SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 4
Downloaden Sie, um offline zu lesen
Policy Briefings
NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO
TRADEOFF-AK MODELATZEN
Elena Pérez-Miñana, Agustin del Prado, Patricia Gallejones, Guillermo Pardo, Stefano Balbi, Ferdinando Villa
Sarrera
Nekazaritza-sektoreko zerbitzu ekosistemikoek
onura ugari eskaintzen dizkiete gizakiei, baina
nekazaritza-sistemaren kudeaketan bultzatzaile
nagusia elikagaien ekoizpena da. Ondorioz,
elikagaien segurtasuna globaltasunean bermatu
beharrak ekosistemen egoeraren gainbehera
nabarmena ekarri du. Funtsezkoa da Zerbitzu
Ekosistemikoen (ZE) arteko erlazioak eta
nekazaritzaren kudeaketak horien hornikuntzan
duen eragina hobeto ulertzea eragin negatiboak
murriztu eta egon litezkeen sinergiak
identifikatzeko. Nekazaritza-sistemetako ZEen
arteko tradeoff-ak atzeman eta kuantifikatzeak
laguntza-politika eraginkorragoak eta programa
eragileak inplementatzeko aukera ematen du,
hala nola, Nekazaritza Politika Erkidea (NPE/
Common Agricultural Policy (CAP)) edo Zerbitzu
Ekosistemikoak emateagatiko ordainketa
(Payment for Ecosystem Services (PES)).
Azkenik, eta hori bezain garrantzitsua da,
Ingurumen Sailak duela gutxi argitaratutako klima
-aldaketaren aurkako estrategiak (PVCC 2015),
balorazio osoa eskatzen du klima-aldaketaren
eragina ekonomiaren sektore guztietan kudeatzea
ahalbidetuko duten egokitze- eta moteltze-
politikak garatzeko.
2012an lurrazalaren % 40 inguru erabiltzen zen nekazaritza lantzeko. Estimazio kontserbatzaileen arabera, mundu osoan urtean sei milioi
hektarea lur eraldatzen dira bere egoera naturaletik eta landu daitezkeen lursail bihurtzen dira. Lurzorua ez denez baliabide berriztagarria,
nekazaritzarako hainbeste lur erabiltzeak eragin larria du beste hainbat Zerbitzu Ekosistemiko sortzean. Nekazaritza modernoaren
hedapena da ingurumen-aldaketa globalaren kausa nagusietako bat hainbat alderditan duen eraginaren ondorioz: lurzoruaren erabileran,
okupazioan eta atxikipen-ahalmenean, ur-horniduraren orekan, uraren kalitatean, polinizazioan, mantenugaien zikloetan, karbono-dioxidoa
atxikitzeko ahalmenean, klimaren erregulazioan eta biodibertsitatean.
Hona hemen nekazaritzaren ondorio diren eta gaur egun dokumentatuta dauden hainbat eragin kaltegarri:
1.-Lurrazalaren eremu zabaletan mantenugaien erabilgarritasun eta mugikortasunaren gaineko eragina nitrogenoz eta fosforoz osaturiko
ongarrien erabilera masiboa dela-eta, eta horren ondorioz airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura;
2.-Lurzoruaren higadurak eta narriadurak ekoizpenerako lurretan eragindako kalteak, eta horrek ekarritako elikagaien segurtasunik eza
mantenugaiak eskasak diren edo laborantza-jarduera jakinak oso zabalduta dauden tokietan, bereziki uztaren hondakinak in situ erretzen
edo erretiratzen diren kasuetan;
3.-Berotegi-efektuko gasen emisio antropogenikoak areagotzea (% 19 eta % 29 artean), batez ere metanoaren eta oxido nitrosoaren
emisioen bidez, baina baita ongarriak ekoizteko erregai fosilak erabiltzearen bidez ere;
4. Eragina ur-baliabideetan: 1960tik bikoiztu egin da maila globalean ibai eta lakuetatik ateratako ur kopurua, eta ia % 70 ureztatzeko
erabili izan da.
Etorkizunera begira litekeena da eragin horiek areagotzea munduko biztanleriaren, eta, bereziki, klase ertainaren, etengabeko hazkuntzak
elikagaien eskaeran eragingo duen gehikuntzaren ondorioz.
Txosten hau Elena Pérez-Miñana1, Agustin del Prado1, Patricia Gallejones1, Guillermo Pardo1, Stefano Balbi 1 eta Ferdinando Villa 1-k idatzi dute [BC3, Basque Centre for Climate Change]1.
Honela aipatua: “Perez-Miñana, E., del Prado, A., Gallejones, P., Pardo, G., Balbi, S. and Villa, F.,2015, “Nekazaritza-sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen”,
BC3 Policy Briefing Series 02-15” Basque Centre for Climate Change (BC3).Bilbo, España.
PB 2015/ 02/ www.bc3research.org
Puntu garrantzitsuak
 Nekazaritza Zerbitzu Ekosistemiko erregulatzaile, kultural eta
hornitzaileen iturria da, eta horien mende dago behar bezala
funtzionatzeko.
