezin dutela ikusi
Berriro publiko egiteko, “SHARE” sakatuko dugu
71. Delicious
71
Baieztatzeko, “YES” klikatuko dugu
Giltzarrapoa desagertu dela ikusiko dugu. Bookmarka berriro ere publikoa da
Zorionak! Orain badakizu web orrialdea edo bookmarka nabigatzaileko zuzeneko
sarbide-botoiekin nola gorde
72. Delicious
72
Gogoko web orrialdeak Delicious orrialdean gordetzea
Nabigatzaileko botoiak ez badituzu instalatu, bookmark edo Interneteko
gogoko orrialdeak gordetzeko beste modua da. Ez da sarbide zuzeneko
botoiekin bezain praktikoa, baina Deliciouseko kontua xehetasun
gehiagorekin kudeatzeko abantaila izango duzu.
Ondoren, web orrialdea Delicious kontutik bertatik nola gorde ikusiko dugu
Lehenik eta behin, “Save a new bookmark” klikatuko dugu
73. Delicious
73
Gorde nahi dugun web orrialdearen helbidea idatziko dugu
“Next” botoian sakatuko dugu
Agertuko diren helbidea eta izena zuzenak direla egiaztatuko dugu
Oharrak idazteko, “NOTES” testu-koadroan klikatuko dugu
74. Delicious
74
Gero, “TAGS” testu-koadroa hautatu eta etiketa jarriko dugu
Ikus daitekeen moduan, erabiltzaileek erabilitako ezagunen artean guk sartutakoaren
antzeko etiketa dago
Guri etiketa berri hori sortuko zaigu
“SEND" aukerari esker, gogoko orrialdeak lagunekin partekatu ahal izango dituzu.
Testu-koadro horretan helbidea jarriko dugu
“SEND” testu-koadroa hautatuko dugu
75. Delicious
75
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
Bookmark-a posta elektroniko bidez bidal daiteke eta esteka horren bidez aldez
aurretik gure sarera gehitu behar dugun Deliciouseko erabiltzailearekin ere parteka
dezakegu
Guk ez dugu inor sarean. Norbait izango bagenu, erabiltzaileak hor agertuko lirateke,
eta hautatu eta bookmark-ak edo gogokoak bidali ahal izango genizkieke
76. Delicious
76
Testu-koadroa berriro hautatu eta helbidea idatziko dugu
Mezu pribatua igortzeko edo helbide gehiago idazteko, testu-koadroaren kanpoan
klikatuko dugu
Helbide elektroniko gehiago sar ditzakegu
Mezu pertsonala idazteko, "MESSAGE” testu-koadroa hautatu eta idatzi egingo dugu
77. Delicious
77
Gero, “Save" botoian sakatuko dugu
Orain bookmark-a igorri diogun pertsonak jasotzen duen mezu elektronikoa nolakoa
den ikusiko dugu
KZgunearen helbidea idatziko dugu
85. Delicious
85
Nabigatzailea itxi ez dugunez, Izaskunkzdemo saioa gordeko da
Gure bookmark-ak ikusteko haien ataleko botoian klikatuko dugu
Bookmark-ak gehitzean zuzeneko sarbideetan agertutako oso aukera interesgarria
ikusiko dugu
“Browse these bookmarks” sakatuko dugu
86. Delicious
86
Aukera honekin, Deliciousen gordetako bookmark guztietan nabiga daiteke
Gordetako gogoko hurrengo orrialdera joateko, aurrera egiteko gezian sakatuko
dugu
Gordeta dugun bigarren bookmark-a agertuko da, KZguneko orrialdea alegia
Deliciousera itzultzeko, Delicious ikonoan sakatuko dugu
88. Delicious
88
Atal honetan bookmark-eko datuak alda daitezke
“Cancel” botoian sakatuko dugu
Azkenik, gogoko orrialdea ezabatzeko, “DELETE” klikatuko dugu
89. Delicious
89
“YES” klikatuz ezabatu egin nahi dugula baieztatuko dugu
Bookmark-a ezabatu dela egiazta dezakegu
Zorionak! Orain badakizu Deliciousen orrialdeak nola gorde eta orrialde
interesgarrienak lagunekin nola partekatu
90. Delicious
90
Web orrialdeen bilaketa eta etiketen kudeaketa
Hemen, Deliciousen bidez web orrialdeak nola bilatu ikusiko dugu, hau da, bilatzaile
moduan nola erabili.
Etiketek duten funtzionamendua ere xehetasun gehiagorekin ikusiko dugu. Delicious
barruan informazio guztia modu eraginkorragoan kudeatzeko eta antolatzeko web
orrialdeari edo bookmark-i lotzen zaion hitz gakoa da etiketa.
Etiketek zerbait identifikatzeko funtzioa dute, kontzeptuetatik hasi eta
objektuetaraino. Orrialdeei haien atalak hitz bakarrean laburbiltzen dituzten etiketak
gehitzen dizkiegun heinean, informazioa sailkatzeaz gain, dena ondo antolatuta
izango dugu.
