SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 32
Downloaden Sie, um offline zu lesen
Lizartzako
ihauteriak2017
Otsailak 11, 17, 18 eta 19
ISSN: 2530-2426 · Lege-gordailua: SS-0058/04
Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa
SARRERA	
3
IHAUTERIAK GOGORATUZ:
PINTXO POTEA VS PUSKE BILTZEA	
4
IHAUTERIAK 2016 IRUDIZ IRUDI	
5
OTSOLAR DANTZA TALDEAREN EKITALDIAK	 8
ESKOLAKO MOZORRO FESTA	
10
HERRIARI BEGIRA:
ZER EGIN DUGU LIZARTZAN 2016EAN?	
11
KIROLA	
14
HOSTOTSA ABESBATZA	
16
2016-AN GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK	 17
MARISA ALDUNTZIN JUANENARI ELKARRIZKETA	 18
LIZARTZAN ZER BERRI?	
20
OTSOLAR IREKITA:
MASKARAK	
22
PONTE HERRITARRA	
26
LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK	 27
LIZARTZAKO EH BILDU	
28
LIZARTZAKO GURE ESKU DAGO	
29
PRINTZAK ETA APAINDU DITZAGUN BALKOIAK	 30
EGITARAUA	
31
bitxurre
Argitaratzailea:
Otsolar DantzaTaldea
http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es · www.facebook.com/otsolar.dantzataldea
Haueregureeskudago
Azkenaldianhitzetikhortzeradarabilkigu:gureeskudago.Herritarrakelkartu,elkarrientzun,adostu,erabaki…Erosoena
korronteari jarraitzea da, gehiegi pentsatu gabe ondokoak egiten duenari jarraitzea… Baina benetan jabetzen ote gara
gure esku dagoenaz?
Gure aurrekoen esku egon zen beraiek ikasi zituzten dantzak ondorengoei erakustea. Eta horri esker ezagutu ditugu guk.
Orain gure esku dago ondorengoek ezagutzeko aukera izatea.
Orain pare bat hamarkada atzera, talde batek elkartzea, elkarri entzun eta Ihauteriak berreskuratzea adostu zuen. Eraba-
kiakhartuetaaurreraeramanahalizatekolaneginzuen.Taldeharkbultzatutakoaegiabihurtzeaherritarreneskuizanzen.
24. aldiz ospatzera goazen honetan, gure esku dago honi jarraipena ematea. Gure esku dago nolako Ihauteriak nahi ditu-
gun adostea. Gure esku dago parte hartzea, laguntzea, jaiaren parte izatea. Gauza guztietan bezala gogoa eta borondatea
izanez gero gainontzekoa gure esku dago.
Urrutira begiratu gabe, gertu gertu, uste baino gauza gehiago ditugu gure esku. Itxaron gabe, gaur bertatik has gaitezen
gure esku dagoena lantzen. Bai bai, ni, hi, hura, zu, zuek eta haiek. Guztion esku dago! Alez ale, gauza txikietatik gauza
handiak lortu daitezke.
Eta nola ez, gure esku dago aurreko urteetako inbidiarik gabeko Ihauteriak ospatzea! Ondo pasa aurtengo Ihauteriak eta
hasi motorrak berotzen hurrengo urteko zilarrezko Ihauterietako!!
OTSOLAR DANTZA TALDEA
3
Krisialdi garaian, taberna giroa berpizteko sortutako as-
makizuna omen da pintxo potea. Inoiz tabernetan zen-
timorik utzi ez duten haiek ere hurbildu dira taberna zu-
lora. Gazte, zein ez hain gazte, pintxoen aitzakian, itzuli
dira unibertsitarioen ostegunetako parranda eta nola
ez,ostiraletako ajeak ere berriz ere badute bere lekua.
Doan ematen dizuten pintxo txiki horregatik zoratu ote
da jendea? Ez da posible, seguru Lizartzako puske biltzea
ez dutela ezagutu...
Hemen ez dago bultzatu beharrik potea eta pintxorik
onena hartzeko, ezta taberna aukeratu beharrik ere. Hori
da hori, jatea… eta goxoena aukeratzekotan zein esango
genuke?? ufff zaileeee oso zaileee.. Pitxo gaziak eta go-
zoak, poteak ere gaziak eta gozoak, etxe bakoitzak bere
espezialitatea ere garatu du dagoeneko. Txoixoa, biz-
kotxoak, kafesnea, sagar zukua, etxeko sagardoa, salda,
pastak, turroiak, patxintxik….. Batzuk eramateko, bes-
teak bertan jateko hau da, hau pagotxa! Eta nola ez, beti
irrifar batekin zabaltzen dizkigu baserritarrak bere etxeko
ateak.
Atarian egun onak eman eta lehenengo dantzarien
txanda izaten da. Agian goiz samar da mugimendu az-
karregiak egiteko, baina, mahaian zain dugun mokaduak
merezi du aguro gerriak eta hankak mugitzea. Baserrita-
rrek txalo artean eta beti irribarretsu, dantza amaitzerako
prest izaten du jan edo edatekoa. Ez dago inon halako
pintxo poterik!
Ozen esan dezakegu beraz, pitxo pote onena, Lizartza-
ko puske biltzea eta sukaldari onenak bertako baserrita-
rrak. Eskerrik asko urtero urtero zuen etxeko ateak horren
eskuzabal irekitzen dizkiguzuen guztioi. Ez dago zuen
parekorik, biba zuek!
PINTXOPOTEA
vs
PUSKEBILTZEA
4
2017 Lizartzako ihauteriak
2016ko Ihauteriak irudiz irudi
5
2016ko Ihauteriak irudiz irudi
6
Iturria: Ataria
Iturria: Ataria
2016ko Ihauteriak irudiz irudi
7
Iturria: Ataria
Otsolardantzataldearenekitaldiak
Atal honetan alde batetik, Otsolar Dantza Taldeak urtean
zehar antolatu dituen ekitaldien berri izango duzue. Bes-
tetik, herrian edo herritik kanpo antolatutako zein ekital-
ditan parte hartu duen ere jakin ahal izango duzue.
Erregeen etorrera
Urteko lehenengo ekitaldian txikienak izan ziren prota-
gonista, erregeen eskutik opariak jaso aurretik beraien
aurrean dantza batzuk eskaintzeko aukera izan zuten.
Ihauteriak
Ekitaldi guztietatik Ihauteriak antolatzen pasatzen du
Otsolarrek denbora gehien. Pasa den urtean berrikun-
tza bezala igandeko bazkariaren ondoren bertso saio
berezia izan genuen, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta
Unai Agirre herritarren artean ibili ziren lizartzarron in-
guruko bertsoak eskainiz.
Bestetik, ezin izan zuten falta dantzarien ohiko ema-
naldiek ere. Lehenengo larunbatean jakina den bezala,
ihauteriei hasiera emateko ekitaldia izaten da, eta pasa
den urtekoan adin guztietako dantzariak ikusi ahal izan
genituen. Bigarren asteburuan, berriz, dantzariak puska
biltzen ibili ziren, bai baserrietan eta baita kalean ere.
Dantzari txiki
Taldeko gaztetxoek inguruko herrietako dantzariekin el-
kartu eta beraien aurrean ikasturtean zehar prestatutako
dantzak eskaintzeko aukera izan zuten, lehenik Tolosako
ihauterietan eta ondoren Anoetako Korputs jaietan.
Erromeri eguna
2016. urtean laugarren aldiz ospatu genuen erromeri egu-
na. Berrikuntza moduan dantza taldeek emanaldia eskaini
zuten plazan. Gonbidatutako dantza taldeak Amasa-Villa-
bonako Oinkari etaTolosako Udaberri izan ziren.
8
2017 Lizartzako ihauteriak
San Juan sua
Urtero legez San Juan bezperan suaren inguruan dan-
tza egiteko aukera izan zuten taldeko gazteek.
Azkarateko dantza emanaldia
Uztailaren 7an Azkaratera joateko aukera izan genuen.
Hasteko, txistulari eta trikitilariez lagundurik ermitara
igo ginen. Bertan, dantzariek agurra eskaini zioten San
Fermini. Azkenik, herriko plazan eskaini zuten emanal-
dia taldeko txiki eta gazteek.
Festak
2016 urteko herriko festetako txupinazoa botatzeko
ohorea izan genuen Otsolar Dantza Taldeko kideok.
Honez gain, emanaldia eta dantza soka ere eskaini ge-
nituen plazan ohikoa den moduan. Dakizuen bezala,
txandaka ateratzen dugu dantza soka neskek eta muti-
lek, eta oraingoan, nesken txanda izan zen.
Orexako kultur hamabostaldia
Orexako kultur hamabostaldiaren barruan, Oinkari Dan-
tza eskolak antolatuta“Eskolatik plazara dantza emanal-
dian”parte hartu genuen, Aduna, Alegi, Amasa-Villabo-
na, Asteasu eta Larraulgo dantzariekin batera.
Gabonak
Urteko azken emanaldia izaten da gabonetakoa, Olen-
tzerori dantzak eskainiz eman zioten ongi etorria talde-
ko gazteek.
Ekitaldi hauez gain, ezkontza eta omenaldietan ere par-
te hartzen du Otsolar DantzaTaldeak. Esaterako, aurten-
goan, Ina Zeberioren hilketaren urteurreneko omenal-
dian parte hartu genuen agurra eskainiz.
9
2017 Lizartzako ihauteriak
Eskolako
mozorrofesta
Gogoratzen al duzue iaz Euskal
Herriko txoko guztietako bisita
jaso genuela? Parranda zaleak zein
kirolariak, barnealdekoak eta kos-
taldekoak guztiak elkartu ziren es-
kolako mozorro festan.
Segalariak, pilotariak, arraunla-
riak, aizkolariak, entzierroko korrika-
lariak, Zaldiko, Ziripot eta Mielotxin
bera ere etorri zen Zaku Zaharrekin
batera kalejiran dantzatzera. Kalean
gora, kalean behera ibili ziren, a ze
festa!! Aurtengorako ere honezkero
prestatu digute zerbait herriko txi-
kienek, ezin duzue galdu!
10
2017 Lizartzako ihauteriak
ZereginduguLizartzan2016an
2016-01-01 Otsabiora igoera 2016-01-05 Erregeak2016-01-02 I. GabonetakoTorneoa
Gael-ek antolatuta
2016-03-11 Emakumeen
eguna ospatzeko ekitaldiak
2016-04-25etik 04-29ra eskolaren astea
2016-05-24 Errauskailua eta osasuna hitzaldia 2016-05-26 Ekuatore Guineako ipuinak eta jokuak
11
2017 Lizartzako ihauteriak
2016-06-04 Erromeri eguna
2016-06-23 San Juan sua
2016-10-01 Lizartzatik mendiz
mendi etxera
2016-06-05 Ina Zeberiori omenaldia
2016-09-08tik 09-11ra Festak 2016-09-22 Jone Etxeberriarekin solasaldia
2016-06-24 Hostotsa abesbatzaren
aukezpen kontzertua
2016-10-15 Sukaldaritza ikastaroa
Txirita elkartean
2016-06-22JokinAranalderekinsolasaldia
2016-07-16Gazteeune
2016-10-22Gaztainbilketa
gurasoelkarteakantolatuta
12
2017 Lizartzako ihauteriak
2016-12-02EuskararenEguna
2016-12-17 Saltsan hobe! sukaldaritza
ikastaroaTxirrita elkartean
2016-12-22,25Kalera,kalera!ekitaldiak
2016-12-27 Haur parkea 2016-12-31SanSilbestre2016-12-24Gabonak
2016-11-25 Bihozkada eta Eraul taldeen kontzertuak.2016-11-03 Salatzen dut hitzaldia
Idoia Iberoren eskutik
13
2017 Lizartzako ihauteriak
KIROLA
AkaitzSarasolaMugertzarekinSolasean
14
2017 Lizartzako ihauteriak
Lizartzak beti izan du kirolerako sena, pilotan, futbolean...
hainbat izen ezagutzera eman dituen herria da gurea. Bai-
na, gaurko protagonista nekazal tradizio handiko kirol baten
aritzen da. Akaitz Sarasola Mugertza dugu herriko zenbait
lagunekin batera sega munduan murgilduta dabilen gaztea.
Hizketaldian, herri kirolen berrindartzeak dituen zailtasunak
aipatu dizkigu, baina, segak behintzat etorkizuna baduela
argi utzi digu.
1- Ba al dakizu sega pikatzen eta zorrozten?
Lizartzan, aurreko urteko festetan sega saioa egin ondo-
ren, aitona batek esan zidan, benetako segalaria izateko
bi gauza horiek menperatzea beharrezkoak nituela. Eta
hori izan da aurtengo udaran landu dudan alorra. Asko
ikasi dut, baina dakien batek edo nik arraiztean edo pi-
katzean oraindik nabari da diferentzia, asko daukat ikas-
teko oraindik.
2- Noiz eta nondik etorri zitzaizun segan hasteko asmoa
edo intentzioa?
Egia esan ez naiz gogoratzen nolatan hartu nuen lehen-
dabiziko aldiz sega bat nire esku artean. Nere aiton-a-
monek bazuten sega zahar bat eta argazki bat baino
gehiago ditut umea nintzela, lehenengo gerturaketa
garai hartan egingo nuen ziurrenik. Ondoren hamar
urte ingururekin belarra ebakitzen saiatzen nintzen,
15
2017 Lizartzako ihauteriak
gaur egun ikusiko banu nola uzten nuen belardia lotsa-
tu egingo nintzatekeela uste dut. Eta azkenik orain dela
hiruzpalau bat urte, kasualitadez, Joxe Gabirondo eza-
gutu nuen eta harekin hasi nintzen segan.
3- Egun, futbola, saskibaloia, eskubaloia, pilota… dira
gehien egiten diren kirolak. Zer dauka segak beste kirolek
ez dutena?
Aipatu dituzun kirol guztiak, modernoak eta urteko
edozein sasoitan praktika daitezkeenak dira. Sega or-
dea tradizio handikoa da gure inguruan, hasiera batean
baserri munduko lanbide bat baina gaur egun kirol be-
zala hartzen dena. Naturaren zikloei, belarrari, baserri
munduari eta naturari erabat lotutako kirola da, hortxe
bere xarma.
4- Uste dut Gabirondo dela zuen entrenatzailea. Zenbat
jende joaten zarete beragana? Lizartzatik zenbat?
Dozena bat gazte joaten gara Gaztelura Joxeren gidari-
tzapean segan aritzera, Belauntzatik, Leaburutik, Gazte-
lu bertatik, Beruetetik eta Lizartzatik. Herritik hiru joaten