 Tradeoff negatiboak murrizteak eta Zerbitzu Ekosistemikoen
artean egon litezkeen sinergiak identifikatzeak nekazaritzaren
kudeaketaren eragina hobeto ulertzea eskatzen dute horiek
hornitzeari dagokionez.
 Elikagaien segurtasuna ekosistema-kontzeptuan oinarritutako
ikuspegiaren bitartez ziurtatzea funtsezkoa da gizartean
etorkizunera begira eragin negatiboak saihesteko.
 Metodo berritzaileak, esate baterako “Semantic meta-
modelling” izenekoa, beharrezkoak dira Zerbitzu
Ekosistemikoen kudeaketa hobetzeko.
 Araban nabarmen murritz daitezke emisioak nekazaritza-
jarduera funtsatu eta sostengatuak erabiliz.
Policy Briefing honetan Zerbitzu Ekosistemiko jakin batzuen balorazioa deskribatzen da, laborearen errendimendua, uraren hornidura eta
kalitatea, klimaren erregulazioa eta airearen kalitatea barne dela; Euskadin Arabako lautada izan da azterketa-kasua. Horretarako, “Semantic
Meta-modelling” metologia (Villa et al. 2014), erabili zen. Teknika honek ereduak malgutasunez integratzeko aukera ematen du zerbitzu
bakoitzeko modelizazioan oinarritutako ikuspegi tradizionalaren ordez. Ikerketa honen bertsio zabaldua eskuragarri dago Balbi et al. (2015)
egileen lanean .
2- Zergatik modelatu tradeoff-ak ?
1. diagraman ikusten den moduan, nekazaritza-sistemak ZE erregulatzaile, kultural eta hornitzaileen iturria dira, eta erabat horien mende daude
funtzionatu ahal izateko. Are gehiago, nekazaritza kudeatzeko jarduera jakin batzuek eragin esanguratsua dute zerbitzuak sortzen dituzten
ekosistemetan, esate baterako nekazaritza intentsiboak edo elikagaien ekoizpen intentsiboak. Elikagai-hornidura bermatzeko oreka behar da
nekazaritza-sistemaren eta euskarri duen oinarri ekologikoaren artean.
Elikagaien segurtasun globala gero eta gehiago bermatu beharrak ekosistemen egoeraren eta hauek ematen dituzten zerbitzuen gainbehera
esanguratsua ekarri du. Horrek eragin du elikagai-bermeari buruzko ikuspegi zabalagoa erabiltzea gizartean ondorio negatibo adierazgarriak
saihesteko. Halako aldaketa bat ezin liteke egin erabakiak hartzeko zientifikoki frogatutako informazioa izatea erraztuko duten metodoetara jo
gabe. Erabiltzen den edozein ikuspegik jarri behar du informazio kualitatiboan eta kuantitatiboan ziurgabetasunak atzemateko bidea, integrazio-
mekanismo sendoekin batera.
Zerbitzu Ekosistemikoen balioak azaltzeko tradizioz erabili izan diren oinarriak zalantzan jarri izan dira, alde batetik, ez dutelako behar bezala
islatu zerbitzu horiek benetan zer suposatzen duten, eta, bestetik, merkatuek huts egin dutelako bare balioa atzematean. Zerbitzu
ekosistemikoen fluxuek lotu egiten dituzte ekosistemek sortutako aktibo naturalen erreserbak eta horien beharra duten gizarte-taldeak. Fluxu
horiek izateko elkarren osagarri izan behar dute onurak eragiteko ekosistemaren ahalmenak eta horiek entregatzeko ahalmenak.
Zerbitzu ekosistemikoen fluxuak koherentziaz aztertzeko, horiek gizakiaren ongizatean duten eraginaren terminoetan adierazi behar dira, eta
eragin hori leku- eta denbora-testuinguru jakinetan ekosistematik gizakiengana iristen diren onura-fluxuen ondorio da. Semantic meta-
modelling zirriborratutako mugak gainditzeko diseinatutako ikuspegia da. Garatutako irtenbideak ZEen arteko konpentsazioak aztertzea
ahalbidetzen du, nekazaritzako ekoizpenarekin eta elikagai-hornidurarekin duten lotura kontuan hartuta. Emaitzek horien garrantzia eta
nekazaritza-sistemekin dituzten loturak hobeto ulertu behar direla nabarmentzen dute, eta politiken definizioan aplikagarria dela egiaztatzen
dute.
Testuinguru honetan tradeoff terminoarekin egoera hau adierazten dugu: zerbitzu ekosistemiko bat kuantitatiboki edo kualitatiboki galtzea eta horren lekuan beste zerbitzu bat kuantitatiboki
edo kualitatiboki irabaztea.
NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN
Diagrama 1 Seguridad Ecológica y Alimentaria: Identificando sinergias y compensaciones (La flecha “To” representa un Servicio Eco-
sistémico “para” Agricultura. La flecha “From” representa un Servicio Ecosistémico “provisto por” Agricultura), (adaptado del UNEP
Policy Series 2011 )
