SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 3
Downloaden Sie, um offline zu lesen
Energia sortzeko beste prozesu iraunkor batzuk:
baterako sorkuntzako lantegiak




Jose María Montserrat

Baterako sorkuntzan, energia elektrikoa eta termikoa aldi berean sortzen dira
errekuntzaren bitartez. Baterako sorkuntza eraginkortasun handiko prozesua da. Energia
elektrikoa zentralean ekoitzi eta kontsumo-gunera eramateko eta energia termikoa
premien arabera ekoizteko ohiko sistemaren aldean, energiaren aurrezkia %30ekoa izan
daiteke.



Horrela, bada, airearen eta erregaiaren arteko errekuntza gertatzen da gas-turbinan edo
ardatza mugiarazten duen motor alternatiboan, eta, aldi berean, energia elektrikoa
ekoizteko sorgailua ere mugitu egiten da. Aldi berean, ihes-gasen bidez, lurruna sortzen
da berreskurapen-galdaran. Era berean, sortutako lurruna energia elektriko gehiago
ekoizteko ere erabili daiteke lurrun-turbinan.

Beraz, baterako sorkuntza lantegi lagungarria da, eta edozein kontsumo-sistematan
(bizileku-eremuak, ospitaleak, merkataritza-zentroak...) edo lantegitan energia sortzeko
dauden sistemetan dago integratuta. Integrazio hori behar bezala diseinatuta egon
beharko da, instalazioa bera arrakastatsua izan dadin. Horrez gain, era guztietako
konfigurazioak (gas-turbina vs motor elektrikoak, ziklo bakuna vs ziklo konbinatua) eta
instalazioak energia-mota bakoitzean dituen premiak hartu beharko dira kontuan.

Baterako sorkuntzak badu abantailarik, bere eraginkortasuna handiagoa delako, faktura
energetikoan aurreztean eta CO2ko igorpenak murriztean.

Bestetik, sorkuntza deslokalizatua denez, sarean zehar garraiatzeagatiko galera
energetiko gutxiago daude, eta ez da linea elektrikoetan hainbeste inbertitu behar.

Baterako sorkuntza fidagarritasun handiko instalazioa denez, hornikuntza-bermea da,
eta ez dago kanpoko faktoreen eraginpean. Horrez gain, sortutako energia erreaktiboa
kontrolatzeko sistema daukanez, sare elektrikoko energia-galerak murriztu daitezke.

Baterako sorkuntza oso lagungarria izan daiteke enpresen kostu energetikoak
hobetzeko. Beraz, enpresek euren errentagarritasuna handitu ahal izango dutenez, ez
dira lekualdatu beharko eta ez da lanposturik galduko. Hain zuzen ere, lanpostuen 1,4 M
eta industriako BPGren %90 baterako sorkuntzaren bidez lehiakortasuna hobetu
dezaketen sektoreetan dago.

Baterako sorkuntzak oso eragin ona du gure herrialdeko ekonomian, 1.000 M €
ingurukoa, alegia, aurrezki energetikoa, CO2ko igorpenen murrizketa eta banatutako
sorkuntza elektrikoa kontuan hartuta.

Europan, energiaren %11 baterako sorkuntzaren bidez ekoizten da; eta, munduan, %9.

Espainian, 1.000 inguru instalazio daude, eta 6.000 MW sortzen dituzte, hau da, gure
sorkuntza-ahalmenaren %6. Gainera, nahikoa homogeneotasunez banatzen dira lurralde
nazionalean bertan. Sektore ekonomiko nagusia industriala da (%91), eta, bertan,
hazkuntza-ahalmena %50etik gorakoa da PANERen arabera; eta askoz handiagoa,
administrazio publikoaren arabera. Beraz, 25.000 MW-koa ere izan liteke.

Euskadin, baterako sorkuntza 380 MW-koa da, eta hiru lurraldeetan dago banatuta.
Beraz, erkidegoko kontsumo elektrikoaren %12,4koa da.

Euskadin, 54.000 lanpostu daude lotuta baterako sorkuntzako sorkuntza-ahalmen
handiko sektoreekin (urteko BPGren %20).



