SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 4
LANKIDETZA IKASKUNTZA
Argi dago urteak pasa ahala eta gizartea garatzen doan heinean, baliabide
teknologikoak aldatzen direla. Duela zenbait urtetik, paradigma berri bat sortu da gure
gizartean, eta alde batetik teknologiak, eta bestetik informazioa eta komunikazioa erabiltzeko
modu berriek, Iraultza Digitala deritzona sorrarazi dute, Informazioaren Gizartea bultzatuz.
Iraultza honek zenbait esparrutan eragin handia izan du. Administrazioari dagokionez, aldaketa
handiak eman dira ikaskuntza eta jakintza hobetu ahal izateko, eta hor non sartzen den
hezkuntza (Losada, 2010).
Iraultza digital honen ondorioz, egungo Informazioaren Gizartea sortu zen, helburu
nagusia ikasleek teknologia berriak erabiltzen jakitea eta konpetentzia digitala garatzea delarik
(Losada, 2010). Honek esan nahi du ikasleek informazioa era egokian bilatzen, aurkitzen,
interpretatzen eta komunikatzen jakin beharko dutela, eta hori lortzeko modu ugari daude. Gure
ustez, modurik hoberena era praktikoan egitea da, ikasleei aktiboki parte hartzera bultzatuz.
Horretarako, ikasleak motibatzea beharrezkoa da, eta ikastea jolasarekin lotzen badute,
ikasketa esanguratsua garatuko dute. Honen adibiderik azpimargarriena Punset-ek Prensky-ri
egindako elkarrizketan aurkitzen dugu. Ikaskuntza iraunkorra lortu nahi badugu, nahitaezkoa
izango zaigu Hezkuntza Sistema eguneratu bat. Prensky-k Hezkuntza Sistema egoki bat
ordenagailu eta bideojokoen erabilerarekin erlazionatzen du. Umeek bideojokoekin disfrutatu
egiten dute, eta bertan ikusten dituzten gauzak barneratu egiten dituzte, positiboak nola
negatiboak, nahiz eta oharkabean egin. Hezkuntzan, bideojokoetan bezala, haurrek disfrutatzea
lortzen badugu, jarrera positiboa edukiko dute eta gaiak errazago eta eraginkorrago
barneratuko dituzte. Lehen esan bezala, bideojokoek eragin negatiboak ere izan ditzakete, eta
hori dela medio, irakaslearen betebeharra hezkuntzan azal daitezkeen errekurtso negatiboak
baztertzea izango da , ikasleei baliabide eta material egokiak iristaraziz.
Baliabide eta material egoki horien harira, aste honetan bideo programei, argazkiak
manipulatzeko baliabideei, lanak partekatzeko plataformei eta aurkezpenak egiteko tresnei
buruz hitz egin dugu. Gure gehiengoak haien funtzionamendua ulertzen eta erabiltzen badakien
arren, hezkuntzaren arloan zentratu eta zein erabilgarritasun daukaten elkarjarri dugu. Hitz
egindakoa oinarritzat haurturik, baliabide guztien alderdi hezitzailea ikusi nahi izan dugu:
Lehenik eta behin, ikasleek sormena, lankidetza, laguntasuna, aniztasuna, hizkuntza,
bizikidetza… eta abar landu ahal izango dituzte gelan komentatutako baliabideekin (bideo,
argazki, aurkezpen eta lanak partekatzeko plataformak) ipuinak zein haiek sortutako istorioak,
antzerki nahiz txontxongiloez errepresentatuz, adibidez.
Gainera, lan hori grabatuko balute, aukera paregabea izango litzateke aurrerago bideo
programak erabiltzeko eta aldi berean argazkiak editatzeko helburu hori lortzera bideratutako
programekin. Sorturiko lana (bideoa, argazki albuma…) hainbat plataformen bidez gelakideekin
partekatu ahal izango dute, eztabaida eta talde sentimendua sustatuz. Halaber, burututako lan
hori aurkezpenak egiteko programa ezberdinen bidez gainontzekoei erakutsi ahal izango zaie.
Nahiz eta azaldutakoa soilik adibide xume bat izan, pentsatzen dugu, horrela, teknologia
erabiltzearen helburua beteko dela eta, era berean, bidean lehen aipatutako balore zein jarrerak
landu ahal izango direla.
Arestian aipatu moduan, baliabide teknologiko hauek erabiltzeko mila era desberdin
okurritzen zaizkigu; hala nola, harri eta mineralen argazki album bat egitea haien izen eta
itxurak ikasteko, landare fruitu baten hazte prozesuaren jarraipena argazkiekin egindako bideo
batez errepresentatzea, sukaldeko errezeta baten bideoa egitea, txango batean egindako
jardueren laburpena power-point batean beste gelakoei azaltzea, ikastolako gertakarien
erreportai bat nola gelako zein ikastolako egunkari bat egitea…
Dena den, irakasle bezala kontutan hartu behar dugu gure ikasleak natibo digitalak