Lurraldeko agintariek adierazitako beharrek eta lurraldearen ezagutza zuzen eta sendoak erabaki dute azterketa-kasuaren kokapena.
Lurzoruaren erabilera-mota nagusiak baso naturala (% 38) eta nekazaritza (% 35) dira, eta bien artean banatuta larre erdi-natural gutxi batzuk
daude. Nekazaritzako azalera gehiena (% 92) lehorreko laboreek hartzen dute (garia, garagarra eta oloa), eta labore ureztatu gutxi batzuek
(patata eta erremolatxa). Ongarrien erabilera mugatuta dago kasuen % 30 inguruan, nitratoen ondorioz kaltzeko moduko aldeen gaineko legeria
betetzeko. Klima mediterraneoa da, epela eta hezea.
Nekazaritzako tradeoff-ak kuantifikatzen
2. diagraman nekazaritza-sektoreko ZEkoen tradeoff kritikoenak atzemateko garatutako kontzeptu-eredua ikusten da. Azterketa-kasurako
bidezkoak diren hainbat ZEtan nekazaritza-jarduerek eta bertako ingurune-baldintzek duten eragina aztertzeko baliabideak ematen ditu :
1. Labore-ekoizpena (neguko gariaren errendimendua – Kg/(ha*urteko));
2. Uraren kalitatea (landutako lurzoruko nitratoen lixibiazioa (mg/l) eta fosforo galerak (Kg/(ha*urteko));
3. Klimaren erregulazioa (karbonoa lurzoruan atxikitzea eta oxido nitrosoaren emisioak – KgCO2e/(ha*urteko));
4. Airearen kalitatea (amoniakoak eragindako
kutsadura – Kg/(ha*urteko)) .
Aztertutako nekazaritza-jarduerak dira
ureztatzea, laborantza eta ongarri organiko
nahiz mineralen erabilpena. Ingurumen-
baldintzetan lurzoruaren ezaugarriak,
prezipitazioa eta lurrazaleko tenperatura
sartzen dira. Zerbitzu Ekosistemiko bakoitza
modulu independente gisa garatu da; modulu
guztiek dituzte komunean sarrera-aldagaiak,
eta azpiegiturak konektatzen ditu; hartara,
eredu globalak modu integratuan erantzuten
dio sentsibilitate-azterketari. Hautatutako
nekazaritza-jarduerek eta ingurumen-
baldintzek era askotara eragin dezakete ZEak
sortzean, eta eraginak ez dira hutsalak. Esate
baterako, ongarri gehiago erabiltzeak eragin
positiboa du laborearen errendimenduan
baina, aldi berean, eragin negatiboa du klima
erregulatzeko zerbitzuetan ongarrien
ekoizpenaren ondorio diren zeharkako
emisioen bidez, eta horrek areagotu egiten du
sektoreko karbono dioxidoaren (CO2) aztarna.
Eredua sentibera da kideko sarrera-aldagaien aurrean, eta, gainera, ZE ezberdinek konpentsazio gehiago eskatzen dituzten interdependentziak
dituzte. Esate baterako, laborearen errendimendu handiagoak eragin negatiboa izango du klima erregulatzeko zerbitzuetan, hain zuzen ere
hondakin-kopuru handiagoek lurzoruan oxido nitrosoaren (N2O) emisioak areagotuko dituztenez. Honako hauek dira modelatu diren beste
elkarreragin batzuk:
• Ur-hornidurak –euri-urak edo ureztatzekoak– laborearen errendimenduan duen eragina:
• Lurzoruko urak amoniako (NH3) emisioetan duen eragina.
ZEen eragin konbinatuak mendekotasun semantiko gisa daude adierazita moduluetan. Hauek sarrera/irteera loturen bidez jaso ziren mapetan
bukaerako eredu integratuan azpiegituraren bidez konektatuta, eta ereduak datuekin eta ereduak ereduekin lotuta.
Ereduaren emaitzak
Erabakiak hartzen laguntzeko ereduaren eraginkortasuna bi alditako (1997 eta 2007) sarrera-datuak erabiliz frogatu zen, eta bietan laborearen
errendimendua oso ezberdina izan zen. Ereduaren emaitza batzuen laburpena 1. taulako zerrendan dago jasota. Lehenengo analisian ikusi zen
ongarriak erabiltzea, prezipitazioa eta lurzoru-mota direla emaitzetan izandako aldaketa gehienen azalpena (1. taula, 3. zutabea). Bigarren
analisi batek frogatu zuen nola eragin handieneko hiru sarrera-datuek ondorioak dituzten emaitzen aldaketan sarrera-datu horiei esleitutako
aldaketa osoan zehar. Eragin-tasak (1. taula, 4. zutabea) sarrera bakoitzari esleitu dakiokeen aldaketa globalaren portzentajea erakusten du.
NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN
2 diagrama. Azterketa honetarako erabilitako kontzeptu-eredua. Marra lodiz egindako
laukizuzenek ereduaren osagai nagusiak adierazten dituzte, eta marra erregularrez
egindakoek azpi-moduluak. Etiketa bakoitzean dagoen akronimoa elkarreraginak
identifikatzeko erabiltzen da. “+” zeinuak “baino gehiago” esan nahi du; “-“ zeinuak “baino
