SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 8
Downloaden Sie, um offline zu lesen
2013rako 13 ingurumen-iragarpen




                         Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa


Urte berriaren hasiera honetan, ingurumenarekin lotutako aurreikuspen batzuk bildu ditugu,
      Europari eta nazioarteari begira. Hona hemen 2013rako egin ditugun 13 iragarpenak.


                                                                        2013ko urtarrilaren 2a




2013rako 13 ingurumen-iragarpen                                                    -1-
1.         2. faktorea: material gutxiagorekin, balio handiagoa.
Horixe da Europak egindako apustua. Horretarako, ekonomia zirkularrera bideratu behar
dugu garapena; ez dago beste aukerarik. Ekonomiak, beraz, modu eraginkorrean,
neurritsuan eta arduratsuan erabili beharko ditu baliabideak.

Baliabideen gaineko presioa gero eta handiagoa den mundu honetan, Europaren aukera
bakarra ekonomia zirkular baterantz egitea da; hau da, baliabideak modu eraginkorrean
baliatuko dituen eta kanpo-baliabideekiko mendekotasun txikiagoa izango duen
ekonomiarantz. Gure enpresen lehiakortasuna neurri handi batean baliabideen
inportazioarekin lotuta dagoenez, aldaketa bultzatu beharko genuke baliabideak erabiltzeko
eta berreskuratzeko egungo sisteman, balio erantsi handiagoa lortzeko eta horrenbesteko
mendekotasunik ez izateko.

Helburu hori betetzeko asmoz, hainbat bide aztertuko dira Europan: lanpostuen zerga-karga
desplazatzea, baliabideen eraginkortasuna sustatzeko; zergak eta tasak ezartzea bai
berrikuntza      sustatzeko,     bai    enpleguaren,      gizarte-kohesioaren, baliabideen
eraginkortasunaren eta klimarekiko erresilientziaren aldetik sendoa den ekonomia
indartzeko; berrikuntza eta inbertsio publikoa nahiz pribatua sustatzea baliabideak
eraginkortasunez erabiltzen dituzten teknologietan, sistemetan eta ahalmenetan, bai eta
ETEetan ere; merkatu-baldintza hobeak sortzea bizi-zikloan zehar ingurumen-eragin txikia
duten produktuentzat eta zerbitzuentzat, baldin eta iraunkorrak, konpongarriak eta
birziklagarriak badira; eta hainbat helburu finkatzea, ekonomiak 2020an modu eraginkorrean
balia ditzan baliabideak –adierazleen bidez neurtuko litzateke aurrerapenaren bilakaera,
lurraren, materialen zein uraren erabilera eta berotegi-efektuko gasen isurpena eta
biodibertsitatea aintzat hartuta–.

2.         Neurtu! Neurtu!
Neurtu ezin dena, ezin da ebaluatu; beraz, hobetu ere ez. Adierazleak gai jakin baten
egoeraren inguruko informazioa emateko komunikazio-tresnak dira. Ingurumenaren
arloan, non-nahi ditugu «aztarnak» eta «etiketak».

Ingurumen-adierazleen helburua ingurumenaren egoera zehazten duten faktore
garrantzitsuenei buruzko informazioa modu argi eta ulerterrazean ematea da; bai herritarrei,
bai erabakiak hartzeko ardura dutenei. Abiapuntua aztarna ekologikoa izan zen. Aztarna
horrek gizakion eskariak planetako ekosistemen baliabideetan eragindako ingurumen-
eragina neurtzen du, eta baliabideak leheneratzeko Lurrak duen ahalmen ekologikoarekin
lotuta dago. Horren harira, azken urteotan beste «aztarna» batzuk sortu dira, besteak beste:
karbono-arrastoa (pertsona batek zuzenean edo zeharka eragindako berotegi-efektuko
gasak) eta ur-aztarna (gizabanako zein komunitate batek kontsumitzen edo enpresa batek
ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak sortzeko erabilitako ur gezaren bolumena).
Estatuan, erregistro nazional bat martxan jarriko da, karbono-arrastoa kalkulatzen duten
enpresa guztiek hura ofizialki erregistratzeko aukera izan dezaten.

2013an, halako arrastoak neurtzeko ohitura sustatuko da, eta ugariagoak izango dira
produktuen bizi-zikloarekin eta ekodiseinuarekin lotutako etiketa ekologikoak eta
energetikoak.



 2013rako 13 ingurumen-iragarpen                                                -2-
3.         Herritarren boterea.
Informazioa behar bezala jasotzen duten herritarrek jardun egin behar dute.
Administrazioak ingurumenaren arloko gaiei buruzko informazioa eman behar du,
biztanleek kontzientziatuta eta arduraz joka dezaten bultzatzeko.

Herritarren jokabideak oinarrizkoak dira. Gero eta garrantzi handiagoa ematen diote
baliabideak kontsumitzean (metalak, egurra, ura, eta abar) eragiten duten ingurumen-
inpaktuari. Arduradun politikoek prezioak igoz nahiz jaitsiz gure kontsumoa bidera dezaketen
bezala, kontsumitzaileek, beren portaeren bidez, mezuak igor diezazkiekete ekoizleei, eta
gizartearekiko eta ingurumenarekiko modu arduratsuan ekoitzitako produktuak eskatu. Izan
ere, kontsumitzaileek dute azken hitza.

Joera hori aintzat hartuta, eta kontuan izanik Interneten erabiltzaileak 2.000 milioi baino
gehiago direla, eta 6.000 telefono mugikor baino gehiago daudela, 2013an ingurumen-
aplikazio batzuk sortuko dira, segur aski. Administrazioak eta enpresek sortutako aplikazio
horien hartzaileak herritarrak edo talde espezifikoak izango dira, eta bi eginkizun izango
dituzte: kontsumitzen ditugun produktuen inpaktua ezagutaraztea, eta kontzientziatzea,
ingurumen-informazio garrantzitsu eta ulerterraza eskainiz (tokikoa eta/edo eskualdekoa).


4.         Garapenaren metrika birformulatu beharra dago.
Adituen iritzian, barne-produktu gordina ez da tresna egokia gizarte-ongizatea eta
ingurumen-osotasuna neurtzeko. Aurrerapen handiak egin behar dira ekonomia berde eta
inklusiboaren aplikazioan eta neurketan. 2013a oinarrizko urtea izango da, beraz.

Gure egungo eredu ekonomikoek ez dituzte ingurumen egokia izateak dakartzan abantaila
ugariak aintzat hartzen. Gehien-gehienetan, barne-produktu gordinaren adierazlea erabiltzen
da herrialde baten garapen-maila zehazteko, emaitza ekonomikoen balioan oinarrituta.
Nolanahi ere, adierazle horrek alde batera uzten ditu jarduera ekonomikoen bigarren
mailako efektuak, gizartean eta gizakien artean dituenak, alegia; atmosferaren kutsadura,
kasu. Erabakitzeke dago, beraz, jasangarritasuna neurtzeko eta aurrerapena nahiz bizi-
kalitatea baloratzeko modurik egokiena zein den.

