SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 44
3. NABISTEN ETA FAUVISTEN PINTURAREN
TEKNIKA
3.1 Nabistak:
XIX. Mendearen bukaeran (1891) Frantziako margolari
batzuek osatu zuten taldea izan zen. Hauen bereizgarria
kolorearengan zuten ardura izango da.
Gauguinen eragina izan zuten eta Paul Sérusier taldearen
liderra izan zen. Gehienbat Parisko giro artistikoko artista
gazteek osatzen zuten taldea eta hauen artean
aipagarrienak Édouard Vuillard, Pierre Bonnard, eta
Maurice Denis izan ziren. Parisen berrikuntzaren irudia
izan ziren, fauvismoa 1905ean iritsi zen arte. Gainerako
Europan ez zuen hedapenik izan.
Gauguin, pintura japoniarra eta sinbolismoaren eragina
izan zuten. Emozioak adierazteko modua bezala erabiltzen
zuten artea eta ez naturaren irudikapena bezala. Exotikoa
eta ekialdekoarengatik interesa zuten, kultura exotiko eta
urrutikoarekin zerikusirik duen guztiarekin. Gai intimistak
irudikatu zituzten, barnealdeak (aretoak, logelak,
bodegoiak, etab.).
Deformazioan oinarritutako pintura bat egingo dute.
Errealitatea deformatuko dute bi eratara; Bata objektiboa
(ikusten den errealitatearen deformazioa) eta bestea
subjektiboa (emozioari esker deformazioa).
Mugimendu honetako artistentzat, konposizioetan kolorea
lehentasunezko elementua izango da. Arre gamatik,
okreengatik eta urdinxkatik pasaz berdeetara doazen
tonuak erabiliko dituzte. Kolore lauak erabiliko dituzte.
•The End Of Breakfast At
Madam Vuillard
•Edouard Vuillard
•Date: 1895
Félix Edouard Vallotton 1900 (Swiss artist,
1865-1925) Dinner by Lamplight
3.1.1 Pierre Bonard (1867-1947):
Nabis taldearen kide sortzailea izango da. Gauguinen pinturaren eta irudi japoniarraren eraginaren
menpe Bonnardek bere estilo propioa garatu zuen: Kolore armonikoak erabiltzen zituen orban
handietan emanak eta ez zuen inolako interesik perspektiba linealean. Bere teknika kolore oinarri
desberdinen erabileran oinarritzen da, efektu sutsua sortzen duen pintzelkada erabiliko du eta
marrazkiak garrantzia galduko du.
Gai intimistak irudikatuko ditu (barrualdeak): Familia eszenak, gelak, eta bereziki biluzi femeninoak
ukitu sentsual batekin..
•Woman with cat
•Pierre Bonnard, Large
Yellow Nude, 1931, Oil on
canvas, 170 x 107.3 cms
Desnudo a contraluz:
Olioa mihisearen gainean 125 x 109 cm
Reales Museos de Bruselas.
Koadro honetan inpresionismo eta kubismoaren
ezaugarriak aurkitu ditzakegu.
Inpresionismotik kolore osagarrien erabilera
hartzen du, hau bereziki itzaletan ikusten da.
Modeloaren jarrerak, Marthe margolariaren
emaztea, Degas-eko eskultura batena kopiatzen
du. Sortzen diren itzalak bioleta, laranja eta
urdinekin koloreztatu dira, paretaren hori bizia eta
errezelaren urdin argiaren kontrakoak.
Kubismotik, irudi batean ikuspuntu desberdinen
justaposizioa hartzen du: Treskaren posizioari
begiratzen badiogu, sofaren posizioarekin
bateraezina da.
Bere pinturetan, lerro zuzenek, horizontalek eta
bertikalek espazioak banatu eta artikulatzen
dituzte. Kolore ñabardurak lortzen ditu geruza bat
bestea baten ondoren gainjarriz.
“Desnudo de un interior” (1935):
Olioa mihisearen gainean 125 x 109 cm
Washington, National gallery of Art.
Konposizioa eremu bertikal eta horizontaletan
antolatuta dagoen kolore-geruzatan sortu da.
3.2 Fauvismoa:
Frantsesez fauvisme, Frantzian sortutako XX.
mendeko mugimendu piktorikoa da. Parisen
sortu zen 1905eko udazkeneko Saloian
egindako erakusketaren ondoren eta 1905 eta
1907 urteen artean lortu zuen osperik
handiena. Izena arte-kritiko batek eman zion,
fauves (piztiak) deitu baitzien erakusketa
hartan beren obrak erakutsi zituzten pintoreei
kolorea biolentzia handiz erabiltzeagatik.
Fauve hitzetik fauvisme hitzara eratorri zen.
Mugimendu honen sortzailea Henri Matisse
izan zen. Raoul Dufy, Georges Braque, André
Derain eta Maurice De Vlaminck, Matissekin
batera mugimenduaren artistarik ezagunenak
izan ziren. Hauek bakarrik hiru erakusketa
ofizial egin zituzten mugimendua iraun zuen
denboran, baina bere obren garrantzia
etorkizuneko eskola piktorikoentzat
mantendu zen denbora luzean zehar.
"Lerro berdedun erretratua" edo “Madame
Matisse”:
Mugimendu honen oinarria marrazkiarekiko
kolorearen independentzia izango da, kontraste
kromatikoak nabarmenduz. Kolorea modu
arbitrario, subjektibo, adierazgarri eta baikor
batean erabiltzen da. Pintore fauveak, beraz,
bereizi egiten du kolorea objektutik (zaldi urdina
edo aurpegi berdea maiz ageriko dira). Fauvistek
kolorearen teoriarekin lan egingo dute eta
interpretatuko dute zeintzuk diren lehenengo
mailako koloreak, zeintzuk bigarren mailakoak eta
zeintzuk kolore osagarriak. Antolamendu honen
bitartez koloreen arteko osagarritasuna lortu
zuten, ikuste-kontraste eta indar kromatiko
handiagoa sortuz.
(Osagarriak: Kolore osagarria izango da,
lehenengo mailako bi koloreen arteko
nahasketaren aurrean gelditzen den lehenengo
mailako kolorea: Berdearen osagarria gorria
izango da, laranjarena urdina eta bioletarena
horia)
Sentitzen dena pintatzen da eta ez ikusten dena.
Emozioak adierazi nahi dira. Honek, natura eta
ingurunea sentimenduen arabera hautematea
dakar.
Marrazkia bigarren maila batera pasako da eta
pigmentua orban lau eta zabaletan ematen da,
pintzelarekin edo zuzenean tutuarekin. Ukitu
azkarrak eta kementsuak erabiltzen dira eta
lerroak protagonismoa berreskuratuko du, lerro
trauskil, lodiak eta etenak erabiltzen direlarik,
nahiz eta irudietan distortsioa sortu: naturaltasun
sentsazioa ematea lortu nahi da. Argiak ez du
lehentasunik izango eta konposizioa plano
bakarrera joko du, Gauguinen modura.
Fauvistek pinturaren arauak haustearen
saiakuntza defendatzen zuten. Azken finean
zerbait desberdina bilatzen zuten, eremu
artistikoan aurrera eginaraziko ziena.
Pintatzen zituzten gaien artean aniztasuna
zegoen. Batzuek landa eremua pintatu zuten eta
beste batzuek hiri-eremua. Batzuek barrualdeak
eta biluziak, beste batzuek inpresionismoaren
ohiturek eraginda, kanpoko pintura nahiago zuten
eta beste batzuek bizipoza sentitzearen garrantzia
erakusten zuten.
3.2.1 Matisse (1869-1954):
Mugimendu fauvistaren ordezkari handiena da, arte
garaikideko sortzaile handienetako bat Picassorekin batera.
"Lerro berdedun erretratua", fauvisten manifestutzat har
daiteke.
XX. mendeko pinturan erabiltzen den kolorea hein handi
batean Matissek egindako pinturatik dator, fauvismotik.
Koloreak hartzen du erabateko protagonismoa eta
autonomia. Koloreak ez du naturarena erreproduzitu behar,
emozioa adierazteko balio du, subjektiboa da eta bere legeak
ditu: osagarrien legea, harmonia kromatikoa ....
Bereizi egiten du kolorea objektutik eta pintura tututik atera
bezala, zuzenean aplikatzen du, suharki, mantxa zabaletan,
paletan inolako nahasterik egin gabe. Kolore bizi-biziak,
bortitzak eta alaiak hobesten zituen. Beraz, kolore
primarioak edo kontrajarriak (konplementarioak)
erabiltzeko joera zuen.
Formak sinplifikatu egiten zituen, funtsezko ingeradak
bilatzeko. Objektuaren ingeradak markatzeko trazu beltz
lodiko lerroak erabiltzen zituen, bestela galdu egingo lirateke
objektuak kolore masen artean. Konposizioek sakonera
galtzeko joera erakusten dute.
Gaiak: paisaiak, erretratuak, natura hila edo bodegoiak,
dantza, odaliskak. Bizitzaren ikuspegi alaia, bizipoza
adierazten duten gaiak eta konposizioak egin zituen.
Artelanak: Armonía en rojo, la danza, retrato de la raya
verde, la tristeza del rey etc.
Artelanak Matissen emaztearen erretratua irudikatzen du,
erretratu gogorra eta kolorista da. Emakumea adierazpen
serioarekin agertzen da eta koadroaren aurrealdetik begirada
zertxobait desbideratzen du, aldi berean lasaitasun eta
