SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 4
Agorako ba(t)za(h)arrean erresumako ia hiritar guztiak daude, badakizu erakunde, elkarte,
elkargo, baltsa eta antzekoen parteliant, partzuner eta urdezkariak oro, egon beharreko denak;
dotore, tente potente, eder eta afrus, pilda suerte guztietarik, pildaire ere ez guti, papardak
hornitu krabata, txulufreia eta pitxi, lepondoan pikardak, ez guti eskumutur eta matrail bete
kalitxa eta txitxabegi...
Oro begi belarri, mihi aho eta zintzur, leher eta zapart elemeniaka sekula fingabeko
otoruntza eta edasian, txitxipapetan batetik bestiala kurruk uzker eta zurrut, arraileria, potroiska
eta horderia nasai, kirika eta koroka barrastan, hitzaspertu, solas molas, xarduki merke, gezur
melur, zangopilo eta kulturetan...
Kanpoeder eta Barnehuts buruzagiak eta ondoko azkazi luzea, Farfuntzi eta Xardukimerke
jaun-andere kontseilariak, Ixtepe Tripontzi eta Pegartara Berritsu seme-alabak, eta Kopetaundi
eta Xinpletzar deputatiak eta haurreria, eta ofizialdegia eta handureria guztia eta ondoko
ganbelapekoak eta noharroin elia, eta, bistan da, Arxebixko adarküloa, Apezküpü adarbildua eta
serorategia, Sabelxuri eta Sabelgorri got(hor)zainak eta Papoanbilo artximandrita eta kohorta,
jan-edan eta lo, eta kalonjer eta erretor saldoa, Babaxkot Apatia, Apezestea, Apezkondo eta
parropiantak, apezorde, apezgei, apoño, apoxka eta bereterrak, Fraireria ia guztia, Zintzurmehar
abadesa eta Lekamehe hameka ahizpak, Benedita familia zabala eta Fraisoroko umeak...
Eta Buruzahato-Biligarro jaun andereak eta barrendariak, trenkalariak, zirtolariak, pitolariak
eta zenbait pirdila, eta Kontratxintxur eta Uzkuzilotikoak eta Iren Zikiratoil senideak eta
Omalki Zabalaga lehengusinak, Urdail Enpo, Txotxagerren eta Tilingo su-kalte-burua eta
sehiak, eta Oilargandor Xingola perfeta, Oilokoloka emaztea eta oilokindegia ia osoa, orobat
Urdanbuztan Kardaburu erregeordia eta Ahuntzkente emaztea eta memeria...
-Eta… zertaz?Zertaz diozu? Noiz eta non? Bada, esandako agoran: nokagune, tokagune, ospagune,
kalegune, opagune, zorogunean…, non eta zoroen gunean, ibaiertzeko soro luzeko Soraluzen,
2013ko irailaren 28an, topagune jaian!