Río+20 Biltzarraren ostean, Nazio Batuek garapen jasangarriaren helburuak zein diren
adieraziko dute 2013an. Horiek Milurteko Helburuen osagarri izango dira 2015ean. Helburu
berriak, zehatz eta ulerterrazak, ekintzara bideratuta egon beharko dira. Horrez gain, kopuru
mugatua osatu beharko dute eta asmo handikoak izan, izaera globalarekin, munduko
herrialde guztietan aplikatu ahal izateko. Giza garapenaren indizean, beste aldagai batzuk ere
aintzat hartuko dira; hala nola ekitatea, duintasuna, zoriontasuna eta jasangarritasuna.
Prozesu horrekin batera, gizarteen aurrerapena neurtzeko, BPGz haraindi doazen
jasangarritasun integralaren adierazle sintetikoak bilatuko dituzte, eta, era horretan,
aurrerapauso garrantzitsuak emango ditugu nazioarte mailan.




 2013rako 13 ingurumen-iragarpen                                                  -3-
5.         Enplegu berde gehiago.
Administrazioak, 2013an, enpleguari eusteko eta lanpostu berriak sortzeko ahaleginak
egingo ditu; besteak beste, enplegu berdearen arloan.

Ekonomia berdeari dagokionez, 2020rako munduko aurreikuspenak 3.138 bilioi eurokoak
dira; alor hauetan, batik bat: eraginkortasun energetikoa, uraren kudeaketa jasangarria,
energia berriztagarriak, materialen eraginkortasuna eta ekodiseinua, eta mugikortasun
jasangarria. Merkatu berdeon urteko hazkunde-tasa % 6,5 da. Zehazki, energia
berriztagarrien kasuan, Txinak 2010ean 48.900 milioi dolar inbertitu zituen (% 28 gehiago),
Hegoamerikak eta Erdialdeko Amerikak 13.100 milioi dolar (% 39 gehiago), Ekialde Erdiak eta
Afrikak 5.000 milioi dolar (% 104 gehiago) eta Indiak 3.800 milioi dolar (% 25 gehiago).

Europako aurreikuspenen arabera, baliabideen eraginkortasuna handitzeak 2,8 milioi
enplegu sor ditzake; beste 2 milioi eraginkortasun energetikoko neurrien aplikazioari esker,
eta 3 bat milioi energia berriztagarrien sustapenaren bidez. Euskadin, enplegu berdearen
arloko enpleguak energien sektorean eta karbono gutxiko ekonomian sor litezke (energia
berriztagarriak, jasangarriak eta eraginkortasun energetikoa), bai eta hondakinen
kudeaketan zein tratamenduan, eta hondakin-uren tratamenduan nahiz arazketan ere.
2013an, ildo horretako lankidetza publiko-pribatuak gora egingo du, zalantzarik gabe.


6.         Zain dezagun gure lurraldea.
Pertsona batzuek lurra zaintzen dute. Gaur egun, baso baten balioa egur bihurtzen denean
baino ez dugu aintzat hartzen, eta ez oso-osorik mantentzen denean. Nola edo hala,
baliabide naturalen balioak isla izan behar du ekonomian.

Biodibertsitatea zaintzeko, tresna berritzaileak sortu behar ditugu. Tresna horietako bat gure
lurraldea zaintzean datza. Horretarako, lurjabeei eta erabiltzaileei naturarekin, kulturarekin
eta paisaiarekin lotutako balio eta baliabideak zaintzearen eta egoki erabiltzearen garrantzia
ikusarazi behar diegu. Funtsezkoa da, beraz, lurjabeak eta erakunde publiko zein pribatuak
etengabe lankidetzan aritzea, akordioen eta bestelako mekanismoen bidez. Estatu mailan,
lurraldea zaintzeko 1.731 akordio sinatu dira jada.

Lurraldea zaintzeko sareek kontserbazio-proiektuak elikatzeko finantzazio-mekanismoak
bilatzen dituzte. Mekanismo horien artean, habitat multzoak daude: biodibertsitatearen alde
egiteko, diru pribatua lortzea dute helburu, espekulazioaz baliatu gabe. Halako ekarpena
borondatez egin daitekeen arren, zenbait herrialdetan –AEB, kasu– ingurumen-eraginak
orekatzeko neurriak aplikatzeko mekanismo gisa erabiltzen ari dira. Izango dugu halako
mekanismoen berri.




 2013rako 13 ingurumen-iragarpen                                                  -4-
7.         Ura: balio segurua.
2013a Uraren Lankidetzarako Nazioarteko Urtea izango denez, eta Europako Batzordeak
garrantzi handia ematen dionez uraren gaiari, ura lehentasunezko ingurumen-gai izango da
aurten.

Nazio Batuen Batzar Orokorrak Uraren Lankidetzarako Nazioarteko Urte izendatu du 2013a,
herritarrek uraren garrantziaren inguruko kontzientzia har dezaten, bai lankidetza
areagotzeko aukeren inguruan, bai ura kudeatzeko erronken inguruan. Hori dela-eta, ekimen
ugari bultzatuko dira planeta osoan, urarekin lotutako esparruetan ekintzak sustatzeko
asmoarekin: hezkuntzan, kulturan, zientzietan, gatazken prebentzioan eta konponketan,
etikan eta abar.

Europaren kasuan, batez ere bi helbururekin eman behar dira aurrerapausoak: ura
eraikinetan eraginkortasunez erabiltzeko, eta ura berrerabiltzeko. Halaber, diseinu
ekologikoari buruzko zuzentarauak ura eraginkortasun handiagoz baliatzeko informazioa
emango du, eta, horrez gain, ura berrerabiltzeari buruzko arauak sortuko dira. Hortaz, uraren
kudeaketa integralak bere garrantziari eutsiko dio.

8.         Fracking delakoa: izan ala ez izan.
2013an, kartsua izango da frackingaren erabileraren inguruko eztabaida, nazioartean zein
Euskadin. Ekonomiaren arloan itxaropen handiak pizten dituen prozesu berri guztiekin
gertatzen den bezala, honek ere zalantzak sortu ditu onura potentzialen (horniketa
energetikoa) eta kostu posibleen (osasuna eta ingurumena) inguruan. Zientziak eta
zuhurtziak dute hitza.

Haustura hidraulikoa (fracking delakoa) lurrazpiko gasa eta petrolioa erauzteko edo
areagotzeko teknika bat da. Eztabaida handia sortu da teknika horrek eragiten duen
ingurumen-arriskuaren inguruan. Izan ere, batetik, ur-kontsumo handia behar du, eta,
bestetik, harearekin batera, lurzorua zein lurrazpiko akuiferoak kutsa ditzaketen konposatu
kimikoak ager daitezke.

Ildo horretan, aurrerapen handienak AEBetan ari dira egiten. Dena den, bertako Ingurumen
Agentzia azterlan batean murgilduta dago, ebidentzia zientifiko onenak bilduta, eta 2014an
jakinaraziko ditu emaitzak. Europari dagokionez, bi herrialdek debekatu dute frackinga
(Bulgariak eta Frantziak), eta zenbaitek aldi baterako moratoria ezarri dute (Herbehereek).
Beste batzuek araudia egokitzeari ekin diote; Danimarkak, kasu. Bestalde, Europako
Batzordeak ohikoak ez diren erregai fosilen ingurumen-alderdiei buruzko lantalde tekniko
bat sortu zuen 2012an, informazioa trukatzeko eta ingurumen-arrisku posibleak eta araudia
zehazteko.