tentsio (intentsitate kromatikoa) itxura eskainiz.
Artistak formak sinplifikatu ditu funtsezkoa besterik ez
denera murriztuz. Konposizioan, erretratua zehazten duten
lerro eta koloreen jokoa azpimarratu dezakegu: Alde batetik
aurpegiaren eta soinekoaren formak zakarki mugatzen duten
lerroak eta bestetik, kolore lauak eta aseak: Kolore irreal eta
arbitrarioak, errealitaterekin inolako erlaziorik ez dutenak.
Batez ere nabarmentzen da koadroari titulua ematen dion
marra berdea, aurpegiaren bi aldeak era zakarrean mugatzen
duena (argiztatua dagoen aldea eta itzalean dagoena).
Argiztatua dagoen aldea kolore beroekin irudikatu da (kolore
horixkak) eta itzalean gelditzen den aldea kolore hotzen
gamarekin (arrosa motela).
Irudian lehen mailako koloreak nabarmentzen dira (gorria,
urdina eta horia). Hondoan agertzen diren bigarren mailako
koloreekin kontrajartzen dira eta honek sakontasuna iradoki
dezake.
Gorria eta tonalitate laranjak bere osagarriarekin, berdea
(aurpegiren marra berdea eta eskuinaldeko hondoa), aurrez
aurre ipiniz gorespen kromatikoa lortzen du.
Kolore aseen erabilera energia handiko pintzelkada
zabalarekin, koadroa pintura fauvistaren primerako adibide
batean bihurtzen du.
"Lerro berdedun erretratua" edo “Madame Matisse”:
Olioa eta tenpera mihisearen gainean 0,40 x 0,325.
Estiloa: Fauvismoa 1905 - 1906
Autor: Henri Matisse Título: Armonía en Rojo
4. BERTHE MORISOT ETA MARY CASSAT EMAKUME PINTOREEN
PINTURA LANA
4.1 Berthe Morisot. (1841-1895)
Pintore inpresionista frantsesa izan zen.
Berthe Morisot-en erretratua Manet
Emakumeen ahalbideak arteetan egiaztatu zituen XIX. mendearen
bukaeran. 20 urterekin Camille Corot ezagutu zuen eta hau ikasle bezala
hartu eta zirkulu artistikoan sartu zuen. (Camille Corot inpresionisten
aitzindaria izan zen). Oso jarrera erradikala hartu zuen, artista
inpresionisten taldearekin lotuko zuena. Aire zabalean pintatzearen
teknika inpresionista bereganatu zuen, koadro txiki eta zirriborroak bertan
sortzen zituelarik gero bere estudioan bukatuko zituen artelan handiak
egiteko. Bere lehenengo parte hartzea Pariseko Aretoan 1864ean izan zen,
bi paisaiekin, eta jarraitu zuen bertan erakusketak egiten 1874a arte.
1864an Édouard Manet ezagutu zuen eta 1874an bere anaiarekin, Eugène
Manet, ezkondu zen. Morisot, Manet konbentzitu zuen aire zabalean
pintatzeko eta geroago inpresionistak izango ziren pintore taldera erakarri
zuen. Maneten modeloa izan zen “El Balcon” artelanean eta prestigio
handia hartuko zuen erretratu bat egin zion.
Mary Cassat bezala emakume-artisten mailara baztertua izan zen,
eguneroko gaiak irudikatzeagatik (emakumeak, haurrak, etxeko eszenak…).
Baino bera inguratzen zuen mundua pintatzen zuen, inpresionisten
doktrina agintzen zuen bezala. Eszena intimistak irudikatu zituen,
emakumezkoen mundu bat pintatu zuen eta begirada samurra erabiltzen
zuen haur-eszenak egiterakoan.
La cuna (1872); Museo de Orsay
(París)
Izena: “Sehaska” (“La Cuna”)
Gaia: Intimista
Teknika: Olioa mihisearen gainean
Kokapena: D’ Orsay museoa (Paris)
Garaia: 1872. XIX. mendeko azkeneko
herena
Estilo artistikoa: Inpresionista
Inpresionismoaren printzipioak jasotzen
ditu. Momentu bat harrapatzen du, argi-
kontrastea lortzeko lehenengo mailako
koloreak eta osagarriak erabiltzen ditu
eta kolorea pintzelkada solte eta bata
bestearen alboan emana dago. Arte
akademizistarekin haustura.
Morisoten eszena intimisten artetik
ospetsuena da. Koadro honekin,
1874an, lehen erakusketa inpresionistan
parte hartu zuen.
4.2 Mary Stevenson Cassatt (1844 – 1926).
Pintore eta grabatzaile estatubatuarra izan zen.
Pensilvanian jaio zen baino bere bizitzaren zati handi
bat Frantzian pasa zuen, non Edgar Degasen laguna
egin zen eta inpresionista mugimendura gehitu zen.
Bere aita, bere irakasleak eta garai hartako
konbentzioen aurka borrokatu zuen margolari
inpresionista nabarmen batetan bihurtu ahal izateko.
Batez ere emakumeen bizitza sozial eta pribatua
irudikatu zuen eta haien eta bere seme-alaben arteko
harremanetan enfasi berezia jarri zuen.
Cassatt eta Degas elkarrekin egin zuten lan denbora
luzean zehar. Gauza asko zituzten amankomunean:
Antzeko gustuak arte eta literaturari dagokionez, biak
dirudun familietatik zetozen, Italian ikasi zuten eta
ezkongaiak ziren. Degas, Cassatt-i pastel eta
grabaketaren teknika irakatsi zion eta Cassatt, Degas
lagundu zuen bere artelanak saltzen eta bere izena
Estatu Batuetan ezagutzera ematen. Biek beren burua
giza-irudiaren pintreotzat hartzen dute.
• Un día de verano (1879); National Gallery (Londres)
5. ARTE KUBISTA
5.1. Arte kubistaren ikusizko kontzepzioa
Kubismoa XX. mendeko abangoardia artistiko nagusienetarikoa izan da, berrikuntza iraultzaileak ekarri
zituen eta pintura tradizionalarekin behin betiko haustura ekarri zuen. Eragin handia izan zuen
gainontzeko abangoardietan.
Frantzian garatu zen 1907 eta 1914 urteen artean. Pablo Ruiz Picasso (1881-1973), eta Georges Braque
(1882-1963) izan ziren mugimenduaren sortzaileak, eta Juan Grisekin ( 1887 -1927)
batera,mugimenduaren pintore nagusiak izan ziren.
Kubismoaren aurrekari zuzenak Cézanne-ren esperientziak eta teoriak izan ziren, natura funtsezko forma
geometrikoetara sinplifikatzen saiatu zelako. Aldi berean, arte primitiboek, Afrikako arte beltzak eta arte
iberiarrak, formak geometrizatzeko eta funtsezko formak irudikatzeko zuten erraztasuna miresten zuten
kubistek, eta haien eragina atzematen da kubismoaren sorreran.
Juan Gris: Guitarra y mandolina, 1919,
Galerie Beyeler, Basilea.
Kubismoan honako ezaugarri hauek nabari daitezke:
•Errenazimendutik zetorren hiru dimentsiozko
perspektiba sistema tradizionalarekin hautsiko da.
•Ikuspuntu bakarrarekin hautsi egiten da,
aldiberekotasuna sartuz. Irudi berean objektuaren
ikuspuntu desberdinak irudikatzen dira (aurretik eta
profilez ikusita, adibidez). Baino gauzen ikuspegi osoa
erakusteko espazioaren 3 dimentsioekin ez da nahikoa,
horregatik errealitatea denboran zehar aztertzen dute
(laugarren dimentsioa). Horretarako, irudi berean
objektuaren ikuspuntu desberdinak, une
desberdinetan irudikatutako dituzte.
•Gaia eta hondoaren arteko bereizketa ere apurtu
egiten da, dena osotasun bat bihurtuta. Objektua
apurtu eta desegiten da, gero koadroaren azaleraren
gainean berregiteko.
•Natura funtsezko forma geometrikoetara
sinplifikatzen saiatzen dira, lerroak eta azalerak
apurtuz. Mugimendu arrazionalista da, pintura
mentala edo intelektuala egiten dute, ez dute ikusten
dutena marrazten, baizik eta horren berregite
mentala, hau da, pentsatzen dutena.
•Irudikatutako objektuarengan eta hauen koloreengan
interesa galtzen dute, gaia aitzaki bihurtuko da; hala
ere, nahiz eta objektua apurtuta eta deskonposatuta
azaldu, ez da figurazioa erabat baztertzen, eta
horregatik eguneroko edozein objektu pinturarako gai
bilaka daiteke, bodegoiak bereziki. Paisaiak eta
erretratuak ere egingo dira.
Kolore nagusi gisa grisa, okrea eta berdexka, hau da
kolore-gama motelak. Beraz inpresionismoan eta
fauvismoan erabiltzen ziren kolore adierazgarriak
baztertzen dira.
Berrikuntza hauekin, koadroa objektu bezala
irudikatzen duenarekiko independentzia bereganatzen
du, horregatik denborarekin, objektu mota guztiak
itsatsiko dira oihalean collagea sortu arte. Pablo Picasso, el iniciador del cubismo, retratado
por Juan Gris, 1912, óleo sobre lienzo, 93,3 x
74,4 cm, Instituto de Arte de Chicago.
a) Hasierako kubismoa:
Cézanne-ren esperientzia eta teoria
piktorikoetatik abiatuta, eta zenbait arte
primitiboen geometrizazio joerak
eraginda errepresentazio sistema berri
bat sortu zuten pintore kubistek.
