SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 24
Downloaden Sie, um offline zu lesen
ATAKONDOAKO URTEKARIA ARGITARATUA
ATAKO LAU BERRIAK
www.atakondoa2006.blogspot.com LH 4.MAILAKO ALBISTEAK 2016ko ekaina
Atakondoa eskolako 4.mailako
ikasleek, 2015-2016 urteko egunkaria
argitaratu dute, irakasleen
gidaritzapean.
Aitziber B./Ainara S./Uxue E./ Idoia I.
Euskarako saioetan albisteak landu
ondoren, LH 4.mailako ikasleek 2015-2016
ikasturteko egunkaria argitaratu dute.
Ikasleak binaka edo hirunaka antolatuta,
ikasturte honetan zehar egindako ekintza
guztiak aztertu eta albiste bana idatzi dute.
Proiektua aurrera atera ahal izateko, gogor
lan egin dute; kazetari lanetan sartu dira
eta era egokian transmititu nahi izan
dituzte urtean zehar bizi izandako
gertakariak.
Lanak egiteko drive programa erabili dute
eta maketazio lanak irakasleek egin
dituzte.
Jadanik prest dago 4.mailakoen 2015-
2016 urtekariaren edizioa.
Euskararen egunaren helburua haurrek
euskaraz hitz egitea zen.
Letren argazkia plazan abenduak 2an
EUSKARAREN EGUNA ATAKONDOAN
Euskara bultzatzeko euskararen
eguna ospatu zen Atakondoa
eskolan, abenduaren 2an.
Hegoa Legarra/Gabriel Irurtia
Atakondoa eskolan 2015ko abenduaren
2an euskararen eguna ospatu zuten.
Eskola guztiak parte hartu zuen.
Goizean, zikloka tailerrak egin zituzten:
malabareen pilotak eta animalien irudiak.
Ondoren, herrian zehar betiko abestiak
abestu zituzten. Gero, plazan denak elkartu
eta, ikasleek letren formak egiten TXIN
TXIN TXIN TXIN EUSKARAZ HITZ EGIN
leloa osatu zuten eta udaletxetik letren
argazkia egin zuten.
Letren argazkia plazan abenduak 2an.
OSPAKIZUNAK
Geroxeago, Olentzero joan zen gelaz-gela
opariak banatzen. 4.mailakoei paraxuta,
frisbiak, jolas batzuk eta bi indiaka oparitu
zizkien.
Olentzero eskolara joan zen gabonak
hurbiltzen zirelako eta Atakondoako ume
guztiek oso ongi pasatu zuten egun
horretan.
2016ko ekaina
OLENTZEROREN
ONGIETORRIA
Abenduaren 22an Olentzero etorri
zen gabonak hurbiltzen zirelako.
Egun horretan denetarik egon zen:
aurreskuak, zanpantzarrak,
merendola eta opariak.
Julen Isturiz/Oskia Osinaga
Atakondoa eskolako ume guztiek ongietorria
eman zioten Olentzerori 2015eko
abenduaren 22an. Atakondoako patiora
etorri zen zanpantzarrekin eta asto batekin
lagunduta.
Ondoren, Orritzeko dantzari batzuek
aurreskua dantzatu zioten.
Gero,denak joan ziren bere geletara eta
egin zituzten merendolak.
Olentzero astoarekin Atakondoako patioan.
Gospel koroa Irurtzungo inauterietan
Nasim Dafoufi/Leire Begiristain/Lur Cestau
Inauteri horietan mozorro ezberdin asko egon
ziren, dantza egin zuten, kalejira…
Inauterietako gaia musika izan zen.
Haur Hezkuntzan batukadaz mozorratu ziren,
lehenengo eta bigarren mailan tanborradaz,
hirugarren mailan txarangaz, laugarren mailan
Gospel koroaz, bosgarren mailan Abbaz,
seigarren mailan Greasez eta DBHkoak
kaldereroz mozorratu ziren.
Gelara iritsi, mozorroak prestatu, aurpegia
margotu eta mozorratu ziren. Eguraldi txarra
egiten zuenez polikiroldegira joan eta bertan
mailaka desfilea egin eta bakoitzak bere
koreografia egin zuen. Kalejira herritik zehar
izan zen musikaren laguntzarekin. Azkenik
eguna gelan hamaiketako bikaina janez
amaitu zen.
4.Mailako ikasleak Oh happy day! abestuz.
Atakondoan inauteriak otsailaren
5ean ospatu ziren, eskolako ikasle
guztiek parte hartu zuten.
OSPAKIZUNAK2016ko ekaina
SORTZEN JAIALDIA
Apirilaren 24an sortzen jaia egon zen.
Jarduera asko egon ziren.
Angel Matei Cardas/Izai Janices Etxeberria
Apirilaren 24an, Irurtzungo plazan, Sortzen
jaia ospatu zen. Sakanako eskolek eta
familiek tailerrak antolatu zituzten:
frutena,brotxena,txistorra…Ondoren,
postreak zozketatu ziren.
Goizean zehar, erraldoiak, pertsonai
mitologikoak eta kilikiak atera ziren. Goiza
amaitzeko, egun horretako abestiari jarritako
koreografia dantzatu zuten festan parte
hartu zuten guztiek.
Eguraldi kaxkarra izan bazen ere, jende
asko hurbildu zen Irurtzungo plazara.
Sortzen jairako prestatutako koreografia Irurtzungo plazan.
Gero bazkaria egon zen Atakondoa
eskolakoentzat, eta arratsaldean, “Tren
geltokia”izeneko antzerkia egon zen.
Liburuaren eguna ospatzeko ekintza
desberdinak antolatu ziren Irurtzungo
plazan. Hau apirilak 22an ospatu zen.
Irurtzungo eskolako ikasleak parte hartu
zuten eta guraso batzuek, Itxipuruk, Gizarte
