1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
GOIERRI ESKOLAREN 50. URTEURRENA
ACTO DE 50 ANIVERSARIO DE GOIERRI ESKOLA
2014-06-25 Ordizia 25-06-2014
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Herri agintariok, herri ordezkariok, enpresa agintari eta ordezkariok, Goierri
Eskolako arduradun, irakasle eta ikasleok, hemen zareten guztioi, egun on eta
mila esker zuen gonbidapenagatik.
Goierri Eskolak berak bi kontzeptu azpimarratu nahi izan ditu ospakizun
honetan eta Iñaki Zabalok esandakoak eta baita Igorrek (Eguren) esandakoak
zuen baimenaz ere berretsi egin nahi izango nituzke: elkarlana eta
eskuzabaltasuna.
Gurasoek, elkarteek, enpresek eta udalak elkarlanean sortu dute Goierri
Eskola. Eskuzabaltasuna erakutsi duzue ibilbide luze eta oparo honetan.
Arrazoia duzue, egun ahoz-ahoz darabilkigu arlo publikoen eta pribatuen arteko
elkarlana, eta Goierrin duela 50 urte jarri zenuten martxan eta praktikan. Eredu
izan zarete, kudeaketan, finantziazioan eta, noski, heziketan.
Eskuzabaltasuna hemen ere, gaztea zuen proiektuaren ardatz jarrita: gaztearen
prestakuntza integrala bultzatu egin duzue, pertsonarena eta langile
kualifikatuarena. Biak hala biak.
Elkarlana eta eskuzabaltasuna. Horiexek dira Goierri Eskolaren ibilbidea
markatu duten bi ezaugarri nagusiak.
Orain, etorkizunari begira, datozen 50 urteei begira, konpromisoa berretsi nahi
duzuela esan diguzue. Hori da ospakizun honen helburua, ez bakarrik onentzea
Hezkuntza Proiektu honek denon beharra duelako. Jaurlaritza ere zuen
xedearekin bat dator.
Bat egiten dugu finkatu dituzuen helburuekin: indarra, kohesioa, enplegua eta
ongizatearekin. Horra hor Goierri Eskolaren gakoa, Herri osoaren gakoa ere
badena.
2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
Compartimos y vamos a contribuir a los objetivos que os habéis marcado para
estos próximos 50 años:
Trabajar unidos para una comarca fuerte, cohesionada, con empleo y
bienestar.
Contribuir a que las empresas del entorno sean más competitivas,
Ayudar a desarrollar un sentimiento de pertenencia a la comarca,
Promover innovación y emprendimiento.
Abrirse juntos al mundo: empresas, instituciones, centros de formación…
Atender a todas las personas, independientemente de su origen, nivel
social o académico.
Hauek ere badira gure Herriaren erronkak: enpresen lehiakortasuna indartu,
berrikuntza bultzatu, nazioartera zabaldu. Beti ere, “pertsona helburu”. Beti ere
gazteei, gazte guztiei, beraien ibilbidea egiten lagunduz, beraien proiektuak
garatzeko eskua zabalduz.
Iñakik (Zabalo) aipatu egin du. Europako Batzordearen datuak aztertu ondoren
zeregin ugari dugu Lanbide Heziketan. Batzordeak aurkezturiko ikerketak
dioenez, 2020. urterako, Europako biztanleria aktiboaren %15 soilik izango da
kualifikaziorik gabea.
Datu hori Euskadira ekarriz Iñakik (Zabalo) egiten zuen bezela, sei urte barru
lanpostuen %90ek langile kualifikatu eta oso kualifikatuak beharko dituztela
aurreikusi dezakegu.
Helburu hau Enpresan praktikak eginez indartzen da, Lanbide Heziketak eta
Gobernuak elkarrekin bultzatu beharreko zeregina.
Datorren ikasturteari begira 590 enpresa erakarri nahi ditugu programa
hauetara eta LANBIDEren bidez 2.000 euroko laguntza eskainiko dugu
praktikan dagoen ikasle bakoitzeko.
