SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 35
6. multzoa
Hogehigarreneko
hamarkada zoriontsua.
Art Decó
Multzoko edukiak:
1.1. Mundu mailako ekonomiaren garapena eta Art
Decó-aren gorakadaren arteko erlazioa. Gerra arteko
hazkunde ekonomikoa.
1.2. Art Decó. Luxuaren garapena. Artea eliteentzako
produktu. Naturan oinarrituriko artetik (modernismoa)
arte geometrikora (art decó) ematen den garapena.
1.3. Pablo Gargallo eta Constantin Brancusiren
eskulturaren konparaketa.
1.4. Tamara de Lempicka margolariaren lan piktorikoa.
1.5. Moda: emakumearen janzkeran eta modaren
munduan iraultzala. Coco Chanel.
1.1 mundu mailako ekonomiaren garapena eta Art
Decó-aren gorakadaren arteko erlazioa.
Hogehigarren hamarkadako urte zoriontsuak edo urte
eroak izena, 1920tik 1929ra bitartean Estatu Batuek izan
zuten gorakada ekonomiari dagokion garaia bezala
ezagutzen da. Eman zen oparotasun honek gizarte
osoan izan zuen eragina eta inoiz ezagutu ez zen
hazkunde ekonomia ahalbidetu zuen, espekulazio
burbuila sortu zen arte. Oparotasun honek gutxi iraun
zuen, 1929ko urriaren 24a arte, ostegun beltza bezala
izendatu zen eguna izan zen 29ko Crack-aren
krisialdiaren hasiera data. Depresio Sakonak jarraitu
zion.
Jatorrizko arrazoiak
Lehen Mundu Gerran Estatu Batuek
armamentu eta beste produktu kantitate
itzelak exportatu zituzten Europara.
Guda amaitzean Europako ekonomia
hondatua geratu zen. Gerra bukatzean
Ingalaterrak eta Europako beste estatuek
Estatu Batuekin zorrak zituzten, eta
honek EEBBtako ekonomian onura ekarri
zuen. Izan ere Europa berreraikitzen zen
bitartean Estatu Batuetara diru-sarrera
itzelak iristen ziren.
.
•Estatu Batuen hedapen ekonomikoa teknologia berriekin
eginiko produkzio-transformazio sakonean oinarritu zen.
Honela kostuak gutxitu, produkzioa handitu eta diru-sarrerak
handitu zituzten.
•Garai honetan zabaldu zen telefonaren erabilera, automobila
eta etxeko elektrogailuak. Gailu hauek oso garestiak zirenez,
orduan hasi ziren plazokako salmentaren metodoa erabiltzen.
Honek olatu kontsumista sortu zuen eta erosleak beraien
erosmen ahalmenaren gainetik gastatzen hasi ziren zorpetuz.
•Irratia masa hedabide herrikoia bihurtu zen, ez baitzen oso
garestia eta guztion eskura zegoenez etxe gehienetara hedatu
zen.
•Ford automobil etxeak muntai-katea ezarriz industriara
berrikuntza erabatekoa ekarri zuen, laster beste sektoreetara
(siderurgia, kristal eta abarrera) ere zabaldu zena. Etxeorratzen
eraikuntzaren eskaerak ere efektu positiboa izan zuen
ekonomian, langabezia tasa oso txikia izatera pasa arte.
EEBBek erabateko ongizate maila bizi zuten eta etorkizunera
optimismoz begiratzen zen.
Henry Ford 1913
T auto modeloaren ekoizpenarekin Ford-ek
produkzioa handitu eta kostuak murrizten
zituen bere produktua demokratizatuz.
Sistema, muntai-katearen bidez eskulana eta
produktua murriztean zetzan.
1.2. Naturan oinarrituriko artetik (modernismoa) arte
geometrikora (art decó) ematen den garapena azaltzen du.
Art decó-aren jatorria 1920tik 1939ra (herrialde batzuetan 1950
ingurura arte eman zena) eman zen diseinu herrikoiaren
mugimendua izan zen, arte dekoratiboetan eragin zuena,
arkitekturan, barnekaldeko diseinuan, diseinu grafiko eta
industrialean eragina izan zuen, eta baita ere artegintza
bisualetan, moda, pintura, grabatu, eskultura eta zinemagintzan.
1925an Parisen antolatu zen
Exposition Internationale des
Arts Décoratifs et Industriels
Modernes (Arte dekoratiboen
eta Industrial Modernoen
Erakusketa) eta beraien buruei
modernoak izenarekin
ezagutaraztera eman ziren
garaiko artistak. Decó izena
beranduago ezarritakoa izan
zen, hain zuzen ere 1966ko
maiatzaren 16an Parisen
Musée des Arts Décoratifs-en
(Arte Apaingarrien Museoa)
atzerabegirako “Les Annés 25”
egin zenean. Beraz izena,
decó, edo déco izenaren
laburduratik dator.
Déco arteak bere puntu gorena 1920eko hamarkadan lortu zuen.
Diseinu mugimenduek erro edo jarrera politikoak eta
filosofikoak badituzte ere, art déco-a ia erabat dekoratiboa
delako estilo burgesa kontsideratzen da.
Forma eta estiloen eraginen eklektizismoaz gain, déco artea
sendoa da eta berezko identitatea du. Ez da historizismo, ez
anakronismo bat; bere garaiari fidela da eta Industria Iraultzaren
ikuspuntu futurista erakusten du.
Bere diskurtsoa aurrerapenaren, ordenamentuaren, hiria eta
mundu urbanoa eta makinariaren inguruan eraikitzen da.
Elegantea, funtzionala eta modernista, déco artea
aurrerapausua izan zen nouveau artearen parean, bere garaiko
imagineria eta arazoei forma berriekin erantzuten jakin zuen
estilo arrakastatsua izan zen.
Déco artea oparoa zen, eta bere exajerazioa Lehen Mundu
Gudaren garaiko laztasunarekiko (austeritate) erreakzio modura
ulertu behar da.
Depresio ekonomikoaren hazkundea eta Bigarren Mundu
Gerraren hurbilpenaren mamuagatik, ihesi egitearen desio
intentsoa zegoen airean. Jendeak, jazzaren aroan, bizitzaren
plazerretaz eta déco arteaz gozatu zuen.
Exposición Internacional de Artes
Decorativas Modernas. París. Pavillon
Primavera. 1925
Friz Lang-en Metropolis filmaren kartela, elementu apaingarriak, Moda eta Decó
osagarriak
Ezaugarriak:
Mugimendu hau, zentzu batean, XX. Mende hasierako
mugimendu eta estilo desberdinetako amalgama da, lehen
abangoardietan inspiratzen dena. Estiloak eraginak jasotzen