1906,1907 eta 1908 urteetan gertatu zen
kubismoaren hasiera. 1907an Picassok
"Avignongo andereñoak" pintura
iraultzailea egin zuen, kubismoaren
sorrera ekarri zuena eta aldi berean
hurrengo abangoardia askoren
aurrekaria izango dena.
Las señoritas de Avignon. 1907
Kubismoaren bilakaeran epealdi desberdinak bereiz ditzakegu:0
b) Kubismo analitikoa:
Hurrengo pausoa izan zen eta Picassok eta Braquek eman zuten. Errealitateko objektuak gero
eta gehiago zatikatzen dira koadroan, kaleidoskopioan ikusten ditugun irudien itxura hartuaz,
objektua hautsi eta zatitxoak kristalak baitliren, birkokatzen dira gero koadroaren azaleran
objektuaren berregiketa osatzeko.
Pixkaka-pixkaka objektuaren identifikaziorako erreferentzia galduz doa eta kubismo analitikoari
leporatuko zaio objektua ez-zela errekonozitzen. Baina kubismoak ez zuen objektuarekiko
erreferentzia galdu nahi izan, kubistek maite zituzten objektuak eta beste bide bat jorratu zuten:
c) Kubismo sintetikoa:
1912tik aurrera hasi ziren Braque eta Picasso koadroetan errealitatearekiko erreferente
zuzenak sartzen, benetakoak ala errealismo handiz irudikatutakoak.
Collage edo "papier collé" (paperak itsatsita, askotan periodiko zatiak, tabako pakete zatiak,
txartelak, oihalak ...), assemblage (sokak, egurrak, harea edo metalezko zatiak) pinturarekin
konposizioan integraturik agertuko dira.
Bestalde, kubismo analitikoan konposizioek zuten itxura zatikatuta galdu egiten da orain
kubismo sintetikoan, eta kolore plano handien gainean berreraikitzen da errealitatea.
Objektuen funtsezko forma, ehundura, nolakotasun eta kalitateak atzeman daitezke. Hainbat
ikuspuntu desberdinetatik aldi berean ikusita baina sinplifikatuta azalduko dira objektuak,
barnetik nahiz kanpotik, konbentzionalismo guztietatik at, berria den errepresentazio sistema
erabilita.
Picasso
5.2 Picassoren (1881-1973) sorkuntzaren etapak:
Malagan jaio zen. Oso gaztea zela nabarmendu zen
marrazteko eta pintatzeko zuen erraztasunagatik,
heziketa akademikoa berehala bereganatu zuen. Gero,
Bartzelonako giro modernistan integratuta egon
ondoren, 1900 urte inguruan Parisera joan zen. Han ekin
zion bere garapen artistikoari, hasierako urteetan
bizimodu buhamean erabat murgilduta ibili zen eta
abangoardia askoren garapenean parte hartu zuen. XX.
mendeko eragin handienetako artistatzat hartzen da eta
kubismoaren garapenean egindako lanarengatik
nabarmentzen da.
2000 artelan baino gehiago margotu zituen. Bere
bilakaera artistikoan etapa ugari bereizten dira:
• Aldi Urdina (1902-1904). Gosea, hotza eta bakardadea
agertzen zuten eszenak pintatu zituen, errealitate
sozialean oinarritutako gaiak, alegia. Kolore hotzak, batez
ere urdina edo bioleta, ziren nagusi. Lan hauetan
posinpresionisten eta espresionisten eragina nabari
daiteke, baita Grekorena ere.
EL PERIODO AZUL DE PICASSO -
(1901/1904) - EL COLOR DE LA
TRISTEZA
Aldi Urdina
El guitarrista, 1910 Dama en Eden Concert, 1903
• Aldi Arrosa (1905-1906).
Fauvismoaren eraginez, kolore beroagoak (arrosak eta gorrixkak), argiagoak, gozoagoak erabiltzen
hasi zen eta pinturaren protagonistak zirkuko pertsonai nomadak ziren (ekilibristak, pierrotak,
arlekinak, umeak, biluziak), gai biziagoak eta alaiagoak aukeratu zituen garai honetan.
Acrobata con balon
• Aldi beltza edo protokubismoa (1906-1907) Kubismoaren sorrera ekarriko zuena. Cezanneren
eragina eta Afrikako artearen eragina nabari zaizkio. Kolore ilunen erabilera egiten du eta paisaiak
bere funtsezko forma geometrikoetan sinplifikatuak agertzen dira "Horta de S. Juan" eta "Gertrude
Stein" erretratua izan daitezke aldi honetako adibide garrantzitsuenak.
"Gertrude Stein" erretratua. 1906
"Horta de S. Juan"
•Aldi kubista (1907-1916). 1907 urte mugarria da, Picassoren eboluzio artistikoan ez ezik, arte
garaikidean: Kubismoaren hasiera. Urte hartan hasi zuen "Avignongo andereñoak", burdel metafisikoa
irudikatzen omen zuen artelana. Koadro honekin pinturaren tradizioa irauli nahi zuen eta kubismoaren
manifestua bilakatu zen. Errealismoarekin haustura bat dago eta Europar pinturak errenazimendutik
landutako ikuspegi hiru dimentsiokoa hautsi zuen.
Ondoren, Kubismo Analitikoa garatu zuen eta "Ambroise Vollard" erretratua izan daiteke aldi honetako
adibide esanguratsua: objektua zatikatu egiten da haren azterketa egiteko eta koadroan berregiten da
hainbat ikuspuntu eta argigune desberdinetatik atzemanda.
Geroago Kubismo Sintetikoa garatu zuen, ikuspuntu garrantzitsuenak aukeratu eta objektua ezagunago
egiten saiatzen zen. Collagea eta assemblage-aren teknikak sortu zituen. Horrela hainbat bodegoi eta
musika instrumentu irudikatu zituen.
Aldi kubista
Guitarra. 1909
• Aldi klasikoa (1917-1927):
Lehenengo mundu gerran
zehar Italiara joaten da eta
bertan klasikoak ezagutzen
ditu. Kubismoa alde batera
utzi eta aldi klasizista bat
hasiko da figurazio
errealistara bueltatuz.
• Aldi surrealista eta espresionista (1928-1944):
Lehenengo mundu gerraren hondamenen ondoren, Espainiako egoera (Gerra zibila) eta faxismoen
gorakadarekin aldi surrealista agertzen da. Aldi honetan Picassoren kubismoak eboluzionatu egin zuen,
espresionismo eta surrealismo bezalako abangoardiak bereganaturik. 1924an Manifestu Surrealista
ezagutzera eman zen geroztik, Picassok ametsen mundu surrealistaren esanetara jarri zuen metodo
kubista, eta giza gorputz zatikatuak irudikatzen hasi zen.
El sueño Bañista sentado
1937an "Gernika" pintatu zuen, gerraren izugarrikeria adierazten duen koadroa, kubismo,
espresionismo eta surrealismoren ezaugarriak batzen ditu. Abiazio alemaniarrak izen horretako herria
bonbardatu ondoren. Koadro hori erresistentzia antifrankistaren ikurra izan ondoren, gerra ororen,
indarkeriaren eta basakeriaren kontrako sinbolo unibertsal bihurtu zen.
• Azken aldia (1945-1973). Bigarren mundu Gerraren ondoren, Picassok etapa baikorragoa izan zuen.
Sormen lanari ekin zion etengabe eta askatasun osoz, pinturaz gain, plastika arlo guztietan, eta
eskultura, zeramika, eta grabatuak ere landu zituen.
Artearen historiako lan handi batzuei aplikatu zien metodo kubista, esate baterako, Delacroix,
Velazquez ("Las Meninas"), Manet, Goya eta abarren lanen gaineko hainbat bertsio kubista-
espresionista-surrealista picassiarrak egin zituen.
Matanza en Corea. 1951. Picasso
Fusilamenduak. Goya
5.3 George Braque (1882-1963):
Braqueren kubismoan 3 aldi ematen dira:
Bere lehengo aldian, gainjarritako azalerak
eta plano angeluarrak margotzen ditu,
kuboen bidez konposatuz. Gero, kubismo
analitikoaren fasetik pasa zen eta bere
koadroetan objektuak ikuspegietan
deskonposatzen ziren hauek ezagutezin
gelditu arte. 3. Momentu batetan kubismo
sintetikoa lantzen du, tendentzia hau
Picassok baino gehiago bultzatuko du.
Lehen Mundu Gerratik bueltan, berezko
estiloa garatu zuen, kolorearekin lotutako
formarekin. Tamaina handiko irudiak
irudikatzen ditu. Paisaiaren bat margotzen
du. Eta bodegoiak egiten ditu, batez ere.
• Lehenengo etapa
• Georges Braque. Pequeño puerto en
Normandía, primavera 1909. Óleo sobre
lienzo, 81.1 x 80.5 cm. Art Institute of Chicago.
• 5.4 Juan Gris Juan Grisekin ( 1887 -1927):
Madriden jaio zen baino 1906an Parisera joan zen bizitzera. Han Pablo Picasso eta Georges Braque ezagutu zituen.
Hasieran ilustratzailea izan zen baino Parisera joan ondoren kubismora pasa zen. Papier collé teknika lantzen hasi
zen: kartoi eta paper ebakinak, mihisean itsasten zituen eta olioarekin konbinatzen zituen. Hau izango zen
kubismoari egin zion ekarpen garrantzitsuena.
Picasso: Las señoritas de Las señoritas de Aviñón. IRUZKINA
Picasso: Las señoritas de Las señoritas de Aviñón. IRUZKINA

