SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 5
Downloaden Sie, um offline zu lesen
PRENTSA-OHARRA

“BILBAO 2013 ENPLEGU PLANA”K PRESTAKUNTZA ETA
 GAIKUNTZA PROFESIONALA ESKAINIKO DIZKIE 951
  PERTSONARI ETA 286 LANPOSTU SORTUKO DITU

Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioi eurorekin finantzatuko du proiektu
  hau, Bilboko Udalak milioi bat inbertituko du, eta erakunde
   publiko eta pribatuek 1,4 milioiko ekarpena egingo dute

“Bilbao 2013 Enplegu Plana”k 5,3 milioi euroko aurrekontua du
  guztira, 120 pertsona kontratatzeko aukera emango du eta
  enpresa berriekin lotutako 135 autoenplegu sustatuko ditu

 Bestalde, Bilbao Ekintzak beste 31 lanpostu kudeatuko ditu sei
   hilabetez, Matikoko Irazabal Zentroa birgaitzea sustatzeko
              (ekintzaileentzako eremua izango da)

     Guztira 518 pertsonak jasoko dute sektore ekonomiko
  estrategikoekin lotutako prestakuntza, eta beste 433k beren
   gaikuntza profesionala eta enpresa arlokoa hobetuko dute

  Ekimen hau bat dator Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak
 garapen ekonomikoa sustatzeko eta tokiko enplegua sortzeko
            egin duten apustu estrategikoarekin

   “Bilbao 2013 Enplegu Plana” lantzeko prozesuan, gainera,
   Bizkaiko hainbat erakundek, entitatek, gizarte-eragilek eta
         eragile ekonomikok zuzenean parte hartu dute

Bilbo, 2013ko otsailaren 25a.           Egungo krisi-testuinguruan,
eskualdeko garapen ekonomikoa sustatzea, tokiko enplegua sortzea
bultzatzea, gaitasun profesionala hobetzea lana lortzeko elementu
erabakigarri gisa eta ekoizpen- eta enpresa-jarduera sustatzea

                                                                  1
PRENTSA-OHARRA

lehentasunezko helburuak dira Herri-administrazioentzat, beren ardura
da-eta gizarte-kohesioa eta -ongizatea lortzeko politikak bermatzea.

Testuinguru horretan, Iñaki Azkunak, Bilboko alkateak, eta Juan María
Aburtok, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, gaur Bizkaiko
hiriburuko Udaletxean “Bilbao 2013 Enplegu Plana” aurkeztu dute.
Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hirian lana eta aberastasuna
sortzen duten proiektuak sustatzeko konpromisoa hartu dute, eta horren
isla da erakundeen kooperazioari eta enpresa eta erakunde publiko eta
pribatuen arteko lankidetzari esker landu den ekimen hau.

Datuak oso adierazgarriak dira. “Bilbao 2013 Enplegu Plana”k sektore
estrategikoetan     espezializatutako    prestakuntza    eta    gaitasun
profesionalekin lotutako trebakuntza eskainiko dizkie 951 pertsonari, eta
286 lanpostu sortuko ditu Bizkaiko hiriburuan. Ekimena martxan
jartzeko aurrekontu osoa 5,3 milioi eurokoa da: Eusko Jaurlaritzak 2,8
milioiko ekarpena egingo du Lanbideren bitartez, Bilboko Udalak milioi
bat jarriko du eta hainbat enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk
inbertituko dituzte gainerako 2,4 milioiak.

286 lanpostu berrien artean, 135 Bilbao Ekintzaren babesarekin sortuko
diren ehun bat enpresa eta establezimendu txikirekin lotuta daude.
Beste 120 pertsonak lanpostu bana lortu ahalko dute, sei hilabeterako,
gutxienez, enpresei eta erakundeei kontratatzeko eskaintzen zaizkien
pizgarrien bitartez; gainera, Bilbao Ekintzak beste 31 pertsona hartuko
ditu Irazabal Zentro berria birgaitzeko lanak gauzatzeko. Lan horien
bitartez, Matiko auzoko zentroa ekintzaile eta enpresa txikientzako
eremu bihurtuko da.

