SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 4
Downloaden Sie, um offline zu lesen
2009-02-22 -- 2173.zen


Maria Jose Azurmendi
«Linguistikoki dominatzaileak ez
bagara ere, hala bagina legez
jokatu behar genuke»


1944an jaio zen Donostian. 1982. urtetik doktore, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako
Fakultateko katedradun, 40 urte daramatza unibertsitatean irakasten. Zortzi urtez izan da bertan
Dekanotzako kidea, epe horretan euskararako dekano-ordea izan delarik. Hortaz gain,
Soziolinguistika Klusterreko Bat Soziolinguistika Aldizkariaren zuzendaria izan da sei urtez, eta
bertako batzordekidea da egun.

Menpeko herrietan sortzen diren haurrek heziketa desberdina behar dute?

Bai, eta menpekotasunaren araberakoa gainera. Zenbat eta herri menpekoagoa izan, orduan eta
heziketa bereziagoa komeniko zaio haurrari. Ukipen egoeretan, gutxienez bi hizkuntza edo bi kultura
daude elkarrekin harremanetan, eta nekez suertatzen dira harreman horiek simetrikoak.
Gehientsuenetan bat dominatzailea izango da eta bestea menpekoa. Dominatzaileak bere estatusa
mantendu eta areagotu nahi duen heinean, oso gaitza da menpekoa izatea. Menpekoak gehienetan
ez du bere arabera jokatzen, dominatzailearen arabera jokatzera behartuta dago.

Nola aplikatzen da hori Euskal Herrian?

Modu askotara. Esaterako, globalizazioak nahiko ondorio kontraesankorrak dakartza.
Postmodernismoa deitzen dugun sasoi honetan, ziurtasun gutxiko egiak dira nagusi. Adibidez,
globalizazioarekin batera indibidualismoaz harago doan indibidualizazioa etorri da. Horrekin batera
bitarteko aplikazio maila gehienak desagertzen doaz. Estatuak eta estatuez gaindiko makro-multzoak
dira mantentzen eta garatzen ari direnak. Horrek, ezinbestean, estaturik ez dugunok oso panorama
beltza dugula esan nahi du. Eremu eta arlo gehienetan, hizkuntza eta kulturari dagokionez esaterako,
estatu batek ia beti lortzen du nahi duena, eta bi estatuk zeresanik ez. Egiten duguna egiten dugula,
barruko zein kanpoko mugekin egiten dugu topo, eta agian okerragoa dena, bien arteko mugarri
zehatzik ez daukagu.

Nola esplikatzen zaio hori ume bati?

Umeak guk uste baino azkarragoak dira. Lehen sei urterekin lortzen zela uste genuena, gaur
badakigu hiru urterekin erdiesten dela. Haurrek izugarrizko gaitasuna daukate egoerara moldatzeko.
Dena den, erosoak ez diren gauzak, gatazkatsuak diren kontuak, ez nizkieke azalduko. Helduok gai
gara, eta behartuta gaude, gai gatazkatsu horiek haurren partez menperatu eta bideratzeko. Horrek
ez du esan nahi haurrak tontotzat hartu behar ditugunik. Berehala konturatzen dira eskolan denak ez
direla hizkuntza berean mintzo, denek ez dutela azal kolore bera, bakoitzak bere ohitura eta kulturak
dauzkala. Gainera, segidan jartzen dituzte martxan egoera horiei erantzuteko mekanismoak, baina
arrapostu horiek ahalik eta erosoenak eta aberatsenak izateko, helduon esku dago gatazkatsuak izan
daitezkeen egoerak saihestea.

Hara gatazkatsua izan daitekeen egoera bat. Eraman dugu hiru urteko euskaldun elebakar bat
medikuarengana, eta medikua erdaldun petoa izan...