gutxiago” esan nahi du; eta delta ““∆” zeinua (laborantzako jardueraren) “aldaketa” gisa ulertu
Laborearen errendimenduari dagokionez, rankingak erakusten du
ongarriak erabiltzea dela eraginik handiena duen sarrera-datua, eta
erasan-tasa normalizatua % 62koa da.
3. diagraman gariaren errendimenduak aurkezten dira, eta bi
agertokitarako. Lehenengoan gehienezko ongarri-kopurua erabili dela
eta ingurumen-baldintza onak aurresuposatzen dira (3a diagrama,
nahiko prezipitazio, tenperatura egokia aldi kritikoan 2007rako).
Bigarren agertokian gutxieneko ongarri-kopurua erabiltzearen eta
ingurumen-baldintzak ez-aldekoen ondorioak frogatzen dira (3c
diagrama, prezipitazio gutxi, tenperatura altua 1997ko aldi kritikorako).
Simulazioek laborearen errendimenduaren % 20ko hazkunde globala
erakusten dute 2007rako. 3b diagramako mapan emaitzei lotutako
ziurgabetasun-maila jaso da. Agertoki horietarako, ereduak gutxi
gorabehera 400-500 Kg CO2e/(ha*urteko) emisio-murrizketa globala
kalkulatu zuen. Eredu berarekin sortutako beste emaitza batzuek
honako hau frogatu dute:
1. Posible dela emisioak nabarmen murriztea ongarrien erabilpena
aldatuta;
2. Jarduera egokiak erabiliz eta ongarriak erabiltzeko neurriak hartuta
amoniako-emisioak, nitratoen lixibiazioen metaketak eta fosforo
galerak murrizteak kostu bat duela: laboreen errendimendua
nabarmen jaistea;
3. Posible dela lurzoruan atxikitako karbono-tasa gehitzea ohiko
laborantza-jarduerak mugatuz. Emaitzek iradokitzen dute aldaketa
horrek ez dakarrela errendimendua nabarmen murriztea, ez behintzat
neguko gariaren kasuan;
4. Lurra landu gabeko laborantzaren beste onura bat, nitratoen
lixibiazioaren metaketan beherakada esanguratsuari lotuta.
Emaitzak kontzeptu-froga bat dira, eta nekazaritza-sistemak
deskribatzeko konplexutasunaren ikuspegi modular eta jakituna
izatearen balio erantsia egiaztatzen dute. Aldaketa globalak
planteatzen dituen erronkek nekazaritza-ekoizpenarekin zerikusia
duten gaien ikuspegi zehatzagoa eskatzen dute, eta nahikoa da
errendimenduaren maximizazio hutsa alde batera utzi eta
jasangarritasunera bideratutako paradigmara jotzea. Ikuspegi
horretatik, elikagai-hornidura globala ziurtatu beharra neurtu egin
behar da eta nekazaritzako jarduerek gainerako Zerbitzu
Ekosistemikoetan dituzten eraginen eta horiekiko mendekotasunaren
kontzientzia hartu behar da.
Erreferentziak: Balbi S, del Prado A, Gallejones P, Chandanathil Pappachan G, Pardo G, Pérez-Miñana E, Manrique R, Hernandez-Santiago C, Villa F, 2015. Modelling trade
- o f f s a m o n g e c o s y s t e m s e r v i c e s i n a g r i c u l t u r a l p r o d u c t i o n s y s t e m s . E n v i r o n m e n t a l M o d e l l i n g & S o f t w a r e X X X .
Villa, F., Bagstad, K.J., Voigt, B., Johnson, G., Portela, R., Honz_ak, M., Batker, D., 2014. A methodology for adaptable and robust ecosystem services assessment. PloS One 9 (3), e91001.
NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN
BC3 Policy Briefing Series-en argitalpena Mikel González-Eguino eta Eleja Ojearen lana izan da.
Txosten honetan adierazitako iritziak txostenaren egileen erantzukizuna dira, eta ez dute zertan Basque
Centre for Climate Change (BC3) zentroaren jarrera adierazi. BC3 Policy Briefing txostenak Interneten
eskuragarri daude:.
http://www.bc3research.org/policybriefings
BC3 Policy Briefings txostenei buruzko kontsultetarako:
email: mikel. gonzalez@bc3research. org or elena. ojea@bc3research. org
3 (a) diagrama. Neguko gariaren errendimendu-estimazioa, ohiko
laborantza eta gehienezko ongarri-kopurua erabilita ingurumen-
baldintza onetan (2007. urtea). (b) a-ko estimazioei lotutako
ziurgabetasuna (aldakuntza.koefizientea). (c) Neguko gariaren
errendimendu-estimazioa, ohiko laborantza-jarduerarik gabe eta
gutxieneko ongarri-kopurua erabilita, ingurumen-baldintza ez oso
egokietan (1997. urtea) .
1. taula. Ereduaren probabilitate-osagaiek eragindako emaitzen
sentsibilitate-azterketa – 1. zutabea: erabilitako sare bayesiarra
(sarearen izena). 4. zutabea: sareko faktore independenteen
aldakortasun-koefizienteen batuketa guztira % 100 da