ditu konstruktibismoa, kubismoa, futurismoa, art nouveau, eta
Bauhaus eskolaren estilo arrazionalistatik ere .
Aintzinako Egiptoko aurkikuntza arkeologiko jarraiek lerro
zorrotzen eta déco artearen formen sendotasunean inpronta
markatu zuten. Konposaketan presentzia handiko elementuak
eta monumentalitatea dira afina egipziar artearekin..
Makinaren garaiko estiloa izanik, bere formetan garaiko
berrikuntzak erabili zituen: lerro aerodinamikoak, argiztatze
elektrikoa, irratia, itsas azal-babesa (revestimiento marino) eta
etxeorratzak. Diseinuaren ezaugarrri hauek forma
zatituetan,forma gardenetan, forma kubiko edo laukizuzenen
eta simetrian espresatu ziren.
Kolorean fauvisten iturritik edan zuen: trapezoideak,
fazetamendua, zig-zag eta formen geometrizazioa
garrantzitsua dira déco artean.
1922an zabaldu zen Tutankamonen hilobia
Tutankamon faraoiaren hileta osagarriak famatuak dira Howard Carterrek aurkitu zuenean hilobia
aurretik inoiz iriki gabea izan zelako da. XX. Mendeko arte dekoratzaileetan eragin handia izan zuen
aurkikuntza izan zen, ala nola Déco Artean Aintzinako Egiptoko apaingarriak erabili ziren
diseinuetarako.
Erabilitako materialak: aluminioa, altzairu
herdoilezina, laka, enbutituriko zura, marrrazo
azala eta zebra larrua.
Tipografiari dagokionez, hizki lodia, sans-serif
edo zurruna, fazetatua eta lerroa zuzena, edo
zatitua edo greka motakoa.
Patroi apaingarri batzuk oso gauza
desberdinetan aurkitu daitezke: andrazko
zapaten diseinutik hasita, berogailuen patroietan
topatu arteraino. Antzokien barne diseinuetatik
hasita, Chrysler Eraikina etxeorratzeraino.
Déco Artea ez zen mugatu arkitekturara; SS
Normandie transatlantikoa, 1935ean inauguratu
zena, deco arteko estiloko diseinuekin diseinatu
zen, jangelako sapaiak Laliqueren beirazko
diseinuak zeramatzan. île de France, Queen
Mary eta Nieuw Amsterdam itsasontziak ere
déco artearen estiloan dekoratuak izan ziren.
Kartel publizitarioak
eta Cassandre
tipografia
Edificio Chrysler. Nueva York
William van Alen. Decó estiloko detaile tipikoak
Empire State Building
Estatu Batuetako, New York hiriko, West 34th
Street eta Bostgarren Avenidaren elkargunean
dagoen etxeorratza da Empire State Building.
Bere izena New York estatuaren izengoititik
datorkio. Munduko eraikinik altuena izan zen 40
urtetan , 1931an eraikitzez amaitu zenetik 1972ra
arte. 100 solairu gora izaten lehen eraikuna izan
zen.
Shreve, Lamb and Harmon arkitektu estudioak
eraiki zuen.
Gaur egungo etxeorratzatetan ez bezala, Empire
State eraikina déco arte estiloan apindua dago
osotasunean, Bigarren Munduko gerraaurreko
garaietan ohi zen bezala New Yorken. 33 eta 34.
pisuko sarreretako markesina modernistek bi
pisuetara eramaten zaituzte, non igogailuen
nukleoadagoen.
Eraikineko sarrerak hiru solairuko garaiera du.
Iparraldeko korredoreak 8 argiztatze panel ditu,
1963an Roy Sparkia eta Renée Nemorov-ek
sortuak, eta eraikina munduko zortigarren
marabila modura aurkezten dute, beste zazpien
alboan.
1.3. Pablo Gargallo eta Constantin Brancusiren
eskulturaren konparaketa.
Pablo Gargallo, margolari eta eskultore espainiarra izan
zen. XX. Mendeko eskultorerik garrantzitsuena eta
berritzaileenetarikotzat hartu izan da, bere bizitza
artistikoan zehar paraleoki jarraitu zuen klasizismoa eta
experimentazioa. 1933Ko ·El Profeta” eskulturan bere
ibilbidearen gorenera iristen da, kubismoaren
abangoardia eskultura batean barneratzen du, bolumena
eta hutsunea konbinatuz, eta aldi berean izakera
espresionistako energia duen pieza eginen du.
Bere laguna Julio Gonzálezen eraginez, Gargallok
metalezko xaflak, papera eta kartoia erabiliz objektu
tridimentsionalen sormenean oinarritutako eskultura
estiloa garatu zuen. Brontzea, marmola eta beste
material batzuekin ere egin zituen eskulturak. Bere
artelanen artean Greta Garbo-n inspiraturiko hiru pieza
ditu: Masque de Greta Garbo à la mèche, Tête de Greta y
los Garbo avec chapeau y Masque de Greta Garbo aux
cils
Greta Garboren erretratua, 1930
Bere artelanik ezagunena bere
1933ko maisulana, “El Profeta” da,
kubismoaren hutsunearen
kontzeptuarekin gailurrera iristen
da, eta aldi berean energia
expresionistarekin konektatzen du,
trataturiko gaiagatik, bibliaren
tradizioarekin bat eginez.
El Profeta, 1933
Arlekin irrifartsuaren
maskara, 1927
Mujer descansando en hueco, 1922David, 1934
Constantin Brancusi
Jatorri errumaniarrekoa bazen ere, ezagutzear eman eta bere
lana Parisen garatu zuen.XX. Mendeko eskultorerik
handienetakotzat hartua da. Bere lanak eskulturaren formaren
kontzeptuan eragin zuten bete betean. Bere lana, 215
eskultura, 1908tik aurrera estilo pertsonalagoa hartzen joan
zen, geometrikoagoa, detaileak desagertzen ia abstrakziora
heldu zen arte, errealitate berri bat proposatuz. Modu honetan,
XIX. Mendeko errealismo eskultorikoa alde batera utzi eta
bazetorren arte abstraktuari atea zabaldu zion.
Afrika eta historiaurreko arte eskkultoriakoan inspiratuta,
formaren sinplifikazio zorrotzarekin, biluziaren azpiko natura
erakusten saiatu zen. Marmola, karearria, brontzea eta zura
landu zituen. Bere artelanetan bi forma dira nagusi: oboidea
(arrautza) eta zilindro luzatua.
Metalean eskultura serie bat egin zuen “Txoriak Espazioan”
izenekoa. Beste lanen artean egin zituen: Ama lotan (1906-10),