Prestakuntza

“Bilbao 2013 Enplegu Plana”k 951 pertsonari zuzendutako ekintza
zehatzak barne hartzen ditu; horietako 518k gaitasun profesionaletan
trebatzera bideratutako prestakuntza-proiektu espezializatuetan parte
hartu ahalko dute, hau da, lan-merkatuan lortutako esperientziaren
osagarria izango da, eta beren balio eta eragin ekonomiko handiagatik

                                                                        2
PRENTSA-OHARRA

hiriarentzat estrategikoak diren sektoreetako lanpostuetan aritzera
egongo dira bideratuta, hala nola, sektore hauetara: “Ekoteknologia eta
hiri-konponbideak”, “Turismoa, osasuna eta bizi-kalitatea”, “Artea,
teknologia eta diseinua” eta “Merkataritza”.

Gainera, 433 pertsonak (kasu honetan, egoera zaurgarrian dauden
gizon eta emakumeek) prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute
hainbat arlotan, gizarteratzeko eta laneratzeko aukera hobeak izateko.
Aurreikusten diren ikastaroek, izatez, askotariko diziplinak barne
hartzen dituzte, betiere enplegura bideratuta; besteak beste,
aipatzekoak dira lorezaintza iraunkorra, instalazio ekoefizienteak,
instalazio elektrikoak, ostalaritza, arreta soziosanitarioa, haurren
zaintza, etxebizitzen eta hiri-altzarien konponketa, ibilgailu ekologikoen
mantentzea, metalezko egiturak eta galdaragintzakoak...

Lana

“Bilbao 2013 Enplegu Plana”k, izatez, Bilboko Udalak eta Eusko
Jaurlaritzak komunean duten erronka bati erantzuten dio, bi erakundeek
krisi ekonomikoak lanaren merkatuan eragin dituen desorekak
gainditzeko helburua baitute, eta beren eskumenen esparruetan Bilboko
herritar eta auzo guztientzat garapen-eredu bidezkoagoa, sozialagoa eta
iraunkorragoa bermatu nahi dute.

Bada, Lanbidek 2012ko uztailaren 26an onartu zuen Ebazpenari jarraiki,
“Bilbao 2013 Enplegu Plana”ren barruko kontrataziorako pizgarrien
programaren esparruan sustatutako 120 lanpostuak lortzeko aukera
izango duten pertsonen erdiak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta
jasotzen duten pertsonak izan beharko dute. Horrela sortuko diren
gainerako lanpostuen ehuneko 30, gutxienez, laneratzeko zailtasunak
dituzten pertsonentzat izango dira.

“Bilbao 2013 Enplegu Planak”, era berean, sei hilabetez beste 31
pertsonaren kontratazioa barne hartzen du, Irazabal Zentroa birgaitu
eta egokitzeko lanetan parte hartzeko, Matiko auzoan.

                                                                         3
PRENTSA-OHARRA

Finantzaketa

“Bilbao 2013 Enplegu Planak” 5.313.252 euroko aurrekontua du osotara.
Eusko Jaurlaritzak 2.844.807 euro jarri ditu Lanbideren bitartez, eta
Bilboko Udalak 1.014.798 euroko inbertsioarekin parte hartuko du
proiektuan, eta, gainera, ekimenari behar dituen baliabide teknikoak eta
giza baliabideak eskainiko dizkio. Udalaren ekarpena udalbatzak
hasieran aurreikusitako zenbatekoa baino ehuneko 5 altuagoa da, eta
hirian enplegua sustatzearen eta kalitatezko prestakuntzaren alde egiten
ari den apustu argiaren isla da, krisi ekonomikoak eta inbertsio
publikoen beherakadak baldintzatzen duen une honetan. Azkenik,
“Bilbao 2013 Enplegu Plan”ean parte hartzen duten enpresa eta
erakunde publiko eta pribatuek 1,4 milioi euroko ekarpena egingo dute.

