SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 26
Downloaden Sie, um offline zu lesen
Memoriaren Plaza
Gizartearen parte-hartzea
Memoria Plaza ekimenaren harira
eginiko parte hartzeko eztabaida-
tailerrei buruzko ondorioak
Memoriari buruzko
herritarren elkarrizketak
LEHENDAKARITZA
Bakegintza eta Bizikidetzarako
Idazkaritza Nagusia
PRESIDENCIA
Secretaria General
para la Paz y la Convivencia
AURKIBIDEA
Aurkezpena 5
Metodologia 6
Zeharkako lau ondorio nagusi	 7
1. esparrua: Gerra Zibila 8
2. esparrua: Diktadura 9
3. esparrua: Kontraterrorismoa 9
4. esparrua: ETA 11
Eranskinak 14
Diálogos ciudadanos sobre memoria
5
Aurkezpena
2014ko azaroaren 27an, Eusko Legebiltzarrak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Ins-
titutua sortzeko Legea onartu zuen. Gertakizun hori erreferentzia-puntu zehatza da, eta horrexe-
kin loturik dago herritarren partaidetzako proiektu hau.
Eusko Jaurlaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bidez eta Gobernu Irekia-
ren Zuzendaritzarekin elkarlan estuan, Memoriaren Plaza izeneko herritarren partaidetza-progra-
ma bultzatu zuen, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua abian jartzearekin
batera. Ekimenaren helburua, alde batetik, testigantzak eta emozioak jasotzea izan da, eta, bes-
tetik, hiru hiriburuetan askotariko pertsonen taldeen artean memoriari buruzko elkarrizketa ezar-
tzea. Horretarako, hainbat tailer egin dira parte-hartze zuzena bultzatzeko.
Prozesu honen barruan, 9 eztabaida-talde izan dira, 3 talde lurralde historiko bakoitzean, metodo-
logia parte-hartzaileetan aditua den Gaia aholkularitza-taldeak dinamizatuta. Hiriburu bakoitzean
eginiko tailerretan, aztertzeko 4 esparru landu dituzte, guztiak ere elkarrizketan oinarrituta: Gerra
Zibila, Diktadura, Kontraterrorismoa eta ETA jorratu dira Gogoran, Memoriaren, Bizikidetzaren eta
Giza Eskubideen Institutuan, azaroaren 27ko 4/2014 Legeak jasota bezala.
6
Memoriaren Plaza
Metodologia
Herritarren partaidetza bultzatzeko proiektu honetan ezarritako helburuak lortzeko, hurbilketa kuali-
tatiboaren metodologia aukeratu da. Metodologia horren bidez, parte-hartzaileek (gizabanakoak edo
pertsona-talde txikiak, eurekin lan egiteko) inguruan dituzten fenomenoei buruz zer ikuspuntu duten
ulertu eta euren esperientzia, ikusmolde, iritzi eta esanahien inguruan sakondu daiteke; hau da, pertso-
nek subjektiboki euren errealitatea zer-nola ikusten duten. (Hernández, Fernández eta Baptista; 2010)
Hurbilketa kualitatibo batean, ikusmolde guztiek balio dute. Ez dugu egia edo moralitatea bilatu nahi,
beste pertsona batzuen ikusmolde zehatza ulertu besterik ez. Berdin tratatuko ditugu pertsona guztiak.
Pertsonak kualitatiboki aztertzean, euren alderdi pertsonala ezagutuko dugu, bai eta gizartean edo era-
kundeetan egunero dituzten borroketan zer sentitzen duten esperimentatu ere. Zenbait kontzeptu sa-
konduko ditugu; besteak beste, edertasunari, minari, fedeari, oinazeari, etsipenari eta maitasunari bu-
ruz, horien esentzia galdu egiten baita beste ikerketa-ikuspuntu batzuetan. (Taylor eta Bogdan; 1987)
Tailerretan informazioa biltzeko, premisa baten inguruan aritu gara: konfiantzazko, errespetuzko eta en-
tzuteko giroa sortzea. Giro horrek ahalbidetu du sentimenduak eta esperientziak bateratzea. Tailerrak
banan-banan (hausnarketa sakonagoa egiteko) eta taldeka (elkarrizketa/trukeari bide emateko) landu
ditugu. Metodologiaren aldetik oso interesgarriak izan dira biak informazioa lortzeko. Dinamika berri-
tzaileak dira, eta marrazkiak, kolorea eta idazketa erabili dira helburua lortzeko. (Ikus eranskinak)
Esparrua EAE
Unibertsoa EAEn bizi diren biztanleak, bi sexuetakoak eta 18 urtetik gorakoak
Lagina 72 lagun
Azterlanaren datak 2015eko maiatzetik abuztura
Tailerren iraupena Ordu eta erdi
Tokiak Bilbo, Donostia eta Gasteiz
Parte-hartzaileen
ezaugarriak
%52 emakumeak eta %48 gizonak
18 eta 75 urte bitartekoak
Hizkuntza Gaztelaniaz eta euskaraz egin ziren
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
7
1. Memoria pertsonala da. Tailer hauetan parte hatu duten guzti-guztiek beren memoria partiku-
larra dute gertatutakoaren inguruan.
ETA, kontraterrorismoa1
, diktadura edota Gerra Zibila aipatzean, zer nabarmentzen den, zer gogo-
ratzen den, desberdina da batetik bestera. Ezberdinak dira, halaber, gertaera horiei loturiko sen-
timenduak eta gertaera horietan izan duten eginkizuna. Pertsona bakoitzaren bizipenek zehazten
dute, neurri handi batean, memoria hori: non bizi izan den, familia-giroa, lagunak, sasoia (adina)
eta zein gertaera bizi izan zituen.
2. Hala ere, gertatutakoa egituratzeko hainbat diskurtso eta sentimendu (emozio) nagusi
ageri dira, eta gizartea neurri handi batean bat dator horiekin. Gerra Zibilari eta diktadurari buruz-
koak hegemonikoak dira, eta GALi eta ETAri dagozkionak, berriz, gehiengoarenak. Diskurtso kolek-
tibo horiek eraikitzean, komunikabideek eta familiaren eraginak zeresan handia dute.
3. Lau esparruak elkarri lotuta daude, elkarrekin bizi dira, batak besteari egiten dio errefe-
rentzia, eta memoria pertsonal zein sozialean txertatzen dira. Informatzaileek argi eta garbi
bereizten dituzte lau esparruak. Era berean, lau esparru horiek elkarri erreferentziak egiten dizkio-
te. ETA da adibide argiena: gure berriemaileek historikoki duela urte asko jazotako hainbat gertae-
rarekin lotu ohi dute.
4. Lau esparru horiekin loturiko zauri bat ere ez dago itxita. Ez gertaera urrunenaren zauria,
Gerra Zibilarena, ezta gertaera hurbilarena ere, ETArena. Parte-hartze ia guztiak bat datoz ideia
batekin: minek hortxe jarraitzen dute, konpondu gabe.
Baina informatzaileek, oro har, ilusioa ageri dute etorkizunari begira, bestelako etorkizuna izate-
ko, etorkizun hobea izateko... Atzera begirako ikuspuntutik abiatuta eraiki beharko da etorkizuna:
«Oso importantea iruditzen zait hau ixte aldera, ze irakurketa egiten den hemen pasatu denari
buruz. Nire seme-alabek zer jakingo duten edota zer esango zaien honi buruz eta nik uste dut
hori ere gai inportante bat dela. Egia da kalean ez dela honetaz hitz egiten, pixkat deskontatuta
dago gaia, eta onartu beharra dado jende askok ez duela ezta interesik ere gai honetan, jende
askorentzat aspaldiko gauza bat da eta badauka gogoa lehenbailehen orria pasatzeko eta esa-
teko, ‘fuera, se acabó’, baina nire ustez inportanteena da begirada retrospektibo bat egitea eta
zer gertatu den ikustea».
1 Kontraterrorismoa erabiliko dugu eskuin muturreko terrorismoak –BVE, GAL– eta polizia-abusuak eragin-
dako giza eskubideen urraketa guztiak aipatzeko
1. Memoria pertsonala norberarena eta
ezberdina da bakoitzarentzat
2. Lau esparruak egituratzen dituzten
diskurtso eta sentimendu kolektiboak
daude
3. Lau esparruak elkarri lotuta daude,
elkarri erreferentzia egiten diote eta
memoria pertsonalean sartzen dira
4. Lau esparru horiei loturiko zauri bat ere
ez dago itxita
Zeharkako lau
ondorio nagusi
8
Memoriaren Plaza
1. esparrua: GERRA ZIBILA
Talde horietan parte hartu duten pertsonen memoria, neurri handi batean, adinaren araberakoa
da. Gertatutakoaren memoria eta oraindik ere eragiten dituen emozioak, funtsean, familiak konta-
tu dien horretan oinarrituta daude, baina baita kontatu ez duten horretan ere –isiluneak familian.
Isilune horiek, paradoxikoki, esandakoek bezainbeste garrantzi dute, edo beharbada handiagoa.
Minaren eta beldurraren isiltasuna
Isilune hori eta hitz egin nahi ez izate hori oraindik ere sendatu gabe dagoen zauriaren seinalea da.
Hitz egin nahi ez duten pertsona horietako askok uste dute, hitz eginez gero, berriz ere azaleratuko
liratekeela beldurra eta mina. Hori dela eta, pertsona askok, Gerra Zibila zuzenean bizi izan zuten
adineko senitartekoek, oraindik uste dute hobe dela isilik egotea edota gogoratu ere ez egitea.
Gaur egun, hiru lurraldeetan nagusitzen da diktadura gaitzesteko diskurtsoa, bai hasiera –Gerra
Zibila– bai berrogei urteak eta amaieragaitzestekoa, baita diktadura horren agerpen guztiak gai-