x

x

x
Agorako ba(t)za(h)arrean erresumako ia hiritar guztiak zeuden, badakizu erakunde, elkarte,
elkargo, baltsa eta antzekoen parteliant, partzuner eta urdezkariak oro, egon beharreko denak;
dotore, tente potente, eder eta afrus, pilda suerte guztietarik, pildaire ere ez guti, papardak
hornitu krabata, txulufreia eta pitxi, lepondoan pikardak, ez guti eskumutur eta matrail bete
kalitxa eta txitxabegi...
Oro begi belarri, mihi aho eta zintzur, leher eta zapart elemeniaka sekula fingabeko
otoruntza eta edasian, txitxipapetan batetik bestiala kurruk uzker eta zurrut, arraileria, potroiska
eta horderia nasai, kirika eta koroka barrastan, hitzaspertu, solas molas, xarduki merke, gezur
melur, zangopilo eta kulturetan...
Kanpoeder eta Barnehuts buruzagiak eta ondoko azkazi luzea, Farfuntzi eta Xardukimerke
jaun-andere kontseilariak, Ixtepe Tripontzi eta Pegartara Berritsu seme-alabak, eta Kopetaundi
eta Xinpletzar deputatiak eta haurreria, eta ofizialdegia eta handureria guztia eta ondoko
ganbelapekoak eta noharroin elia, eta, bistan da, Arxebixko adarküloa, Apezküpü adarbildua eta
serorategia, Sabelxuri eta Sabelgorri got(hor)zainak eta Papoanbilo artximandrita eta kohorta,
jan-edan eta lo, eta kalonjer eta erretor saldoa, Babaxkot Apatia, Apezestea, Apezkondo eta
parropiantak, apezorde, apezgei, apoño, apoxka eta bereterrak, Fraireria ia guztia, Zintzurmehar
abadesa eta Lekamehe hameka ahizpak, Benedita familia zabala eta Fraisoroko umeak...
Eta Buruzahato-Biligarro jaun andereak eta barrendariak, trenkalariak, zirtolariak, pitolariak
eta zenbait pirdila, eta Kontratxintxur eta Uzkuzilotikoak eta Iren Zikiratoil senideak eta
Omalki Zabalaga lehengusinak, Urdail Enpo, Txotxagerren eta Tilingo su-kalte-burua eta
sehiak, eta Oilargandor Xingola perfeta, Oilokoloka emaztea eta oilokindegia ia osoa, orobat
Urdanbuztan Kardaburu erregeordia eta Ahuntzkente emaztea eta memeria...
-Eta… zertaz?Fandabila! D'Arrotzer, beti ere, lonbre handian, herengila, mendre, singil eta arkilumendi
anitz, orobat Ahuntz Tripustel samaldan beti alhan Gurutz Ezpatatzar kaserna buruarekilan eta
Pettirisantz eta Oihes Eltxo hodeika eta Kakabarbalot lerroka, eta, araiz, baratari eta juje
mordoa espartinero dinamitero jeneral-konfiterua axuanta zutela, ezker-eskuin Zakurrantonio
jaun txit gorena, eta Zakurtzar, Zakur, Txakur eta Txakurño -eta txarrantxa- txit beherenak,
Furrustako eta Marizartako kupla ezinago joria txispaz armatuak, ez urrun trabukariak ihankiihanka, eta Zirikarroltze, Uzkipitxer Arnega eta Doilor Tutuluti profesurrak eta eulixka
ikasleria, eta Errient Errieta marimaisuen leinua, Zoroasto eta Eztabilondo psikiatren aldra eta
Soraio Külüpüts psikanalistail abila, Herstu, Mehar, Pantzart eta Bargoxta omonierrak, musean
ari biga bostetan, Juanpitolanda eta Joanapika ostalier eta ostaliersa beti beha -hemen karraka,
han kirrika-, eta Osinbeltz Horosakola bankaxefa, Aranibar Ttallajuria eta Zapatkoxkorren
azkazi luzea, orok Yodoko tratamendu-oditeria sudurziloan -bozio eta kretinismoa, endemikoa-,
eta Antuste, Barrabilttipi, Hipogonadiaga, Arrandius jaunak eta Ditixut eta Histerila andereak,
Akilimarro eta Nagi Geldo burokrat bipilak eta Hego Melo, Zuntzun Barea, Fardel Farras,
Uzkorno Mardo eta Narrats Bordela artista famatiak, eta agintaritza goreneko Leloments,
TTunttunoisko, Tentel, Txepel, Motel, Ustel, Zimaur, Elkor, Lerdo eta Azal Xingar lunbrera
ezinago ipurtargiak, eta, nola ez, Negar Anpulo andere joria -beti oküpü!-, eta NegarrontziZakurmihi tribu txit zabal eta katilipurdia, eta Martin Bonbin erregeren sorgin tipula eta gatz
Martin ipurdi hatz...
Han ziren ere Gorotziaga eta Hagotzpikorreta Kontseilu Nagusiko kideak, eta Sabaihandi
eta Artopil, Arbilore eta Arbilixta eta beste kalipu handiko idazleak, Hegoa Zinkurinbakotx
