SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 22
Downloaden Sie, um offline zu lesen
LIBURU
ESKAINTZA
2023ko Uda
SARRERA
Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela
uste zen antzina. Gaur egun badakigu
den-dena ez dagoela liburuetan; euskara
ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar
ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen
dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari
aurkituko dituzu.
Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute:
euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta
poemek. Horietan, benetako eta fikziozko
euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako
hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen,
aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat
patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.
Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela
ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak,
pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza,
beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara
letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara
ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
EUSKAL HERRIKO 40 EMAKUME
Kuxkuxeroa zara? Gustatzen zaizu zu jaio baino lehen zure herrian zer gertatu
zen jakitea? Eta mota askoko jendea ezagutzea? Orduan, hau da zure liburua.
Hemen ezagutuko dituzu gure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia
diren Euskal Herriko emakumeak eta gizataldeak. Belaunaldi berrientzat
erreferentzia diren eta jada hilik dauden emakume hauei historiak ez die merezi
duten errekonozimendua eman. Eremu guztietako emakumeek lortu zituztenak
ezagutaraziko dizkigute: idazleak, kazetariak, pedagogoak, bertsolariak,
margolariak, argazkilariak, ilustratzaileak, sukaldariak. Ilustrazio deigarriak
dituen liburua da eta teknika desberdinak erabili dira: akuarela, koloretako
arkatzak, collage. Has zaitez emakume hauek ezagutzen, aho zabalik utziko
zaituzte.
Maila: B2 Urtea: 2023 Orr: 92 Prezioa: 19 - 16,15 €
MIÑAN
Amets Arzallus Antia
Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude.
Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz
onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo
astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta
zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile,
polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik
Europarako bidea.
Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien
heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.
Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta
kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da
nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako
zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.
Maila: B2 Urtea: 2019 Orr: 152 Prezioa: 17,50 - 14,90 €
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
ERLE LANGILEEN AMODIOAK
Aleksandra Kollontai Itzul: Aroa Uharte
Errusiaren historiako gertakari nagusiak topatuko ditu irakurleak kontakizun
hauetan: XIX. mendearen amaierako terrorismoa, 1905eko iraultza, I. Mundu
Gerra, 1917ko iraultzak, Gerra Zibila, NEP politika ekonomikoa... Gertakari
nagusiak pertsona xumeen bihotz-barrenetatik kontatuak. Emakumeen
ikuspegitik kontatuak, gainera. Eta protagonismoa gertakariei berei eman
ordez pertsonen bizipenei ematen zaie. Bizipen konkretu batzuei: emakumeen
bizipenei.
Gertakari historiko nagusiez gain, bizitza ekonomiko, politiko eta sozialaren
koadro jakin bat ere osa dezakegu, narrazio hauetan islatzen baitira garaiko
klase sozialak eta haien arteko borroka, lan-gatazkak, familia-ereduaren
aldaketa, lan erreproduktiboen kolektibizazioa, ildo politikoen arteko
harremanak, burokratizazioa, klandestinitatea, langabezia, gosea, lehengai
falta eta ezkutuko merkatua... Baina protagonistak amodio-kontuak dira. Bere
garaiak moldekatutako amodio-istorioak.
Maila: C1 Urtea: 2020 Orr: 352 Prezioa: 19 – 16,15 €
MANDAMENTU HIPERMODERNOAK
Iñigo Martinez Peña
Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara
aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak
hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki
geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez
egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan
zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte.
Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen
edo errendimenduaren jendartea… Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun
sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek
biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea
eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro.
Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi
berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako
gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen
diguna
Maila: C1 Urtea: 2021 Orr: 168 Prezioa: 17,25 - 14,65 €
TROPEL AMAIGABEA
Raul Perez
Ottavio Bottecchia, Jesus Loroño, Fausto Coppi, Jacques Anquetil, Eddy
Merckx, Bernard Hinault, Marino Lejarreta, Miguel Indurain, Lance Armstrong
eta Alejandro Valverde tropel berean. Imajinatzen duzu zer izango litzatekeen
hori? Ezinezkoa da, jakina, garai ezberdinetako txirrindulariak izan zirelako.
Dena dela, izen-abizen horiek guztiek zerbait amankomunean badute: denak
txapeldun handiak izan ziren eta Donostian aritu ziren. Garaian garaiko
txirrindularitzazaleok geure idoloak gertu-gertutik ikusteko aukera izan dugu,
kasik ukitzeraino. Azken 100 urteotan Donostiatik pasatu diren ziklismoaren
izarren arrastoa topatuko duzu orriotan. Batzuetan loria izan zuten zain;
besteetan, miseria.
Euskal Herriko Itzulian, Donostiako Klasikoan, Espainiako Vueltan... eta baita
Frantziako Tourrean ere. Sona handiko lasterketa horietan guztietan dir-dir egin
zuten txirrindularitzako izen handiek. Handienek. Ekar ditzagun gogora, beraz,
istorio horietako batzuk, katea ez baita eten.
Maila: B2 Urtea: 2023 Orr: 95 Prezioa: 12-10€
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
ANIMALIA DOMESTIKOAK
Esti Martinez Diaz de Cerio
Era askotakoak dira gure etxeetan habia egiten duten sentipenak, maskotak
bezain eguneroko bihurtu arte: izan daiteke urtetako errutinak dakarren
asperdura, izan daiteke muturtuta daudenen haserrea, edo mundu
paraleloetan bizi direnen inkomunikazioa, izan daiteke bizilagunarenganako
inbidia, noizbait bizikide izan zenaren oroimina, edo ihes egin nahi
geniokeenaren beldurra
Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 120 Prezioa: 13,50 -11,50 €
ZOMORROTU
Aintzane Usandizaga Lopez
“Nobelaren eta ipuin-bildumaren arteko lurralde paduratsuan kokatzen da
Zomorrotu hau: bost istorio luze, barnean hainbat atal dituztenak, eta batetik
bestera igarotzen diren pertsonaiak, pasadizoak, erreferentziak.
Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 168 Prezioa: 17 – 14,50 €
PRINTZAK BEGIETAN
Iratxe Ormatza Imatz
Handiak izan dira aldaketak XX.mendean: jendea lan bila etortzea, zinema eta
bestelako asmakizunak, iraultza asmoak, gerra ankerra eta gerraoste luzea,
txabolak, askatasun-ametsak berriro itzartzea…
Maila: C1-C2 Urtea: 2023 Orr: 196 Prezioa: 20 – 17 €
ARRAIN HEZUR BAT EZTARRIAN
(XXIV IGARTZA SARIA)
Olatz Mitxelena Larreta
On asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura
negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da
dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute
gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza.
Maila: B2 Urtea: 2023 Orr: 136 Prezioa: 15-12,75 €
LURRAZ BESTE
Garazi Arrula Ruiz
Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear,
afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu
hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak
zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan,
senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan
gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste. Aldaketa biziko gizarte-
testuinguruetan, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta
pitzatzeak, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute
pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute,
eta, aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon
zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen
inarrosaldi literarioa.
Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 200 Prezioa: 17 -14,50 €
IPUINAK IPUINAK
CAYO HUESO
Oihane Amantei Uriarte
Nobelaren eta ipuin-liburuaren artean, istorio batetik bestera doazen
pertsonaien arteko harreman lanbrotsuak, begirada zorrotz eta ironikoz ikusiak.
Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 108 Prezioa: 13 - 11 €
HARAGIZKO MAMUAK
Karmele Mitxelena Etxebeste
Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza
noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko
jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko
gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea
Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak,
zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere,
alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat.
Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo
ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mixelenak,
prosa dotore eta malgu, eder bezain adierazkorraz, Donostia Hiria saria irabazi
duen ipuin-bilduma honetan.
Maila: C1 Urtea: 2022 Orr: 148 Prezioa: 16,80 – 14,30 €
OTSOA ETORRIKO DA
Iñaki Irasizabal Izagirre
28 urte ditu Maiderrek, berak bakarrik hazten duen zazpi urteko seme
bat, Iraitz, eta beste hainbat arazo: Unax neba gaztea desagerturik dago
duela bi urtetik, eta hilketa baten egilea dela uste du poliziak; lantokian,
Legarra ugazaba eskuluzeak beregan jarri ditu begiak; eta, gainera, txikitan
abandonatu zituen aita hilzorian dagoela eta, haren andre-lagunaren deia jaso
du, mesedez ikustera joateko Bartzelonara.
Bizitza ez dela ipuinetan bezalakoa aspaldi ikasi zuen Maiderrek, otsoak
are letagin zorrotzago eta luzeagoak dituela eta zure etxea erraz asko bota
dezakeela, adreiluz eraikita izan arren. Zer egingo du orduan aterpe ziurrik ez
daukanak?
Maila: B2-C1 Urtea: 2023 Orr: 124 Prezioa: 13 - 11 €
ISILDUTAKO ESKUAK
Jon Abril Olaetxea
Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu
zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita.
Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat
andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat
arlotan aritu zirenak. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren, baina
soldata-maila eskasekoak, sektore berean ari ziren gizonezkoek baino gutxiago
irabaziz, gainera.
Isildutako eskuak izan dira emakumeenak, haien ahotsa bezala. Liburu honek
emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die, guztien izenean, haien
ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko.
Maila: C1 Urtea: 2022 Orr: 256 Prezioa: 22,50 – 19,20 €
LITERATURA LITERATURA
EZTABAIDARAKO
ZAINTZAREN HARIAK
Felix Arrieta Frutos
Ez dago zaintzaren inguruan nahitaezkoa zaigun eztabaida baino auzi
garrantzitsu eta premiazkoagorik gaur egun. Pandemiak sozialki birdefinitu
gaitu guztiak, eta bereziki adinekoak. Adineko gehienek zaintza gehiago
eskaintzen dute (beren familian, maila komunitarioan eta abar luzean) sistema
publikoari eskatzen diotena baino. Beren kontu-balantze soziala positiboa bada
ere, autodeterminatzeko gaitasunik ez duten “egoiliar” gisa definitu ditugu,
zaindu beharrekoak, familian eta ingurunean betetzen duten funtzio sozialaz
gabetuta, gastu-iturri gisa.
Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 92 Prezioa: 11,50 – 9,80 €
GARI ETA GOROLDIOZKO
Anari Alberdi Santesteban
Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak,
eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean,
betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak
zizelkatzeari jarraitzen zion. Nekatua zegoen. Nekatzen hasia beti.
Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan
emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino
zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez,
zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko
denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen
errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka,
kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.
Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen
liburuan.
Maila: C1 Urtea: 2022 Orr: 120 Prezioa: 16 - 13,60 €
NIRE MINAREN ETXEAN
Iñigo Antsorregi Dierez
Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua
hiltzeko zorian egon zen, agur-mezua ere prestatuta, depresioak horraino
eramanda.
Ez da txantxetako kontua, baina idazleak broma giroan kontatu nahi izan digu
bere prozesua: zerk piztu zion gaitza, nola iritsi zen horra, nola sentitzen zen
egun haietan, eta baita nola lortu zuen ateratzea.
Ez da txantxetako arazoa gaixotasun mentalek daukaten zabalkundea eta
gizartean sortzen duten estigma. Horregatik da bi aldiz eskertzekoa autorearen
lana, bere minaren etxea jendaurrean erakusteagatik eta egoera horretan
dauden guztiei laguntzeagatik.
Maila: B2 Urtea: 2022 Orr: 132 Prezioa: 14,50 – 12,35 €
LITERATURA
GARAZIKO HILKETAK
Fernando Morillo Grande
Donibane Garazi, Santiago Bidearen abiapuntu magikoa.
Bortizki hildako bi gorpu: mertzenario bat eta Luzia, herriko emakume
edadetua.
Bi protagonista: amona eta biloba, Miren eta Ander.
Zer arraio gertatu da? Zergatik hil dute Luzia?
Ikerketa lanetan arituko dira amona-biloba, aitonaren moto zaharrarekin.
Antzinako indarrak pil-pilean. Lamiak? Botere gaiztoak gauean? Zer da egia?
Zer beldurra?
Euskal sinesmen zaharrak eta arriskuz beteriko ikerketa.
Eta amona-bilobaren arteko elkarlana eta konfiantza itzela.
Euskaraz gozatzeko thriller bizia, sekretuz josia eta susmagarri sorta bat. Nor
ote erruduna?
Misterioa argitzeko prest?
Maila: B1-B2 Urtea: 2021 Orr: 106 Prezioa: 13,50 – 11,50 €
GAZTE LITERATURA
EZTABAIDARAKO
PANTAILEN GARAIPENA
Iñigo Martinez Peña
Iñigo Martinez Peñak begi zorrotza duela esan nezake eta gure gizartearen
argazki izugarria eskaintzen digula, baina nahiago dut esan usaimen fina
duela. Eta ezin uka: usain txarra du bizi garen gizarteak. Liburuan aurrera
egin ahala, kiratsa: botereak erabat garden nahi gaitu, boterea bera sekula
garden izango ez den arren; kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz beteta
dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita
egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino;
kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu, besteak beste;
paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan jasotzen tematzen gara,
momentua disfrutatzea ahaztuta; giza jokabideen determinismoa aurreikusten
ahalegintzen gara, erabakiak hartzeak dakarren erantzukizunak izututa-edo.
Kaleidoskopio zoro batean bizi gara.
Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 140 Prezioa: 4,50 – 12,35 €
LIMA
Miren Gorrotxategi Azurmendi
Lima munduko neskarik zorigaiztokoena sentitzen da uda ondoren herrira
itzultzen denean. Lehenengo sorpresa oporretan ezagututako Markos
institutuan agertzen denean jasoko du. Hortik aurrera, ustekabekoak bata
bestearen ondotik etorriko zaizkio: gurasoek haurra zela mendian aurkitu
zutela jakingo du, Paulita tutorea desagertu egingo da eta Maia irakasle bitxiak
hartuko du haren lekua. Ba ote dute loturarik gertaera horiek guztiek? Markos,
Brenda eta Egoitzek lagunduko diote misterio horiek guztiak argitzen. Bada
ordea Limak lagunei kontatu ezin dien sekretu izugarri bat
Irudimenez zipriztindutako istorio honek euskal mitologiaren ate-leihoak
irekitzen dizkio irakurleari
Maila: B2 Urtea: 2023 Orr: 164 Prezioa: 16- 13,60 €
TRUMOIAREN ALABA
Jon Arretxe Perez
Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe
bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu dira munduan
hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin
uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren baten bila.
Ustekabez eta magiaz zipriztindutako istorio honetan, mila abentura eta arrisku
biziko dituzte neba-arrebok eta hainbat adiskide egingo dituzte beren helburua
lortzen lagunduko dietenak. Emakumeen egoera, naturaren suntsitzea,
turismoaren eragina, erlijioen arteko lehiak, umeen trafikoa,mafien lana… dira
azaltzen diren gaietako batzuk. Eta, bide batez,munduaren bazter ezezagun
hori pixka bat ezagutzen lagunduko digu.
Maila: B2 Urtea: 2020 Orr: 144 Prezioa: 16,80- – 14,30 €
GAZTE LITERATURA GAZTE LITERATURA
LUAREN ITZALA
John Andueza Altuna
Herriko gazteak suminduta daude izurrite zikinaren ondorioz ezarritako
debekuen erruz. Ez dago eskubiderik, urterik ederrenak lapurtu nahi dizkiete.
Kokoteraino daudenez, gaupasa klandestinoa antolatu dute herriko eraikin
abandonatuan. Damutuko dira, dedio! Adiskide baten hilketa oso kolpe latza
da. Eta salaketa anonimoek eta mendeku goseak egundoko triskantza eragin
dezakete.
Maila: B2-C1 Urtea: 2022 Orr: 152 Prezioa: 15,25- – 13 €
LURREAN HAZIAK
Asel Luzarraga Zarrabeitia
“Iraultza gatibu dago ezezagunen eskuetan, lagun bakarra Sayen maputxe
machia duela. Bitartean, Lof Kidu Ngüenewün komunitatean ez dira lo
geratzekoak. Zigor ez dago bakarrik, alboan du Nahuel bestengusua, bere
kezketan lagun eta ezinegon berrien iturri. Ez dira, ez, Argentinan espero
zituzten Aste Santuko oporrak, baina nork esan du hori txarra denik?
Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 124 Prezioa: 13,25- – 11,25 €
KUKUAREN KANTUA
Idoia Garzes Aldazabal Ilus: Mikel Santos ‘Belatz’
Amak ez zuen Jaxintori buruz iritzi onik: “Gure artera habia egitera etorritako
hezurbeltz trenak ekarritakoa. A ze pajarua!”. Nik, baina, ez nuen ezer ulertzen,
ez pajarua zer zen, ez inork hezur beltzik izan zezakeenik. Galtzamotzak bete
xalotasun, artean lumatu gabeko txorikumea bainintzen. Orain, ordea, Jaxinto
hil berri denean, hark txoriez erakutsitakoak gogoan, badakit bihotza habia
dagoen tokian dagoela eta kukuaren portaera bizilegea baino ez dela.
Maila: C1 Urtea: 2022 Orr: 72 Prezioa: 11,50- – 9,75 €
ARIAN B1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 28 - 23,80 €
ARIAN B1.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 19 - 16,15 €
ARIAN B2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 28 - 23,80 €
ARIAN C1
IKASLEAREN LIBURUA
Prezioa: 28 - 23,80 €
ARIAN B2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 22,50 - 19,10 €
ARIAN B2.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 16,50 - 14 €
ARIAN B2.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 16,50 - 14 €
ARIAN C1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 19 - 16,15 €
ARIAN A1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 26 - 22 €
ARIAN A1.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 14,25 - 12,10 €
ARIAN B1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak +transkripzioak
+ entzungaiekin)
Prezioa: 26 - 22,10 €
ARIAN B1.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 19 - 16,15 €
ARIAN A1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak +transkripzioak)
Prezioa: 26 - 22 €
ARIAN A1.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 14,25 - 12,10 €
ARIAN A2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 28 - 23,80 €
ARIAN A2.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 18,95 - 16,10 €
ARIAN A2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 28 - 23,80 €
ARIAN A2.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 18,95 - 16,10 €
ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN EUSKARA METODOA
SIBERIAKO LOREA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo
lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa
da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru
gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.
Maila: A1 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11 ,90 €
BORROKALARI ARGITSUAK (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur
egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso
eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin
nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Maila: A1 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera.
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.
Maila: A1 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
OTSOA (+CD)
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.)
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere
beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?
Maila: A1 Orr: 62 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen.
Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen
munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak.
Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar
horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek.
Maila: A2 Orr: 74 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD)
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en
edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko
museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da.
Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe
bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza
da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala
sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Maila: A1 Orr: 76 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
NAIA ETA ESKULTORE ITSUA(+CD)
Alvaro Rabelli / Pedro J. Colombo (il.)
Kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira errepide-bazterretan. Heriotza
horien atzean pertsonen trafiko deitoragarria eta aberastasunaren paradisua
aurkitu ez duten etorkinen bizimodu latza daude. Baina, heriotza horietan
zerbait gehiago ere ezkutatzen da, zerbait iluna eta ankerra, Andre de Toth
zuzendariaren House of wax (1953) filmean bezala. Naia detektibe gazteak eta
bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute.
Maila: A1 Orr: 75 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
KATU BELTZA (+CD)
John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten
arrastoaren atzetik.
Maila: A2 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
KRESALAREN TABERNA(+CD)
Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.)
Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi
duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat.
Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek
dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro.
Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko
oraindik ere.
Maila: A1 Orr: 68 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
MALETA BAT IGOGAILUAN
Andoni Tolosa “Morau”, “Mattin” (il. )
Hectorrek A1 maila egin du euskaltegian eta ikasturte osoa egunerokoan jaso
du.
Oso pozik dago Hector: lagun berriak egin ditu eta kalean euskaraz hitz egiten
hasi da. Biba!
Baina ikasturtea ez da beti samurra izan: urduritasuna, poza, lotsa, frustrazioa,
harrotasuna, haserrea, maitasuna… emozio-festa da euskaltegia! Eta
eguneroko hau, euskaltegitik bizirik ateratzeko formula.
Maila: A1 Orr: 92 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
NAIA INDIA GORRIETAN (+CD)
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.
Maila: A2 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD)
Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.
- Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik
metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta,
Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso
kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek:
Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria
atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte
planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek
munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2 Orr: 88 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ZISNEA ETA UHARTEA (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.)
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa.
Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia
hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat.
Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…
Maila: A2 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €		
GEMINIKO NEBULOSA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2 Orr: 68 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
LEGARRAREN DESAGERPENA (+CD)
Miren Gorrotxategi /Manu Ortega
Telmo Legarra polizia ohia herrira itzuli da, desagertutako alabaren bila hamar
urtez Europan barrena ibili ostean. Etsita itzuli da, baina herrian aztarna
berriak topatu ditu: Nahia desagertu aurreko Gabonetan ateratako argazki
misteriotsuak Aulezti anaiak jarri ditu susmopean. Polizia-senari eutsi ezinik,
berriro ekin dio ikerketari. Oraingoan aurkituko ote du Nahia?
Maila: A2 Orr: 76 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
DAKOTA ERAIKINEAN (+CD)
Estibaliz Vivanco / Dani Maiz
Deiene Aketxetak New Yorkeko Guggenheim museoan lan-praktikak egiteko
gonbite-mezua jaso du. Birritan pentsatu gabe, mezuari baietz erantzun dio.
Baina gau horretan bertan, loak hartu ezinik ibili da. Erabaki ona hartu ote du?
Ethan Whitefeather Guggenheimeko lan-harremanen arduraduna ezagutzean,
gorputzaldi txarra berrituko zaio. Gainera, Markus bekadun-kidea Dakota
eraikinari buruzko lana egiten ari da, eta Deienek eraikin enigmatikoaren
misterioan sartuta ikusiko du bere burua.
Maila: A2 Orr: 76 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TXIMELETAK (A2) (+CD)
Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.)
Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei
urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta
zaio. Zergatik?
Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta
munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak
ikusiko ditu...
Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska
txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten
dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela.
Maila: A2 Orr: 68 Prezioa: 13,90 - 11,90 €		
ELURRAREN PROMESA
Miren Agur Meabe Plaza, Iñaki Landa (il. )
Inesek jatetxe batean lan egiten du asteburuetan. Arte Ederretako ikaslea
da eta tatuajeak gustatzen zaizkio. Larunbat gau batean istripua izango du
bizikletarekin, elurraren erruz. Esnatzean, hala ere, Erdi Aroan aurkituko da eta
Inexa izango da denentzat.
Nola itzuli etxera? Nola itzuli XXI. mendera?
Bizitza oso bat pasatu beharko du mundu zahar horretan, zorion eta zoritxarren
artean, urteko lehen elurrak berriz ere…
Maila: B1 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
TITARE BETE ZORION (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.)
Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria,
jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko.
Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak
besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.
Maila: B1 Orr: 88 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
PINKY PAILAZOA (+CD)
Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.)
Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen
dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer
da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard
Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.
Maila: B1 Orr: 88 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
IZU-ISTORIOAK (+CD)
Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: -
Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera
Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara
ematen duten horietakoak.
Maila: B1 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ENIGMAK (+CD)
Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.)
Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune
ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua
desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.
Maila: B1 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
HISTORIA ALA ISTORIOA?(+CD)
Nagore Irazustaberrena / Ruth Juan (il.)
Napoleon handia gizon txikia al zen benetan? Zein da erpurua gora keinuaren
egiazko esanahia? Egia al da piratek altxorrak lurperatzen zituztela? Nork
asmatu zuen gillotina? …
Historiarekin jolas egiteko irakurgaia duzu esku artean: gertakizun historikoen
bi bertsio proposatzen dira, irakurleak asmatzeko bietako zein den zuzena, non
dagoen historia eta non istorioa.
Maila: B1 Orr: 79 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
DORIAN GRAYREN ERRETRATUA (+CD)
Oscar Wilde / Paul Caballero (il.)
–A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak
garenean, ez gara beti zoriontsuak.
Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman
zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea,
zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai,
afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat.
Maila: B1 Orr: 68 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
INFERNURANTZ (+CD)
Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.)
Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero,
Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko
du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko
dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.
Maila: B1 Orr: 88 Prezioa: 13,15 - 11,90 €
MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD)
Lutxo Egia / Paul Caballero (il.)
Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar...
edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako
liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat),
ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du
protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.
Maila: B1 Orr: 60 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
DONIBANE GARAZI
Nora Arbelbide Lete / Asisko eta Dom
Historia eta kondairaz betetako hiria da Donibane Garazi gida honetan:
euskara plazara jalgiarazi zuena, Nafarroako hiriburua hau ere, gerraosteko
iheslerien aterpea, negoziorako hirigunea, bidaiarien eta historiaren
bidegurutzea… Eta bai, Donibane Garazi ederra ere bada, polit-polita, zinez
ikusgarria, harri gorriztaz eraikia, mendiarte leunaren babesean.
Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
DONOSTIA
Nerea Auzmendi / Asisko eta Dom
Donostian bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Hiria ezagutzera
datozen biloba gazteei izeba donostiarrak egindako ibilbidea. Tabakalerako
terrazan abiatuko da, eta Sokamuturra kalexkan bukatu, Loretopera begira.
Gune eta zoko baketsuen hiria proposatzen digu, jendetza zalapartatsutik
ihesi.
Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
BILBO
Lutxo Egia / Asisko Eta Dom
Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Orain kale bat,
gero zubi bat, hurrena historia puska bat... hiriko eskulturen inbentarioa eginez
abiatuko du gidariak ibilbidea Bilboko baldosetan barrena, hiri zahar, bizi eta
erakargarria eraikiz, bilbotarren bizipenen bitartez.
Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
BAIONA
Bea Salaberri / Asisko eta Dom
Baiona ezagutzeko gida da hau: hiriaren aztarnategiek erakusten duten
antzinako Baiona zaharrean hasi eta egun sortzen ari diren auzo berrietaraino.
Asteburuko ibilbidean bisitatuko ditugu Baionako karrika nabigagarriak, eraikin
ikusgarriak, naturguneak, ostatuak, merkatuak, harresiak… eta baionesak!
Baionako jende euskalduna.
Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD)
Ander Izagirre / Maite Mutuberria (il.)
Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik
sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi
zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste
bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien
etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu
harrigarriak.
Maila: B2 Orr: 88 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
MAULE LEXTARRE
Allande Sokarros / Asisko eta Dom
Euskal Herrian ekialdeena dagoen hiriburua da Maule-Lextarre, tamainaz
txikia, historia eta nortasun handikoa. Zer ziren zinbiteak? Nor da Matalaz?
Non da Laminen etxea? Eta ur hotza eta epela batera ematen dituen Laminen
iturria? Egun bakarrean burutzeko ibilbidean, lehengo eta egungo Maule-
Lextarreren argazki hurbila jasoko dugu, eta Zuberoan barrena egiteko itzuli
polita ezagutuko.
Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
GASTEIZ
Patxi Zubizarreta / Asisko eta Dom
Gasteizen barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Gidariak
Gipuzkoatik iritsitako lagun-taldearekin batera korrituko ditu Gasteizko kaleak,
eraikinak, parkeak, plazak, artelanak, hilerriak, tabernak, museoak, auzoak,
historia puskak eta istorio osoak. Asteburu bakarrean hiri berdea goitik behera
ezagutzeko aukera eskaintzen digu.
Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
IRUÑEA
Enrike Diez de Ulzurrun / Asisko eta Dom
Iruñea entzutean, berehala Sanferminak etortzen zaizkigu gogora. Baina
Iruñeak beste gauza asko ere baditu jaiez gain, eta horietako batzuk biltzen
ditu gida honek. Ibilbide bat proposatzen du kalez kale, plazaz plaza,
txokoz txoko denetariko kontuak azalduta, bertakoentzat zein bisitarientzat
jakingarriak, eta askotan, ezezagunak.
Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
BALEA
Josu Lartategi
Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla
bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu
eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila
doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori;
horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera.
Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra
eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera.
Baleak eta gizakiak aurrez aurre...
Maila: A2.2 Urtea: 2016 Orr: 48 Prezioa: 6,95 - 5,90 €
LAMIA
Josu Lartategi
Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte
baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten
laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore
gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak
misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun
berezi-berezi batzuen laguntza izango du.
Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa,
eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak,
Herensugeak...
Maila: A1.2 Urtea: 2016 Orr: 48 Prezioa: 6,95 - 5,90 €
ASTEROIDEA
Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute.
Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez daukate
itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea,
paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere
badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz
zaharrekin gogoratzen.
Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia
dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera,
bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu,
Mikela, Boni eta Eukenirentzat.
Maila: A2.2 Urtea: 2016 Orr: 48 Prezioa: 6,95 - 5,90 €
ATEJOLEA ETA IZAKI MISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak
Aitor Arana
Beldurrezko bi ipuin
Beldurra. Zer da beldurra?
Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak benetakoak ote dira?
Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte.
Edo beharbada gure desiren irrikek.
Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira.
Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko da.
Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu,
baina hori ez da zuk uste bezain ona…
Bi istorio beldurgarri hauetan bezala.
Maila: A2-B1 Urtea: 2017 Orr: 80 Prezioa: 13,50- 11,50 €
IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA
AMAIA UDALEKUETAN
Onintze Goitiz
Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko
lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta
gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak
dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere.
Maila: B1 Urtea: 2015 Orr: 62 Prezioa: 13,50 - 11,50 €
ERDI AROKO EGUNAK
Laida Martinez
Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria.
Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak
beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro
pertsonaiak agertzen dira nobelan.
Maila: B1 Urtea: 2016 Orr: 96 Prezioa: 13,50 - 11,50 €
TRAIZIOA LAKUAN
Nuria Martí Constans
Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz
ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera,
entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak
ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko
da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz
blaiturik.
Maila: B1 Urtea: 2014 Orr: 96 Prezioa: 13,50 - 11,50 €
RIF MENDIETAKO URA
Montse Flores Pallarés
Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da
izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan
lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta
berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak
ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan.
Maila: B1 Urtea: 2014 Orr: 64 Prezioa: 13,50 - 11,50 €
IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA
SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA
Fernando Morillo
Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises
marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera
zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta
irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz
maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa
sekretua betetzeko asmoz.
Maila: B1 Urtea: 2014 Orr: 80 Prezioa: 13,50 - 11,50 €
TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN
Ander Izagirre
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire
librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen
eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik
eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen
eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza,
katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil
bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.
Maila: B1 Urtea: 2014 Orr: 80 Prezioa: 13,50 - 11,50 €
IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA
Fernando Morillo Grande
Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu,
nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu
Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten
preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza
maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari. Begietara begiratzen zuen.
Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere! Hemen kontatuko dena
benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren. Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko
zorian zaude: Ixtebe Pellot, Euskal Azeria.
Maila: B1 Urtea: 2016 Orr: 72 Prezioa: 13,50 - 11,50 €
MUSEOKO HILTZAILEA
Josu Lartategi
Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza
eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu
lan-eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio
Martini. Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea,
ulertzen ez dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da.
Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile
pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da,
baita hilketa ikaragarriena ere.
Maila: B1.2 Urtea: 2016 Orr: 48 Prezioa: 6,95 - 5,90 €
IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA
SINONIMOEN
KUTXA
Prezioa: 21,80 - 18,10 €
EUSKAL
GRAMATIKA
OSOA
Prezioa: 64,48 - 54,80 €
DIDAKTIKA
C1 MAILAKO IDAZLANA ERRAZ EGITEKO
150 ARIKETA
Josu Erkiaga Laka
Liburu honek euskarazko C1 mailako azterketako idatzizko proba egiten
trebatzeko 150 ariketa eskaintzen ditu. Ariketak material errealetatik abiatuta
prestatu dira, azken urteetan hainbat ikaslek HABEren azterketetan egindako
idazlanetan oinarrituta. Atalez atal, ikasleak idazlana egituratzen ikasiko du,
idazten hasi aurreko zirriborroa osatzen, eta testuaren kohesioa, aberastasuna
nahiz zuzentasuna lantzen.
Proposatzen diren ariketak askotarikoak dira. Batzuetan, beste norbaitek
idatzitako testuei erreparatzeko eskatuko zaio ikasleari, ondo egindakoetatik
ikas dezan eta hobetu beharrekoak antzeman ditzan. Beste batzuetan, pista
batzuk emango zaizkio idazlanaren zati bat osa dezan. Azkenik, ariketa
batzuetan idazlana osorik idazteko eskatuko zaio.
Prezioa: 17,75 – 15,10 €
DIDAKTIKA
Maiatzaren 31an bukatuko da.
ES31.3035.0072.06.0720034048
ESKAERA ORRIA
www.aek.eus
946 464 000
673 200 100
LIBURUAK, DISKOAK
· Aukeratutako liburuan
eskaera orria bete
letra garbiz idatziz.
· Ordaindu beharrekoa aurrezki
kutxan sartu, euskaltegiaren
izena ondo azalduz.
Euskaraz Koop.
ARABA
Arana kalea 30
01002 GASTEIZ
945 252 400
araba@aek.eus
BIZKAIA
Txakur kalea 1,4.a
48005 BILBO
944 159 512
bizkaia@aek.eus
GIPUZKOA
Iztueta 3, behea
20001 DONOSTIA
943 327 172
gipuzkoa@aek.eus
IPARRALDEA
Marengo karrika 22
64100 BAIONA
05 59257609
iparraldea@aek.eus
NAFARROA
Errekoleta 16, behea
31001 IRUÑEA
948 220 213
nafarroa@aek.eus