Espainiako baterako sorkuntzaren hazkuntza Europako batezbestekoa eta aurrezki
energetikorako planetan aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da. Hona hemen arrazoiak:
batetik, gai teknikoak daude, baterako sorkuntza marjinala ez delako hasierakoa bezain
erakargarria; bestetik, gai ekonomikoak daude, krisi finantzarioak eragina eduki duelako
eta zenbait prozesuren errentagarritasunaren inguruko segurtasunik ez dagoelako; eta,
azkenik, ekoizpen-araubide berezian sartzeko zehaztutako potentzia-mugekin lotutako
legegintza-gaiak ere badaude.

Administrazioak arauketaren zein prezioen inguruko ziurgabetasuna murriztu behar du,
inbertsio-prozesuen etorkizuneko errentagarritasuna nolakoa izango den jakin ahal
izateko. Baterako sorkuntzako turbinak berritu behar dira, %70ek 15 urte baino gehiago
edukiko dutelako 2015. urtean.

Europar Batasunean, Baterako Sorkuntzaren Jarduera Sustatzeko 2004/8/EE
Zuzentaraua dago, eta, PANERen (Energia Berriztagarrien Plan Nazionalean), parkea
handitzeko eta berritzeko aurreikuspena egin dute.

Esparru horretan, Petronorreko finketa-jarduera kostu energetikoen baldintzapean dago
erabat, guztizkoaren %63koak dira-eta.

Horrez gain, CO2 gutxiago sortu beharra dago, ingurumenagatik eta horrekin lotutako
kostuengatik.

2008. urtean, Petronorrek hobekuntza energetikorako kanpaina jarri zuen abian, eta
CO2 murrizteko ezohiko inbertsioak onartu zituen. Era berean, baterako sorkuntzako
bigarren unitatea ireki zuen 2010eko abenduan.

Petronorreko baterako sorkuntzako bi lantegiak industria-guneko ekoizpen energetikoan
daude integratuta. Sortutako energia elektrikoak industria-gunearen kontsumoa estaltzen
du, eta %30 sarera esportatzen da.

Petronorreko lantegiek gas naturala erabiltzen dute erregai moduan, ingurumenaren
ikuspegitik onena den alternatiba, alegia.

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera
Petronor. Cuento Athletic Geuria. EuskeraPetronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera
Petronor. Cuento Athletic Geuria. EuskeraPetronor
 
Question Answering on Romanian, English and French Languages
Question Answering on Romanian, English and French LanguagesQuestion Answering on Romanian, English and French Languages
Question Answering on Romanian, English and French LanguagesFaculty of Computer Science
 
Gwt présentation-jug-14avr2011
Gwt présentation-jug-14avr2011Gwt présentation-jug-14avr2011
Gwt présentation-jug-14avr2011Montreal JUG
 
Rich Desktop Applications
Rich Desktop ApplicationsRich Desktop Applications
Rich Desktop Applicationsgoldoraf
 
Services web RESTful
Services web RESTfulServices web RESTful
Services web RESTfulgoldoraf
 
Git ou le renouveau du contrôle de version
Git ou le renouveau du contrôle de versionGit ou le renouveau du contrôle de version
Git ou le renouveau du contrôle de versiongoldoraf
 

Andere mochten auch (7)

Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera
Petronor. Cuento Athletic Geuria. EuskeraPetronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera
Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera
 
Question Answering on Romanian, English and French Languages
Question Answering on Romanian, English and French LanguagesQuestion Answering on Romanian, English and French Languages
Question Answering on Romanian, English and French Languages
 
RIA
RIARIA
RIA
 
Gwt présentation-jug-14avr2011
Gwt présentation-jug-14avr2011Gwt présentation-jug-14avr2011
Gwt présentation-jug-14avr2011
 
Rich Desktop Applications
Rich Desktop ApplicationsRich Desktop Applications
Rich Desktop Applications
 
Services web RESTful
Services web RESTfulServices web RESTful
Services web RESTful
 