buruzagipean, Minauhenka Nibakar, Nigoihen, Nibehere, Nibarren eta azkazien poeteria, Erlats
eta Azantz kantariak, Betibegar eta Petelan bertzunariak, Piltzar Marrant kontakatilua eta
antzerkilariak, Gorkestrako gidaria eta pilarmonikoak, kilolariak Herren Maingu buru, eta
Pantzoil, Kaskamuno eta Zaragoil hizkuntz-hilarien baldarna osoarekin, besazpian de(h)iztegiak
eta latin-gramera, eta Zapaburu, Hiruzirrika, Teleka Lekeda eta Araumeta bazkaltegiburuak,
Memelo Kurkuilo, Saputinxka eta gainerako lehendakari ohiak -artxipanpanoak, baina
adirutsuak-, Frakanasai Sabeldarraio Ogasun kontseilaria eta Artaburu Hezkuntza kodeatzailea,
Pertolbide trafikoburua, Kultur Zuzendaritzako Trufa, Iseka, Ihakin eta Adarjo burokratail
porrokatuak eta azaleriako apoxka, xibalet eta mandeuliak, eta Tipulburu auzapez-alkate-mera
eta zinegosi jaunskila eta andrakiloak, eta, alaintso!, Trinitate Hirutasuna urzo, bele, harma,
tiro, pum, perroketaz mozorroturik dena benedika, eta Ardi Baba eta Gumersiondo Boboa eta
kofreriko kide ugariak -ez ordea Otsagiko Boboa, prefosta-, eta Komandantea, biraoka eta
zikina aldegina urdanlinburtzera pailarda pare baten konpainian, denak aho bete pintxo lerdoa
zeriela, eta Lukie Zirisarri eta pasajerue, prakatxu-sarrak-deukosus-ostera-be-eukikosus, alia
jacta est, eta oro pixiteari emanez bilera Rubikon Perikon bilakatu zen, bet-betan abantxu inor
ohartu ere egin gabe...
-Libertitu?
Eta nola! Han ziren oraindik ere Pizurrin, Hetrepel, Ahohandi eta Ziliporta, aldiz kitzika,
aldiz ahakarka, eta To-Hiena beti pixile eta beti egarri, eta munduko urdezkari frango -Estu
Bankuetakoa banderari eta gainerakoak artoski klonatuak; LBk ditu altxaturik izenak-, eta
Putinga, Rasputinga eta Larraputinga izurrite osoa, ahakoka eta ziztaka, oro ixtaklots omalki eta
potrozorriz beteak, eta Mikolas, Gibelhandi eta Baretuti, Kokoriko eta Armatondoa eta farrasta,
eta Axeter eta petrikiloak, Petra Landa eta Bela Gilen emaginak, eta Her Geltzar
Unibertsitateburu eta Her Geltxar xerribuztan eta Zuri eta Zuririn katedratikoak eta irakasleria
-ez, baina, Hiriberriko katedratikoa-, eta Penie Babaxkila eta Salduzelaiko pailazoak eta
Oilobusti eta txitoak, eta Tripota eta Espantuaire altxaferugile mukitzuak, Kalakari eta Kalapita
barrendariak, Horoxakile largabistak eskatologian laprast eta xirrista, eta Kalamanka, Gangailu
postaxefa, Alfertzar Buztanpekua ekonomi minister ohia, Martin Harro Arraihiztaria, filibuster,
zarraintzale eta marinelak, eta Mandran-mentsa eta Xanpionet teleberri zuzendariak, Mokoluze
Kalakari eta Kukulin Gantzola irratiburuak, Pixastore Usi, Ornotorringo eta Oligofrenila
Enthoil fastikariak, Tupustan Arin eta Gezurter Azakirten kazetanagusiak eta leinukideak, eta
Betoniako txuskeria eta Frangorteako purra-purra purtzilak, kusi, kusina eta arrakusi-kusina
guztiekilan -...hemeretzi, hogoi..., eta milaka oraino!-, eta Korrok eta Autsiki, Beharrondoko,
Matraileko, Tripaondoko, Barrabilondoko eta Marpoxaondoko, Izpirituondoko eta Ostia saindia
guztiak mazela berean lotu eta zaflatuak, eta Iker-Oker, Tetele eta Melgera Zozologoak, eta
Melinga eta Gelbera abokatak, eta Trebukari politikari andeatzaileak, Betoker zaharkeologoa
eta Frikun Kokin eta Motots Punpoila biloapaintzaileak, Zilbor eta Pikor ttunttunero famatiak,
Kakile Zekenena entrepresaria, Zerrepel Txinpart sindikat bulegariak, Basta eta Bastart buraso
putatiboak, Maritxirtxil eta Marimalet oilandak, Buztre, Petesa eta Behoziloko abelgorotz
funtzionario mertzenario gehienak, edasian, eta, nola ez!, ardi ilupa ezin konta ahala, otsoak
ezpain-milizka merinaz mozorroturik eta lasai arraio lo -hau pagotxa!, murmurika, irri
karkailan-, erreferak beti kintze-ta-esperantxa! -ahurka-, astapitotx, astagardu, askazilo eta
azüzküliko azkarba ezdeusak begietarik pindarka, eta anitzez gehiago oraindik...
Enfin, erran dautzut, ia denak...