gara, Irati, Sheila eta ni. Gazteluko “sega eskolaz” gain
Zaldibia inguruan ere biltzen da zenbait gazte. Gainera,
Oñati, Asteasu eta Lazkaon ere badira gazte segalarik.
Denak helburu berdinarekin, sega kirol bezala indartzea
eta gizarteari ezagutaraztea.
5- Nolakoak izan ohi dira entrenamenduak? Non eta noiz
entrenatzen duzue?
Aurrez esan bezala, belarrari lotutako kirol bat da sega
eta belarra behar dugu entrenatzeko. Hori dela eta, le-
kua ez da finkoa eta inguruko herrietako zelaietan ari-
tzen gara; gehien bat, udara partean. Oraindik gazteak
garenez eta ez dugunez lehiaketetan postu onik lortze-
ko aukera handirik, gure entrenamendua belarra ebaki-
tzean datza. Hori bai, lehiaketak gerturatzen diren hei-
nean, azkartasuna lantzen saiatzen gara baina, bestela,
ez dugu ezer berezirik egiten.
6- Urtean zehar, zein txapelketetan parte hartzen duzu?
Ikusten al da gazterik kirol hau lantzen?
Orain arte gaztetxoei zuzenduriko jaialdietan ibili naiz
gehienbat baina iaz, Europako sega txapelketa ospatu zen
Loiolan eta bertan kanpotik etorritako beste gazte batzue-
kin batera parte hartu nuen. Esperientzia polita izan zen.
Segak etorkizuna baduela iruditzen zait eta indartsu dato-
rrela hain zuzen ere. Bada gogoa, ilusioa, grina.
7- Zertan daukazu hobetu beharra eta zein dira zure
hurrengo pausuak?
Udara honen bukaeran parte hartu nuen lehen aldiz
helduekin lehiaketa batean, ez nuen gauza handirik lor-
tu; azkartasunean irabazteko aukerarik ez nuenez txu-
kun ebakitzen saiatu nintzen. Lan ona egin nuen arren,
hobetu beharreko puntu asko daude, azkartasuna esa-
terako. Sega zorrozten eta pikatzen ere hobetzea gus-
tatuko litzaidake, egunen batean nire segak nik zorroz-
tu eta pikatzeko. Etorkizunera begira, segan jarraitzeko
aukera izatea eta lehen saiakera hartan lortu nuen pos-
tua hobetzea dira nire helburu nagusiak.
8- Zer da segan ondo egiteko giltza edo gauzarik
garrantzitsuena?
Segan ondo egiteko giltza aritzea da, arituz ikasten
baita, gero eta gehiago aritu, orduan eta hobeto. Hala
ere, Joxek askotan esaten digu asko arituta, nekearen
ondorioz, hartzen direla biziorik txarrenak eta gero
txukuntasunean antzematen dela. Horregatik da hain
garrantzitsua, asko aritzea baina beti ere dakien baten
begiradapean, akatsak konpontzeko.
9- Zein izan beharko lukete pausuak, sega eta gure
kulturan hain garrantzitsuak izan diren kirol hauek
berrindartzeko?
Herri kirolen berrindartzea ez da erraza, hasteko fut-
bola, pilota eta gainerako beste kirol ezagunak baino
zailtasun handiagoa dute hasteko garaian, ez baitago
edozein lekutan ikasteko aukerarik eta horregatik, orain
arte, gehienbat, baserri mundukoak aritzen ziren kirol
hauetan, hasteko zuten erraztasunagatik, beste aldetik
berriz, tresneria erostea ia beharrezkoa da eta gares-
ti xamarra da pilota edo baloi batek balio duenarekin
konparatuz. Egia esan ez dakit oso ondo nola dauden
beste herri kirolak, generazio aldaketarik badagoen edo
ez, baina segak behintzat etorkizuna duela argi ikusten
dut, ikusi besterik ez dago iaz, festetan egin genuen
sega jaialdian zenbat gaztetxo bildu ginen eta zenbat
ikusle animatzera hurbildu ziren.
2015eko irailean Hostotsa Abesbatza sortu zen Lizar-
tzan. Xoanek txaranga osatzen duten partaideei talde
bat sortzeko ideia zabaldu zien eta horietako askok
gustura hartu eta animatu ziren ekintza berri honeta-
ra. Poliki poliki taldea sortzea lortu eta lau ahotsetara
abesten diren euskal kantuak ensaiatzen eta moldatzen
hasi ziren.
Hainbat abesti ikasi ondoren, kontzertu bat eskaintze-
ko erabakia hartu zuten. Kontzertu hori 2016ko ekai-
naren 23an izan zen eta bertan aukera izan genuen
mota desberdinetako euskal kantuak eta hauen
moldaketak entzuteko. Kontzertu hori Lizartzako
elizean izan zen eta beraien ahotsez gain, hainbat
instrumentu (pianoa, bibolina…) ere entzun ahal
izan genituen.
Kontzertua eta udarako deskantsuaren ostean,
irailean berriro elkartu eta ensaioekin hasi dira. Pasa
den kurtsoko parteide batzuk ez dute jarraitzen baina
beste batzuk animatu dira eta orain taldea 16 pertso-
na inguruk osatzen dute. Hauek igandero elkartzen dira
12tan Arantzabenean eta gogotsu moldatutako abesti
berriak ikasten ari dira, 2017an ere beste kontzertu bat
emateko asmoarekin.
Hostotsaabesbatza
16
2017 Lizartzako ihauteriak
2016an GUREARTETIKagurtutakoak
•	 Soledad Olano Laskoray 	 2016-01-03 	 90 urte
•	 Pako Ardibide Telleria	 2016-08-09	 59 urte
•	 Paula Urdanpilleta Gogortza	 2016-10-11	 65 urte
•	 Joxe Arzadun Egiluz	 2016-10-19	 71 urte
•	 Joxepa Etxeberria Luluaga	 2016-11-11	 88 urte
•	 Agustin Goikoetxeandia Pagola	 2016-11-24	 70 urte
2016an GUREARTERAETORRITAKOAK
Lide ArzadunVicente
2016-03-15
Galia Albizu Alonso
2016-08-28
Maite Mendigain Moreno
2016-03-22
Ane Fernandez Perez
2016-09-23
Nahikari Maiz Barriola
2016-06-19
Sara Juan Martinez
2016-07-22
17
2017 Lizartzako ihauteriak
EtxeaundikoMarisa
Maria Luisa Aldunzin Juanena, Leitzako Domingo Borda
baserrian jaio zen 1924ko apirilaren 14 ean, (Errepublika
egunean dio berak) beraz aurten 93 urte beteko ditu. Asko
gogoratzen da bera jaiotako baserriaz, gero eta gehiago dio
berak. Migel Ramon Aldunzin Zabaleta Leitzakoa zen bere
aita eta Juana Juanena Eskala bere ama, Ezkurrakoa izatez.
Zazpi senideetan seigarrena da bera, eta umea zela geratu
zen guraso gabe.
Elkarrizketa hau egiteko orduan erietxean aurkitu dugu,
etxeko istripu txiki bat dela eta, baina argi eta hizketa-
rako gogoarekin. Bizitzaren erdia baino gehiago Lizar-
tzan daraman arren, oraindik ez du galdu euskaraz hitz
egiterakoan nafar azentoa. Alaia da izatez eta umoretsu
hartu gaitu beste behin ere.
Zer moduz zaude osasunez?
Ondo nago ustez, besoan nuen kolpea sendatuta dago,
ez dakit nola egin nuen ere, baina deskuidoren bat izan-
go zen.
Leitzan sortua zara, zer gogoratzen duzu zure gazte
garaiez?
Gurasoak haurra nintzela hil zitzaizkidan eta osaba-i-
zeba batzuk hazi ninduten, haiek asko maite ninduten,
Josuss..beren buruak baino gehiago, berez ere alegrea
18
2017 Lizartzako ihauteriak
nintzen eta ondo pasa nun garai hura, garaiko festa eta
juergak ere gogoan ditut, oso desberdinak noski.
Gaspar Barriola Irazustarekin ezkondu eta 1964ean
Lizartzara bizitzera etorri zinen kale Nagusiko Etxeaundi
etxera, erraza izan al zen?
Ni 40 urterekin ezkondu nintzen Gaxparrekin, aurretik
ere izandu nuen beste nobio bat pelotaria zena baina
etxean ez zuten nahi harekin ezkontzerik, parranderoak
izaten zirela horiek eta alde egin eta bakarrik utziko nin-
duela esaten zidaten, baino berriro ere nik esaten nien
eta nire ezezkoarekin Ameriketara alde egin zuen. Gero
Gaxpar azaldu zen eta berehala konpondu ginen eta ez-
konduta gustora etorri nintzen bere ondora.
Etxekoandre izateaz gain, zure ofizioa jostea izan da, noiz
hasi zinen eta nolatan?
Ezkondu aurretik asko ikasi nuen, Donostiarako eta leku
askotarako josten nuen, jantzi onak, ezkontzetarako soi-
nekok ere bai. Txikitatik nuen nik artea, gustatzen zitzi-
ten apaina izatea, hori beti izan dut, eta kamiseta zaha-
rrak geratzen zirenekin kuleroak egiten nituen txikia
nintzela, baserrian eguraldi txarra zenean eta, azkar joa-
ten nintzen jostera. Margarita zen garai hartan Leitzen
jostun ona, zenbat zekien harek!! Eta harekin ikasi nuen
moztu eta josten. Harek esaten zidan: “zuk ez pentsatu
soinekoa politte eta ondo jostea bakarrik dela eh!!, ibil-
tzen ere ondo ikasi behar da, ibiltzen ez badakizu dena
alper-alperrik da. Tente ibili behar da.” Oso jostun ona
izan naiz, sari bat ere irabazi nuen, baina jendeak Do-
nostian erosia zela igual esaten zuen herri txiki baten
josia zela ez esatearren.
Leitzako Ihauteriak aspaldikoak eta ezagunak dira, parte
hartzen al zenuen? Nolakoak ziren zure gazte denboran?
Bai, ahal genuen gehiena dibertitzen ginen.Traste zaha-
rrak atera eta behin mozorrotu ginen lagun bat eta biok,
baina ez atrebitzen kalera ateratzea, eta atzea berriz
etxea jon ginen, jajaja!! Gu bai inoxenteak!!
EtaLizartzakoaknolaikustendituzu?Gustatzenalzaizkizu?
Bai, ikustea asko gustatzen zaizkit, jendea dibertitzen
ikustea gauza politte da. Gu gazteak ginela lanerako bil-
tzen ginenean ere aprobetxatzen zen juergarako, arto
zuritzera bildutakoan eta, izaten ziren han bestelakoak
ere, nobio eginda ere bukatzen zuten zenbaitek.
Zure lanaz aparte, zaletasunik izan al duzu
zerbaitetarako?
Musika gustukoa nuen txikitatik baina ez nuen ikasi, eta
jostuna, baina, filarmonika bat bazuen osaba Julianek
eta harekin ikasi nuen. Nola jotzen zuen harek!! Denbora
nuen guztian harekin aritu nahi izaten nuen. Kutxaree-
kin ere kastañuela moduko doinua jotzen dut, orrazia
eta paperarekin ere telebistan jotzen aritu berria naiz.
Duela gutxi “HerriTxiki Infernu Handi”Telebista saioan
ere parte hartu zenuen, zer nolako esperientzia izan zen
hura?
Gauza batzuk eta kontatu genitun, nik ez nintzela atera-
ko eta beraiek baietz eta hor ibili ginen, baina gauza po-
litte atera zen, parra ederrak egin genituen denak gero.
Marisarekin izandako tartea bai atsegina, urteak au-
rrera dihoazen neurrian beren zama eransten digute,
baina animoa eta irriparra azkena galduko dituen gau-
zak izango direla esango nuke nik. Eskerrikasko Mari-
sa hitz batzuk Otsolarrek Ihauterietarako argitaratzen
duen aldizkariari eskaintzegatik, eta segi horrelaxe irri-
parra banatzen zure inguruan!!
19
2017 Lizartzako ihauteriak
Peio Olanoren absoluzioa
Aznar hiltzen saiatzea egotzitako lau lagunak absolbi-
tu egin zituzten otsailean. Epaiaren arabera, ez zegoen
nahikoa froga Peio Olano, Goio Jimenez, Juan Mari Mu-
jika eta Luis Iruretagoiena zigortzeko.
“Herri txiki infernu handi”telebista saioa Lizartzan
Martxoan herri txiki infernu handi telebista saioaren bi-
sita izan genuen. Bertan Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gu-
rrutxaga hainbat herritarrekin hizketan ikusi ahal izan
genituen.
Txirrita desagertu zela 40 urte
Bernardo Bidaola Atxega “Txirritaren” desagerketaren
40. urteurrena bete zen apirilean. Horrela, “Txirrita 40
urte”txostena aurkeztu zuten. Bertan, bere historia kon-
tatzen dute desagerpenaren egunean, eta gorpua ager-
tu bitarte gertatu zena ulertzen saiatzeko, edo horretan
lehen pausoak emateko, Ander Lizarralde oñatiarrak,
Iñaki Egaña historialariarekin eta Bidaola sendiarekin
batera.Txostenean, bi bertsio ofizialen ahulguneak age-
rian uzteaz gain, ofiziala ez den hirugarren bertsio bat
ere agertzen da. Kontuan izan behar da, ordea, oraindik
informazio guztia ez dagoela eskura (autopsia, informe
poliziala eta abar).
1976ko apirilaren 25ean desagertu zen Txirrita, Liza-
rietan, eta urte bereko maiatzaren 28an agertu zen bere
gorpua Sarako basoetan. 40 urte hauetan senideek ez
dute gertatu zenaren inongo azalpenik jaso. Urteurre-
naren harira, lizartzarraren ezizena hartu zuten Gasteiz-
ko blusak eta neskak Lizartzan izan ziren.
Mikel Olaetxearen azken partida Asegarcerekin
Maiatzaren 22an jokatu zuen Olaetxeak profesional
mailan azken partida Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Lizartzanzerberri?
20
2017 Lizartzako ihauteriak
Aitor Agirrebarrenaren senideen auto istripua
bisitatik bueltan
Ekainean Aitor Agirrebarrenaren senideek istripua izan