Haurra gai da, oso azkardanik, hizkuntza desberdinak menperatu eta erabiltzeko. Berez, baldintza
jakinetan, haur batek hizkuntza asko ikasi eta baliatu ditzake. Baina gauza bat da hori posible izatea,
eta beste bat hori gertatzea, psikologikoki posible dena psikosozialki ez baita beti hala. Kasu honetan,
umeak ez du zertan arazorik izan etxetik dakarren hizkuntza kanpoan topatzen duenarekin nahasteko.
Esaterako, ikusten badu etxean hizkuntza bat erabiltzen dela eta eskolan bestea, inongo arazorik
gabe erabiliko ditu batean bat eta bestean bestea. Kontua da, eskola eta etxetik kanpo daukanaren
arabera, bere erantzun mekanismoak desberdinak izango direla. Gizarte zientzietan bada lege
unibertsal bat, “ekonomiaren legea” deritzona. Horren arabera, gure baliabideak gehienengana ahalik
eta modu sinpleenean, motzenean eta errazenean iristeko kudeatzen ditugu. Egun berean gauza
mordoa eman eta jaso nahi dugu, beraz ia beti goaz labur-bidetik, apenas sakontzen dugun ezer.
Esaterako, zer dira estereotipoak? Ekonomiaren legearen izenean, pertsona edo taldeekiko ditugun,
askotan okerrak diren eta justiziarik egiten ez duten ezagutza sinplifikatuak. Orokorrean ezagutzak ere
nahiko sinplifikatuak dauzkagu, eta umeek ere, berehala ikusten dute eremu heterogeneotan
hizkuntza eta joera dominatzaileak zein diren. Euskara dena baino hizkuntza autonomoagoa balitz,
eremu eta arlo guztietan ohikoa eta normala balitz, errazagoa litzateke dena. Baina hori gertatzen ez
denez, ekonomiaren legeak bultzatuta, ia automatikoki ematen zaio atxikimendua hizkuntza
dominatzaileari. Horri aurka egiteko sekulako ahaleginak eta esfortzuak egin behar dira, eta eginda
ere, ez da beti nahi bezalako emaitzarik lortzen. Orduan, haurrak haur izanda, askoz logikoagoa da
labur-bidetik joatea, haize-kontrako ahaleginak egiten hastea baino.

Beste egoera bat: Ane, Beñat eta Erlantz euskaldunak dira. Erlantzekin denek egiten dute
euskaraz, baina Ane eta Beñat euren artean erdaraz mintzo dira.

Bakoitzak ikusten du nahi duena lortzeko zein den bide motz eta erosoena. Ohartzen bazara pertsona
jakin batekin hizkuntza jakin bat erabiliz nahi duzuna erdiesten duzula, gehienetan huraxe erabiliko
duzu. Biztanleriaren gehiengo oso-oso handia da erdalduna, eta ekonomiaren legearen arabera, ez
dago misteriorik. “Hizkuntza bat erabiliz beti asmatuko badut, zergatik ez erabili?” pentsatzen dugu.
Euskara erabiltzeak esfortzu berezia eskatzen du, eta gainera, egoera deseroso eta gatazkatsuak
sortu ditzake, parekoaren erantzunaren arabera. Arrapostu horrek baldintzatuko du nire egoera
animikoa, eta normalean joera naturala segurura egitea da, ez arriskatzea.

Horregatik da aski hamar laguneko talde batean erdaldun bakarra egotea erdaraz aritzeko?