izango direla, ondorioz, elementu teknologikoz inguratutako gizartean jaiotakoak izango dira.
Hori dela eta, elkarreragina, erantzun azkarrak emateko gaitasuna eta problemak ebazteko
trebetasuna garatzeko erreztasunak izango dituzte, baina ez dute inmigrante digitalen logika
nahiz historiaren jakintza hain erraz lortuko (Prensky). Hala, irakaslearen lana izango da oreka
bat lortzea natibo eta immigrante digitalen ezaugarriak ikasle guztiei iristaraziz. Horretarako,
ikasleei erakutsi beharko diegu badagoela puntako teknologiatik at edukiak lantzeko eta
gaitasunak lortzeko aukera eta alderantziz. Modu honetan, teknofiliarako eta teknofobiarako
joerak deuseztatuko dira.
Hasieran aipatutako konpetentzia digitalaren helburu nagusiak lortzeko, beharrezkoa da
hezkuntzan zehaztutako heldutasun mailei jarraiki eskoletan internetaz baliatzea (Losada,
2010), Web 2.0 oinarri izanik. Duela hamarkada bat, Web 1.0ko informazio unidirekzionala
zegoen, eta hartatik, funtsa elkarreraginean duen web batera pasa ginen, Web 2.0ra. Halaber,
informazioari mozkina ateratzeko era berri honek irakasleen baliabide teknologikoetan
aurrerapausu bat suposatu du. Duela hamar urte html formatu estatikoak erabiltzen baziren,
egun, gela digitala aurrera ateratzea ahalbidetzen duten plataformak erabiltzen dira, hala nola,
Moodle (Area, 2010). Hau oso aberasgarria iruditzen zaigu irakaslearen funtzioari begira, izan
ere, aurretik erran bezala ikasleen interesekoak diren jarduerak proposatu behar dira ikaskuntza
esanguratsuagoa ahalbidetzeko (nahiz eta landu behar diren gauza asko ez diren ikaslearen
interesekoak), eta informazioa elkarbanatzeko sare honekin irakaslearentzat askoz errazagoa
da jarduera ezberdinak antolatzea, material eta baliabide ezberdinak erabiliz.
Bestalde, Web 2.0 honetan informazioa interneteko erabiltzaileek sortzen dute, eta
elkarreragin konstante bat ematen da haien artean. Beraz, hartaz baliatuz ikasleek informazioa
sor dezakete, gainerako informazio iturriekin kontrastatu, aurretik zeukatena osatu, gainerako
ikaskideekin partekatu, etab. (Solano, 2010). Baina ez hau bakarrik, gorago aipatu dugun gisan,
dokumentuak partekatzeko plataformei esker, taldeko lanak egin ditzakete lanak sarean gordez,
bertan eraldatuz, eta elkarreraginean jardunez. Hori dela eta, Web 2.0ren erabilgarritasuna
garbi ikusten dugu, baina horrek ez du kentzen zenbait irakaskuntza metodo tradizional erabili
behar ez direnik. Izan ere, egungo ikasleak natibo digitalak direnez, Educative Innovéision-ek
sortutako marrazkian (2010) argi ikusten den bezala, ikasle batzuek ez dute teknologia digitalaz
haraindiko ikaskuntza metodorik onartzen, eta sinesgarritasuna zalantzan jartzen dute.
Irakasleari dagokio, beraz, Web 2.0-ren nahiz, eskuarki, baliabide teknologikoen erabilera
neurtzea, modu egoki batean erabiltzea eta gainerako irakaskuntza metodoekin partekatzea eta
oreka bilatzea, aurretik aipatu bezala ikasleak ez daitezen teknofiliko bihurtu.
Web 2.0ak eskaintzen dizkigun abantailetako bat, ikasgelako partaideen artean
lankidetza eta laguntza egotea da. Nahiz eta askok lankidetza eta laguntza (cooperación y
colaboración) nahasten dituzten edo berdintzat hartzen dituzten, Bartolomé Rubiaren (2009)
esanetan, kontzeptu desberdinak dira. Lankidetzak elkarreragina suposatzen du, talde
sentimendu handia. Talde honek helburu berak eduki behar ditu, hortaz, denak dira denen
ikaskuntzaren arduradun. Hau da, taldeko kide batek aurrera egin dezan, gainerakoek ere
aurrera egitea beharrezkoa da. Kasu honetan, irakasleak prozesu horren kontrola eraman
behar du. Laguntzan, ordea, talde sentimendua dagoen arren, ez da horren handia. Izan ere,
hemen ez dira helburu komunak egon behar. Hortaz, lankidetzan ez bezala, norbera da bere
ikaskuntzaren arduradun bakarra.
Aurreko guztia haintzat hartuz, gure aburuz, irakasle izanda lankidetza eta laguntza
bezalako baloreak sustatzen dituzten baliabide teknologikoak erabili beharko genituzke. Eta
behin eta berriro aipatutako teknofilia eta teknofobiaren arteko balantza orekatu bat bilatu, hala,
gaitasun ezberdinak lortuz, eta nola ez, haien artean konpetentzia digitala.