Musua (1908), Jakituria (1909), Prometeo (1911), Munduaren
jaiotza (1924), Txoria (1924-49), Zutabe amaigabea (1933),
Budaren izpiritua (1933) eta Oiloa (1941).
COLUMNAS DE
BRANCUSI
1.4. Tamara de Lempicka margolariaren
lan piktorikoa
Tamara Lempicka “ izar galmurotsua izaten lehen
emakume artista” izan zen. Kubismoaren
eraginez, Lempicka izan zen bi kontinenteetan
Deco Artearen ordezkari nagusienetarikoa,
Hollywoodeko izarren artista faboritoa eta
“Pintzelaren baronesa” goitizenarekin izendatzen
zuten.
Bere belaunaldiko “Goi burgesia” eta
aristokraziaren erretratista goraipatuena izan zen,
dukesa, duke handiak eta goi esferetako gizartea
margotzen zuen. Bere lagunarteari esker, garaiko
saloi-erakusketa gorenetan erakusketak egitera
iritsi zen.
Bere sorkuntza erretratu femeninoetan eta bi
sexuen biluzietan zentratzen da.
Deco Artearen pinturaren joera jarraituz,
emakume etereoak margotzen zituen, jantzi
hegalariekin eta hatz luzeekin, nahiz hauek itxura
gogorra eta eskulturala izan bere zertzelada leuna
eta argi eta itzalen arteko kontraste
markatuengatik; bere lanaren adibiderik
hoberenak dira, bere biluziekin batera.
Bere eragilerik nagusienak Boticelli, Bronzino,
erretratu manieristak, eta kubismoa izan ziren,
baina abstrakziora iritsi gabe.
Kuriosoa da nola Tamara Lempickak estilo
zaharren nahasketa, ekletizismoa, erabiltzen duen
gaur egungo gaiak errepresentatzeko, non figurek
modan puntan puntako jantziak eta horrazkerak
darabilten.
Bere artearen irudi famatuenak biluziak badira
ere, bere alaba ere margotu zuen zenbait alditan
eta Paris eta New Yorkeko burgesia artistikoarekin
erlazionaturiko pertsonak ere. Baita ere loreen
margoak egin zituen.
“El hombre incompleto” (1932)
“Andrómeda” (1927)“Mujer con bestido verde” (1930)
““Adán y Eva” (1931)“Tamara en Bugatti verde” (1929))
1.5. Moda: emakumearen janzkeran
eta modaren munduan iraultzala.
Coco Chanel.
Ezer ikonikorik bada 20ko hamarkadan
hauek “flappers” deituriko emakumeak
dira.
Ezer gutxik bildu dezake hain ongi
horren urte alai eta ero haien izpiritua
emakume liberatu haiek baino;
ezarritako arau-apurtzaileak eta
emakumearen botoa eskatzen zutenak,
jazz-a dantzatzen zuten, pattarra
edaten zuten, bokilarekin erretzen
zuten, autoak gidatzen zituzten eta ilea
“bobs” modura mozten zuten, eta hare
ausartagoek “Eton Crop” mozkera
zeramaten, Eduardo Benitoren
marrazkian ikus daiteken modura (
Vogue zein Vanity Fair aldizkarietan
arrakasta lortu zuen garaiko espainiar
marrazkilaria).
Kuriosoa suertatzen da Gabrielle “Coco” Chanelen
gustu estetiko gogokoenak gaur egun ere nola
gailentzen diren: emakume altu eta argalak, azal
ilunekoak, sport-janzkerakoak eta eragin
maskulinokoak, itsasjantzien kutsuarekin, trajeak
arropa dotore modura eta bitxien ordez apaingarriak
eramaten dituztenak izatea.
Baliabide urriko familia batean 1883an jaioa,
umezurztegi batean hazten da eta bertan monjekin
ikasiko du josten eta beraiek 17 urterekin lortzen diote
jostun lana, laster alboratuko duena cabaret munduan
arituko baita. Mundu horretan gizon dirudun askorekin
erlazionatuko da eta bere maitaleetako bat izanen da
bere lehen denda diruz lagunduko duena, 1909an
Parisen zabalduko duen kapelategia eta kosta
frantziarreko beste hirietara laster hedatuko dena.
Amorante aberatsekin zebilela
(Windsoreko Dukearekin ere erlazionatua
izan zen) eta bere bizitzari buruzko
gezurrak medio, 1910an bere lehen
moda etxea zabaltzen du Pariseko Rue
Cambon-go 21ean, urte gutxitan 27,29
eta 31 zenbakiak hartuko dituena.
Ordundik aurrera guztia arrakastatsua
izango da: 1921ean “nº5” lurrina sortzen
du, 1927an bere sooineko beltz famatua,
puntuaren erabilera orokortzen du.
Janzkerari dagokionez antzinako ohitura da
kolore beltza lutoari atxikitzea, Erromatar
Inperioaz geroztik dokumentaturiko ohitura.
Horregatik ez da harritzekoa Paul Poiret
diseinatzaileak Parisen kasualitatez topo
egitean Coco Chanelekin honi galdetzea
noren omenez zeraman lutoa. “Zure
omenez” izan zen emakumearen
erantzuna. Izan ere Chanelen iraultza
handienetarikoa izan zen lotura horrekin
apurtu eta kolore beltza emakumearen
bizitzan elegantziaren sinonimo bezala
sartzea.
Petite Robe Noir (PRB), Little Black
Dress (LBD) edo 1926an modaren mundua
irauli zuen soineko beltz soila “Chanelen
Ford T modeloa” bezala izendatua izan
zen, edo emakume modernoaren
uniformetzat jo zuten Voguen izan zuen
argitarapenean ostean (argazkian erdian
dagoen soinekoaren antzekoa zen
argitararu zen marrazkia)
II. Mundu Gerrak bere dendak ixtera
behartzen du eta nazien okupazioaren
urteetan, ofizial aleman batekin izandako
amodio istorioak eta nazien espia izanaren
akusazioek 1945en Suitzara exiliatzera
behartuko dute. 1954an Parisera itzultzen da
Harper’s Bazaarreko zuzendaria Carmel
Snow-ren aholkupean eta berriro bere
negozioa zabaltzen du. Frantzian bere
itzulera ez da oso ongi ikusia izango eta
Britaini Handiko modaren prentsak bere
inmobilismoa kritikatuko du, baina Estatu
Batuetan arrakasta izango du bere pieza
preziatuarekin: tweed trajea.
Hurrengo 17 urteetan, jo ta ke lan egin zuen 87
urterekin hil zen arte, eta denborak Cocori
arrazoia emango zion, izan ere gaur egunean
ere oraindik modaren munduan bere garai
hartako lanak inspirazio iturri baitira.