Proiektu konpartitua

“Bilbao 2013 Enplegu Plana” prestatzeko prozesuak hirian lan egiten
duten erakunde, entitate eta eragile sozial eta ekonomikoen lankidetza
eta adostasuna izan ditu. Zehazki, 13 eragile eta erakunderen lankidetza
izan duen foro bat eratu da: Lanbide, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao
Dendak, CEBEK, Aje Bizkaia, UPV–EHU, Deustuko Unibertsitatea,
Orkestra, Ikaslan, REAS, Tecnalia, BBK Fundazioa eta Bilboko
Merkataritza Ganbera.      Gainera, gaikako lau mahai antolatu dira
aipatutako sektore estrategikoekin lotuta eta beste bat “Aukera
Eremuak” gaiarekin lotuta. Topaketa horietan, 42 erakundek parte hartu
dute guztira.

                                                                       4
PRENTSA-OHARRA

Helburuak

“Bilbao 2013 Enplegu Plana”ren helburu nagusien artean, honakoak
gailentzen dira:

  • Jarduera ekonomikoa mantentzeko eta hirian enplegua bultzatzeko
    estrategikotzat jotzen diren sektoreen gaitasuna ezagutzea.

  • Jarduera ekonomikoa sortzea sustatzea, eta              Bilborentzat
    estrategikoak diren sektoreetan lana mantentzea.

  • Enplegu-aukerak sortzea sustatzea, baita auzoen eta pertsonen
    garapen orekatua, soziala eta iraunkorra ere.

  • Bilbo hiri berritzaile eta dinamizatzaile gisa posizionatu eta
    irudikatzea ekonomia eta gizarte garapenari eta aukerak sortzeko
    esparruari dagokienez.

Hautaketa-prozesua

Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek bilbotarrak
izan beharko dute eta Lanbiden inskribatuta egon beharko dute.
Aukeraketa Bilbao Ekintzak eta Lanbidek elkarrekin egingo dute.
Prestakuntza-jarduera espezializatuen programekin eta gaikuntza
profesionalekoekin     lotutako    informazio     interesgarri    guztia
www.lanbide.net web orrian kontsultatu ahalko da. Bilbao Ekintza, aldiz,
enpresak erakartzeaz eta “Bilbao 2013 Enplegu Plana”ren barruko
lanpostu bat lortzeko eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonak
aukeratzeaz arduratuko da.

                    Bilbo, 2013ko otsailaren 25a

                                                                       5

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

ESAMC Campinas - Multidisciplinar Leroy Merlin
ESAMC Campinas - Multidisciplinar Leroy MerlinESAMC Campinas - Multidisciplinar Leroy Merlin
ESAMC Campinas - Multidisciplinar Leroy MerlinAir Apresentações
 
DETA-ELIS Mini DeVita-Energy ΒΙΟΣΥΝΤΟΝΙΣΜΟΣ ΚΑΙ ΥΓΕΙΑ
DETA-ELIS Mini DeVita-Energy ΒΙΟΣΥΝΤΟΝΙΣΜΟΣ ΚΑΙ ΥΓΕΙΑDETA-ELIS Mini DeVita-Energy ΒΙΟΣΥΝΤΟΝΙΣΜΟΣ ΚΑΙ ΥΓΕΙΑ
DETA-ELIS Mini DeVita-Energy ΒΙΟΣΥΝΤΟΝΙΣΜΟΣ ΚΑΙ ΥΓΕΙΑChristos Sourvalos
 
Catal Commun 45 (2014) 153-Author
Catal Commun 45 (2014) 153-AuthorCatal Commun 45 (2014) 153-Author
Catal Commun 45 (2014) 153-AuthorHo Huu Trung
 
Decreto Supremo 1586
Decreto Supremo 1586 Decreto Supremo 1586
Decreto Supremo 1586 Erbol Digital
 
Methods of assessments
Methods of assessmentsMethods of assessments
Methods of assessmentsAbdul ghafoor
 