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie AEKren 2023ko udako liburu eskaintza

14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
orkatz
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
orkatz
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
axunurkia
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Noemí Herbosa
 

Ähnlich wie AEKren 2023ko udako liburu eskaintza (20)

Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
 
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko neguaIrakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua
 
Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018
 
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
 
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpena
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 

Mehr von OarsoaldekoAEK

Mehr von OarsoaldekoAEK (20)

AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
 
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
Mikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
 
Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5
 
2021 mintzagun sinopsiak
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiak
 
B2
B2B2
B2
 
B1 2
B1 2B1 2
B1 2
 
B1 1
B1 1B1 1
B1 1
 

AEKren 2023ko udako liburu eskaintza

  • 2. SARRERA Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu. Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun. Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta. EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK EUSKAL HERRIKO 40 EMAKUME Kuxkuxeroa zara? Gustatzen zaizu zu jaio baino lehen zure herrian zer gertatu zen jakitea? Eta mota askoko jendea ezagutzea? Orduan, hau da zure liburua. Hemen ezagutuko dituzu gure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia diren Euskal Herriko emakumeak eta gizataldeak. Belaunaldi berrientzat erreferentzia diren eta jada hilik dauden emakume hauei historiak ez die merezi duten errekonozimendua eman. Eremu guztietako emakumeek lortu zituztenak ezagutaraziko dizkigute: idazleak, kazetariak, pedagogoak, bertsolariak, margolariak, argazkilariak, ilustratzaileak, sukaldariak. Ilustrazio deigarriak dituen liburua da eta teknika desberdinak erabili dira: akuarela, koloretako arkatzak, collage. Has zaitez emakume hauek ezagutzen, aho zabalik utziko zaituzte. Maila: B2 Urtea: 2023 Orr: 92 Prezioa: 19 - 16,15 € MIÑAN Amets Arzallus Antia Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala. Maila: B2 Urtea: 2019 Orr: 152 Prezioa: 17,50 - 14,90 €
  • 3. EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK ERLE LANGILEEN AMODIOAK Aleksandra Kollontai Itzul: Aroa Uharte Errusiaren historiako gertakari nagusiak topatuko ditu irakurleak kontakizun hauetan: XIX. mendearen amaierako terrorismoa, 1905eko iraultza, I. Mundu Gerra, 1917ko iraultzak, Gerra Zibila, NEP politika ekonomikoa... Gertakari nagusiak pertsona xumeen bihotz-barrenetatik kontatuak. Emakumeen ikuspegitik kontatuak, gainera. Eta protagonismoa gertakariei berei eman ordez pertsonen bizipenei ematen zaie. Bizipen konkretu batzuei: emakumeen bizipenei. Gertakari historiko nagusiez gain, bizitza ekonomiko, politiko eta sozialaren koadro jakin bat ere osa dezakegu, narrazio hauetan islatzen baitira garaiko klase sozialak eta haien arteko borroka, lan-gatazkak, familia-ereduaren aldaketa, lan erreproduktiboen kolektibizazioa, ildo politikoen arteko harremanak, burokratizazioa, klandestinitatea, langabezia, gosea, lehengai falta eta ezkutuko merkatua... Baina protagonistak amodio-kontuak dira. Bere garaiak moldekatutako amodio-istorioak. Maila: C1 Urtea: 2020 Orr: 352 Prezioa: 19 – 16,15 € MANDAMENTU HIPERMODERNOAK Iñigo Martinez Peña Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte. Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen edo errendimenduaren jendartea… Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro. Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen diguna Maila: C1 Urtea: 2021 Orr: 168 Prezioa: 17,25 - 14,65 € TROPEL AMAIGABEA Raul Perez Ottavio Bottecchia, Jesus Loroño, Fausto Coppi, Jacques Anquetil, Eddy Merckx, Bernard Hinault, Marino Lejarreta, Miguel Indurain, Lance Armstrong eta Alejandro Valverde tropel berean. Imajinatzen duzu zer izango litzatekeen hori? Ezinezkoa da, jakina, garai ezberdinetako txirrindulariak izan zirelako. Dena dela, izen-abizen horiek guztiek zerbait amankomunean badute: denak txapeldun handiak izan ziren eta Donostian aritu ziren. Garaian garaiko txirrindularitzazaleok geure idoloak gertu-gertutik ikusteko aukera izan dugu, kasik ukitzeraino. Azken 100 urteotan Donostiatik pasatu diren ziklismoaren izarren arrastoa topatuko duzu orriotan. Batzuetan loria izan zuten zain; besteetan, miseria. Euskal Herriko Itzulian, Donostiako Klasikoan, Espainiako Vueltan... eta baita Frantziako Tourrean ere. Sona handiko lasterketa horietan guztietan dir-dir egin zuten txirrindularitzako izen handiek. Handienek. Ekar ditzagun gogora, beraz, istorio horietako batzuk, katea ez baita eten. Maila: B2 Urtea: 2023 Orr: 95 Prezioa: 12-10€ EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
  • 4. ANIMALIA DOMESTIKOAK Esti Martinez Diaz de Cerio Era askotakoak dira gure etxeetan habia egiten duten sentipenak, maskotak bezain eguneroko bihurtu arte: izan daiteke urtetako errutinak dakarren asperdura, izan daiteke muturtuta daudenen haserrea, edo mundu paraleloetan bizi direnen inkomunikazioa, izan daiteke bizilagunarenganako inbidia, noizbait bizikide izan zenaren oroimina, edo ihes egin nahi geniokeenaren beldurra Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 120 Prezioa: 13,50 -11,50 € ZOMORROTU Aintzane Usandizaga Lopez “Nobelaren eta ipuin-bildumaren arteko lurralde paduratsuan kokatzen da Zomorrotu hau: bost istorio luze, barnean hainbat atal dituztenak, eta batetik bestera igarotzen diren pertsonaiak, pasadizoak, erreferentziak. Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 168 Prezioa: 17 – 14,50 € PRINTZAK BEGIETAN Iratxe Ormatza Imatz Handiak izan dira aldaketak XX.mendean: jendea lan bila etortzea, zinema eta bestelako asmakizunak, iraultza asmoak, gerra ankerra eta gerraoste luzea, txabolak, askatasun-ametsak berriro itzartzea… Maila: C1-C2 Urtea: 2023 Orr: 196 Prezioa: 20 – 17 € ARRAIN HEZUR BAT EZTARRIAN (XXIV IGARTZA SARIA) Olatz Mitxelena Larreta On asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza. Maila: B2 Urtea: 2023 Orr: 136 Prezioa: 15-12,75 € LURRAZ BESTE Garazi Arrula Ruiz Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear, afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste. Aldaketa biziko gizarte- testuinguruetan, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta pitzatzeak, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta, aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa. Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 200 Prezioa: 17 -14,50 € IPUINAK IPUINAK
  • 5. CAYO HUESO Oihane Amantei Uriarte Nobelaren eta ipuin-liburuaren artean, istorio batetik bestera doazen pertsonaien arteko harreman lanbrotsuak, begirada zorrotz eta ironikoz ikusiak. Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 108 Prezioa: 13 - 11 € HARAGIZKO MAMUAK Karmele Mitxelena Etxebeste Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat. Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mixelenak, prosa dotore eta malgu, eder bezain adierazkorraz, Donostia Hiria saria irabazi duen ipuin-bilduma honetan. Maila: C1 Urtea: 2022 Orr: 148 Prezioa: 16,80 – 14,30 € OTSOA ETORRIKO DA Iñaki Irasizabal Izagirre 28 urte ditu Maiderrek, berak bakarrik hazten duen zazpi urteko seme bat, Iraitz, eta beste hainbat arazo: Unax neba gaztea desagerturik dago duela bi urtetik, eta hilketa baten egilea dela uste du poliziak; lantokian, Legarra ugazaba eskuluzeak beregan jarri ditu begiak; eta, gainera, txikitan abandonatu zituen aita hilzorian dagoela eta, haren andre-lagunaren deia jaso du, mesedez ikustera joateko Bartzelonara. Bizitza ez dela ipuinetan bezalakoa aspaldi ikasi zuen Maiderrek, otsoak are letagin zorrotzago eta luzeagoak dituela eta zure etxea erraz asko bota dezakeela, adreiluz eraikita izan arren. Zer egingo du orduan aterpe ziurrik ez daukanak? Maila: B2-C1 Urtea: 2023 Orr: 124 Prezioa: 13 - 11 € ISILDUTAKO ESKUAK Jon Abril Olaetxea Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren, baina soldata-maila eskasekoak, sektore berean ari ziren gizonezkoek baino gutxiago irabaziz, gainera. Isildutako eskuak izan dira emakumeenak, haien ahotsa bezala. Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die, guztien izenean, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko. Maila: C1 Urtea: 2022 Orr: 256 Prezioa: 22,50 – 19,20 € LITERATURA LITERATURA