tzestekoa ere: kulturalak, ekonomikoak eta balioak.
Betebeharrak eta erronkak…
Iragana emozioen, pasioaren, oinazearen eta etsipenaren bidez bizi eta azaltzen da, eta lehen mai-
lako informazio-iturri hori galtzen ari dela adierazi digute. Ez da gauza bera –eta gugan ez du inte-
res berbera pizten– istorio bat zuzenean bizi izan zuen baten ahotik entzutea edo beste norbaitek
kontatzea. Gertatutakoaren inguruko istorioak gero eta desagertuago geratzen dira denboran, eta
ez hori bakarrik: edukiak gero eta indar gutxiago du, lekuko zuzenak hiltzen ari baitira.
Bereziki azpimarratu da gizarteak, hezkuntzak eta familiak betebehar eta erronka handia dutela:
Erronka: Gerra Zibilean gertatutakoa ahaztuta ez geratzea. Jakin dadila, gogoratu dadila, berriz
ere gerta ez daitezen ez Gerra Zibila, ez hurrengo urteetako gertaerak. Beldurra, hondamendia
eta galera dira gogoratu beharreko sentimenduak: senide, lagun eta ondasunen galera; opa-
rotasunaren, segurtasunaren, gazteriaren eta askatasunaren galera, eta, kasu askotan, miseria
bera. Miseria materiala eta morala.
Betebeharra: Taldeetako parte-hartzaileek uste dute pertsona horiekiko betebehar bat du-
tela, benetan zer gertatu zen jakin dezaten. Eta pertsona horien historia ezagutu behar eta
nahi dute, Espainiako eta/edo Euskadiko historiaren garai hartako falta zaizkien piezak jarri eta
puzzlea osatzeko. Konponbiderako eskaria bizi-bizirik dago.
Etorkizuna
Eskaera nagusia JUSTIZIA egitea da. Informatzaileek adierazi dute oraindik alderdi asko daude-
la argitzeko; besteak beste: desagertuak, konfiskazioak, hobi komunak... Eta JUSTIZIA eskatzen
dute. JUSTIZIA eta EGIA, «ez dakigun» hori guztia argitzeko. Hala ere, eszeptizismoa da Gerra Zi-
bilarekin lotuta gehiengoak etorkizunari begira duen sentimendua. Eszeptiko agertzen dira hain-
bat alorrekin:
- Justiziarekin, egiarekin eta aintzatespenarekin loturiko benetako konponbidea.
- Gizabanako eta gizarte gisa egin dezakegun ikaskuntza.
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
9
2. esparrua: DIKTADURA
Gerra Zibilekoan ez bezala, tailer hauetan aukera izan dugu diktaduraren zati garrantzitsu baten
mende bizi izan ziren gizon eta emakumeekin hitz egiteko. Informatzaile guztiek uste dute dikta-
dura etapa beltz eta iluna izan zela. Gogora ekarritako esperientziak norbere memoriarekin edo
senideen memoriarekin lotu ohi dira.
Norbere memorian, memoria pertsonalean: eskola eta beldurra; hitz egiteko, jarduteko eta egite-
ko beldurra; pobrezia morala, askatasun falta...
Eta familian jasotako memorian, eskasia, pobrezia morala eta ekonomikoa, muturreko konfiantza
falta, baita pertsona hurbilekiko ere... Beldurra, azken batean.
Indarkeria
Indarkeria funtsezko faktorea izan da diktadura-garaiko eguneroko bizitzan. Indarkeria inplizitua
eskolan, harreman sozialetan, zerbitzu militarrean edo gizarte-zerbitzuetan... Hau da, azken ba-
tean, bizitzako edozein esferatan, eta egoera zehatzetan esplizitu egiten zen kolpe, atxiloketa, zigor
edota isunen bidez.
Zer ikasi
Diskurtso ia hegemonikoaren arabera, trantsizioa zorionekoa eta hobetzeko funtsezko aldaketa
izan zen. Baina informatzaile askok, alde onak aitortzen badituzte ere, ikuspegi kritikoa dute dik-
taduratik demokraziara emandako jauzi arin horren inguruan. Bizkortasun horren ondorioz, uste
dute hainbat egoera azkar eta modu desegokian konpondu zirela eta gaur egun ondorio horiek
pairatzen ditugula.
3. esparrua:
KONTRATERRORISMOA
(Kontraterrorismoa erabiliko dugu eskuin muturreko terrorismoak –BVE, GAL– eta polizia-abusuak eraginda-
ko giza eskubideen urraketa guztiak aipatzeko)
Kontraterrorismoa lau ardatzen inguruan mugitzen da:
1. Okultismoa, hermetismoa eta egia eta gezurraren arteko dantza.
2. Urruntasuna, edota ahanztura.
3. ETAren terrorismoarekiko lotura estua, haren atzealdea balitz bezala.
4. Zigorgabetasuna.
Kontraterrorismoa da memoria kolektiboan pisu gutxien duten minetako bat, eta ezjakintasuna
ia erabatekoa da. Kontraterrorismoaren barruan eginiko tailerretan, GAL besterik ez da gogoratu.
Beraz, kontuan hartzekoa da. Hala ere, informatzaile guztiak bat datoz ideia honetan: indarkeria ez
da indarkeriaz konpontzen.
Paradoxa bada ere, memoria kolektiboan presentzia handirik ez badu ere, aho batez gaitzesten
dute parte-hartzaileek mota honetako indarkeria. Parte-hartzaileek kontraterrorismoa MINarekin,
INDARKERIArekin eta OINAZEarekin lotzen dute. Are gehiago, besteen gainetik, zorrotzago epai-
tzen dute indarkeria hau eta beronen inguruko zigorgabetasuna, «babestu beharko gintuzkeena»
baita borreroa.
Kontraterrorismoari buruz hitz egitean, gainerako esparruetan agertzen ez den gai bat aipatu
nahiko genuke: parte-hartzaileek ETAren indarkeriarekiko gaitzespena adierazteko beharra dutela
10
Memoriaren Plaza
poliziari edo estatuari kritika bat egin baino lehen. Tailerreko parte-hartzaileren bat ETAren indar-
keria berariaz gaitzesten duen argudioarekin hasten denean, gainerako parte-hartzaileek hitz egi-
ten hasi aurretik ETArekiko gaitzespena berresteko «beharra» edo baldintza dutela sentitzen dute,
«badaezpada... gaizki-ulerturik egon ez dadin».
1. Okultismoa, hermetismo interesduna eta egiaren eta gezurraren arteko dantza
Gai horri buruz uste dute ez dela inoiz hitz egiten, normalean ez dela elkarrizketetan ateratzen,
inoiz gertatu izan ez balitz bezala. Kontraterrorismoarekin loturiko guztian hermetismoa ageri da,
gaiari buruz hitz egiteko beldurra, ez baitago zehaztuta zer den egia eta zer gezurra, dena baitago
nebulosa batean, eta lauso ikusten da. Gertaera bat ere ez da argi eta garbi jaso, eta horrek zaildu
egiten du horri buruz hitz egitea. Esate baterako, torturari edo tratu txarrei buruz hitz egitea.
Indarkeria-egoerak eta polizien gehiegikeriak bizi izan dituzten edota inguru hurbilean entzun di-
tuzten pertsonek agertzen dute hunkiberatasun eta irmotasun handiena polizia-abusuekin, nahiz
eta horiek lagunarteko inguruan ezkutatuta eta mugatuta geratu diren, hau da, gizabanakoen
memorian. Kalte eta min handia egiten du zenbait alderdi politikok eta komunikabidek gauzei
dagokien izena jarri gabe eta definitu gabe hitz egiten jarraitzeak, indarkeria zer den eta zer ez
adierazteko dituzten interesen arabera.
2. Urruntasuna, edota ahanztura
Tailerretan parte hartu duten pertsonek adierazitako beste elementuetako bat urruntasuna da;
hau da, zein gutxi dakigun min honi buruz. Are gehiago, parte-hartzaile batzuek adierazi dute
beharbada inkontzienteki «begiak itxi» dituztela eta «erraz ahaztu» dutela, barnean egonezinik
eragin gabe; izan ere:
• ez da gaiari buruz hitz egiten.
• ez dago errudunik.
• ez dago zigorrik.
• ez da jenderik kartzelan.
• ez da, eta ez da izango, komunikabideetan agertzeko gaia.
• azken urteotan ez du eraginik izan gizartean, komunikabideetan edo iritzi publikoan.
Azpimarratzekoa da «urruntasun» horrekin ez dela indarkeria horren irakurketa ona egin behar,
guztiz kontrakoa baizik. Parte-hartzaileek adierazi dute nekatuta eta lotsatuta daudela gai horren
inguruan. Nazkatuta indarkeriarekin, oro har. Nagusiki ETAren indarkeriarekin, baina baita gure
herrian sufritu izandako egoera guztiagatik ere. Lotsa GALekin eta ekintza horiek antolatu, ezkuta-
tu, justifikatu eta/edo txalotu zituzten alderdi eta pertsona askoren esku-hartzeagatik.
Parte-hartzaileek oso argi dute gertaera horiek ezin direla berriz gertatu, ezta gizarte moduan
eman genuen erantzuna ere. Indarkeria ezin da justifikatu, jatorria edozein izanik ere. Hori dela
eta, informatzaileek bereziki azpimarratu dute gertatutakoak duen balio pedagogikoa:
• Enpatiarako gaitasunik ez duen gizartea ez izatea berriro ere, eta siglak, koloreak eta pentsa-
moldeak alde batera utzita, sufritzen ari diren beste pertsona batzuen minari bizkar ematen
diona ere ez.
• Ez dago indarkeria zuritzeko balio duen beste indarkeriarik.
• Sufritu duten eta sufritzen ari diren pertsona horiek familia, proiektuak, itxaropenak eta ilu-
sioak dituzten gizon-emakumeak dira, gainerako herritarrak bezalaxe, eta justizia eta egia