Hori oso gogorra da. Nola egin horri aurre? Psikolinguistikoki, gure ikerketa enpiriko gehienetan
euskaraz jarduteko hautua egiteko, ezagutza maila altua behar dela ondorioztatzen da. Horrek bi
norabideetan balio du. Alegia, euskara erabili gabe ezin daiteke ezagutza osorik lortu. Gurean ere,
nahiz eta askotan kontrakoa esaten diguten, ez dira aparteko bi mundu ezagutza eta erabilpena. Uste
duguna baino askoz lotuagoak daude. Bestetik, soziolinguistikoki, sare sozialaren garrantzia dago.
Sare sozial horretan gailentzen den hizkuntza erabiltzeko joera dugu guztiok. Gertatzen dena da
geroz eta nekezagoa dela sare sinple eta unibokoak aurkitzea. Globalizazioak interes ezberdinen
arabera ehundutako sare anitz eta aldakorrak ekarri dizkigu. Bakoitzak ukan ditzakeen lagun talde eta
inguru ezberdinez gain, garrantzi handia hartzen ari diren bilgune zibernetikoak daude. Horrek zer
esan nahi du? Orain arte, bakoitzak kontrolatzen zuela bere sarea, baina orain kontrolpetik kanpo
doakiola. Apenas erabakitzen den barrutik kanpora, kanpotik barrura baizik. Kontuan hartuz gero hori
dela gailenduko den harreman sare mota, eta sare horretan euskararen presentzia ñimiñoa dela,
ederra panorama! Oso epe motzean datorrenari aurre egiteko bere menpekotasunetatik askatu behar
du euskarak, bestela...

Hizkuntza politikak diseinatzerako orduan, aintzat hartzen dira orain arte esandakoak?

Neurri batean bai, baina ez aski. Hala ere, egiten dutenaren alde nago. Oraingoz behintzat,
instituzioek egiten ez dutena besteek bakarrik eginez euskara salbatuko dela pentsatzea mirarietan
sinestea dela iruditzen zait. Instituzioetatik proposatzen dena eta bestelako erakundeetatik lantzen
dena, adostutako ildoen araberakoa izatea litzateke ideala, baina hori arrantzura larrera joatea dela
dirudi. Esan behar da instituzioetan daudenek ez dutela beti nahi dutena egiten, ahal dutena baizik.
Erabakiak indar politikoen menpe daude. Horregatik da beharrezkoa, gizarte erakundeak disgustura
eta kritiko agertzea instituzioetatik planteatzen denarekiko, asko eskatuz lortzen delako zer edo zer.
Euskarak iraun baldin badu gizarte erakundeen lan eta presioari esker da, baina gaur egun, horrekin
bakarrik ez daukagu zereginik. Geroz eta argiago ikusten dut instituzioen eragina ezinbestekoa dela,
instituzioen eta gizarte erakundeen arteko sinergia sortzea premiazkoa litzatekeela. Neurri batean,
sinergia hori existitzen da, baina betiko gatazkatxoak euskararen kaltetan direla uste dut. Badakit
eskatzen dudana zaila dela, baina...
Euskararen aldeko kanpainek eragina dute gugan?

Komunikazioa lantzen dutenek badakite komunikazioaren indarra zenbaterainokoa den, eta eragina
ukaezina da. Baina eragina positiboa ala negatiboa da? Hor ere denetik dago. Euskararen alde ez
daudenek, erdara nagusi dela jakinik, euskaldunak isilik egotea nahi dute, dominatzailearen
indarraren arabera, berez lortuko dutelako erdararen indartzea. Jakina, ez dira ez itsuak, ez gorrak,
eta ez tontoak, eta euskararen aldeko kanpainak ikusten dituztenean, eragin negatiboa sortzen da
eurengan, eta kontra-erasoa prestatzen hasten dira. Dominatzailea izatea pribilegio handia da, beti
zaude eskutik. Dena den, jende bat kontra edukitzea konstante bat izan da euskararen historian, eta
dominatzaile ez bagara ere hala bagina legez jokatu behar genuke, autonomia gehiagorekin,
hainbesteko menpekotasunik gabe. Hori bai, gure egoeran dena da erlatiboa eta ezin dugu
erlatibotasun hori gabe jokatu.

Euskaraz bizi eta euskal kontzientzia duen euskaldun batek nola interpretatu behar du
hizkuntzen arteko harremana?