Zerbitzuek eta eskolak antolatu zuten.
Goizean, plazan bildu eta liburuen trukea
eta tailerrak egon ziren: orrialde
markatzaileak egitea, kaligramak, izena
arabieraz idaztea…
Liburu desberdinak izateko eta liburuekin
ondo pasatzeko egin ziren ekintza hauek.
LIBURUEKIN GOZATUZ IRURTZUNEN
Apirilaren 22an liburuaren eguna
ospatu zen Irurtzungo plazan.
Haizea Guaján/Nahia Erice
Atakondoa eskolako ikasle batzuk liburuaren eguneko
tailer batean.
IKASKUNTZA-JARDUERAK2016ko ekaina
ARAKILGO ETA IRURTZUNGO
UDALETXEAK BISITATZEN
2015ko abenduaren 10ean eta 11an,
joan ziren arakilgo eta Irurtzungo
udaletxeetara. Asko ikasi zuten!
Oskia Osinaga/Julen Isturiz
4.mailako ikasleak Arakilgo eta Irurtzungo
udaletxeetara joan ziren 2015eko
abenduaren 10 eta 11an.
Udaletxe bakoitzean erakutsi zieten zer
egiten duten gaur-egun. Arakilgo eta
Irurtzungo udaletxeak parte hartu zuten
ekintza honetan, 4.mailakoekin batera.
Lehenengo, Irurtzungo udaletxera joan
ziren. Iritsi zirenean, Aitor Larrazak,
Irurtzungo alkateak, azaldu zien zer egiten
zuen han.
Hurrengo egunean, Arakilgo udaletxera
joan ziren. Iritsi zirenean, Goio
Santestebanek azalpen bat eman zien.
Gero eskolara bueltatu ziren.
Udaletxeetara joan ziren eskolan politikari
buruz ikasten ari zirelako.4.mailako ikasleak udaletxeko atean.
Goazen Baratza
sortzera!
Ivón Nagore/Jessica Díaz
Baratza proiektua aurrera eramateko
konposta lagungarria da. Horretarako
eskolako irakasle-ikasleen laguntza behar
da zaborrak bereiztu, ontziak hustu eta
konpostaren prozesua egiteko.
Aldez aurretik, Sakanako
Mankomunitateko bi pertsonek apirilaren
6an hitzaldi bat eman zuten Atakondoan
4.mailako ikasleak prozesua ikasteko.
Zertarako eta nola egin behar den, pausoz
-pauso azaldu eta laugarren mailako
ikasleak gainontzeko ikasleei azaltzeko
aurkezpenak prestatu zituzten.
4.Mailako ikasleak D.B.H.-n azalpenak ematen
Apirilaren 25etik aurrera gelaz gela
azalpenak egin eta Atakondoa eskolan
konposta egiten hasi ziren. Ontziak bildu eta
frontoi atzean dagoen konposterara
eramaten dute gaur egun hamaiketakoetatik
dauden soberakinak.
Baratza jarri nahi zutenez, gurasoak deitu
eta lanak banatuz baratza jarri zuten.
2016ko ekaina
ATAKONDOAKO 4.
MAILAKOEN BARATZA
Laugarren mailakoek baratza jarri
zuten Atakondoa eskolako beheko
aldean.
Samia Arregi/Markel Yoldi
4. mailako ikasleek Atakondoatik aterata
dagoen zelai batean baratza egin dute,
Irurtzungo udalak utzitako lursail batean.
Baratza apirilaren1ean jarri zuten martxan.
Lehenengo egunean bankalak egin
zituzten. Bigarren auzolanean, maiatzaren
7an, hesia jarri zuten, eta hurrengoan,
maiatzaren 28an, hesia eta bidoiak
margotu zituzten. Auzolanetan irakasleek,
Ikasleek eta gurasoek parte hartu zuten.
Auzolan bat baratzan.
IKASKUNTZA-JARDUERAK
HUNGARA LAGUNIK ONENA
Hungara astoa Atakondoa eskolan
egon zen 4.mailako eta haur
hezkuntzako ikasleekin.
Edurne Tineo/ Angie Ortega
Apirilaren 27an Irurtzungo eskolan bista
berezi bat egon zen. Hungara astoa Maria
bere jabearekin eta Leire laguntzailearekin.
Asto benetan polita, ile grisa belarri handiak,
altua eta emea zen. Astorekin ekintza
desberdinak antolatu zituzten: astoa ukitu,
orraztu, janaria eman, taldeka zirkuitu batean
mugitu eta interesgarriena, begiak estalita
lagunen azalpenak jarraituz astoa gidatu.
4.mailako
ikasleak
Hungara
gidatzen
GATZAREN TAILERRA
4 MAILAKOAK BAINURAKO GATZA EGIN
ZUTEN AMA BATEN LAGUNTZAZ
Irati Sarasola/
Mara Benitez
.
4. mailako ikasleak gatzaren inguruko
informazioa Kristinari adi entzuten
2016ko maiatzaren 20an 4.mailako
Atakondoako ikasleek gatzarekin tailer bat
izan zuten. Ikasle baten ama batek tailerra
eman zuen.
Kubo bat ura eta gatzarekin ekarri zuen
bertan oinak sartzeko. Ondoren, bainurako
gatza ere egin zuten. Ikaslearen amak
gatzaren balioa historian zehar azaldu
zuen.
Ikasleak oso gustora egin zuten gatza eta
gero etxera eraman zuten.
ATERALDIAK2016ko ekaina
Peruharrin Iñaki
Perurenarekin
Urriaren 13an, Leitzako Peruharri
museoan bisita egin zuten Irurtzungo
Atakondoa eskolako 3. eta 4.mailako
ikasleek.
Manik Osinaga/Iker Garmendia
Peruharrira joateko autobusa goizeko
09.30etan izan zen. Leitzara iritsi eta Iñaki
Perurena eta bere alaba Maitek egin zuten
bisita.
Bisita hasteko dokumental bat ikusi eta
harria nola altxatzen den azaldu zuten.
Ondoren, bigarren solairuko Euskal ohituren
