1. KONPETENTZIAK
Konpetentzia bezala hau ulertu dezakegu: pertsona batek bere errekutso
guztiak erabiliz, zereginak ebazteko modua. Beraz, nahiz eta pertsona batek
asko jakin, ez du zertan konpetenteagoa izan. Laburbilduz, konpetentea den
pertsona batek, errekurtso guztiak erabiltzeko gaitasuna izango du
aurkeztutako arazo bat ebazteko.
Hala ere, hau ez da existitzen den definizio bakarra, nahiz eta hedatuena izan.
Beste aditu batzuen ustez, konpetentziak pertsona batek dituen balore,
ezagutza, jarreren multzoari egiten dio erreferentzia. Konpetentziak eskuratzen
dira lehen aipatutakoen multzoa ondo antolatuta daudenean.
Lehenik eta behin, kontuan izan behar da gaitasunak, konpetentziak eta
portaerak, hezkuntza mota desberdin eta mailak direla.
Jarrera, pertsona batek egiten duena da eta hau behatu egin daiteke. Hala ere,
jarrera eta gaitasunak bateratu egin daitezke.
Espainian, 1970.urtean, jarrerari garrantzi handia eman zitzaion. 1990ean,
jarrera eta gaitasunei eta 2000.urtean konpetentziei. Erreforma bat egiten zen
bakoitzean, aurretik zituzten helburuak kontuan hartzen zituzten erreforma
berriak egiteko, adibidez, LOGSE.
Hiru irizpide jarraitu behar dira derrigorrezko hezkuntzan. Alde batetik, denei
egokitutako zerbait izan behar du. Beraz, hezkuntza sistemaren funtzioa denei
laguntzea da. Beste alde batetik, bizitzako oinarrizko arloak hartu behar ditu
kontuan. Azkenik, ikasten lagundu behar zaie, izan ere, bizitza guztian zehar
ikasiko dute.
Bestalde, zortzi dira oinarrizko konpetentziak:
· Komunikazio linguistikoa
· Matematikoa
· Informazioa lantzea eta konpetentzia digitala
· Gizarte eta herritar konpetentzia
· Kulturarako eta arterako konpetentzia
· Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioan aritzeko konpetentzia
· Ikasten ikasteko konpetentzia
· Autonomia eta iniziatiba soziala
2. Dekretu curricularrak modu zemantiko eta general bezala agertzen dira, hau da,
konpetentzia linguistikoa adibidez. Hala ere, konpetentziak desegin egin
beharko genituzke daramakiten portaerak ezagutzeko. Honela, hobeto ulertuko
genuke konpetentzia bakoitzak daramazkien portaera multzoa.
Hezkuntza arloan, konpetentziak lortu daitezke dudarik gabe baina ez edozein
egoeratan. Beharrezkoa da kontu handiz aukeratzea umeei beraien errekurtso
guztiak mobilizatzeko baliogarriak diren ariketak. Ezinbestekoa da
konpetentzua bat eskuratzeko orduan, beharrezkoak diren ekintza ondo
zehaztea.
Irakasleak modu egoki eta zehatz batean honek eskuratzeko burutu behar diren
ekintzak zehaztea.
Konpetentziak ebaluatu ahal izateko bi baldintza bete behar dira: informazio
iturri bategon behar da eta ebaluaziorako irizpideak beharrezkoak dira.
Ez dira existitzen ebaluatzeko irizpideak. Ez konpetentzia bakoitzarentzako
baizik eta eremu curricularren barruan. Halaber, ebaluaketa irizpideak 8eremu
curricularrekoak) oinarrizko konpetentziekin harremana eta elkareragina izan
behar dute. Bestela, ez dauka ebaluaziorako irizpide egokirik.
Konpetentzien ebaluaziorako egokienak diren informazio iturriak eginkizunak
burutzeko informazioa eta datuak ematen dizkigutenak dira.
“Si la base de la adquisición de competencias es la resolución de tareas, la
base de la evaluación es datos sobre cómo a resuelto la tarea, qué dificultades
ha encontrado y cuáles a superado” (Jose Moya, Universidad de las Palmas.