Teorian hizkuntzen arteko simetria, oreka, eta elkar-indartzea posible da, baina praktikan oso gutxitan
gertatzen da. Gertatzen ez den neurrian, egoera gatazkatsuak sortzen dira gure baitan. Gatazkei ihes
egiteko joera kontutan hartuz, egoera bizitzeko modu erraz eta erosoena bilatzea izango da
normalena. Bestela ere nahiko konplexua da bizitza, gatazka gehiago sortzeko. Gatazkarik ez balego
bezala bizitzen ahaleginduko gara, eta uste dut hori dela gehienek egiten dutena. Gatazka linguistikoa
intentsitate handiagoan bizi duenak zer egin beharko lukeen? Etengabe euskaraz hasi, euskaraz
bizitzea posible dela esaten digutenez etengabe hori exijitu, eta bere printzipioei eutsi. Hori bai, horrek
problema pertsonalak sortzen ditu, afektiboki min eta erremin handia baitakar. Erreminak erremin,
gaur egun euskara bizirik badago, jarrera hori hartu duen jendeari esker da, baina hori
superpertsonen jokabidea da, eta ezin zaio gehiengoari hori eskatu.

Hemendik hogei urtera nola ikusten duzu euskararen egoera? Zein dira aurrera egiteko giltzak?

Betikoa, botila erdi beteta bezain erdi hutsik ikusten dut. Batzuetan iruditzen zait okerrena pasa
dugula, hemendik hogei urtera oraindik hizkuntza normalizatua ez izan arren, nahita nahiez egongo
garela hobeto. Bestetan, berriz, hola jarraituz gero gureak egin duela pentsatzen dut. Ez bada posible
Euskal Herrian autonomia gehiagorekin funtzionatzea, bertan bizi denak euskaraz jakiteko beharra
sentitzen ez badu, eta obligaziorik ez badauka, alferrik ari garen sentsazioa sortzen zait. Horri buelta
emateko gako garrantzitsu bat haurrekin egiten dugun lanean datza. Frogatuta dago, txiki-txikitatik
haur bat hizkuntza ezberdinetan heztea onuragarria dela. Bizitzan gauza asko egiten dira
hizkuntzaren bidez, mundu abstraktu zein konkreturako balio du, bakarkako mundurako zein
talderako. Hori hala, akats larria litzateke, haurrek hizkuntzak ikasteko daukaten ahalmen berezia ez
aprobetxatzea txikitatik euskalduntzeko. Hori zergatik ez da egiten? Ez dira arrazoi psikologikoak,
arrazoi politiko, soziologiko, eta psikosozialak baizik. Derrigortuta bada ere, hori nahitaez lortu
beharko da. Askoz zailagoa da helduak euskalduntzea. Pentsa, gehiagok ikasten dute ingelesa
euskara baino!
Gai batetik bestera
“Gure gizartean edozein gai da konplexuegia diziplina bakarrarekin erantzuten ahal zaiola
pentsatzeko. Azken hirurogei urteotan, autore askok azpimarratu dute gai batetik bestera ibiltzeko
beharra, zientziagintza akumulatibo bat lantzeko premia, gauzak euren konplexutasun eta
osotasunean ahal bezain sinpleen azaltzeko. Ni berehala jabetu nintzen horrekin”.
Sinesgarri
“Neurri batean superespezializazioa-ren garaian gaude, baina era berean, diziplinen arteko
transbertsalitatea geroz eta nabarmenagoa da. Espezialitate batean lortutako emaitzak baliagarriak
gertatuko dira beste diziplinetan ere, eta diziplina ezberdinetako emaitzak erkatuz lortzen da
sinesgarritasuna”.
Identitatea
“Euskararen erabilera esplikatzeko, identitatea da aldagai psikosozial edo soziopsikologiko
indartsuena. Hortaz kontziente garen? Identitatea oso sakona denean nekezak diren kontuak nahiko
errazak balira legez egin daitezke. Zenbat eta asimilatuago eduki, orduan eta modu inkontzienteagoan
edo automatikoagoan egiten da dena”.




        Ariketa proposamena
        Galdera hauek erantzun:
             1.   Zer ikasi duzu M. Jose Azurmendik eman dituen iritzietatik? Hau da, zer izan da berria
                  zuretzat?
             2.   Zerbaitetan ez zatoz bat elkarrizketatuarekin?
             3.   Psikolinguistikaren inguruko beste erreferentziarik ezagutzen duzu?

