SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 2
Webquestak
1.-Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Zer estrategia erabiltzen dira?

        Ikasteko beste estrategia kooperatibo batetan oinarritzen da, non ikasleak taldetan
jartzen diren eta www.wequest.com web orriaren bitartez lana gauzatzen duten.
Webquestaren helburua,ikasleek sarearen bitartez lan egitea da. Honetaz gain, beste
helburu garrantzitsu bat, sarean dauden gai garrantzitsuenak ondo hautatzea eta
pentsamendu kritikoa garatzea da. Ikasleek taldean lan egitea bultzatzen du eta erabiltzen
den estrategia hau da, irakasleak arazo bat planteatzen die ikasleei, et hauek interneten
bitartez arazo honi irtenbidea aurkitzen diote.

2.-Webquest baten atal bakoitzak zein ezaugarri bete behar ditu?

       SARRERA: Erakargarria izan behar du bistara, horrela bertan proposatzen denarekiko
interesa pizteko. Gaiaren aurkezpenean garrantzitsua da haurrari gai horrekin lotura duela
ikusaraztea, interesa gehitzeko eta ondorengo atalera pasatzeko gogoa izateko.

       ATAZAK: Ondoren landuko den gaiaren inguruko lehenengo azalpenak ematen ditu.
Atazak mota askotakoak izan daitezke, ikaslearen interesa ez galtzeko, adibidez: zientifikoa,
diseinuzkoa, misteriotsua … Horrela, gaian zehar landuko diren azpiatalen sarrera edo
edukiak azaltzen ditu, beti ere lan hori egiteko gogoa galdu gabe.

       PROZESUA:Ariketak aurrera eramateko, ikasleak jarraitu behar dituen pausuen
azalpena ematen da era labur eta argian. Ondoren ariketa ezberdinak planteatzen dira.

       EBALUAZIOA: Lana nola ebaluatuko den azalpenak eskaintzen dira bertan. Ikasleek
ongi ulertu dezaten, azalpen argiak eta garbiak izan behar dute.

       ONDORIOAK: Ariketa egiteko egin den bidea edo aurrera eraman den prozesuaren
inguruko gogoetara bultzatzen du ikaslea, ikasi duenak eguneroko bizitzarako balioko dion
edo ez jabetzeko. Bestalde, ikasleak bere iritzia eman dezake, ariketa hobetzeko
proposamen gisa.

3.- Zein da atal bakoitzaren helburua?

SARRERA:

Sarreraren helburua haurrentzat ariketa erakargarria eta dibertigarria egitea da eta era
honetan haurrak motibatuta eta interesatuta mantentzea ariketa guztian zehar.
ATAZAK:

Atazen helburua zera izango da: Haurrek sortutako azken pruduktuari (video zinta, web
orria, ahozko azalpena…) erabilera ematea.

PROZESUA:

Ikasleak bere lana aurrera eramateko eman behar dituen pausuak ongi ematea.

EBALUAZIOA:

Ikasleak egindako lana ongi ebaluatzea modu ezberdinak erabiliz ( ebaluzio orria…).

ONDORIOAK:

 Helburua irakasleak haurrak ariketa hobetzeko gauzak egiteko modu ezberdinak erabiltzera
animatzea da.

4.- Ze baliabide erabili daitezke webquest baten? Nolakoak izan behar dira baliabide
hauek?

       Webquest batean hainbat baliabide erabili daitezke, hala nola, informazioa
taldekatzeko edo sailkatzeko hainbat ataletan banatzen da webquest bat. Horrela,
webquest-ak hainbat “azpi atal” izango ditu, hala nola, sarrera, ebaluazioa, ondorioak…

        Irakasleak ikasleei gai bati buruzko informazioa eta ezagutza adierazten dio eta
horretarako galderak egin, informazioa eman…egiten du. Galderei erantzuna emateko
irakasleak interneteko orrialde batzuei lotura egiten die, ikasleek gaiari buruzko informazioa
bertan topa ditzaten.