Espainian eta Euskadin, kanpoko energia-iturriekiko mendekotasun handia daukagu, eta gero
eta handiagoak dira energiaren kostuak. Horregatik, energia sortzeko aukera ezberdinak
behar bezala baloratu behar ditugu. Eta, hala, ustiaketa mota hori kontuan hartzen ari gara,
sor ditzakeen ingurumen- eta gizarte-ondorioak ahaztu gabe, betiere. Eztabaida interesgarria
izango dugu 2013an.




 2013rako 13 ingurumen-iragarpen                                                 -5-
9.         Klima-aldaketa: motel, baina seguru.
Planeta uste baino azkarrago berotzen ari da; egungo egoera okerragoa da klima-aldaketa
aztertzen duen IPCC taldeak azkenekoz iragarritakoa baino. Europar Batasunak, beraz,
aldaketa geldiaraztera bideratuko ditu laguntzak.

2012ko lehenengo sei hilabeteak erregistroa aurrenekoz egin zenetik beroenak izan dira
AEBetan. Bertan, gainera, azken 56 urteetako lehorte larriena pairatzen ari da. Gizakiok
urtero eragindako berotegi-efektuko gasen isurpenak 49,5 gigatona CO2 ingurukoak dira.
Naturak horren erdia baino ezin du xurgatu; nolanahi ere, xurgatzeko duen ahalmena
txikiagotuz doa. Glaziarrak urtzen ari dira, poloetako izotz-geruzak txikitzen, eta koralezko
uharriak hiltzen.

Negoziazio zail batzuen ondoren, 2012ko abenduan, Klimaren Aldaketari buruzko Dohako
Nazioarteko Konferentziak Kyotoko Protokoloaren bigarren konpromiso aldia adostu zuen.
Bigarren aldi horrek isurpen globalen % 15 baino gutxiago hartzen ditu; hala ere, klimari
buruzko etorkizuneko akordio bat lortzeko zubia da, konpentsazioari eta txostenen
aurkezpenari buruzko arau zorrotzak izango dituena. Dohako Konferentzian, 2020rako
helburuak zabaltzeko eta arintze-ahaleginak areagotzeko eskatu zieten parte-hartzaileek
herrialde guztiei. Aurreikuspenen arabera, 2014an klimari buruzko beste goi-bilera bat
egingo dute estatuburuek eta gobernuburuek, mezua sendotzeko. Bestalde, aurten, 2013an,
klima-aldaketaren aurkako jarduketa indartzeko aukeren inguruan eztabaidatuko dute EBn
nahiz nazioartean.

10.        Eskuratze guztiak dira garrantzitsu: erosketa berdea.
Gastu publikoa herrialde bateko BPGren % 30 izatera irits daiteke. Hortaz, eskuratze
guztiak dira garrantzitsu merkatuak berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde
lerratzeko. Erosketa berdea, publikoa zein pribatua, indarra hartzen ari da.

Europar Batasunak aktiboki babesten eta sustatzen du erosketa eta kontratazio publiko
berdea bere kontsumo eta ekoizpen jasangarriaren politikaren barruan; Europako agintaritza
publikoek urtean 2 bilioi euro baino gehiagoko gastua egiten dute esparru horretan (BPGren
% 19). 2008an, EBk erosketa publiko berdearen berariazko helburuak onartu zituen, eta
Europako Batzordeak aplikatu beharreko babes-neurriak ezarri. Europa 2020 Estrategiak
duela gutxi zehaztu duenaren arabera, hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea
lortzeko bide nagusietako bat da kontratazio publikoa.

Zentzu horretan, Euskadiko Herri Administrazioak produktu eta zerbitzu berdeen multzo bat
hautatu du, eta horiek pixkanaka eskurapenen sisteman txertatzen ari da. Lehentasun gisa
hartutako produktuen eta zerbitzuen ingurumen egokitzapen-maila % 43ra iritsi da
kontratuen kopuruan, eta % 45era, bolumen ekonomikoari dagokionez. 2013an, Europako
eta Eusko Jaurlaritzako xedeak bateratu egingo dira, eta erosketa berde eta berritzaile horrek
zeresana izango du.




 2013rako 13 ingurumen-iragarpen                                                  -6-
11.        Lurraldea, garraioa eta teknologia, bat eginda.
Jakin, badakigu garraioarekin lotutako hiru arazo nagusiak ez direla desagertuko; hots,
klima-aldaketa, auto-pilaketa eta petrolioarekiko mendekotasuna. Nolanahi ere, ekiten
jarraitu behar dugu, aldaketoi aurrea hartu ahal izateko. Aurrerapenak egingo dira
lurraldea modu jasangarrian kudeatzeko orduan.

Europar Batasunak hazkunde jasangarria bultzatzeko dituen planen muinean garraioaren
deskarbonizazioa dago. 2013an, Europak ordezko erregaien estrategia aurkeztuko du (Clean
Power for Transport Package), eta berrikusi egingo du pisuari eta gehieneko neurriei buruzko
araudia. Autoak, pixkanaka, aurrerapen teknologiko berrienetara egokitzen joango dira.
Eraginkortasun energetikoko teknologiak behar ditugu; adibidez, elektrizitatea, hidrogenoa,
gas naturala, biogasa eta bioerregai likidoak. Helburua horiek karbono gutxiko edo
karbonorik gabeko iturrietatik abiatuta ekoitzi ahal izatea da, ondoren ibilgailuen belaunaldi
berrian aplikatzeko.

Europako errepideetan auto-pilaketak eragiten duen kostua BPGren % 1en baliokidea da.
Bideen tarifikazioak berebiziko garrantzia izaten jarraituko du garraio-ohitura
jasangarriagoak hartzeko prozesuan, ibilgailu garbiagoak erostea eta erabiltzea indartuko
baitu. Garraio-sistema adimendunek gero eta onura handiagoak sortuko dituzte, Europako
errepide bidezko garraioa garbiagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa bilakatzen lagunduko
baitute. 2013an, teknologia berrietan oinarritutako esperientzia berritzaileak ezarriko dira,
lurraldearen kudeaketa jasangarria eta garraioa lotuz.

12.        Lankidetza- kontsumoa eta finantzazioa.
2013an, proiektu ekoberritzaile batzuek argia ikusiko dute. Ezberdina da horien
kontsumitzeko, finantzatzeko eta kudeatzeko modua, lankidetzan baitaude oinarrituta.

Lankidetza-kontsumoa sare sozialez eta Interneteko plataformez baliatzen da, eta
partekatzeko, trukatzeko edo alokatzeko eredu berriak eskaintzen ditu. Kontsumo mota berri
horren adibide ditugu etxebizitzak, baratzeak eta ibilgailuak. Ekimena trebetasunak eta
baliabideak partekatzeko, mailegatzeko eta trukatzeko modu berriak garatzean datza.
Bestalde, crowdfunding delakoa daukagu, talde-finantzaketa edo mikromezenasgoa ere
deitzen dena. Lankidetza kolektibo horretan, zenbait pertsonak sare bat sortzen dute, dirua
edo bestelako baliabideak eskuratzeko. Ekologiarekin lotutako guztiak ahalmen handia du,
eta ondo baino hobeto egokitzen da finantzatzeko modu berri horretara.

