2. SARRERA IDEIA ETA GALDERA ERAGINKORRA PRODUKTUAK ERREKURTSOAK EBALUAKETA ONDORIOAK
3. Kaixo neska-mutilak, ongi etorriak joko-jolasen mundu zoragarrira!! WebQuest honekin saiatuko gara neska-mutil gehiagorekin praktikatzeko ahalik eta joko-jolas gehien aurkitzen, ikertzen eta ezagutzen. Ezagutu nahi dituzu? Ekintza edo desafio batzuk planteatuko dizkizut. Erantzunak aurkitzeko Interneten laguntza edukiko duzu, mundu osotik bidaiatzeko ahalmena emango baitizu. Hasi nahi zara? Ba pista eskatu hor goazela… Sorte asko! SARRERA
4. IDEIA: Ikasleak taldeetan banaturik munduko kontinente bateko herrialde baten Joko-jolas tradizional bat aukeratuko dute, bertako herrialdearen kulturan (bizimoduan eta aisialdiko ohituretan) oinarriturik. Joko-jolas horren sustraia (barne-logika) ulertzeko asmoz. Informazioa eskuratzeko baliabide teknologikoetan eta inguruko pertsonen bizipenetan baliatuko dira. Behin argazkiak, bideoak eta jolasteko moduaren azalpenak izanda, horrekin mural bat eta blog bat sortuko dute. Ondoren, tailerren bitartez aukeratutako joko-jolasean beharrezkoak diren materialak eraikiko dituzte eta azkenean heziketa fisikoko klasean joko-jolasaren aurkezpen praktikoa egingo dute, ikas talde osoa jolas dezan. IDEIA ETA GALDERA ERAGINKORRA GALDERA ERAGINKORRA: Gai izango zarete munduko herrialde bateko kultura bertako joko-jolas tradizional batekin erlazionatzen?
5. PRODUKTUAK 1- Murala: Jolasaren herrialdea markatuta, argazkiekin dekoratuko duzue. 2- Blog-a: Jolasaren deskribapena, bideoak, argazkiak eta bertako herrialdearen kultura adieraziko duzue. 3- Materialak: Jolasean aritzeko beharrezko materialak egingo dituzue. 4- Aurkezpen praktikoa: Klaseko kide guztiak jolasa ezagutzeko eta horretan aritzeko ahalmena izateko.
8. Jarduera baloreen heziketatik eta arrazen aniztasunetik, osasun ohiturak eta jarduera ludikoak lantzeko pentsatuta dago. Ekintza berria dela pentsatzen dugu non neska-mutilak beraien sormena landu dezakete. Eta gogoratu: “ Tolerantea izan, zuri tratatzea gustatuko litzaizuke bezala tratatu besteak. Tolerantzia pertsona bezala formatzeko oinarri ezinbestekoa da.” ONDORIOAK