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoamfresnillo
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteaknekane zaldua iturrioz
 
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaArtearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskArtearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskaintzira2005
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoamfresnillo
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaaintzira2005
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Maria Granados
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK951961
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaPlastikaDBHLauro
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa jaionetxu
 

Was ist angesagt? (19)

Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Surrealismoa
SurrealismoaSurrealismoa
Surrealismoa
 
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaArtearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
 
Abstrakzioa lana
Abstrakzioa lanaAbstrakzioa lana
Abstrakzioa lana
 
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskArtearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
Kubismoa
KubismoaKubismoa
Kubismoa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK
 
Errealismoa 2
Errealismoa 2Errealismoa 2
Errealismoa 2
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa
 

Ähnlich wie Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-kubismoa

POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileaknanu373
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxPlastikaDBHLauro
 
Erromantizismoa ane eta ariane
Erromantizismoa ane eta arianeErromantizismoa ane eta ariane
Erromantizismoa ane eta arianeJavier Yatiqtepasa
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Xabis Iruña
 
Euskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosEuskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosPlastikaDBHLauro
 
Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya joserra msm
 
Pintura Barrokoa, Power Point Aurkezpena
Pintura Barrokoa, Power Point AurkezpenaPintura Barrokoa, Power Point Aurkezpena
Pintura Barrokoa, Power Point Aurkezpena72803386Z
 
Manet. Inpresionismoa
Manet. InpresionismoaManet. Inpresionismoa
Manet. Inpresionismoaasunasenjo
 
Pintura barrokoa
Pintura barrokoaPintura barrokoa
Pintura barrokoaasunasenjo
 
Quattrocento eskultura
Quattrocento eskulturaQuattrocento eskultura
Quattrocento eskulturajaionetxu
 