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Maria Granados
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...aintzira2005
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaaintzira2005
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaaintzira2005
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteaknekane zaldua iturrioz
 
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakPlastikaDBHLauro
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoamfresnillo
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoamfresnillo
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoamfresnillo
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK951961
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaPlastikaDBHLauro
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak arteanmfresnillo
 
Abangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura IAbangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura Imfresnillo
 
Kubismoa (berria)
Kubismoa (berria)Kubismoa (berria)
Kubismoa (berria)mfresnillo
 
Abangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IIAbangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IImfresnillo
 
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturanMonumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturanmfresnillo
 

Was ist angesagt? (20)

Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
 
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoa
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Surrealismoa
SurrealismoaSurrealismoa
Surrealismoa
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak artean
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
Kubismoa
KubismoaKubismoa
Kubismoa
 
Abangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura IAbangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura I
 
Kubismoa (berria)
Kubismoa (berria)Kubismoa (berria)
Kubismoa (berria)
 
Abangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IIAbangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura II
 
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturanMonumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
 

Ähnlich wie Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk

1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdfssuser70831a
 
Neoklasizismoa Errepaso
Neoklasizismoa Errepaso Neoklasizismoa Errepaso
Neoklasizismoa Errepaso joserra msm
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaaintzira2005
 
Erromantizismoa2
Erromantizismoa2Erromantizismoa2
Erromantizismoa2mfresnillo
 
Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Gernikagiza
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoaODISEAB5
 
Arkitektura neoklasikoa
Arkitektura neoklasikoaArkitektura neoklasikoa
Arkitektura neoklasikoajaionetxu
 