Ppt greek vitamin_b_complex_
Ppt greek vitamin_b_complex_Ppt greek vitamin_b_complex_
Ppt greek vitamin_b_complex_ioannis76
 
Indian Retail Market and Upcoming Challenges
Indian Retail Market and Upcoming ChallengesIndian Retail Market and Upcoming Challenges
Indian Retail Market and Upcoming ChallengesSarabjeet Singh Dua
 
Treball del ordinador
Treball del ordinadorTreball del ordinador
Treball del ordinadordjgero
 
Andere mochten auch (12)

ESAMC Campinas - Multidisciplinar Leroy Merlin
ESAMC Campinas - Multidisciplinar Leroy MerlinESAMC Campinas - Multidisciplinar Leroy Merlin
ESAMC Campinas - Multidisciplinar Leroy Merlin
 
DETA-ELIS Mini DeVita-Energy ΒΙΟΣΥΝΤΟΝΙΣΜΟΣ ΚΑΙ ΥΓΕΙΑ
DETA-ELIS Mini DeVita-Energy ΒΙΟΣΥΝΤΟΝΙΣΜΟΣ ΚΑΙ ΥΓΕΙΑDETA-ELIS Mini DeVita-Energy ΒΙΟΣΥΝΤΟΝΙΣΜΟΣ ΚΑΙ ΥΓΕΙΑ
DETA-ELIS Mini DeVita-Energy ΒΙΟΣΥΝΤΟΝΙΣΜΟΣ ΚΑΙ ΥΓΕΙΑ
 
Catal Commun 45 (2014) 153-Author
Catal Commun 45 (2014) 153-AuthorCatal Commun 45 (2014) 153-Author
Catal Commun 45 (2014) 153-Author
 
Decreto Supremo 1586
Decreto Supremo 1586 Decreto Supremo 1586
Decreto Supremo 1586
 
Methods of assessments
Methods of assessmentsMethods of assessments
Methods of assessments
 
центр зеленых технологий
центр зеленых технологийцентр зеленых технологий
центр зеленых технологий
 
Ppt greek vitamin_b_complex_
Ppt greek vitamin_b_complex_Ppt greek vitamin_b_complex_
Ppt greek vitamin_b_complex_
 
Nutrition & exams
Nutrition & examsNutrition & exams
Nutrition & exams
 
Collaborative Multilingual Dictionaries
Collaborative Multilingual DictionariesCollaborative Multilingual Dictionaries
Collaborative Multilingual Dictionaries
 
Opportunities in Retail Sector
Opportunities in Retail SectorOpportunities in Retail Sector
Opportunities in Retail Sector
 
Indian Retail Market and Upcoming Challenges
Indian Retail Market and Upcoming ChallengesIndian Retail Market and Upcoming Challenges
Indian Retail Market and Upcoming Challenges
 
Treball del ordinador
Treball del ordinadorTreball del ordinador
Treball del ordinador
 
Ähnlich wie "Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra

Aurkezpena: 2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0
Aurkezpena: 2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0Aurkezpena: 2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0
Aurkezpena: 2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0Irekia - EJGV
 
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 202320minutos
 
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Irekia - EJGV
 
2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0”
2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0”2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0”
2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0”Irekia - EJGV
 
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 AgendaIrekia - EJGV
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan EstrategikoaGobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko TeknikariaJose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko TeknikariaKarraskan
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfIrekia - EJGV
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateGaizka Eraña
 
Euskadi 2020. Gobernu programa. XI. Legegintzaldia (2016-2010)
Euskadi 2020. Gobernu programa. XI. Legegintzaldia (2016-2010)Euskadi 2020. Gobernu programa. XI. Legegintzaldia (2016-2010)
Euskadi 2020. Gobernu programa. XI. Legegintzaldia (2016-2010)Irekia - EJGV
 
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfErakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfIrekia - EJGV
 