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaariadnatkd
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaEnara Perez
 
Laugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaLaugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaaitordiez46
 
Ikt aurkezpena
Ikt aurkezpenaIkt aurkezpena
Ikt aurkezpena77joseba
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua4superneskak
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfniinbee
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinauxuepalacios5
 

Was ist angesagt? (12)

Txostenaaaaaaa
TxostenaaaaaaaTxostenaaaaaaa
Txostenaaaaaaa
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Txostena amaituta
Txostena amaitutaTxostena amaituta
Txostena amaituta
 
Laugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaLaugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpena
 
Ikt aurkezpena
Ikt aurkezpenaIkt aurkezpena
Ikt aurkezpena
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
2. laburpena
2. laburpena2. laburpena
2. laburpena
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkina
 

Andere mochten auch

#BizkaiaCostaVasca: encuentro con bloggers para la promoción online del destino
#BizkaiaCostaVasca: encuentro con bloggers para la promoción online del destino#BizkaiaCostaVasca: encuentro con bloggers para la promoción online del destino
#BizkaiaCostaVasca: encuentro con bloggers para la promoción online del destinoIMK comunicacion
 
Les connexions sense cable
Les connexions sense cableLes connexions sense cable
Les connexions sense cableMonTheKat
 
Hoạt động của dự án cya
Hoạt động của dự án cyaHoạt động của dự án cya
Hoạt động của dự án cyaHoang Ngoc Bao Khoa
 

Andere mochten auch (6)

#BizkaiaCostaVasca: encuentro con bloggers para la promoción online del destino
#BizkaiaCostaVasca: encuentro con bloggers para la promoción online del destino#BizkaiaCostaVasca: encuentro con bloggers para la promoción online del destino
#BizkaiaCostaVasca: encuentro con bloggers para la promoción online del destino
 