Crowdfunding plataformei esker, ingurumenarekin lotutako negozioak eta ekimenak
sortzeko finantzazioa lor daiteke; esparru hauen barruan, esaterako: birziklapena,
mugikortasuna, kutsadura, ekodiseinua, etxegintza, energia edo hirietako gune berdeak.
Laguntza mekanismo horren babesean, ekintzailetza berdea etorkizunerako aukera handiak
dituen enplegu iturria da. 2013an proiektu eta ekimen berriak nonahi agertuko ez badira ere,
esparru horrek aukera berriak irekiko dizkie herritarrei; gazteei, batik bat.




 2013rako 13 ingurumen-iragarpen                                                  -7-
13.        Hiri adimendunak (Smart Cities).
Europak dituen erronken artean, hiriak ahalik eta ondoen diseinatzearena da, gune
adimendun eta jasangarriak izan daitezen. Izan ere, europarren hiru laurden inguru
hirietan bizi dira, eta EBko energiaren % 70 kontsumitzen dute.

«Hiri adimenduna» esparru publikoa eta pribatua lotzera bideratutako proiektuak dituen
hiria da, finantzaketa-estrategia bideragarriak garatzen dituena, eta herritarren partaidetza
nahiz berrikuntza sustatzen dituena. Beste modu batera esanda, teknologia berriei,
berrikuntzaren sustapenari eta ezagutzaren kudeaketari esker, bizitzeko egokiagoa,
funtzionalagoa, lehiakorragoa eta modernoagoa den hiria. Jarduketa-esparruen artean, sei
dira nagusiak: ekonomia (enpresetan IKTak erabiltzea, talentua atxikitzea eta erakartzea eta
sormena, ekintzailetza eta enpresa guneak sustatzea); mugikortasuna (konektibitatea eta IKT
azpiegiturak, Interneterako sarbide publikoa); ingurunea (kultura eta identitatea); herritarrak
(giza kapitala, I+G+b); bizi-kalitatea (e-osasuna eta e-gizarteratzea); eta kudeaketa (online
zerbitzu publikoak, gobernu gardena, e-demokrazia). Laburbilduz: teknologiaren bidez,
zerbitzu publikoak modu jasangarrian kudeatzea. 2013an, EBk 365 milioi euro bideratuko
ditu hirietan horrelako konponbide teknologikoak ezartzeko.

Horri dagokionez, garrantzi handiko hiri eta esperientziak dauzkagu Euskadin, nazioartean
ospetsu direnak. 2013an, aurrera jarraituko dugu tamaina ertaineko udalerriak indartzeko,
teknologia adimendunak garatzeko, eta lana sarean egiteko ekimenekin, eta azeleratu ere
egingo ditugu.




 2013rako 13 ingurumen-iragarpen                                                   -8-

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

Local Agenda 21 in the Basque Country, in a local-regional partnership
Local Agenda 21 in the Basque Country, in a local-regional partnershipLocal Agenda 21 in the Basque Country, in a local-regional partnership
Local Agenda 21 in the Basque Country, in a local-regional partnershipUdalsarea21
 
Presentacion Stefan Kuhn
Presentacion Stefan KuhnPresentacion Stefan Kuhn
Presentacion Stefan KuhnUdalsarea21
 
клуб да напишем филм
клуб  да напишем филмклуб  да напишем филм
клуб да напишем филмMaya Bakardjieva
 
My story, your story quest the truth - Bulgaria
My story, your story   quest the truth - BulgariaMy story, your story   quest the truth - Bulgaria
My story, your story quest the truth - BulgariaMaya Bakardjieva
 
3 Craws (Edinburgh) Ltd Products
3 Craws (Edinburgh) Ltd Products3 Craws (Edinburgh) Ltd Products
3 Craws (Edinburgh) Ltd Productsbobskeldon
 
Berdeagoprograma
BerdeagoprogramaBerdeagoprograma
BerdeagoprogramaUdalsarea21
 
СОУ "Св.св.Кирил и Методий" -160 години
СОУ "Св.св.Кирил и Методий" -160 годиниСОУ "Св.св.Кирил и Методий" -160 години
СОУ "Св.св.Кирил и Методий" -160 годиниMaya Bakardjieva
 
Presentacion lund
Presentacion lundPresentacion lund
Presentacion lundUdalsarea21
 

Andere mochten auch (15)

 
Local Agenda 21 in the Basque Country, in a local-regional partnership
Local Agenda 21 in the Basque Country, in a local-regional partnershipLocal Agenda 21 in the Basque Country, in a local-regional partnership
Local Agenda 21 in the Basque Country, in a local-regional partnership
 
Beautiful Nature
Beautiful NatureBeautiful Nature
Beautiful Nature
 
Presentacion Stefan Kuhn
Presentacion Stefan KuhnPresentacion Stefan Kuhn
Presentacion Stefan Kuhn
 
клуб да напишем филм
клуб  да напишем филмклуб  да напишем филм
клуб да напишем филм
 
My story, your story quest the truth - Bulgaria
My story, your story   quest the truth - BulgariaMy story, your story   quest the truth - Bulgaria
My story, your story quest the truth - Bulgaria
 
символи
символисимволи
символи
 
Lissette Centeno
Lissette CentenoLissette Centeno
Lissette Centeno
 
3 Craws (Edinburgh) Ltd Products
3 Craws (Edinburgh) Ltd Products3 Craws (Edinburgh) Ltd Products
3 Craws (Edinburgh) Ltd Products
 
символи
символисимволи
символи
 
Berdeagoprograma
BerdeagoprogramaBerdeagoprograma
Berdeagoprograma
 
СОУ "Св.св.Кирил и Методий" -160 години
СОУ "Св.св.Кирил и Методий" -160 годиниСОУ "Св.св.Кирил и Методий" -160 години
СОУ "Св.св.Кирил и Методий" -160 години
 
Presentacion lund
Presentacion lundPresentacion lund
Presentacion lund
 
2
22
2
 
символи
символисимволи
символи
 

Ähnlich wie 2013rako13iragarpen[1]

Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaEcoEuskadi 2020
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duOrkestra
 
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua EcoEuskadi 2020
 
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzaraEuskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzaraIrekia - EJGV
 
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Irekia - EJGV
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaEcoEuskadi 2020
 
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?sanjoseweb
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
Donostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhDonostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhjosecajoseca
 
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten dumundu_mira
 
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...mundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzEisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzIrekia - EJGV
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaEcoEuskadi 2020
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaARALAR Araba
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEcoEuskadi 2020
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu ProgramaIrekia - EJGV
 

Ähnlich wie 2013rako13iragarpen[1] (20)

Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar du
 
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
 
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzaraEuskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
 
III_IEP_120711.pdf
III_IEP_120711.pdfIII_IEP_120711.pdf
III_IEP_120711.pdf
 
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
 
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
 
Donostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhDonostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lh
 
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzEisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
 