  • 6. EZTABAIDARAKO ZAINTZAREN HARIAK Felix Arrieta Frutos Ez dago zaintzaren inguruan nahitaezkoa zaigun eztabaida baino auzi garrantzitsu eta premiazkoagorik gaur egun. Pandemiak sozialki birdefinitu gaitu guztiak, eta bereziki adinekoak. Adineko gehienek zaintza gehiago eskaintzen dute (beren familian, maila komunitarioan eta abar luzean) sistema publikoari eskatzen diotena baino. Beren kontu-balantze soziala positiboa bada ere, autodeterminatzeko gaitasunik ez duten “egoiliar” gisa definitu ditugu, zaindu beharrekoak, familian eta ingurunean betetzen duten funtzio sozialaz gabetuta, gastu-iturri gisa. Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 92 Prezioa: 11,50 – 9,80 € GARI ETA GOROLDIOZKO Anari Alberdi Santesteban Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen zion. Nekatua zegoen. Nekatzen hasia beti. Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika. Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan. Maila: C1 Urtea: 2022 Orr: 120 Prezioa: 16 - 13,60 € NIRE MINAREN ETXEAN Iñigo Antsorregi Dierez Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon zen, agur-mezua ere prestatuta, depresioak horraino eramanda. Ez da txantxetako kontua, baina idazleak broma giroan kontatu nahi izan digu bere prozesua: zerk piztu zion gaitza, nola iritsi zen horra, nola sentitzen zen egun haietan, eta baita nola lortu zuen ateratzea. Ez da txantxetako arazoa gaixotasun mentalek daukaten zabalkundea eta gizartean sortzen duten estigma. Horregatik da bi aldiz eskertzekoa autorearen lana, bere minaren etxea jendaurrean erakusteagatik eta egoera horretan dauden guztiei laguntzeagatik. Maila: B2 Urtea: 2022 Orr: 132 Prezioa: 14,50 – 12,35 € LITERATURA
  • 7. GARAZIKO HILKETAK Fernando Morillo Grande Donibane Garazi, Santiago Bidearen abiapuntu magikoa. Bortizki hildako bi gorpu: mertzenario bat eta Luzia, herriko emakume edadetua. Bi protagonista: amona eta biloba, Miren eta Ander. Zer arraio gertatu da? Zergatik hil dute Luzia? Ikerketa lanetan arituko dira amona-biloba, aitonaren moto zaharrarekin. Antzinako indarrak pil-pilean. Lamiak? Botere gaiztoak gauean? Zer da egia? Zer beldurra? Euskal sinesmen zaharrak eta arriskuz beteriko ikerketa. Eta amona-bilobaren arteko elkarlana eta konfiantza itzela. Euskaraz gozatzeko thriller bizia, sekretuz josia eta susmagarri sorta bat. Nor ote erruduna? Misterioa argitzeko prest? Maila: B1-B2 Urtea: 2021 Orr: 106 Prezioa: 13,50 – 11,50 € GAZTE LITERATURA EZTABAIDARAKO PANTAILEN GARAIPENA Iñigo Martinez Peña Iñigo Martinez Peñak begi zorrotza duela esan nezake eta gure gizartearen argazki izugarria eskaintzen digula, baina nahiago dut esan usaimen fina duela. Eta ezin uka: usain txarra du bizi garen gizarteak. Liburuan aurrera egin ahala, kiratsa: botereak erabat garden nahi gaitu, boterea bera sekula garden izango ez den arren; kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino; kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu, besteak beste; paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan jasotzen tematzen gara, momentua disfrutatzea ahaztuta; giza jokabideen determinismoa aurreikusten ahalegintzen gara, erabakiak hartzeak dakarren erantzukizunak izututa-edo. Kaleidoskopio zoro batean bizi gara. Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 140 Prezioa: 4,50 – 12,35 € LIMA Miren Gorrotxategi Azurmendi Lima munduko neskarik zorigaiztokoena sentitzen da uda ondoren herrira itzultzen denean. Lehenengo sorpresa oporretan ezagututako Markos institutuan agertzen denean jasoko du. Hortik aurrera, ustekabekoak bata bestearen ondotik etorriko zaizkio: gurasoek haurra zela mendian aurkitu zutela jakingo du, Paulita tutorea desagertu egingo da eta Maia irakasle bitxiak hartuko du haren lekua. Ba ote dute loturarik gertaera horiek guztiek? Markos, Brenda eta Egoitzek lagunduko diote misterio horiek guztiak argitzen. Bada ordea Limak lagunei kontatu ezin dien sekretu izugarri bat Irudimenez zipriztindutako istorio honek euskal mitologiaren ate-leihoak irekitzen dizkio irakurleari Maila: B2 Urtea: 2023 Orr: 164 Prezioa: 16- 13,60 €
  • 8. TRUMOIAREN ALABA Jon Arretxe Perez Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu dira munduan hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren baten bila. Ustekabez eta magiaz zipriztindutako istorio honetan, mila abentura eta arrisku biziko dituzte neba-arrebok eta hainbat adiskide egingo dituzte beren helburua lortzen lagunduko dietenak. Emakumeen egoera, naturaren suntsitzea, turismoaren eragina, erlijioen arteko lehiak, umeen trafikoa,mafien lana… dira azaltzen diren gaietako batzuk. Eta, bide batez,munduaren bazter ezezagun hori pixka bat ezagutzen lagunduko digu. Maila: B2 Urtea: 2020 Orr: 144 Prezioa: 16,80- – 14,30 € GAZTE LITERATURA GAZTE LITERATURA LUAREN ITZALA John Andueza Altuna Herriko gazteak suminduta daude izurrite zikinaren ondorioz ezarritako debekuen erruz. Ez dago eskubiderik, urterik ederrenak lapurtu nahi dizkiete. Kokoteraino daudenez, gaupasa klandestinoa antolatu dute herriko eraikin abandonatuan. Damutuko dira, dedio! Adiskide baten hilketa oso kolpe latza da. Eta salaketa anonimoek eta mendeku goseak egundoko triskantza eragin dezakete. Maila: B2-C1 Urtea: 2022 Orr: 152 Prezioa: 15,25- – 13 € LURREAN HAZIAK Asel Luzarraga Zarrabeitia “Iraultza gatibu dago ezezagunen eskuetan, lagun bakarra Sayen maputxe machia duela. Bitartean, Lof Kidu Ngüenewün komunitatean ez dira lo geratzekoak. Zigor ez dago bakarrik, alboan du Nahuel bestengusua, bere kezketan lagun eta ezinegon berrien iturri. Ez dira, ez, Argentinan espero zituzten Aste Santuko oporrak, baina nork esan du hori txarra denik? Maila: C1 Urtea: 2023 Orr: 124 Prezioa: 13,25- – 11,25 € KUKUAREN KANTUA Idoia Garzes Aldazabal Ilus: Mikel Santos ‘Belatz’ Amak ez zuen Jaxintori buruz iritzi onik: “Gure artera habia egitera etorritako hezurbeltz trenak ekarritakoa. A ze pajarua!”. Nik, baina, ez nuen ezer ulertzen, ez pajarua zer zen, ez inork hezur beltzik izan zezakeenik. Galtzamotzak bete xalotasun, artean lumatu gabeko txorikumea bainintzen. Orain, ordea, Jaxinto hil berri denean, hark txoriez erakutsitakoak gogoan, badakit bihotza habia dagoen tokian dagoela eta kukuaren portaera bizilegea baino ez dela. Maila: C1 Urtea: 2022 Orr: 72 Prezioa: 11,50- – 9,75 €
  • 9. ARIAN B1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 28 - 23,80 € ARIAN B1.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 19 - 16,15 € ARIAN B2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 28 - 23,80 € ARIAN C1 IKASLEAREN LIBURUA Prezioa: 28 - 23,80 € ARIAN B2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 22,50 - 19,10 € ARIAN B2.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 16,50 - 14 € ARIAN B2.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 16,50 - 14 € ARIAN C1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 19 - 16,15 € ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 26 - 22 € ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 14,25 - 12,10 € ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak +transkripzioak + entzungaiekin) Prezioa: 26 - 22,10 € ARIAN B1.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 19 - 16,15 € ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak +transkripzioak) Prezioa: 26 - 22 € ARIAN A1.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 14,25 - 12,10 € ARIAN A2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 28 - 23,80 € ARIAN A2.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 18,95 - 16,10 € ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 28 - 23,80 € ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 18,95 - 16,10 € ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN EUSKARA METODOA