Neoklasizismoa
NeoklasizismoaNeoklasizismoa
Neoklasizismoamfresnillo
 
Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.mfresnillo
 
Unai eta ibon
Unai eta ibonUnai eta ibon
Unai eta ibonibonlaka
 
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianMARIJE AGUILLO
 
10.gaia errenazimendua eta erreforma
10.gaia  errenazimendua eta erreforma10.gaia  errenazimendua eta erreforma
10.gaia errenazimendua eta erreformaaingura
 
Abangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuaAbangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuamfresnillo
 

Ähnlich wie Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk (20)

Eskultura garaikidea
Eskultura garaikideaEskultura garaikidea
Eskultura garaikidea
 
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
 
Neoklasizismoa Errepaso
Neoklasizismoa Errepaso Neoklasizismoa Errepaso
Neoklasizismoa Errepaso
 
Enaitz
EnaitzEnaitz
Enaitz
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
 
Erromantizismoa2
Erromantizismoa2Erromantizismoa2
Erromantizismoa2
 
Modernismoa
ModernismoaModernismoa
Modernismoa
 
Artea xviii. mendean
Artea xviii. mendeanArtea xviii. mendean
Artea xviii. mendean
 
Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Arkitektura neoklasikoa
Arkitektura neoklasikoaArkitektura neoklasikoa
Arkitektura neoklasikoa
 
Plastika barrokoa
Plastika barrokoaPlastika barrokoa
Plastika barrokoa
 
Enaitz
EnaitzEnaitz
Enaitz
 
Neoklasizismoa
NeoklasizismoaNeoklasizismoa
Neoklasizismoa
 
Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.
 
Unai eta ibon
Unai eta ibonUnai eta ibon
Unai eta ibon
 
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
 
10.gaia errenazimendua eta erreforma
10.gaia  errenazimendua eta erreforma10.gaia  errenazimendua eta erreforma
10.gaia errenazimendua eta erreforma
 
Abangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuaAbangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktua
 
Modernismoa
ModernismoaModernismoa
Modernismoa
 

Mehr von aintzira2005

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...aintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaaintzira2005
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power pointaintzira2005
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianaintzira2005
 

Mehr von aintzira2005 (7)

