1. UGALKETA
FUNTZINOA
Gorputzaren garapena
Jaioten garanetik heldu arte, gure gorputzak
hainbat aldaketa izaten dauz. Bizitzaren etapearen
arabera, aldaketa horreek nabarmenagoak edo
arinagoak dira eta, orokorrean, aldaketa horreen
ondorioz, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko
desbardintasunak nabarmentzen dira.
Bizitzaren etapak
Bizitzaren zehar, pertsonok hainbat etapa igaroten
doguz; adibidez, haurtzaroa, nerabezaroa eta
helduaroa. Etapa bakoitzak ezaugarri bereizgarri
jakin batzuk daukaz:
·Haurtzaroa jaioten hasi eta, gitxi gorabehera, 12
urtegaz amaitzen da. Etapa horretan umeak asko
hasten dira, eta gauza asko egiteko gaitasuna
hartzen dabe, idazten adibidez.
·Nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren
2. arteko transizino aros da. Gitxi gorabehera, 12
urtegaz hasi eta 19 urtera arte irauten dau. Aldi
horretan, nerabeek aldaketa fisiko eta psigologiko
asko izaten dabe eta, zarri aldaketa horreek
onartzea gatxa da.
·Helduaroa hiru etapa nagusitan banatzen da:
gaztaroa helduaroa eta zahartzaroa.
-Gaztaroa 25 urte arteko aldia da, gutxi
gorabehera. Aldi horretan nortasuna finkatzen da,
eta nerabezaroko aldaketak onartzen dira.
Gazteek euren erabagiak hartzen ikasten dabe, eta
beharrean hasteko trebatzen dira.
-Helduaroa etaparik luzeena da eta, gitxi
gorabehera, pertsonak 60 urte inguru betetakoan
amaitzen da. Aldi horretan pertsonek garapena
burutu dabe eta ez dabe aldaketa fisiko
nabarmenik izaten. Tarte horretan pertsona askok
behar egin eta familia osotzen dabe.
-Zahartzaroa bizitzako azkenengo etapea da. Aldi
horretan, zahartzearen lehenengo sintomak
agertzen dira; baina, bestetik, adinekoek
esperientzia handia daukie, besteakaz alkar
banatu daikiena, eta, behar egiteari izten
deutsienez, denpora gehiago daukie bizitzaz
gozatzeko.
3. Karaktere sexualak
Karaktere sexualak gizonezkoen eta
emakumezkoen gorputzak bereizten dabezan
ezaugarri fisikoak dira. Karaktere primariotan eta
karaktere sekundarioetan sailkatzen dira.
·Karaktere sexual primarioak gizonen eta
emakumeen ugalketa aparatua osotzen daben
sexu organoak dira, eta jaiotzetik daukaguz.
·Karaktere sexual sekundarioak gure
gorputzean gertatzen diran aldaketak dira, eta
gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak
kanpotik bereiztea ahal bideratzen dabe.
Karaktere honeek ez dira ugalketa aparatuaren
4. parte, berez, eta pubertaroa deitutako
nerabezaroko etapan garatzen dira.
Ugalketa aparatua
Ugalketearen bidez izaki barriak sortzen dira eta,
halan, espezieak iraunazoten dira. Pertsonen
gorputza osotzen daben aparatu eta sistema
guztien artean, ugalketa aparatua edo aparatu
genitala da emakumeengan eta gizonengan
desbardina dan bakarra.
5. Emakumezkoen ugalketa
aparatua
Emakumezkoen ugalketa aparatua gehienbat
emakumeen gorputz barruan dagozan organoek
osotzen dabe. Organo horreek obulutegiak,
Falopioren tronpak, umetokia, baginea eta bulbea
dira.
·Obulutegiak arbendol formako organo txiki bi
dira. Organo horreetan, obulu izeneko sexu
zelula femeninoak sortu eta, pubertarotik aurrera,
heldu egiten dira.
·Falopioren tronpak obulutegiak eta umetokia
lotzen dabezan hodi bi dira.
·Umetokia buruz beherako madari formako
organo hutsa eta gihartsua da. Haurdunaldian,
umetokian garatzen da izaki barria.
·Baginea umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan
hodi gihartsua da.
·Bulbea emakumezkoen ugalketa aparatuaren
kanpoaldeko organo bakarra da. Ezpain izeneko
azalaren tolestura batzuk osotzen dabe, ezpainek
baginearen sarrera babesten dabe.
6. Gizonezkoen ugalketa
aparatua
Gizonezkoen ugalketa aparatuko organo batzuk
gorputz barruan dagoz; eta besteak, kanpoaldean.
Testikuluak edo barabilak, hodi deferenteak,
semen besikuluak, zakila eta uretrea dira
gizonezkoen ugalketa aparatua osotzen daben
organoak.
·Testikuluak edo barrabilak arrautza itxurako
organo bi dira. Pubertaroan, espermatozoideak,
sexu zelula maskulinoak, sortzen hasten dira.
7. Gorputzaren kanpoaldean dagoz, eskroto izeneko
asalezko boltza batez babestuta.
