SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 21
Orain mende bat Londresko The Wide World Magazineko irakurleak txundituta eduki zituen Louis de
Rougemontek bere bidaia kronikekin. Kanibalekin egindako otorduak, ur-jauzi arriskugarriak, 300 kiloko
dortokak, pelikano mezulariak... deskribatzen zituen. Gero jakin zuten etxetik mugitu gabe idatzi zituela.
                                                                                                               Joxean Agirre




    Sydney-ko Bondi Beach hondartza famatua. 2009an aste bete pasa behar izan nuen han asko mugitu gabe, kotxe
                            istripu handia izan eta gero ubeldurak eguzkitan sendatzen. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Ba al du itxaropenik bizitzaren bideak?
                            Juan Modesto Arrieta




   Bali, Indonesia, 2011-08-30. Iluntzea arroz-soroetan. Zalantzarik gabe, egunaren azken orduak onenak dira uzta
        biltzeko. Garai horretan, eguzkia errukitsua da. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
Aurreneko mutil koxkor
   honek hartu duen
kopetakoa ikusita...
min hartu dut nik ere.
Baina irribarre egiten du.
Eta nik ere bai.
Mina tragedia da, barrea
   komedia.
Bizitza bezala.
             Imanol Epelde


                             Nias irla, Indonesia, 2009 an, pixka bat lehenago tsunami handi hark gogorrenen
                                 jo zuen tokia. Inguru hartan, helduek hitz egiteko beste gairik ez zuten izaten.
                                                        Txikiak, beti bezela, berera. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Arimarik gabeko siluetak
beira gardenetan preso;
XXL. mendeko ispilukeria.
Perspektiba bat eta bakarra.
Esan,
non dago ihes-puntua?


            Nagore Etxabe




                               Sydney, Australia, 2011-12-28 (Argazkilaria: Dani Sánchez)
Esnatu zarenean, euria entzun duzu. Gustura itzuliko zinateke ametsetara.
Hasperen batekin, poliki-poliki jaiki zara, maindire arteko harea nondik atera den asmatu ezinik...
                                                                                                       Ana Galarraga




      2009. Esperance, Australia.
         Hemengo hondartzak Australiako politenak izendatzen dituzte, urtea joan, urtea etorri. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Hona nator. Hona nator ni izatera, non ekiak itsasoa erre dezakeen. Ilunabarra. Hona nator ahaztera.
Sua. Eta su hartzen dudala sentitzen dut, itsasoak soilik itzal nazakeela.
                                                                                Paul Beitia




    Maui (Indonesia), 2011-08-10. Saioa eta lasaitasuna iluntzean, bertan geratu eta gaua kanpoan igarotzera gonbidatzen duen
                                                                                       leku batean.(Argazkilaria: Dani Sánchez)
Presarik gabe doa trena, trabiesaz trabiesa; presarik gabe zarama. Bazoaz, ezer egin gabe;
mugimenduan, baina geldirik. Helmugarik ez duzu ia; bidea bera bada nahikoa helmuga. Zu bazoaz, eta
kanpoko irudiak ere, datozen bezalaxe doaz, instant batez zuri leihoa irekita, bazoazela gogorarazi nahian
bezala. Horregatik ez dago telebistarik trenetan.                                             Samara Velte




   2009 Sri Lanka. Ederra da Sri Lanka. Batez ere zainak bezela herrialdea zeharkatzen duen Tren Errumaniar zahar hartatik.
                                                            Tiketa erostea beste kontu bat zen. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Zuri begira dauden hiru haur horiek, hauxe esan zuten:
       - Aizu, zu zein zara? Non bizi zara?
       - Gustatzen al zaizkizu txupatxusak? Nik jan dudana marrubizkoa zen!
       - Aibala! Zure aurpegiko azala nire esku-barrukoa baino zuriagoa da!
                                                                                                     Txiliku




Liberia, 2011. Hamasei urteko gerra zibil baten ondoren, herrialdea txikituta dago. Hasierako inpresioa gainditu eta bertan pasa
                                                               nituen inoizko lau hilabeterik onenak. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Begirada beti dator barrendik.
                            Anjel Lertxundi