Les connexions sense cable
Les connexions sense cableLes connexions sense cable
Les connexions sense cable
 
Hoạt động của dự án cya
Hoạt động của dự án cyaHoạt động của dự án cya
Hoạt động của dự án cya
 
Ti cs chicaiza jonathan
Ti cs chicaiza jonathanTi cs chicaiza jonathan
Ti cs chicaiza jonathan
 
La web
La web La web
La web
 
Modulo de ms power point
Modulo de ms power pointModulo de ms power point
Modulo de ms power point
 

Ähnlich wie Hausnarketa

Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeappardo005
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakianereapaz1
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAnereapaz1
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAnereapaz1
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeanereapaz1
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akAnerodriguezkikt
 
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIKT4
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakJanireRaya
 
Eskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaEskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaunai1994
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeasaba5
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 

Ähnlich wie Hausnarketa (20)

Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak
UztaiakUztaiak
Uztaiak
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
IKT- ak PDF
IKT- ak PDFIKT- ak PDF
IKT- ak PDF
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
 
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
 
Texto bloque 3
Texto bloque 3Texto bloque 3
Texto bloque 3
 
Lankidetza ikaskuntza
Lankidetza ikaskuntzaLankidetza ikaskuntza
Lankidetza ikaskuntza
 
E learning 2.0
E learning 2.0E learning 2.0
E learning 2.0
 
Eskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaEskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lana
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldea
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 

Mehr von Irune Artola Mateos (10)

Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Zirriborroa
ZirriborroaZirriborroa
Zirriborroa
 
Web 2.0.
Web 2.0.Web 2.0.
Web 2.0.
 
Lan modularra
Lan modularraLan modularra
Lan modularra
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
didaktika-sintesia
didaktika-sintesiadidaktika-sintesia
didaktika-sintesia
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Taula
TaulaTaula
Taula
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderak
 