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainian
 

Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk

  • 2. Multzoko edukiak: 1.1. Mundu mailako ekonomiaren garapena eta Art Decó-aren gorakadaren arteko erlazioa. Gerra arteko hazkunde ekonomikoa. 1.2. Art Decó. Luxuaren garapena. Artea eliteentzako produktu. Naturan oinarrituriko artetik (modernismoa) arte geometrikora (art decó) ematen den garapena. 1.3. Pablo Gargallo eta Constantin Brancusiren eskulturaren konparaketa. 1.4. Tamara de Lempicka margolariaren lan piktorikoa. 1.5. Moda: emakumearen janzkeran eta modaren munduan iraultzala. Coco Chanel.
  • 3. 1.1 mundu mailako ekonomiaren garapena eta Art Decó-aren gorakadaren arteko erlazioa. Hogehigarren hamarkadako urte zoriontsuak edo urte eroak izena, 1920tik 1929ra bitartean Estatu Batuek izan zuten gorakada ekonomiari dagokion garaia bezala ezagutzen da. Eman zen oparotasun honek gizarte osoan izan zuen eragina eta inoiz ezagutu ez zen hazkunde ekonomia ahalbidetu zuen, espekulazio burbuila sortu zen arte. Oparotasun honek gutxi iraun zuen, 1929ko urriaren 24a arte, ostegun beltza bezala izendatu zen eguna izan zen 29ko Crack-aren krisialdiaren hasiera data. Depresio Sakonak jarraitu zion.
  • 4. Jatorrizko arrazoiak Lehen Mundu Gerran Estatu Batuek armamentu eta beste produktu kantitate itzelak exportatu zituzten Europara. Guda amaitzean Europako ekonomia hondatua geratu zen. Gerra bukatzean Ingalaterrak eta Europako beste estatuek Estatu Batuekin zorrak zituzten, eta honek EEBBtako ekonomian onura ekarri zuen. Izan ere Europa berreraikitzen zen bitartean Estatu Batuetara diru-sarrera itzelak iristen ziren. .
  • 5. •Estatu Batuen hedapen ekonomikoa teknologia berriekin eginiko produkzio-transformazio sakonean oinarritu zen. Honela kostuak gutxitu, produkzioa handitu eta diru-sarrerak handitu zituzten. •Garai honetan zabaldu zen telefonaren erabilera, automobila eta etxeko elektrogailuak. Gailu hauek oso garestiak zirenez, orduan hasi ziren plazokako salmentaren metodoa erabiltzen. Honek olatu kontsumista sortu zuen eta erosleak beraien erosmen ahalmenaren gainetik gastatzen hasi ziren zorpetuz. •Irratia masa hedabide herrikoia bihurtu zen, ez baitzen oso garestia eta guztion eskura zegoenez etxe gehienetara hedatu zen. •Ford automobil etxeak muntai-katea ezarriz industriara berrikuntza erabatekoa ekarri zuen, laster beste sektoreetara (siderurgia, kristal eta abarrera) ere zabaldu zena. Etxeorratzen eraikuntzaren eskaerak ere efektu positiboa izan zuen ekonomian, langabezia tasa oso txikia izatera pasa arte. EEBBek erabateko ongizate maila bizi zuten eta etorkizunera optimismoz begiratzen zen.
  • 6. Henry Ford 1913 T auto modeloaren ekoizpenarekin Ford-ek produkzioa handitu eta kostuak murrizten zituen bere produktua demokratizatuz. Sistema, muntai-katearen bidez eskulana eta produktua murriztean zetzan.
  • 7. 1.2. Naturan oinarrituriko artetik (modernismoa) arte geometrikora (art decó) ematen den garapena azaltzen du. Art decó-aren jatorria 1920tik 1939ra (herrialde batzuetan 1950 ingurura arte eman zena) eman zen diseinu herrikoiaren mugimendua izan zen, arte dekoratiboetan eragin zuena, arkitekturan, barnekaldeko diseinuan, diseinu grafiko eta industrialean eragina izan zuen, eta baita ere artegintza bisualetan, moda, pintura, grabatu, eskultura eta zinemagintzan.
  • 8. 1925an Parisen antolatu zen Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes (Arte dekoratiboen eta Industrial Modernoen Erakusketa) eta beraien buruei modernoak izenarekin ezagutaraztera eman ziren garaiko artistak. Decó izena beranduago ezarritakoa izan zen, hain zuzen ere 1966ko maiatzaren 16an Parisen Musée des Arts Décoratifs-en (Arte Apaingarrien Museoa) atzerabegirako “Les Annés 25” egin zenean. Beraz izena, decó, edo déco izenaren laburduratik dator.
  • 9. Déco arteak bere puntu gorena 1920eko hamarkadan lortu zuen. Diseinu mugimenduek erro edo jarrera politikoak eta filosofikoak badituzte ere, art déco-a ia erabat dekoratiboa delako estilo burgesa kontsideratzen da. Forma eta estiloen eraginen eklektizismoaz gain, déco artea sendoa da eta berezko identitatea du. Ez da historizismo, ez anakronismo bat; bere garaiari fidela da eta Industria Iraultzaren ikuspuntu futurista erakusten du. Bere diskurtsoa aurrerapenaren, ordenamentuaren, hiria eta mundu urbanoa eta makinariaren inguruan eraikitzen da. Elegantea, funtzionala eta modernista, déco artea aurrerapausua izan zen nouveau artearen parean, bere garaiko imagineria eta arazoei forma berriekin erantzuten jakin zuen estilo arrakastatsua izan zen. Déco artea oparoa zen, eta bere exajerazioa Lehen Mundu Gudaren garaiko laztasunarekiko (austeritate) erreakzio modura ulertu behar da. Depresio ekonomikoaren hazkundea eta Bigarren Mundu Gerraren hurbilpenaren mamuagatik, ihesi egitearen desio intentsoa zegoen airean. Jendeak, jazzaren aroan, bizitzaren plazerretaz eta déco arteaz gozatu zuen. Exposición Internacional de Artes Decorativas Modernas. París. Pavillon Primavera. 1925
  • 10. Friz Lang-en Metropolis filmaren kartela, elementu apaingarriak, Moda eta Decó osagarriak