Liberia, 2011.Siargao (Filipinak), 2011-10-29. Zerbait bilatzen tematzen bazara, bidean bilatzen zenuen horrek bezainbeste
                                   merezi duten xehetasunak eta uneak galtzeko arriskua duzu. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
Hain urruna zirudien lanbroartean,
        euria egin eta behatz muturretara hurbildu zaigu.
                                                                     Kati Olaizola




    2011, Gogui, Mali eta Mauritaniaren arteko mugan. Kotxez bidaiatzean, mugak ziren beti tokirik zailenak, alde handiarekin. Gaur
Tuareg-en esku egongo da leku hau agian, nork daki. Ez zegoen behintzat ejertzito handirik egun hartan.(Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Zu txiki, zu begi, zu ikustezin.
Zure begiradak ttipitzen nau ni.
                                Xabier Etxeberria




Bohol (Filipinak),2011-10-29. Esku-ahurraren neurrikoa eta ilargiaren neurriko begiak dituena. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
Denborak, surflari,
    uberak uretan goldatzen ditu:
    pertsonak, herriak, lekuak,
    amodioak...
    ... areazko gazteluak
    marea behean.
    Eternitate osoa daukagu,
    ubera berdin-berdin errepika
    dadin,
    gu biok
          ostera ere
    elkar gaitezen.
               Yoseba Peña




2011, Liberia. Dokumental batean ikusi nuen olatu honetara iristeko, 15.000 km egin nituen, 1.001 penuria eta 1.002 toki eta jende polit
ezagutuaz. Azkenean, iritsi nintzenean, bideak bere garrantzia kendua zion tokiari. Orduan hortxe, zuhaitz horren azpian, jarri nuen
kanpina eta geratu nintzen lotan. Lau hilabetetan ez nintzen ia irten herritik. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
- Herriko dentista? Hementxe da, bai. Aurrera, aurrera!
                                                                  Bertol Arrieta




Surigao (Filipinak), 2011-11-07. Zenbait lekutara argazki-kamera batekin sartzean, erreakzio batzuk mehatxutzat har daitezke.
Zuk irribarre egiten duzu, eta berak irribarre egiten du. Irribarre batek dena aldatzen du. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
Zatoz, haurra,
    bularraren babesera
    uxa ditzagun beldur,
    tristura eta goseak

     tori bizitzarako beharko
    duzun
     segurtasuna eta elikagaia

     oparitu diezaiogun elkarri
     gure baitan gordeko ditugun
     momentu eder hauek
                      Goizane Arana




2011 Guinnea, Koundara. Senegaletik Guineara dagoen bidea ezin da esan txarra denik; ez da bidea. Egunen batean kotxez joan
nahi baduzue, tori aholku bat: edo hegazkina hartu edo oinez joan. Aste bi pasa nituen egun batean egiten daitekeen distantzia bat
egiten. Hemen gogoratzen naiz gosaltzen geratu nintzela. Ogia, tea eta arrautza bat, uste dut. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Zorionez, irribarreak ez du
mugarik.
                            Aitziber
Etxeberria




Zorionez, oraindik badaude besteek begiratzen duten leku berera begiratzen ez duten pertsonak. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
Ibaien ertzean, itsas
    bazterrean,
    egin zuloak hondarretan,
    eta sortuko da
    hutsetik mundua asmatzen
    dakien norbait.
                      Gari
   Berasaluze




                2011, Bo eta Bo Waterside artean. Sierra Leona. Erreka guztieTan ikusten ziren diamante eta urre bila lanean.
                                                                                                  (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Nork nori itzala? Gizakiak mobilari, edo mobilak gizakiari?
                                                             Ainara Agirre




Tana Loth (Indonesia), 2011-09-11. Iluntze sinestezina kostan. Argazki-kamera, mugikorra, edo, ahal izanez gero, zure oroimena,
                            onak izan daitezke une hori harrapatu eta aurrerago berriro gozatzeko. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
Basamortuko lehortasunetik, itsasoaren umeltasunerako bidaia
gozoaaaaaaaaaAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAaaaaaaaaaaaaaa...!
                                                                              Ainhoa Alberdi




.
2010. Mendebaldeko Sahara okupatua oso gutxi habitatuta dagoen herrialde bat da, eta azken urteetan kostara etortzen
diren asko horrelako herrixkatan bizi diren kolono marrokiarrak dira. Urte batzuz han bizitzen dira, arrantzan, harik eta etxera
bueltatzeko diru nahiko egiten duten arte. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
Belarrak trenbidea
 irentsi beharra...
 baina handiago da
 gure zoritxarra
 gurean trenbideak
 jan baitu belarra.

