1. EKOSISTEMA NAGUSIAK
LEHORREKO EKOSISTEMAK
● OIHANA: bero handia eta euri asko egiten du urte osoan zehar. Izaki bizidun aniztasun handia
dago.
● BASO EPELAK: urtaro batetik bestera tenperatura eta hezetasun alde handiak izaten ditu.
Zuhaitz hostogalkorrak dira nagusi eta animalia mota asko bizi dira bertan.
● BASAMORTU BEROA: bero handia egiten du egunez eta gauez hotz handia. (Kaktusak eta
gameluak, landaretza urria).
● BASAMORTU HOTZA: hotz handia egiten du gauez zein egunez. (Pinguinoak eta hartz zuriak).
● BELARKARAK: belarrak dira nagusi. Zuhaitz gutxi dago. Belarjale eta harrapari handiak daude.
Larreak (tenperatura gozoa eta ura ugari), sabanak (tenperatura beroa eta urtaro bakarrean ura)
eta estepak (bero handia udan; hotz handia neguan. Euri gutxi).
2. URETAKO EKOSISTEMAK
Uretako ekosistemetan azalera osoa urez estalita dago.
● UR GEZAKO EKOSISTEMAK: Landareak, arrainak, anfibioak eta ornogabeak bizi dira.
★ Ibaiak.
★ Aintzirak.
★ Urmaelak.
● UR GAZIKO EKOSISTEMAK: Algak, arrainak, ugaztunak eta ornogabeak bizi dira.
★ Ozeanoak
★ Itsasoak