·Hodi deferenteek testikuluak eta uretrea lotzen
dabez, eta gizonezkoen gorputz barruan dagoz.
·Semen besikuluak prostateagaz batera semen
jariakina ekoizten daben guruin bi dira. Guztiak
gorputzaren barrualdean dagoz.
·Zakila kanpoko organo gihartsua da, eta barruan
uretrea dago. Zakilaren muturra zabalagoa da, eta
glande dauka izena; glandea estaltzen dauan
azalari prepuzio deitzen jako.
·Uretrea gernua eta semena, hau da, semen
jariakinen eta espermatozoideen arteko
nahasturea, kanporatzen dauzan hodia da.
8. Sexu zelulak
Sexu zelula femeninoei eta maskulinoei gameto
ere deitzen jake.
·Gameto femeninoak edo obuluak nukleoz eta
zitoplasmaz osotuta dagoz. Forma biribila daukie,
eta ez dira euren kontura lekuz aldatzeko gai.
·Gameto maskulinoek edo espermatozoideek
burua, samea eta flageloa daukiez. Nukleoak ia
buru guztia hartzen dau, eta sameak burua eta
flageloa lotzen dauz. Flageloak egitura mehea eta
luzea dauka, espermatozoidea lekuz aldatu eta
obuluetara heltzeko. Espermatozoideak obuluak
baino askoz txikiagoak dira.
9. Giza ugalketea
Giza ugalketa sexuala da, hau da, ernaltzea
gauzatzeko, ezinbestekoa da sexu zelula bi batzea
edo alkartzea, bata femeninoa eta bestea
maskulinoa. Hortik aparte, gizakiak bibiparoak
gara, amaren barruan haurdunaldi deitutako tarte
bat egin ostean, amaren sabeletik jaioten
garalako. Halan eta guztiz ere, ugaztunak ere
bagara, erditzearen ostean amaren bularrek
ekoizten daben esneaz elikatzen garalako.
Ernaltzea
Ernaltzea emakumezkoen gorputzaren barruan
gertatzen da, ia beti Falopioren tronpetan, eta
sexu zelula maskulino bat, hau da,
espermatozoide bat, eta obulu bat alkartzea.
Sexu zelula bik bat egin daien, espermatozoideek
umetokian gora Falopioren tronpetaraino aurrera
egiten dabe eta, han, espermatozoide bakarrak bat
egiten dau obuluagaz. Biak alkartzean, obuluak
substantzia bat jariatzen dau, hara eldutako beste
espermatozoideek ernaldu ez daien.
10. Obulu ernaldua, zigoto deitutakoa, zatitzen hasten
da, eta, Falopioren tronpen hormek bultzatuta,
umetokirantz jaisten da. Umetokira heldutakoan,
zigotoa umetokiaren hormeari itsasten jako, eta
haurdunaldia hasten da.
Haurdunaldia
Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete
inguruko iraupena dauka. Bederatzi hilabete
horreetan zigotoa hasi eta garatu egiten da, eta
lehenengo faseko enbrioia umeki bihurtzen da.
·Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan,
izaki barriari enbrioi deitzen jako. Lehenengo
aste horreetan, organoak garatzen dira, baina
enbrioiak oraindik ez dau giza itxurarik izaten.
·Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte
enbrioi zanari umeki deitzen jako. Garai
horretan, organo guztiak garatzen dira, birikiak
izan ezik, eta ume itxura handiagoa hartzen dau.
11. Izaki barria garatu daiten, haurdunaldian zehar
emakumezkoen goroutzak garrantzi handiko
aldaketak izaten dauz, adibidez:
·Umetokian karena eta boltsa amniotikoa sartzen
dira. Karena eta izaki barria zil hestearen bidez
lotuta dagoz, eta behar dauizan mantenugaiak eta
oxigenoa emoten deutsoz karenak umekiari.
Boltsa amniotikoa likidoz beteta dago, eta
umekia inguratu eta tenperatura aldaketetatik eta
izan daitekezan kolpeetatik babesten dau.
·Sabelaldea handitu egiten da, karena, boltsa
amniotikoa eta umekia, gero eta handiagoa,
barruan gordeteko.
·Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea
ekoizteko prestatzen dira, umea lehen
hilabeteetan amaren esneaz elikatu daiten.
12. Erditzea
Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzea
oinarritzen da. Prozesu horrek hiru etapa daukaz:
boltsa amniotikoa haustea, umekia kanporatzea
eta erditzearen amaiera.
·Boltsa amniotikoa haustea umekia guztiz
garatuta dagoanean gertatzen da. Une hori
heldutakoan, likido amniotikoa baginan behera
kanpora isurten da eta, horregaz batera, baginea
dilatatzen hasten da, umekiari bertatik urteten
izteko.
·Umekia amaren gorputzetik kanporatzea
ahalbidetzen dabe umetokiaren eta abdomeneko
muskuluen uzkurdunek. Umekia kanpoan danean,
zil hestea ebagiten da; eta umeari zil izeneko
orbana geratzen jako mozte horren ondorioz.
·Erditzearen azkenengo fasea zil hestea, karenea
eta boltsa amniotikoa kanporatzen da.