              Andoni Egaña




2009 Sale. Sry Lankan. Budistak ezagutu nituen herrialde bakarra izan zen. Ez omen dute jainkorik gurtzen. Espiritualitatean eta
norberaren ezagutzan omen dago zoriontasuna. Eta bitartean musulmanekin gerran daude iparraldean. ( Argazkilaria:Aitor Azpiroz)
Lurra galdu. Hasiera besterik ez da.
Gero jendea, ondasunak, fedea. Dena.
Gauzen zentzua eta barne indarra.
Galdu hizkuntza, galdu hitza.
Galdu gal daitekeen dena
azkeneraino defendatuz
zeure izatearen azken unitatea.
Eta dena oinarrizkora laburtu:
leku bat, denbora bat, pertsona bat.
Hemen, orain, ni.

                         Jon Benito




    Singapour, 2011-05-2. Etxerik gabeko gizon bat indarrak berreskuratzen saiatzen da. Hiri handiek beren aurpegi krudelena
    erakustera irits daitezke. ( Argazkilaria: Dani Sánchez)
.


Uluwatu (Indonesia), 2011-07-26. Perfekzioa. (Argazkilaria: Dani Sánchez)

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

Andere mochten auch (14)

Dasar JQuery - Hello world!
Dasar JQuery - Hello world!Dasar JQuery - Hello world!
Dasar JQuery - Hello world!
 
דפי נחיתה סגורים גלובוס
דפי נחיתה סגורים גלובוסדפי נחיתה סגורים גלובוס
דפי נחיתה סגורים גלובוס
 
SMART International Symposium for Next Generation Infrastructure: Resilient a...
SMART International Symposium for Next Generation Infrastructure: Resilient a...SMART International Symposium for Next Generation Infrastructure: Resilient a...
SMART International Symposium for Next Generation Infrastructure: Resilient a...
 
Pp4
Pp4Pp4
Pp4
 
Blanco y Negro del Siglo XX
Blanco y Negro del Siglo XXBlanco y Negro del Siglo XX
Blanco y Negro del Siglo XX
 
RFXOne - An Innovative Go To Market Approach
RFXOne -  An Innovative Go To Market ApproachRFXOne -  An Innovative Go To Market Approach
RFXOne - An Innovative Go To Market Approach
 
Abhishek Kr Rao resume
Abhishek Kr Rao resumeAbhishek Kr Rao resume
Abhishek Kr Rao resume
 
9707 w14 ms_33
9707 w14 ms_339707 w14 ms_33
9707 w14 ms_33
 
MARÍA PAREDES LA POBRESA
MARÍA PAREDES  LA POBRESAMARÍA PAREDES  LA POBRESA
MARÍA PAREDES LA POBRESA
 
Onet m6 52 art
Onet m6 52  artOnet m6 52  art
Onet m6 52 art
 
GERARD BARTALOT MANS UNIDES
GERARD BARTALOT MANS UNIDESGERARD BARTALOT MANS UNIDES
GERARD BARTALOT MANS UNIDES
 
Good maker vibes shared
Good maker vibes sharedGood maker vibes shared
Good maker vibes shared
 
Onet m6 52 art
Onet m6 52  artOnet m6 52  art
Onet m6 52 art
 
Rubber, meet road.
Rubber, meet road.Rubber, meet road.
Rubber, meet road.
 