museoa bisitatu eta baserri ondoan dagoen
pertsonai mitologikoen ibilaldia egin zuten.
Bertan Teodosioren kondaira kontatu zuen
Iñakik.
Bisitarekin amaitzeko, Katapulta batekin
denon laguntza erabilita harria jaurti zuen.
Leitzatik autobusez Latasara joan ziren
bazkaltzera eta, bertan, Latasako familiek
prestatutako jinkana batean parte
hartzeko aukera izan zuten.
Eguna Latasako familiek prestatutako
askariarekin bukatu zen.
4.Mailako ikasleak herensugearen irudiarekin
Parketik oinez frontoi batera iritsi ziren, han
asko jolastu zuten.
Eskolara joateko ordua iritsi zen. Han
autobusa hartu zuten eta eskolara oso pozik
iritsi ziren.
ALBI GAZTANDEGIRA TXANGOA
4.mailako ikasleak Arruazu eta
Uhartera txango bat egin zuten.
Irati Sarasola/Mara Benítez
2016ko apirilaren 7an, 4.mailako euskarako
taldeak Arruazuko Albi gaztandegira joan
ziren. Han, ardietaz asko ikasi zuten,
gainera, mamia egin zuten. Mamia hozten
utzi zuten eta gero artzain txakurra ikusi
zuten ardiekin lan egiten. Gainera aukera
izan zuten artzainek nola lan egiten zuten
ikusteko.
Ondoren paseo bat eman zuten, Arruazutik
Uhartera, parke batera iritsi zirenean,
bazkaldu zuten eta ondoren, parkean jolastu
zuten.
4.mailako ikasle guztiak Albin.
Oriora goaz!!!! Atakondoa eskolako 3. eta 4.
mailako ikasleak kanpaldia egin
zuten maiatzaren 18 eta 19an.
Amin Boujaja/Ane Ferrer
Orion izan zen, han A eredukoak goizean
hondartzara joan ziren eta 19º inguru egiten
zituen. Bitartean D ereduko ikasleak herria
ezagutu eta parke batean jolasten egon ziren.
Ondoren, parke batean bazkaldu eta arratsaldean
hondartzan egon zirenak parkean gelditu ziren eta
besteak hondartzaz disfrutatzeko aukera izan
zuten.
Hurrengo egunean, Txurruka aterpean geratu
zinen ekintza ezberdinak egiten: futbolera jolasten,
saskibaloira, pin-ponera… Gainera 2 filma
ikusteko aukera egon zen.
Bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta etxera
bueltatzeko ordua iritsi zen, arratsaldeko bostetan
eskolara iritsi ziren primeran pasa ondoren.
2016ko ekaina
Orioko hondartza
Uretan plisti plasta
ATERALDIAK
ORIOKO KANPALDIA
Atakondoako 3.-4. mailakoak Orioko
kanpaldira batera joan ziren.
Aimen Boujaja/Asier Larraza/Iranzu Arizcuren
Lehengo urtean, umeak kexatu ziren inoiz
ez zirela joan kanpaldi batera. Ikasleek
eskutitz bat egin zuten eta zuzendariari
eskatu zioten kanpaldiak egoteko.
Irakasleek hitz egin zuten eta ados zeudela
erantzun zuen.
3. mailakoak eta 4. mailakoak, euskara eta
gaztelaniakoak, Oriora joan ziren
maiatzaren 18-19an. Autobuses joan ziren.
Iritsi zirenean, motxilak Orioko logela batean
utzi zituzten eta euskarakoak Orio
ezagutzera joan ziren, eta gaztelaniakoak
hondartzara. Eta gero elkartu ziren
bazkaltzeko parke batean. Arratsaldean,
alderantziz egin zuten, gero elkarrekin joan
ziren aterpetxera eta afaldu zuten.
Hurrengo egunean euria hasi zenez,
hantxe geratu ziren jolasten, karetak
margotzen, filmak ikusten… Azkenik,
bazkaldu zuten eta Irurtzunera bueltatu
ziren.
Umeak Orioko parke batean jolasten.
KULTURA
UPNA UNIBERTSITATEKO BISITA
Angel Matei Cardas eta Izai Janices Etxeberria
Martxoaren 14an UPNA unibertsitatera joan ziren
TT eguna ospatzera
Martxoaren 14an TT eguna izan zen.Goizean
Iruñera joan ziren 4,5,6 eta DBHko ikasle batzuk
matematika irakasleekin. Hor Sierpiskini
omenaldia egin zioten. Gero paper batzuekin
Sierpiskiren alfombra egin zen. Azkenean TT
zenbakiaren lehenengo 1.000 zenbaki hamartarrak
egin ziren. Upnako 3Dko hitzarekin argazkiak egin
zituzten. Gero bazkaria jan eta autobusera itzuli
ziren.
2016ko ekaina
MUSIKA ESKOLAKO
KONTZERTUA
Atakondoako ikasle batzuk Atakondoako
beste ikasleei kontzertu bat eskaini zieten.
Markel Yoldi/ Samia Arregui
Musika kontzertua otsailaren 26an izan
zen.Kontzertua kultur etxean izan
zen.Eskolako ikasle batzuk goizean kultur
etxera igo ziren eta besteak denbora baten
ondoren igo ziren kontzertua ikustera.
Kontzertua musika eskolan Atakondoako
ikasle asko daudenez musika eskolak
kontzertua eskaintzen du.
Aurten operari buruz izan zen.
Sierpisnkiren
alfonbra
UPNAn.
IDAZLE BAT ATAKONDOANMARAVILLAS ANTZERKIA
Atakondoa eskolako umeeak gonbidatu
zituzten antzerki bat ikustera.
Lucía Urdangarin/Julen Juanicorena
Apirilaren 15an Atakondoa eskolako 1.tik 2.
Dbhra antzerki batera gonbidatu zituzten.
Antzerkia MARAVILLAS zuen izena eta