       Irakasleak, hainbat jarduera planteatzen ditu eta bertan ariketak edo jarduerak
egiteko hainbat ezaugarri planteatzen ditu. Gainera, ikasleei galderak egiten dizkie gaiari
buruzko ezagutzak era aktibo baten barneratu eta ikaste esanguratsua bultzatuz. Galdera
horiek, ikasleen ikaste esanguratsua bultzatzen dute eta hori oso positiboa da ikaste
prozesuan.

       Baliabide hauek garbiak eta erabili errazak dira, hau da, erraz ikusten da azpiatalen
nondik norakoak. Horrela, ikasleak erraz ikusten du atal bakoitza zerri buruzkoa izango den.

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie webquestei buruzko hausnarketa

Webquestak gorbeialde prestakuntza
Webquestak gorbeialde prestakuntzaWebquestak gorbeialde prestakuntza
Webquestak gorbeialde prestakuntzajasonealdekoa
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeasaba5
 
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriakBideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriakmbenavidesehu
 
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriakBideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriakbegoanamarian
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iGorka Roman
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Webquestak gorbeialde2
Webquestak gorbeialde2Webquestak gorbeialde2
Webquestak gorbeialde2jasonealdekoa
 
2.2 jarduera finala
2.2 jarduera finala2.2 jarduera finala
2.2 jarduera finalaAbel Perona
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanleirexilban
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanAtzerrikohizkuntza
 
Ikasketa ekintzak zientzietan eta IKTren erabilera
Ikasketa ekintzak zientzietan eta IKTren erabileraIkasketa ekintzak zientzietan eta IKTren erabilera
Ikasketa ekintzak zientzietan eta IKTren erabileraBerritzegune Nagusia
 
Komunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuakKomunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuakmarimarpego
 
Komunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuakKomunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuakmarimarpego
 
Webquestak
WebquestakWebquestak
WebquestakIreneGM
 
Ähnlich wie webquestei buruzko hausnarketa (20)

Webquestak gorbeialde prestakuntza
Webquestak gorbeialde prestakuntzaWebquestak gorbeialde prestakuntza
Webquestak gorbeialde prestakuntza
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldea
 
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriakBideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
 
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriakBideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
Bideo didaktikoak vs bideo hezigarriak
 
Salami
SalamiSalami
Salami
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Webquestak gorbeialde2
Webquestak gorbeialde2Webquestak gorbeialde2
Webquestak gorbeialde2
 
Kosmodisea
KosmodiseaKosmodisea
Kosmodisea
 
2.2 jarduera finala
2.2 jarduera finala2.2 jarduera finala
2.2 jarduera finala
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Ikasketa ekintzak zientzietan eta IKTren erabilera
Ikasketa ekintzak zientzietan eta IKTren erabileraIkasketa ekintzak zientzietan eta IKTren erabilera
Ikasketa ekintzak zientzietan eta IKTren erabilera
 
Komunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuakKomunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuak
 
Komunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuakKomunikazio proiektuak
Komunikazio proiektuak
 