Neoplastizismoa
NeoplastizismoaNeoplastizismoa
Neoplastizismoamfresnillo
 
Kolorea2
Kolorea2Kolorea2
Kolorea2951961
 
Pintura barrokoa ppt
Pintura barrokoa pptPintura barrokoa ppt
Pintura barrokoa pptasunasenjo
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak arteanmfresnillo
 
Neoplastizismoa (berria)
Neoplastizismoa (berria)Neoplastizismoa (berria)
Neoplastizismoa (berria)mfresnillo
 
Euskal eskultorea
Euskal eskultoreaEuskal eskultorea
Euskal eskultoreaanjazz
 
Abangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IIAbangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IImfresnillo
 

Ähnlich wie Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-kubismoa (20)

Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
Erromantizismoa ane eta ariane
Erromantizismoa ane eta arianeErromantizismoa ane eta ariane
Erromantizismoa ane eta ariane
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Euskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosEuskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascos
 
Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya
 
Pintura Barrokoa, Power Point Aurkezpena
Pintura Barrokoa, Power Point AurkezpenaPintura Barrokoa, Power Point Aurkezpena
Pintura Barrokoa, Power Point Aurkezpena
 
Manet. Inpresionismoa
Manet. InpresionismoaManet. Inpresionismoa
Manet. Inpresionismoa
 
Pintura barrokoa
Pintura barrokoaPintura barrokoa
Pintura barrokoa
 
Quattrocento eskultura
Quattrocento eskulturaQuattrocento eskultura
Quattrocento eskultura
 
Neoplastizismoa
NeoplastizismoaNeoplastizismoa
Neoplastizismoa
 
Kolorea2
Kolorea2Kolorea2
Kolorea2
 
Pintura barrokoa ppt
Pintura barrokoa pptPintura barrokoa ppt
Pintura barrokoa ppt
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak artean
 
Neoplastizismoa (berria)
Neoplastizismoa (berria)Neoplastizismoa (berria)
Neoplastizismoa (berria)
 
Mamelukoen iruzkina
Mamelukoen iruzkinaMamelukoen iruzkina
Mamelukoen iruzkina
 
Euskal eskultorea
Euskal eskultoreaEuskal eskultorea
Euskal eskultorea
 
Abangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IIAbangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura II
 

Mehr von aintzira2005

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...aintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaaintzira2005
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power pointaintzira2005
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianaintzira2005
 

Mehr von aintzira2005 (10)

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoa
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainian
 

Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-kubismoa

  • 1. 3. NABISTEN ETA FAUVISTEN PINTURAREN TEKNIKA 3.1 Nabistak: XIX. Mendearen bukaeran (1891) Frantziako margolari batzuek osatu zuten taldea izan zen. Hauen bereizgarria kolorearengan zuten ardura izango da. Gauguinen eragina izan zuten eta Paul Sérusier taldearen liderra izan zen. Gehienbat Parisko giro artistikoko artista gazteek osatzen zuten taldea eta hauen artean aipagarrienak Édouard Vuillard, Pierre Bonnard, eta Maurice Denis izan ziren. Parisen berrikuntzaren irudia izan ziren, fauvismoa 1905ean iritsi zen arte. Gainerako Europan ez zuen hedapenik izan. Gauguin, pintura japoniarra eta sinbolismoaren eragina izan zuten. Emozioak adierazteko modua bezala erabiltzen zuten artea eta ez naturaren irudikapena bezala. Exotikoa eta ekialdekoarengatik interesa zuten, kultura exotiko eta urrutikoarekin zerikusirik duen guztiarekin. Gai intimistak irudikatu zituzten, barnealdeak (aretoak, logelak, bodegoiak, etab.). Deformazioan oinarritutako pintura bat egingo dute. Errealitatea deformatuko dute bi eratara; Bata objektiboa (ikusten den errealitatearen deformazioa) eta bestea subjektiboa (emozioari esker deformazioa). Mugimendu honetako artistentzat, konposizioetan kolorea lehentasunezko elementua izango da. Arre gamatik, okreengatik eta urdinxkatik pasaz berdeetara doazen tonuak erabiliko dituzte. Kolore lauak erabiliko dituzte.
  • 2. •The End Of Breakfast At Madam Vuillard •Edouard Vuillard •Date: 1895 Félix Edouard Vallotton 1900 (Swiss artist, 1865-1925) Dinner by Lamplight
  • 3. 3.1.1 Pierre Bonard (1867-1947): Nabis taldearen kide sortzailea izango da. Gauguinen pinturaren eta irudi japoniarraren eraginaren menpe Bonnardek bere estilo propioa garatu zuen: Kolore armonikoak erabiltzen zituen orban handietan emanak eta ez zuen inolako interesik perspektiba linealean. Bere teknika kolore oinarri desberdinen erabileran oinarritzen da, efektu sutsua sortzen duen pintzelkada erabiliko du eta marrazkiak garrantzia galduko du. Gai intimistak irudikatuko ditu (barrualdeak): Familia eszenak, gelak, eta bereziki biluzi femeninoak ukitu sentsual batekin.. •Woman with cat •Pierre Bonnard, Large Yellow Nude, 1931, Oil on canvas, 170 x 107.3 cms
  • 4. Desnudo a contraluz: Olioa mihisearen gainean 125 x 109 cm Reales Museos de Bruselas. Koadro honetan inpresionismo eta kubismoaren ezaugarriak aurkitu ditzakegu. Inpresionismotik kolore osagarrien erabilera hartzen du, hau bereziki itzaletan ikusten da. Modeloaren jarrerak, Marthe margolariaren emaztea, Degas-eko eskultura batena kopiatzen du. Sortzen diren itzalak bioleta, laranja eta urdinekin koloreztatu dira, paretaren hori bizia eta errezelaren urdin argiaren kontrakoak. Kubismotik, irudi batean ikuspuntu desberdinen justaposizioa hartzen du: Treskaren posizioari begiratzen badiogu, sofaren posizioarekin bateraezina da. Bere pinturetan, lerro zuzenek, horizontalek eta bertikalek espazioak banatu eta artikulatzen dituzte. Kolore ñabardurak lortzen ditu geruza bat bestea baten ondoren gainjarriz.
  • 5. “Desnudo de un interior” (1935): Olioa mihisearen gainean 125 x 109 cm Washington, National gallery of Art. Konposizioa eremu bertikal eta horizontaletan antolatuta dagoen kolore-geruzatan sortu da.
  • 6.
  • 7. 3.2 Fauvismoa: Frantsesez fauvisme, Frantzian sortutako XX. mendeko mugimendu piktorikoa da. Parisen sortu zen 1905eko udazkeneko Saloian egindako erakusketaren ondoren eta 1905 eta 1907 urteen artean lortu zuen osperik handiena. Izena arte-kritiko batek eman zion, fauves (piztiak) deitu baitzien erakusketa hartan beren obrak erakutsi zituzten pintoreei kolorea biolentzia handiz erabiltzeagatik. Fauve hitzetik fauvisme hitzara eratorri zen. Mugimendu honen sortzailea Henri Matisse izan zen. Raoul Dufy, Georges Braque, André Derain eta Maurice De Vlaminck, Matissekin batera mugimenduaren artistarik ezagunenak izan ziren. Hauek bakarrik hiru erakusketa ofizial egin zituzten mugimendua iraun zuen denboran, baina bere obren garrantzia etorkizuneko eskola piktorikoentzat mantendu zen denbora luzean zehar. "Lerro berdedun erretratua" edo “Madame Matisse”:
  • 8. Mugimendu honen oinarria marrazkiarekiko kolorearen independentzia izango da, kontraste kromatikoak nabarmenduz. Kolorea modu arbitrario, subjektibo, adierazgarri eta baikor batean erabiltzen da. Pintore fauveak, beraz, bereizi egiten du kolorea objektutik (zaldi urdina edo aurpegi berdea maiz ageriko dira). Fauvistek kolorearen teoriarekin lan egingo dute eta interpretatuko dute zeintzuk diren lehenengo mailako koloreak, zeintzuk bigarren mailakoak eta zeintzuk kolore osagarriak. Antolamendu honen bitartez koloreen arteko osagarritasuna lortu zuten, ikuste-kontraste eta indar kromatiko handiagoa sortuz. (Osagarriak: Kolore osagarria izango da, lehenengo mailako bi koloreen arteko nahasketaren aurrean gelditzen den lehenengo mailako kolorea: Berdearen osagarria gorria izango da, laranjarena urdina eta bioletarena horia) Sentitzen dena pintatzen da eta ez ikusten dena. Emozioak adierazi nahi dira. Honek, natura eta ingurunea sentimenduen arabera hautematea dakar.
  • 9. Marrazkia bigarren maila batera pasako da eta pigmentua orban lau eta zabaletan ematen da, pintzelarekin edo zuzenean tutuarekin. Ukitu azkarrak eta kementsuak erabiltzen dira eta lerroak protagonismoa berreskuratuko du, lerro trauskil, lodiak eta etenak erabiltzen direlarik, nahiz eta irudietan distortsioa sortu: naturaltasun sentsazioa ematea lortu nahi da. Argiak ez du lehentasunik izango eta konposizioa plano bakarrera joko du, Gauguinen modura. Fauvistek pinturaren arauak haustearen saiakuntza defendatzen zuten. Azken finean zerbait desberdina bilatzen zuten, eremu artistikoan aurrera eginaraziko ziena. Pintatzen zituzten gaien artean aniztasuna zegoen. Batzuek landa eremua pintatu zuten eta beste batzuek hiri-eremua. Batzuek barrualdeak eta biluziak, beste batzuek inpresionismoaren ohiturek eraginda, kanpoko pintura nahiago zuten eta beste batzuek bizipoza sentitzearen garrantzia erakusten zuten.
  • 10. 3.2.1 Matisse (1869-1954): Mugimendu fauvistaren ordezkari handiena da, arte garaikideko sortzaile handienetako bat Picassorekin batera. "Lerro berdedun erretratua", fauvisten manifestutzat har daiteke. XX. mendeko pinturan erabiltzen den kolorea hein handi batean Matissek egindako pinturatik dator, fauvismotik. Koloreak hartzen du erabateko protagonismoa eta autonomia. Koloreak ez du naturarena erreproduzitu behar, emozioa adierazteko balio du, subjektiboa da eta bere legeak ditu: osagarrien legea, harmonia kromatikoa .... Bereizi egiten du kolorea objektutik eta pintura tututik atera bezala, zuzenean aplikatzen du, suharki, mantxa zabaletan, paletan inolako nahasterik egin gabe. Kolore bizi-biziak, bortitzak eta alaiak hobesten zituen. Beraz, kolore primarioak edo kontrajarriak (konplementarioak) erabiltzeko joera zuen. Formak sinplifikatu egiten zituen, funtsezko ingeradak bilatzeko. Objektuaren ingeradak markatzeko trazu beltz lodiko lerroak erabiltzen zituen, bestela galdu egingo lirateke objektuak kolore masen artean. Konposizioek sakonera galtzeko joera erakusten dute. Gaiak: paisaiak, erretratuak, natura hila edo bodegoiak, dantza, odaliskak. Bizitzaren ikuspegi alaia, bizipoza adierazten duten gaiak eta konposizioak egin zituen. Artelanak: Armonía en rojo, la danza, retrato de la raya verde, la tristeza del rey etc.