protagonistak bi ume ziren.antzerkia egin
zuten eta gero umeeak galderak egin
zituzten.Antzerkia kultur etxean egin zen.
Umeei asko gustatu zitzaien.
Maravillas antzerkia.
Juan Kruz Igerabide idazlea Atakondoa
eskolara joan zen umeekin ekintza bat
egitera.
Lucía Urdangarin/Julen Juanicorena
Atakondoa eskolako 3. eta 4. mailako ikasleek
Juan Kruz Igerabide idazle eta poeta
ezagutzeko aukera izan zuten, apirilaren 26an.
Eskolako liburutegian berarekin elkartu eta
ekintzak egin zituzten: galderak egin,
asmakizunak kontatu eta liburuak sinatu
zizkien.
Irakasleak antolatu zuten
ekintza hau ikasleek idazle
baten lana ezagutzea nahi
zutelako.
Gainera, bera etorri aurretik
ikasleek berak idatzitako
liburuak irakurri zituzten.
JK Igerabide Atakondoa eskolan.
KIROLA2016ko ekaina
Irurtzungo eskolan
kirola eta elkartasuna
Oier Martiarena/Julia Recalde
Aurreko Maiatzaren bostean kirol jardunaldi
ederra egin zen eskolan, helburua kirola eta
elkartasuna sustatzea zen. Oso parte
hartze handia izan zuen ikasleek bere
biziko ahaleginak eginez.
Guztira bildu zen dirua,1300 euro baino
gehiago izan zen.
Irurtzungo Atakondoa eskolan lasterketa
solidarioa egin zen. Save the childrenen
alde eskolako ikasleak lasterketa bat egin
zuten eskola inguruan.
Lasterketako ibilbidea honako hau izan
zen:
-SARRERA-IRTEERA
-ARDUBI KALEA
-OSKIA KALEA
-KIROLDEGIKO ALDAPA IGO
-ESKOLAKO SARRERA
Lasterketan ikasle eta irakasleez gain
hainbat gurasok parte hartu zuten eta
lasterketarekin bildu zen dirua 1300 euro
baino gehiago izan zen.
Lasterketa hasiera
Atakondoa eskolara, maiatzaren 5an,
Osasunako jokalariak joan ziren.
Hegoa Legarra/Gabriel Irurtia
2016ko maiatzaren 5eko arratsaldean, 3.,4.,
5.eta 6. mailakoak soinketa lekura joan ziren
Osasunako jokalari batzuekin egoteko.
Sartzean, kamiseta bat eta puxika bat eman
zioten haur bakoitzari.
Unai Garcia eta Nauzet Perez jokalariak
egon ziren eta gorputz heziketako
irakasleekin egindako lanen sariak eman
zituzten. Ondoren, galdera batzuk egiteko aukera izan
zuten eta azkenean, nahi zutenei sariak
firmatu zizkieten.
OSASUNAKO JOKALARIAK ATAKONDOAN
Osasunako jokalariak eta ikasleak Atakondoan.
URTEKO AGENDA
Irurtzungo Agenda
(2015eko iraliletik-2016ko abuztura)
IRAILA:
10-Eskola hasiera.
URRIA
13- Peruharri eta Latasara txangoa
AZAROA:
4- Tailerrak Naturren
6- Ingelerako antzerkia eskolan.
10- Ekuador eta Argentinari buruzko
hitzaldiak
11- San Martin jaiak.
ABENDUA:
2- Euskararen eguna eskolan
22- Olentzero eskolan
24-Olentzero eta gabonak.
URTARRILA:
5-Errege kabalgata.
OTSAILA:
4- Santa Ageda: herrian zehar abestu
5- Inauteria eskolan
6- Inauteriak herrian
26- Musikako kontzertua kultur etxean
2016ko ekaina
Maider Lapuente
Maddi Nieto
MAIATZA:
7- Auzolana baratzean
18-19 Oriora txangoa
20- Gatz tailerra
21-22- Triniteteko jaiak
27- Bizikleta ibilaldia
28- Auzolana baratzean
EKAINA:
17- Igerilekuen irekiera
23- San Juan gaua.
UZTAILA:
20-24 Irurtzungo jaiak.
ABUZTUA:
Igerilekuaz gozatu!
MARTXOA:
8-Emakumearen eguna eta herriko
emakumeekin elkarrizketa.
11- Sortzen jaialdirako koreografia
grabatu.
14- UPNAn Sierpinskiren alfonbra
eraiki.
APIRILA:
6- Konpostaren hitzaldia eskolan
7- Albi gaztandegira bisita
15- Marabillas antzerkia kultur
etxean
24- Sortzen jaia
Irurtzunen
26- Juan Kruz
Igerabide idazlea
Eskolan
30- Sakanako
Ibilaldia
DENBORAPASAK2016ko ekaina
ASMAKIZUNAK
1-Gorria da barruan pepitak ditu
entsalada egiteko erabiltzen da. Zer
da?
2-Laranja da, barruan pepitak ditu
purea egiteko erabiltzen da. Zer da?
3-Gorria da, txikia da eta batido egiteko
erabiltzen da. Zer da?
4-Azala txuria du, mozterakoan negar
egiten da eta entsaladan jaten da. Zer
da?
SUDOKUA
LETRA ZOPA
Bilatu letra zopa
honetan,
LH4.mailako
ikasleen herrien
izenak.
DENBORAPASAK2016ko ekaina
EZBERDINTASUNAK:
Bilatu 6 ezberdintasunak
KAZETARIAK
•Iranzu Arizcuren
• Samia Arregui
• Leire Beguiristain
• Mara Benítez
• Aimen Boujaja
• Amin Boujaja
• Angel Cardas
• Lur Cestau
• Nasim Dafoufi
• Jessica Díaz
• Nahia Erice
• Ane Ferrer
• Iker Garmendia
• Haizea Guaján
• Gabriel Irurtia
• Julen Isturiz
• Izai Janices
• Julen Juanicorena
• Maider Lapuente
• Asier Larraza
• Hegoa Legarra
• Oier Martiarena
• Ivón Nagore
• Maddi Nieto
• Angie Ortega
• Manik Osinaga
• Oskia Osinaga
• Julia Recalde
• Irati Sarasola
• Edurne Tineo
• Lucía Urdangarin
• Markel Yoldi