eskatzen ari dira eurentzat.
3. ETAren terrorismoarekiko lotura estua, haren atzealdea balitz bezala
Talde guztiak oso zorrotzak dira estatuaren indarkeriarekin: GAL, tortura erabiltzea, tratu txarrak
eta atxiloketa bidegabeak. Mota horretako indarkeriak babesgabetasun-sentsazio handia eragiten
du informatzaile askoren artean; izan ere, «babestu behar zaituen horrek pizten du zugan babes-
gabetasun-sentsazio handiena, eta sistemarekiko konfiantza falta hori gero eta handiagoa da».
Onartzen dute biktima batzuk oraindik erantzunen zain daudela, eta oraindik irauten duela sufri-
menduak, minak eta aintzatespen faltak.
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
11
4. Zigorgabetasuna
Zenbaitek uste edo sentitzen dute indarkeria mota hori ez dela zigortzen, eta zigorgabetasun ho-
rrek hermetismoari bide ematen dio, baita iluntasunari ere. Lasa eta Zabalaren kasuarekin (gehien
gogoratzen dena) lotu ohi den Galindo jenerala zigorgabetasun horren ikur moduan agertzen da,
baina X jauna, GAL oro har, eta polizia-jarduera ez-legitimoak ere badira zigortu gabe geratu den
eta geratuko den indarkeriaren adibide. Gasteizen martxoaren 3an jazotako gertaerak ere adie-
razten dira zigorgabetasunaren eta politikaren sektore baten aintzatespen faltaren beste adibide
baten moduan.
Balio pedagogikoak: EGIA ETA AINTZATESPENA
Informatzaileek adierazi digute beharrezkoa dela:
• EGIA jakitea eta hermetismoa eta obskurantismoa gainditzea.
• Publiko egitea egia «ofizialaren» kategoria duten ISTORIOAK eta kontakizunak.
• Gertatutakoa ARGITZEA oraindik argitu gabe dauden kasuetan, eta publikoki ezagutaraztea.
• ZIGORRAK jartzea bide judizialetik indarkeria modu ez-legitimoan erabili duten pertsonen-
tzat.
• AINTZATESPEN publikoa egitea biktimentzat eta senideentzat.
• Gobernuek beste balio eta jardunbide batzuekin KONPROMISOA hartzea, polizia-gehiegike-
riarik eta -indarkeriarik berriz gerta ez dadin.
4. esparrua: ETA
Jorratu diren lau esparruetatik ETArena da bizien dagoena. Kasu askotan, sentiberatasun handia
ageri da, eta, beraz, oso emozio handiak sortzen dira, askotan oso biziak. Informatzaileak, ia aho
batez, ETAren aurka agertzen dira, eta oso ondo dakite ETAk biktima askori eta horien familiei mina
eta sufrimendua eragin diela. Beste bi minekin alderatuta, oraingo honetan hainbat testigantza
zuzen ditugu.
Gure informatzaile guztiek ondo dakite ETArekin «bizi» izan direla. Gehienek garai «gogorrak» eza-
gutu dituzte, eta gazteenek, berriz, garai «lasaiagoak». Hori dela eta, ETAren gaia landu den taile-
rretan, oso garrantzitsua izango da memoria pertsonala, hau da, memoria zuzena. Memoria horre-
tan, pasiozko sentimenduak –besteak beste, mina, amorrua, haserrea...– kudeatu beharko ditugu
lehenik.
Iritziak bloke handitan multzoka daitezke. Baina ez dugu ahaztu behar elkarrizketa hasten denean
sentimenduetan gorabeherak gertatu ohi direla, horiek mugitu, aldatu eta eboluzionatu egiten
baitute, hau da, ez dira egonkorrak.
1. Nagusiki sakon-sakonetik amorrua, tristezia, gorrotoa eta lotsa sentimenduak adierazten di-
tuzten pertsonak. Batez ere ETAk biktimengan eta horien familietan eragindako mina hartu dute
oinarri. Gehienek.
2. Ikuspuntu zabalagotik esparru honen inguruan hausnartu duten parte-hartzaileek uste dute
gizartearen kalterako izan dela. Pertsonak egon gara erdian, gizonak eta emakumeak, eta gu izan
gara biktimak, neurri batean edo bestean.
3. Gutxiengoak zehaztu du zentzugabekeria horren barruan hain konplexua izan den mina ezin
dugula sinplifikatu tankera honetako parametroetara: «Dena ez da zuria edo beltza». Hori dela
eta, nabarmendu dute errealitatea, iragana eta etorkizuna kolorez beteriko paleta zeharkatu batez
marraztea saihesteko ahalegina egin behar dugula. Euren ustez, memoria poliedrikoa da, eta, ho-
rregatik, beharrezkoa da gure herriaren historia hurbileko gertaera horiek guztiak ezagutzea eta
testuinguruan jartzea, justifikatu gabe, bai eta balioa ematea ere kontakizun horiei guztiei.
12
Memoriaren Plaza
4. Eta laugarren talde batek nahiago du ETA desagertu izanak dakarren poza, itxaropena eta posi-
tibotasuna azpimarratu. Etorkizuna.
Memoria pertsonala, eta bizitza osoan ditugun oroitzapenak
Memoria pertsonala funtsezkoa da kasu honetan. Hainbat testigantza zuzen partekatzen dira, par-
te-hartzaile bakoitzeko ia-ia bat. Adierazgarria da informatzaileen zati garrantzitsu batek zuzenean
kontatu ahal izatea ETArekin loturiko gertaeraren bat.
Informatzaile bat, esaterako, ondoriorik izan ez zuen bonba-auto baten lekuko izan zen Intxau-
rrondo auzoan. Beste informatzaile bat Azpeitian eraildako enpresariaren iloba zen; beste bat,
Abusun (Bilbo) eraildako poliziaren semearen lagun bat; beste bat, Fernando Buesaren edo Jorge
Díez Elorza ertzainaren hilketaren lekuko izandako baten lankidea; beste bat, Hipercor-en (Bartze-
lona) atentatuan senide bat galdu zuen emakume bat…
Memoria kolektiboa, izen berezia: Miguel Ángel Blanco
Memoria kolektiboan, hilketa hori da guztion erreferentzia. Gertaera hori da gehien gogoratzen
dena eta gehien aipatzen dena.
Gasteizen eginiko tailerretan, arabarren memoria kolektiboan eragin handia izan zuten Fernando
Buesaren eta Jorge Diez Elorza ertzainaren hilketek. Leherketa hiri osoan entzun zen, eta informa-
tzaile askok berez eta sentimendu handiz gogoratzen dute.
Justizia erantzun gisa
Gizarte gisa ikasi dugu –edo gutxienez hala adierazten dute parte-hartzaileek– justizia geure kabuz
bideratzeak iraganeko kontua izan behar duela –GALen kasuan, adibidez–. «Indarkeria inoiz ez da
bidea» da diskurtso hegemonikoa.
Informatzaile guztiak ados daude indarkerian parte hartu duten edota norbait hil duten pertsonak
epaitu egin behar direla eta kartzelara joan behar dutela.
Bestalde, ezadostasunak daude ETAko kideei ezarri behar zaizkien zigor moten inguruan. Batzuek
bizi osorako kartzela eskatzen dute –ETAko atentatu baten ondorio zuzena bizi izan duten bi per-
tsonek–, eta beste batzuek justizia inpartziala eta berdina herritar guztientzat, edozer siglatakoa
izanik ere.
Su-etena
Egiazki paradoxa bat dugu: parte-hartzaile guztiek ETAren su-etena arriskuan ez dagoela uste
arren, gehienek ez dute sentitzen amaitu dela. Ez dago itxita. Gaur egun kontraesanean dauden
sentimendu horiek ditugu.
Informatzaile batzuen ustez, indarkeriaren arazoa ez da konponduko:
• oraindik ETA justifikatzen duen eta ulertzen duen jendea badago,
• ETAk barkamena eskatzen ez badu,
• edo 3-4 belaunaldi igaro arte.
Beste parte-hartzaile batzuek, bestalde, uste dute Espainiako Gobernuaren edo PPren esku dagoe-
la, eta haiei leporatzen diete azken urteotan egoera honetan ikusitako immobilismoa.
Etorkizunari aurre egiteko moduak
Zauri honen bizipen pertsonal eta kolektiboen konplexutasun horrek etorkizuneko ikuspegian ere
eragiten du. Guztiak ez datoz bat konponbide justua zer den interpretatzeko orduan eta amaiera
horretara iristeko moduarekin. Ia pertsona batetik bestera aldatzen da.
Parte-hartzaile guztiak bat datoz ETAren amaiera nahi izatearekin, baina pertsona batetik bestera
hainbat ñabardura aurki daitezke:
• Epe hori atzean uzteko adostasun handia dago. Zenbait pertsonak dagoeneko urrun ikusten
dute, iraganeko kontua balitz bezala, eta lehenbailehen utzi nahi dute atzean. «Normaltasu-
na» lortu nahi dute, edota amesgaizto baten moduan gogoratu.
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
13
•Beste parte-hartzaile batzuek, berriz, beldurra dute, tentuz ibiltzen dira eta oso ondo iden-
tifikatuta daukate euren segurtasun-faltaren fokua: «gaizki ixtearen beldurra», «iraganaren
hausnarketa kolektiboa ez egitearen beldurra», edota hainbat gauza konpondu gabe gera-
tzearena, bai batzuena, bai besteena, Gerra Zibilean eta frankismoan gertatu zen bezala. In-
formatzaile batzuek oso gogoan dute trantsizioa «txapuza» bat izan zela, eta euren iritzia da
«arinago ibiltzeagatik ez dela zertan lehenago iritsi».
• Informatzaile batzuek (hiru hiriburuetan seik) uste dute momentu honetan beste aldeari da-