zuten bisitatik bueltan zetozela; lizartzarra Cadizeko
Puerto III espetxean dago egun, Lizartzatik 1015 kilome-
trotara. Hau dela eta, “dispertsio politikaren ondorioak”
salatzeko elkarretaratzea egin zen herrian. Era berean,
Etxeratek prentsaurrekoa burutu zuen istripua eta “dis-
pertsio politikaren arriskua” salatzeko, eta Euskal Herri-
ko hiriburuetan ere elkarretaratzeak deitu zituen.
Naparra
Espainiako Auzitegi Nazionalean ‘Naparra’-ren kasua
berriz irekitzeko eskatu zuen Iñigo Iruin abokatuak, au-
zia 36 urtean itxita egon ondoren, froga gehiago dau-
delako. Iñaki Errazkin kazetariaren bidez, “Estatu terro-
rismoarekin” lotutako pertsona baten haria jarraituz,
Gorpuzkiak Mont de Marsan iparraldean ehortzita dau-
dela uste da.
1980ko ekainaren 11n desagertu zen Joxe Migel Etxe-
berria Alvarez ”Naparra” Ziburun —handik ordubete-
ra dago Mont de Marsan— BVEk bere gain hartu zuen
bahiketa eta hilketa. Pako Etxeberria forentseak Auzi-
tegi Nazionalean deklaratu zuen. Etxeberriak esan zue-
nez, Naparraren gorpuzkiak aurkituz gero, hauek iden-
tifikatzea posible izango litzateke. Era berean, gorpua
lurpetik ateratzeko lanetan jardungo du.
Gari Etxeberriaren gose greba
Lizartzarrak gose greba hasi zuen, horrela, greba katea
jarraituz, preso gaixoen askatasunaren alde urriaren
30ean. Seigarren egunean gose greba bertan behera
uztea erabaki zuen sukarrak gora egin baitzion.
Jaka promozio mailako lau t´erdiko txapeldun
Erik Jakak jantzi zuen azaroan pilotako promozioko Lau
T´erdiko txapela Logroñoko Adarragan. 22 eta 10 iraba-
zi zion lizartzarrak Dario Gomez ezkaraitarrari, nagusi-
tasun osoz.
21
2017 Lizartzako ihauteriak
MASKARAK:Jatorri,ezaugarrietafuntzioak
Gizakia existitzen denetik ezagutu da maskararen erabi-
lera eta funtzio nagusia besteengandik nolabait bereiz-
tea izan da, edozein motibogatik, egoerak halaxe agindu
duenean. Esan behar dugu, hala ere, maskarak ez duela
funtzio bat eta bakarra izan. Gaur, gehienetan dantza
eta musikarekin harremanetan badoa ere, ez da horre-
la izan beti. Inauteriekin harreman zuzena badu ere, ez
da maskararen funtzio bakarra izan, ez iraganean, ezta
gaur egun ere. Maskara, munduko gizarte eta kultura
anitzetan egon da -eta dago- presente, eta historiaren
etapa guztietan helburu ezberdin askorekin: jarduera
ludikoetan, kideen identitatea ezkutatzeko sekretupeko
elkarteetan, txamanismoan, Greziako errito dionisiakoe-
tan, Erdi Aroko zaldunen torneoetan, Txinako operan,
Veneziako pertsonaietan, jainkotasun eta espirituekin
harremanetan jartzeko errituetan (Maliko Dogonak, esa-
terako), exorzismoetan, agintaritza erdiesteko ekintze-
tan, mota eta helburu ezberdinetako erritoetan eta beste
kasu askotan. Adibide berria bezain esanguratsua azken
urteotan “V for Vendetta” filmak modan jarri duen maska-
ra dugu, Guy Fawkes katoliko errebelde inglesa irudika-
tuz, mundu mailan ezaguna egin eta protestaren sinbolo
bihurtu dena. Beraz, maskararena, fenomeno unibertsala
dela esan dezakegu, gizakia bezain zaharra.
V forVendetta guy fawkes
22
2017 Lizartzako ihauteriak
Maskaratze kasurik zaharrena Frantzian daukagu. Mi-
di-Pyrenees zonaldean dagoen Cave de Trois Freres (Hiru
Anaien Leizea) izeneko leizezuloan dago Le Sorcier (Az-
tia) bezala ezagutzera eman den margo paleolitikoa.
Ustezko “azti” honek antilope baten gorputza du baina
gizaki baten oinen gainean dago zutik. Garai hartako
erritual eta animalien indarren bereganatzean kokatu
behar da figura hau. Gerora, inauteri askotan (Euskal
Herrian barne) ikusiko dira antzeko elementuak, anima-
liak (hartza, otso, zezen…) ordezkatzen dituzten maska-
ra eta mozorroak jartzea (adarrak, larruak, kaskezurrak,
isopuak…), sinbolikoki euren indarra eta espiritua bere-
ganatzeko xede magiko-erlijiosoarekin.
Zaila da maskara objektu moduan interpretatzen eta
ulertzen. Errepresentazio modu bat da eta balio du ezku-
tatzeko, disimulatzeko, itxurak egiteko, ordezkatzeko edo
funtzio praktikoa emanez helburu zehatz bat lortzeko.
Maskarak izate eta itxura arteko muga aprobetxatzen du
eta horrela erreala, irudikoa eta sinbolikoen arteko mu-
gak jartzen ditu zalantzan. Honengatik guztiagatik men-
debaldeko zibilizazioan, gure gizartean, haustura eta
probokazio bat suposatzen du. Itxuraldatze sinboliko ho-
rrek norberaren identidate bera jarriko du zalantzan, eta
horrela errelitate magiko-mitiko-erlijioso bati egingo dio
erreferentzia.Halaere,maskaramotaaskodaudenheine-
tik, esan dugun bezala, helburuak ere anitzak dira. Kasu
batzutan izango du egunerokotasunarekin lotutako hel-
buru praktikorik, babestearena adibidez: antigas eta ziru-
jauen maskarak; eta beste batzutan, babesteaz gain, izan
ditu bestelako helburu praktikoak, ezkutatzearena, esate
baterako: Erdi Aroko zaldunak torneoetan euren burua
babesteaz gain euren identitatea gorde nahi zutenean.
Maskarak historian: adibide batzuk
greziaklasikoanosozabalduaizanzenmaskararenerabile-
ra, batik bat, Dionisosen aldeko erritoetan. Aditu batzuen
ustez jai honetan dago inauterien jatorria. Erroman eta
Egipton ere erabili izan dira maskarak erritual erlijiosoetan.
ItaliakoCommediaDell’Artenolabaitekoantzerkiinprobi-
satuada,XVIetaXVIII.mendeanosopopularraetaarrakas-
tatsua izan zena. Pertsonaia zehatz batzuetan oinarritzen
da eta hauek bere maskarengatik ziren ezagunak. Soilik
gizonezkoak janzten zuten maskara eta emakumezkoen
papera ere askotan gizonezkoek betetzen zuten.
Commedia Dell’Arteren ondare eta legatua Veneziako
Inauterietan ikus dezakezu gaur egun. Europako Inau-
teri ezagunenaren ezaugarri bereziena da maskara. Hiri
honetan hasieran soilik nobleak zuten maskara jarri eta
mozorrotzeko eskubidea. Gaur herri guztia eta turistak
ere itxuraldatuko dira, maskara bera bihurtu delarik Ve-
neziaren sinbolo bat. Artisauak ikus daitezke maskarak
egiten eta denda askotan souvenir moduan saltzen dira.
Maskarak badu zerbait atabikotik, antzinako misterio-
tsutik, definitzen eta interpretatzen zaila egiten zaigu-
na. Gaur egun oso lotua dago erritual animistekin, hala
Afrika eta Ozeaniako hainbat etnia eta kultura primiti-
Dogon-mali Kultura eta garai ezberdinetako maskara bilduma bat
23
2017 Lizartzako ihauteriak
boekin, nola Europa eta Hegoamerikako Inauterietako
pertsonaiekin. Lehenen artean ezagunenak Maliko Do-
gonak dira. Etnia hau Maliko Hego-Ekialdean kokatzen
da eta antzinako erritual eta sinesmenak oso bizirik di-
tuzte gaur egun oraindik. Erritual horietan janzten di-
tuzten maskarengatik dira oso ezagunak Dogonak.
Beste adibide berezia Txinako Opera da. Hemen maska-
ra objektu fisiko bezala ez da existitzen, maskarak margo-
tutako aurpegiak baitira eta prestatzea ordu asko exijitzen
duen lana da, perfekziotik hurren dauden makillajeak bai-
tira. Irudikatzen dutena historiako eta fikzioko pertsonaiak
dira eta bakoitzaren atzean historia sakon bat dago, kolore
eta marra bakoitzak bere esanahia duelarik.
Maskarak erritoetan: Euskal Herriko kasua
ikusi dugun bezala asko dira maskararen testuinguruak.
Ausar gaitezke esatera, horien artean esanguratsu eta
berezienetakoa, kultu erlijiosoaren osagai bezala, erri-
tualetan sustraitzen dena dela. Euskal Herriko kasuan
horrela aurki dezakegu beti, batik bat, fosilizatuta eta
folklorizatuta geratu diren inauterietako testuinguruan.
Maskara mozorro bat da. Bere funtzioa espiritu, jainko
eta arbasoak ordezkatzea da: kontrola ezartzeko eta in-
guruak hezteko. Gainera, baiezta dezakegu Euskal He-
rriko kasuan, maskarak eta erritoak fosilizatuta baina
bizirik dirauela, bereziki, landa inguruan.
Hainbat ezaugarri aipa daitezke Euskal Herriko maska-
ren inguruan. Azpimarragarria da, lehen ere esan dugu,
maskara gizonari lotuta agertu dela. Dena den, XX.
mendearen bigarren zatian, inauterien berpizkundea
eman denean, bilakaera naturala eman eta emakumeak
ere hasi direla maskara erabiltzen. Ezaugarri formalari
buruz, maskara antromorfikoak eta zoomorfikoak zein
zehaztugabeak dauzkagu; eta materialen aldetik ere
denetik ikus ditzakegu gure herrietan: larruzkoak, oiha-
lezkoak, kartoizkoak, egurrezkoak, metalezkoak…
EuskalHerrikomaskararikberezienetakoa,etaagianeza-
gunena, Unanuko Mamuxarroek janzten duten Katola da.
Unanuako katola
24
2017 Lizartzako ihauteriak
Beriain azpian aurkitzen den herri honetako inauterietan
ateratzen dira gazteak, eskutan makil luze bat dutela eta
maskara jantzita. Maskara bera metalezkoa da, bibote, be-
kain eta guzti hiru koloretan margotuta gizonezko itxura
emanez. Misterio handiko maskara da. Horiez gain, Lapur-
diko inauterietan ere badira bi pertsonaia, maskaradunak,
aski ezagunak: Uztaritzeko Kotilun Gorriak eta Ponpierrak.
Hauek janzten dutena ohilezkoa da, gorria, urre-koloreko
lentejuelaz hornitua dago eta kaskatik zintzilik daramate.
Animalien itxurakoak ere badira herri askotan, Markina eta
Iturengo hartza direlarik, agian, ezagunenak. Eta beste he-
rri askotan helburua ezkutatzea duen oihalezko zehaztu-
gabeak daude zabalduta: Lesakako Zakuzarrak edo Lizar-
tza zein Lantzeko txantxoak kasu.
Inauterigaraiazkanpoere,udagiroan,badaudeerritooso
esanguratsuak;ezagunenaseguruaskoOñatikoada.Korpus
Egunean hainbat santu irudikatuz janzten dituzte maskarak
eta prozesioan doaz kaleetan dantzariei lagunduz. Bukatze-
ko, denen artean bereziena aipatu nahi nuke: Otsagabiako
Boboa.Dantzariendantzakgidatuetabufoiitxuradutenan-
tzeko pertsonaia gehiago badaude Euskal Herriko lurretan
(Eltziegoko Katximorroa, esaterako), baina Otsagabiakoa,
maskara daraman bakarra da eta, gainera, apartekoa da.
Oihalezkoa da eta bi aurpegi ditu, bata aurrera begira, zuria
eta bestea atzera begira, beltza; oihal honek, gainera, buru
osoaestaltzendu,honelaingurukoikuspegiguztiakdituela.
fernando rojotolosa
Ponpierrak eta kotilun gorriak
Bobo-otsagi
Txantxoa
25
2017 Lizartzako ihauteriak
Ponteherritarra
Euskal Herriko inguru honetan behintzat, ez da herri-
rik egongo, herri bezala, izengoiti edo izenkotta propio
bat ez duenik. Txintxarrik, eulik, azak, bareak, xapoak,
igelak, eta nola ez, “ IJITOAK” izen oso ezagunak dira.
Izengoiti bat jartzerakoan, askotan, ez beti, noski, baina,
azpi-azpian, nolabaiteko arrazoiren bat egon dela edo
ezkutatzen dela esan daiteekela dirudi.
Bere garaian, Lizartza, beraz lizartzatarrok,“Ijito Herria”
izengoitiarekin bataiatuak izan ginen, eta sakon-sako-
nean, hain gaizki jarrita ez ote dagon itxura guztiak ere
hartzen ditu. Herritarron artean zenbat izenkotta egon
den, eta dagoen, pixka bat begiratzea nahikoa da kon-
turatzeko, zenbaiterainoko joera edo zaletasuna egon
den, eta dagoen, bigarren izen bat eransteko.
ZERGATIK? Ez da erraza jakitea. Batzuekin zerbait su-
posa daiteke. Esaterako:
BARTALI: Bizikletan. jaioa zelako jarri ote zioten? edo
guztiz alderantzizkoa izateagaitik?
HIRUJO: Begiekin egiten zituen keinuengaitik ote?
Izan liteke, zhur ez dakigu.
Dena dela, nahiko normala izan da, eta da, etxea-
rekiko lotura duten izenak erabiltzea, hau da: Batza,
Mienda, Sasti, Txomin, Xoane, Ezkurra, eta abar oso
luze bat.
Ez da ordea hain normala herritarren ia erdiak izen-
goitiren bat edukitzea, eta batzuk izengoitiarekin baka-
rrik ezagutzea, eta Elizako PONTEKOA ez jakitea.