Weitere ähnliche Inhalte

Empfohlen

Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTExpeed Software
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsPixeldarts
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthThinkNow
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfmarketingartwork
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Applitools
 

Empfohlen (20)

Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
 

2 Maria Jose Azurmendi Elkarrizketa Argia 2009

  • 1. 2009-02-22 -- 2173.zen Maria Jose Azurmendi «Linguistikoki dominatzaileak ez bagara ere, hala bagina legez jokatu behar genuke» 1944an jaio zen Donostian. 1982. urtetik doktore, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako Fakultateko katedradun, 40 urte daramatza unibertsitatean irakasten. Zortzi urtez izan da bertan Dekanotzako kidea, epe horretan euskararako dekano-ordea izan delarik. Hortaz gain, Soziolinguistika Klusterreko Bat Soziolinguistika Aldizkariaren zuzendaria izan da sei urtez, eta bertako batzordekidea da egun. Menpeko herrietan sortzen diren haurrek heziketa desberdina behar dute? Bai, eta menpekotasunaren araberakoa gainera. Zenbat eta herri menpekoagoa izan, orduan eta heziketa bereziagoa komeniko zaio haurrari. Ukipen egoeretan, gutxienez bi hizkuntza edo bi kultura daude elkarrekin harremanetan, eta nekez suertatzen dira harreman horiek simetrikoak. Gehientsuenetan bat dominatzailea izango da eta bestea menpekoa. Dominatzaileak bere estatusa mantendu eta areagotu nahi duen heinean, oso gaitza da menpekoa izatea. Menpekoak gehienetan ez du bere arabera jokatzen, dominatzailearen arabera jokatzera behartuta dago. Nola aplikatzen da hori Euskal Herrian? Modu askotara. Esaterako, globalizazioak nahiko ondorio kontraesankorrak dakartza. Postmodernismoa deitzen dugun sasoi honetan, ziurtasun gutxiko egiak dira nagusi. Adibidez, globalizazioarekin batera indibidualismoaz harago doan indibidualizazioa etorri da. Horrekin batera bitarteko aplikazio maila gehienak desagertzen doaz. Estatuak eta estatuez gaindiko makro-multzoak dira mantentzen eta garatzen ari direnak. Horrek, ezinbestean, estaturik ez dugunok oso panorama beltza dugula esan nahi du. Eremu eta arlo gehienetan, hizkuntza eta kulturari dagokionez esaterako, estatu batek ia beti lortzen du nahi duena, eta bi estatuk zeresanik ez. Egiten duguna egiten dugula, barruko zein kanpoko mugekin egiten dugu topo, eta agian okerragoa dena, bien arteko mugarri zehatzik ez daukagu. Nola esplikatzen zaio hori ume bati? Umeak guk uste baino azkarragoak dira. Lehen sei urterekin lortzen zela uste genuena, gaur badakigu hiru urterekin erdiesten dela. Haurrek izugarrizko gaitasuna daukate egoerara moldatzeko. Dena den, erosoak ez diren gauzak, gatazkatsuak diren kontuak, ez nizkieke azalduko. Helduok gai gara, eta behartuta gaude, gai gatazkatsu horiek haurren partez menperatu eta bideratzeko. Horrek ez du esan nahi haurrak tontotzat hartu behar ditugunik. Berehala konturatzen dira eskolan denak ez direla hizkuntza berean mintzo, denek ez dutela azal kolore bera, bakoitzak bere ohitura eta kulturak dauzkala. Gainera, segidan jartzen dituzte martxan egoera horiei erantzuteko mekanismoak, baina arrapostu horiek ahalik eta erosoenak eta aberatsenak izateko, helduon esku dago gatazkatsuak izan daitezkeen egoerak saihestea. Hara gatazkatsua izan daitekeen egoera bat. Eraman dugu hiru urteko euskaldun elebakar bat medikuarengana, eta medikua erdaldun petoa izan... Haurra gai da, oso azkardanik, hizkuntza desberdinak menperatu eta erabiltzeko. Berez, baldintza jakinetan, haur batek hizkuntza asko ikasi eta baliatu ditzake. Baina gauza bat da hori posible izatea, eta beste bat hori gertatzea, psikologikoki posible dena psikosozialki ez baita beti hala. Kasu honetan,