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen

Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpenaEgoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
EcoEuskadi 2020
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
EcoEuskadi 2020
 
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamenaBasherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Rafaela Romero
 

Ähnlich wie BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen (10)

2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]
 
Aztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoaAztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoa
 
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
 
Irakurgaia
IrakurgaiaIrakurgaia
Irakurgaia
 
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpenaEgoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
Egoera-diagnostikoa ecoeuskadi2020-laburpena
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
 
Elikadura arduratsua
Elikadura arduratsuaElikadura arduratsua
Elikadura arduratsua
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
 
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
Diagnostikoaren gakoak eta Eszenatokiak.EcoEuskadi 2020-ko Idazkaritza Teknik...
 
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamenaBasherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
 

Mehr von BC3 - Basque Center for Climate Change

Mehr von BC3 - Basque Center for Climate Change (20)

BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono... BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
 
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
 
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
 
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
 
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
 
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
 
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentationIndustrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
 
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissionsEfficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
 
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu levelImplicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
 
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
 
The Paris meeting: the vision of an international power utility (BC3 Summer ...
The Paris meeting: the vision of an international power utility  (BC3 Summer ...The Paris meeting: the vision of an international power utility  (BC3 Summer ...
The Paris meeting: the vision of an international power utility (BC3 Summer ...
 
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
 
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
 
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
 
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)
COP 21 and Spanish position on climate agreements (BC3 Summer School _July 2015)
 

BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen

  • 1. Policy Briefings NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN Elena Pérez-Miñana, Agustin del Prado, Patricia Gallejones, Guillermo Pardo, Stefano Balbi, Ferdinando Villa Sarrera Nekazaritza-sektoreko zerbitzu ekosistemikoek onura ugari eskaintzen dizkiete gizakiei, baina nekazaritza-sistemaren kudeaketan bultzatzaile nagusia elikagaien ekoizpena da. Ondorioz, elikagaien segurtasuna globaltasunean bermatu beharrak ekosistemen egoeraren gainbehera nabarmena ekarri du. Funtsezkoa da Zerbitzu Ekosistemikoen (ZE) arteko erlazioak eta nekazaritzaren kudeaketak horien hornikuntzan duen eragina hobeto ulertzea eragin negatiboak murriztu eta egon litezkeen sinergiak identifikatzeko. Nekazaritza-sistemetako ZEen arteko tradeoff-ak atzeman eta kuantifikatzeak laguntza-politika eraginkorragoak eta programa eragileak inplementatzeko aukera ematen du, hala nola, Nekazaritza Politika Erkidea (NPE/ Common Agricultural Policy (CAP)) edo Zerbitzu Ekosistemikoak emateagatiko ordainketa (Payment for Ecosystem Services (PES)). Azkenik, eta hori bezain garrantzitsua da, Ingurumen Sailak duela gutxi argitaratutako klima -aldaketaren aurkako estrategiak (PVCC 2015), balorazio osoa eskatzen du klima-aldaketaren eragina ekonomiaren sektore guztietan kudeatzea ahalbidetuko duten egokitze- eta moteltze- politikak garatzeko. 2012an lurrazalaren % 40 inguru erabiltzen zen nekazaritza lantzeko. Estimazio kontserbatzaileen arabera, mundu osoan urtean sei milioi hektarea lur eraldatzen dira bere egoera naturaletik eta landu daitezkeen lursail bihurtzen dira. Lurzorua ez denez baliabide berriztagarria, nekazaritzarako hainbeste lur erabiltzeak eragin larria du beste hainbat Zerbitzu Ekosistemiko sortzean. Nekazaritza modernoaren hedapena da ingurumen-aldaketa globalaren kausa nagusietako bat hainbat alderditan duen eraginaren ondorioz: lurzoruaren erabileran, okupazioan eta atxikipen-ahalmenean, ur-horniduraren orekan, uraren kalitatean, polinizazioan, mantenugaien zikloetan, karbono-dioxidoa atxikitzeko ahalmenean, klimaren erregulazioan eta biodibertsitatean. Hona hemen nekazaritzaren ondorio diren eta gaur egun dokumentatuta dauden hainbat eragin kaltegarri: 1.-Lurrazalaren eremu zabaletan mantenugaien erabilgarritasun eta mugikortasunaren gaineko eragina nitrogenoz eta fosforoz osaturiko ongarrien erabilera masiboa dela-eta, eta horren ondorioz airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura; 2.-Lurzoruaren higadurak eta narriadurak ekoizpenerako lurretan eragindako kalteak, eta horrek ekarritako elikagaien segurtasunik eza mantenugaiak eskasak diren edo laborantza-jarduera jakinak oso zabalduta dauden tokietan, bereziki uztaren hondakinak in situ erretzen edo erretiratzen diren kasuetan; 3.-Berotegi-efektuko gasen emisio antropogenikoak areagotzea (% 19 eta % 29 artean), batez ere metanoaren eta oxido nitrosoaren emisioen bidez, baina baita ongarriak ekoizteko erregai fosilak erabiltzearen bidez ere; 4. Eragina ur-baliabideetan: 1960tik bikoiztu egin da maila globalean ibai eta lakuetatik ateratako ur kopurua, eta ia % 70 ureztatzeko erabili izan da. Etorkizunera begira litekeena da eragin horiek areagotzea munduko biztanleriaren, eta, bereziki, klase ertainaren, etengabeko hazkuntzak elikagaien eskaeran eragingo duen gehikuntzaren ondorioz. Txosten hau Elena Pérez-Miñana1, Agustin del Prado1, Patricia Gallejones1, Guillermo Pardo1, Stefano Balbi 1 eta Ferdinando Villa 1-k idatzi dute [BC3, Basque Centre for Climate Change]1. Honela aipatua: “Perez-Miñana, E., del Prado, A., Gallejones, P., Pardo, G., Balbi, S. and Villa, F.,2015, “Nekazaritza-sektoreko zerbitzu ekosistemikoen arteko tradeoff-ak modelatzen”, BC3 Policy Briefing Series 02-15” Basque Centre for Climate Change (BC3).Bilbo, España. PB 2015/ 02/ www.bc3research.org Puntu garrantzitsuak  Nekazaritza Zerbitzu Ekosistemiko erregulatzaile, kultural eta hornitzaileen iturria da, eta horien mende dago behar bezala funtzionatzeko.  Tradeoff negatiboak murrizteak eta Zerbitzu Ekosistemikoen artean egon litezkeen sinergiak identifikatzeak nekazaritzaren kudeaketaren eragina hobeto ulertzea eskatzen dute horiek hornitzeari dagokionez.  Elikagaien segurtasuna ekosistema-kontzeptuan oinarritutako ikuspegiaren bitartez ziurtatzea funtsezkoa da gizartean etorkizunera begira eragin negatiboak saihesteko.  Metodo berritzaileak, esate baterako “Semantic meta- modelling” izenekoa, beharrezkoak dira Zerbitzu Ekosistemikoen kudeaketa hobetzeko.  Araban nabarmen murritz daitezke emisioak nekazaritza- jarduera funtsatu eta sostengatuak erabiliz.