Zenbaitzuen arrazoia ondorioztatu daiteke, berak era-
biltzen zituzten edo dituzten hitzak direlako, gero eran-
tsi zaizkienak. Adibidez: Bueno Bueno, Kuku, Italia,
Xeix, Laputa, Biblia, etabar etabar.
Beste batzuk, familia ingurutik datozenak direla ema-
ten du. Esaterako: TXOTA, gaur egun gure artean dabi-
lenaren osaba bat ere Txota zen, eta baita osaba horren
lehengusua zen Eugenio Mendia, parrokiko organista
eta errekako goarda zena ere.
Egungo POTXOLOz gain, Jose Antonio Olano Ormae-
txea alkate izandakoari, Potxolo ere deitzen zitzaion,
txikitan potxoloa omen zelako, etabar.
KRISTO TXIKI izengoitia zuen Jose Antonio Olano Tre-
ku izan daiteke sonatuena.
1.907an, alkate zegola, Narbaitzuko garolekuak pinu-
di bihurtu nahian hasi zenean.
Diputazioak geldiarazi zuen, baserritarrentzat garoa
eta larreak ezinbestekoak zirelako beren bizi iraupene-
rako. Agintari xamarra ote zen?
Hor dijoaz batzuk, eta bakarren bat edo beste kenduz
gero, bereziki bigarren ume aldira gerturatuta daude-
nek, ondo ezagutuko dituzte.
Julian Zubeldia
Kristo txiki	 Reina	 Hirujo	 Bueno Bueno	 Txota
Jesukristo	Gobierno	 Laputa	 Kuku	 Potxolo
Jainkoa	 Gobernadorea	Xeix	 Mutxatxo	 Kutxilero
Ama Birjine	 Jenerala	 Kako	 Elio	 Txakal
Biblia	 Armero	 Bartali	 Juan Sendo	 Erlea
Judio	 Maletas	 Diesela	Apattitte	 Mozo
Indiano	 Armarios	 Panarro	Eto	 Zorro
Exin	 Txorra	 Uzkudun	Potro	 Kapon
Txikitin	 Larrus	 Axurtxa	Pittin	 Marron
Zaku	 Italia	 Basilio	Antzelmo	Gorrie
Zapel	 Ijitoa	 Motxa	 Murtziano	Potax
Ttatto	 Teosio	 Ttalo	Tortzido	Arruitz
Pettala	 Manddoa	 Purrutt	Okerra	 Kieto
Tutulus	 Ele	 Kordero	Atanilo	 Hezur
Prieto	 Xipitrio	 Tiraduros	Purgatorio	 Matteko
Figura	 Eloi	 Fulano	Pollollo	 Hozkas
Artxaie	Tuno	 Kaxko	Pottero	 Tartzan
Kokoa	 Natoa	 Robota	Katta	 Fletxa
Lepo	 Jaxinto	 Koxme	Txirri	 Txitin
26
2017 Lizartzako ihauteriak
Badatoz 2017ko Ihauteriak eta gure senide, lagun, eta
Lizartzako herritarrak diren Garikoitz eta Aitor beste ur-
tebetez estatuko beste puntako espetxeetan giltzapean
aurkitzen dira.
Azken urteetan bakerako eta elkar bizitzarako aurre-
rapauso garrantzitsuak ematen ari dira baina, estatu es-
painiarrak zein frantzes estatuak mendekuz eta gorro-
toz beteriko politikarekin jarraitzen dute.
Mendeku gose honen inguruan, dispertsioa da euren
arma sendoa, presoen senideekiko erabiltzen dutena.
Umeek pairatzen dute sufrimendu gehien, kotxean lo-
turik 9 ordu eman beharra; bestalde, senideak, zahar-
tzen dihoazen heinean, hainbeste kilometro egiteko
gai ez direnean, gaixorik dagoelako, gorputzeko ajeak,
etxean geratu beharra; inpotentzia, amorrua, izugarria
da sentitzen den mina. Asteroko kostua ere ez da gu-
txiagorako, poltsiko astintze latza ekartzen du presoa-
ren senide zein lagunentzat!	
Urtero idazten dugu herriko aldizkari honetan, aukera
izaten dugulako gure egoera zein barruko senideen be-
rri emateko, jendearen kontzientzia astindu eta mobili-
zazioetan parte hartzera bultzatu asmoz eta politikariak
berandu izan baino lehen, mugitu daitezen eskatzeko.
Datuak hor daude, oraingoz 16 hildako izan dira, bai-
na astebukaeraro errusiar erruleta horretan sartzeko
arriskua edonork dauka.
Larriki gaixo dauden presoak ere ezin ditugu ahaztu;
minbiziarekin, esklerosia, itsua geratzen ari dena,…
Mendeku gose honekin amaitzeko garaia da, Aitor,
Gari eta gainontzeko euskal presoak zein iheslariak
etxean behar ditugu!
IHAUTERIAK GAINEAN DITUGU, GOZA DEZAGUN
MOZORRO FESTAZ BAINO, GURE SENIDE MAITEAK
ESPETXEETAN BAHITURIK DAUDELA AHAZTU GABE!!
Ta senideon partetik ere hemen duzue bertsoa:
GUREPRESOEKJASODEZATEN
HERRIKOELKARTASUNA,
ESPETXEAKHUSTUTZEAREKIN
SENIDEENASKATASUNA,
LIZARTZAKOIHAUTERITAN
ADINGUZTIENBATASUNA,
BIHOTZEZEMANDIEZAIEGUN
HERRITARRONMAITASUNA!!!
Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak
Lizartzakopresoetaiheslarien
lagunetasenideak
27
2017 Lizartzako ihauteriak
Ihauteriak iritsi diren honetan Lizartzako EH Bildutik,
mozorroz apaindutako egun hauetan, jai giroan murgil-
durik gaudelarik, etorkizunari ere begirada luzatu nahi-
ko genioke.
Bizi-bizi dago herrian, koloretsu antzematen da Gure
Esku Ekimenak martxoaren 19an
gure herrian ez ezik, Tolosaldea
osoan deitu dituen herri galdeke-
tak, Euskal Herriko beste hainbat
eskualde eta herritan bezalaxe.
Gogoratu besterik ez dugu iaz 34
herritan arrakasta handiz burutu zi-
rela galdeketa hauek, eta hurrengo
hilabetetan beste asko deituko dire-
la. Horrek argi uzten duelarik herri-
tarron artean erabakitzeko esku-
bide demokratikoak duen babes
zabala.
Beraz, Lizartzako EH Bilduko ki-
deon aldetik, GED ekimena eta
berau osatzen duten lagunek he-
rrian burutuko duten galdeketari
babes eta beharrezko laguntza
osoa eskaintzen diogu.
Euskal Herriko herritarrei etor-
kizunaz erabakitzeko, kontsul-
tatuak izateko eta libre eta de-
mokratikoki adierazten duten
borondatea errespetatua iza-
teko dagokien eskubidea eta
gaitasuna aldarrikatzen dugu.
Demokrazia herritarron era-
bakia da, eta beraz, eraba-
kitzeko eskubidea gauzatzea
demokraziaren agerpen gorena.
Horretxegatik, EH Bilduk babestu
egin ditu herri-ekimenez burutuko
den erabakitzeko eskubidearen gau-
zatze praktikoa, eta zuei guztioi, Li-
zartzako herritarrei, parte hartzeko
deia luzatzen dizuegu. Gero bakoitzak nahi duena boz-
katutako du libreki, baina aukera daukagunez, aukera
baliatzera, erabiltzera, animatu nahi zaituztegu. Demo-
krazian, hau da, herritarrengan sinesten dugulako.
Lizartzako EH Bilduko kideok, noski, baiezkoaren al-
deko botoa emango dugu, eta he-
rritarrak ere horren alde egitera ani-
matu nahi zaituztegu, iritzi guztiak
errespetatuz. Herri bezala aurrera
egiteko tresnak behar ditugulako,
eta Herri batek izan dezakeen
tresnarik eraginkorrena Estatu
bat delako. Hemen hobeto bi-
zitzeko estatua behar dugun
moduan, Euskarak ere euskal es-
tatua behar du, eta feministok ere
berdintasuna lortzeko estatu bat
behar dugu, eta etxegabetzeak ez
egoteko Estatu bat behar dugu...
Argi dagoena da Espainiar esta-
tuan jarraitzea euskal herritarron-
tzat traba bat dela, ez digu aurrera
egiten uzten, ez ekonomikoki ezta
nazio bezala ditugun erronkei aurre
egiteko orduan ere.
Eraiki dezagun biharko Euskal
Herria guzientzat eta guzien ar-
tean. Herri irekia, integratzai-
lea, geroari begira jartzen dena
eta biharko erronkei erantzu-
teko moduan. Demokrazia,
justizia, berdintasuna eta aska-
tasuna bermatuko duen Euskal
Herria eraiki nahi dugulako, de-
non parte hartzea behar dugu
bihar, datorren martxoaren 19an
burutuko den ariketa demokrati-
koan.
Lizartzako EH Bildu
Galdeketarenatarian
28
2017 Lizartzako ihauteriak
Handia
egiteragoaz
600.000 lagun baino gehiagok izango dute aukera era-
bakitzeko 2017an, Euskal Herri osoan. Zuk ere bai. Mar-
txoaren 19an Lizartzako herritarrok erabaki egingo
dugu, Tolosaldeko gainerako 27 herriekin batera. Esta-
tus politikoa ardatz hartuta hitza hartuko dugu, prota-
gonistak izango gara, eta elkarrekin, etorkizuna irudika-
tuko dugu. Hori baita bidea. Hori baita demokrazia.
Herritarron erabakitzeko eskubidea berme juridiko
eta legal guztiekin bete dadin lan handia egin dugu hila-
beteotan. Eta Tolosaldeko Giltzarriak 2016ko ekainaren
4an martxan jarri zuen zikloa itxiko du aste gutxi barru,
eskualde osoa hartuko duen galdeketa batekin. Baina
ez da ezer amaituko. Gure Esku Dagok lanean jarraituko
du, borondateak ehuntzen, adostasunak bultzatzen eta
erabakirantz pausoak ematen. Baita Lizartzan ere.
Orain, une erabakigarria iritsi da eta tamaina bereko
erantzuna eman behar diogu. Gure ordua da, herritarrona.
Elkarrekinzeregiterairitsigaitezkeensentitunahidugu;ez
baikoaz inora elkarrekin ez bagoaz. Eta bide horretan, zu
ezinbestekoa zara. Horregatik, martxoaren 19ko galdeke-
tan parte hartzera animatzen zaitugu. Ariketa demokrati-
ko hau giltzarria izango da eskualde osoarentzat, eta baita
lizartzarrontzat ere. Herritarrok giltzarri izango gara. Pau-
soz pauso, auzoz auzo eta botoz boto, erabakitzera goaz!
Prest gaude. Handia egitera goaz!
Lizartzako Gure Esku Dago
29
2017 Lizartzako ihauteriak
Apainduditzagun
balkoiak!
Azken urte hauetan bezala aurtengoan ere herrian ihaute-
rietan balkoirik politena, eleganteena, bereziena… sarituko
dugu. Oso ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten
ere horixe espero dugu. Saria “La Perla “ Talasoterapia zen-
troan bi pertsonentzako zirkuitua izango da.
IazNagoreEsnaolaizanzensarihorrenirabazle.Eaaurtenere
ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASI BURUA ASTINTZEN!!!!!
printzak
Aurten 24. ihauteriak eta datorrren urtean….
ZILARREZKO IHAUTERIAK!!!
HANDIA EGINGO DUGU!!
ERNE!!
17 urtetik beherakoek mozorrotuen saria jasotzeko (baserriko
oilaskoak) eta adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak)
ihauteri ondoren emango den afarira joan ahal izateko ezinbes-
tekoa izango dute beren izena ematea tabernetan jarriko diren
zerrendetan. Listak otsailaren 16an jasoko dira.
Adi!
BAZKALONDORAKO, DANTZA ETA
UMOREA UZTARTZEN DITUEN
EMANALDI PAREGABEA!
Ezin duzue galdu!
Bazkaria
Bazkari txartela salgai
otsailak 16 arte:
HELDUAK 20 €
HAURRAK 12 €
(14 urte artekoak)
30
2017 Lizartzako ihauteriak
egitaraua
OTSAILAK 11, LARUNBATA
12.00	 Ihauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz,
Udal ordezkariak eta txekorra plazan ditugula.
Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen
emanaldia.
19.00	 Kantu poteoa herriko ihauteri kantuak abestuz.
OTSAILAK 17, OSTIRALA
14.15	 Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren,
kalejira.
OTSAILAK 18, LARUNBATA
07:00	 Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik
dantzari, txantxo eta txistulariekin.“Diana”
abestuz hasiko dugu ihauteria.
07.30	 Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin
ospeletik.
10.00	 Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.
12.00	 Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota
ataritik.
13.30	 Ihauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik
irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko
dugu herriko frontoian.
18.00	 Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan
bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan
sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta“
Lizartzako talogileak”egindako taloak jateko
aukera izango da.
OTSAILAK 19, IGANDEA
11:00	 Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan.
12:00	 Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi,
mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren,
Lizartzako Ihaute Dantzak plazan.
14.00	 Ihauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz
alaiturik. Ondoren, TIO TERONEN SEMEAK dantza
taldearen emanaldia.
20.30	 Plazan“ijitoa”errez ihauterien amaiera.
31
2017 Lizartzako ihauteriak
31
DanonTxokoa
bar
IÑAUTERIGIROA
Iñauteri giroa
jantzi dezagun mozorroa
iñauteri kolore
Lizartza dago dotore
Musika doinuz, kantu ta soiñuz
hasi gerria mugitzen
giroa sortuz, ta mozorrotuz
kale bazterrak alaitzen.
Goizeko ihintza, gaueko printza
iñauterietan uztartuz
festa da giltza, umorez mintza
ilusioz parte hartuz.
Iñauteri, iñauteri
zai gaude ta, etor zaitez
iñauteri, iñauteri
Lizartzara, etor zaitez.
Balmaseda
Banaketak
Lizartzako Udala

