2. Gizarte Sare Profesional honi buruzko gida praktikoa – Ekonomisten Euskal Elkargoa – - 2010ko ekaina -
3. Elkargokideen arteko harreman zuzena bultzatzeko asmoz, eta kolektiboaren gizarte-sarea, hartu-emanak eta ehuna sortzen laguntzekotan, ekonomista 2.0 -k Ekonomialarientzako Talde Profesionala sortu du LinkedIn gizarte-sare profesionalaren barruan. PARTE HARTZEA GUZTIZ BOLUNTARIOA ETA LIBREA bada ere, onura pertsonalak nahi profesionalak ekarri ahal dizkizuen ekimen honetan izateko gonbitea luzatzen dizuegu. ZERGATIK LINKEDIN? LinkedIn sare profesional hutsa da eta datuen segurtasunerako eta pribatutasunerako neurri zorrotzak hartzen ditu; ondorioz elkargokideen premietara egokitzen dela iritzi diogu. Sare honen antzeko funtzioak eskaintzen dituzten beste gizarte-sare batzuk badauden arren, guztien artean LinkedIn da hedatuena eta erabiliena, eta ondorioz haren alde egin dugu.
4.
5.
6.
7. LindedIn konturik ez baduzu, http://www.linkedin.com helbidean agertzen den estekaren bidez sartu ahal zara (Zatoz orain).
8. Bata bestearen atzean hainbat formulario agertuko zaizkizu, eta horiek bete beharko dituzu (izartxoa duten eremuak derrigorrez bete behar dira).
9. Beste funtzio batzuetara sartzeko pantailak agerrarazten ditugu hemen, baina pausu horiek egin gabe ere aurrera jarrai dezakezu.
10. Gero, LinkedInen barruan egongo gara, Etxeko orrialdean . LinkdedInen pantaila nagusiko zatiak koloreen arabera bereizita agertuko dira. Goiko aldean nabigazio-barra aurkituko dugu beti, eta haren bidez hainbat bilaketa egiteko aukera izango dugu: kontaktuak, enpleguak, enpresak, ...
12. Lanpostuak hitz-gakoen, herrialdeen eta kode postalaren arabera bilatzeko aukera ematen du. Gaur egun zure profilak duen ikuspen-maila, bisita-kopurua eta gainerako erabiltzaileek egindako bilaketetan zenbat bider agertu den ere adierazten dizu, bai eta gomendioak, enplegu berrien jakinarazpenak, ... ere.
13. Sareko gainerako profesionalei galderak egiteko, eta LinkedIn elkarteko beste profesional batzuek egin litzaketen galderei erantzuteko. Erabiltzeko erraz-erraza da, adierazten diren urratsei jarraitzea baino ez dago...
14. Bilatzaile honek, LinkedIneko enpresak sektorearen, kokalekuaren eta izenaren arabera bilatzeko aukera ematen du, baina enpresak gehitzea ere badugu, edo hornitzaileen jarraipena egitea, edota LinkedIneko erabiltzaileek haien zerbitzuei buruz diotena jakitea ere bai.
15. Honako hau kontu- eta konfigurazio-eremua da, gure profila, informazioa, ... aldatzeko gunea.
18. Ohar eta jakinarazpenen eremua. Eremu honek, yahoo, aol, hotmail, gmail, eta abarren posta-zerbitzuetan ditugun kontaktuak lokalizatu eta haiekin harremanetan sartzeko aukera ematen digu.
19. LinkedInek gaur egungo edo iraganeko lankideak edo ikaskideak bilatzeko aukera ematen du, bai eta gure posta elektronikoetan erantsita ditugun kontaktuak lokalizatzeko aukera ere.
20. LinkedInen menua Profil-adierazlea: izena, argazkia, eta osorik dagoen edo ez. Aplikazio-eremua: gure profilean ezarri edo erantsi ditugun aplikazioen leihoak bistaratzen dira.
21. Menuan PROFIL aukera dago, eta bereziki ondo zaindu dugu, sare profesionaletan gure profila geure curriculuma izaten da eta: bertan sartuko ditugu sarean kokatzen lagunduko digula pentsatzen dugun eskarmentua, prestakuntza eta datu interesgarriak.
22. Datuak eransteko prozesua erraz-erraza da, adierazten zaigun estekaren gainean nahi dugun eremua klikatu baino ez dugu egin behar eta: formulario bat irekiko zaigu orduan, eta bertan gure eskarmentuari, prestakuntzari, ... buruzko datuak eskatuko zaizkigu.
23. Adibide bat ematearren, egindako lan bati buruzko datuak eransteko erabiliko dugun formularioa erakusten dugu.
25. Profilaren behe aldean norbait gomendatu daiteke, eta aplikazioak edota web-aren barruko beste zerbitzuetarako estekak erants daitezke.
26. Kontaktuen eremuan kontaktuak inportatu eta dagoeneko baditugunak ikus ditzakegu. Hasieran kontaktuak eransteko eremua hutsik agertuko da, LinkedIn sortu berria dugulako eta oraindik ez daukagulako kontakturik erantsita. Egiteko modua oso intuitiboa da.
27. Kontaktua erantsi ondoren, “erantsita” mezua eta erantsi dugun kontaktua agertuko zaizkigu, kontaktu horri LinkedInen bidez harremanetan jarri nahi dugula jakinarazteko. Izan ere bi gauza desberdin dira kontaktuak eranstea eta kontaktuak gurekin LinkedIn sarean konektatzera gonbidatzea.
29. Aplikazioak, gure profilean erants ditzakegun zerbitzuak dira, Interneteko beste atari batzuekin lotura eginez hainbat aukera eskaintzeko.
30. Taldea eremua ikusiko dugu, hau da, ekonomista guztiak bertan izena eman ahal izateko eta sare profesional honetako topagune izateko ekonomista 2.0 -k taldea sortu duen lekua.
31. LinkedInen barruan, interesatzen zaizkigun zaletasun- edo lan-taldeak sortzeko nahiz bilatzeko aukera dago, eta hain zuzen eremu honetantxe sortu edo bilatuko ditugu. Horretarako bilatzailea edo beste tresnak batzuk erabiliko ditugu, eta pausoz pauso erraz adieraziko digute zer egin behar dugun sare profesional honetan taldeak sortzeko edo bilatzeko.
33. “ Taldeak bilatu” aukeran, honako termino hauetako bat erantsi: RED ekonomista, ekonomista, ekonomista 2.0 , eta horrela "RED Ekonomista“ taldea lokalizatuko dugu.
34. Hauxe da taldearen ikuspegia. Eztabaiden, Ekonomisten Euskal Elkargoko Albisteak RSS bidez jasotzeko, Ekonomisten Euskal Elkargoko enplegu interesgarrien, … inguruko aukerak ematen ditu.
35. Honako esteka hauetan LinkedIn ulertzen lagunduko digun materiala aurkituko dugu: LinkedInen orri ofiziala , sarea azalduz LinkedIn zer den kontzeptualki azaltzen duen bideoa Gida - liburu bisuala , LinkedIn azalduz