Argazki literatura aurkezpena

  • 1. Orain mende bat Londresko The Wide World Magazineko irakurleak txundituta eduki zituen Louis de Rougemontek bere bidaia kronikekin. Kanibalekin egindako otorduak, ur-jauzi arriskugarriak, 300 kiloko dortokak, pelikano mezulariak... deskribatzen zituen. Gero jakin zuten etxetik mugitu gabe idatzi zituela. Joxean Agirre Sydney-ko Bondi Beach hondartza famatua. 2009an aste bete pasa behar izan nuen han asko mugitu gabe, kotxe istripu handia izan eta gero ubeldurak eguzkitan sendatzen. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 2. Ba al du itxaropenik bizitzaren bideak? Juan Modesto Arrieta Bali, Indonesia, 2011-08-30. Iluntzea arroz-soroetan. Zalantzarik gabe, egunaren azken orduak onenak dira uzta biltzeko. Garai horretan, eguzkia errukitsua da. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 3. Aurreneko mutil koxkor honek hartu duen kopetakoa ikusita... min hartu dut nik ere. Baina irribarre egiten du. Eta nik ere bai. Mina tragedia da, barrea komedia. Bizitza bezala. Imanol Epelde Nias irla, Indonesia, 2009 an, pixka bat lehenago tsunami handi hark gogorrenen jo zuen tokia. Inguru hartan, helduek hitz egiteko beste gairik ez zuten izaten. Txikiak, beti bezela, berera. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 4. Arimarik gabeko siluetak beira gardenetan preso; XXL. mendeko ispilukeria. Perspektiba bat eta bakarra. Esan, non dago ihes-puntua? Nagore Etxabe Sydney, Australia, 2011-12-28 (Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 5. Esnatu zarenean, euria entzun duzu. Gustura itzuliko zinateke ametsetara. Hasperen batekin, poliki-poliki jaiki zara, maindire arteko harea nondik atera den asmatu ezinik... Ana Galarraga 2009. Esperance, Australia. Hemengo hondartzak Australiako politenak izendatzen dituzte, urtea joan, urtea etorri. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 6. Hona nator. Hona nator ni izatera, non ekiak itsasoa erre dezakeen. Ilunabarra. Hona nator ahaztera. Sua. Eta su hartzen dudala sentitzen dut, itsasoak soilik itzal nazakeela. Paul Beitia Maui (Indonesia), 2011-08-10. Saioa eta lasaitasuna iluntzean, bertan geratu eta gaua kanpoan igarotzera gonbidatzen duen leku batean.(Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 7. Presarik gabe doa trena, trabiesaz trabiesa; presarik gabe zarama. Bazoaz, ezer egin gabe; mugimenduan, baina geldirik. Helmugarik ez duzu ia; bidea bera bada nahikoa helmuga. Zu bazoaz, eta kanpoko irudiak ere, datozen bezalaxe doaz, instant batez zuri leihoa irekita, bazoazela gogorarazi nahian bezala. Horregatik ez dago telebistarik trenetan. Samara Velte 2009 Sri Lanka. Ederra da Sri Lanka. Batez ere zainak bezela herrialdea zeharkatzen duen Tren Errumaniar zahar hartatik. Tiketa erostea beste kontu bat zen. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 8. Zuri begira dauden hiru haur horiek, hauxe esan zuten: - Aizu, zu zein zara? Non bizi zara? - Gustatzen al zaizkizu txupatxusak? Nik jan dudana marrubizkoa zen! - Aibala! Zure aurpegiko azala nire esku-barrukoa baino zuriagoa da! Txiliku Liberia, 2011. Hamasei urteko gerra zibil baten ondoren, herrialdea txikituta dago. Hasierako inpresioa gainditu eta bertan pasa nituen inoizko lau hilabeterik onenak. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 9. Begirada beti dator barrendik. Anjel Lertxundi Liberia, 2011.Siargao (Filipinak), 2011-10-29. Zerbait bilatzen tematzen bazara, bidean bilatzen zenuen horrek bezainbeste merezi duten xehetasunak eta uneak galtzeko arriskua duzu. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 10. Hain urruna zirudien lanbroartean, euria egin eta behatz muturretara hurbildu zaigu. Kati Olaizola 2011, Gogui, Mali eta Mauritaniaren arteko mugan. Kotxez bidaiatzean, mugak ziren beti tokirik zailenak, alde handiarekin. Gaur Tuareg-en esku egongo da leku hau agian, nork daki. Ez zegoen behintzat ejertzito handirik egun hartan.(Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 11. Zu txiki, zu begi, zu ikustezin. Zure begiradak ttipitzen nau ni. Xabier Etxeberria Bohol (Filipinak),2011-10-29. Esku-ahurraren neurrikoa eta ilargiaren neurriko begiak dituena. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 12. Denborak, surflari, uberak uretan goldatzen ditu: pertsonak, herriak, lekuak, amodioak... ... areazko gazteluak marea behean. Eternitate osoa daukagu, ubera berdin-berdin errepika dadin, gu biok ostera ere elkar gaitezen. Yoseba Peña 2011, Liberia. Dokumental batean ikusi nuen olatu honetara iristeko, 15.000 km egin nituen, 1.001 penuria eta 1.002 toki eta jende polit ezagutuaz. Azkenean, iritsi nintzenean, bideak bere garrantzia kendua zion tokiari. Orduan hortxe, zuhaitz horren azpian, jarri nuen kanpina eta geratu nintzen lotan. Lau hilabetetan ez nintzen ia irten herritik. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 13. - Herriko dentista? Hementxe da, bai. Aurrera, aurrera! Bertol Arrieta Surigao (Filipinak), 2011-11-07. Zenbait lekutara argazki-kamera batekin sartzean, erreakzio batzuk mehatxutzat har daitezke. Zuk irribarre egiten duzu, eta berak irribarre egiten du. Irribarre batek dena aldatzen du. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 14. Zatoz, haurra, bularraren babesera uxa ditzagun beldur, tristura eta goseak tori bizitzarako beharko duzun segurtasuna eta elikagaia oparitu diezaiogun elkarri gure baitan gordeko ditugun momentu eder hauek Goizane Arana 2011 Guinnea, Koundara. Senegaletik Guineara dagoen bidea ezin da esan txarra denik; ez da bidea. Egunen batean kotxez joan nahi baduzue, tori aholku bat: edo hegazkina hartu edo oinez joan. Aste bi pasa nituen egun batean egiten daitekeen distantzia bat egiten. Hemen gogoratzen naiz gosaltzen geratu nintzela. Ogia, tea eta arrautza bat, uste dut. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 15. Zorionez, irribarreak ez du mugarik. Aitziber Etxeberria Zorionez, oraindik badaude besteek begiratzen duten leku berera begiratzen ez duten pertsonak. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 16. Ibaien ertzean, itsas bazterrean, egin zuloak hondarretan, eta sortuko da hutsetik mundua asmatzen dakien norbait. Gari Berasaluze 2011, Bo eta Bo Waterside artean. Sierra Leona. Erreka guztieTan ikusten ziren diamante eta urre bila lanean. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 17. Nork nori itzala? Gizakiak mobilari, edo mobilak gizakiari? Ainara Agirre Tana Loth (Indonesia), 2011-09-11. Iluntze sinestezina kostan. Argazki-kamera, mugikorra, edo, ahal izanez gero, zure oroimena, onak izan daitezke une hori harrapatu eta aurrerago berriro gozatzeko. (Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 18. Basamortuko lehortasunetik, itsasoaren umeltasunerako bidaia gozoaaaaaaaaaAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAaaaaaaaaaaaaaa...! Ainhoa Alberdi . 2010. Mendebaldeko Sahara okupatua oso gutxi habitatuta dagoen herrialde bat da, eta azken urteetan kostara etortzen diren asko horrelako herrixkatan bizi diren kolono marrokiarrak dira. Urte batzuz han bizitzen dira, arrantzan, harik eta etxera bueltatzeko diru nahiko egiten duten arte. (Argazkilaria: Aitor Azpiroz)
  • 19. Belarrak trenbidea irentsi beharra... baina handiago da gure zoritxarra gurean trenbideak jan baitu belarra. Andoni Egaña 2009 Sale. Sry Lankan. Budistak ezagutu nituen herrialde bakarra izan zen. Ez omen dute jainkorik gurtzen. Espiritualitatean eta norberaren ezagutzan omen dago zoriontasuna. Eta bitartean musulmanekin gerran daude iparraldean. ( Argazkilaria:Aitor Azpiroz)
  • 20. Lurra galdu. Hasiera besterik ez da. Gero jendea, ondasunak, fedea. Dena. Gauzen zentzua eta barne indarra. Galdu hizkuntza, galdu hitza. Galdu gal daitekeen dena azkeneraino defendatuz zeure izatearen azken unitatea. Eta dena oinarrizkora laburtu: leku bat, denbora bat, pertsona bat. Hemen, orain, ni. Jon Benito Singapour, 2011-05-2. Etxerik gabeko gizon bat indarrak berreskuratzen saiatzen da. Hiri handiek beren aurpegi krudelena erakustera irits daitezke. ( Argazkilaria: Dani Sánchez)
  • 21. . Uluwatu (Indonesia), 2011-07-26. Perfekzioa. (Argazkilaria: Dani Sánchez)