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Was ist angesagt? (20)

Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale bereziaKilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
 
Historikoa izan da
Historikoa izan daHistorikoa izan da
Historikoa izan da
 
Zaldibarko jaiak 2016
Zaldibarko jaiak 2016Zaldibarko jaiak 2016
Zaldibarko jaiak 2016
 
Berrizko jaien gehigarria 2015
 Berrizko jaien gehigarria 2015 Berrizko jaien gehigarria 2015
Berrizko jaien gehigarria 2015
 
Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016
 
Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014
 
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 
San prudentzio 2016
San prudentzio 2016San prudentzio 2016
San prudentzio 2016
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Apatako jaien gehigarria 2015
 Apatako jaien gehigarria 2015 Apatako jaien gehigarria 2015
Apatako jaien gehigarria 2015
 
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013
 
Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017
 
Elorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarriaElorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarria
 
Garaiko jaien gehigarria
Garaiko jaien gehigarriaGaraiko jaien gehigarria
Garaiko jaien gehigarria
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Elorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarriaElorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarria
 

Ähnlich wie LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
BASORLEGI
 

Ähnlich wie LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017 (18)

Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
 
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUAAnder Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
 
San blasetako gehigarria 2016
 San blasetako gehigarria 2016 San blasetako gehigarria 2016
San blasetako gehigarria 2016
 
San Pelaio 2012
San Pelaio 2012San Pelaio 2012
San Pelaio 2012
 
San Blas 2017
San Blas 2017San Blas 2017
San Blas 2017
 
Izurtzako jaien gehigarria 2015
 Izurtzako jaien gehigarria 2015 Izurtzako jaien gehigarria 2015
Izurtzako jaien gehigarria 2015
 
Gabonak 2014 Ormaizti
Gabonak 2014 OrmaiztiGabonak 2014 Ormaizti
Gabonak 2014 Ormaizti
 
Zornotzako jaien gehigarria 2015
 Zornotzako jaien gehigarria 2015 Zornotzako jaien gehigarria 2015
Zornotzako jaien gehigarria 2015
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Gabonak 2016
Gabonak 2016Gabonak 2016
Gabonak 2016
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
26.buletina
26.buletina26.buletina
26.buletina
 
Gabonetako egitaraua 2017
Gabonetako egitaraua 2017Gabonetako egitaraua 2017
Gabonetako egitaraua 2017
 
Izurtzako jaietako gehigarria
Izurtzako jaietako gehigarriaIzurtzako jaietako gehigarria
Izurtzako jaietako gehigarria
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 

LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

  • 2. ISSN: 2530-2426 · Lege-gordailua: SS-0058/04 Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa SARRERA 3 IHAUTERIAK GOGORATUZ: PINTXO POTEA VS PUSKE BILTZEA 4 IHAUTERIAK 2016 IRUDIZ IRUDI 5 OTSOLAR DANTZA TALDEAREN EKITALDIAK 8 ESKOLAKO MOZORRO FESTA 10 HERRIARI BEGIRA: ZER EGIN DUGU LIZARTZAN 2016EAN? 11 KIROLA 14 HOSTOTSA ABESBATZA 16 2016-AN GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK 17 MARISA ALDUNTZIN JUANENARI ELKARRIZKETA 18 LIZARTZAN ZER BERRI? 20 OTSOLAR IREKITA: MASKARAK 22 PONTE HERRITARRA 26 LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK 27 LIZARTZAKO EH BILDU 28 LIZARTZAKO GURE ESKU DAGO 29 PRINTZAK ETA APAINDU DITZAGUN BALKOIAK 30 EGITARAUA 31 bitxurre Argitaratzailea: Otsolar DantzaTaldea http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es · www.facebook.com/otsolar.dantzataldea
  • 3. Haueregureeskudago Azkenaldianhitzetikhortzeradarabilkigu:gureeskudago.Herritarrakelkartu,elkarrientzun,adostu,erabaki…Erosoena korronteari jarraitzea da, gehiegi pentsatu gabe ondokoak egiten duenari jarraitzea… Baina benetan jabetzen ote gara gure esku dagoenaz? Gure aurrekoen esku egon zen beraiek ikasi zituzten dantzak ondorengoei erakustea. Eta horri esker ezagutu ditugu guk. Orain gure esku dago ondorengoek ezagutzeko aukera izatea. Orain pare bat hamarkada atzera, talde batek elkartzea, elkarri entzun eta Ihauteriak berreskuratzea adostu zuen. Eraba- kiakhartuetaaurreraeramanahalizatekolaneginzuen.Taldeharkbultzatutakoaegiabihurtzeaherritarreneskuizanzen. 24. aldiz ospatzera goazen honetan, gure esku dago honi jarraipena ematea. Gure esku dago nolako Ihauteriak nahi ditu- gun adostea. Gure esku dago parte hartzea, laguntzea, jaiaren parte izatea. Gauza guztietan bezala gogoa eta borondatea izanez gero gainontzekoa gure esku dago. Urrutira begiratu gabe, gertu gertu, uste baino gauza gehiago ditugu gure esku. Itxaron gabe, gaur bertatik has gaitezen gure esku dagoena lantzen. Bai bai, ni, hi, hura, zu, zuek eta haiek. Guztion esku dago! Alez ale, gauza txikietatik gauza handiak lortu daitezke. Eta nola ez, gure esku dago aurreko urteetako inbidiarik gabeko Ihauteriak ospatzea! Ondo pasa aurtengo Ihauteriak eta hasi motorrak berotzen hurrengo urteko zilarrezko Ihauterietako!! OTSOLAR DANTZA TALDEA 3
  • 4. Krisialdi garaian, taberna giroa berpizteko sortutako as- makizuna omen da pintxo potea. Inoiz tabernetan zen- timorik utzi ez duten haiek ere hurbildu dira taberna zu- lora. Gazte, zein ez hain gazte, pintxoen aitzakian, itzuli dira unibertsitarioen ostegunetako parranda eta nola ez,ostiraletako ajeak ere berriz ere badute bere lekua. Doan ematen dizuten pintxo txiki horregatik zoratu ote da jendea? Ez da posible, seguru Lizartzako puske biltzea ez dutela ezagutu... Hemen ez dago bultzatu beharrik potea eta pintxorik onena hartzeko, ezta taberna aukeratu beharrik ere. Hori da hori, jatea… eta goxoena aukeratzekotan zein esango genuke?? ufff zaileeee oso zaileee.. Pitxo gaziak eta go- zoak, poteak ere gaziak eta gozoak, etxe bakoitzak bere espezialitatea ere garatu du dagoeneko. Txoixoa, biz- kotxoak, kafesnea, sagar zukua, etxeko sagardoa, salda, pastak, turroiak, patxintxik….. Batzuk eramateko, bes- teak bertan jateko hau da, hau pagotxa! Eta nola ez, beti irrifar batekin zabaltzen dizkigu baserritarrak bere etxeko ateak. Atarian egun onak eman eta lehenengo dantzarien txanda izaten da. Agian goiz samar da mugimendu az- karregiak egiteko, baina, mahaian zain dugun mokaduak merezi du aguro gerriak eta hankak mugitzea. Baserrita- rrek txalo artean eta beti irribarretsu, dantza amaitzerako prest izaten du jan edo edatekoa. Ez dago inon halako pintxo poterik! Ozen esan dezakegu beraz, pitxo pote onena, Lizartza- ko puske biltzea eta sukaldari onenak bertako baserrita- rrak. Eskerrik asko urtero urtero zuen etxeko ateak horren eskuzabal irekitzen dizkiguzuen guztioi. Ez dago zuen parekorik, biba zuek! PINTXOPOTEA vs PUSKEBILTZEA 4 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 6. 2016ko Ihauteriak irudiz irudi 6 Iturria: Ataria Iturria: Ataria
  • 7. 2016ko Ihauteriak irudiz irudi 7 Iturria: Ataria
  • 8. Otsolardantzataldearenekitaldiak Atal honetan alde batetik, Otsolar Dantza Taldeak urtean zehar antolatu dituen ekitaldien berri izango duzue. Bes- tetik, herrian edo herritik kanpo antolatutako zein ekital- ditan parte hartu duen ere jakin ahal izango duzue. Erregeen etorrera Urteko lehenengo ekitaldian txikienak izan ziren prota- gonista, erregeen eskutik opariak jaso aurretik beraien aurrean dantza batzuk eskaintzeko aukera izan zuten. Ihauteriak Ekitaldi guztietatik Ihauteriak antolatzen pasatzen du Otsolarrek denbora gehien. Pasa den urtean berrikun- tza bezala igandeko bazkariaren ondoren bertso saio berezia izan genuen, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Unai Agirre herritarren artean ibili ziren lizartzarron in- guruko bertsoak eskainiz. Bestetik, ezin izan zuten falta dantzarien ohiko ema- naldiek ere. Lehenengo larunbatean jakina den bezala, ihauteriei hasiera emateko ekitaldia izaten da, eta pasa den urtekoan adin guztietako dantzariak ikusi ahal izan genituen. Bigarren asteburuan, berriz, dantzariak puska biltzen ibili ziren, bai baserrietan eta baita kalean ere. Dantzari txiki Taldeko gaztetxoek inguruko herrietako dantzariekin el- kartu eta beraien aurrean ikasturtean zehar prestatutako dantzak eskaintzeko aukera izan zuten, lehenik Tolosako ihauterietan eta ondoren Anoetako Korputs jaietan. Erromeri eguna 2016. urtean laugarren aldiz ospatu genuen erromeri egu- na. Berrikuntza moduan dantza taldeek emanaldia eskaini zuten plazan. Gonbidatutako dantza taldeak Amasa-Villa- bonako Oinkari etaTolosako Udaberri izan ziren. 8 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 9. San Juan sua Urtero legez San Juan bezperan suaren inguruan dan- tza egiteko aukera izan zuten taldeko gazteek. Azkarateko dantza emanaldia Uztailaren 7an Azkaratera joateko aukera izan genuen. Hasteko, txistulari eta trikitilariez lagundurik ermitara igo ginen. Bertan, dantzariek agurra eskaini zioten San Fermini. Azkenik, herriko plazan eskaini zuten emanal- dia taldeko txiki eta gazteek. Festak 2016 urteko herriko festetako txupinazoa botatzeko ohorea izan genuen Otsolar Dantza Taldeko kideok. Honez gain, emanaldia eta dantza soka ere eskaini ge- nituen plazan ohikoa den moduan. Dakizuen bezala, txandaka ateratzen dugu dantza soka neskek eta muti- lek, eta oraingoan, nesken txanda izan zen. Orexako kultur hamabostaldia Orexako kultur hamabostaldiaren barruan, Oinkari Dan- tza eskolak antolatuta“Eskolatik plazara dantza emanal- dian”parte hartu genuen, Aduna, Alegi, Amasa-Villabo- na, Asteasu eta Larraulgo dantzariekin batera. Gabonak Urteko azken emanaldia izaten da gabonetakoa, Olen- tzerori dantzak eskainiz eman zioten ongi etorria talde- ko gazteek. Ekitaldi hauez gain, ezkontza eta omenaldietan ere par- te hartzen du Otsolar DantzaTaldeak. Esaterako, aurten- goan, Ina Zeberioren hilketaren urteurreneko omenal- dian parte hartu genuen agurra eskainiz. 9 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 10. Eskolako mozorrofesta Gogoratzen al duzue iaz Euskal Herriko txoko guztietako bisita jaso genuela? Parranda zaleak zein kirolariak, barnealdekoak eta kos- taldekoak guztiak elkartu ziren es- kolako mozorro festan. Segalariak, pilotariak, arraunla- riak, aizkolariak, entzierroko korrika- lariak, Zaldiko, Ziripot eta Mielotxin bera ere etorri zen Zaku Zaharrekin batera kalejiran dantzatzera. Kalean gora, kalean behera ibili ziren, a ze festa!! Aurtengorako ere honezkero prestatu digute zerbait herriko txi- kienek, ezin duzue galdu! 10 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 11. ZereginduguLizartzan2016an 2016-01-01 Otsabiora igoera 2016-01-05 Erregeak2016-01-02 I. GabonetakoTorneoa Gael-ek antolatuta 2016-03-11 Emakumeen eguna ospatzeko ekitaldiak 2016-04-25etik 04-29ra eskolaren astea 2016-05-24 Errauskailua eta osasuna hitzaldia 2016-05-26 Ekuatore Guineako ipuinak eta jokuak 11 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 12. 2016-06-04 Erromeri eguna 2016-06-23 San Juan sua 2016-10-01 Lizartzatik mendiz mendi etxera 2016-06-05 Ina Zeberiori omenaldia 2016-09-08tik 09-11ra Festak 2016-09-22 Jone Etxeberriarekin solasaldia 2016-06-24 Hostotsa abesbatzaren aukezpen kontzertua 2016-10-15 Sukaldaritza ikastaroa Txirita elkartean 2016-06-22JokinAranalderekinsolasaldia 2016-07-16Gazteeune 2016-10-22Gaztainbilketa gurasoelkarteakantolatuta 12 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 13. 2016-12-02EuskararenEguna 2016-12-17 Saltsan hobe! sukaldaritza ikastaroaTxirrita elkartean 2016-12-22,25Kalera,kalera!ekitaldiak 2016-12-27 Haur parkea 2016-12-31SanSilbestre2016-12-24Gabonak 2016-11-25 Bihozkada eta Eraul taldeen kontzertuak.2016-11-03 Salatzen dut hitzaldia Idoia Iberoren eskutik 13 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 14. KIROLA AkaitzSarasolaMugertzarekinSolasean 14 2017 Lizartzako ihauteriak Lizartzak beti izan du kirolerako sena, pilotan, futbolean... hainbat izen ezagutzera eman dituen herria da gurea. Bai- na, gaurko protagonista nekazal tradizio handiko kirol baten aritzen da. Akaitz Sarasola Mugertza dugu herriko zenbait lagunekin batera sega munduan murgilduta dabilen gaztea. Hizketaldian, herri kirolen berrindartzeak dituen zailtasunak aipatu dizkigu, baina, segak behintzat etorkizuna baduela argi utzi digu. 1- Ba al dakizu sega pikatzen eta zorrozten? Lizartzan, aurreko urteko festetan sega saioa egin ondo- ren, aitona batek esan zidan, benetako segalaria izateko bi gauza horiek menperatzea beharrezkoak nituela. Eta hori izan da aurtengo udaran landu dudan alorra. Asko ikasi dut, baina dakien batek edo nik arraiztean edo pi- katzean oraindik nabari da diferentzia, asko daukat ikas- teko oraindik. 2- Noiz eta nondik etorri zitzaizun segan hasteko asmoa edo intentzioa? Egia esan ez naiz gogoratzen nolatan hartu nuen lehen- dabiziko aldiz sega bat nire esku artean. Nere aiton-a- monek bazuten sega zahar bat eta argazki bat baino gehiago ditut umea nintzela, lehenengo gerturaketa garai hartan egingo nuen ziurrenik. Ondoren hamar urte ingururekin belarra ebakitzen saiatzen nintzen,
  • 15. 15 2017 Lizartzako ihauteriak gaur egun ikusiko banu nola uzten nuen belardia lotsa- tu egingo nintzatekeela uste dut. Eta azkenik orain dela hiruzpalau bat urte, kasualitadez, Joxe Gabirondo eza- gutu nuen eta harekin hasi nintzen segan. 3- Egun, futbola, saskibaloia, eskubaloia, pilota… dira gehien egiten diren kirolak. Zer dauka segak beste kirolek ez dutena? Aipatu dituzun kirol guztiak, modernoak eta urteko edozein sasoitan praktika daitezkeenak dira. Sega or- dea tradizio handikoa da gure inguruan, hasiera batean baserri munduko lanbide bat baina gaur egun kirol be- zala hartzen dena. Naturaren zikloei, belarrari, baserri munduari eta naturari erabat lotutako kirola da, hortxe bere xarma. 4- Uste dut Gabirondo dela zuen entrenatzailea. Zenbat jende joaten zarete beragana? Lizartzatik zenbat? Dozena bat gazte joaten gara Gaztelura Joxeren gidari- tzapean segan aritzera, Belauntzatik, Leaburutik, Gazte- lu bertatik, Beruetetik eta Lizartzatik. Herritik hiru joaten gara, Irati, Sheila eta ni. Gazteluko “sega eskolaz” gain Zaldibia inguruan ere biltzen da zenbait gazte. Gainera, Oñati, Asteasu eta Lazkaon ere badira gazte segalarik. Denak helburu berdinarekin, sega kirol bezala indartzea eta gizarteari ezagutaraztea. 5- Nolakoak izan ohi dira entrenamenduak? Non eta noiz entrenatzen duzue? Aurrez esan bezala, belarrari lotutako kirol bat da sega eta belarra behar dugu entrenatzeko. Hori dela eta, le- kua ez da finkoa eta inguruko herrietako zelaietan ari- tzen gara; gehien bat, udara partean. Oraindik gazteak garenez eta ez dugunez lehiaketetan postu onik lortze- ko aukera handirik, gure entrenamendua belarra ebaki- tzean datza. Hori bai, lehiaketak gerturatzen diren hei- nean, azkartasuna lantzen saiatzen gara baina, bestela, ez dugu ezer berezirik egiten. 6- Urtean zehar, zein txapelketetan parte hartzen duzu? Ikusten al da gazterik kirol hau lantzen? Orain arte gaztetxoei zuzenduriko jaialdietan ibili naiz gehienbat baina iaz, Europako sega txapelketa ospatu zen Loiolan eta bertan kanpotik etorritako beste gazte batzue- kin batera parte hartu nuen. Esperientzia polita izan zen. Segak etorkizuna baduela iruditzen zait eta indartsu dato- rrela hain zuzen ere. Bada gogoa, ilusioa, grina. 7- Zertan daukazu hobetu beharra eta zein dira zure hurrengo pausuak? Udara honen bukaeran parte hartu nuen lehen aldiz helduekin lehiaketa batean, ez nuen gauza handirik lor- tu; azkartasunean irabazteko aukerarik ez nuenez txu- kun ebakitzen saiatu nintzen. Lan ona egin nuen arren, hobetu beharreko puntu asko daude, azkartasuna esa- terako. Sega zorrozten eta pikatzen ere hobetzea gus- tatuko litzaidake, egunen batean nire segak nik zorroz- tu eta pikatzeko. Etorkizunera begira, segan jarraitzeko aukera izatea eta lehen saiakera hartan lortu nuen pos- tua hobetzea dira nire helburu nagusiak. 8- Zer da segan ondo egiteko giltza edo gauzarik garrantzitsuena? Segan ondo egiteko giltza aritzea da, arituz ikasten baita, gero eta gehiago aritu, orduan eta hobeto. Hala ere, Joxek askotan esaten digu asko arituta, nekearen ondorioz, hartzen direla biziorik txarrenak eta gero txukuntasunean antzematen dela. Horregatik da hain garrantzitsua, asko aritzea baina beti ere dakien baten begiradapean, akatsak konpontzeko. 9- Zein izan beharko lukete pausuak, sega eta gure kulturan hain garrantzitsuak izan diren kirol hauek berrindartzeko? Herri kirolen berrindartzea ez da erraza, hasteko fut- bola, pilota eta gainerako beste kirol ezagunak baino zailtasun handiagoa dute hasteko garaian, ez baitago edozein lekutan ikasteko aukerarik eta horregatik, orain arte, gehienbat, baserri mundukoak aritzen ziren kirol hauetan, hasteko zuten erraztasunagatik, beste aldetik berriz, tresneria erostea ia beharrezkoa da eta gares- ti xamarra da pilota edo baloi batek balio duenarekin konparatuz. Egia esan ez dakit oso ondo nola dauden beste herri kirolak, generazio aldaketarik badagoen edo ez, baina segak behintzat etorkizuna duela argi ikusten dut, ikusi besterik ez dago iaz, festetan egin genuen sega jaialdian zenbat gaztetxo bildu ginen eta zenbat ikusle animatzera hurbildu ziren.