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch (18)

Nonono
NononoNonono
Nonono
 
Intro
IntroIntro
Intro
 
Dungeon rampage
Dungeon rampageDungeon rampage
Dungeon rampage
 
Vendo xbox slim
Vendo xbox slimVendo xbox slim
Vendo xbox slim
 
Comunicado apoyo sud rail a huelgas cgt
Comunicado apoyo sud rail a huelgas cgtComunicado apoyo sud rail a huelgas cgt
Comunicado apoyo sud rail a huelgas cgt
 
Fotos rio
Fotos rioFotos rio
Fotos rio
 
Diapositiva diana karolina
Diapositiva diana karolinaDiapositiva diana karolina
Diapositiva diana karolina
 
Capacitcion
CapacitcionCapacitcion
Capacitcion
 
Rose admin
Rose adminRose admin
Rose admin
 
interactive_프로토타입 보고서
interactive_프로토타입 보고서interactive_프로토타입 보고서
interactive_프로토타입 보고서
 
Oficina de formação para bolsistas
Oficina de formação para bolsistas Oficina de formação para bolsistas
Oficina de formação para bolsistas
 
субботник4
субботник4субботник4
субботник4
 
Ruta de investigación moliviento equipo
Ruta de investigación moliviento equipoRuta de investigación moliviento equipo
Ruta de investigación moliviento equipo
 
7
77
7
 
Microeconomia
MicroeconomiaMicroeconomia
Microeconomia
 
Explosivos
ExplosivosExplosivos
Explosivos
 
Marcelo power.mht
Marcelo power.mhtMarcelo power.mht
Marcelo power.mht
 
Oriflamekatalogum.com Oriflame Kataloğu
Oriflamekatalogum.com Oriflame KataloğuOriflamekatalogum.com Oriflame Kataloğu
Oriflamekatalogum.com Oriflame Kataloğu
 

Mehr von ekthuhezi

Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
ekthuhezi
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
ekthuhezi
 
Itzulpena frantsesez
Itzulpena frantsesezItzulpena frantsesez
Itzulpena frantsesez
ekthuhezi
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
ekthuhezi
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
ekthuhezi
 
Katalunia interneteko hustuketa
Katalunia interneteko hustuketaKatalunia interneteko hustuketa
Katalunia interneteko hustuketa
ekthuhezi
 
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
ekthuhezi
 
Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1
ekthuhezi
 
Bisita programa bartzelona 2011 ekaina
Bisita programa bartzelona  2011 ekainaBisita programa bartzelona  2011 ekaina
Bisita programa bartzelona 2011 ekaina
ekthuhezi
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politika
ekthuhezi
 
