24. Zientzia-, teknologia- eta osasun kulturarako gaitasuna: Ingurune fisikoarekiko harremana suspertzen da, eguneroko gertakariak, adibide modura jarrita, eta jakintza zientifikoaren ikuspegitik aztertzeko behar diren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak aplikatzen ikasten dute. Eta nolako aplikazioak dituzten ikusten dute. Zientziak, teknologiak eta garapenak duten erlazioaz eta onuraz jabetzen dira.
25. Ikasten ikasteko gaitasuna : Beraien estrategia propioak erabili behar dituzte eta hauek baliogarriak izatea bai taldeak eta baita ikasle guztiek ikas dezaten. Ikasleek zer dakien eta zer ikasi behar duen konturatzen da .
26. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna : Talde jarduera honek bizikidetza arauak eta demokratikoki ezartzen diren gainerako arauak ezagutzea eta betetzea ahalbidetzen die,norberarenak ez diren ikuspegiak errespetatuz, elkarrizketa landuz eta norberari dagokion ardurak hartuz. Ikasleek besteen iritziekin egiazta eta aberasten dute euren iritziak, eta euren eta besteen ekarpenak balioesten eta ekarpen horiekin kritiko izaten ikasten dute.
27. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna : Ikasleek zientziari buruz irakurri, hitz egin eta entzuten dute, elkarrizketa sortzen da argudioak emanez eta terminologia zientifikoa erabili eta eskuratzen dute. Ikasleek gai desberdinei buruz irakurri entzun eta hitzegiten dute, elkarrizketa sortzen da argudioak emanez. Informazioa duten mezu desberdinak interpretatu eta sortzen dituzte, horretarako behar bezala erabiliko dute ahozko hizkuntza, eta behar izanez gero hizkuntza idatzia edo irudikapen sistema ere euren azalpenak eta argudioak emateko .
28. Matematikarako gaitasuna: Problema zientifikoak eta matematikoak identifikatzean, planteatzean eta ebaztean eguneroko bizitzako egoera desberdinei aurre egiteko gaitasuna ematen die. Problemak ebazterakoan lantzen da, bai eragiketak eginez eta unitate egokiak erabiliz.
29. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Ikasleek informazioa bakarka eta elkarlanean interpretatzen dute eta informazio hori norberarentzako jakintza moduan gordetzen dute . Aztertu behar duten gaia aukeratu eta gero, ahalik eta informazio gehien biltzen dute, baloratu , hautatu, aztertu eta interpretatzen dute. Komunikazio teknologikoak erabiltzen dute informazioa bilatzeko, gordetzeko, antolatzeko eta komunikatzeko, bai datuak eskuratzeko eta kudeatzeko ere.