2. ECOEUSKADI 2020 ESTRATEGIAREN DISEINURAKO
HAUSNARKETA-TAILERRA – IBAIZABAL IKASTOLA
(DURANGO)
DATA: 2011ko martxoak 25, ostirala
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 34 pertsona
2020 Ikuspegia: ZER DA JASANGARRITASUNA?
Erregaiak erabiltzea modu orekatuan: ura, petrolioa, gasa.
Baliabideak modu arduratsuan erabiltzea.
Kontsumoa.
Kutsadura.
Basoak, ingurumena.
Elikagaiak: hemengoak jan beharrean kanpotik ekartzea.
Euri azidoa.
Garraioa: txirrinda erabiltzeko ohitura…
Mobilak: gehiegi erabiltzea.
Ordenagailuak gehiegi erabiltzea.
2
3. ZER EGITEN DUGU INGURUMENAREN ALDE ALA KONTRA?
PRAKTIKA ONAK:
- Txirrindan ibili.
- Birziklatu.
- Garraio publikoan ibili.
HOBETU BEHARREKO PRAKTIKAK:
- Autoa gehiegi erabili
- Dutxan denbora gehiegi egon
- Ordenagailua itzali gabe utzi denbora luzez
- Argia piztuta utzi
- Eskolan poltsak lurrera bota
3
4. LANDUTAKO GAKOAK
1. GAKOA: BALIABIDE NATURAL URRIAK ETA AGORTZEAR eta
2. GAKOA: MENDEKOTASUN ENERGETIKOA ETA ALDAKETA KLIMATIKOA
GURE ESKU DAUDENAK
• Energia berriztaezin gutxiago kontsumitu (garraio publikoa...).
• Tresnak hondatu arte erabili.
• Azoketan... erosi, bertako produktuak.
• Lehengaien kontsumoa erregulatu.
• Berrerabiltzea: arropak, jostailuak...
• Petrolioa gutxiago erabili.
• Gutxiago kontsumitu: birziklatu, berrerabili.
OROKORRAK
• Enpresek isurtzen dituzten hondakinak erregulatu.
• Hondakin espezifikoak jarri: mobilentzat...
• Gobernuak laguntza eman dendak zabaltzeko: diru-laguntzak, baliabideak...
• Hemengo produktuak ekoizten eta kontsumitzen lagundu.
• Lehen sektorean lan egiteko kanpainak egin.
• Isurketak debekatu.
4
5. 4. GAKOA: ALDAKETA DEMOGRAFIKO SAKONAK eta
5. GAKOA: BELAUNALDI-ALDAKETA DESOREKATUA
GURE ESKU DAUDENAK
• Gazte kualifikatuak Euskal Herrian lana bilatzen saiatu.
• Lanen fakturak eskatzea eta beltzean egitea ez onartu.
• Haur gehiago izan.
• Bertako produktuak erosi.
• Familia bat izateko motibazioa eta gogoa landu.
• Lana egiteko gogoa izatea bermatu.
OROKORRAK
• Enpresak atzerriko merkatuetara zabaldu.
• Laneko plazak gehitu.
• Amatasun- eta aitatasun-bajak luzatu.
• Jubilazio-adina murriztu.
• Tasak ordaintzen ez dituzten langileen kopurua erregulatu.
5
6. 7. GAKOA: MUGIKORTASUNA ETA GARRAIO IRAUNGAITZA
GURE ESKU DAUDENAK
• Garraio publikoa gehiago erabili.
• Ibilgailu pribatuak etxean utzi.
• Txirrinda erabili.
• Ibilgailu pribatua erabiltzea derrigorrezkoa denean, ibilgailua konpartitu.
• Hirian oinez edo bizikletaz mugitu.
• Martxak ondo erabili eta abiadura konstantea mantendu.
• Istripuak ekidin.
• Erregai ekologikoak eta auto ekologikoa erabili.
• Auto elektrikoak erosi eta erabili.
• Gasolina gehiegi erretzen duten autoak kendu.
OROKORRAK
• Garraio publiko gehiago: merkeago,maizago eta gutxiago kutsatzen duena.
• Bidegorri gehiago egin.
• Kontsumoa murrizten duten autoen garapena bermatu.
• Beste energia mota batzuen ikerketa bultzatu.
• Erregai eta auto ekologikoak erabiltzeko baliabideak jarri.
• Errepideak konpondu.
• Merkantziaren garraioa trenez egitea eta ez errepidez.
6
7. 8. GAKOA: NAZIOARTEKO GARAPEN DESBERDINA
GURE ESKU DAUDENAK
• Kontzientziak astindu.
• Etorkinentzat diru-laguntzak bideratzea.
• Herrialde azpigaratuetako haurrei aukerak eman; adopzioa, apadrinatzea...
• ONGen bidez hirugarren munduan lagundu: laguntzak bidali.
• Hona datozenean euskara eta gaztelania erakutsi.
• Gizartean integratzen lagundu: eskola, zerbitzuak, etxeak...
OROKORRAK
• Herrialdeen arteko elkarlaguntza. Euren egoera hobetu laguntza bidez eta
migrazio-tasak murriztu.
• Azpiegiturak eraiki hirugarren munduan ura eskuratzeko...
• Atzerritarrei aukerak eman.
• Lantegiak, ospitalak... eraiki herrialde azpigaratuetan.
• Dirua bidali, bertako merkatua mugiarazteko.
• Hirugarren munduko komunikabideak hobetu (errepideak...), euren egoera
gainontzeko herrialdeen parekoa izan dadin.
• ONGen lana bermatzea: dirua eta gauzak heltzen direla ziurtatu.
7