Kutxa
KutxaKutxa
Kutxa
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa
 

Mehr von Udalsarea21

Subvenciones Ambientales para Ayuntamientos País Vasco 2014
Subvenciones Ambientales para Ayuntamientos País Vasco 2014Subvenciones Ambientales para Ayuntamientos País Vasco 2014
Subvenciones Ambientales para Ayuntamientos País Vasco 2014Udalsarea21
 
5º contenedor (visita a Arratia)
5º contenedor (visita a Arratia)5º contenedor (visita a Arratia)
5º contenedor (visita a Arratia)Udalsarea21
 
Taller GEI-ISO 14064
Taller GEI-ISO 14064Taller GEI-ISO 14064
Taller GEI-ISO 14064Udalsarea21
 
13 predicciones para 2013[1]
13 predicciones para 2013[1]13 predicciones para 2013[1]
13 predicciones para 2013[1]Udalsarea21
 
Presentacion xarxa
Presentacion xarxaPresentacion xarxa
Presentacion xarxaUdalsarea21
 
Presentacion nels
Presentacion nelsPresentacion nels
Presentacion nelsUdalsarea21
 
4ª ekitalde ura_pigda
4ª ekitalde ura_pigda 4ª ekitalde ura_pigda
4ª ekitalde ura_pigda Udalsarea21
 
Presentación gestión demanda amvisa
Presentación gestión demanda amvisaPresentación gestión demanda amvisa
Presentación gestión demanda amvisaUdalsarea21
 
Balance Planes Agenda Local 2011 Euskadi
Balance Planes Agenda Local 2011 EuskadiBalance Planes Agenda Local 2011 Euskadi
Balance Planes Agenda Local 2011 EuskadiUdalsarea21
 
Udalsarea 21en komunikazioa
Udalsarea 21en komunikazioa Udalsarea 21en komunikazioa
Udalsarea 21en komunikazioa Udalsarea21
 
Ppt berringurumena 2012 2013
Ppt berringurumena 2012 2013Ppt berringurumena 2012 2013
Ppt berringurumena 2012 2013Udalsarea21
 
2 ekitalde condiciones extremas abril 2012
2 ekitalde condiciones extremas abril 20122 ekitalde condiciones extremas abril 2012
2 ekitalde condiciones extremas abril 2012Udalsarea21
 
Agua. Condiciones extremas y riesgos de inundaciones
Agua. Condiciones extremas y riesgos de inundacionesAgua. Condiciones extremas y riesgos de inundaciones
Agua. Condiciones extremas y riesgos de inundacionesUdalsarea21
 

Mehr von Udalsarea21 (14)

Subvenciones Ambientales para Ayuntamientos País Vasco 2014
Subvenciones Ambientales para Ayuntamientos País Vasco 2014Subvenciones Ambientales para Ayuntamientos País Vasco 2014
Subvenciones Ambientales para Ayuntamientos País Vasco 2014
 
5º contenedor (visita a Arratia)
5º contenedor (visita a Arratia)5º contenedor (visita a Arratia)
5º contenedor (visita a Arratia)
 
Taller GEI-ISO 14064
Taller GEI-ISO 14064Taller GEI-ISO 14064
Taller GEI-ISO 14064
 
13 predicciones para 2013[1]
13 predicciones para 2013[1]13 predicciones para 2013[1]
13 predicciones para 2013[1]
 
Presentacion xarxa
Presentacion xarxaPresentacion xarxa
Presentacion xarxa
 
Presentacion nels
Presentacion nelsPresentacion nels
Presentacion nels
 
4ª ekitalde ura_pigda
4ª ekitalde ura_pigda 4ª ekitalde ura_pigda
4ª ekitalde ura_pigda
 
Presentación gestión demanda amvisa
Presentación gestión demanda amvisaPresentación gestión demanda amvisa
Presentación gestión demanda amvisa
 
Balance Planes Agenda Local 2011 Euskadi
Balance Planes Agenda Local 2011 EuskadiBalance Planes Agenda Local 2011 Euskadi
Balance Planes Agenda Local 2011 Euskadi
 
Udalsarea 21en komunikazioa
Udalsarea 21en komunikazioa Udalsarea 21en komunikazioa
Udalsarea 21en komunikazioa
 
Ppt berringurumena 2012 2013
Ppt berringurumena 2012 2013Ppt berringurumena 2012 2013
Ppt berringurumena 2012 2013
 
2 ekitalde condiciones extremas abril 2012
2 ekitalde condiciones extremas abril 20122 ekitalde condiciones extremas abril 2012
2 ekitalde condiciones extremas abril 2012
 
Agua. Condiciones extremas y riesgos de inundaciones
Agua. Condiciones extremas y riesgos de inundacionesAgua. Condiciones extremas y riesgos de inundaciones
Agua. Condiciones extremas y riesgos de inundaciones
 
4 auzolan21
4 auzolan214 auzolan21
4 auzolan21
 

2013rako13iragarpen[1]