Git ou le renouveau du contrôle de version
Git ou le renouveau du contrôle de versionGit ou le renouveau du contrôle de version
Git ou le renouveau du contrôle de version
 

Mehr von Petronor

Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor
 
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023Petronor
 
Calendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de PetronorCalendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de PetronorPetronor
 
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de BilbaoFacsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de BilbaoPetronor
 
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptxPonencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptxPetronor
 
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0Petronor
 
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015Petronor
 
Presentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en RepsolPresentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en RepsolPetronor
 
Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015Petronor
 
Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015Petronor
 
Memoria anual 2013
Memoria anual 2013Memoria anual 2013
Memoria anual 2013Petronor
 
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación RepsolBecas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación RepsolPetronor
 
Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014. Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014. Petronor
 
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014Petronor
 
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...Petronor
 
Calendario 2014
Calendario 2014Calendario 2014
Calendario 2014Petronor
 
GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013Petronor
 
Petronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente IndustrialPetronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente IndustrialPetronor
 
Innovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. PetronorInnovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. PetronorPetronor
 
Petronor control avanzado
Petronor control avanzadoPetronor control avanzado
Petronor control avanzadoPetronor
 

Mehr von Petronor (20)

Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023
 
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
 
Calendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de PetronorCalendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de Petronor
 
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de BilbaoFacsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
 
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptxPonencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
 
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
 
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
 
Presentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en RepsolPresentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en Repsol
 
Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015
 
Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015
 
Memoria anual 2013
Memoria anual 2013Memoria anual 2013
Memoria anual 2013
 
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación RepsolBecas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
 
Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014. Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014.
 
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
 
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
 
Calendario 2014
Calendario 2014Calendario 2014
Calendario 2014
 
GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013
 
Petronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente IndustrialPetronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
 
Innovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. PetronorInnovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. Petronor
 
Petronor control avanzado
Petronor control avanzadoPetronor control avanzado
Petronor control avanzado
 

