3. Lore usaintsuak ere arratsean burua makurtu
eta petaloak banan-banan erortzen uzten ditu.
4. Hosto berdea ere udazkenean gorritu egiten da,
haizearekin pilatu eta gure pausoen azpian karraska egiten du.
5. Txioka, saltoka eta inguruan hegan dabilen txoria ere
bide ondoan etzanda topatu genuen egun batean.
6. Zilar koloreko ezkatadun amuarrainak ere atzo ur garbian egiten zuen igeri,
eta orain arraindegiko erakusmahaian dago geldirik.
7. Inurri txiki arduratsua ere korrika zihoan lanera
eta hatz bihurri batek oraintxe zapaldu du.
8. Katu zahar kutunak ere duela gutxi urruma egiten zuen, maitekor, gure magalean,
eta orain lorategiko bazter batean lurperatu dugu ez baitzituen gure laztanak sentitzen.
9. Untxitxoak ere biboteak graziaz igurzten zituen,
baina ezin izan diogu sendatu bere gaixotasun larria.