  • 2. umeak ez du zertan arazorik izan etxetik dakarren hizkuntza kanpoan topatzen duenarekin nahasteko. Esaterako, ikusten badu etxean hizkuntza bat erabiltzen dela eta eskolan bestea, inongo arazorik gabe erabiliko ditu batean bat eta bestean bestea. Kontua da, eskola eta etxetik kanpo daukanaren arabera, bere erantzun mekanismoak desberdinak izango direla. Gizarte zientzietan bada lege unibertsal bat, “ekonomiaren legea” deritzona. Horren arabera, gure baliabideak gehienengana ahalik eta modu sinpleenean, motzenean eta errazenean iristeko kudeatzen ditugu. Egun berean gauza mordoa eman eta jaso nahi dugu, beraz ia beti goaz labur-bidetik, apenas sakontzen dugun ezer. Esaterako, zer dira estereotipoak? Ekonomiaren legearen izenean, pertsona edo taldeekiko ditugun, askotan okerrak diren eta justiziarik egiten ez duten ezagutza sinplifikatuak. Orokorrean ezagutzak ere nahiko sinplifikatuak dauzkagu, eta umeek ere, berehala ikusten dute eremu heterogeneotan hizkuntza eta joera dominatzaileak zein diren. Euskara dena baino hizkuntza autonomoagoa balitz, eremu eta arlo guztietan ohikoa eta normala balitz, errazagoa litzateke dena. Baina hori gertatzen ez denez, ekonomiaren legeak bultzatuta, ia automatikoki ematen zaio atxikimendua hizkuntza dominatzaileari. Horri aurka egiteko sekulako ahaleginak eta esfortzuak egin behar dira, eta eginda ere, ez da beti nahi bezalako emaitzarik lortzen. Orduan, haurrak haur izanda, askoz logikoagoa da labur-bidetik joatea, haize-kontrako ahaleginak egiten hastea baino. Beste egoera bat: Ane, Beñat eta Erlantz euskaldunak dira. Erlantzekin denek egiten dute euskaraz, baina Ane eta Beñat euren artean erdaraz mintzo dira. Bakoitzak ikusten du nahi duena lortzeko zein den bide motz eta erosoena. Ohartzen bazara pertsona jakin batekin hizkuntza jakin bat erabiliz nahi duzuna erdiesten duzula, gehienetan huraxe erabiliko duzu. Biztanleriaren gehiengo oso-oso handia da erdalduna, eta ekonomiaren legearen arabera, ez dago misteriorik. “Hizkuntza bat erabiliz beti asmatuko badut, zergatik ez erabili?” pentsatzen dugu. Euskara erabiltzeak esfortzu berezia eskatzen du, eta gainera, egoera deseroso eta gatazkatsuak sortu ditzake, parekoaren erantzunaren arabera. Arrapostu horrek baldintzatuko du nire egoera animikoa, eta normalean joera naturala segurura egitea da, ez arriskatzea. Horregatik da aski hamar laguneko talde batean erdaldun bakarra egotea erdaraz aritzeko? Hori oso gogorra da. Nola egin horri aurre? Psikolinguistikoki, gure ikerketa enpiriko gehienetan euskaraz jarduteko hautua egiteko, ezagutza maila altua behar dela ondorioztatzen da. Horrek bi norabideetan balio du. Alegia, euskara erabili gabe ezin daiteke ezagutza osorik lortu. Gurean ere, nahiz eta askotan kontrakoa esaten diguten, ez dira aparteko bi mundu ezagutza eta erabilpena. Uste duguna baino askoz lotuagoak daude. Bestetik, soziolinguistikoki, sare