SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 23
SUHILTZAILEAK
2012-2013 IKASTURTEA
3 URTEKO GELA
MUSKIZKO IKASTOLA
Aurten suhiltzailez mozorratu gara eta gai hori
aprobetxatuz suhiltzaileen proiektuarekin hasi gara.
Lehenengo eta behin korroan hitz egin dugu ea zer dakigun suhiltzaileei
buruz eta gauza asko atera dira:
-Sua amatatzen dutela.
-Igogailuetatik pertsonak ateratzen dituztela.
-Animaliak erreskatatzen dituztela.
-Mangera eta extintorea erabiltzen dituztela.
Gero guraso guztiei laguntza eskatu diegu etxetik suhiltzaileei buruzko
informazioa ekartzeko. Batzuk ipuinak ekarri dituzte, beste batzuek
internetatik ataratako marrazkiak
Suhiltzaileen parkea eta kamioia
ekarri dizkigute Beñatek,Alaiak
eta Beatrizek.
Koldok ama gaztetan motorrez ibiltzeko
erabiltzen zituen botak ekarri ditu.
Suhiltzaileek erabiltzen dituzten botak bezalakoak dira. Oso lodiak dira
sua pasatzen ez uzteko, zola gogorrekoak eta metalezko puntarekin
behatzetan mina ez hartzeko.
Begira, begira ze gogorra den!
Guztiok suhiltzaile izan nahi dugu, beraz……goazen botak janztera!
Paper handi batean orain arte ikusi dugun guztia apuntatu dugu:
-Zer egiten dute suhiltzaileek?
-Zeintzu tresna erabiltzen dituzte?
-Ze arropa erabiltzen dute?
-Ze ibilgailu erabiltzen dituzte?
Gero etxetik ekarritako material guztiekin gure
suhiltzaileen txokoa osatu dugu.Begira ze polita!!!
LUZEA ETA LABURRA
Nolakoa da mangera hau?
LUZEA!
Luzea eta laburra kontzeptuak lantzeko mozorratzeko erabili genituen
tutuak hartu ditugu gure mangera bereziak egiteko.
Nolakoa da mangera hau?
LABURRA!
Paulek gelan egiteko fitxa batzuk ekarri dizkigu. Eskertzen dira ideia
berriak!
Suhiltzaileen jantzia osatu dugu eta arropa bakoitzaren izena dagokion
tokian itsatsi dugu.
EGINDAKO LANAK
Olerki polit bat ikasi dugu suhiltzaileei buruz
Ez pentsa bakarrik fitxa hauek egin ditugula, begira, begira zenbat lan egin
dugun suhiltzaileei buruz!
Informazio guzti hau barneratu eta gero horma-irudi bat osatu dugu
guztion artean.
Goazen horma-irudia apaintzera!!
Orain gure horma-irudia osatuz joango gara. Lehenengoz
jantzia: botak, eskularruak, kaskoa .....
Gero ibilgailuak: kamioiak, txalupa, helikopteroa ….
Eta azkenik tresnak: eskailera, aizkora, mangera …..
Hona hemen azkenengo emaitza.
Beno eta gure proiektuari amaiera emako gure
suhiltzaileen kamioiarekin hasiko gara.
Ane P.-ren amatxuk arrautzetako bi kutxa handi ekarri
dizkigu.
Kamioia aurrera doa.
Diseinua amaitu eta gero gure langileak martxan jartzen
dira tailerrean.
Ikastolako margo gorri guztiarekin amaituko dugu!
Azkenengo xehetasunak eta kamioia prest egongo da.
Kamioia amaitu dugu, polita geratu zaigu eh!!
Eta orain……JOLASTERAAAAA!!!!

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

Andere mochten auch (7)

Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 3
Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 3Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 3
Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 3
 
Proyecto de los bomberos
Proyecto de los bomberosProyecto de los bomberos
Proyecto de los bomberos
 
Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 4
Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 4Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 4
Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 4
 
Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 5
Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 5Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 5
Vocabulary 6th grade Unit 4 lesson 5
 
Biographical PowerPoint
Biographical PowerPointBiographical PowerPoint
Biographical PowerPoint
 
CREANDO ESTRELLAS
CREANDO ESTRELLASCREANDO ESTRELLAS
CREANDO ESTRELLAS
 
Profesiones y oficios cercanos a los niños y niñas
Profesiones y oficios cercanos a los niños y niñasProfesiones y oficios cercanos a los niños y niñas
Profesiones y oficios cercanos a los niños y niñas
 

Suhiltzaileak