  • 11. Ezaugarriak: Mugimendu hau, zentzu batean, XX. Mende hasierako mugimendu eta estilo desberdinetako amalgama da, lehen abangoardietan inspiratzen dena. Estiloak eraginak jasotzen ditu konstruktibismoa, kubismoa, futurismoa, art nouveau, eta Bauhaus eskolaren estilo arrazionalistatik ere . Aintzinako Egiptoko aurkikuntza arkeologiko jarraiek lerro zorrotzen eta déco artearen formen sendotasunean inpronta markatu zuten. Konposaketan presentzia handiko elementuak eta monumentalitatea dira afina egipziar artearekin.. Makinaren garaiko estiloa izanik, bere formetan garaiko berrikuntzak erabili zituen: lerro aerodinamikoak, argiztatze elektrikoa, irratia, itsas azal-babesa (revestimiento marino) eta etxeorratzak. Diseinuaren ezaugarrri hauek forma zatituetan,forma gardenetan, forma kubiko edo laukizuzenen eta simetrian espresatu ziren. Kolorean fauvisten iturritik edan zuen: trapezoideak, fazetamendua, zig-zag eta formen geometrizazioa garrantzitsua dira déco artean.
  • 12. 1922an zabaldu zen Tutankamonen hilobia Tutankamon faraoiaren hileta osagarriak famatuak dira Howard Carterrek aurkitu zuenean hilobia aurretik inoiz iriki gabea izan zelako da. XX. Mendeko arte dekoratzaileetan eragin handia izan zuen aurkikuntza izan zen, ala nola Déco Artean Aintzinako Egiptoko apaingarriak erabili ziren diseinuetarako.
  • 13. Erabilitako materialak: aluminioa, altzairu herdoilezina, laka, enbutituriko zura, marrrazo azala eta zebra larrua. Tipografiari dagokionez, hizki lodia, sans-serif edo zurruna, fazetatua eta lerroa zuzena, edo zatitua edo greka motakoa. Patroi apaingarri batzuk oso gauza desberdinetan aurkitu daitezke: andrazko zapaten diseinutik hasita, berogailuen patroietan topatu arteraino. Antzokien barne diseinuetatik hasita, Chrysler Eraikina etxeorratzeraino. Déco Artea ez zen mugatu arkitekturara; SS Normandie transatlantikoa, 1935ean inauguratu zena, deco arteko estiloko diseinuekin diseinatu zen, jangelako sapaiak Laliqueren beirazko diseinuak zeramatzan. île de France, Queen Mary eta Nieuw Amsterdam itsasontziak ere déco artearen estiloan dekoratuak izan ziren.
  • 15.
  • 16. Edificio Chrysler. Nueva York William van Alen. Decó estiloko detaile tipikoak
  • 17. Empire State Building Estatu Batuetako, New York hiriko, West 34th Street eta Bostgarren Avenidaren elkargunean dagoen etxeorratza da Empire State Building. Bere izena New York estatuaren izengoititik datorkio. Munduko eraikinik altuena izan zen 40 urtetan , 1931an eraikitzez amaitu zenetik 1972ra arte. 100 solairu gora izaten lehen eraikuna izan zen. Shreve, Lamb and Harmon arkitektu estudioak eraiki zuen. Gaur egungo etxeorratzatetan ez bezala, Empire State eraikina déco arte estiloan apindua dago osotasunean, Bigarren Munduko gerraaurreko garaietan ohi zen bezala New Yorken. 33 eta 34. pisuko sarreretako markesina modernistek bi pisuetara eramaten zaituzte, non igogailuen nukleoadagoen. Eraikineko sarrerak hiru solairuko garaiera du. Iparraldeko korredoreak 8 argiztatze panel ditu, 1963an Roy Sparkia eta Renée Nemorov-ek sortuak, eta eraikina munduko zortigarren marabila modura aurkezten dute, beste zazpien alboan.
  • 18.
  • 19. 1.3. Pablo Gargallo eta Constantin Brancusiren eskulturaren konparaketa. Pablo Gargallo, margolari eta eskultore espainiarra izan zen. XX. Mendeko eskultorerik garrantzitsuena eta berritzaileenetarikotzat hartu izan da, bere bizitza artistikoan zehar paraleoki jarraitu zuen klasizismoa eta experimentazioa. 1933Ko ·El Profeta” eskulturan bere ibilbidearen gorenera iristen da, kubismoaren abangoardia eskultura batean barneratzen du, bolumena eta hutsunea konbinatuz, eta aldi berean izakera espresionistako energia duen pieza eginen du. Bere laguna Julio Gonzálezen eraginez, Gargallok metalezko xaflak, papera eta kartoia erabiliz objektu tridimentsionalen sormenean oinarritutako eskultura estiloa garatu zuen. Brontzea, marmola eta beste material batzuekin ere egin zituen eskulturak. Bere artelanen artean Greta Garbo-n inspiraturiko hiru pieza ditu: Masque de Greta Garbo à la mèche, Tête de Greta y los Garbo avec chapeau y Masque de Greta Garbo aux cils Greta Garboren erretratua, 1930
  • 20. Bere artelanik ezagunena bere 1933ko maisulana, “El Profeta” da, kubismoaren hutsunearen kontzeptuarekin gailurrera iristen da, eta aldi berean energia expresionistarekin konektatzen du, trataturiko gaiagatik, bibliaren tradizioarekin bat eginez. El Profeta, 1933 Arlekin irrifartsuaren maskara, 1927
  • 21. Mujer descansando en hueco, 1922David, 1934
  • 22. Constantin Brancusi Jatorri errumaniarrekoa bazen ere, ezagutzear eman eta bere lana Parisen garatu zuen.XX. Mendeko eskultorerik handienetakotzat hartua da. Bere lanak eskulturaren formaren kontzeptuan eragin zuten bete betean. Bere lana, 215 eskultura, 1908tik aurrera estilo pertsonalagoa hartzen joan zen, geometrikoagoa, detaileak desagertzen ia abstrakziora heldu zen arte, errealitate berri bat proposatuz. Modu honetan, XIX. Mendeko errealismo eskultorikoa alde batera utzi eta bazetorren arte abstraktuari atea zabaldu zion. Afrika eta historiaurreko arte eskkultoriakoan inspiratuta, formaren sinplifikazio zorrotzarekin, biluziaren azpiko natura erakusten saiatu zen. Marmola, karearria, brontzea eta zura landu zituen. Bere artelanetan bi forma dira nagusi: oboidea (arrautza) eta zilindro luzatua. Metalean eskultura serie bat egin zuen “Txoriak Espazioan” izenekoa. Beste lanen artean egin zituen: Ama lotan (1906-10), Musua (1908), Jakituria (1909), Prometeo (1911), Munduaren jaiotza (1924), Txoria (1924-49), Zutabe amaigabea (1933), Budaren izpiritua (1933) eta Oiloa (1941).