sozialaren garrantzia dago. Sare sozial horretan gailentzen den hizkuntza erabiltzeko joera dugu guztiok. Gertatzen dena da geroz eta nekezagoa dela sare sinple eta unibokoak aurkitzea. Globalizazioak interes ezberdinen arabera ehundutako sare anitz eta aldakorrak ekarri dizkigu. Bakoitzak ukan ditzakeen lagun talde eta inguru ezberdinez gain, garrantzi handia hartzen ari diren bilgune zibernetikoak daude. Horrek zer esan nahi du? Orain arte, bakoitzak kontrolatzen zuela bere sarea, baina orain kontrolpetik kanpo doakiola. Apenas erabakitzen den barrutik kanpora, kanpotik barrura baizik. Kontuan hartuz gero hori dela gailenduko den harreman sare mota, eta sare horretan euskararen presentzia ñimiñoa dela, ederra panorama! Oso epe motzean datorrenari aurre egiteko bere menpekotasunetatik askatu behar du euskarak, bestela... Hizkuntza politikak diseinatzerako orduan, aintzat hartzen dira orain arte esandakoak? Neurri batean bai, baina ez aski. Hala ere, egiten dutenaren alde nago. Oraingoz behintzat, instituzioek egiten ez dutena besteek bakarrik eginez euskara salbatuko dela pentsatzea mirarietan sinestea dela iruditzen zait. Instituzioetatik proposatzen dena eta bestelako erakundeetatik lantzen dena, adostutako ildoen araberakoa izatea litzateke ideala, baina hori arrantzura larrera joatea dela dirudi. Esan behar da instituzioetan daudenek ez dutela beti nahi dutena egiten, ahal dutena baizik. Erabakiak indar politikoen menpe daude. Horregatik da beharrezkoa, gizarte erakundeak disgustura eta kritiko agertzea instituzioetatik planteatzen denarekiko, asko eskatuz lortzen delako zer edo zer. Euskarak iraun baldin badu gizarte erakundeen lan eta presioari esker da, baina gaur egun, horrekin bakarrik ez daukagu zereginik. Geroz eta argiago ikusten dut instituzioen eragina ezinbestekoa dela, instituzioen eta gizarte erakundeen arteko sinergia sortzea premiazkoa litzatekeela. Neurri batean, sinergia hori existitzen da, baina betiko gatazkatxoak euskararen kaltetan direla uste dut. Badakit eskatzen dudana zaila dela, baina...
  • 3. Euskararen aldeko kanpainek eragina dute gugan? Komunikazioa lantzen dutenek badakite komunikazioaren indarra zenbaterainokoa den, eta eragina ukaezina da. Baina eragina positiboa ala negatiboa da? Hor ere denetik dago. Euskararen alde ez daudenek, erdara nagusi dela jakinik, euskaldunak isilik egotea nahi dute, dominatzailearen indarraren arabera, berez lortuko dutelako erdararen indartzea. Jakina, ez dira ez itsuak, ez gorrak, eta ez tontoak, eta euskararen aldeko kanpainak ikusten dituztenean, eragin negatiboa sortzen da eurengan, eta kontra-erasoa prestatzen hasten dira. Dominatzailea izatea pribilegio handia da, beti zaude eskutik. Dena den, jende bat kontra edukitzea konstante bat izan da euskararen historian, eta dominatzaile ez bagara ere hala bagina legez jokatu behar genuke, autonomia gehiagorekin, hainbesteko menpekotasunik gabe. Hori bai, gure egoeran dena da erlatiboa eta ezin dugu erlatibotasun hori gabe jokatu. Euskaraz bizi eta euskal kontzientzia duen euskaldun batek nola interpretatu behar du hizkuntzen arteko harremana? Teorian hizkuntzen arteko simetria, oreka, eta elkar-indartzea posible da, baina praktikan oso gutxitan gertatzen da. Gertatzen ez den neurrian, egoera gatazkatsuak sortzen dira gure baitan. Gatazkei ihes