  • 11. Artelanak Matissen emaztearen erretratua irudikatzen du, erretratu gogorra eta kolorista da. Emakumea adierazpen serioarekin agertzen da eta koadroaren aurrealdetik begirada zertxobait desbideratzen du, aldi berean lasaitasun eta tentsio (intentsitate kromatikoa) itxura eskainiz. Artistak formak sinplifikatu ditu funtsezkoa besterik ez denera murriztuz. Konposizioan, erretratua zehazten duten lerro eta koloreen jokoa azpimarratu dezakegu: Alde batetik aurpegiaren eta soinekoaren formak zakarki mugatzen duten lerroak eta bestetik, kolore lauak eta aseak: Kolore irreal eta arbitrarioak, errealitaterekin inolako erlaziorik ez dutenak. Batez ere nabarmentzen da koadroari titulua ematen dion marra berdea, aurpegiaren bi aldeak era zakarrean mugatzen duena (argiztatua dagoen aldea eta itzalean dagoena). Argiztatua dagoen aldea kolore beroekin irudikatu da (kolore horixkak) eta itzalean gelditzen den aldea kolore hotzen gamarekin (arrosa motela). Irudian lehen mailako koloreak nabarmentzen dira (gorria, urdina eta horia). Hondoan agertzen diren bigarren mailako koloreekin kontrajartzen dira eta honek sakontasuna iradoki dezake. Gorria eta tonalitate laranjak bere osagarriarekin, berdea (aurpegiren marra berdea eta eskuinaldeko hondoa), aurrez aurre ipiniz gorespen kromatikoa lortzen du. Kolore aseen erabilera energia handiko pintzelkada zabalarekin, koadroa pintura fauvistaren primerako adibide batean bihurtzen du. "Lerro berdedun erretratua" edo “Madame Matisse”: Olioa eta tenpera mihisearen gainean 0,40 x 0,325. Estiloa: Fauvismoa 1905 - 1906
  • 12. Autor: Henri Matisse Título: Armonía en Rojo
  • 13.
  • 14.
  • 15. 4. BERTHE MORISOT ETA MARY CASSAT EMAKUME PINTOREEN PINTURA LANA 4.1 Berthe Morisot. (1841-1895) Pintore inpresionista frantsesa izan zen. Berthe Morisot-en erretratua Manet Emakumeen ahalbideak arteetan egiaztatu zituen XIX. mendearen bukaeran. 20 urterekin Camille Corot ezagutu zuen eta hau ikasle bezala hartu eta zirkulu artistikoan sartu zuen. (Camille Corot inpresionisten aitzindaria izan zen). Oso jarrera erradikala hartu zuen, artista inpresionisten taldearekin lotuko zuena. Aire zabalean pintatzearen teknika inpresionista bereganatu zuen, koadro txiki eta zirriborroak bertan sortzen zituelarik gero bere estudioan bukatuko zituen artelan handiak egiteko. Bere lehenengo parte hartzea Pariseko Aretoan 1864ean izan zen, bi paisaiekin, eta jarraitu zuen bertan erakusketak egiten 1874a arte. 1864an Édouard Manet ezagutu zuen eta 1874an bere anaiarekin, Eugène Manet, ezkondu zen. Morisot, Manet konbentzitu zuen aire zabalean pintatzeko eta geroago inpresionistak izango ziren pintore taldera erakarri zuen. Maneten modeloa izan zen “El Balcon” artelanean eta prestigio handia hartuko zuen erretratu bat egin zion. Mary Cassat bezala emakume-artisten mailara baztertua izan zen, eguneroko gaiak irudikatzeagatik (emakumeak, haurrak, etxeko eszenak…). Baino bera inguratzen zuen mundua pintatzen zuen, inpresionisten doktrina agintzen zuen bezala. Eszena intimistak irudikatu zituen, emakumezkoen mundu bat pintatu zuen eta begirada samurra erabiltzen zuen haur-eszenak egiterakoan. La cuna (1872); Museo de Orsay (París)
  • 16. Izena: “Sehaska” (“La Cuna”) Gaia: Intimista Teknika: Olioa mihisearen gainean Kokapena: D’ Orsay museoa (Paris) Garaia: 1872. XIX. mendeko azkeneko herena Estilo artistikoa: Inpresionista Inpresionismoaren printzipioak jasotzen ditu. Momentu bat harrapatzen du, argi- kontrastea lortzeko lehenengo mailako koloreak eta osagarriak erabiltzen ditu eta kolorea pintzelkada solte eta bata bestearen alboan emana dago. Arte akademizistarekin haustura. Morisoten eszena intimisten artetik ospetsuena da. Koadro honekin, 1874an, lehen erakusketa inpresionistan parte hartu zuen.
  • 17. 4.2 Mary Stevenson Cassatt (1844 – 1926). Pintore eta grabatzaile estatubatuarra izan zen. Pensilvanian jaio zen baino bere bizitzaren zati handi bat Frantzian pasa zuen, non Edgar Degasen laguna egin zen eta inpresionista mugimendura gehitu zen. Bere aita, bere irakasleak eta garai hartako konbentzioen aurka borrokatu zuen margolari inpresionista nabarmen batetan bihurtu ahal izateko. Batez ere emakumeen bizitza sozial eta pribatua irudikatu zuen eta haien eta bere seme-alaben arteko harremanetan enfasi berezia jarri zuen. Cassatt eta Degas elkarrekin egin zuten lan denbora luzean zehar. Gauza asko zituzten amankomunean: Antzeko gustuak arte eta literaturari dagokionez, biak dirudun familietatik zetozen, Italian ikasi zuten eta ezkongaiak ziren. Degas, Cassatt-i pastel eta grabaketaren teknika irakatsi zion eta Cassatt, Degas lagundu zuen bere artelanak saltzen eta bere izena Estatu Batuetan ezagutzera ematen. Biek beren burua giza-irudiaren pintreotzat hartzen dute.
  • 18. • Un día de verano (1879); National Gallery (Londres)
  • 19. 5. ARTE KUBISTA 5.1. Arte kubistaren ikusizko kontzepzioa Kubismoa XX. mendeko abangoardia artistiko nagusienetarikoa izan da, berrikuntza iraultzaileak ekarri zituen eta pintura tradizionalarekin behin betiko haustura ekarri zuen. Eragin handia izan zuen gainontzeko abangoardietan. Frantzian garatu zen 1907 eta 1914 urteen artean. Pablo Ruiz Picasso (1881-1973), eta Georges Braque (1882-1963) izan ziren mugimenduaren sortzaileak, eta Juan Grisekin ( 1887 -1927) batera,mugimenduaren pintore nagusiak izan ziren. Kubismoaren aurrekari zuzenak Cézanne-ren esperientziak eta teoriak izan ziren, natura funtsezko forma geometrikoetara sinplifikatzen saiatu zelako. Aldi berean, arte primitiboek, Afrikako arte beltzak eta arte iberiarrak, formak geometrizatzeko eta funtsezko formak irudikatzeko zuten erraztasuna miresten zuten kubistek, eta haien eragina atzematen da kubismoaren sorreran.
  • 20. Juan Gris: Guitarra y mandolina, 1919, Galerie Beyeler, Basilea. Kubismoan honako ezaugarri hauek nabari daitezke: •Errenazimendutik zetorren hiru dimentsiozko perspektiba sistema tradizionalarekin hautsiko da. •Ikuspuntu bakarrarekin hautsi egiten da, aldiberekotasuna sartuz. Irudi berean objektuaren ikuspuntu desberdinak irudikatzen dira (aurretik eta profilez ikusita, adibidez). Baino gauzen ikuspegi osoa erakusteko espazioaren 3 dimentsioekin ez da nahikoa, horregatik errealitatea denboran zehar aztertzen dute (laugarren dimentsioa). Horretarako, irudi berean objektuaren ikuspuntu desberdinak, une desberdinetan irudikatutako dituzte. •Gaia eta hondoaren arteko bereizketa ere apurtu egiten da, dena osotasun bat bihurtuta. Objektua apurtu eta desegiten da, gero koadroaren azaleraren gainean berregiteko. •Natura funtsezko forma geometrikoetara sinplifikatzen saiatzen dira, lerroak eta azalerak apurtuz. Mugimendu arrazionalista da, pintura mentala edo intelektuala egiten dute, ez dute ikusten dutena marrazten, baizik eta horren berregite mentala, hau da, pentsatzen dutena.
  • 21. •Irudikatutako objektuarengan eta hauen koloreengan interesa galtzen dute, gaia aitzaki bihurtuko da; hala ere, nahiz eta objektua apurtuta eta deskonposatuta azaldu, ez da figurazioa erabat baztertzen, eta horregatik eguneroko edozein objektu pinturarako gai bilaka daiteke, bodegoiak bereziki. Paisaiak eta erretratuak ere egingo dira. Kolore nagusi gisa grisa, okrea eta berdexka, hau da kolore-gama motelak. Beraz inpresionismoan eta fauvismoan erabiltzen ziren kolore adierazgarriak baztertzen dira. Berrikuntza hauekin, koadroa objektu bezala irudikatzen duenarekiko independentzia bereganatzen du, horregatik denborarekin, objektu mota guztiak itsatsiko dira oihalean collagea sortu arte. Pablo Picasso, el iniciador del cubismo, retratado por Juan Gris, 1912, óleo sobre lienzo, 93,3 x 74,4 cm, Instituto de Arte de Chicago.