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoanKultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
ekthuhezi
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
ekthuhezi
 
Ekt4 triptikoa
Ekt4 triptikoaEkt4 triptikoa
Ekt4 triptikoa
ekthuhezi
 
Ekt3 triptikoa
Ekt3 triptikoaEkt3 triptikoa
Ekt3 triptikoa
ekthuhezi
 
Ekt2 triptikoa
Ekt2 triptikoaEkt2 triptikoa
Ekt2 triptikoa
ekthuhezi
 
Ekt 1. edizioko triptikoa
Ekt 1. edizioko triptikoaEkt 1. edizioko triptikoa
Ekt 1. edizioko triptikoa
ekthuhezi
 
Ekt memoria historikoa 2013.05.15
Ekt memoria historikoa 2013.05.15Ekt memoria historikoa 2013.05.15
Ekt memoria historikoa 2013.05.15
ekthuhezi
 
Leku izenak gizarteratzea
Leku izenak gizarteratzeaLeku izenak gizarteratzea
Leku izenak gizarteratzea
ekthuhezi
 
Literaturaren transmisioa
Literaturaren transmisioaLiteraturaren transmisioa
Literaturaren transmisioa
ekthuhezi
 

Mehr von ekthuhezi (20)

Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Itzulpena frantsesez
Itzulpena frantsesezItzulpena frantsesez
Itzulpena frantsesez
 
Gaztelaniaz
GaztelaniazGaztelaniaz
Gaztelaniaz
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
 
Katalunia interneteko hustuketa
Katalunia interneteko hustuketaKatalunia interneteko hustuketa
Katalunia interneteko hustuketa
 
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
 
Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1
 
Bisita programa bartzelona 2011 ekaina
Bisita programa bartzelona  2011 ekainaBisita programa bartzelona  2011 ekaina
Bisita programa bartzelona 2011 ekaina
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politika
 
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoanKultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
 
Ekt4 triptikoa
Ekt4 triptikoaEkt4 triptikoa
Ekt4 triptikoa
 
Ekt3 triptikoa
Ekt3 triptikoaEkt3 triptikoa
Ekt3 triptikoa
 
Ekt2 triptikoa
Ekt2 triptikoaEkt2 triptikoa
Ekt2 triptikoa
 
Ekt 1. edizioko triptikoa
Ekt 1. edizioko triptikoaEkt 1. edizioko triptikoa
Ekt 1. edizioko triptikoa
 
Ekt memoria historikoa 2013.05.15
Ekt memoria historikoa 2013.05.15Ekt memoria historikoa 2013.05.15
Ekt memoria historikoa 2013.05.15
 
Leku izenak gizarteratzea
Leku izenak gizarteratzeaLeku izenak gizarteratzea
Leku izenak gizarteratzea
 
Literaturaren transmisioa
Literaturaren transmisioaLiteraturaren transmisioa
Literaturaren transmisioa
 

Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)