  • 16. 2015eko irailean Hostotsa Abesbatza sortu zen Lizar- tzan. Xoanek txaranga osatzen duten partaideei talde bat sortzeko ideia zabaldu zien eta horietako askok gustura hartu eta animatu ziren ekintza berri honeta- ra. Poliki poliki taldea sortzea lortu eta lau ahotsetara abesten diren euskal kantuak ensaiatzen eta moldatzen hasi ziren. Hainbat abesti ikasi ondoren, kontzertu bat eskaintze- ko erabakia hartu zuten. Kontzertu hori 2016ko ekai- naren 23an izan zen eta bertan aukera izan genuen mota desberdinetako euskal kantuak eta hauen moldaketak entzuteko. Kontzertu hori Lizartzako elizean izan zen eta beraien ahotsez gain, hainbat instrumentu (pianoa, bibolina…) ere entzun ahal izan genituen. Kontzertua eta udarako deskantsuaren ostean, irailean berriro elkartu eta ensaioekin hasi dira. Pasa den kurtsoko parteide batzuk ez dute jarraitzen baina beste batzuk animatu dira eta orain taldea 16 pertso- na inguruk osatzen dute. Hauek igandero elkartzen dira 12tan Arantzabenean eta gogotsu moldatutako abesti berriak ikasten ari dira, 2017an ere beste kontzertu bat emateko asmoarekin. Hostotsaabesbatza 16 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 17. 2016an GUREARTETIKagurtutakoak • Soledad Olano Laskoray 2016-01-03 90 urte • Pako Ardibide Telleria 2016-08-09 59 urte • Paula Urdanpilleta Gogortza 2016-10-11 65 urte • Joxe Arzadun Egiluz 2016-10-19 71 urte • Joxepa Etxeberria Luluaga 2016-11-11 88 urte • Agustin Goikoetxeandia Pagola 2016-11-24 70 urte 2016an GUREARTERAETORRITAKOAK Lide ArzadunVicente 2016-03-15 Galia Albizu Alonso 2016-08-28 Maite Mendigain Moreno 2016-03-22 Ane Fernandez Perez 2016-09-23 Nahikari Maiz Barriola 2016-06-19 Sara Juan Martinez 2016-07-22 17 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 18. EtxeaundikoMarisa Maria Luisa Aldunzin Juanena, Leitzako Domingo Borda baserrian jaio zen 1924ko apirilaren 14 ean, (Errepublika egunean dio berak) beraz aurten 93 urte beteko ditu. Asko gogoratzen da bera jaiotako baserriaz, gero eta gehiago dio berak. Migel Ramon Aldunzin Zabaleta Leitzakoa zen bere aita eta Juana Juanena Eskala bere ama, Ezkurrakoa izatez. Zazpi senideetan seigarrena da bera, eta umea zela geratu zen guraso gabe. Elkarrizketa hau egiteko orduan erietxean aurkitu dugu, etxeko istripu txiki bat dela eta, baina argi eta hizketa- rako gogoarekin. Bizitzaren erdia baino gehiago Lizar- tzan daraman arren, oraindik ez du galdu euskaraz hitz egiterakoan nafar azentoa. Alaia da izatez eta umoretsu hartu gaitu beste behin ere. Zer moduz zaude osasunez? Ondo nago ustez, besoan nuen kolpea sendatuta dago, ez dakit nola egin nuen ere, baina deskuidoren bat izan- go zen. Leitzan sortua zara, zer gogoratzen duzu zure gazte garaiez? Gurasoak haurra nintzela hil zitzaizkidan eta osaba-i- zeba batzuk hazi ninduten, haiek asko maite ninduten, Josuss..beren buruak baino gehiago, berez ere alegrea 18 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 19. nintzen eta ondo pasa nun garai hura, garaiko festa eta juergak ere gogoan ditut, oso desberdinak noski. Gaspar Barriola Irazustarekin ezkondu eta 1964ean Lizartzara bizitzera etorri zinen kale Nagusiko Etxeaundi etxera, erraza izan al zen? Ni 40 urterekin ezkondu nintzen Gaxparrekin, aurretik ere izandu nuen beste nobio bat pelotaria zena baina etxean ez zuten nahi harekin ezkontzerik, parranderoak izaten zirela horiek eta alde egin eta bakarrik utziko nin- duela esaten zidaten, baino berriro ere nik esaten nien eta nire ezezkoarekin Ameriketara alde egin zuen. Gero Gaxpar azaldu zen eta berehala konpondu ginen eta ez- konduta gustora etorri nintzen bere ondora. Etxekoandre izateaz gain, zure ofizioa jostea izan da, noiz hasi zinen eta nolatan? Ezkondu aurretik asko ikasi nuen, Donostiarako eta leku askotarako josten nuen, jantzi onak, ezkontzetarako soi- nekok ere bai. Txikitatik nuen nik artea, gustatzen zitzi- ten apaina izatea, hori beti izan dut, eta kamiseta zaha- rrak geratzen zirenekin kuleroak egiten nituen txikia nintzela, baserrian eguraldi txarra zenean eta, azkar joa- ten nintzen jostera. Margarita zen garai hartan Leitzen jostun ona, zenbat zekien harek!! Eta harekin ikasi nuen moztu eta josten. Harek esaten zidan: “zuk ez pentsatu soinekoa politte eta ondo jostea bakarrik dela eh!!, ibil- tzen ere ondo ikasi behar da, ibiltzen ez badakizu dena alper-alperrik da. Tente ibili behar da.” Oso jostun ona izan naiz, sari bat ere irabazi nuen, baina jendeak Do- nostian erosia zela igual esaten zuen herri txiki baten josia zela ez esatearren. Leitzako Ihauteriak aspaldikoak eta ezagunak dira, parte hartzen al zenuen? Nolakoak ziren zure gazte denboran? Bai, ahal genuen gehiena dibertitzen ginen.Traste zaha- rrak atera eta behin mozorrotu ginen lagun bat eta biok, baina ez atrebitzen kalera ateratzea, eta atzea berriz etxea jon ginen, jajaja!! Gu bai inoxenteak!! EtaLizartzakoaknolaikustendituzu?Gustatzenalzaizkizu? Bai, ikustea asko gustatzen zaizkit, jendea dibertitzen ikustea gauza politte da. Gu gazteak ginela lanerako bil- tzen ginenean ere aprobetxatzen zen juergarako, arto zuritzera bildutakoan eta, izaten ziren han bestelakoak ere, nobio eginda ere bukatzen zuten zenbaitek. Zure lanaz aparte, zaletasunik izan al duzu zerbaitetarako? Musika gustukoa nuen txikitatik baina ez nuen ikasi, eta jostuna, baina, filarmonika bat bazuen osaba Julianek eta harekin ikasi nuen. Nola jotzen zuen harek!! Denbora nuen guztian harekin aritu nahi izaten nuen. Kutxaree- kin ere kastañuela moduko doinua jotzen dut, orrazia eta paperarekin ere telebistan jotzen aritu berria naiz. Duela gutxi “HerriTxiki Infernu Handi”Telebista saioan ere parte hartu zenuen, zer nolako esperientzia izan zen hura? Gauza batzuk eta kontatu genitun, nik ez nintzela atera- ko eta beraiek baietz eta hor ibili ginen, baina gauza po- litte atera zen, parra ederrak egin genituen denak gero. Marisarekin izandako tartea bai atsegina, urteak au- rrera dihoazen neurrian beren zama eransten digute, baina animoa eta irriparra azkena galduko dituen gau- zak izango direla esango nuke nik. Eskerrikasko Mari- sa hitz batzuk Otsolarrek Ihauterietarako argitaratzen duen aldizkariari eskaintzegatik, eta segi horrelaxe irri- parra banatzen zure inguruan!! 19 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 20. Peio Olanoren absoluzioa Aznar hiltzen saiatzea egotzitako lau lagunak absolbi- tu egin zituzten otsailean. Epaiaren arabera, ez zegoen nahikoa froga Peio Olano, Goio Jimenez, Juan Mari Mu- jika eta Luis Iruretagoiena zigortzeko. “Herri txiki infernu handi”telebista saioa Lizartzan Martxoan herri txiki infernu handi telebista saioaren bi- sita izan genuen. Bertan Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gu- rrutxaga hainbat herritarrekin hizketan ikusi ahal izan genituen. Txirrita desagertu zela 40 urte Bernardo Bidaola Atxega “Txirritaren” desagerketaren 40. urteurrena bete zen apirilean. Horrela, “Txirrita 40 urte”txostena aurkeztu zuten. Bertan, bere historia kon- tatzen dute desagerpenaren egunean, eta gorpua ager- tu bitarte gertatu zena ulertzen saiatzeko, edo horretan lehen pausoak emateko, Ander Lizarralde oñatiarrak, Iñaki Egaña historialariarekin eta Bidaola sendiarekin batera.Txostenean, bi bertsio ofizialen ahulguneak age- rian uzteaz gain, ofiziala ez den hirugarren bertsio bat ere agertzen da. Kontuan izan behar da, ordea, oraindik informazio guztia ez dagoela eskura (autopsia, informe poliziala eta abar). 1976ko apirilaren 25ean desagertu zen Txirrita, Liza- rietan, eta urte bereko maiatzaren 28an agertu zen bere gorpua Sarako basoetan. 40 urte hauetan senideek ez dute gertatu zenaren inongo azalpenik jaso. Urteurre- naren harira, lizartzarraren ezizena hartu zuten Gasteiz- ko blusak eta neskak Lizartzan izan ziren. Mikel Olaetxearen azken partida Asegarcerekin Maiatzaren 22an jokatu zuen Olaetxeak profesional mailan azken partida Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lizartzanzerberri? 20 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 21. Aitor Agirrebarrenaren senideen auto istripua bisitatik bueltan Ekainean Aitor Agirrebarrenaren senideek istripua izan zuten bisitatik bueltan zetozela; lizartzarra Cadizeko Puerto III espetxean dago egun, Lizartzatik 1015 kilome- trotara. Hau dela eta, “dispertsio politikaren ondorioak” salatzeko elkarretaratzea egin zen herrian. Era berean, Etxeratek prentsaurrekoa burutu zuen istripua eta “dis- pertsio politikaren arriskua” salatzeko, eta Euskal Herri- ko hiriburuetan ere elkarretaratzeak deitu zituen. Naparra Espainiako Auzitegi Nazionalean ‘Naparra’-ren kasua berriz irekitzeko eskatu zuen Iñigo Iruin abokatuak, au- zia 36 urtean itxita egon ondoren, froga gehiago dau- delako. Iñaki Errazkin kazetariaren bidez, “Estatu terro- rismoarekin” lotutako pertsona baten haria jarraituz, Gorpuzkiak Mont de Marsan iparraldean ehortzita dau- dela uste da. 1980ko ekainaren 11n desagertu zen Joxe Migel Etxe- berria Alvarez ”Naparra” Ziburun —handik ordubete- ra dago Mont de Marsan— BVEk bere gain hartu zuen bahiketa eta hilketa. Pako Etxeberria forentseak Auzi- tegi Nazionalean deklaratu zuen. Etxeberriak esan zue- nez, Naparraren gorpuzkiak aurkituz gero, hauek iden- tifikatzea posible izango litzateke. Era berean, gorpua lurpetik ateratzeko lanetan jardungo du. Gari Etxeberriaren gose greba Lizartzarrak gose greba hasi zuen, horrela, greba katea jarraituz, preso gaixoen askatasunaren alde urriaren 30ean. Seigarren egunean gose greba bertan behera uztea erabaki zuen sukarrak gora egin baitzion. Jaka promozio mailako lau t´erdiko txapeldun Erik Jakak jantzi zuen azaroan pilotako promozioko Lau T´erdiko txapela Logroñoko Adarragan. 22 eta 10 iraba- zi zion lizartzarrak Dario Gomez ezkaraitarrari, nagusi- tasun osoz. 21 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 22. MASKARAK:Jatorri,ezaugarrietafuntzioak Gizakia existitzen denetik ezagutu da maskararen erabi- lera eta funtzio nagusia besteengandik nolabait bereiz- tea izan da, edozein motibogatik, egoerak halaxe agindu duenean. Esan behar dugu, hala ere, maskarak ez duela funtzio bat eta bakarra izan. Gaur, gehienetan dantza eta musikarekin harremanetan badoa ere, ez da horre- la izan beti. Inauteriekin harreman zuzena badu ere, ez da maskararen funtzio bakarra izan, ez iraganean, ezta gaur egun ere. Maskara, munduko gizarte eta kultura anitzetan egon da -eta dago- presente, eta historiaren etapa guztietan helburu ezberdin askorekin: jarduera ludikoetan, kideen identitatea ezkutatzeko sekretupeko elkarteetan, txamanismoan, Greziako errito dionisiakoe- tan, Erdi Aroko zaldunen torneoetan, Txinako operan, Veneziako pertsonaietan, jainkotasun eta espirituekin harremanetan jartzeko errituetan (Maliko Dogonak, esa- terako), exorzismoetan, agintaritza erdiesteko ekintze- tan, mota eta helburu ezberdinetako erritoetan eta beste kasu askotan. Adibide berria bezain esanguratsua azken urteotan “V for Vendetta” filmak modan jarri duen maska- ra dugu, Guy Fawkes katoliko errebelde inglesa irudika- tuz, mundu mailan ezaguna egin eta protestaren sinbolo bihurtu dena. Beraz, maskararena, fenomeno unibertsala dela esan dezakegu, gizakia bezain zaharra. V forVendetta guy fawkes 22 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 23. Maskaratze kasurik zaharrena Frantzian daukagu. Mi- di-Pyrenees zonaldean dagoen Cave de Trois Freres (Hiru Anaien Leizea) izeneko leizezuloan dago Le Sorcier (Az- tia) bezala ezagutzera eman den margo paleolitikoa. Ustezko “azti” honek antilope baten gorputza du baina gizaki baten oinen gainean dago zutik. Garai hartako erritual eta animalien indarren bereganatzean kokatu behar da figura hau. Gerora, inauteri askotan (Euskal Herrian barne) ikusiko dira antzeko elementuak, anima- liak (hartza, otso, zezen…) ordezkatzen dituzten maska- ra eta mozorroak jartzea (adarrak, larruak, kaskezurrak, isopuak…), sinbolikoki euren indarra eta espiritua bere- ganatzeko xede magiko-erlijiosoarekin. Zaila da maskara objektu moduan interpretatzen eta ulertzen. Errepresentazio modu bat da eta balio du ezku- tatzeko, disimulatzeko, itxurak egiteko, ordezkatzeko edo funtzio praktikoa emanez helburu zehatz bat lortzeko. Maskarak izate eta itxura arteko muga aprobetxatzen du eta horrela erreala, irudikoa eta sinbolikoen arteko mu- gak jartzen ditu zalantzan. Honengatik guztiagatik men- debaldeko zibilizazioan, gure gizartean, haustura eta probokazio bat suposatzen du. Itxuraldatze sinboliko ho- rrek norberaren identidate bera jarriko du zalantzan, eta horrela errelitate magiko-mitiko-erlijioso bati egingo dio erreferentzia.Halaere,maskaramotaaskodaudenheine- tik, esan dugun bezala, helburuak ere anitzak dira. Kasu batzutan izango du egunerokotasunarekin lotutako hel- buru praktikorik, babestearena adibidez: antigas eta ziru- jauen maskarak; eta beste batzutan, babesteaz gain, izan ditu bestelako helburu praktikoak, ezkutatzearena, esate baterako: Erdi Aroko zaldunak torneoetan euren burua babesteaz gain euren identitatea gorde nahi zutenean. Maskarak historian: adibide batzuk greziaklasikoanosozabalduaizanzenmaskararenerabile- ra, batik bat, Dionisosen aldeko erritoetan. Aditu batzuen ustez jai honetan dago inauterien jatorria. Erroman eta Egipton ere erabili izan dira maskarak erritual erlijiosoetan. ItaliakoCommediaDell’Artenolabaitekoantzerkiinprobi- satuada,XVIetaXVIII.mendeanosopopularraetaarrakas- tatsua izan zena. Pertsonaia zehatz batzuetan oinarritzen da eta hauek bere maskarengatik ziren ezagunak. Soilik gizonezkoak janzten zuten maskara eta emakumezkoen papera ere askotan gizonezkoek betetzen zuten. Commedia Dell’Arteren ondare eta legatua Veneziako Inauterietan ikus dezakezu gaur egun. Europako Inau- teri ezagunenaren ezaugarri bereziena da maskara. Hiri honetan hasieran soilik nobleak zuten maskara jarri eta mozorrotzeko eskubidea. Gaur herri guztia eta turistak ere itxuraldatuko dira, maskara bera bihurtu delarik Ve- neziaren sinbolo bat. Artisauak ikus daitezke maskarak egiten eta denda askotan souvenir moduan saltzen dira. Maskarak badu zerbait atabikotik, antzinako misterio- tsutik, definitzen eta interpretatzen zaila egiten zaigu- na. Gaur egun oso lotua dago erritual animistekin, hala Afrika eta Ozeaniako hainbat etnia eta kultura primiti- Dogon-mali Kultura eta garai ezberdinetako maskara bilduma bat 23 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 24. boekin, nola Europa eta Hegoamerikako Inauterietako pertsonaiekin. Lehenen artean ezagunenak Maliko Do- gonak dira. Etnia hau Maliko Hego-Ekialdean kokatzen da eta antzinako erritual eta sinesmenak oso bizirik di- tuzte gaur egun oraindik. Erritual horietan janzten di- tuzten maskarengatik dira oso ezagunak Dogonak. Beste adibide berezia Txinako Opera da. Hemen maska- ra objektu fisiko bezala ez da existitzen, maskarak margo- tutako aurpegiak baitira eta prestatzea ordu asko exijitzen duen lana da, perfekziotik hurren dauden makillajeak bai- tira. Irudikatzen dutena historiako eta fikzioko pertsonaiak dira eta bakoitzaren atzean historia sakon bat dago, kolore eta marra bakoitzak bere esanahia duelarik. Maskarak erritoetan: Euskal Herriko kasua ikusi dugun bezala asko dira maskararen testuinguruak. Ausar gaitezke esatera, horien artean esanguratsu eta berezienetakoa, kultu erlijiosoaren osagai bezala, erri- tualetan sustraitzen dena dela. Euskal Herriko kasuan horrela aurki dezakegu