2. Nola zatoz Hondartzara?
Zer iradokitzen dizu irla irekitzearen ideiak?
- Asetuta/Oso ona/(Harrobia falta da)
Energiaz beteta/Naturala, testuinguruaren parte izan
Mihia zintzilik/Erantzukizuna
Ilusioa eta erantzukizuna
Ondo, baina ez dakit nola
Nik arreta jartzea edo arreta jartzea orokorrean
Oso pozik nago bueltatu izanaz, adi-adi/Igeri egin behar da
Nekatuta/Zalantza
Ondo/Adi-adi, nire iritzia emateko irrikaz
Urduri/Egonezina
Gogoa/Irla zalantzan jartzeko ahalegina
Ilusioz beteta, arreta galduta/Zalantza
Atzetuta/Aspaldi proposatu nuen hau
Azken saioek gainezka egin didate/Zubiak eraiki behar dira
Gauzak modu irekian egin eta ez bakarrik hitz egin
Galduta/Beharrezkoa da eztabaida hau izatea
Gaur egungo egoeraren aurkezpena
Egitura:
Gaur egungo ColaBoraBora-ren egoera.
ColaBoraBora irlan identifikatutako 6 esparruen garapena: Eragileak, Proiektuak/Taktikak, Erabakiak hartzea, Lotura afektiboak, Kapitalak sortu eta kudeatzea, Intendentzia.
Komunean jartzea
Irlarako desio eta mezuen botila
Identifikatutako ideiak eta ondorioak
Etorkizuneko proposamenak
3. Aurkibidea: Egungo ColaBoraBora egoera. Irlaren biziarako identifikatutako sei arloak:
Eragileak, Erabakiak hartzea, Proiektuak/taktikaka, Lotura afektiboak, Kapitalak sortu eta
kudeatzea, Intendentzia. Mezu eta nahien botila. Identifikatutako ideiak eta ondorioak.
Etorkizuneko proposamentak
6. ERABAKIAK HARTZEA
Nola hartu beharko lirateke komunitateko pertsonen arteko erabakiak? Antolakuntza eta kudeaketarako zein eredu nahi edo proposatzen dugu? Zein motako
erabakiei ekin beharko genieke? Hondartzan hartzen diren erabakiak ColaBoraBora-n jazo beharko lituzkete eta alderantziz? Beharrezkoa ikusten al dugu eredu
juridiko konkretua izatea ala nahikoa al da antolakuntza “informalarekin”? Zein eremu behar ditugu erabakiak hartzeko eta hauek komunikatzeko? Fisikoak,
birtualak...?
7. PROIEKTUAK/TAKTIKAK
Proiektuen denbora mugatu beharko genukeen ala ez galdetu behar diogu geure buruari. Hondartzan landu nahi ditugun proposatutako ekintzak. Epe ertain eta luzean, helburuak
finkatu beharko genituzke denen artean? Proiektuak modu indibidualean sortu, ondoren besteak bertara batuz, ala elkarlanean definitu beharko genituzke? Hau da, nahiago al dugu
irla nagusi bat edo irlaz osatutako uhartedia?
Nolako harremanak ditugu irlen artean? Gure ezagutzak, prozesuak, baliabideak, tresnak, etab. beste irletara zabaldu nahi al ditugu?
8. LOTURA AFEKTIBOAK
Nola heldu nahi diogu zaintzen arazoari? Afektuak, pertsonen arteko harremanak. Zein garrantzi emango diogu entzute aktiboari, begiruneari? Ahulguneen eta
indarguneen ikusgarritasuna. Haratago joaten ekiditen diguten muga fisiko eta mentalak agerian jartzea. Konfidantza sortzen duten ñabardura guztiak
azaleratzea, nahiz eta agerikoak ez izan. Komunitatea ”sortzen” laguntzen duen guztia.
9. KAPITALAK SORTU ETA KUDEATZEA
Finantziazioari buruzko guztia. B aliabideen kudeaketa eta banaketa. Nola lor ditzakegu baliabide ekonomikoak komunitatearentzat? Nor arduratu beharko
litzateke baliabide hauek lortzeaz? Baliabideen ehuneko bat ala CBBra bideratuko ditugu denak? CBBak baliabideen ehuneko bat proiektuetara bideratu beharko
luke? Zertan xahutuko genuke dirua? Nork du irlaren kapital sinbolikoa? Nola egingo dugu elkarbizitzaren jasangarritasun eraginkorra?
14. IRLA EZ DA EGUN BAKAR BATEAN IREKITZEN BIDEAN!!
15. • Hondartzan ekimenak honako hauen laguntza jasotzen du:
• EUTOKIA Bilboko berrikuntza sozialerako zentroa.
• Innobasque-ko Ekintzailetza sozialeko i-Taldea.
• Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Sormen Lantegiak programa.
Txosten hau Creative Commons 3.0 lizentziapean sortu da.