gokiola aurrerapausoak ematea, eta soilik alde bat ari dela mugimenduak egiten (ETA).
• Iritzi horren beste muturrean, bi informatzailek adierazi dute ez dagoela ezer konpontzeko,
«terroristek dagozkien zigorrak osorik bete eta egindakoa ordaindu» behar dutela.
Balio pedagogikoak: ELKARRIZKETA ETA ENPATIA
Elkarrizketa
Parte-hartzaile guztiek uste dute etorkizunaren oinarrian zera dagoela: ELKARRIZKETA. Lotsa
-sentimendua sortzen ari da herri gisa ez garelako gai izan ideia ezberdinetatik eta elkarrizke-
tatik abiatuta gure arazoak konpontzeko.
Enpatia
Nabarmentzekoa da Gipuzkoako tailerrean parte-hartzaile guztiek gaitzetsi dutela (salbues-
penik gabe) ETA, eta adierazi dute inoiz ez dutela euren burua erakunde horrekin ordezkatu-
ta ikusi. Hala, ETAren ekintzekiko mina, amorrua eta gaitzespena agertu dute. Hala ere, kasu
askotan, iritzi hori izan arren, enpatia erakusten dute euskal errefuxiatuekiko, ETAko pre-
soekiko, makroepaiketetan sartutako pertsonekiko, eta, batez ere, sakabanaketa-politikaren
ondorioak sufritzen ari diren senideekiko. Uste dute pertsona horiek ezin gaiztoago bihurtu
nahi izateak ez duela ezertan laguntzen.
14
Memoriaren Plaza
ERANSKINAK
Emozioak, oroitzapenak eta memoria komunikatzen laguntzeko eta ondoren taldean partekatzeko
ezarri ziren dinamiketan, marrazkiak introspekziorako lehen ariketa gisa balio izan zuen eta, ondo-
ren, komunikatzeko ariketa gisa.
«Nik itsasontzi bat marraztu dut, Ingalaterrara joan ziren ume guztiekin, oso baldintza txa-
rretan bizi zirenez, alde egin behar izan zuten hainbatek. Nire aitak orduan 5 urte zituen, eta
nik gogoratzen dut kontatu didala bazegoela jendea Juan de Garaytik gora etxeetan ezku-
tatzen zena, bera Indautxun bizi zen, eta erabaki zuten, Gipuzkoan ere familia zuten, baina
Gipuzkoa ere erori zen, eta orduan bere aitaren jaioterrira joan ziren, Potes ondoko herri
batera, Baragora. Nik alde batetik ikusten dut nire amama zalantza egiten –bi ume ziren-eta,
bata 5ekoa eta bestea 6koa–: eraman egingo ditut?, itsasontzian sartuko ditut?, zer egingo
dut?. Baldintza horietan nahi duzuna da zure seme-alabak bizirik irautea. Nire ustez, horrek
oso gogorra izan behar izan du eta asko markatu behar izan ditu.»
A. Gerra Zibila eta Diktadura
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
15
«Orduan zeuden bi irudiren laburpen bat egin nahi izan dut nik, bat ezkutukoa eta bestea ira-
gartzen zena. Batzuk kartzelan zeuden bidegabeko arrazoiengatik, ez dute kartzela zigorrik
merezi; aldi berean, ordea, modernotasun itxura eman nahi zen, aurrerapen itxura. Orduan,
preso bat daukan zelda bat egin nahi izan dut eta ondoan herri bat, hondartza, garapena eta
hondartza, horixe baita sasoi hartaz buruan daukaguna eta orain ere ordaintzen ari garena.
Laburbiltzeko, askatasun falta eta benetakoa ez zen askatasun itxura.»
A. Gerra Zibila eta Diktadura
16
Memoriaren Plaza
«Nik bonbardaketa marraztu dut. Nire amak kontatu zidan historia bat dakarkit gogora. Bera
bizirik atera zelako nago ni bizirik. Horrelako zulo baten erori zen, alarmak jo zuen eta bonba
batek ez zuen eztanda egin eta horri esker ez zen hil bera.»
A. Gerra Zibila eta Diktadura
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
17
«Nik sarritan gogoratzen dut ikastetxea, gogoan dut nolakoak ziren ikastetxeak: ‘a formar’,
‘cara al sol’ abesten, bandera igotzen, ikasgelan ‘prietas las filas’, ‘yo tenía un camarada’ eta
horrelako kantak orain… eta bitxikeria gisa gogoratzen dut 14 bat urte izango nituela, ume
bat artean, bi lagunekin nindoala eta Andra Mari Zuriaren enparantzan gris kopuru handia
zegoela ‘zu kale horretatik’, ‘zu beste horretatik’ eta igandea izorratu ziguten. Paseo bat eman
nahi genuen 3 umek eta bakoitza alde batetik bidali gintuzten. 3ko taldea desegin. Gogorat-
zen dut, baita ere, beharbada trantsizio garaian edo diktaduraren azken zatian izango zen,
gazteen mugimendu politikoak sortzen ari zirenean, ni horietako batetik gertu egon nintzen,
nire lagunak nahiko inplikatuta zeuden, eta pegatina txiki bat orman itsasteagatik nire la-
gunetako batek astebete eman zuen Langraitzeko kartzelan. Horiek delitu potoloak ziren.»
A. Gerra Zibila eta Diktadura
18
Memoriaren Plaza
«Nik fotomuntaketa bat egin dut, nik ezagutu ditut poliziak egindako atxiloketa aleatorioak eta hori
gogoratu dut. Eta aleatorioki atxilotutako pertsona marraztu dut, talde bateko kidea delako edo egon
behar ez zuen lekuan zegoelako, edo 18 urterekin ez zeukalako burua izan behar zuelako lekuan eta
eguzkia nora, zapiak hara… eta denok esaten dugu, polizia, polizia, polizia… Poliziak egin behar duena
egiten du eta egiteko esaten diotena. Zu gora zoaz, polizia, komisarioa… eta ez dakit amaitzen ote den
Gobernuko presidentearengan; hari botoa eman diote eta trajea janzten du, hark ez darama porrarik,
ez da ibili korrika Kutxin zure atzetik, ezta antzekorik ere. Nik uste nuen Felipe Gonzalez pertsona ona
zela, baina; ni naiz “X jauna” txarteltxoa zintzilikatzea baino ez da falta. Eta ez da ezer gertatzen. Hariaren
azkenean politikoak daude, zikintzen ez direnak, korrika egiten ez dutenak, pistola hartzen ez dutenak,
arriskurik ez dutenak…»
B. Kontraterrorismoa
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
19
«Ni txikitan markatuta utzi ninduen Errekalde auzoan, manifestazio bat zegoen, polizia iris-
ten hasi zen, kargatzen/erasotzen hasi zen eta pilotak jaurtikitzen, korrika hasi ginen guztiok
tabernetan ezkutatzera… ez zait inoiz ahaztuko, beldur handia pasatu nuen, ez dakizu zer
den gaia, umea zara baina beldurtu egiten zaitu poliziak.»
B. Kontraterrorismoa
20
Memoriaren Plaza
B. Kontraterrorismoa
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
21
«Hemen Gasteizen oso gogoan dugun beste gertaera bat Martxoaren 3a da. Martxoaren 3ko
hileten bideoak ikusi nituen, Prado kalean zegoen tentsioa, jendez gainezka, polizia asko ere
bai, ‘beharbada berriro kargatu beharko dugu haien kontra’ gertatukoa nahikoa eta basake-
ria izan ez balitz bezala.»
B. Kontraterrorismoa
22
Memoriaren Plaza
C. ETA
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
23
«Tristura handiarekin gogoratzen dut, ETA-k su etena hautsi zuenean T4-ko atentatuarekin.
Nik behintzat esperantza ikusten nuen amaiera bat etorri zitekeela, nola etorri zen goitik
behera bat batean… nola apurtu zen dena. Nik uste dut aldeketarako gogoa zegoela, eta
ikusi zen horrekin batzuk borondaterik ez zeukatela. Orain atera dira gauza batzuk zergatik
hautsi zen su etena eta elkarrizketetan egon ziren tira-birak, nola gutxi batzuen esku dagoen
horrelako gauza grabeak egitea eta azkenean…»
C. ETA
24
Memoriaren Plaza
«Fernando Buesaren hilketa izan eta bi urte beranduago, lagun bat ezagutu nuen, Ramiro de
Maeztu edo beste ikastetxe horietako bateko eskolazaina zena une hartan, eta berak esan zi-
dan bera izan zela lehena atentatu lekura iristen, bizkartzaina zen ertzaina hilzorian zegoela
eta kontatu zidan zer esan zion bizkartzainak eta nik bizitza osoan eraman dut nirekin: amari
deitzen zion. Hilzorian zegoen eta bere amari deika ari zen. Eta kontakizun horrek zirrara
handia eragin zidan.»
C. ETA
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
25
«Inaxio Uria Loiolan tiroz hil zuten eguna datorkit niri burua ETAz hitz egin behar badut, eta
nik uste dut izan zela ETAren azken erailketa, justu Loiolako bake negoziaketak gertatu ziren
tokitik metro gutxira, eta beno gero herriko alkateak eduki zuen jarrera… erabat baztertu
gabe, halako ‘kondena’ lauxo batekin, eta geroztik nik ezin dut ikusi ere egin. Nire lagun ba-
ten osaba zen Inaxio Uria, eta gero hor dagoen drama baita ere. Ustez hiltzailea sendagilea
da, MIRa egitera zihoan nire lagun baten klasera zihoan, eta nik uste berak bizitza izorratu
duela. Uste dut gero urte batzuk geroago Frantzian harrapatu zutela.»
C. ETA
Memoriaren Plaza
Gizartearen parte-hartzea
LEHENDAKARITZA
Bakegintza eta Bizikidetzarako
Idazkaritza Nagusia
PRESIDENCIA
Secretaria General
para la Paz y la Convivencia