  • 2. Policy Briefing honetan Zerbitzu Ekosistemiko jakin batzuen balorazioa deskribatzen da, laborearen errendimendua, uraren hornidura eta kalitatea, klimaren erregulazioa eta airearen kalitatea barne dela; Euskadin Arabako lautada izan da azterketa-kasua. Horretarako, “Semantic Meta-modelling” metologia (Villa et al. 2014), erabili zen. Teknika honek ereduak malgutasunez integratzeko aukera ematen du zerbitzu bakoitzeko modelizazioan oinarritutako ikuspegi tradizionalaren ordez. Ikerketa honen bertsio zabaldua eskuragarri dago Balbi et al. (2015) egileen lanean . 2- Zergatik modelatu tradeoff-ak ? 1. diagraman ikusten den moduan, nekazaritza-sistemak ZE erregulatzaile, kultural eta hornitzaileen iturria dira, eta erabat horien mende daude funtzionatu ahal izateko. Are gehiago, nekazaritza kudeatzeko jarduera jakin batzuek eragin esanguratsua dute zerbitzuak sortzen dituzten ekosistemetan, esate baterako nekazaritza intentsiboak edo elikagaien ekoizpen intentsiboak. Elikagai-hornidura bermatzeko oreka behar da nekazaritza-sistemaren eta euskarri duen oinarri ekologikoaren artean. Elikagaien segurtasun globala gero eta gehiago bermatu beharrak ekosistemen egoeraren eta hauek ematen dituzten zerbitzuen gainbehera esanguratsua ekarri du. Horrek eragin du elikagai-bermeari buruzko ikuspegi zabalagoa erabiltzea gizartean ondorio negatibo adierazgarriak saihesteko. Halako aldaketa bat ezin liteke egin erabakiak hartzeko zientifikoki frogatutako informazioa izatea erraztuko duten metodoetara jo gabe. Erabiltzen den edozein ikuspegik jarri behar du informazio kualitatiboan eta kuantitatiboan ziurgabetasunak atzemateko bidea, integrazio- mekanismo sendoekin batera. Zerbitzu Ekosistemikoen balioak azaltzeko tradizioz erabili izan diren oinarriak zalantzan jarri izan dira, alde batetik, ez dutelako behar bezala islatu zerbitzu horiek benetan zer suposatzen duten, eta, bestetik, merkatuek huts egin dutelako bare balioa atzematean. Zerbitzu ekosistemikoen fluxuek lotu egiten dituzte ekosistemek sortutako aktibo naturalen erreserbak eta horien beharra duten gizarte-taldeak. Fluxu horiek izateko elkarren osagarri izan behar dute onurak eragiteko ekosistemaren ahalmenak eta horiek entregatzeko ahalmenak. Zerbitzu ekosistemikoen fluxuak koherentziaz aztertzeko, horiek gizakiaren ongizatean duten eraginaren terminoetan adierazi behar dira, eta eragin hori leku- eta denbora-testuinguru jakinetan ekosistematik gizakiengana iristen diren onura-fluxuen ondorio da. Semantic meta- modelling zirriborratutako mugak gainditzeko diseinatutako ikuspegia da. Garatutako irtenbideak ZEen arteko konpentsazioak aztertzea ahalbidetzen du, nekazaritzako ekoizpenarekin eta elikagai-hornidurarekin duten lotura kontuan hartuta. Emaitzek horien garrantzia eta nekazaritza-sistemekin dituzten loturak hobeto ulertu behar direla nabarmentzen dute, eta politiken definizioan aplikagarria dela egiaztatzen dute. Testuinguru honetan tradeoff terminoarekin egoera hau adierazten dugu: zerbitzu ekosistemiko bat kuantitatiboki edo kualitatiboki galtzea eta horren lekuan beste zerbitzu bat kuantitatiboki edo kualitatiboki irabaztea. NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN Diagrama 1 Seguridad Ecológica y Alimentaria: Identificando sinergias y compensaciones (La flecha “To” representa un Servicio Eco- sistémico “para” Agricultura. La flecha “From” representa un Servicio Ecosistémico “provisto por” Agricultura), (adaptado del UNEP Policy Series 2011 )
  • 3. Lurraldeko agintariek adierazitako beharrek eta lurraldearen ezagutza zuzen eta sendoak erabaki dute azterketa-kasuaren kokapena. Lurzoruaren erabilera-mota nagusiak baso naturala (% 38) eta nekazaritza (% 35) dira, eta bien artean banatuta larre erdi-natural gutxi batzuk daude. Nekazaritzako azalera gehiena (% 92) lehorreko laboreek hartzen dute (garia, garagarra eta oloa), eta labore ureztatu gutxi batzuek (patata eta erremolatxa). Ongarrien erabilera mugatuta dago kasuen % 30 inguruan, nitratoen ondorioz kaltzeko moduko aldeen gaineko legeria betetzeko. Klima mediterraneoa da, epela eta hezea. Nekazaritzako tradeoff-ak kuantifikatzen 2. diagraman nekazaritza-sektoreko ZEkoen tradeoff kritikoenak atzemateko garatutako kontzeptu-eredua ikusten da. Azterketa-kasurako bidezkoak diren hainbat ZEtan nekazaritza-jarduerek eta bertako ingurune-baldintzek duten eragina aztertzeko baliabideak ematen ditu : 1. Labore-ekoizpena (neguko gariaren errendimendua – Kg/(ha*urteko)); 2. Uraren kalitatea (landutako lurzoruko nitratoen lixibiazioa (mg/l) eta fosforo galerak (Kg/(ha*urteko)); 3. Klimaren erregulazioa (karbonoa lurzoruan atxikitzea eta oxido nitrosoaren emisioak – KgCO2e/(ha*urteko)); 4. Airearen kalitatea (amoniakoak eragindako kutsadura – Kg/(ha*urteko)) . Aztertutako nekazaritza-jarduerak dira ureztatzea, laborantza eta ongarri organiko nahiz mineralen erabilpena. Ingurumen- baldintzetan lurzoruaren ezaugarriak, prezipitazioa eta lurrazaleko tenperatura sartzen dira. Zerbitzu Ekosistemiko bakoitza modulu independente gisa garatu da; modulu guztiek dituzte komunean sarrera-aldagaiak, eta azpiegiturak konektatzen ditu; hartara, eredu globalak modu integratuan erantzuten dio sentsibilitate-azterketari. Hautatutako nekazaritza-jarduerek eta ingurumen- baldintzek era askotara eragin dezakete ZEak sortzean, eta eraginak ez dira hutsalak. Esate baterako, ongarri gehiago erabiltzeak eragin positiboa du laborearen errendimenduan baina, aldi berean, eragin negatiboa du klima erregulatzeko zerbitzuetan ongarrien ekoizpenaren ondorio diren zeharkako emisioen bidez, eta horrek areagotu egiten du sektoreko karbono dioxidoaren (CO2) aztarna. Eredua sentibera da kideko sarrera-aldagaien aurrean, eta, gainera, ZE ezberdinek konpentsazio gehiago eskatzen dituzten interdependentziak dituzte. Esate baterako, laborearen errendimendu handiagoak eragin negatiboa izango du klima erregulatzeko zerbitzuetan, hain zuzen ere hondakin-kopuru handiagoek lurzoruan oxido nitrosoaren (N2O) emisioak areagotuko dituztenez. Honako hauek dira modelatu diren beste elkarreragin batzuk: • Ur-hornidurak –euri-urak edo ureztatzekoak– laborearen errendimenduan duen eragina: • Lurzoruko urak amoniako (NH3) emisioetan duen eragina. ZEen eragin konbinatuak mendekotasun