1. POLITIKA ETA USTELKERIA
Gaur egun politikak indar handia dauka gure gizartean. Gainera, hazten joaten zaren
heinean konturatzen zara nolakoa den politika eta nolako gezurrak esaten dituzten
politikariek. Hobeki esanda, hauteskundeak baino lehenago izugarrizko programa
aurkezten dute, baina ondoren programa horretako puntu gutxi betetzen dituzte. Hau
dela eta, politika ustelkeriatzat denominatzen dute askok. Hala ere, badago politikaren
munduan amorratua den jendea, eta partidu politiko baten zale sutsua dena. Dena
dela, badago politikari uko egiten dion jendea, dena ustelkeria dela esanez. Era
berean, hauteskundeetan hainbat boto txuri izan direla jakin dezakegu, jendeak halako
ustelkeria ikusita, jada ez baitaki nori bozkatu. Beste aldetik, aldaketari beldurra dion
jendea dago, jada ustelkerian ere ongi bizi den jendea alegia. Izan ere, beste
gobernalari batek nolako egoera aldaketa ekarriko duen beldur dira. Beraz, hauek jada
gobernuan dagoen partiduari bozkatzen diete. Laburbilduz, esan daiteke politika
ustelkeria hutsa dela, eta ez dagoela partidu politiko idealik.