Hetel mem2010 euskara_txikian
Hetel mem2010 euskara_txikianHetel mem2010 euskara_txikian
Hetel mem2010 euskara_txikianLeire Hetel
 
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Irekia - EJGV
 
Onena Emateko Garaia
Onena Emateko GaraiaOnena Emateko Garaia
Onena Emateko Garaialuisortuzar
 
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Irekia - EJGV
 
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboaIHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboaIrekia - EJGV
 
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak Getxo Kirolak
 
2013ko Lanbide Balantzea
2013ko Lanbide Balantzea2013ko Lanbide Balantzea
2013ko Lanbide BalantzeaIrekia - EJGV
 
Ähnlich wie "Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra (20)

Aurkezpena: 2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0
Aurkezpena: 2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0Aurkezpena: 2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0
Aurkezpena: 2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0
 
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
 
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
 
2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0”
2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0”2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0”
2017-2020 Industrializazio Plana “Basque Industry 4.0”
 
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda4. Jarraipen Txostena  I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
4. Jarraipen Txostena I. Euskadi Baque Country 2030 Agenda
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan EstrategikoaGobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa
 
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko TeknikariaJose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
Jose Rica - Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Teknikaria
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasate
 
Euskadi 2020. Gobernu programa. XI. Legegintzaldia (2016-2010)
Euskadi 2020. Gobernu programa. XI. Legegintzaldia (2016-2010)Euskadi 2020. Gobernu programa. XI. Legegintzaldia (2016-2010)
Euskadi 2020. Gobernu programa. XI. Legegintzaldia (2016-2010)
 
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfErakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
 
Hetel mem2010 euskara_txikian
Hetel mem2010 euskara_txikianHetel mem2010 euskara_txikian
Hetel mem2010 euskara_txikian
 
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
 
Onena Emateko Garaia
Onena Emateko GaraiaOnena Emateko Garaia
Onena Emateko Garaia
 
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
 
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboaIHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
 
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
Pablo Angulo (euskera) Udaletako Kirol-Politiken IX. Topaketak
 
2013ko Lanbide Balantzea
2013ko Lanbide Balantzea2013ko Lanbide Balantzea
2013ko Lanbide Balantzea
 
Mehr von Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
Mehr von Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra

  • 1. PRENTSA-OHARRA “BILBAO 2013 ENPLEGU PLANA”K PRESTAKUNTZA ETA GAIKUNTZA PROFESIONALA ESKAINIKO DIZKIE 951 PERTSONARI ETA 286 LANPOSTU SORTUKO DITU Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioi eurorekin finantzatuko du proiektu hau, Bilboko Udalak milioi bat inbertituko du, eta erakunde publiko eta pribatuek 1,4 milioiko ekarpena egingo dute “Bilbao 2013 Enplegu Plana”k 5,3 milioi euroko aurrekontua du guztira, 120 pertsona kontratatzeko aukera emango du eta enpresa berriekin lotutako 135 autoenplegu sustatuko ditu Bestalde, Bilbao Ekintzak beste 31 lanpostu kudeatuko ditu sei hilabetez, Matikoko Irazabal Zentroa birgaitzea sustatzeko (ekintzaileentzako eremua izango da) Guztira 518 pertsonak jasoko dute sektore ekonomiko estrategikoekin lotutako prestakuntza, eta beste 433k beren gaikuntza profesionala eta enpresa arlokoa hobetuko dute Ekimen hau bat dator Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak garapen ekonomikoa sustatzeko eta tokiko enplegua sortzeko egin duten apustu estrategikoarekin “Bilbao 2013 Enplegu Plana” lantzeko prozesuan, gainera, Bizkaiko hainbat erakundek, entitatek, gizarte-eragilek eta eragile ekonomikok zuzenean parte hartu dute Bilbo, 2013ko otsailaren 25a. Egungo krisi-testuinguruan, eskualdeko garapen ekonomikoa sustatzea, tokiko enplegua sortzea bultzatzea, gaitasun profesionala hobetzea lana lortzeko elementu erabakigarri gisa eta ekoizpen- eta enpresa-jarduera sustatzea 1
  • 2. PRENTSA-OHARRA lehentasunezko helburuak dira Herri-administrazioentzat, beren ardura da-eta gizarte-kohesioa eta -ongizatea lortzeko politikak bermatzea. Testuinguru horretan, Iñaki Azkunak, Bilboko alkateak, eta Juan María Aburtok, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, gaur Bizkaiko hiriburuko Udaletxean “Bilbao 2013 Enplegu Plana” aurkeztu dute. Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hirian lana eta aberastasuna sortzen duten proiektuak sustatzeko konpromisoa hartu dute, eta horren isla da erakundeen kooperazioari eta enpresa eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzari esker landu den ekimen hau. Datuak oso adierazgarriak dira. “Bilbao 2013 Enplegu Plana”k sektore estrategikoetan espezializatutako prestakuntza eta gaitasun profesionalekin lotutako trebakuntza eskainiko dizkie 951 pertsonari, eta 286 lanpostu sortuko ditu Bizkaiko hiriburuan. Ekimena martxan jartzeko aurrekontu osoa 5,3 milioi eurokoa da: Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioiko ekarpena egingo du Lanbideren bitartez, Bilboko Udalak milioi bat jarriko du eta hainbat enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk inbertituko dituzte gainerako 2,4 milioiak. 286 lanpostu berrien artean, 135 Bilbao Ekintzaren babesarekin sortuko diren ehun bat enpresa eta establezimendu txikirekin lotuta daude. Beste 120 pertsonak lanpostu bana lortu ahalko dute, sei hilabeterako, gutxienez, enpresei eta erakundeei kontratatzeko eskaintzen zaizkien pizgarrien bitartez; gainera, Bilbao Ekintzak beste 31 pertsona hartuko ditu Irazabal Zentro berria birgaitzeko lanak gauzatzeko. Lan horien bitartez, Matiko auzoko zentroa ekintzaile eta enpresa txikientzako eremu bihurtuko da. Prestakuntza “Bilbao 2013 Enplegu Plana”k 951 pertsonari zuzendutako ekintza zehatzak barne hartzen ditu; horietako 518k gaitasun profesionaletan trebatzera bideratutako prestakuntza-proiektu espezializatuetan parte hartu ahalko dute, hau da, lan-merkatuan lortutako esperientziaren osagarria izango da, eta beren balio eta eragin ekonomiko handiagatik 2