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie Egunkaria

Garazi zornotzako birziklapen lantegia
Garazi zornotzako birziklapen lantegiaGarazi zornotzako birziklapen lantegia
Garazi zornotzako birziklapen lantegia
aritzatela13
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
Andere Garcia
 
Irakasle baten ibilbidea
Irakasle baten ibilbideaIrakasle baten ibilbidea
Irakasle baten ibilbidea
asijoan
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
orixe4maila
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola) ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
orixe4maila
 

Ähnlich wie Egunkaria (20)

Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16
 
Garazi zornotzako birziklapen lantegia
Garazi zornotzako birziklapen lantegiaGarazi zornotzako birziklapen lantegia
Garazi zornotzako birziklapen lantegia
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)
 
Irakasle baten ibilbidea
Irakasle baten ibilbideaIrakasle baten ibilbidea
Irakasle baten ibilbidea
 
Ibilaldia
IbilaldiaIbilaldia
Ibilaldia
 
Ekaina2014
Ekaina2014Ekaina2014
Ekaina2014
 
Deialdia
DeialdiaDeialdia
Deialdia
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)
 
Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1
 
Egitaraua gabonak 2016-17
Egitaraua gabonak 2016-17Egitaraua gabonak 2016-17
Egitaraua gabonak 2016-17
 
Ikastolako sorrera
Ikastolako sorreraIkastolako sorrera
Ikastolako sorrera
 
Arangoya euskara - 2016
Arangoya   euskara - 2016Arangoya   euskara - 2016
Arangoya euskara - 2016
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola) ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema NazionalaErakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
 
Goierriko Korrika Kulturala
Goierriko Korrika KulturalaGoierriko Korrika Kulturala
Goierriko Korrika Kulturala
 
518 interneterako
518 interneterako518 interneterako
518 interneterako
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 