  • 22. a) Hasierako kubismoa: Cézanne-ren esperientzia eta teoria piktorikoetatik abiatuta, eta zenbait arte primitiboen geometrizazio joerak eraginda errepresentazio sistema berri bat sortu zuten pintore kubistek. 1906,1907 eta 1908 urteetan gertatu zen kubismoaren hasiera. 1907an Picassok "Avignongo andereñoak" pintura iraultzailea egin zuen, kubismoaren sorrera ekarri zuena eta aldi berean hurrengo abangoardia askoren aurrekaria izango dena. Las señoritas de Avignon. 1907 Kubismoaren bilakaeran epealdi desberdinak bereiz ditzakegu:0
  • 23. b) Kubismo analitikoa: Hurrengo pausoa izan zen eta Picassok eta Braquek eman zuten. Errealitateko objektuak gero eta gehiago zatikatzen dira koadroan, kaleidoskopioan ikusten ditugun irudien itxura hartuaz, objektua hautsi eta zatitxoak kristalak baitliren, birkokatzen dira gero koadroaren azaleran objektuaren berregiketa osatzeko. Pixkaka-pixkaka objektuaren identifikaziorako erreferentzia galduz doa eta kubismo analitikoari leporatuko zaio objektua ez-zela errekonozitzen. Baina kubismoak ez zuen objektuarekiko erreferentzia galdu nahi izan, kubistek maite zituzten objektuak eta beste bide bat jorratu zuten:
  • 24. c) Kubismo sintetikoa: 1912tik aurrera hasi ziren Braque eta Picasso koadroetan errealitatearekiko erreferente zuzenak sartzen, benetakoak ala errealismo handiz irudikatutakoak. Collage edo "papier collé" (paperak itsatsita, askotan periodiko zatiak, tabako pakete zatiak, txartelak, oihalak ...), assemblage (sokak, egurrak, harea edo metalezko zatiak) pinturarekin konposizioan integraturik agertuko dira. Bestalde, kubismo analitikoan konposizioek zuten itxura zatikatuta galdu egiten da orain kubismo sintetikoan, eta kolore plano handien gainean berreraikitzen da errealitatea. Objektuen funtsezko forma, ehundura, nolakotasun eta kalitateak atzeman daitezke. Hainbat ikuspuntu desberdinetatik aldi berean ikusita baina sinplifikatuta azalduko dira objektuak, barnetik nahiz kanpotik, konbentzionalismo guztietatik at, berria den errepresentazio sistema erabilita.
  • 26. 5.2 Picassoren (1881-1973) sorkuntzaren etapak: Malagan jaio zen. Oso gaztea zela nabarmendu zen marrazteko eta pintatzeko zuen erraztasunagatik, heziketa akademikoa berehala bereganatu zuen. Gero, Bartzelonako giro modernistan integratuta egon ondoren, 1900 urte inguruan Parisera joan zen. Han ekin zion bere garapen artistikoari, hasierako urteetan bizimodu buhamean erabat murgilduta ibili zen eta abangoardia askoren garapenean parte hartu zuen. XX. mendeko eragin handienetako artistatzat hartzen da eta kubismoaren garapenean egindako lanarengatik nabarmentzen da. 2000 artelan baino gehiago margotu zituen. Bere bilakaera artistikoan etapa ugari bereizten dira: • Aldi Urdina (1902-1904). Gosea, hotza eta bakardadea agertzen zuten eszenak pintatu zituen, errealitate sozialean oinarritutako gaiak, alegia. Kolore hotzak, batez ere urdina edo bioleta, ziren nagusi. Lan hauetan posinpresionisten eta espresionisten eragina nabari daiteke, baita Grekorena ere. EL PERIODO AZUL DE PICASSO - (1901/1904) - EL COLOR DE LA TRISTEZA
  • 27. Aldi Urdina El guitarrista, 1910 Dama en Eden Concert, 1903
  • 28. • Aldi Arrosa (1905-1906). Fauvismoaren eraginez, kolore beroagoak (arrosak eta gorrixkak), argiagoak, gozoagoak erabiltzen hasi zen eta pinturaren protagonistak zirkuko pertsonai nomadak ziren (ekilibristak, pierrotak, arlekinak, umeak, biluziak), gai biziagoak eta alaiagoak aukeratu zituen garai honetan. Acrobata con balon
  • 29. • Aldi beltza edo protokubismoa (1906-1907) Kubismoaren sorrera ekarriko zuena. Cezanneren eragina eta Afrikako artearen eragina nabari zaizkio. Kolore ilunen erabilera egiten du eta paisaiak bere funtsezko forma geometrikoetan sinplifikatuak agertzen dira "Horta de S. Juan" eta "Gertrude Stein" erretratua izan daitezke aldi honetako adibide garrantzitsuenak. "Gertrude Stein" erretratua. 1906 "Horta de S. Juan"
  • 30. •Aldi kubista (1907-1916). 1907 urte mugarria da, Picassoren eboluzio artistikoan ez ezik, arte garaikidean: Kubismoaren hasiera. Urte hartan hasi zuen "Avignongo andereñoak", burdel metafisikoa irudikatzen omen zuen artelana. Koadro honekin pinturaren tradizioa irauli nahi zuen eta kubismoaren manifestua bilakatu zen. Errealismoarekin haustura bat dago eta Europar pinturak errenazimendutik landutako ikuspegi hiru dimentsiokoa hautsi zuen. Ondoren, Kubismo Analitikoa garatu zuen eta "Ambroise Vollard" erretratua izan daiteke aldi honetako adibide esanguratsua: objektua zatikatu egiten da haren azterketa egiteko eta koadroan berregiten da hainbat ikuspuntu eta argigune desberdinetatik atzemanda. Geroago Kubismo Sintetikoa garatu zuen, ikuspuntu garrantzitsuenak aukeratu eta objektua ezagunago egiten saiatzen zen. Collagea eta assemblage-aren teknikak sortu zituen. Horrela hainbat bodegoi eta musika instrumentu irudikatu zituen.
  • 32. • Aldi klasikoa (1917-1927): Lehenengo mundu gerran zehar Italiara joaten da eta bertan klasikoak ezagutzen ditu. Kubismoa alde batera utzi eta aldi klasizista bat hasiko da figurazio errealistara bueltatuz.
  • 33. • Aldi surrealista eta espresionista (1928-1944): Lehenengo mundu gerraren hondamenen ondoren, Espainiako egoera (Gerra zibila) eta faxismoen gorakadarekin aldi surrealista agertzen da. Aldi honetan Picassoren kubismoak eboluzionatu egin zuen, espresionismo eta surrealismo bezalako abangoardiak bereganaturik. 1924an Manifestu Surrealista ezagutzera eman zen geroztik, Picassok ametsen mundu surrealistaren esanetara jarri zuen metodo kubista, eta giza gorputz zatikatuak irudikatzen hasi zen. El sueño Bañista sentado
  • 34. 1937an "Gernika" pintatu zuen, gerraren izugarrikeria adierazten duen koadroa, kubismo, espresionismo eta surrealismoren ezaugarriak batzen ditu. Abiazio alemaniarrak izen horretako herria bonbardatu ondoren. Koadro hori erresistentzia antifrankistaren ikurra izan ondoren, gerra ororen, indarkeriaren eta basakeriaren kontrako sinbolo unibertsal bihurtu zen.
  • 35. • Azken aldia (1945-1973). Bigarren mundu Gerraren ondoren, Picassok etapa baikorragoa izan zuen. Sormen lanari ekin zion etengabe eta askatasun osoz, pinturaz gain, plastika arlo guztietan, eta eskultura, zeramika, eta grabatuak ere landu zituen. Artearen historiako lan handi batzuei aplikatu zien metodo kubista, esate baterako, Delacroix, Velazquez ("Las Meninas"), Manet, Goya eta abarren lanen gaineko hainbat bertsio kubista- espresionista-surrealista picassiarrak egin zituen.
  • 36.
  • 37. Matanza en Corea. 1951. Picasso Fusilamenduak. Goya
  • 38. 5.3 George Braque (1882-1963): Braqueren kubismoan 3 aldi ematen dira: Bere lehengo aldian, gainjarritako azalerak eta plano angeluarrak margotzen ditu, kuboen bidez konposatuz. Gero, kubismo analitikoaren fasetik pasa zen eta bere koadroetan objektuak ikuspegietan deskonposatzen ziren hauek ezagutezin gelditu arte. 3. Momentu batetan kubismo sintetikoa lantzen du, tendentzia hau Picassok baino gehiago bultzatuko du. Lehen Mundu Gerratik bueltan, berezko estiloa garatu zuen, kolorearekin lotutako formarekin. Tamaina handiko irudiak irudikatzen ditu. Paisaiaren bat margotzen du. Eta bodegoiak egiten ditu, batez ere.
  • 39. • Lehenengo etapa • Georges Braque. Pequeño puerto en Normandía, primavera 1909. Óleo sobre lienzo, 81.1 x 80.5 cm. Art Institute of Chicago.
  • 40.
  • 41.
  • 42. • 5.4 Juan Gris Juan Grisekin ( 1887 -1927): Madriden jaio zen baino 1906an Parisera joan zen bizitzera. Han Pablo Picasso eta Georges Braque ezagutu zituen. Hasieran ilustratzailea izan zen baino Parisera joan ondoren kubismora pasa zen. Papier collé teknika lantzen hasi zen: kartoi eta paper ebakinak, mihisean itsasten zituen eta olioarekin konbinatzen zituen. Hau izango zen kubismoari egin zion ekarpen garrantzitsuena.
  • 43. Picasso: Las señoritas de Las señoritas de Aviñón. IRUZKINA
  • 44. Picasso: Las señoritas de Las señoritas de Aviñón. IRUZKINA