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak

2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...Irekia - EJGV
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen PlanaIrekia - EJGV
 
Herenegun! Unitate didaktikoa. Aurkezpen koadernoa
Herenegun! Unitate didaktikoa. Aurkezpen koadernoaHerenegun! Unitate didaktikoa. Aurkezpen koadernoa
Herenegun! Unitate didaktikoa. Aurkezpen koadernoaIrekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...Irekia - EJGV
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Irekia - EJGV
 
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Irekia - EJGV
 
XXI. mendeko emakume eta gizonak
XXI. mendeko emakume eta gizonakXXI. mendeko emakume eta gizonak
XXI. mendeko emakume eta gizonakamaiafilo
 
Ppt B Uzirriborroa
Ppt B UzirriborroaPpt B Uzirriborroa
Ppt B Uzirriborroagotzonqv
 
Hezkuntza:Altxor Ezkutua
Hezkuntza:Altxor EzkutuaHezkuntza:Altxor Ezkutua
Hezkuntza:Altxor Ezkutuahaizeacorman
 
Bizitzaren zentzua
Bizitzaren zentzuaBizitzaren zentzua
Bizitzaren zentzuaAURKITU .
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Platon. eutifron, eutidemo, eta gorgias
Platon. eutifron, eutidemo, eta gorgiasPlaton. eutifron, eutidemo, eta gorgias
Platon. eutifron, eutidemo, eta gorgiashausnartzen
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Irekia - EJGV
 

Ähnlich wie Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak (20)

Memoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibarMemoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibar
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPIMEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
 
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz AndoainMemoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
 
Herenegun! Unitate didaktikoa. Aurkezpen koadernoa
Herenegun! Unitate didaktikoa. Aurkezpen koadernoaHerenegun! Unitate didaktikoa. Aurkezpen koadernoa
Herenegun! Unitate didaktikoa. Aurkezpen koadernoa
 
Konponbide haizea dabil
Konponbide haizea dabilKonponbide haizea dabil
Konponbide haizea dabil
 
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...
Eusko Jaurlaritzak “herenegun!” hezkuntza programa aurkeztu du Euskadiren mem...
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
 
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
 
XXI. mendeko emakume eta gizonak
XXI. mendeko emakume eta gizonakXXI. mendeko emakume eta gizonak
XXI. mendeko emakume eta gizonak
 
Gertu Programa
Gertu ProgramaGertu Programa
Gertu Programa
 
Ppt B Uzirriborroa
Ppt B UzirriborroaPpt B Uzirriborroa
Ppt B Uzirriborroa
 
Hezkuntza:Altxor Ezkutua
Hezkuntza:Altxor EzkutuaHezkuntza:Altxor Ezkutua
Hezkuntza:Altxor Ezkutua
 
Bizitzaren zentzua
Bizitzaren zentzuaBizitzaren zentzua
Bizitzaren zentzua
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
 
Platon. eutifron, eutidemo, eta gorgias
Platon. eutifron, eutidemo, eta gorgiasPlaton. eutifron, eutidemo, eta gorgias
Platon. eutifron, eutidemo, eta gorgias
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 