Egunkaria

  • 1. ATAKONDOAKO URTEKARIA ARGITARATUA ATAKO LAU BERRIAK www.atakondoa2006.blogspot.com LH 4.MAILAKO ALBISTEAK 2016ko ekaina Atakondoa eskolako 4.mailako ikasleek, 2015-2016 urteko egunkaria argitaratu dute, irakasleen gidaritzapean. Aitziber B./Ainara S./Uxue E./ Idoia I. Euskarako saioetan albisteak landu ondoren, LH 4.mailako ikasleek 2015-2016 ikasturteko egunkaria argitaratu dute. Ikasleak binaka edo hirunaka antolatuta, ikasturte honetan zehar egindako ekintza guztiak aztertu eta albiste bana idatzi dute. Proiektua aurrera atera ahal izateko, gogor lan egin dute; kazetari lanetan sartu dira eta era egokian transmititu nahi izan dituzte urtean zehar bizi izandako gertakariak. Lanak egiteko drive programa erabili dute eta maketazio lanak irakasleek egin dituzte. Jadanik prest dago 4.mailakoen 2015- 2016 urtekariaren edizioa.
  • 2. Euskararen egunaren helburua haurrek euskaraz hitz egitea zen. Letren argazkia plazan abenduak 2an EUSKARAREN EGUNA ATAKONDOAN Euskara bultzatzeko euskararen eguna ospatu zen Atakondoa eskolan, abenduaren 2an. Hegoa Legarra/Gabriel Irurtia Atakondoa eskolan 2015ko abenduaren 2an euskararen eguna ospatu zuten. Eskola guztiak parte hartu zuen. Goizean, zikloka tailerrak egin zituzten: malabareen pilotak eta animalien irudiak. Ondoren, herrian zehar betiko abestiak abestu zituzten. Gero, plazan denak elkartu eta, ikasleek letren formak egiten TXIN TXIN TXIN TXIN EUSKARAZ HITZ EGIN leloa osatu zuten eta udaletxetik letren argazkia egin zuten. Letren argazkia plazan abenduak 2an.
  • 3. OSPAKIZUNAK Geroxeago, Olentzero joan zen gelaz-gela opariak banatzen. 4.mailakoei paraxuta, frisbiak, jolas batzuk eta bi indiaka oparitu zizkien. Olentzero eskolara joan zen gabonak hurbiltzen zirelako eta Atakondoako ume guztiek oso ongi pasatu zuten egun horretan. 2016ko ekaina OLENTZEROREN ONGIETORRIA Abenduaren 22an Olentzero etorri zen gabonak hurbiltzen zirelako. Egun horretan denetarik egon zen: aurreskuak, zanpantzarrak, merendola eta opariak. Julen Isturiz/Oskia Osinaga Atakondoa eskolako ume guztiek ongietorria eman zioten Olentzerori 2015eko abenduaren 22an. Atakondoako patiora etorri zen zanpantzarrekin eta asto batekin lagunduta. Ondoren, Orritzeko dantzari batzuek aurreskua dantzatu zioten. Gero,denak joan ziren bere geletara eta egin zituzten merendolak. Olentzero astoarekin Atakondoako patioan.
  • 4. Gospel koroa Irurtzungo inauterietan Nasim Dafoufi/Leire Begiristain/Lur Cestau Inauteri horietan mozorro ezberdin asko egon ziren, dantza egin zuten, kalejira… Inauterietako gaia musika izan zen. Haur Hezkuntzan batukadaz mozorratu ziren, lehenengo eta bigarren mailan tanborradaz, hirugarren mailan txarangaz, laugarren mailan Gospel koroaz, bosgarren mailan Abbaz, seigarren mailan Greasez eta DBHkoak kaldereroz mozorratu ziren. Gelara iritsi, mozorroak prestatu, aurpegia margotu eta mozorratu ziren. Eguraldi txarra egiten zuenez polikiroldegira joan eta bertan mailaka desfilea egin eta bakoitzak bere koreografia egin zuen. Kalejira herritik zehar izan zen musikaren laguntzarekin. Azkenik eguna gelan hamaiketako bikaina janez amaitu zen. 4.Mailako ikasleak Oh happy day! abestuz. Atakondoan inauteriak otsailaren 5ean ospatu ziren, eskolako ikasle guztiek parte hartu zuten.
  • 5. OSPAKIZUNAK2016ko ekaina SORTZEN JAIALDIA Apirilaren 24an sortzen jaia egon zen. Jarduera asko egon ziren. Angel Matei Cardas/Izai Janices Etxeberria Apirilaren 24an, Irurtzungo plazan, Sortzen jaia ospatu zen. Sakanako eskolek eta familiek tailerrak antolatu zituzten: frutena,brotxena,txistorra…Ondoren, postreak zozketatu ziren. Goizean zehar, erraldoiak, pertsonai mitologikoak eta kilikiak atera ziren. Goiza amaitzeko, egun horretako abestiari jarritako koreografia dantzatu zuten festan parte hartu zuten guztiek. Eguraldi kaxkarra izan bazen ere, jende asko hurbildu zen Irurtzungo plazara. Sortzen jairako prestatutako koreografia Irurtzungo plazan. Gero bazkaria egon zen Atakondoa eskolakoentzat, eta arratsaldean, “Tren geltokia”izeneko antzerkia egon zen.
  • 6. Liburuaren eguna ospatzeko ekintza desberdinak antolatu ziren Irurtzungo plazan. Hau apirilak 22an ospatu zen. Irurtzungo eskolako ikasleak parte hartu zuten eta guraso batzuek, Itxipuruk, Gizarte Zerbitzuek eta eskolak antolatu zuten. Goizean, plazan bildu eta liburuen trukea eta tailerrak egon ziren: orrialde markatzaileak egitea, kaligramak, izena arabieraz idaztea… Liburu desberdinak izateko eta liburuekin ondo pasatzeko egin ziren ekintza hauek. LIBURUEKIN GOZATUZ IRURTZUNEN Apirilaren 22an liburuaren eguna ospatu zen Irurtzungo plazan. Haizea Guaján/Nahia Erice Atakondoa eskolako ikasle batzuk liburuaren eguneko tailer batean.
  • 7. IKASKUNTZA-JARDUERAK2016ko ekaina ARAKILGO ETA IRURTZUNGO UDALETXEAK BISITATZEN 2015ko abenduaren 10ean eta 11an, joan ziren arakilgo eta Irurtzungo udaletxeetara. Asko ikasi zuten! Oskia Osinaga/Julen Isturiz 4.mailako ikasleak Arakilgo eta Irurtzungo udaletxeetara joan ziren 2015eko abenduaren 10 eta 11an. Udaletxe bakoitzean erakutsi zieten zer egiten duten gaur-egun. Arakilgo eta Irurtzungo udaletxeak parte hartu zuten ekintza honetan, 4.mailakoekin batera. Lehenengo, Irurtzungo udaletxera joan ziren. Iritsi zirenean, Aitor Larrazak, Irurtzungo alkateak, azaldu zien zer egiten zuen han. Hurrengo egunean, Arakilgo udaletxera joan ziren. Iritsi zirenean, Goio Santestebanek azalpen bat eman zien. Gero eskolara bueltatu ziren. Udaletxeetara joan ziren eskolan politikari buruz ikasten ari zirelako.4.mailako ikasleak udaletxeko atean.