  • 1. Agorako ba(t)za(h)arrean erresumako ia hiritar guztiak daude, badakizu erakunde, elkarte, elkargo, baltsa eta antzekoen parteliant, partzuner eta urdezkariak oro, egon beharreko denak; dotore, tente potente, eder eta afrus, pilda suerte guztietarik, pildaire ere ez guti, papardak hornitu krabata, txulufreia eta pitxi, lepondoan pikardak, ez guti eskumutur eta matrail bete kalitxa eta txitxabegi... Oro begi belarri, mihi aho eta zintzur, leher eta zapart elemeniaka sekula fingabeko otoruntza eta edasian, txitxipapetan batetik bestiala kurruk uzker eta zurrut, arraileria, potroiska eta horderia nasai, kirika eta koroka barrastan, hitzaspertu, solas molas, xarduki merke, gezur melur, zangopilo eta kulturetan... Kanpoeder eta Barnehuts buruzagiak eta ondoko azkazi luzea, Farfuntzi eta Xardukimerke jaun-andere kontseilariak, Ixtepe Tripontzi eta Pegartara Berritsu seme-alabak, eta Kopetaundi eta Xinpletzar deputatiak eta haurreria, eta ofizialdegia eta handureria guztia eta ondoko ganbelapekoak eta noharroin elia, eta, bistan da, Arxebixko adarküloa, Apezküpü adarbildua eta serorategia, Sabelxuri eta Sabelgorri got(hor)zainak eta Papoanbilo artximandrita eta kohorta, jan-edan eta lo, eta kalonjer eta erretor saldoa, Babaxkot Apatia, Apezestea, Apezkondo eta parropiantak, apezorde, apezgei, apoño, apoxka eta bereterrak, Fraireria ia guztia, Zintzurmehar abadesa eta Lekamehe hameka ahizpak, Benedita familia zabala eta Fraisoroko umeak... Eta Buruzahato-Biligarro jaun andereak eta barrendariak, trenkalariak, zirtolariak, pitolariak eta zenbait pirdila, eta Kontratxintxur eta Uzkuzilotikoak eta Iren Zikiratoil senideak eta Omalki Zabalaga lehengusinak, Urdail Enpo, Txotxagerren eta Tilingo su-kalte-burua eta sehiak, eta Oilargandor Xingola perfeta, Oilokoloka emaztea eta oilokindegia ia osoa, orobat Urdanbuztan Kardaburu erregeordia eta Ahuntzkente emaztea eta memeria... -Eta… zertaz?Zertaz diozu? Noiz eta non? Bada, esandako agoran: nokagune, tokagune, ospagune, kalegune, opagune, zorogunean…, non eta zoroen gunean, ibaiertzeko soro luzeko Soraluzen, 2013ko irailaren 28an, topagune jaian! x x x
  • 2. Agorako ba(t)za(h)arrean erresumako ia hiritar guztiak zeuden, badakizu erakunde, elkarte, elkargo, baltsa eta antzekoen parteliant, partzuner eta urdezkariak oro, egon beharreko denak; dotore, tente potente, eder eta afrus, pilda suerte guztietarik, pildaire ere ez guti, papardak hornitu krabata, txulufreia eta pitxi, lepondoan pikardak, ez guti eskumutur eta matrail bete kalitxa eta txitxabegi... Oro begi belarri, mihi aho eta zintzur, leher eta zapart elemeniaka sekula fingabeko otoruntza eta edasian, txitxipapetan batetik bestiala kurruk uzker eta zurrut, arraileria, potroiska eta horderia nasai, kirika eta koroka barrastan, hitzaspertu, solas molas, xarduki merke, gezur melur, zangopilo eta kulturetan... Kanpoeder eta Barnehuts buruzagiak eta ondoko azkazi luzea, Farfuntzi eta Xardukimerke jaun-andere kontseilariak, Ixtepe Tripontzi eta Pegartara Berritsu seme-alabak, eta Kopetaundi eta Xinpletzar deputatiak eta haurreria, eta ofizialdegia eta handureria guztia eta ondoko ganbelapekoak eta noharroin elia, eta, bistan da, Arxebixko adarküloa, Apezküpü adarbildua eta serorategia, Sabelxuri eta Sabelgorri