Mehr von Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 

Mehr von Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak

  • 1. Memoriaren Plaza Gizartearen parte-hartzea Memoria Plaza ekimenaren harira eginiko parte hartzeko eztabaida- tailerrei buruzko ondorioak Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia PRESIDENCIA Secretaria General para la Paz y la Convivencia
  • 2.
  • 3. AURKIBIDEA Aurkezpena 5 Metodologia 6 Zeharkako lau ondorio nagusi 7 1. esparrua: Gerra Zibila 8 2. esparrua: Diktadura 9 3. esparrua: Kontraterrorismoa 9 4. esparrua: ETA 11 Eranskinak 14
  • 4.
  • 5. Diálogos ciudadanos sobre memoria 5 Aurkezpena 2014ko azaroaren 27an, Eusko Legebiltzarrak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Ins- titutua sortzeko Legea onartu zuen. Gertakizun hori erreferentzia-puntu zehatza da, eta horrexe- kin loturik dago herritarren partaidetzako proiektu hau. Eusko Jaurlaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bidez eta Gobernu Irekia- ren Zuzendaritzarekin elkarlan estuan, Memoriaren Plaza izeneko herritarren partaidetza-progra- ma bultzatu zuen, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua abian jartzearekin batera. Ekimenaren helburua, alde batetik, testigantzak eta emozioak jasotzea izan da, eta, bes- tetik, hiru hiriburuetan askotariko pertsonen taldeen artean memoriari buruzko elkarrizketa ezar- tzea. Horretarako, hainbat tailer egin dira parte-hartze zuzena bultzatzeko. Prozesu honen barruan, 9 eztabaida-talde izan dira, 3 talde lurralde historiko bakoitzean, metodo- logia parte-hartzaileetan aditua den Gaia aholkularitza-taldeak dinamizatuta. Hiriburu bakoitzean eginiko tailerretan, aztertzeko 4 esparru landu dituzte, guztiak ere elkarrizketan oinarrituta: Gerra Zibila, Diktadura, Kontraterrorismoa eta ETA jorratu dira Gogoran, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan, azaroaren 27ko 4/2014 Legeak jasota bezala.
  • 6. 6 Memoriaren Plaza Metodologia Herritarren partaidetza bultzatzeko proiektu honetan ezarritako helburuak lortzeko, hurbilketa kuali- tatiboaren metodologia aukeratu da. Metodologia horren bidez, parte-hartzaileek (gizabanakoak edo pertsona-talde txikiak, eurekin lan egiteko) inguruan dituzten fenomenoei buruz zer ikuspuntu duten ulertu eta euren esperientzia, ikusmolde, iritzi eta esanahien inguruan sakondu daiteke; hau da, pertso- nek subjektiboki euren errealitatea zer-nola ikusten duten. (Hernández, Fernández eta Baptista; 2010) Hurbilketa kualitatibo batean, ikusmolde guztiek balio dute. Ez dugu egia edo moralitatea bilatu nahi, beste pertsona batzuen ikusmolde zehatza ulertu besterik ez. Berdin tratatuko ditugu pertsona guztiak. Pertsonak kualitatiboki aztertzean, euren alderdi pertsonala ezagutuko dugu, bai eta gizartean edo era- kundeetan egunero dituzten borroketan zer sentitzen duten esperimentatu ere. Zenbait kontzeptu sa- konduko ditugu; besteak beste, edertasunari, minari, fedeari, oinazeari, etsipenari eta maitasunari bu- ruz, horien esentzia galdu egiten baita beste ikerketa-ikuspuntu batzuetan. (Taylor eta Bogdan; 1987) Tailerretan informazioa biltzeko, premisa baten inguruan aritu gara: konfiantzazko, errespetuzko eta en- tzuteko giroa sortzea. Giro horrek ahalbidetu du sentimenduak eta esperientziak bateratzea. Tailerrak banan-banan (hausnarketa sakonagoa egiteko) eta taldeka (elkarrizketa/trukeari bide emateko) landu ditugu. Metodologiaren aldetik oso interesgarriak izan dira biak informazioa lortzeko. Dinamika berri- tzaileak dira, eta marrazkiak, kolorea eta idazketa erabili dira helburua lortzeko. (Ikus eranskinak) Esparrua EAE Unibertsoa EAEn bizi diren biztanleak, bi sexuetakoak eta 18 urtetik gorakoak Lagina 72 lagun Azterlanaren datak 2015eko maiatzetik abuztura Tailerren iraupena Ordu eta erdi Tokiak Bilbo, Donostia eta Gasteiz Parte-hartzaileen ezaugarriak %52 emakumeak eta %48 gizonak 18 eta 75 urte bitartekoak Hizkuntza Gaztelaniaz eta euskaraz egin ziren
  • 7. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 7 1. Memoria pertsonala da. Tailer hauetan parte hatu duten guzti-guztiek beren memoria partiku- larra dute gertatutakoaren inguruan. ETA, kontraterrorismoa1 , diktadura edota Gerra Zibila aipatzean, zer nabarmentzen den, zer gogo- ratzen den, desberdina da batetik bestera. Ezberdinak dira, halaber, gertaera horiei loturiko sen- timenduak eta gertaera horietan izan duten eginkizuna. Pertsona bakoitzaren bizipenek zehazten dute, neurri handi batean, memoria hori: non bizi izan den, familia-giroa, lagunak, sasoia (adina) eta zein gertaera bizi izan zituen. 2. Hala ere, gertatutakoa egituratzeko hainbat diskurtso eta sentimendu (emozio) nagusi ageri dira, eta gizartea neurri handi batean bat dator horiekin. Gerra Zibilari eta diktadurari buruz- koak hegemonikoak dira, eta GALi eta ETAri dagozkionak, berriz, gehiengoarenak. Diskurtso kolek- tibo horiek eraikitzean, komunikabideek eta familiaren eraginak zeresan handia dute. 3. Lau esparruak elkarri lotuta daude, elkarrekin bizi dira, batak besteari egiten dio errefe- rentzia, eta memoria pertsonal zein sozialean txertatzen dira. Informatzaileek argi eta garbi bereizten dituzte lau esparruak. Era berean, lau esparru horiek elkarri erreferentziak egiten dizkio- te. ETA da adibide argiena: gure berriemaileek historikoki duela urte asko jazotako hainbat gertae- rarekin lotu ohi dute. 4. Lau esparru horiekin loturiko zauri bat ere ez dago itxita. Ez gertaera urrunenaren zauria, Gerra Zibilarena, ezta gertaera hurbilarena ere, ETArena. Parte-hartze ia guztiak bat datoz ideia batekin: minek hortxe jarraitzen dute, konpondu gabe. Baina informatzaileek, oro har, ilusioa ageri dute etorkizunari begira, bestelako etorkizuna izate- ko, etorkizun hobea izateko... Atzera begirako ikuspuntutik abiatuta eraiki beharko da etorkizuna: «Oso importantea iruditzen zait hau ixte aldera, ze irakurketa egiten den hemen pasatu denari buruz. Nire seme-alabek zer jakingo duten edota zer esango zaien honi buruz eta nik uste dut hori ere gai inportante bat dela. Egia da kalean ez dela honetaz hitz egiten, pixkat deskontatuta dago gaia, eta onartu beharra dado jende askok ez duela ezta interesik ere gai honetan, jende askorentzat aspaldiko gauza bat da eta badauka gogoa lehenbailehen orria pasatzeko eta esa- teko, ‘fuera, se acabó’, baina nire ustez inportanteena da begirada retrospektibo bat egitea eta zer gertatu den ikustea». 1 Kontraterrorismoa erabiliko dugu eskuin muturreko terrorismoak –BVE, GAL– eta polizia-abusuak eragin- dako giza eskubideen urraketa guztiak aipatzeko 1. Memoria pertsonala norberarena eta ezberdina da bakoitzarentzat 2. Lau esparruak egituratzen dituzten diskurtso eta sentimendu kolektiboak daude 3. Lau esparruak elkarri lotuta daude, elkarri erreferentzia egiten diote eta memoria pertsonalean sartzen dira 4. Lau esparru horiei loturiko zauri bat ere ez dago itxita Zeharkako lau ondorio nagusi
  • 8. 8 Memoriaren Plaza 1. esparrua: GERRA ZIBILA Talde horietan parte hartu duten pertsonen memoria, neurri handi batean, adinaren araberakoa da. Gertatutakoaren memoria eta oraindik ere eragiten dituen emozioak, funtsean, familiak konta- tu dien horretan oinarrituta daude, baina baita kontatu ez duten horretan ere –isiluneak familian. Isilune horiek, paradoxikoki, esandakoek bezainbeste garrantzi dute, edo beharbada handiagoa. Minaren eta beldurraren isiltasuna Isilune hori eta hitz egin nahi ez izate hori oraindik ere sendatu gabe dagoen zauriaren seinalea da. Hitz egin nahi ez duten pertsona horietako askok uste dute, hitz eginez gero, berriz ere azaleratuko liratekeela beldurra eta mina. Hori dela eta, pertsona askok, Gerra Zibila zuzenean bizi izan zuten adineko senitartekoek, oraindik uste dute hobe dela isilik egotea edota gogoratu ere ez egitea. Gaur egun, hiru lurraldeetan nagusitzen da diktadura gaitzesteko diskurtsoa, bai hasiera –Gerra Zibila– bai berrogei urteak eta amaieragaitzestekoa, baita diktadura horren agerpen guztiak gai- tzestekoa ere: kulturalak, ekonomikoak eta balioak. Betebeharrak eta erronkak… Iragana emozioen, pasioaren, oinazearen eta etsipenaren bidez bizi eta azaltzen da, eta lehen mai- lako informazio-iturri hori galtzen ari dela adierazi digute. Ez da gauza bera –eta gugan ez du inte- res berbera pizten– istorio bat zuzenean bizi izan zuen baten ahotik entzutea edo beste norbaitek kontatzea. Gertatutakoaren inguruko istorioak gero eta desagertuago geratzen dira denboran, eta ez hori bakarrik: edukiak gero eta indar gutxiago du, lekuko zuzenak hiltzen ari baitira. Bereziki azpimarratu da gizarteak, hezkuntzak eta familiak betebehar eta erronka handia dutela: Erronka: Gerra Zibilean gertatutakoa ahaztuta ez geratzea. Jakin dadila, gogoratu dadila, berriz ere gerta ez daitezen ez Gerra Zibila, ez hurrengo urteetako gertaerak. Beldurra, hondamendia eta galera dira gogoratu beharreko sentimenduak: senide, lagun eta ondasunen galera; opa- rotasunaren, segurtasunaren, gazteriaren eta askatasunaren galera, eta, kasu askotan, miseria bera. Miseria materiala eta morala. Betebeharra: Taldeetako parte-hartzaileek uste dute pertsona horiekiko betebehar bat du- tela, benetan zer gertatu zen jakin dezaten. Eta pertsona horien historia ezagutu behar eta nahi dute, Espainiako eta/edo Euskadiko historiaren garai hartako falta zaizkien piezak jarri eta puzzlea osatzeko. Konponbiderako eskaria bizi-bizirik dago. Etorkizuna Eskaera nagusia JUSTIZIA egitea da. Informatzaileek adierazi dute oraindik alderdi asko daude- la argitzeko; besteak beste: desagertuak, konfiskazioak, hobi komunak... Eta JUSTIZIA eskatzen dute. JUSTIZIA eta EGIA, «ez dakigun» hori guztia argitzeko. Hala ere, eszeptizismoa da Gerra Zi- bilarekin lotuta gehiengoak etorkizunari begira duen sentimendua. Eszeptiko agertzen dira hain- bat alorrekin: - Justiziarekin, egiarekin eta aintzatespenarekin loturiko benetako konponbidea. - Gizabanako eta gizarte gisa egin dezakegun ikaskuntza.