  • 1. 2013rako 13 ingurumen-iragarpen Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Urte berriaren hasiera honetan, ingurumenarekin lotutako aurreikuspen batzuk bildu ditugu, Europari eta nazioarteari begira. Hona hemen 2013rako egin ditugun 13 iragarpenak. 2013ko urtarrilaren 2a 2013rako 13 ingurumen-iragarpen -1-
  • 2. 1. 2. faktorea: material gutxiagorekin, balio handiagoa. Horixe da Europak egindako apustua. Horretarako, ekonomia zirkularrera bideratu behar dugu garapena; ez dago beste aukerarik. Ekonomiak, beraz, modu eraginkorrean, neurritsuan eta arduratsuan erabili beharko ditu baliabideak. Baliabideen gaineko presioa gero eta handiagoa den mundu honetan, Europaren aukera bakarra ekonomia zirkular baterantz egitea da; hau da, baliabideak modu eraginkorrean baliatuko dituen eta kanpo-baliabideekiko mendekotasun txikiagoa izango duen ekonomiarantz. Gure enpresen lehiakortasuna neurri handi batean baliabideen inportazioarekin lotuta dagoenez, aldaketa bultzatu beharko genuke baliabideak erabiltzeko eta berreskuratzeko egungo sisteman, balio erantsi handiagoa lortzeko eta horrenbesteko mendekotasunik ez izateko. Helburu hori betetzeko asmoz, hainbat bide aztertuko dira Europan: lanpostuen zerga-karga desplazatzea, baliabideen eraginkortasuna sustatzeko; zergak eta tasak ezartzea bai berrikuntza sustatzeko, bai enpleguaren, gizarte-kohesioaren, baliabideen eraginkortasunaren eta klimarekiko erresilientziaren aldetik sendoa den ekonomia indartzeko; berrikuntza eta inbertsio publikoa nahiz pribatua sustatzea baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituzten teknologietan, sistemetan eta ahalmenetan, bai eta ETEetan ere; merkatu-baldintza hobeak sortzea bizi-zikloan zehar ingurumen-eragin txikia duten produktuentzat eta zerbitzuentzat, baldin eta iraunkorrak, konpongarriak eta birziklagarriak badira; eta hainbat helburu finkatzea, ekonomiak 2020an modu eraginkorrean balia ditzan baliabideak –adierazleen bidez neurtuko litzateke aurrerapenaren bilakaera, lurraren, materialen zein uraren erabilera eta berotegi-efektuko gasen isurpena eta biodibertsitatea aintzat hartuta–. 2. Neurtu! Neurtu! Neurtu ezin dena, ezin da ebaluatu; beraz, hobetu ere ez. Adierazleak gai jakin baten egoeraren inguruko informazioa emateko komunikazio-tresnak dira. Ingurumenaren arloan, non-nahi ditugu «aztarnak» eta «etiketak». Ingurumen-adierazleen helburua ingurumenaren egoera zehazten duten faktore garrantzitsuenei buruzko informazioa modu argi eta ulerterrazean ematea da; bai herritarrei, bai erabakiak hartzeko ardura dutenei. Abiapuntua aztarna ekologikoa izan zen. Aztarna horrek gizakion eskariak planetako ekosistemen baliabideetan eragindako ingurumen- eragina neurtzen du, eta baliabideak leheneratzeko Lurrak duen ahalmen ekologikoarekin lotuta dago. Horren harira, azken urteotan beste «aztarna» batzuk sortu dira, besteak beste: karbono-arrastoa (pertsona batek zuzenean edo zeharka eragindako berotegi-efektuko gasak) eta ur-aztarna (gizabanako zein komunitate batek kontsumitzen edo enpresa batek ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak sortzeko erabilitako ur gezaren bolumena). Estatuan, erregistro nazional bat martxan jarriko da, karbono-arrastoa kalkulatzen duten enpresa guztiek hura ofizialki erregistratzeko aukera izan dezaten. 2013an, halako arrastoak neurtzeko ohitura sustatuko da, eta ugariagoak izango dira produktuen bizi-zikloarekin eta ekodiseinuarekin lotutako etiketa ekologikoak eta energetikoak. 2013rako 13 ingurumen-iragarpen -2-
  • 3. 3. Herritarren boterea. Informazioa behar bezala jasotzen duten herritarrek jardun egin behar dute. Administrazioak ingurumenaren arloko gaiei buruzko informazioa eman behar du, biztanleek kontzientziatuta eta arduraz joka dezaten bultzatzeko. Herritarren jokabideak oinarrizkoak dira. Gero eta garrantzi handiagoa ematen diote baliabideak kontsumitzean (metalak, egurra, ura, eta abar) eragiten duten ingurumen- inpaktuari. Arduradun politikoek prezioak igoz nahiz jaitsiz gure kontsumoa bidera dezaketen bezala, kontsumitzaileek, beren portaeren bidez, mezuak igor diezazkiekete ekoizleei, eta gizartearekiko eta ingurumenarekiko modu arduratsuan ekoitzitako produktuak eskatu. Izan ere, kontsumitzaileek dute azken hitza. Joera hori aintzat hartuta, eta kontuan izanik Interneten erabiltzaileak 2.000 milioi baino gehiago direla, eta 6.000 telefono mugikor baino gehiago daudela, 2013an ingurumen- aplikazio batzuk sortuko dira, segur aski. Administrazioak eta enpresek sortutako aplikazio horien hartzaileak herritarrak edo talde espezifikoak izango dira, eta bi eginkizun izango dituzte: kontsumitzen ditugun produktuen inpaktua ezagutaraztea, eta kontzientziatzea, ingurumen-informazio garrantzitsu eta ulerterraza eskainiz (tokikoa eta/edo eskualdekoa). 4. Garapenaren metrika birformulatu beharra dago. Adituen iritzian, barne-produktu gordina ez da tresna egokia gizarte-ongizatea eta ingurumen-osotasuna neurtzeko. Aurrerapen handiak egin behar dira ekonomia berde eta inklusiboaren aplikazioan eta neurketan. 2013a oinarrizko urtea izango da, beraz. Gure egungo eredu ekonomikoek ez dituzte ingurumen egokia izateak dakartzan abantaila ugariak aintzat hartzen. Gehien-gehienetan, barne-produktu gordinaren adierazlea erabiltzen da herrialde baten garapen-maila zehazteko, emaitza ekonomikoen balioan oinarrituta. Nolanahi ere, adierazle horrek alde batera uzten ditu jarduera ekonomikoen bigarren mailako efektuak, gizartean eta gizakien artean dituenak, alegia; atmosferaren kutsadura, kasu. Erabakitzeke dago, beraz, jasangarritasuna neurtzeko eta aurrerapena nahiz bizi- kalitatea baloratzeko modurik egokiena zein den. Río+20 Biltzarraren ostean, Nazio Batuek garapen jasangarriaren helburuak zein diren adieraziko dute 2013an. Horiek Milurteko Helburuen osagarri izango dira 2015ean. Helburu berriak, zehatz eta ulerterrazak, ekintzara bideratuta egon beharko dira. Horrez gain, kopuru mugatua osatu beharko dute eta asmo handikoak izan, izaera globalarekin, munduko herrialde guztietan aplikatu ahal izateko. Giza garapenaren indizean, beste aldagai batzuk ere aintzat hartuko dira; hala nola ekitatea, duintasuna, zoriontasuna eta jasangarritasuna. Prozesu horrekin batera, gizarteen aurrerapena neurtzeko, BPGz haraindi doazen jasangarritasun integralaren adierazle sintetikoak bilatuko dituzte, eta, era horretan, aurrerapauso garrantzitsuak emango ditugu nazioarte mailan. 2013rako 13 ingurumen-iragarpen -3-