  • 23.
  • 24.
  • 25.
  • 27. 1.4. Tamara de Lempicka margolariaren lan piktorikoa Tamara Lempicka “ izar galmurotsua izaten lehen emakume artista” izan zen. Kubismoaren eraginez, Lempicka izan zen bi kontinenteetan Deco Artearen ordezkari nagusienetarikoa, Hollywoodeko izarren artista faboritoa eta “Pintzelaren baronesa” goitizenarekin izendatzen zuten. Bere belaunaldiko “Goi burgesia” eta aristokraziaren erretratista goraipatuena izan zen, dukesa, duke handiak eta goi esferetako gizartea margotzen zuen. Bere lagunarteari esker, garaiko saloi-erakusketa gorenetan erakusketak egitera iritsi zen. Bere sorkuntza erretratu femeninoetan eta bi sexuen biluzietan zentratzen da.
  • 28. Deco Artearen pinturaren joera jarraituz, emakume etereoak margotzen zituen, jantzi hegalariekin eta hatz luzeekin, nahiz hauek itxura gogorra eta eskulturala izan bere zertzelada leuna eta argi eta itzalen arteko kontraste markatuengatik; bere lanaren adibiderik hoberenak dira, bere biluziekin batera. Bere eragilerik nagusienak Boticelli, Bronzino, erretratu manieristak, eta kubismoa izan ziren, baina abstrakziora iritsi gabe. Kuriosoa da nola Tamara Lempickak estilo zaharren nahasketa, ekletizismoa, erabiltzen duen gaur egungo gaiak errepresentatzeko, non figurek modan puntan puntako jantziak eta horrazkerak darabilten. Bere artearen irudi famatuenak biluziak badira ere, bere alaba ere margotu zuen zenbait alditan eta Paris eta New Yorkeko burgesia artistikoarekin erlazionaturiko pertsonak ere. Baita ere loreen margoak egin zituen. “El hombre incompleto” (1932)
  • 29. “Andrómeda” (1927)“Mujer con bestido verde” (1930)
  • 30. ““Adán y Eva” (1931)“Tamara en Bugatti verde” (1929))
  • 31. 1.5. Moda: emakumearen janzkeran eta modaren munduan iraultzala. Coco Chanel. Ezer ikonikorik bada 20ko hamarkadan hauek “flappers” deituriko emakumeak dira. Ezer gutxik bildu dezake hain ongi horren urte alai eta ero haien izpiritua emakume liberatu haiek baino; ezarritako arau-apurtzaileak eta emakumearen botoa eskatzen zutenak, jazz-a dantzatzen zuten, pattarra edaten zuten, bokilarekin erretzen zuten, autoak gidatzen zituzten eta ilea “bobs” modura mozten zuten, eta hare ausartagoek “Eton Crop” mozkera zeramaten, Eduardo Benitoren marrazkian ikus daiteken modura ( Vogue zein Vanity Fair aldizkarietan arrakasta lortu zuen garaiko espainiar marrazkilaria).
  • 32. Kuriosoa suertatzen da Gabrielle “Coco” Chanelen gustu estetiko gogokoenak gaur egun ere nola gailentzen diren: emakume altu eta argalak, azal ilunekoak, sport-janzkerakoak eta eragin maskulinokoak, itsasjantzien kutsuarekin, trajeak arropa dotore modura eta bitxien ordez apaingarriak eramaten dituztenak izatea. Baliabide urriko familia batean 1883an jaioa, umezurztegi batean hazten da eta bertan monjekin ikasiko du josten eta beraiek 17 urterekin lortzen diote jostun lana, laster alboratuko duena cabaret munduan arituko baita. Mundu horretan gizon dirudun askorekin erlazionatuko da eta bere maitaleetako bat izanen da bere lehen denda diruz lagunduko duena, 1909an Parisen zabalduko duen kapelategia eta kosta frantziarreko beste hirietara laster hedatuko dena.
  • 33. Amorante aberatsekin zebilela (Windsoreko Dukearekin ere erlazionatua izan zen) eta bere bizitzari buruzko gezurrak medio, 1910an bere lehen moda etxea zabaltzen du Pariseko Rue Cambon-go 21ean, urte gutxitan 27,29 eta 31 zenbakiak hartuko dituena. Ordundik aurrera guztia arrakastatsua izango da: 1921ean “nº5” lurrina sortzen du, 1927an bere sooineko beltz famatua, puntuaren erabilera orokortzen du.
  • 34. Janzkerari dagokionez antzinako ohitura da kolore beltza lutoari atxikitzea, Erromatar Inperioaz geroztik dokumentaturiko ohitura. Horregatik ez da harritzekoa Paul Poiret diseinatzaileak Parisen kasualitatez topo egitean Coco Chanelekin honi galdetzea noren omenez zeraman lutoa. “Zure omenez” izan zen emakumearen erantzuna. Izan ere Chanelen iraultza handienetarikoa izan zen lotura horrekin apurtu eta kolore beltza emakumearen bizitzan elegantziaren sinonimo bezala sartzea. Petite Robe Noir (PRB), Little Black Dress (LBD) edo 1926an modaren mundua irauli zuen soineko beltz soila “Chanelen Ford T modeloa” bezala izendatua izan zen, edo emakume modernoaren uniformetzat jo zuten Voguen izan zuen argitarapenean ostean (argazkian erdian dagoen soinekoaren antzekoa zen argitararu zen marrazkia)
  • 35. II. Mundu Gerrak bere dendak ixtera behartzen du eta nazien okupazioaren urteetan, ofizial aleman batekin izandako amodio istorioak eta nazien espia izanaren akusazioek 1945en Suitzara exiliatzera behartuko dute. 1954an Parisera itzultzen da Harper’s Bazaarreko zuzendaria Carmel Snow-ren aholkupean eta berriro bere negozioa zabaltzen du. Frantzian bere itzulera ez da oso ongi ikusia izango eta Britaini Handiko modaren prentsak bere inmobilismoa kritikatuko du, baina Estatu Batuetan arrakasta izango du bere pieza preziatuarekin: tweed trajea. Hurrengo 17 urteetan, jo ta ke lan egin zuen 87 urterekin hil zen arte, eta denborak Cocori arrazoia emango zion, izan ere gaur egunean ere oraindik modaren munduan bere garai hartako lanak inspirazio iturri baitira.

Hinweis der Redaktion

  1. 1