semantiko gisa daude adierazita moduluetan. Hauek sarrera/irteera loturen bidez jaso ziren mapetan bukaerako eredu integratuan azpiegituraren bidez konektatuta, eta ereduak datuekin eta ereduak ereduekin lotuta. Ereduaren emaitzak Erabakiak hartzen laguntzeko ereduaren eraginkortasuna bi alditako (1997 eta 2007) sarrera-datuak erabiliz frogatu zen, eta bietan laborearen errendimendua oso ezberdina izan zen. Ereduaren emaitza batzuen laburpena 1. taulako zerrendan dago jasota. Lehenengo analisian ikusi zen ongarriak erabiltzea, prezipitazioa eta lurzoru-mota direla emaitzetan izandako aldaketa gehienen azalpena (1. taula, 3. zutabea). Bigarren analisi batek frogatu zuen nola eragin handieneko hiru sarrera-datuek ondorioak dituzten emaitzen aldaketan sarrera-datu horiei esleitutako aldaketa osoan zehar. Eragin-tasak (1. taula, 4. zutabea) sarrera bakoitzari esleitu dakiokeen aldaketa globalaren portzentajea erakusten du. NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN 2 diagrama. Azterketa honetarako erabilitako kontzeptu-eredua. Marra lodiz egindako laukizuzenek ereduaren osagai nagusiak adierazten dituzte, eta marra erregularrez egindakoek azpi-moduluak. Etiketa bakoitzean dagoen akronimoa elkarreraginak identifikatzeko erabiltzen da. “+” zeinuak “baino gehiago” esan nahi du; “-“ zeinuak “baino gutxiago” esan nahi du; eta delta ““∆” zeinua (laborantzako jardueraren) “aldaketa” gisa ulertu
  • 4. Laborearen errendimenduari dagokionez, rankingak erakusten du ongarriak erabiltzea dela eraginik handiena duen sarrera-datua, eta erasan-tasa normalizatua % 62koa da. 3. diagraman gariaren errendimenduak aurkezten dira, eta bi agertokitarako. Lehenengoan gehienezko ongarri-kopurua erabili dela eta ingurumen-baldintza onak aurresuposatzen dira (3a diagrama, nahiko prezipitazio, tenperatura egokia aldi kritikoan 2007rako). Bigarren agertokian gutxieneko ongarri-kopurua erabiltzearen eta ingurumen-baldintzak ez-aldekoen ondorioak frogatzen dira (3c diagrama, prezipitazio gutxi, tenperatura altua 1997ko aldi kritikorako). Simulazioek laborearen errendimenduaren % 20ko hazkunde globala erakusten dute 2007rako. 3b diagramako mapan emaitzei lotutako ziurgabetasun-maila jaso da. Agertoki horietarako, ereduak gutxi gorabehera 400-500 Kg CO2e/(ha*urteko) emisio-murrizketa globala kalkulatu zuen. Eredu berarekin sortutako beste emaitza batzuek honako hau frogatu dute: 1. Posible dela emisioak nabarmen murriztea ongarrien erabilpena aldatuta; 2. Jarduera egokiak erabiliz eta ongarriak erabiltzeko neurriak hartuta amoniako-emisioak, nitratoen lixibiazioen metaketak eta fosforo galerak murrizteak kostu bat duela: laboreen errendimendua nabarmen jaistea; 3. Posible dela lurzoruan atxikitako karbono-tasa gehitzea ohiko laborantza-jarduerak mugatuz. Emaitzek iradokitzen dute aldaketa horrek ez dakarrela errendimendua nabarmen murriztea, ez behintzat neguko gariaren kasuan; 4. Lurra landu gabeko laborantzaren beste onura bat, nitratoen lixibiazioaren metaketan beherakada esanguratsuari lotuta. Emaitzak kontzeptu-froga bat dira, eta nekazaritza-sistemak deskribatzeko konplexutasunaren ikuspegi modular eta jakituna izatearen balio erantsia egiaztatzen dute. Aldaketa globalak planteatzen dituen erronkek nekazaritza-ekoizpenarekin zerikusia duten gaien ikuspegi zehatzagoa eskatzen dute, eta nahikoa da errendimenduaren maximizazio hutsa alde batera utzi eta jasangarritasunera bideratutako paradigmara jotzea. Ikuspegi horretatik, elikagai-hornidura globala ziurtatu beharra neurtu egin behar da eta nekazaritzako jarduerek gainerako Zerbitzu Ekosistemikoetan dituzten eraginen eta horiekiko mendekotasunaren kontzientzia hartu behar da. Erreferentziak: Balbi S, del Prado A, Gallejones P, Chandanathil Pappachan G, Pardo G, Pérez-Miñana E, Manrique R, Hernandez-Santiago C, Villa F, 2015. Modelling trade - o f f s a m o n g e c o s y s t e m s e r v i c e s i n a g r i c u l t u r a l p r o d u c t i o n s y s t e m s . E n v i r o n m e n t a l M o d e l l i n g & S o f t w a r e X X X . Villa, F., Bagstad, K.J., Voigt, B., Johnson, G., Portela, R., Honz_ak, M., Batker, D., 2014. A methodology for adaptable and robust ecosystem services assessment. PloS One 9 (3), e91001. NEKAZARITZA SEKTOREKO ZERBITZU EKOSISTEMIKOEN ARTEKO TRADEOFF-AK MODELATZEN BC3 Policy Briefing Series-en argitalpena Mikel González-Eguino eta Eleja Ojearen lana izan da. Txosten honetan adierazitako iritziak txostenaren egileen erantzukizuna dira, eta ez dute zertan Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroaren jarrera adierazi. BC3 Policy Briefing txostenak Interneten eskuragarri daude:. http://www.bc3research.org/policybriefings BC3 Policy Briefings txostenei buruzko kontsultetarako: email: mikel. gonzalez@bc3research. org or elena. ojea@bc3research. org 3 (a) diagrama. Neguko gariaren errendimendu-estimazioa, ohiko laborantza eta gehienezko ongarri-kopurua erabilita ingurumen- baldintza onetan (2007. urtea). (b) a-ko estimazioei lotutako ziurgabetasuna (aldakuntza.koefizientea). (c) Neguko gariaren errendimendu-estimazioa, ohiko laborantza-jarduerarik gabe eta gutxieneko ongarri-kopurua erabilita, ingurumen-baldintza ez oso egokietan (1997. urtea) . 1. taula. Ereduaren probabilitate-osagaiek eragindako emaitzen sentsibilitate-azterketa – 1. zutabea: erabilitako sare bayesiarra (sarearen izena). 4. zutabea: sareko faktore independenteen aldakortasun-koefizienteen batuketa guztira % 100 da