got(hor)zainak eta Papoanbilo artximandrita eta kohorta, jan-edan eta lo, eta kalonjer eta erretor saldoa, Babaxkot Apatia, Apezestea, Apezkondo eta parropiantak, apezorde, apezgei, apoño, apoxka eta bereterrak, Fraireria ia guztia, Zintzurmehar abadesa eta Lekamehe hameka ahizpak, Benedita familia zabala eta Fraisoroko umeak... Eta Buruzahato-Biligarro jaun andereak eta barrendariak, trenkalariak, zirtolariak, pitolariak eta zenbait pirdila, eta Kontratxintxur eta Uzkuzilotikoak eta Iren Zikiratoil senideak eta Omalki Zabalaga lehengusinak, Urdail Enpo, Txotxagerren eta Tilingo su-kalte-burua eta sehiak, eta Oilargandor Xingola perfeta, Oilokoloka emaztea eta oilokindegia ia osoa, orobat Urdanbuztan Kardaburu erregeordia eta Ahuntzkente emaztea eta memeria... -Eta… zertaz?Fandabila! D'Arrotzer, beti ere, lonbre handian, herengila, mendre, singil eta arkilumendi anitz, orobat Ahuntz Tripustel samaldan beti alhan Gurutz Ezpatatzar kaserna buruarekilan eta Pettirisantz eta Oihes Eltxo hodeika eta Kakabarbalot lerroka, eta, araiz, baratari eta juje mordoa espartinero dinamitero jeneral-konfiterua axuanta zutela, ezker-eskuin Zakurrantonio jaun txit gorena, eta Zakurtzar, Zakur, Txakur eta Txakurño -eta txarrantxa- txit beherenak, Furrustako eta Marizartako kupla ezinago joria txispaz armatuak, ez urrun trabukariak ihankiihanka, eta Zirikarroltze, Uzkipitxer Arnega eta Doilor Tutuluti profesurrak eta eulixka ikasleria, eta Errient Errieta marimaisuen leinua, Zoroasto eta Eztabilondo psikiatren aldra eta Soraio Külüpüts psikanalistail abila, Herstu, Mehar, Pantzart eta Bargoxta omonierrak, musean
  • 3. ari biga bostetan, Juanpitolanda eta Joanapika ostalier eta ostaliersa beti beha -hemen karraka, han kirrika-, eta Osinbeltz Horosakola bankaxefa, Aranibar Ttallajuria eta Zapatkoxkorren azkazi luzea, orok Yodoko tratamendu-oditeria sudurziloan -bozio eta kretinismoa, endemikoa-, eta Antuste, Barrabilttipi, Hipogonadiaga, Arrandius jaunak eta Ditixut eta Histerila andereak, Akilimarro eta Nagi Geldo burokrat bipilak eta Hego Melo, Zuntzun Barea, Fardel Farras, Uzkorno Mardo eta Narrats Bordela artista famatiak, eta agintaritza goreneko Leloments, TTunttunoisko, Tentel, Txepel, Motel, Ustel, Zimaur, Elkor, Lerdo eta Azal Xingar lunbrera ezinago ipurtargiak, eta, nola ez, Negar Anpulo andere joria -beti oküpü!-, eta NegarrontziZakurmihi tribu txit zabal eta katilipurdia, eta Martin Bonbin erregeren sorgin tipula eta gatz Martin ipurdi hatz... Han ziren ere Gorotziaga eta Hagotzpikorreta Kontseilu Nagusiko kideak, eta Sabaihandi eta Artopil, Arbilore eta Arbilixta eta beste kalipu handiko idazleak, Hegoa Zinkurinbakotx buruzagipean, Minauhenka Nibakar, Nigoihen, Nibehere, Nibarren eta azkazien poeteria, Erlats eta Azantz kantariak, Betibegar eta Petelan bertzunariak, Piltzar Marrant kontakatilua eta antzerkilariak, Gorkestrako gidaria eta pilarmonikoak, kilolariak Herren Maingu buru, eta Pantzoil, Kaskamuno eta Zaragoil hizkuntz-hilarien baldarna osoarekin, besazpian de(h)iztegiak eta latin-gramera, eta Zapaburu, Hiruzirrika, Teleka Lekeda eta Araumeta bazkaltegiburuak, Memelo Kurkuilo, Saputinxka eta gainerako lehendakari ohiak -artxipanpanoak, baina adirutsuak-, Frakanasai Sabeldarraio Ogasun kontseilaria