  • 8. Goazen Baratza sortzera! Ivón Nagore/Jessica Díaz Baratza proiektua aurrera eramateko konposta lagungarria da. Horretarako eskolako irakasle-ikasleen laguntza behar da zaborrak bereiztu, ontziak hustu eta konpostaren prozesua egiteko. Aldez aurretik, Sakanako Mankomunitateko bi pertsonek apirilaren 6an hitzaldi bat eman zuten Atakondoan 4.mailako ikasleak prozesua ikasteko. Zertarako eta nola egin behar den, pausoz -pauso azaldu eta laugarren mailako ikasleak gainontzeko ikasleei azaltzeko aurkezpenak prestatu zituzten. 4.Mailako ikasleak D.B.H.-n azalpenak ematen Apirilaren 25etik aurrera gelaz gela azalpenak egin eta Atakondoa eskolan konposta egiten hasi ziren. Ontziak bildu eta frontoi atzean dagoen konposterara eramaten dute gaur egun hamaiketakoetatik dauden soberakinak.
  • 9. Baratza jarri nahi zutenez, gurasoak deitu eta lanak banatuz baratza jarri zuten. 2016ko ekaina ATAKONDOAKO 4. MAILAKOEN BARATZA Laugarren mailakoek baratza jarri zuten Atakondoa eskolako beheko aldean. Samia Arregi/Markel Yoldi 4. mailako ikasleek Atakondoatik aterata dagoen zelai batean baratza egin dute, Irurtzungo udalak utzitako lursail batean. Baratza apirilaren1ean jarri zuten martxan. Lehenengo egunean bankalak egin zituzten. Bigarren auzolanean, maiatzaren 7an, hesia jarri zuten, eta hurrengoan, maiatzaren 28an, hesia eta bidoiak margotu zituzten. Auzolanetan irakasleek, Ikasleek eta gurasoek parte hartu zuten. Auzolan bat baratzan. IKASKUNTZA-JARDUERAK
  • 10. HUNGARA LAGUNIK ONENA Hungara astoa Atakondoa eskolan egon zen 4.mailako eta haur hezkuntzako ikasleekin. Edurne Tineo/ Angie Ortega Apirilaren 27an Irurtzungo eskolan bista berezi bat egon zen. Hungara astoa Maria bere jabearekin eta Leire laguntzailearekin. Asto benetan polita, ile grisa belarri handiak, altua eta emea zen. Astorekin ekintza desberdinak antolatu zituzten: astoa ukitu, orraztu, janaria eman, taldeka zirkuitu batean mugitu eta interesgarriena, begiak estalita lagunen azalpenak jarraituz astoa gidatu. 4.mailako ikasleak Hungara gidatzen GATZAREN TAILERRA 4 MAILAKOAK BAINURAKO GATZA EGIN ZUTEN AMA BATEN LAGUNTZAZ Irati Sarasola/ Mara Benitez . 4. mailako ikasleak gatzaren inguruko informazioa Kristinari adi entzuten 2016ko maiatzaren 20an 4.mailako Atakondoako ikasleek gatzarekin tailer bat izan zuten. Ikasle baten ama batek tailerra eman zuen. Kubo bat ura eta gatzarekin ekarri zuen bertan oinak sartzeko. Ondoren, bainurako gatza ere egin zuten. Ikaslearen amak gatzaren balioa historian zehar azaldu zuen. Ikasleak oso gustora egin zuten gatza eta gero etxera eraman zuten.
  • 11. ATERALDIAK2016ko ekaina Peruharrin Iñaki Perurenarekin Urriaren 13an, Leitzako Peruharri museoan bisita egin zuten Irurtzungo Atakondoa eskolako 3. eta 4.mailako ikasleek. Manik Osinaga/Iker Garmendia Peruharrira joateko autobusa goizeko 09.30etan izan zen. Leitzara iritsi eta Iñaki Perurena eta bere alaba Maitek egin zuten bisita. Bisita hasteko dokumental bat ikusi eta harria nola altxatzen den azaldu zuten. Ondoren, bigarren solairuko Euskal ohituren museoa bisitatu eta baserri ondoan dagoen pertsonai mitologikoen ibilaldia egin zuten. Bertan Teodosioren kondaira kontatu zuen Iñakik. Bisitarekin amaitzeko, Katapulta batekin denon laguntza erabilita harria jaurti zuen. Leitzatik autobusez Latasara joan ziren bazkaltzera eta, bertan, Latasako familiek prestatutako jinkana batean parte hartzeko aukera izan zuten. Eguna Latasako familiek prestatutako askariarekin bukatu zen. 4.Mailako ikasleak herensugearen irudiarekin
  • 12. Parketik oinez frontoi batera iritsi ziren, han asko jolastu zuten. Eskolara joateko ordua iritsi zen. Han autobusa hartu zuten eta eskolara oso pozik iritsi ziren. ALBI GAZTANDEGIRA TXANGOA 4.mailako ikasleak Arruazu eta Uhartera txango bat egin zuten. Irati Sarasola/Mara Benítez 2016ko apirilaren 7an, 4.mailako euskarako taldeak Arruazuko Albi gaztandegira joan ziren. Han, ardietaz asko ikasi zuten, gainera, mamia egin zuten. Mamia hozten utzi zuten eta gero artzain txakurra ikusi zuten ardiekin lan egiten. Gainera aukera izan zuten artzainek nola lan egiten zuten ikusteko. Ondoren paseo bat eman zuten, Arruazutik Uhartera, parke batera iritsi zirenean, bazkaldu zuten eta ondoren, parkean jolastu zuten. 4.mailako ikasle guztiak Albin.
  • 13. Oriora goaz!!!! Atakondoa eskolako 3. eta 4. mailako ikasleak kanpaldia egin zuten maiatzaren 18 eta 19an. Amin Boujaja/Ane Ferrer Orion izan zen, han A eredukoak goizean hondartzara joan ziren eta 19º inguru egiten zituen. Bitartean D ereduko ikasleak herria ezagutu eta parke batean jolasten egon ziren. Ondoren, parke batean bazkaldu eta arratsaldean hondartzan egon zirenak parkean gelditu ziren eta besteak hondartzaz disfrutatzeko aukera izan zuten. Hurrengo egunean, Txurruka aterpean geratu zinen ekintza ezberdinak egiten: futbolera jolasten, saskibaloira, pin-ponera… Gainera 2 filma ikusteko aukera egon zen. Bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta etxera bueltatzeko ordua iritsi zen, arratsaldeko bostetan eskolara iritsi ziren primeran pasa ondoren. 2016ko ekaina Orioko hondartza Uretan plisti plasta ATERALDIAK
  • 14. ORIOKO KANPALDIA Atakondoako 3.-4. mailakoak Orioko kanpaldira batera joan ziren. Aimen Boujaja/Asier Larraza/Iranzu Arizcuren Lehengo urtean, umeak kexatu ziren inoiz ez zirela joan kanpaldi batera. Ikasleek eskutitz bat egin zuten eta zuzendariari eskatu zioten kanpaldiak egoteko. Irakasleek hitz egin zuten eta ados zeudela erantzun zuen. 3. mailakoak eta 4. mailakoak, euskara eta gaztelaniakoak, Oriora joan ziren maiatzaren 18-19an. Autobuses joan ziren. Iritsi zirenean, motxilak Orioko logela batean utzi zituzten eta euskarakoak Orio ezagutzera joan ziren, eta gaztelaniakoak hondartzara. Eta gero elkartu ziren bazkaltzeko parke batean. Arratsaldean, alderantziz egin zuten, gero elkarrekin joan ziren aterpetxera eta afaldu zuten. Hurrengo egunean euria hasi zenez, hantxe geratu ziren jolasten, karetak margotzen, filmak ikusten… Azkenik, bazkaldu zuten eta Irurtzunera bueltatu ziren. Umeak Orioko parke batean jolasten.