  • 4. 5. Enplegu berde gehiago. Administrazioak, 2013an, enpleguari eusteko eta lanpostu berriak sortzeko ahaleginak egingo ditu; besteak beste, enplegu berdearen arloan. Ekonomia berdeari dagokionez, 2020rako munduko aurreikuspenak 3.138 bilioi eurokoak dira; alor hauetan, batik bat: eraginkortasun energetikoa, uraren kudeaketa jasangarria, energia berriztagarriak, materialen eraginkortasuna eta ekodiseinua, eta mugikortasun jasangarria. Merkatu berdeon urteko hazkunde-tasa % 6,5 da. Zehazki, energia berriztagarrien kasuan, Txinak 2010ean 48.900 milioi dolar inbertitu zituen (% 28 gehiago), Hegoamerikak eta Erdialdeko Amerikak 13.100 milioi dolar (% 39 gehiago), Ekialde Erdiak eta Afrikak 5.000 milioi dolar (% 104 gehiago) eta Indiak 3.800 milioi dolar (% 25 gehiago). Europako aurreikuspenen arabera, baliabideen eraginkortasuna handitzeak 2,8 milioi enplegu sor ditzake; beste 2 milioi eraginkortasun energetikoko neurrien aplikazioari esker, eta 3 bat milioi energia berriztagarrien sustapenaren bidez. Euskadin, enplegu berdearen arloko enpleguak energien sektorean eta karbono gutxiko ekonomian sor litezke (energia berriztagarriak, jasangarriak eta eraginkortasun energetikoa), bai eta hondakinen kudeaketan zein tratamenduan, eta hondakin-uren tratamenduan nahiz arazketan ere. 2013an, ildo horretako lankidetza publiko-pribatuak gora egingo du, zalantzarik gabe. 6. Zain dezagun gure lurraldea. Pertsona batzuek lurra zaintzen dute. Gaur egun, baso baten balioa egur bihurtzen denean baino ez dugu aintzat hartzen, eta ez oso-osorik mantentzen denean. Nola edo hala, baliabide naturalen balioak isla izan behar du ekonomian. Biodibertsitatea zaintzeko, tresna berritzaileak sortu behar ditugu. Tresna horietako bat gure lurraldea zaintzean datza. Horretarako, lurjabeei eta erabiltzaileei naturarekin, kulturarekin eta paisaiarekin lotutako balio eta baliabideak zaintzearen eta egoki erabiltzearen garrantzia ikusarazi behar diegu. Funtsezkoa da, beraz, lurjabeak eta erakunde publiko zein pribatuak etengabe lankidetzan aritzea, akordioen eta bestelako mekanismoen bidez. Estatu mailan, lurraldea zaintzeko 1.731 akordio sinatu dira jada. Lurraldea zaintzeko sareek kontserbazio-proiektuak elikatzeko finantzazio-mekanismoak bilatzen dituzte. Mekanismo horien artean, habitat multzoak daude: biodibertsitatearen alde egiteko, diru pribatua lortzea dute helburu, espekulazioaz baliatu gabe. Halako ekarpena borondatez egin daitekeen arren, zenbait herrialdetan –AEB, kasu– ingurumen-eraginak orekatzeko neurriak aplikatzeko mekanismo gisa erabiltzen ari dira. Izango dugu halako mekanismoen berri. 2013rako 13 ingurumen-iragarpen -4-
  • 5. 7. Ura: balio segurua. 2013a Uraren Lankidetzarako Nazioarteko Urtea izango denez, eta Europako Batzordeak garrantzi handia ematen dionez uraren gaiari, ura lehentasunezko ingurumen-gai izango da aurten. Nazio Batuen Batzar Orokorrak Uraren Lankidetzarako Nazioarteko Urte izendatu du 2013a, herritarrek uraren garrantziaren inguruko kontzientzia har dezaten, bai lankidetza areagotzeko aukeren inguruan, bai ura kudeatzeko erronken inguruan. Hori dela-eta, ekimen ugari bultzatuko dira planeta osoan, urarekin lotutako esparruetan ekintzak sustatzeko asmoarekin: hezkuntzan, kulturan, zientzietan, gatazken prebentzioan eta konponketan, etikan eta abar. Europaren kasuan, batez ere bi helbururekin eman behar dira aurrerapausoak: ura eraikinetan eraginkortasunez erabiltzeko, eta ura berrerabiltzeko. Halaber, diseinu ekologikoari buruzko zuzentarauak ura eraginkortasun handiagoz baliatzeko informazioa emango du, eta, horrez gain, ura berrerabiltzeari buruzko arauak sortuko dira. Hortaz, uraren kudeaketa integralak bere garrantziari eutsiko dio. 8. Fracking delakoa: izan ala ez izan. 2013an, kartsua izango da frackingaren erabileraren inguruko eztabaida, nazioartean zein Euskadin. Ekonomiaren arloan itxaropen handiak pizten dituen prozesu berri guztiekin gertatzen den bezala, honek ere zalantzak sortu ditu onura potentzialen (horniketa energetikoa) eta kostu posibleen (osasuna eta ingurumena) inguruan. Zientziak eta zuhurtziak dute hitza. Haustura hidraulikoa (fracking delakoa) lurrazpiko gasa eta petrolioa erauzteko edo areagotzeko teknika bat da. Eztabaida handia sortu da teknika horrek eragiten duen ingurumen-arriskuaren inguruan. Izan ere, batetik, ur-kontsumo handia behar du, eta, bestetik, harearekin batera, lurzorua zein lurrazpiko akuiferoak kutsa ditzaketen konposatu kimikoak ager daitezke. Ildo horretan, aurrerapen handienak AEBetan ari dira egiten. Dena den, bertako Ingurumen Agentzia azterlan batean murgilduta dago, ebidentzia zientifiko onenak bilduta, eta 2014an jakinaraziko ditu emaitzak. Europari dagokionez, bi herrialdek debekatu dute frackinga (Bulgariak eta Frantziak), eta zenbaitek aldi baterako moratoria ezarri dute (Herbehereek). Beste batzuek araudia egokitzeari ekin diote; Danimarkak, kasu. Bestalde, Europako Batzordeak ohikoak ez diren erregai fosilen ingurumen-alderdiei buruzko lantalde tekniko bat sortu zuen 2012an, informazioa trukatzeko eta ingurumen-arrisku posibleak eta araudia zehazteko. Espainian eta Euskadin, kanpoko energia-iturriekiko mendekotasun handia daukagu, eta gero eta handiagoak dira energiaren kostuak. Horregatik, energia sortzeko aukera ezberdinak behar bezala baloratu behar ditugu. Eta, hala, ustiaketa mota hori kontuan hartzen ari gara, sor ditzakeen ingurumen- eta gizarte-ondorioak ahaztu gabe, betiere. Eztabaida interesgarria izango dugu 2013an. 2013rako 13 ingurumen-iragarpen -5-
  • 6. 9. Klima-aldaketa: motel, baina seguru. Planeta uste baino azkarrago berotzen ari da; egungo egoera okerragoa da klima-aldaketa aztertzen duen IPCC taldeak azkenekoz iragarritakoa baino. Europar Batasunak, beraz, aldaketa geldiaraztera bideratuko ditu laguntzak. 2012ko lehenengo sei hilabeteak erregistroa aurrenekoz egin zenetik beroenak izan dira AEBetan. Bertan, gainera, azken 56 urteetako lehorte larriena pairatzen ari da. Gizakiok urtero eragindako berotegi-efektuko gasen isurpenak 49,5 gigatona CO2 ingurukoak dira. Naturak horren erdia baino ezin du xurgatu; nolanahi ere, xurgatzeko duen ahalmena txikiagotuz doa. Glaziarrak urtzen ari dira, poloetako izotz-geruzak txikitzen, eta koralezko uharriak hiltzen. Negoziazio zail batzuen ondoren, 2012ko abenduan, Klimaren Aldaketari buruzko Dohako Nazioarteko Konferentziak Kyotoko Protokoloaren bigarren konpromiso aldia adostu zuen. Bigarren aldi horrek isurpen globalen % 15 baino gutxiago hartzen ditu; hala ere, klimari buruzko etorkizuneko akordio bat lortzeko zubia da, konpentsazioari eta txostenen aurkezpenari buruzko arau zorrotzak izango dituena. Dohako Konferentzian, 2020rako helburuak zabaltzeko eta arintze-ahaleginak areagotzeko eskatu zieten parte-hartzaileek herrialde guztiei. Aurreikuspenen arabera, 2014an klimari buruzko beste goi-bilera bat egingo dute estatuburuek eta gobernuburuek, mezua sendotzeko. Bestalde, aurten, 2013an, klima-aldaketaren aurkako jarduketa indartzeko aukeren inguruan eztabaidatuko dute EBn nahiz nazioartean. 