  • 9. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 9 2. esparrua: DIKTADURA Gerra Zibilekoan ez bezala, tailer hauetan aukera izan dugu diktaduraren zati garrantzitsu baten mende bizi izan ziren gizon eta emakumeekin hitz egiteko. Informatzaile guztiek uste dute dikta- dura etapa beltz eta iluna izan zela. Gogora ekarritako esperientziak norbere memoriarekin edo senideen memoriarekin lotu ohi dira. Norbere memorian, memoria pertsonalean: eskola eta beldurra; hitz egiteko, jarduteko eta egite- ko beldurra; pobrezia morala, askatasun falta... Eta familian jasotako memorian, eskasia, pobrezia morala eta ekonomikoa, muturreko konfiantza falta, baita pertsona hurbilekiko ere... Beldurra, azken batean. Indarkeria Indarkeria funtsezko faktorea izan da diktadura-garaiko eguneroko bizitzan. Indarkeria inplizitua eskolan, harreman sozialetan, zerbitzu militarrean edo gizarte-zerbitzuetan... Hau da, azken ba- tean, bizitzako edozein esferatan, eta egoera zehatzetan esplizitu egiten zen kolpe, atxiloketa, zigor edota isunen bidez. Zer ikasi Diskurtso ia hegemonikoaren arabera, trantsizioa zorionekoa eta hobetzeko funtsezko aldaketa izan zen. Baina informatzaile askok, alde onak aitortzen badituzte ere, ikuspegi kritikoa dute dik- taduratik demokraziara emandako jauzi arin horren inguruan. Bizkortasun horren ondorioz, uste dute hainbat egoera azkar eta modu desegokian konpondu zirela eta gaur egun ondorio horiek pairatzen ditugula. 3. esparrua: KONTRATERRORISMOA (Kontraterrorismoa erabiliko dugu eskuin muturreko terrorismoak –BVE, GAL– eta polizia-abusuak eraginda- ko giza eskubideen urraketa guztiak aipatzeko) Kontraterrorismoa lau ardatzen inguruan mugitzen da: 1. Okultismoa, hermetismoa eta egia eta gezurraren arteko dantza. 2. Urruntasuna, edota ahanztura. 3. ETAren terrorismoarekiko lotura estua, haren atzealdea balitz bezala. 4. Zigorgabetasuna. Kontraterrorismoa da memoria kolektiboan pisu gutxien duten minetako bat, eta ezjakintasuna ia erabatekoa da. Kontraterrorismoaren barruan eginiko tailerretan, GAL besterik ez da gogoratu. Beraz, kontuan hartzekoa da. Hala ere, informatzaile guztiak bat datoz ideia honetan: indarkeria ez da indarkeriaz konpontzen. Paradoxa bada ere, memoria kolektiboan presentzia handirik ez badu ere, aho batez gaitzesten dute parte-hartzaileek mota honetako indarkeria. Parte-hartzaileek kontraterrorismoa MINarekin, INDARKERIArekin eta OINAZEarekin lotzen dute. Are gehiago, besteen gainetik, zorrotzago epai- tzen dute indarkeria hau eta beronen inguruko zigorgabetasuna, «babestu beharko gintuzkeena» baita borreroa. Kontraterrorismoari buruz hitz egitean, gainerako esparruetan agertzen ez den gai bat aipatu nahiko genuke: parte-hartzaileek ETAren indarkeriarekiko gaitzespena adierazteko beharra dutela
  • 10. 10 Memoriaren Plaza poliziari edo estatuari kritika bat egin baino lehen. Tailerreko parte-hartzaileren bat ETAren indar- keria berariaz gaitzesten duen argudioarekin hasten denean, gainerako parte-hartzaileek hitz egi- ten hasi aurretik ETArekiko gaitzespena berresteko «beharra» edo baldintza dutela sentitzen dute, «badaezpada... gaizki-ulerturik egon ez dadin». 1. Okultismoa, hermetismo interesduna eta egiaren eta gezurraren arteko dantza Gai horri buruz uste dute ez dela inoiz hitz egiten, normalean ez dela elkarrizketetan ateratzen, inoiz gertatu izan ez balitz bezala. Kontraterrorismoarekin loturiko guztian hermetismoa ageri da, gaiari buruz hitz egiteko beldurra, ez baitago zehaztuta zer den egia eta zer gezurra, dena baitago nebulosa batean, eta lauso ikusten da. Gertaera bat ere ez da argi eta garbi jaso, eta horrek zaildu egiten du horri buruz hitz egitea. Esate baterako, torturari edo tratu txarrei buruz hitz egitea. Indarkeria-egoerak eta polizien gehiegikeriak bizi izan dituzten edota inguru hurbilean entzun di- tuzten pertsonek agertzen dute hunkiberatasun eta irmotasun handiena polizia-abusuekin, nahiz eta horiek lagunarteko inguruan ezkutatuta eta mugatuta geratu diren, hau da, gizabanakoen memorian. Kalte eta min handia egiten du zenbait alderdi politikok eta komunikabidek gauzei dagokien izena jarri gabe eta definitu gabe hitz egiten jarraitzeak, indarkeria zer den eta zer ez adierazteko dituzten interesen arabera. 2. Urruntasuna, edota ahanztura Tailerretan parte hartu duten pertsonek adierazitako beste elementuetako bat urruntasuna da; hau da, zein gutxi dakigun min honi buruz. Are gehiago, parte-hartzaile batzuek adierazi dute beharbada inkontzienteki «begiak itxi» dituztela eta «erraz ahaztu» dutela, barnean egonezinik eragin gabe; izan ere: • ez da gaiari buruz hitz egiten. • ez dago errudunik. • ez dago zigorrik. • ez da jenderik kartzelan. • ez da, eta ez da izango, komunikabideetan agertzeko gaia. • azken urteotan ez du eraginik izan gizartean, komunikabideetan edo iritzi publikoan. Azpimarratzekoa da «urruntasun» horrekin ez dela indarkeria horren irakurketa ona egin behar, guztiz kontrakoa baizik. Parte-hartzaileek adierazi dute nekatuta eta lotsatuta daudela gai horren inguruan. Nazkatuta indarkeriarekin, oro har. Nagusiki ETAren indarkeriarekin, baina baita gure herrian sufritu izandako egoera guztiagatik ere. Lotsa GALekin eta ekintza horiek antolatu, ezkuta- tu, justifikatu eta/edo txalotu zituzten alderdi eta pertsona askoren esku-hartzeagatik. Parte-hartzaileek oso argi dute gertaera horiek ezin direla berriz gertatu, ezta gizarte moduan eman genuen erantzuna ere. Indarkeria ezin da justifikatu, jatorria edozein izanik ere. Hori dela eta, informatzaileek bereziki azpimarratu dute gertatutakoak duen balio pedagogikoa: • Enpatiarako gaitasunik ez duen gizartea ez izatea berriro ere, eta siglak, koloreak eta pentsa- moldeak alde batera utzita, sufritzen ari diren beste pertsona batzuen minari bizkar ematen diona ere ez. • Ez dago indarkeria zuritzeko balio duen beste indarkeriarik. • Sufritu duten eta sufritzen ari diren pertsona horiek familia, proiektuak, itxaropenak eta ilu- sioak dituzten gizon-emakumeak dira, gainerako herritarrak bezalaxe, eta justizia eta egia eskatzen ari dira eurentzat. 3. ETAren terrorismoarekiko lotura estua, haren atzealdea balitz bezala Talde guztiak oso zorrotzak dira estatuaren indarkeriarekin: GAL, tortura erabiltzea, tratu txarrak eta atxiloketa bidegabeak. Mota horretako indarkeriak babesgabetasun-sentsazio handia eragiten du informatzaile askoren artean; izan ere, «babestu behar zaituen horrek pizten du zugan babes- gabetasun-sentsazio handiena, eta sistemarekiko konfiantza falta hori gero eta handiagoa da». Onartzen dute biktima batzuk oraindik erantzunen zain daudela, eta oraindik irauten duela sufri- menduak, minak eta aintzatespen faltak.
  • 11. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 11 4. Zigorgabetasuna Zenbaitek uste edo sentitzen dute indarkeria mota hori ez dela zigortzen, eta zigorgabetasun ho- rrek hermetismoari bide ematen dio, baita iluntasunari ere. Lasa eta Zabalaren kasuarekin (gehien gogoratzen dena) lotu ohi den Galindo jenerala zigorgabetasun horren ikur moduan agertzen da, baina X jauna, GAL oro har, eta polizia-jarduera ez-legitimoak ere badira zigortu gabe geratu den eta geratuko den indarkeriaren adibide. Gasteizen martxoaren 3an jazotako gertaerak ere adie- razten dira zigorgabetasunaren eta politikaren sektore baten aintzatespen faltaren beste adibide baten moduan. Balio pedagogikoak: EGIA ETA AINTZATESPENA Informatzaileek adierazi digute beharrezkoa dela: • EGIA jakitea eta hermetismoa eta obskurantismoa gainditzea. • Publiko egitea egia «ofizialaren» kategoria duten ISTORIOAK eta kontakizunak. • Gertatutakoa ARGITZEA oraindik argitu gabe dauden kasuetan, eta publikoki ezagutaraztea. • ZIGORRAK jartzea bide judizialetik indarkeria modu ez-legitimoan erabili duten pertsonen- tzat. • AINTZATESPEN publikoa egitea biktimentzat eta senideentzat. • Gobernuek beste balio eta jardunbide batzuekin KONPROMISOA hartzea, polizia-gehiegike- riarik eta -indarkeriarik berriz gerta ez dadin. 4. esparrua: ETA Jorratu diren lau esparruetatik ETArena da bizien dagoena. Kasu askotan, sentiberatasun handia ageri da, eta, beraz, oso emozio handiak sortzen dira, askotan oso biziak. Informatzaileak, ia aho batez, ETAren aurka agertzen dira, eta oso ondo dakite ETAk biktima askori eta horien familiei mina eta sufrimendua eragin diela. Beste bi minekin alderatuta, oraingo honetan hainbat testigantza zuzen ditugu. Gure informatzaile guztiek ondo dakite ETArekin «bizi» izan direla. Gehienek garai «gogorrak» eza- gutu dituzte, eta gazteenek, berriz, garai «lasaiagoak». Hori dela eta, ETAren gaia landu den taile- rretan, oso garrantzitsua izango da memoria pertsonala, hau da, memoria zuzena. Memoria horre- tan, pasiozko sentimenduak –besteak beste, mina, amorrua, haserrea...– kudeatu beharko ditugu lehenik. Iritziak bloke handitan multzoka daitezke. Baina ez dugu ahaztu behar elkarrizketa hasten denean sentimenduetan gorabeherak gertatu ohi direla, horiek mugitu, aldatu eta eboluzionatu egiten baitute, hau da, ez dira egonkorrak. 1. Nagusiki sakon-sakonetik amorrua, tristezia, gorrotoa eta lotsa sentimenduak adierazten di- tuzten pertsonak. Batez ere ETAk biktimengan eta horien familietan eragindako mina hartu dute oinarri. Gehienek. 2. Ikuspuntu zabalagotik esparru honen inguruan hausnartu duten parte-hartzaileek uste dute gizartearen kalterako izan dela. Pertsonak egon gara erdian, gizonak eta emakumeak, eta gu izan gara biktimak, neurri batean edo bestean. 3. Gutxiengoak zehaztu du zentzugabekeria horren barruan hain konplexua izan den mina ezin dugula sinplifikatu tankera honetako parametroetara: «Dena ez da zuria edo beltza». Hori dela eta, nabarmendu dute errealitatea, iragana eta etorkizuna kolorez beteriko paleta zeharkatu batez marraztea saihesteko ahalegina egin behar dugula. Euren ustez, memoria poliedrikoa da, eta, ho- rregatik, beharrezkoa da gure herriaren historia hurbileko gertaera horiek guztiak ezagutzea eta testuinguruan jartzea, justifikatu gabe, bai eta balioa ematea ere kontakizun horiei guztiei.