Webquestak
WebquestakWebquestak
Webquestak
 
Webquest ak
Webquest akWebquest ak
Webquest ak
 
webquestei buruzko hausnarketa

  • 1. Webquestak 1.-Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Zer estrategia erabiltzen dira? Ikasteko beste estrategia kooperatibo batetan oinarritzen da, non ikasleak taldetan jartzen diren eta www.wequest.com web orriaren bitartez lana gauzatzen duten. Webquestaren helburua,ikasleek sarearen bitartez lan egitea da. Honetaz gain, beste helburu garrantzitsu bat, sarean dauden gai garrantzitsuenak ondo hautatzea eta pentsamendu kritikoa garatzea da. Ikasleek taldean lan egitea bultzatzen du eta erabiltzen den estrategia hau da, irakasleak arazo bat planteatzen die ikasleei, et hauek interneten bitartez arazo honi irtenbidea aurkitzen diote. 2.-Webquest baten atal bakoitzak zein ezaugarri bete behar ditu? SARRERA: Erakargarria izan behar du bistara, horrela bertan proposatzen denarekiko interesa pizteko. Gaiaren aurkezpenean garrantzitsua da haurrari gai horrekin lotura duela ikusaraztea, interesa gehitzeko eta ondorengo atalera pasatzeko gogoa izateko. ATAZAK: Ondoren landuko den gaiaren inguruko lehenengo azalpenak ematen ditu. Atazak mota askotakoak izan daitezke, ikaslearen interesa ez galtzeko, adibidez: zientifikoa, diseinuzkoa, misteriotsua … Horrela, gaian zehar landuko diren azpiatalen sarrera edo edukiak azaltzen ditu, beti ere lan hori egiteko gogoa galdu gabe. PROZESUA:Ariketak aurrera eramateko, ikasleak jarraitu behar dituen pausuen azalpena ematen da era labur eta argian. Ondoren ariketa ezberdinak planteatzen dira. EBALUAZIOA: Lana nola ebaluatuko den azalpenak eskaintzen dira bertan. Ikasleek ongi ulertu dezaten, azalpen argiak eta garbiak izan behar dute. ONDORIOAK: Ariketa egiteko egin den bidea edo aurrera eraman den prozesuaren inguruko gogoetara bultzatzen du ikaslea, ikasi duenak eguneroko bizitzarako balioko dion edo ez jabetzeko. Bestalde, ikasleak bere iritzia eman dezake, ariketa hobetzeko proposamen gisa. 3.- Zein da atal bakoitzaren helburua? SARRERA: Sarreraren helburua haurrentzat ariketa erakargarria eta dibertigarria egitea da eta era honetan haurrak motibatuta eta interesatuta mantentzea ariketa guztian zehar.
  • 2. ATAZAK: Atazen helburua zera izango da: Haurrek sortutako azken pruduktuari (video zinta, web orria, ahozko azalpena…) erabilera ematea. PROZESUA: Ikasleak bere lana aurrera eramateko eman behar dituen pausuak ongi ematea. EBALUAZIOA: Ikasleak egindako lana ongi ebaluatzea modu ezberdinak erabiliz ( ebaluzio orria…). ONDORIOAK: Helburua irakasleak haurrak ariketa hobetzeko gauzak egiteko modu ezberdinak erabiltzera animatzea da. 4.- Ze baliabide erabili daitezke webquest baten? Nolakoak izan behar dira baliabide hauek? Webquest batean hainbat baliabide erabili daitezke, hala nola, informazioa taldekatzeko edo sailkatzeko hainbat ataletan banatzen da webquest bat. Horrela, webquest-ak hainbat “azpi atal” izango ditu, hala nola, sarrera, ebaluazioa, ondorioak… Irakasleak ikasleei gai bati buruzko informazioa eta ezagutza adierazten dio eta horretarako galderak egin, informazioa eman…egiten du. Galderei erantzuna emateko irakasleak interneteko orrialde batzuei lotura egiten die, ikasleek gaiari buruzko informazioa bertan topa ditzaten. Irakasleak, hainbat jarduera planteatzen ditu eta bertan ariketak edo jarduerak egiteko hainbat ezaugarri planteatzen ditu. Gainera, ikasleei galderak egiten dizkie gaiari buruzko ezagutzak era aktibo baten barneratu eta ikaste esanguratsua bultzatuz. Galdera horiek, ikasleen ikaste esanguratsua bultzatzen dute eta hori oso positiboa da ikaste prozesuan. Baliabide hauek garbiak eta erabili errazak dira, hau da, erraz ikusten da azpiatalen nondik norakoak. Horrela, ikasleak erraz ikusten du atal bakoitza zerri buruzkoa izango den.