10. Eskuratze guztiak dira garrantzitsu: erosketa berdea. Gastu publikoa herrialde bateko BPGren % 30 izatera irits daiteke. Hortaz, eskuratze guztiak dira garrantzitsu merkatuak berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde lerratzeko. Erosketa berdea, publikoa zein pribatua, indarra hartzen ari da. Europar Batasunak aktiboki babesten eta sustatzen du erosketa eta kontratazio publiko berdea bere kontsumo eta ekoizpen jasangarriaren politikaren barruan; Europako agintaritza publikoek urtean 2 bilioi euro baino gehiagoko gastua egiten dute esparru horretan (BPGren % 19). 2008an, EBk erosketa publiko berdearen berariazko helburuak onartu zituen, eta Europako Batzordeak aplikatu beharreko babes-neurriak ezarri. Europa 2020 Estrategiak duela gutxi zehaztu duenaren arabera, hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea lortzeko bide nagusietako bat da kontratazio publikoa. Zentzu horretan, Euskadiko Herri Administrazioak produktu eta zerbitzu berdeen multzo bat hautatu du, eta horiek pixkanaka eskurapenen sisteman txertatzen ari da. Lehentasun gisa hartutako produktuen eta zerbitzuen ingurumen egokitzapen-maila % 43ra iritsi da kontratuen kopuruan, eta % 45era, bolumen ekonomikoari dagokionez. 2013an, Europako eta Eusko Jaurlaritzako xedeak bateratu egingo dira, eta erosketa berde eta berritzaile horrek zeresana izango du. 2013rako 13 ingurumen-iragarpen -6-
  • 7. 11. Lurraldea, garraioa eta teknologia, bat eginda. Jakin, badakigu garraioarekin lotutako hiru arazo nagusiak ez direla desagertuko; hots, klima-aldaketa, auto-pilaketa eta petrolioarekiko mendekotasuna. Nolanahi ere, ekiten jarraitu behar dugu, aldaketoi aurrea hartu ahal izateko. Aurrerapenak egingo dira lurraldea modu jasangarrian kudeatzeko orduan. Europar Batasunak hazkunde jasangarria bultzatzeko dituen planen muinean garraioaren deskarbonizazioa dago. 2013an, Europak ordezko erregaien estrategia aurkeztuko du (Clean Power for Transport Package), eta berrikusi egingo du pisuari eta gehieneko neurriei buruzko araudia. Autoak, pixkanaka, aurrerapen teknologiko berrienetara egokitzen joango dira. Eraginkortasun energetikoko teknologiak behar ditugu; adibidez, elektrizitatea, hidrogenoa, gas naturala, biogasa eta bioerregai likidoak. Helburua horiek karbono gutxiko edo karbonorik gabeko iturrietatik abiatuta ekoitzi ahal izatea da, ondoren ibilgailuen belaunaldi berrian aplikatzeko. Europako errepideetan auto-pilaketak eragiten duen kostua BPGren % 1en baliokidea da. Bideen tarifikazioak berebiziko garrantzia izaten jarraituko du garraio-ohitura jasangarriagoak hartzeko prozesuan, ibilgailu garbiagoak erostea eta erabiltzea indartuko baitu. Garraio-sistema adimendunek gero eta onura handiagoak sortuko dituzte, Europako errepide bidezko garraioa garbiagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa bilakatzen lagunduko baitute. 2013an, teknologia berrietan oinarritutako esperientzia berritzaileak ezarriko dira, lurraldearen kudeaketa jasangarria eta garraioa lotuz. 12. Lankidetza- kontsumoa eta finantzazioa. 2013an, proiektu ekoberritzaile batzuek argia ikusiko dute. Ezberdina da horien kontsumitzeko, finantzatzeko eta kudeatzeko modua, lankidetzan baitaude oinarrituta. Lankidetza-kontsumoa sare sozialez eta Interneteko plataformez baliatzen da, eta partekatzeko, trukatzeko edo alokatzeko eredu berriak eskaintzen ditu. Kontsumo mota berri horren adibide ditugu etxebizitzak, baratzeak eta ibilgailuak. Ekimena trebetasunak eta baliabideak partekatzeko, mailegatzeko eta trukatzeko modu berriak garatzean datza. Bestalde, crowdfunding delakoa daukagu, talde-finantzaketa edo mikromezenasgoa ere deitzen dena. Lankidetza kolektibo horretan, zenbait pertsonak sare bat sortzen dute, dirua edo bestelako baliabideak eskuratzeko. Ekologiarekin lotutako guztiak ahalmen handia du, eta ondo baino hobeto egokitzen da finantzatzeko modu berri horretara. Crowdfunding plataformei esker, ingurumenarekin lotutako negozioak eta ekimenak sortzeko finantzazioa lor daiteke; esparru hauen barruan, esaterako: birziklapena, mugikortasuna, kutsadura, ekodiseinua, etxegintza, energia edo hirietako gune berdeak. Laguntza mekanismo horren babesean, ekintzailetza berdea etorkizunerako aukera handiak dituen enplegu iturria da. 2013an proiektu eta ekimen berriak nonahi agertuko ez badira ere, esparru horrek aukera berriak irekiko dizkie herritarrei; gazteei, batik bat. 2013rako 13 ingurumen-iragarpen -7-
  • 8. 13. Hiri adimendunak (Smart Cities). Europak dituen erronken artean, hiriak ahalik eta ondoen diseinatzearena da, gune adimendun eta jasangarriak izan daitezen. Izan ere, europarren hiru laurden inguru hirietan bizi dira, eta EBko energiaren % 70 kontsumitzen dute. «Hiri adimenduna» esparru publikoa eta pribatua lotzera bideratutako proiektuak dituen hiria da, finantzaketa-estrategia bideragarriak garatzen dituena, eta herritarren partaidetza nahiz berrikuntza sustatzen dituena. Beste modu batera esanda, teknologia berriei, berrikuntzaren sustapenari eta ezagutzaren kudeaketari esker, bizitzeko egokiagoa, funtzionalagoa, lehiakorragoa eta modernoagoa den hiria. Jarduketa-esparruen artean, sei dira nagusiak: ekonomia (enpresetan IKTak erabiltzea, talentua atxikitzea eta erakartzea eta sormena, ekintzailetza eta enpresa guneak sustatzea); mugikortasuna (konektibitatea eta IKT azpiegiturak, Interneterako sarbide publikoa); ingurunea (kultura eta identitatea); herritarrak (giza kapitala, I+G+b); bizi-kalitatea (e-osasuna eta e-gizarteratzea); eta kudeaketa (online zerbitzu publikoak, gobernu gardena, e-demokrazia). Laburbilduz: teknologiaren bidez, zerbitzu publikoak modu jasangarrian kudeatzea. 2013an, EBk 365 milioi euro bideratuko ditu hirietan horrelako konponbide teknologikoak ezartzeko. Horri dagokionez, garrantzi handiko hiri eta esperientziak dauzkagu Euskadin, nazioartean ospetsu direnak. 2013an, aurrera jarraituko dugu tamaina ertaineko udalerriak indartzeko, teknologia adimendunak garatzeko, eta lana sarean egiteko ekimenekin, eta azeleratu ere egingo ditugu. 2013rako 13 ingurumen-iragarpen -8-