Hausnarketa

  • 1. LANKIDETZA IKASKUNTZA Argi dago urteak pasa ahala eta gizartea garatzen doan heinean, baliabide teknologikoak aldatzen direla. Duela zenbait urtetik, paradigma berri bat sortu da gure gizartean, eta alde batetik teknologiak, eta bestetik informazioa eta komunikazioa erabiltzeko modu berriek, Iraultza Digitala deritzona sorrarazi dute, Informazioaren Gizartea bultzatuz. Iraultza honek zenbait esparrutan eragin handia izan du. Administrazioari dagokionez, aldaketa handiak eman dira ikaskuntza eta jakintza hobetu ahal izateko, eta hor non sartzen den hezkuntza (Losada, 2010). Iraultza digital honen ondorioz, egungo Informazioaren Gizartea sortu zen, helburu nagusia ikasleek teknologia berriak erabiltzen jakitea eta konpetentzia digitala garatzea delarik (Losada, 2010). Honek esan nahi du ikasleek informazioa era egokian bilatzen, aurkitzen, interpretatzen eta komunikatzen jakin beharko dutela, eta hori lortzeko modu ugari daude. Gure ustez, modurik hoberena era praktikoan egitea da, ikasleei aktiboki parte hartzera bultzatuz. Horretarako, ikasleak motibatzea beharrezkoa da, eta ikastea jolasarekin lotzen badute, ikasketa esanguratsua garatuko dute. Honen adibiderik azpimargarriena Punset-ek Prensky-ri egindako elkarrizketan aurkitzen dugu. Ikaskuntza iraunkorra lortu nahi badugu, nahitaezkoa izango zaigu Hezkuntza Sistema eguneratu bat. Prensky-k Hezkuntza Sistema egoki bat ordenagailu eta bideojokoen erabilerarekin erlazionatzen du. Umeek bideojokoekin disfrutatu egiten dute, eta bertan ikusten dituzten gauzak barneratu egiten dituzte, positiboak nola negatiboak, nahiz eta oharkabean egin. Hezkuntzan, bideojokoetan bezala, haurrek disfrutatzea lortzen badugu, jarrera positiboa edukiko dute eta gaiak errazago eta eraginkorrago barneratuko dituzte. Lehen esan bezala, bideojokoek eragin negatiboak ere izan ditzakete, eta hori dela medio, irakaslearen betebeharra hezkuntzan azal daitezkeen errekurtso negatiboak baztertzea izango da , ikasleei baliabide eta material egokiak iristaraziz. Baliabide eta material egoki horien harira, aste honetan bideo programei, argazkiak manipulatzeko baliabideei, lanak partekatzeko plataformei eta aurkezpenak egiteko tresnei buruz hitz egin dugu. Gure gehiengoak haien funtzionamendua ulertzen eta erabiltzen badakien arren, hezkuntzaren arloan zentratu eta zein erabilgarritasun daukaten elkarjarri dugu. Hitz egindakoa oinarritzat haurturik, baliabide guztien alderdi hezitzailea ikusi nahi izan dugu: Lehenik eta behin, ikasleek sormena, lankidetza, laguntasuna, aniztasuna, hizkuntza, bizikidetza… eta abar landu ahal izango dituzte gelan komentatutako baliabideekin (bideo,
  • 2. argazki, aurkezpen eta lanak partekatzeko plataformak) ipuinak zein haiek sortutako istorioak, antzerki nahiz txontxongiloez errepresentatuz, adibidez. Gainera, lan hori grabatuko balute, aukera paregabea izango litzateke aurrerago bideo programak erabiltzeko eta aldi berean argazkiak editatzeko helburu hori lortzera bideratutako programekin. Sorturiko lana (bideoa, argazki albuma…) hainbat plataformen bidez gelakideekin partekatu ahal izango dute, eztabaida eta talde sentimendua sustatuz. Halaber, burututako lan hori aurkezpenak egiteko programa ezberdinen bidez gainontzekoei erakutsi ahal izango zaie. Nahiz eta azaldutakoa soilik adibide xume bat izan, pentsatzen dugu, horrela, teknologia erabiltzearen helburua beteko dela eta, era berean, bidean lehen aipatutako balore zein jarrerak landu ahal izango direla. Arestian aipatu moduan, baliabide teknologiko hauek erabiltzeko mila era desberdin okurritzen zaizkigu; hala nola, harri eta mineralen argazki album bat egitea haien izen eta itxurak ikasteko, landare fruitu baten hazte prozesuaren jarraipena argazkiekin egindako bideo batez errepresentatzea, sukaldeko errezeta baten bideoa egitea, txango batean egindako jardueren laburpena power-point batean beste gelakoei azaltzea, ikastolako gertakarien erreportai bat nola gelako zein ikastolako egunkari bat egitea… Dena den, irakasle bezala kontutan hartu behar dugu gure ikasleak natibo digitalak izango direla, ondorioz, elementu