Petronor energia-sostenible-euskera

  • 1. Energia sortzeko beste prozesu iraunkor batzuk: baterako sorkuntzako lantegiak Jose María Montserrat Baterako sorkuntzan, energia elektrikoa eta termikoa aldi berean sortzen dira errekuntzaren bitartez. Baterako sorkuntza eraginkortasun handiko prozesua da. Energia elektrikoa zentralean ekoitzi eta kontsumo-gunera eramateko eta energia termikoa premien arabera ekoizteko ohiko sistemaren aldean, energiaren aurrezkia %30ekoa izan daiteke. Horrela, bada, airearen eta erregaiaren arteko errekuntza gertatzen da gas-turbinan edo ardatza mugiarazten duen motor alternatiboan, eta, aldi berean, energia elektrikoa ekoizteko sorgailua ere mugitu egiten da. Aldi berean, ihes-gasen bidez, lurruna sortzen
  • 2. da berreskurapen-galdaran. Era berean, sortutako lurruna energia elektriko gehiago ekoizteko ere erabili daiteke lurrun-turbinan. Beraz, baterako sorkuntza lantegi lagungarria da, eta edozein kontsumo-sistematan (bizileku-eremuak, ospitaleak, merkataritza-zentroak...) edo lantegitan energia sortzeko dauden sistemetan dago integratuta. Integrazio hori behar bezala diseinatuta egon beharko da, instalazioa bera arrakastatsua izan dadin. Horrez gain, era guztietako konfigurazioak (gas-turbina vs motor elektrikoak, ziklo bakuna vs ziklo konbinatua) eta instalazioak energia-mota bakoitzean dituen premiak hartu beharko dira kontuan. Baterako sorkuntzak badu abantailarik, bere eraginkortasuna handiagoa delako, faktura energetikoan aurreztean eta CO2ko igorpenak murriztean. Bestetik, sorkuntza deslokalizatua denez, sarean zehar garraiatzeagatiko galera energetiko gutxiago daude, eta ez da linea elektrikoetan hainbeste inbertitu behar. Baterako sorkuntza fidagarritasun handiko instalazioa denez, hornikuntza-bermea da, eta ez dago kanpoko faktoreen eraginpean. Horrez gain, sortutako energia erreaktiboa kontrolatzeko sistema daukanez, sare elektrikoko energia-galerak murriztu daitezke. Baterako sorkuntza oso lagungarria izan daiteke enpresen kostu energetikoak hobetzeko. Beraz, enpresek euren errentagarritasuna handitu ahal izango dutenez, ez dira lekualdatu beharko eta ez da lanposturik galduko. Hain zuzen ere, lanpostuen 1,4 M eta industriako BPGren %90 baterako sorkuntzaren bidez lehiakortasuna hobetu dezaketen sektoreetan dago. Baterako sorkuntzak oso eragin ona du gure herrialdeko ekonomian, 1.000 M € ingurukoa, alegia, aurrezki energetikoa, CO2ko igorpenen murrizketa eta banatutako sorkuntza elektrikoa kontuan hartuta. Europan, energiaren %11 baterako sorkuntzaren bidez ekoizten da; eta, munduan, %9. Espainian, 1.000 inguru instalazio daude, eta 6.000 MW sortzen dituzte, hau da, gure sorkuntza-ahalmenaren %6. Gainera, nahikoa homogeneotasunez banatzen dira lurralde nazionalean bertan. Sektore ekonomiko nagusia industriala da (%91), eta, bertan, hazkuntza-ahalmena %50etik gorakoa da PANERen arabera; eta askoz handiagoa, administrazio publikoaren arabera. Beraz, 25.000 MW-koa ere izan liteke. Euskadin, baterako sorkuntza 380 MW-koa da, eta hiru lurraldeetan dago banatuta. Beraz, erkidegoko kontsumo elektrikoaren %12,4koa da. Euskadin, 54.000 lanpostu daude lotuta baterako sorkuntzako sorkuntza-ahalmen handiko sektoreekin (urteko BPGren %20). Espainiako baterako sorkuntzaren hazkuntza Europako batezbestekoa eta aurrezki energetikorako planetan aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da. Hona hemen arrazoiak:
  • 3. batetik, gai teknikoak daude, baterako sorkuntza marjinala ez delako hasierakoa bezain erakargarria; bestetik, gai ekonomikoak daude, krisi finantzarioak eragina eduki duelako eta zenbait prozesuren errentagarritasunaren inguruko segurtasunik ez dagoelako; eta, azkenik, ekoizpen-araubide berezian sartzeko zehaztutako potentzia-mugekin lotutako legegintza-gaiak ere badaude. Administrazioak arauketaren zein prezioen inguruko ziurgabetasuna murriztu behar du, inbertsio-prozesuen etorkizuneko errentagarritasuna nolakoa izango den jakin ahal izateko. Baterako sorkuntzako turbinak berritu behar dira, %70ek 15 urte baino gehiago edukiko dutelako 2015. urtean. Europar Batasunean, Baterako Sorkuntzaren Jarduera Sustatzeko 2004/8/EE Zuzentaraua dago, eta, PANERen (Energia Berriztagarrien Plan Nazionalean), parkea handitzeko eta berritzeko aurreikuspena egin dute. Esparru horretan, Petronorreko finketa-jarduera kostu energetikoen baldintzapean dago erabat, guztizkoaren %63koak dira-eta. Horrez gain, CO2 gutxiago sortu beharra dago, ingurumenagatik eta horrekin lotutako kostuengatik. 2008. urtean, Petronorrek hobekuntza energetikorako kanpaina jarri zuen abian, eta CO2 murrizteko ezohiko inbertsioak onartu zituen. Era berean, baterako sorkuntzako bigarren unitatea ireki zuen 2010eko abenduan. Petronorreko baterako sorkuntzako bi lantegiak industria-guneko ekoizpen energetikoan daude integratuta. Sortutako energia elektrikoak industria-gunearen kontsumoa estaltzen du, eta %30 sarera esportatzen da. Petronorreko lantegiek gas naturala erabiltzen dute erregai moduan, ingurumenaren ikuspegitik onena den alternatiba, alegia.