Nuestra apuesta es la Formación Profesional dual que combina formación y
trabajo. Queremos extender esta “FP en alternancia” que ha sido seña de
identidad del proyecto Goierri Eskola.
Nuestro objetivo es sumar más de 50 Centros de FP y sumar 590 empresas
que colaboren con la formación práctica del alumnado. El Gobierno Vasco, a
3. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3
través de LANBIDE, va a contribuir con 2.000 euros por persona para fomentar
la participación en este objetivo compartido.
Colaboración Formación – Empresa, esta es la fórmula para la cualificación y la
integración laboral de la juventud. El objetivo prioritario que compartimos. La
Formación Profesional es un modelo de concertación y acuerdo entre la
comunidad educativa, la empresa y la iniciativa pública.
Y tengo que decir hoy, que frente a este consenso nos encontramos con el
espíritu de la LOMCE por parte del Gobierno español. Un intento permanente
de inmiscuirse y debilitar también el autogobierno vasco, no solamente afectar
a la calidad de la enseñanza. Esta semana lo hemos vuelto a comprobar por
ejemplo también en otros ámbitos con la acción exterior o con la convocatoria
de nuevas plazas de la Ertzaintza aprobada por el Parlamento Vasco.
El Gobierno español esta obsesionado en una espiral de recentralización
contraria también al autogobierno vasco. Obsesionado con cada decisión que
toma el Gobierno Vasco, buscando el enfrentamiento. Cuesta resistirse a decir
que se dediquen a gobernar lo que tengan que gobernar y que nos dejen a los
vascos en paz. Cuesta resistirse a decir esto. Pero manifestamos nuestro
hartazgo de una actitud siempre y solo obstructiva, siempre y solo también a la
contra de las iniciativas vascas. Pero no nos van a parar y vamos a seguir
activando desde el respeto al ordenamiento jurídico todos los mecanismos del
autogobierno para que Euskadi siga creciendo en progreso y bienestar.
Espainako gobernuaren aktitude edo jarrera eskorra actitude negatiboa ez gaitu
geldituko. Elkarrekin gure autogobernu indartzen jarraitu egin behar dugu eta
ordenamentu juridiko errespetatuz halaxe egingo dugu. Elkarlanaren bidez gure
eskumenak, gure konpetenziaz garatzen jarraitu behar ditugu ongi izaten maila
hobeago bat bermatzeko eta aukera berriak irekitzeko. Hori izan da gure
ibilbidea eta tinko mantenduko dugu baita ere etorkizunean autogobernuaren
bidean eta baita ere hezkuntza arloan, eta baita ere lanbide heziketa arloan.
Etorkizunari begiratzen dio Goierri Eskolak eta zuen helburuak gureak ere
badirela adierazi nahi dizuegu egun berezi honetan. Iñakik (Zabalo)
aipatutakoak:
1. Elkarlana bultzatu, enpresen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
2. Ikerkuntza proiektuak elkarrekin aukeratu: unibertsitateak, enpresak,
teknologi zentroak eta lanbide heziketa.
4. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 4
3. Ikerketa+Garapena+Berrikuntza unitate berriak erakarri, oinarri
teknologikoa duten enpresa berriak sorrarazteko asmoz.
4. Enpresa, Unibertsitatea eta Lanbide eskolaren artean profesionalen joan-
etorria bultzatu.
5. Eskualdeko erakundeen bilgune bihurtu, berrikuntza eta ekimena
bultzatzeko asmoz.
6. Antolamendu eta kudeaketa ereduak etengabe hobetu.
7. Hezkuntza aktiborako ereduan sakondu.
8. Praktika zentroekin elkarlan estuan jarraitu.
Hori da zuen xedea 50 urteko etapa berri honen hasieran. Zuen lehentasunak
gureak ere badira eta zuen “sekretua”rekin erabat ados gaude: elkarlana eta
eskuzabaltasuna.
Eskerrik asko eta zorionak denoi.