teknologikoz inguratutako gizartean jaiotakoak izango dira. Hori dela eta, elkarreragina, erantzun azkarrak emateko gaitasuna eta problemak ebazteko trebetasuna garatzeko erreztasunak izango dituzte, baina ez dute inmigrante digitalen logika nahiz historiaren jakintza hain erraz lortuko (Prensky). Hala, irakaslearen lana izango da oreka bat lortzea natibo eta immigrante digitalen ezaugarriak ikasle guztiei iristaraziz. Horretarako, ikasleei erakutsi beharko diegu badagoela puntako teknologiatik at edukiak lantzeko eta gaitasunak lortzeko aukera eta alderantziz. Modu honetan, teknofiliarako eta teknofobiarako joerak deuseztatuko dira. Hasieran aipatutako konpetentzia digitalaren helburu nagusiak lortzeko, beharrezkoa da hezkuntzan zehaztutako heldutasun mailei jarraiki eskoletan internetaz baliatzea (Losada, 2010), Web 2.0 oinarri izanik. Duela hamarkada bat, Web 1.0ko informazio unidirekzionala zegoen, eta hartatik, funtsa elkarreraginean duen web batera pasa ginen, Web 2.0ra. Halaber, informazioari mozkina ateratzeko era berri honek irakasleen baliabide teknologikoetan
  • 3. aurrerapausu bat suposatu du. Duela hamar urte html formatu estatikoak erabiltzen baziren, egun, gela digitala aurrera ateratzea ahalbidetzen duten plataformak erabiltzen dira, hala nola, Moodle (Area, 2010). Hau oso aberasgarria iruditzen zaigu irakaslearen funtzioari begira, izan ere, aurretik erran bezala ikasleen interesekoak diren jarduerak proposatu behar dira ikaskuntza esanguratsuagoa ahalbidetzeko (nahiz eta landu behar diren gauza asko ez diren ikaslearen interesekoak), eta informazioa elkarbanatzeko sare honekin irakaslearentzat askoz errazagoa da jarduera ezberdinak antolatzea, material eta baliabide ezberdinak erabiliz. Bestalde, Web 2.0 honetan informazioa interneteko erabiltzaileek sortzen dute, eta elkarreragin konstante bat ematen da haien artean. Beraz, hartaz baliatuz ikasleek informazioa sor dezakete, gainerako informazio iturriekin kontrastatu, aurretik zeukatena osatu, gainerako ikaskideekin partekatu, etab. (Solano, 2010). Baina ez hau bakarrik, gorago aipatu dugun gisan, dokumentuak partekatzeko plataformei esker, taldeko lanak egin ditzakete lanak sarean gordez, bertan eraldatuz, eta elkarreraginean jardunez. Hori dela eta, Web 2.0ren erabilgarritasuna garbi ikusten dugu, baina horrek ez du kentzen zenbait irakaskuntza metodo tradizional erabili behar ez direnik. Izan ere, egungo ikasleak natibo digitalak direnez, Educative Innovéision-ek sortutako marrazkian (2010) argi ikusten den bezala, ikasle batzuek ez dute teknologia digitalaz haraindiko ikaskuntza metodorik onartzen, eta sinesgarritasuna zalantzan jartzen dute. Irakasleari dagokio, beraz, Web 2.0-ren nahiz, eskuarki, baliabide teknologikoen erabilera neurtzea, modu egoki batean erabiltzea eta gainerako irakaskuntza metodoekin partekatzea eta oreka bilatzea, aurretik aipatu bezala ikasleak ez daitezen teknofiliko bihurtu. Web 2.0ak eskaintzen dizkigun abantailetako bat, ikasgelako partaideen artean lankidetza eta laguntza egotea da. Nahiz eta askok lankidetza eta laguntza (cooperación y colaboración) nahasten dituzten edo berdintzat hartzen dituzten, Bartolomé Rubiaren (2009) esanetan, kontzeptu desberdinak dira. Lankidetzak elkarreragina suposatzen du, talde sentimendu handia. Talde honek helburu berak eduki behar ditu, hortaz, denak dira denen ikaskuntzaren arduradun. Hau da, taldeko kide batek aurrera egin dezan, gainerakoek ere aurrera egitea beharrezkoa da. Kasu honetan, irakasleak prozesu horren kontrola eraman behar du. Laguntzan, ordea, talde sentimendua dagoen arren, ez da horren handia. Izan ere, hemen ez dira helburu komunak egon behar. Hortaz, lankidetzan ez bezala, norbera da bere ikaskuntzaren arduradun bakarra.
  • 4. Aurreko guztia haintzat hartuz, gure aburuz, irakasle izanda lankidetza eta laguntza bezalako baloreak sustatzen dituzten baliabide teknologikoak erabili beharko genituzke. Eta behin eta berriro aipatutako teknofilia eta teknofobiaren arteko balantza orekatu bat bilatu, hala, gaitasun ezberdinak lortuz, eta nola ez, haien artean konpetentzia digitala.