Urtero munduan bilioi bat poltsa inguru erabiltzen dira, eta horietatik %1a besterik ez da birziklatzen. Gehienak ozeanoan amaitzen dute, lurrak eta ibaiak kutsatzen dituzte eta basa-bizitzan duten eragina katastrofikoa izan daiteke.
2. Estatu Batuetako Ingurumenaren Babeserako Agentziak eskainitako informazioaren arabera urtero, munduan zehar, plastikozko 500.000.000.000-1.000.000.000.000 poltsa inguru erabiltzen dira. National Geographic Albisteak 2003ko Irailak 2
3. Poltsen 1% baino gutxiago birziklatzen da. Garestiagoa da plastikozko poltsa bat birziklatzea berri bat sortzea baino. - Periódico de Monitoreo de la Ciencia Cristiana
4. “ Plastikozko poltsen birziklapenaren atzean ekonomia txar bat dago. Plastikozko poltsa tona bat birziklatzeak 4000 balio du: kantitate hori lehengaien merkatuan 32 $-gatik saltzen da”. - Jared Blumenfeld (San Frantziskoko Ingurumen Saileko zuzendaria)
6. 1975eko azterketa batek baieztatu zuen urtero ozeanoa zeharkatzen duten itsasontziek, oro har, 8 milioi libra plastiko botatzen dutela itsasora. Munduko zabortegiak plastikoz gainezka ez egotearen arrazoia, plastiko gehienak ozeanoan bukatzen duelako da. - EE.BB.ko Zientzi Akademia Nazionala
10. Poltsak isurbide eta hodietatik iristen dira itsasora. - CNN.com/tecnhology 2007ko Azaroak 16
11. Zirkulu Artikoaren iparraldean, Spitzbergen-etik gertu, plastikozko poltsak aurkitu dira ur gainean eta baita hegoaldean ere, Malvinar uharteetan. - Encuesta Antártica Británica
12. EE.BB-etako kostaldera iristen diren hondakinen %10a baino gehiago plastikozko poltsek osatzen dute. - Programa de Monitoreo de Desechos de la Marina Nacional
13. Plastikozko poltsak fotodegradatu egiten dira: denborarekin txikiagoak eta toxikoagoak diren petro-polimeroetan deskonposatzen dira - CNN.com/tecnhology 2007ko Azaroak 16
14. eta lurrak eta ibaiak kutsatzen amaitzen dute - CNN.com/tecnhology 2007ko Azaroak 16
19. Itsas bizitzako ia 200 espezie ezberdin, baleak, izurdeak, fokak eta dortokak besteak beste hiltzen dira plastikozko poltsen eraginez. - Reporte WWF 2005
30. 2005ean, Rwanda-k plastikozko poltsak debekatu zituen - Prensa Asociada
31. Israel, Canada, Mendebaldeko India, Botswana, Kenya, Tanzania, Hegoaldeko Afrika, Taiwán eta Singapurren ere plastikozko poltsak debekatu dituzte edo hortan lanean ari dira. - PlanetSave.com 2008ko Otsailaren 16an
32. 2007ko Martxoaren 27an, San Frantzisko EE.BB.ko lehen hiria izan zen plastikozko poltsak debekatzen - NPR.org (National Public Radio)
33. Oakland eta Boston debekua hausnartzen ari dira - The Boston Globe 2007ko Maiatzak 20
34. Espainiak erdira murriztu nahi du plastikozko poltsen erabilera 2009a baino lehen eta 2010erako biodegradagarriak ez diren erabilera bakarreko poltsak debekatu nahi ditu
35. Plastikozko poltsak polietilenoz eginak daude, petroliotik lortzen den termoplastiko bat da - CNN.com/tecnhology 2007ko Azaroak 16