egiteko joera kontutan hartuz, egoera bizitzeko modu erraz eta erosoena bilatzea izango da normalena. Bestela ere nahiko konplexua da bizitza, gatazka gehiago sortzeko. Gatazkarik ez balego bezala bizitzen ahaleginduko gara, eta uste dut hori dela gehienek egiten dutena. Gatazka linguistikoa intentsitate handiagoan bizi duenak zer egin beharko lukeen? Etengabe euskaraz hasi, euskaraz bizitzea posible dela esaten digutenez etengabe hori exijitu, eta bere printzipioei eutsi. Hori bai, horrek problema pertsonalak sortzen ditu, afektiboki min eta erremin handia baitakar. Erreminak erremin, gaur egun euskara bizirik badago, jarrera hori hartu duen jendeari esker da, baina hori superpertsonen jokabidea da, eta ezin zaio gehiengoari hori eskatu. Hemendik hogei urtera nola ikusten duzu euskararen egoera? Zein dira aurrera egiteko giltzak? Betikoa, botila erdi beteta bezain erdi hutsik ikusten dut. Batzuetan iruditzen zait okerrena pasa dugula, hemendik hogei urtera oraindik hizkuntza normalizatua ez izan arren, nahita nahiez egongo garela hobeto. Bestetan, berriz, hola jarraituz gero gureak egin duela pentsatzen dut. Ez bada posible Euskal Herrian autonomia gehiagorekin funtzionatzea, bertan bizi denak euskaraz jakiteko beharra sentitzen ez badu, eta obligaziorik ez badauka, alferrik ari garen sentsazioa sortzen zait. Horri buelta emateko gako garrantzitsu bat haurrekin egiten dugun lanean datza. Frogatuta dago, txiki-txikitatik haur bat hizkuntza ezberdinetan heztea onuragarria dela. Bizitzan gauza asko egiten dira hizkuntzaren bidez, mundu abstraktu zein konkreturako balio du, bakarkako mundurako zein talderako. Hori hala, akats larria litzateke, haurrek hizkuntzak ikasteko daukaten ahalmen berezia ez aprobetxatzea txikitatik euskalduntzeko. Hori zergatik ez da egiten? Ez dira arrazoi psikologikoak, arrazoi politiko, soziologiko, eta psikosozialak baizik. Derrigortuta bada ere, hori nahitaez lortu beharko da. Askoz zailagoa da helduak euskalduntzea. Pentsa, gehiagok ikasten dute ingelesa euskara baino!
  • 4. Gai batetik bestera “Gure gizartean edozein gai da konplexuegia diziplina bakarrarekin erantzuten ahal zaiola pentsatzeko. Azken hirurogei urteotan, autore askok azpimarratu dute gai batetik bestera ibiltzeko beharra, zientziagintza akumulatibo bat lantzeko premia, gauzak euren konplexutasun eta osotasunean ahal bezain sinpleen azaltzeko. Ni berehala jabetu nintzen horrekin”. Sinesgarri “Neurri batean superespezializazioa-ren garaian gaude, baina era berean, diziplinen arteko transbertsalitatea geroz eta nabarmenagoa da. Espezialitate batean lortutako emaitzak baliagarriak gertatuko dira beste diziplinetan ere, eta diziplina ezberdinetako emaitzak erkatuz lortzen da sinesgarritasuna”. Identitatea “Euskararen erabilera esplikatzeko, identitatea da aldagai psikosozial edo soziopsikologiko indartsuena. Hortaz kontziente garen? Identitatea oso sakona denean nekezak diren kontuak nahiko errazak balira legez egin daitezke. Zenbat eta asimilatuago eduki, orduan eta modu inkontzienteagoan edo automatikoagoan egiten da dena”. Ariketa proposamena Galdera hauek erantzun: 1. Zer ikasi duzu M. Jose Azurmendik eman dituen iritzietatik? Hau da, zer izan da berria zuretzat? 2. Zerbaitetan ez zatoz bat elkarrizketatuarekin? 3. Psikolinguistikaren inguruko beste erreferentziarik ezagutzen duzu?