  • 12. 12 Memoriaren Plaza 4. Eta laugarren talde batek nahiago du ETA desagertu izanak dakarren poza, itxaropena eta posi- tibotasuna azpimarratu. Etorkizuna. Memoria pertsonala, eta bizitza osoan ditugun oroitzapenak Memoria pertsonala funtsezkoa da kasu honetan. Hainbat testigantza zuzen partekatzen dira, par- te-hartzaile bakoitzeko ia-ia bat. Adierazgarria da informatzaileen zati garrantzitsu batek zuzenean kontatu ahal izatea ETArekin loturiko gertaeraren bat. Informatzaile bat, esaterako, ondoriorik izan ez zuen bonba-auto baten lekuko izan zen Intxau- rrondo auzoan. Beste informatzaile bat Azpeitian eraildako enpresariaren iloba zen; beste bat, Abusun (Bilbo) eraildako poliziaren semearen lagun bat; beste bat, Fernando Buesaren edo Jorge Díez Elorza ertzainaren hilketaren lekuko izandako baten lankidea; beste bat, Hipercor-en (Bartze- lona) atentatuan senide bat galdu zuen emakume bat… Memoria kolektiboa, izen berezia: Miguel Ángel Blanco Memoria kolektiboan, hilketa hori da guztion erreferentzia. Gertaera hori da gehien gogoratzen dena eta gehien aipatzen dena. Gasteizen eginiko tailerretan, arabarren memoria kolektiboan eragin handia izan zuten Fernando Buesaren eta Jorge Diez Elorza ertzainaren hilketek. Leherketa hiri osoan entzun zen, eta informa- tzaile askok berez eta sentimendu handiz gogoratzen dute. Justizia erantzun gisa Gizarte gisa ikasi dugu –edo gutxienez hala adierazten dute parte-hartzaileek– justizia geure kabuz bideratzeak iraganeko kontua izan behar duela –GALen kasuan, adibidez–. «Indarkeria inoiz ez da bidea» da diskurtso hegemonikoa. Informatzaile guztiak ados daude indarkerian parte hartu duten edota norbait hil duten pertsonak epaitu egin behar direla eta kartzelara joan behar dutela. Bestalde, ezadostasunak daude ETAko kideei ezarri behar zaizkien zigor moten inguruan. Batzuek bizi osorako kartzela eskatzen dute –ETAko atentatu baten ondorio zuzena bizi izan duten bi per- tsonek–, eta beste batzuek justizia inpartziala eta berdina herritar guztientzat, edozer siglatakoa izanik ere. Su-etena Egiazki paradoxa bat dugu: parte-hartzaile guztiek ETAren su-etena arriskuan ez dagoela uste arren, gehienek ez dute sentitzen amaitu dela. Ez dago itxita. Gaur egun kontraesanean dauden sentimendu horiek ditugu. Informatzaile batzuen ustez, indarkeriaren arazoa ez da konponduko: • oraindik ETA justifikatzen duen eta ulertzen duen jendea badago, • ETAk barkamena eskatzen ez badu, • edo 3-4 belaunaldi igaro arte. Beste parte-hartzaile batzuek, bestalde, uste dute Espainiako Gobernuaren edo PPren esku dagoe- la, eta haiei leporatzen diete azken urteotan egoera honetan ikusitako immobilismoa. Etorkizunari aurre egiteko moduak Zauri honen bizipen pertsonal eta kolektiboen konplexutasun horrek etorkizuneko ikuspegian ere eragiten du. Guztiak ez datoz bat konponbide justua zer den interpretatzeko orduan eta amaiera horretara iristeko moduarekin. Ia pertsona batetik bestera aldatzen da. Parte-hartzaile guztiak bat datoz ETAren amaiera nahi izatearekin, baina pertsona batetik bestera hainbat ñabardura aurki daitezke: • Epe hori atzean uzteko adostasun handia dago. Zenbait pertsonak dagoeneko urrun ikusten dute, iraganeko kontua balitz bezala, eta lehenbailehen utzi nahi dute atzean. «Normaltasu- na» lortu nahi dute, edota amesgaizto baten moduan gogoratu.
  • 13. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 13 •Beste parte-hartzaile batzuek, berriz, beldurra dute, tentuz ibiltzen dira eta oso ondo iden- tifikatuta daukate euren segurtasun-faltaren fokua: «gaizki ixtearen beldurra», «iraganaren hausnarketa kolektiboa ez egitearen beldurra», edota hainbat gauza konpondu gabe gera- tzearena, bai batzuena, bai besteena, Gerra Zibilean eta frankismoan gertatu zen bezala. In- formatzaile batzuek oso gogoan dute trantsizioa «txapuza» bat izan zela, eta euren iritzia da «arinago ibiltzeagatik ez dela zertan lehenago iritsi». • Informatzaile batzuek (hiru hiriburuetan seik) uste dute momentu honetan beste aldeari da- gokiola aurrerapausoak ematea, eta soilik alde bat ari dela mugimenduak egiten (ETA). • Iritzi horren beste muturrean, bi informatzailek adierazi dute ez dagoela ezer konpontzeko, «terroristek dagozkien zigorrak osorik bete eta egindakoa ordaindu» behar dutela. Balio pedagogikoak: ELKARRIZKETA ETA ENPATIA Elkarrizketa Parte-hartzaile guztiek uste dute etorkizunaren oinarrian zera dagoela: ELKARRIZKETA. Lotsa -sentimendua sortzen ari da herri gisa ez garelako gai izan ideia ezberdinetatik eta elkarrizke- tatik abiatuta gure arazoak konpontzeko. Enpatia Nabarmentzekoa da Gipuzkoako tailerrean parte-hartzaile guztiek gaitzetsi dutela (salbues- penik gabe) ETA, eta adierazi dute inoiz ez dutela euren burua erakunde horrekin ordezkatu- ta ikusi. Hala, ETAren ekintzekiko mina, amorrua eta gaitzespena agertu dute. Hala ere, kasu askotan, iritzi hori izan arren, enpatia erakusten dute euskal errefuxiatuekiko, ETAko pre- soekiko, makroepaiketetan sartutako pertsonekiko, eta, batez ere, sakabanaketa-politikaren ondorioak sufritzen ari diren senideekiko. Uste dute pertsona horiek ezin gaiztoago bihurtu nahi izateak ez duela ezertan laguntzen.
  • 14. 14 Memoriaren Plaza ERANSKINAK Emozioak, oroitzapenak eta memoria komunikatzen laguntzeko eta ondoren taldean partekatzeko ezarri ziren dinamiketan, marrazkiak introspekziorako lehen ariketa gisa balio izan zuen eta, ondo- ren, komunikatzeko ariketa gisa. «Nik itsasontzi bat marraztu dut, Ingalaterrara joan ziren ume guztiekin, oso baldintza txa- rretan bizi zirenez, alde egin behar izan zuten hainbatek. Nire aitak orduan 5 urte zituen, eta nik gogoratzen dut kontatu didala bazegoela jendea Juan de Garaytik gora etxeetan ezku- tatzen zena, bera Indautxun bizi zen, eta erabaki zuten, Gipuzkoan ere familia zuten, baina Gipuzkoa ere erori zen, eta orduan bere aitaren jaioterrira joan ziren, Potes ondoko herri batera, Baragora. Nik alde batetik ikusten dut nire amama zalantza egiten –bi ume ziren-eta, bata 5ekoa eta bestea 6koa–: eraman egingo ditut?, itsasontzian sartuko ditut?, zer egingo dut?. Baldintza horietan nahi duzuna da zure seme-alabak bizirik irautea. Nire ustez, horrek oso gogorra izan behar izan du eta asko markatu behar izan ditu.» A. Gerra Zibila eta Diktadura
  • 15. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 15 «Orduan zeuden bi irudiren laburpen bat egin nahi izan dut nik, bat ezkutukoa eta bestea ira- gartzen zena. Batzuk kartzelan zeuden bidegabeko arrazoiengatik, ez dute kartzela zigorrik merezi; aldi berean, ordea, modernotasun itxura eman nahi zen, aurrerapen itxura. Orduan, preso bat daukan zelda bat egin nahi izan dut eta ondoan herri bat, hondartza, garapena eta hondartza, horixe baita sasoi hartaz buruan daukaguna eta orain ere ordaintzen ari garena. Laburbiltzeko, askatasun falta eta benetakoa ez zen askatasun itxura.» A. Gerra Zibila eta Diktadura
  • 16. 16 Memoriaren Plaza «Nik bonbardaketa marraztu dut. Nire amak kontatu zidan historia bat dakarkit gogora. Bera bizirik atera zelako nago ni bizirik. Horrelako zulo baten erori zen, alarmak jo zuen eta bonba batek ez zuen eztanda egin eta horri esker ez zen hil bera.» A. Gerra Zibila eta Diktadura
  • 17. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 17 «Nik sarritan gogoratzen dut ikastetxea, gogoan dut nolakoak ziren ikastetxeak: ‘a formar’, ‘cara al sol’ abesten, bandera igotzen, ikasgelan ‘prietas las filas’, ‘yo tenía un camarada’ eta horrelako kantak orain… eta bitxikeria gisa gogoratzen dut 14 bat urte izango nituela, ume bat artean, bi lagunekin nindoala eta Andra Mari Zuriaren enparantzan gris kopuru handia zegoela ‘zu kale horretatik’, ‘zu beste horretatik’ eta igandea izorratu ziguten. Paseo bat eman nahi genuen 3 umek eta bakoitza alde batetik bidali gintuzten. 3ko taldea desegin. Gogorat- zen dut, baita ere, beharbada trantsizio garaian edo diktaduraren azken zatian izango zen, gazteen mugimendu politikoak sortzen ari zirenean, ni horietako batetik gertu egon nintzen, nire lagunak nahiko inplikatuta zeuden, eta pegatina txiki bat orman itsasteagatik nire la- gunetako batek astebete eman zuen Langraitzeko kartzelan. Horiek delitu potoloak ziren.» A. Gerra Zibila eta Diktadura
  • 18. 18 Memoriaren Plaza «Nik fotomuntaketa bat egin dut, nik ezagutu ditut poliziak egindako atxiloketa aleatorioak eta hori gogoratu dut. Eta aleatorioki atxilotutako pertsona marraztu dut, talde bateko kidea delako edo egon behar ez zuen lekuan zegoelako, edo 18 urterekin ez zeukalako burua izan behar zuelako lekuan eta eguzkia nora, zapiak hara… eta denok esaten dugu, polizia, polizia, polizia… Poliziak egin behar duena egiten du eta egiteko esaten diotena. Zu gora zoaz, polizia, komisarioa… eta ez dakit amaitzen ote den Gobernuko presidentearengan; hari botoa eman diote eta trajea janzten du, hark ez darama porrarik, ez da ibili korrika Kutxin zure atzetik, ezta antzekorik ere. Nik uste nuen Felipe Gonzalez pertsona ona zela, baina; ni naiz “X jauna” txarteltxoa zintzilikatzea baino ez da falta. Eta ez da ezer gertatzen. Hariaren azkenean politikoak daude, zikintzen ez direnak, korrika egiten ez dutenak, pistola hartzen ez dutenak, arriskurik ez dutenak…» B. Kontraterrorismoa
  • 19. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 19 «Ni txikitan markatuta utzi ninduen Errekalde auzoan, manifestazio bat zegoen, polizia iris- ten hasi zen, kargatzen/erasotzen hasi zen eta pilotak jaurtikitzen, korrika hasi ginen guztiok tabernetan ezkutatzera… ez zait inoiz ahaztuko, beldur handia pasatu nuen, ez dakizu zer den gaia, umea zara baina beldurtu egiten zaitu poliziak.» B. Kontraterrorismoa
  • 21. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 21 «Hemen Gasteizen oso gogoan dugun beste gertaera bat Martxoaren 3a da. Martxoaren 3ko hileten bideoak ikusi nituen, Prado kalean zegoen tentsioa, jendez gainezka, polizia asko ere bai, ‘beharbada berriro kargatu beharko dugu haien kontra’ gertatukoa nahikoa eta basake- ria izan ez balitz bezala.» B. Kontraterrorismoa
  • 23. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 23 «Tristura handiarekin gogoratzen dut, ETA-k su etena hautsi zuenean T4-ko atentatuarekin. Nik behintzat esperantza ikusten nuen amaiera bat etorri zitekeela, nola etorri zen goitik behera bat batean… nola apurtu zen dena. Nik uste dut aldeketarako gogoa zegoela, eta ikusi zen horrekin batzuk borondaterik ez zeukatela. Orain atera dira gauza batzuk zergatik hautsi zen su etena eta elkarrizketetan egon ziren tira-birak, nola gutxi batzuen esku dagoen horrelako gauza grabeak egitea eta azkenean…» C. ETA
  • 24. 24 Memoriaren Plaza «Fernando Buesaren hilketa izan eta bi urte beranduago, lagun bat ezagutu nuen, Ramiro de Maeztu edo beste ikastetxe horietako bateko eskolazaina zena une hartan, eta berak esan zi- dan bera izan zela lehena atentatu lekura iristen, bizkartzaina zen ertzaina hilzorian zegoela eta kontatu zidan zer esan zion bizkartzainak eta nik bizitza osoan eraman dut nirekin: amari deitzen zion. Hilzorian zegoen eta bere amari deika ari zen. Eta kontakizun horrek zirrara handia eragin zidan.» C. ETA
  • 25. Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak 25 «Inaxio Uria Loiolan tiroz hil zuten eguna datorkit niri burua ETAz hitz egin behar badut, eta nik uste dut izan zela ETAren azken erailketa, justu Loiolako bake negoziaketak gertatu ziren tokitik metro gutxira, eta beno gero herriko alkateak eduki zuen jarrera… erabat baztertu gabe, halako ‘kondena’ lauxo batekin, eta geroztik nik ezin dut ikusi ere egin. Nire lagun ba- ten osaba zen Inaxio Uria, eta gero hor dagoen drama baita ere. Ustez hiltzailea sendagilea da, MIRa egitera zihoan nire lagun baten klasera zihoan, eta nik uste berak bizitza izorratu duela. Uste dut gero urte batzuk geroago Frantzian harrapatu zutela.» C. ETA
  • 26. Memoriaren Plaza Gizartearen parte-hartzea LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia PRESIDENCIA Secretaria General para la Paz y la Convivencia