  • 10. SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da. Maila: A1 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11 ,90 € BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. Maila: A1 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 € TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Maila: A1 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 € OTSOA (+CD) Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.) Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? Maila: A1 Orr: 62 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 11. ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.) Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek. Maila: A2 Orr: 74 Prezioa: 13,90 - 11,90 € NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. Maila: A1 Orr: 76 Prezioa: 13,90 - 11,90 € NAIA ETA ESKULTORE ITSUA(+CD) Alvaro Rabelli / Pedro J. Colombo (il.) Kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira errepide-bazterretan. Heriotza horien atzean pertsonen trafiko deitoragarria eta aberastasunaren paradisua aurkitu ez duten etorkinen bizimodu latza daude. Baina, heriotza horietan zerbait gehiago ere ezkutatzen da, zerbait iluna eta ankerra, Andre de Toth zuzendariaren House of wax (1953) filmean bezala. Naia detektibe gazteak eta bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute. Maila: A1 Orr: 75 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.) Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik. Maila: A2 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 € KRESALAREN TABERNA(+CD) Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.) Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat. Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro. Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko oraindik ere. Maila: A1 Orr: 68 Prezioa: 13,90 - 11,90 € MALETA BAT IGOGAILUAN Andoni Tolosa “Morau”, “Mattin” (il. ) Hectorrek A1 maila egin du euskaltegian eta ikasturte osoa egunerokoan jaso du. Oso pozik dago Hector: lagun berriak egin ditu eta kalean euskaraz hitz egiten hasi da. Biba! Baina ikasturtea ez da beti samurra izan: urduritasuna, poza, lotsa, frustrazioa, harrotasuna, haserrea, maitasuna… emozio-festa da euskaltegia! Eta eguneroko hau, euskaltegitik bizirik ateratzeko formula. Maila: A1 Orr: 92 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
  • 12. NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere. Maila: A2 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.) Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. - Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Orr: 88 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.) Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero… Maila: A2 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Orr: 68 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
  • 13. LEGARRAREN DESAGERPENA (+CD) Miren Gorrotxategi /Manu Ortega Telmo Legarra polizia ohia herrira itzuli da, desagertutako alabaren bila hamar urtez Europan barrena ibili ostean. Etsita itzuli da, baina herrian aztarna berriak topatu ditu: Nahia desagertu aurreko Gabonetan ateratako argazki misteriotsuak Aulezti anaiak jarri ditu susmopean. Polizia-senari eutsi ezinik, berriro ekin dio ikerketari. Oraingoan aurkituko ote du Nahia? Maila: A2 Orr: 76 Prezioa: 13,90 - 11,90 € DAKOTA ERAIKINEAN (+CD) Estibaliz Vivanco / Dani Maiz Deiene Aketxetak New Yorkeko Guggenheim museoan lan-praktikak egiteko gonbite-mezua jaso du. Birritan pentsatu gabe, mezuari baietz erantzun dio. Baina gau horretan bertan, loak hartu ezinik ibili da. Erabaki ona hartu ote du? Ethan Whitefeather Guggenheimeko lan-harremanen arduraduna ezagutzean, gorputzaldi txarra berrituko zaio. Gainera, Markus bekadun-kidea Dakota eraikinari buruzko lana egiten ari da, eta Deienek eraikin enigmatikoaren misterioan sartuta ikusiko du bere burua. Maila: A2 Orr: 76 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) TXIMELETAK (A2) (+CD) Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.) Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik? Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu... Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela. Maila: A2 Orr: 68 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ELURRAREN PROMESA Miren Agur Meabe Plaza, Iñaki Landa (il. ) Inesek jatetxe batean lan egiten du asteburuetan. Arte Ederretako ikaslea da eta tatuajeak gustatzen zaizkio. Larunbat gau batean istripua izango du bizikletarekin, elurraren erruz. Esnatzean, hala ere, Erdi Aroan aurkituko da eta Inexa izango da denentzat. Nola itzuli etxera? Nola itzuli XXI. mendera? Bizitza oso bat pasatu beharko du mundu zahar horretan, zorion eta zoritxarren artean, urteko lehen elurrak berriz ere… Maila: B1 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 €
  • 14. TITARE BETE ZORION (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.) Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da. Maila: B1 Orr: 88 Prezioa: 13,90 - 11,90 € PINKY PAILAZOA (+CD) Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.) Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du. Maila: B1 Orr: 88 Prezioa: 13,90 - 11,90 € IZU-ISTORIOAK (+CD) Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.) “Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak. Maila: B1 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.) Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua. Maila: B1 Orr: 72 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 15. HISTORIA ALA ISTORIOA?(+CD) Nagore Irazustaberrena / Ruth Juan (il.) Napoleon handia gizon txikia al zen benetan? Zein da erpurua gora keinuaren egiazko esanahia? Egia al da piratek altxorrak lurperatzen zituztela? Nork asmatu zuen gillotina? … Historiarekin jolas egiteko irakurgaia duzu esku artean: gertakizun historikoen bi bertsio proposatzen dira, irakurleak asmatzeko bietako zein den zuzena, non dagoen historia eta non istorioa. Maila: B1 Orr: 79 Prezioa: 13,90 - 11,90 € DORIAN GRAYREN ERRETRATUA (+CD) Oscar Wilde / Paul Caballero (il.) –A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak garenean, ez gara beti zoriontsuak. Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea, zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai, afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat. Maila: B1 Orr: 68 Prezioa: 13,90 - 11,90 € INFERNURANTZ (+CD) Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.) Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira. Maila: B1 Orr: 88 Prezioa: 13,15 - 11,90 € MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD) Lutxo Egia / Paul Caballero (il.) Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’. Maila: B1 Orr: 60 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 16. DONIBANE GARAZI Nora Arbelbide Lete / Asisko eta Dom Historia eta kondairaz betetako hiria da Donibane Garazi gida honetan: euskara plazara jalgiarazi zuena, Nafarroako hiriburua hau ere, gerraosteko iheslerien aterpea, negoziorako hirigunea, bidaiarien eta historiaren bidegurutzea… Eta bai, Donibane Garazi ederra ere bada, polit-polita, zinez ikusgarria, harri gorriztaz eraikia, mendiarte leunaren babesean. Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € DONOSTIA Nerea Auzmendi / Asisko eta Dom Donostian bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Hiria ezagutzera datozen biloba gazteei izeba donostiarrak egindako ibilbidea. Tabakalerako terrazan abiatuko da, eta Sokamuturra kalexkan bukatu, Loretopera begira. Gune eta zoko baketsuen hiria proposatzen digu, jendetza zalapartatsutik ihesi. Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € BILBO Lutxo Egia / Asisko Eta Dom Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Orain kale bat, gero zubi bat, hurrena historia puska bat... hiriko eskulturen inbentarioa eginez abiatuko du gidariak ibilbidea Bilboko baldosetan barrena, hiri zahar, bizi eta erakargarria eraikiz, bilbotarren bizipenen bitartez. Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € BAIONA Bea Salaberri / Asisko eta Dom Baiona ezagutzeko gida da hau: hiriaren aztarnategiek erakusten duten antzinako Baiona zaharrean hasi eta egun sortzen ari diren auzo berrietaraino. Asteburuko ibilbidean bisitatuko ditugu Baionako karrika nabigagarriak, eraikin ikusgarriak, naturguneak, ostatuak, merkatuak, harresiak… eta baionesak! Baionako jende euskalduna. Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 17. APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD) Ander Izagirre / Maite Mutuberria (il.) Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak. Maila: B2 Orr: 88 Prezioa: 13,90 - 11,90 € MAULE LEXTARRE Allande Sokarros / Asisko eta Dom Euskal Herrian ekialdeena dagoen hiriburua da Maule-Lextarre, tamainaz txikia, historia eta nortasun handikoa. Zer ziren zinbiteak? Nor da Matalaz? Non da Laminen etxea? Eta ur hotza eta epela batera ematen dituen Laminen iturria? Egun bakarrean burutzeko ibilbidean, lehengo eta egungo Maule- Lextarreren argazki hurbila jasoko dugu, eta Zuberoan barrena egiteko itzuli polita ezagutuko. Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € GASTEIZ Patxi Zubizarreta / Asisko eta Dom Gasteizen barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Gidariak Gipuzkoatik iritsitako lagun-taldearekin batera korrituko ditu Gasteizko kaleak, eraikinak, parkeak, plazak, artelanak, hilerriak, tabernak, museoak, auzoak, historia puskak eta istorio osoak. Asteburu bakarrean hiri berdea goitik behera ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € IRUÑEA Enrike Diez de Ulzurrun / Asisko eta Dom Iruñea entzutean, berehala Sanferminak etortzen zaizkigu gogora. Baina Iruñeak beste gauza asko ere baditu jaiez gain, eta horietako batzuk biltzen ditu gida honek. Ibilbide bat proposatzen du kalez kale, plazaz plaza, txokoz txoko denetariko kontuak azalduta, bertakoentzat zein bisitarientzat jakingarriak, eta askotan, ezezagunak. Maila: B1 Urtea: 2019 Orr: 64 Prezioa: 13,90 - 11,90 € ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 18. BALEA Josu Lartategi Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori; horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera. Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera. Baleak eta gizakiak aurrez aurre... Maila: A2.2 Urtea: 2016 Orr: 48 Prezioa: 6,95 - 5,90 € LAMIA Josu Lartategi Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du. Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa, eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak, Herensugeak... Maila: A1.2 Urtea: 2016 Orr: 48 Prezioa: 6,95 - 5,90 € ASTEROIDEA Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute. Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez daukate itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea, paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz zaharrekin gogoratzen. Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera, bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu, Mikela, Boni eta Eukenirentzat. Maila: A2.2 Urtea: 2016 Orr: 48 Prezioa: 6,95 - 5,90 € ATEJOLEA ETA IZAKI MISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak Aitor Arana Beldurrezko bi ipuin Beldurra. Zer da beldurra? Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak benetakoak ote dira? Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte. Edo beharbada gure desiren irrikek. Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira. Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko da. Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu, baina hori ez da zuk uste bezain ona… Bi istorio beldurgarri hauetan bezala. Maila: A2-B1 Urtea: 2017 Orr: 80 Prezioa: 13,50- 11,50 € IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA
  • 19. AMAIA UDALEKUETAN Onintze Goitiz Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere. Maila: B1 Urtea: 2015 Orr: 62 Prezioa: 13,50 - 11,50 € ERDI AROKO EGUNAK Laida Martinez Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan. Maila: B1 Urtea: 2016 Orr: 96 Prezioa: 13,50 - 11,50 € TRAIZIOA LAKUAN Nuria Martí Constans Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik. Maila: B1 Urtea: 2014 Orr: 96 Prezioa: 13,50 - 11,50 € RIF MENDIETAKO URA Montse Flores Pallarés Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio. Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan. Maila: B1 Urtea: 2014 Orr: 64 Prezioa: 13,50 - 11,50 € IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA
  • 20. SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA Fernando Morillo Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. Maila: B1 Urtea: 2014 Orr: 80 Prezioa: 13,50 - 11,50 € TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN Ander Izagirre Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko. Maila: B1 Urtea: 2014 Orr: 80 Prezioa: 13,50 - 11,50 € IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA Fernando Morillo Grande Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari. Begietara begiratzen zuen. Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere! Hemen kontatuko dena benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren. Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko zorian zaude: Ixtebe Pellot, Euskal Azeria. Maila: B1 Urtea: 2016 Orr: 72 Prezioa: 13,50 - 11,50 € MUSEOKO HILTZAILEA Josu Lartategi Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu lan-eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio Martini. Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea, ulertzen ez dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da. Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da, baita hilketa ikaragarriena ere. Maila: B1.2 Urtea: 2016 Orr: 48 Prezioa: 6,95 - 5,90 € IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA
  • 21. SINONIMOEN KUTXA Prezioa: 21,80 - 18,10 € EUSKAL GRAMATIKA OSOA Prezioa: 64,48 - 54,80 € DIDAKTIKA C1 MAILAKO IDAZLANA ERRAZ EGITEKO 150 ARIKETA Josu Erkiaga Laka Liburu honek euskarazko C1 mailako azterketako idatzizko proba egiten trebatzeko 150 ariketa eskaintzen ditu. Ariketak material errealetatik abiatuta prestatu dira, azken urteetan hainbat ikaslek HABEren azterketetan egindako idazlanetan oinarrituta. Atalez atal, ikasleak idazlana egituratzen ikasiko du, idazten hasi aurreko zirriborroa osatzen, eta testuaren kohesioa, aberastasuna nahiz zuzentasuna lantzen. Proposatzen diren ariketak askotarikoak dira. Batzuetan, beste norbaitek idatzitako testuei erreparatzeko eskatuko zaio ikasleari, ondo egindakoetatik ikas dezan eta hobetu beharrekoak antzeman ditzan. Beste batzuetan, pista batzuk emango zaizkio idazlanaren zati bat osa dezan. Azkenik, ariketa batzuetan idazlana osorik idazteko eskatuko zaio. Prezioa: 17,75 – 15,10 € DIDAKTIKA
  • 22. Maiatzaren 31an bukatuko da. ES31.3035.0072.06.0720034048 ESKAERA ORRIA www.aek.eus 946 464 000 673 200 100 LIBURUAK, DISKOAK · Aukeratutako liburuan eskaera orria bete letra garbiz idatziz. · Ordaindu beharrekoa aurrezki kutxan sartu, euskaltegiaren izena ondo azalduz. Euskaraz Koop. ARABA Arana kalea 30 01002 GASTEIZ 945 252 400 araba@aek.eus BIZKAIA Txakur kalea 1,4.a 48005 BILBO 944 159 512 bizkaia@aek.eus GIPUZKOA Iztueta 3, behea 20001 DONOSTIA 943 327 172 gipuzkoa@aek.eus IPARRALDEA Marengo karrika 22 64100 BAIONA 05 59257609 iparraldea@aek.eus NAFARROA Errekoleta 16, behea 31001 IRUÑEA 948 220 213 nafarroa@aek.eus