beti, batik bat, fosilizatuta eta folklorizatuta geratu diren inauterietako testuinguruan. Maskara mozorro bat da. Bere funtzioa espiritu, jainko eta arbasoak ordezkatzea da: kontrola ezartzeko eta in- guruak hezteko. Gainera, baiezta dezakegu Euskal He- rriko kasuan, maskarak eta erritoak fosilizatuta baina bizirik dirauela, bereziki, landa inguruan. Hainbat ezaugarri aipa daitezke Euskal Herriko maska- ren inguruan. Azpimarragarria da, lehen ere esan dugu, maskara gizonari lotuta agertu dela. Dena den, XX. mendearen bigarren zatian, inauterien berpizkundea eman denean, bilakaera naturala eman eta emakumeak ere hasi direla maskara erabiltzen. Ezaugarri formalari buruz, maskara antromorfikoak eta zoomorfikoak zein zehaztugabeak dauzkagu; eta materialen aldetik ere denetik ikus ditzakegu gure herrietan: larruzkoak, oiha- lezkoak, kartoizkoak, egurrezkoak, metalezkoak… EuskalHerrikomaskararikberezienetakoa,etaagianeza- gunena, Unanuko Mamuxarroek janzten duten Katola da. Unanuako katola 24 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 25. Beriain azpian aurkitzen den herri honetako inauterietan ateratzen dira gazteak, eskutan makil luze bat dutela eta maskara jantzita. Maskara bera metalezkoa da, bibote, be- kain eta guzti hiru koloretan margotuta gizonezko itxura emanez. Misterio handiko maskara da. Horiez gain, Lapur- diko inauterietan ere badira bi pertsonaia, maskaradunak, aski ezagunak: Uztaritzeko Kotilun Gorriak eta Ponpierrak. Hauek janzten dutena ohilezkoa da, gorria, urre-koloreko lentejuelaz hornitua dago eta kaskatik zintzilik daramate. Animalien itxurakoak ere badira herri askotan, Markina eta Iturengo hartza direlarik, agian, ezagunenak. Eta beste he- rri askotan helburua ezkutatzea duen oihalezko zehaztu- gabeak daude zabalduta: Lesakako Zakuzarrak edo Lizar- tza zein Lantzeko txantxoak kasu. Inauterigaraiazkanpoere,udagiroan,badaudeerritooso esanguratsuak;ezagunenaseguruaskoOñatikoada.Korpus Egunean hainbat santu irudikatuz janzten dituzte maskarak eta prozesioan doaz kaleetan dantzariei lagunduz. Bukatze- ko, denen artean bereziena aipatu nahi nuke: Otsagabiako Boboa.Dantzariendantzakgidatuetabufoiitxuradutenan- tzeko pertsonaia gehiago badaude Euskal Herriko lurretan (Eltziegoko Katximorroa, esaterako), baina Otsagabiakoa, maskara daraman bakarra da eta, gainera, apartekoa da. Oihalezkoa da eta bi aurpegi ditu, bata aurrera begira, zuria eta bestea atzera begira, beltza; oihal honek, gainera, buru osoaestaltzendu,honelaingurukoikuspegiguztiakdituela. fernando rojotolosa Ponpierrak eta kotilun gorriak Bobo-otsagi Txantxoa 25 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 26. Ponteherritarra Euskal Herriko inguru honetan behintzat, ez da herri- rik egongo, herri bezala, izengoiti edo izenkotta propio bat ez duenik. Txintxarrik, eulik, azak, bareak, xapoak, igelak, eta nola ez, “ IJITOAK” izen oso ezagunak dira. Izengoiti bat jartzerakoan, askotan, ez beti, noski, baina, azpi-azpian, nolabaiteko arrazoiren bat egon dela edo ezkutatzen dela esan daiteekela dirudi. Bere garaian, Lizartza, beraz lizartzatarrok,“Ijito Herria” izengoitiarekin bataiatuak izan ginen, eta sakon-sako- nean, hain gaizki jarrita ez ote dagon itxura guztiak ere hartzen ditu. Herritarron artean zenbat izenkotta egon den, eta dagoen, pixka bat begiratzea nahikoa da kon- turatzeko, zenbaiterainoko joera edo zaletasuna egon den, eta dagoen, bigarren izen bat eransteko. ZERGATIK? Ez da erraza jakitea. Batzuekin zerbait su- posa daiteke. Esaterako: BARTALI: Bizikletan. jaioa zelako jarri ote zioten? edo guztiz alderantzizkoa izateagaitik? HIRUJO: Begiekin egiten zituen keinuengaitik ote? Izan liteke, zhur ez dakigu. Dena dela, nahiko normala izan da, eta da, etxea- rekiko lotura duten izenak erabiltzea, hau da: Batza, Mienda, Sasti, Txomin, Xoane, Ezkurra, eta abar oso luze bat. Ez da ordea hain normala herritarren ia erdiak izen- goitiren bat edukitzea, eta batzuk izengoitiarekin baka- rrik ezagutzea, eta Elizako PONTEKOA ez jakitea. Zenbaitzuen arrazoia ondorioztatu daiteke, berak era- biltzen zituzten edo dituzten hitzak direlako, gero eran- tsi zaizkienak. Adibidez: Bueno Bueno, Kuku, Italia, Xeix, Laputa, Biblia, etabar etabar. Beste batzuk, familia ingurutik datozenak direla ema- ten du. Esaterako: TXOTA, gaur egun gure artean dabi- lenaren osaba bat ere Txota zen, eta baita osaba horren lehengusua zen Eugenio Mendia, parrokiko organista eta errekako goarda zena ere. Egungo POTXOLOz gain, Jose Antonio Olano Ormae- txea alkate izandakoari, Potxolo ere deitzen zitzaion, txikitan potxoloa omen zelako, etabar. KRISTO TXIKI izengoitia zuen Jose Antonio Olano Tre- ku izan daiteke sonatuena. 1.907an, alkate zegola, Narbaitzuko garolekuak pinu- di bihurtu nahian hasi zenean. Diputazioak geldiarazi zuen, baserritarrentzat garoa eta larreak ezinbestekoak zirelako beren bizi iraupene- rako. Agintari xamarra ote zen? Hor dijoaz batzuk, eta bakarren bat edo beste kenduz gero, bereziki bigarren ume aldira gerturatuta daude- nek, ondo ezagutuko dituzte. Julian Zubeldia Kristo txiki Reina Hirujo Bueno Bueno Txota Jesukristo Gobierno Laputa Kuku Potxolo Jainkoa Gobernadorea Xeix Mutxatxo Kutxilero Ama Birjine Jenerala Kako Elio Txakal Biblia Armero Bartali Juan Sendo Erlea Judio Maletas Diesela Apattitte Mozo Indiano Armarios Panarro Eto Zorro Exin Txorra Uzkudun Potro Kapon Txikitin Larrus Axurtxa Pittin Marron Zaku Italia Basilio Antzelmo Gorrie Zapel Ijitoa Motxa Murtziano Potax Ttatto Teosio Ttalo Tortzido Arruitz Pettala Manddoa Purrutt Okerra Kieto Tutulus Ele Kordero Atanilo Hezur Prieto Xipitrio Tiraduros Purgatorio Matteko Figura Eloi Fulano Pollollo Hozkas Artxaie Tuno Kaxko Pottero Tartzan Kokoa Natoa Robota Katta Fletxa Lepo Jaxinto Koxme Txirri Txitin 26 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 27. Badatoz 2017ko Ihauteriak eta gure senide, lagun, eta Lizartzako herritarrak diren Garikoitz eta Aitor beste ur- tebetez estatuko beste puntako espetxeetan giltzapean aurkitzen dira. Azken urteetan bakerako eta elkar bizitzarako aurre- rapauso garrantzitsuak ematen ari dira baina, estatu es- painiarrak zein frantzes estatuak mendekuz eta gorro- toz beteriko politikarekin jarraitzen dute. Mendeku gose honen inguruan, dispertsioa da euren arma sendoa, presoen senideekiko erabiltzen dutena. Umeek pairatzen dute sufrimendu gehien, kotxean lo- turik 9 ordu eman beharra; bestalde, senideak, zahar- tzen dihoazen heinean, hainbeste kilometro egiteko gai ez direnean, gaixorik dagoelako, gorputzeko ajeak, etxean geratu beharra; inpotentzia, amorrua, izugarria da sentitzen den mina. Asteroko kostua ere ez da gu- txiagorako, poltsiko astintze latza ekartzen du presoa- ren senide zein lagunentzat! Urtero idazten dugu herriko aldizkari honetan, aukera izaten dugulako gure egoera zein barruko senideen be- rri emateko, jendearen kontzientzia astindu eta mobili- zazioetan parte hartzera bultzatu asmoz eta politikariak berandu izan baino lehen, mugitu daitezen eskatzeko. Datuak hor daude, oraingoz 16 hildako izan dira, bai- na astebukaeraro errusiar erruleta horretan sartzeko arriskua edonork dauka. Larriki gaixo dauden presoak ere ezin ditugu ahaztu; minbiziarekin, esklerosia, itsua geratzen ari dena,… Mendeku gose honekin amaitzeko garaia da, Aitor, Gari eta gainontzeko euskal presoak zein iheslariak etxean behar ditugu! IHAUTERIAK GAINEAN DITUGU, GOZA DEZAGUN MOZORRO FESTAZ BAINO, GURE SENIDE MAITEAK ESPETXEETAN BAHITURIK DAUDELA AHAZTU GABE!! Ta senideon partetik ere hemen duzue bertsoa: GUREPRESOEKJASODEZATEN HERRIKOELKARTASUNA, ESPETXEAKHUSTUTZEAREKIN SENIDEENASKATASUNA, LIZARTZAKOIHAUTERITAN ADINGUZTIENBATASUNA, BIHOTZEZEMANDIEZAIEGUN HERRITARRONMAITASUNA!!! Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak Lizartzakopresoetaiheslarien lagunetasenideak 27 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 28. Ihauteriak iritsi diren honetan Lizartzako EH Bildutik, mozorroz apaindutako egun hauetan, jai giroan murgil- durik gaudelarik, etorkizunari ere begirada luzatu nahi- ko genioke. Bizi-bizi dago herrian, koloretsu antzematen da Gure Esku Ekimenak martxoaren 19an gure herrian ez ezik, Tolosaldea osoan deitu dituen herri galdeke- tak, Euskal Herriko beste hainbat eskualde eta herritan bezalaxe. Gogoratu besterik ez dugu iaz 34 herritan arrakasta handiz burutu zi- rela galdeketa hauek, eta hurrengo hilabetetan beste asko deituko dire- la. Horrek argi uzten duelarik herri- tarron artean erabakitzeko esku- bide demokratikoak duen babes zabala. Beraz, Lizartzako EH Bilduko ki- deon aldetik, GED ekimena eta berau osatzen duten lagunek he- rrian burutuko duten galdeketari babes eta beharrezko laguntza osoa eskaintzen diogu. Euskal Herriko herritarrei etor- kizunaz erabakitzeko, kontsul- tatuak izateko eta libre eta de- mokratikoki adierazten duten borondatea errespetatua iza- teko dagokien eskubidea eta gaitasuna aldarrikatzen dugu. Demokrazia herritarron era- bakia da, eta beraz, eraba- kitzeko eskubidea gauzatzea demokraziaren agerpen gorena. Horretxegatik, EH Bilduk babestu egin ditu herri-ekimenez burutuko den erabakitzeko eskubidearen gau- zatze praktikoa, eta zuei guztioi, Li- zartzako herritarrei, parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Gero bakoitzak nahi duena boz- katutako du libreki, baina aukera daukagunez, aukera baliatzera, erabiltzera, animatu nahi zaituztegu. Demo- krazian, hau da, herritarrengan sinesten dugulako. Lizartzako EH Bilduko kideok, noski, baiezkoaren al- deko botoa emango dugu, eta he- rritarrak ere horren alde egitera ani- matu nahi zaituztegu, iritzi guztiak errespetatuz. Herri bezala aurrera egiteko tresnak behar ditugulako, eta Herri batek izan dezakeen tresnarik eraginkorrena Estatu bat delako. Hemen hobeto bi- zitzeko estatua behar dugun moduan, Euskarak ere euskal es- tatua behar du, eta feministok ere berdintasuna lortzeko estatu bat behar dugu, eta etxegabetzeak ez egoteko Estatu bat behar dugu... Argi dagoena da Espainiar esta- tuan jarraitzea euskal herritarron- tzat traba bat dela, ez digu aurrera egiten uzten, ez ekonomikoki ezta nazio bezala ditugun erronkei aurre egiteko orduan ere. Eraiki dezagun biharko Euskal Herria guzientzat eta guzien ar- tean. Herri irekia, integratzai- lea, geroari begira jartzen dena eta biharko erronkei erantzu- teko moduan. Demokrazia, justizia, berdintasuna eta aska- tasuna bermatuko duen Euskal Herria eraiki nahi dugulako, de- non parte hartzea behar dugu bihar, datorren martxoaren 19an burutuko den ariketa demokrati- koan. Lizartzako EH Bildu Galdeketarenatarian 28 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 29. Handia egiteragoaz 600.000 lagun baino gehiagok izango dute aukera era- bakitzeko 2017an, Euskal Herri osoan. Zuk ere bai. Mar- txoaren 19an Lizartzako herritarrok erabaki egingo dugu, Tolosaldeko gainerako 27 herriekin batera. Esta- tus politikoa ardatz hartuta hitza hartuko dugu, prota- gonistak izango gara, eta elkarrekin, etorkizuna irudika- tuko dugu. Hori baita bidea. Hori baita demokrazia. Herritarron erabakitzeko eskubidea berme juridiko eta legal guztiekin bete dadin lan handia egin dugu hila- beteotan. Eta Tolosaldeko Giltzarriak 2016ko ekainaren 4an martxan jarri zuen zikloa itxiko du aste gutxi barru, eskualde osoa hartuko duen galdeketa batekin. Baina ez da ezer amaituko. Gure Esku Dagok lanean jarraituko du, borondateak ehuntzen, adostasunak bultzatzen eta erabakirantz pausoak ematen. Baita Lizartzan ere. Orain, une erabakigarria iritsi da eta tamaina bereko erantzuna eman behar diogu. Gure ordua da, herritarrona. Elkarrekinzeregiterairitsigaitezkeensentitunahidugu;ez baikoaz inora elkarrekin ez bagoaz. Eta bide horretan, zu ezinbestekoa zara. Horregatik, martxoaren 19ko galdeke- tan parte hartzera animatzen zaitugu. Ariketa demokrati- ko hau giltzarria izango da eskualde osoarentzat, eta baita lizartzarrontzat ere. Herritarrok giltzarri izango gara. Pau- soz pauso, auzoz auzo eta botoz boto, erabakitzera goaz! Prest gaude. Handia egitera goaz! Lizartzako Gure Esku Dago 29 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 30. Apainduditzagun balkoiak! Azken urte hauetan bezala aurtengoan ere herrian ihaute- rietan balkoirik politena, eleganteena, bereziena… sarituko dugu. Oso ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten ere horixe espero dugu. Saria “La Perla “ Talasoterapia zen- troan bi pertsonentzako zirkuitua izango da. IazNagoreEsnaolaizanzensarihorrenirabazle.Eaaurtenere ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASI BURUA ASTINTZEN!!!!! printzak Aurten 24. ihauteriak eta datorrren urtean…. ZILARREZKO IHAUTERIAK!!! HANDIA EGINGO DUGU!! ERNE!! 17 urtetik beherakoek mozorrotuen saria jasotzeko (baserriko oilaskoak) eta adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak) ihauteri ondoren emango den afarira joan ahal izateko ezinbes- tekoa izango dute beren izena ematea tabernetan jarriko diren zerrendetan. Listak otsailaren 16an jasoko dira. Adi! BAZKALONDORAKO, DANTZA ETA UMOREA UZTARTZEN DITUEN EMANALDI PAREGABEA! Ezin duzue galdu! Bazkaria Bazkari txartela salgai otsailak 16 arte: HELDUAK 20 € HAURRAK 12 € (14 urte artekoak) 30 2017 Lizartzako ihauteriak
  • 31. egitaraua OTSAILAK 11, LARUNBATA 12.00 Ihauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz, Udal ordezkariak eta txekorra plazan ditugula. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia. 19.00 Kantu poteoa herriko ihauteri kantuak abestuz. OTSAILAK 17, OSTIRALA 14.15 Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren, kalejira. OTSAILAK 18, LARUNBATA 07:00 Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin.“Diana” abestuz hasiko dugu ihauteria. 07.30 Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 10.00 Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko. 12.00 Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota ataritik. 13.30 Ihauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian. 18.00 Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta“ Lizartzako talogileak”egindako taloak jateko aukera izango da. OTSAILAK 19, IGANDEA 11:00 Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12:00 Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Ihaute Dantzak plazan. 14.00 Ihauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik. Ondoren, TIO TERONEN SEMEAK dantza taldearen emanaldia. 20.30 Plazan“ijitoa”errez ihauterien amaiera. 31 2017 Lizartzako ihauteriak 31
  • 32. DanonTxokoa bar IÑAUTERIGIROA Iñauteri giroa jantzi dezagun mozorroa iñauteri kolore Lizartza dago dotore Musika doinuz, kantu ta soiñuz hasi gerria mugitzen giroa sortuz, ta mozorrotuz kale bazterrak alaitzen. Goizeko ihintza, gaueko printza iñauterietan uztartuz festa da giltza, umorez mintza ilusioz parte hartuz. Iñauteri, iñauteri zai gaude ta, etor zaitez iñauteri, iñauteri Lizartzara, etor zaitez. Balmaseda Banaketak Lizartzako Udala