  • 15. KULTURA UPNA UNIBERTSITATEKO BISITA Angel Matei Cardas eta Izai Janices Etxeberria Martxoaren 14an UPNA unibertsitatera joan ziren TT eguna ospatzera Martxoaren 14an TT eguna izan zen.Goizean Iruñera joan ziren 4,5,6 eta DBHko ikasle batzuk matematika irakasleekin. Hor Sierpiskini omenaldia egin zioten. Gero paper batzuekin Sierpiskiren alfombra egin zen. Azkenean TT zenbakiaren lehenengo 1.000 zenbaki hamartarrak egin ziren. Upnako 3Dko hitzarekin argazkiak egin zituzten. Gero bazkaria jan eta autobusera itzuli ziren. 2016ko ekaina MUSIKA ESKOLAKO KONTZERTUA Atakondoako ikasle batzuk Atakondoako beste ikasleei kontzertu bat eskaini zieten. Markel Yoldi/ Samia Arregui Musika kontzertua otsailaren 26an izan zen.Kontzertua kultur etxean izan zen.Eskolako ikasle batzuk goizean kultur etxera igo ziren eta besteak denbora baten ondoren igo ziren kontzertua ikustera. Kontzertua musika eskolan Atakondoako ikasle asko daudenez musika eskolak kontzertua eskaintzen du. Aurten operari buruz izan zen. Sierpisnkiren alfonbra UPNAn.
  • 16. IDAZLE BAT ATAKONDOANMARAVILLAS ANTZERKIA Atakondoa eskolako umeeak gonbidatu zituzten antzerki bat ikustera. Lucía Urdangarin/Julen Juanicorena Apirilaren 15an Atakondoa eskolako 1.tik 2. Dbhra antzerki batera gonbidatu zituzten. Antzerkia MARAVILLAS zuen izena eta protagonistak bi ume ziren.antzerkia egin zuten eta gero umeeak galderak egin zituzten.Antzerkia kultur etxean egin zen. Umeei asko gustatu zitzaien. Maravillas antzerkia. Juan Kruz Igerabide idazlea Atakondoa eskolara joan zen umeekin ekintza bat egitera. Lucía Urdangarin/Julen Juanicorena Atakondoa eskolako 3. eta 4. mailako ikasleek Juan Kruz Igerabide idazle eta poeta ezagutzeko aukera izan zuten, apirilaren 26an. Eskolako liburutegian berarekin elkartu eta ekintzak egin zituzten: galderak egin, asmakizunak kontatu eta liburuak sinatu zizkien. Irakasleak antolatu zuten ekintza hau ikasleek idazle baten lana ezagutzea nahi zutelako. Gainera, bera etorri aurretik ikasleek berak idatzitako liburuak irakurri zituzten. JK Igerabide Atakondoa eskolan.
  • 17. KIROLA2016ko ekaina Irurtzungo eskolan kirola eta elkartasuna Oier Martiarena/Julia Recalde Aurreko Maiatzaren bostean kirol jardunaldi ederra egin zen eskolan, helburua kirola eta elkartasuna sustatzea zen. Oso parte hartze handia izan zuen ikasleek bere biziko ahaleginak eginez. Guztira bildu zen dirua,1300 euro baino gehiago izan zen. Irurtzungo Atakondoa eskolan lasterketa solidarioa egin zen. Save the childrenen alde eskolako ikasleak lasterketa bat egin zuten eskola inguruan. Lasterketako ibilbidea honako hau izan zen: -SARRERA-IRTEERA -ARDUBI KALEA -OSKIA KALEA -KIROLDEGIKO ALDAPA IGO -ESKOLAKO SARRERA Lasterketan ikasle eta irakasleez gain hainbat gurasok parte hartu zuten eta lasterketarekin bildu zen dirua 1300 euro baino gehiago izan zen. Lasterketa hasiera
  • 18. Atakondoa eskolara, maiatzaren 5an, Osasunako jokalariak joan ziren. Hegoa Legarra/Gabriel Irurtia 2016ko maiatzaren 5eko arratsaldean, 3.,4., 5.eta 6. mailakoak soinketa lekura joan ziren Osasunako jokalari batzuekin egoteko. Sartzean, kamiseta bat eta puxika bat eman zioten haur bakoitzari. Unai Garcia eta Nauzet Perez jokalariak egon ziren eta gorputz heziketako irakasleekin egindako lanen sariak eman zituzten. Ondoren, galdera batzuk egiteko aukera izan zuten eta azkenean, nahi zutenei sariak firmatu zizkieten. OSASUNAKO JOKALARIAK ATAKONDOAN Osasunako jokalariak eta ikasleak Atakondoan.
  • 19. URTEKO AGENDA Irurtzungo Agenda (2015eko iraliletik-2016ko abuztura) IRAILA: 10-Eskola hasiera. URRIA 13- Peruharri eta Latasara txangoa AZAROA: 4- Tailerrak Naturren 6- Ingelerako antzerkia eskolan. 10- Ekuador eta Argentinari buruzko hitzaldiak 11- San Martin jaiak. ABENDUA: 2- Euskararen eguna eskolan 22- Olentzero eskolan 24-Olentzero eta gabonak. URTARRILA: 5-Errege kabalgata. OTSAILA: 4- Santa Ageda: herrian zehar abestu 5- Inauteria eskolan 6- Inauteriak herrian 26- Musikako kontzertua kultur etxean 2016ko ekaina Maider Lapuente Maddi Nieto
  • 20. MAIATZA: 7- Auzolana baratzean 18-19 Oriora txangoa 20- Gatz tailerra 21-22- Triniteteko jaiak 27- Bizikleta ibilaldia 28- Auzolana baratzean EKAINA: 17- Igerilekuen irekiera 23- San Juan gaua. UZTAILA: 20-24 Irurtzungo jaiak. ABUZTUA: Igerilekuaz gozatu! MARTXOA: 8-Emakumearen eguna eta herriko emakumeekin elkarrizketa. 11- Sortzen jaialdirako koreografia grabatu. 14- UPNAn Sierpinskiren alfonbra eraiki. APIRILA: 6- Konpostaren hitzaldia eskolan 7- Albi gaztandegira bisita 15- Marabillas antzerkia kultur etxean 24- Sortzen jaia Irurtzunen 26- Juan Kruz Igerabide idazlea Eskolan 30- Sakanako Ibilaldia
  • 21. DENBORAPASAK2016ko ekaina ASMAKIZUNAK 1-Gorria da barruan pepitak ditu entsalada egiteko erabiltzen da. Zer da? 2-Laranja da, barruan pepitak ditu purea egiteko erabiltzen da. Zer da? 3-Gorria da, txikia da eta batido egiteko erabiltzen da. Zer da? 4-Azala txuria du, mozterakoan negar egiten da eta entsaladan jaten da. Zer da? SUDOKUA
  • 22. LETRA ZOPA Bilatu letra zopa honetan, LH4.mailako ikasleen herrien izenak.
  • 24. KAZETARIAK •Iranzu Arizcuren • Samia Arregui • Leire Beguiristain • Mara Benítez • Aimen Boujaja • Amin Boujaja • Angel Cardas • Lur Cestau • Nasim Dafoufi • Jessica Díaz • Nahia Erice • Ane Ferrer • Iker Garmendia • Haizea Guaján • Gabriel Irurtia • Julen Isturiz • Izai Janices • Julen Juanicorena • Maider Lapuente • Asier Larraza • Hegoa Legarra • Oier Martiarena • Ivón Nagore • Maddi Nieto • Angie Ortega • Manik Osinaga • Oskia Osinaga • Julia Recalde • Irati Sarasola • Edurne Tineo • Lucía Urdangarin • Markel Yoldi