eta Artaburu Hezkuntza kodeatzailea, Pertolbide trafikoburua, Kultur Zuzendaritzako Trufa, Iseka, Ihakin eta Adarjo burokratail porrokatuak eta azaleriako apoxka, xibalet eta mandeuliak, eta Tipulburu auzapez-alkate-mera eta zinegosi jaunskila eta andrakiloak, eta, alaintso!, Trinitate Hirutasuna urzo, bele, harma, tiro, pum, perroketaz mozorroturik dena benedika, eta Ardi Baba eta Gumersiondo Boboa eta kofreriko kide ugariak -ez ordea Otsagiko Boboa, prefosta-, eta Komandantea, biraoka eta zikina aldegina urdanlinburtzera pailarda pare baten konpainian, denak aho bete pintxo lerdoa zeriela, eta Lukie Zirisarri eta pasajerue, prakatxu-sarrak-deukosus-ostera-be-eukikosus, alia jacta est, eta oro pixiteari emanez bilera Rubikon Perikon bilakatu zen, bet-betan abantxu inor ohartu ere egin gabe... -Libertitu? Eta nola! Han ziren oraindik ere Pizurrin, Hetrepel, Ahohandi eta Ziliporta, aldiz kitzika, aldiz ahakarka, eta To-Hiena beti pixile eta beti egarri, eta munduko urdezkari frango -Estu Bankuetakoa banderari eta gainerakoak artoski klonatuak; LBk ditu altxaturik izenak-, eta Putinga, Rasputinga eta Larraputinga izurrite osoa, ahakoka eta ziztaka, oro ixtaklots omalki eta potrozorriz beteak, eta Mikolas, Gibelhandi eta Baretuti, Kokoriko eta Armatondoa eta farrasta, eta Axeter eta petrikiloak, Petra Landa eta Bela Gilen emaginak, eta Her Geltzar
  • 4. Unibertsitateburu eta Her Geltxar xerribuztan eta Zuri eta Zuririn katedratikoak eta irakasleria -ez, baina, Hiriberriko katedratikoa-, eta Penie Babaxkila eta Salduzelaiko pailazoak eta Oilobusti eta txitoak, eta Tripota eta Espantuaire altxaferugile mukitzuak, Kalakari eta Kalapita barrendariak, Horoxakile largabistak eskatologian laprast eta xirrista, eta Kalamanka, Gangailu postaxefa, Alfertzar Buztanpekua ekonomi minister ohia, Martin Harro Arraihiztaria, filibuster, zarraintzale eta marinelak, eta Mandran-mentsa eta Xanpionet teleberri zuzendariak, Mokoluze Kalakari eta Kukulin Gantzola irratiburuak, Pixastore Usi, Ornotorringo eta Oligofrenila Enthoil fastikariak, Tupustan Arin eta Gezurter Azakirten kazetanagusiak eta leinukideak, eta Betoniako txuskeria eta Frangorteako purra-purra purtzilak, kusi, kusina eta arrakusi-kusina guztiekilan -...hemeretzi, hogoi..., eta milaka oraino!-, eta Korrok eta Autsiki, Beharrondoko, Matraileko, Tripaondoko, Barrabilondoko eta Marpoxaondoko, Izpirituondoko eta Ostia saindia guztiak mazela berean lotu eta zaflatuak, eta Iker-Oker, Tetele eta Melgera Zozologoak, eta Melinga eta Gelbera abokatak, eta Trebukari politikari andeatzaileak, Betoker zaharkeologoa eta Frikun Kokin eta Motots Punpoila biloapaintzaileak, Zilbor eta Pikor ttunttunero famatiak, Kakile Zekenena entrepresaria, Zerrepel Txinpart sindikat bulegariak, Basta eta Bastart buraso putatiboak, Maritxirtxil eta Marimalet oilandak, Buztre, Petesa eta Behoziloko abelgorotz funtzionario mertzenario gehienak, edasian, eta, nola ez!, ardi ilupa ezin konta ahala, otsoak ezpain-milizka merinaz mozorroturik eta lasai arraio lo -hau pagotxa!, murmurika, irri karkailan-, erreferak beti kintze-ta-esperantxa! -ahurka-, astapitotx, astagardu, askazilo eta azüzküliko azkarba ezdeusak begietarik pindarka, eta anitzez gehiago oraindik... Enfin, erran dautzut, ia denak...