  • 3. PRENTSA-OHARRA hiriarentzat estrategikoak diren sektoreetako lanpostuetan aritzera egongo dira bideratuta, hala nola, sektore hauetara: “Ekoteknologia eta hiri-konponbideak”, “Turismoa, osasuna eta bizi-kalitatea”, “Artea, teknologia eta diseinua” eta “Merkataritza”. Gainera, 433 pertsonak (kasu honetan, egoera zaurgarrian dauden gizon eta emakumeek) prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute hainbat arlotan, gizarteratzeko eta laneratzeko aukera hobeak izateko. Aurreikusten diren ikastaroek, izatez, askotariko diziplinak barne hartzen dituzte, betiere enplegura bideratuta; besteak beste, aipatzekoak dira lorezaintza iraunkorra, instalazio ekoefizienteak, instalazio elektrikoak, ostalaritza, arreta soziosanitarioa, haurren zaintza, etxebizitzen eta hiri-altzarien konponketa, ibilgailu ekologikoen mantentzea, metalezko egiturak eta galdaragintzakoak... Lana “Bilbao 2013 Enplegu Plana”k, izatez, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak komunean duten erronka bati erantzuten dio, bi erakundeek krisi ekonomikoak lanaren merkatuan eragin dituen desorekak gainditzeko helburua baitute, eta beren eskumenen esparruetan Bilboko herritar eta auzo guztientzat garapen-eredu bidezkoagoa, sozialagoa eta iraunkorragoa bermatu nahi dute. Bada, Lanbidek 2012ko uztailaren 26an onartu zuen Ebazpenari jarraiki, “Bilbao 2013 Enplegu Plana”ren barruko kontrataziorako pizgarrien programaren esparruan sustatutako 120 lanpostuak lortzeko aukera izango duten pertsonen erdiak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonak izan beharko dute. Horrela sortuko diren gainerako lanpostuen ehuneko 30, gutxienez, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat izango dira. “Bilbao 2013 Enplegu Planak”, era berean, sei hilabetez beste 31 pertsonaren kontratazioa barne hartzen du, Irazabal Zentroa birgaitu eta egokitzeko lanetan parte hartzeko, Matiko auzoan. 3
  • 4. PRENTSA-OHARRA Finantzaketa “Bilbao 2013 Enplegu Planak” 5.313.252 euroko aurrekontua du osotara. Eusko Jaurlaritzak 2.844.807 euro jarri ditu Lanbideren bitartez, eta Bilboko Udalak 1.014.798 euroko inbertsioarekin parte hartuko du proiektuan, eta, gainera, ekimenari behar dituen baliabide teknikoak eta giza baliabideak eskainiko dizkio. Udalaren ekarpena udalbatzak hasieran aurreikusitako zenbatekoa baino ehuneko 5 altuagoa da, eta hirian enplegua sustatzearen eta kalitatezko prestakuntzaren alde egiten ari den apustu argiaren isla da, krisi ekonomikoak eta inbertsio publikoen beherakadak baldintzatzen duen une honetan. Azkenik, “Bilbao 2013 Enplegu Plan”ean parte hartzen duten enpresa eta erakunde publiko eta pribatuek 1,4 milioi euroko ekarpena egingo dute. Proiektu konpartitua “Bilbao 2013 Enplegu Plana” prestatzeko prozesuak hirian lan egiten duten erakunde, entitate eta eragile sozial eta ekonomikoen lankidetza eta adostasuna izan ditu. Zehazki, 13 eragile eta erakunderen lankidetza izan duen foro bat eratu da: Lanbide, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Dendak, CEBEK, Aje Bizkaia, UPV–EHU, Deustuko Unibertsitatea, Orkestra, Ikaslan, REAS, Tecnalia, BBK Fundazioa eta Bilboko Merkataritza Ganbera. Gainera, gaikako lau mahai antolatu dira aipatutako sektore estrategikoekin lotuta eta beste bat “Aukera Eremuak” gaiarekin lotuta. Topaketa horietan, 42 erakundek parte hartu dute guztira. 4
  • 5. PRENTSA-OHARRA Helburuak “Bilbao 2013 Enplegu Plana”ren helburu nagusien artean, honakoak gailentzen dira: • Jarduera ekonomikoa mantentzeko eta hirian enplegua bultzatzeko estrategikotzat jotzen diren sektoreen gaitasuna ezagutzea. • Jarduera ekonomikoa sortzea sustatzea, eta Bilborentzat estrategikoak diren sektoreetan lana mantentzea. • Enplegu-aukerak sortzea sustatzea, baita auzoen eta pertsonen garapen orekatua, soziala eta iraunkorra ere. • Bilbo hiri berritzaile eta dinamizatzaile gisa posizionatu eta irudikatzea ekonomia eta gizarte garapenari eta aukerak sortzeko esparruari dagokienez. Hautaketa-prozesua Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek bilbotarrak izan beharko dute eta Lanbiden inskribatuta egon beharko dute. Aukeraketa Bilbao Ekintzak eta Lanbidek elkarrekin egingo dute. Prestakuntza-jarduera espezializatuen programekin eta gaikuntza profesionalekoekin lotutako informazio interesgarri guztia www.lanbide.net web orrian kontsultatu ahalko da. Bilbao Ekintza, aldiz, enpresak erakartzeaz eta “Bilbao 2013 Enplegu Plana”ren barruko lanpostu bat lortzeko eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonak aukeratzeaz arduratuko da. Bilbo, 2013ko otsailaren 25a 5