Amaitzeko, etiketak eta Delicious bilatzaile moduan nola erabili sakonago ikusiko
dugu
“Tags” ataletik etiketetako kudeaketara zuzenean sar daiteke
Etiketetako zenbait aukera zabaltzeko, botoi honetan klikatuko dugu
91. Delicious
91
Gure etiketetara sartzeko “My Tags” sakatuko dugu
Horiek dira aurreko ataletan sortu ditugun bi etiketak. Sortuko ditugun etiketa guztiak
hor azalduko dira
Atal horretatik zuzeneko hiru sarbide daude eta horietan etiketak berriro izendatu,
ezabatu eta etiketa taldeak kudeatu daitezke. Aukera horiek aurrerago azalduko
ditugu
Etiketa hori lotuta duten bookmark-etara joateko, “Bilatzaileak” sakatuko dugu
92. Delicious
92
Hori da “Bilatzaileak” etiketari lotuta dugun bookmarka
Etiketaren deskribapena sortzeko, “Create tag description” zuzeneko sarbidean
sakatuko dugu
Hor etiketaren deskribapena idatziko dugu
“Cancel” botoian sakatuko dugu
93. Delicious
93
Bookmarkera garamatzan etiketa X sakatuz itxiko dugu
Koadroan hari lotutako orrialdeak bilatzeko beste etiketa bat idatz daiteke
Horretarako, aurrez sortutako etiketa idatziko dugu
94. Delicious
94
Gezian klikatuko dugu
“Ikastaroak” etiketari lotutako bookmarka agertuko da: Kzgunea
Etiketak xehetasun gehiagorekin kudeatzeko, konfigurazio-aukeretara jo behar da
Horretarako, “Settings” klikatuko dugu
96. Delicious
96
Hor etiketak berriro izendatu ahal izango ditugu
“Bilatzaileak” etiketa hautatuta utziko dugu
Testu-koadroa hautatu eta etiketaren izen berria idatziko dugu
Eta “Save” botoian sakatuko dugu
97. Delicious
97
“Tags” sakatuko dugu etiketaren izen berria ikusteko
Ikus daitekeen bezala, “Gaztelaniazko bilatzailea” bi hitzak idaztean, Deliciousek bi
etiketa sortzen ditu bakarra beharrean
“Gaztelania” etiketa interesatzen ez zaigunez, ezabatzeko “Settings” klikatuko dugu
Etiketak zuzeneko sarbide horretan klikatuz ere ezaba daitezke
100. Delicious
100
“Yes” klikatuko dugu etiketa ezabatzea nahi dugula baieztatzeko
“Gaztelania” etiketa ezabatu da
Etiketen kudeaketa-aukeretara itzultzeko, “Return to Settings” sakatuko dugu
102. Delicious
102
Etiketa taldearen izena idatziko dugu
Testu-koadroa hautatu eta talde horretan txertatu nahi ditugun etiketak sartuko
ditugu
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
103. Delicious
103
Baliteke etiketen izenez ez gogoratzea
Etiketa guztiak hemen azalduko dira
“Ikastaroak” etiketa hautatuko dugu
Amaitzeko, “Save” botoian sakatuko dugu
104. Delicious
104
“EtiketaZaharrak” etiketa taldea sortu da
Aldatu eta ezabatu egin daiteke
“Settings” atalera itzuliko gara
Izen-emateei buruzko aukerak izen-emateak gehitzeko, ezabatzeko eta antolatzeko
erabiltzen dira
Izen-emateak erabiltzaileak egiten duenaren berri izateko edo etiketa noiz
eguneratzen den jakiteko erabiltzen dira. Erabiltzaileetan, etiketetan edo erabiltzaile
jakinaren etiketetan eman dezakegu izena
105. Delicious
105
Hau da, erabiltzaile baten izena ematean, esaterako, hark gogoko orrialde berria
sartzen duenean, hori kontuan izango dugu
“Home" sakatuko dugu
Hemen beste erabiltzaileen etiketak bila ditzakegu, baita gureak ere
“Bilatzailea” etiketa sartuko dugu, esaterako
107. Delicious
107
Orain, gai jakinari buruzko web orrialdeak Deliciousekin nola bilatu ikusiko dugu
Horretarako, bilatzaile txiki hori erabiliko dugu
Zuzeneko zenbait sarbide ikusteko, lupa duen botoian klikatuko dugu
Ikus daitekeen bezala, sarbide horiek bookmarketako aukeretara sartzea
ahalbidetzen dute
109. Delicious
109
Hemen, antzeko bilaketak egiteko aukera emango zaigu
Bilaketa mugatzeko hainbat iragazki
Gai honi buruz gordetako bookmark kopuruak emandako estatistika
Desplazamendu-barran sakatuko dugu
Aurrez sartu dugun “Kirola” bilaketa-gaiari buruz erabiltzaileek gehien gordetako
orrialdeak dira horiek
110. Delicious
110
Deliciouseko gure kontutik ateratzeko, “Sign Out” sakatuko dugu
Deliciouseko tresna-barra nabigatzailean instalatuta badaukagu, gogoko orrialdeak
Deliciousen gordetzean automatikoki gordeko dira barran aldi baterako
Hemen, aldi baterako orrialdeak ezabatzeko aukera izango dugu, nabigatzaileko
Delicious tresna-barran gordeta gera ez daitezen edo barra horretan utzi ahal izango
ditugu
Ezabatu arren, berriro konektatzen garenean, automatikoki deskargatuko dira
nabigatzaileko Delicious tresna-barran
111. Delicious
111
Ezabatzeko eta ekipoan Deliciouseko zure gogokoen kopiarik gera ez dadin,
“Remove” botoian sakatuko dugu
Zorionak! Orain gehiago dakizu etiketei buruz eta baita Delicious bilatzaile moduan
erabiltzen ere
112. Delicious
112
Sareko markatzaileen bestelako kudeaketa-zerbitzuak
Sareko markatzaileen bestelako kudeaketa-zerbitzuak daude. Gehienak doako
sarbidea eta izen-ematea dituzte. Hauek dira garrantzitsuenak:
http://dir.eccion.es/
http://www.misfavoritos.es/
http://www.memorizame.com/