1. 1. FOROA
PRACTICUM III
Edurne Mtz Arrese
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
Hauxe da Iñigo Aritza ikastolako aniztasunaren adibide osatuena, garbiena eta errealena.
Euskararen egunerako dinamikaren zati den argazkian, une hartan ikastetxean zegoen
norbanako guztiok agertzen gara (ados, argazkilaria ez da agertzen, baina
momentuarenpartaide aktibo dela ez didazue ukatuko!). Argazkian inurritxo txikiak
dirudigu denok baina inurri bakoitzak bere nolakotasuna duela ezin dugu ukatu eta ildo
honetatik ikastola norbanako bakoitzaren aniztasunari erantzuten saiatzen dela esan
genezake. Hala ere, aniztasunaren trateran zuzenean sartu aurretik garrantzitsua
deritzot Iñigo Aritzak bere burua nola definitzen duen aztertzea.
Iñigo Aritzaren filosofía
Zeintzuk dira beraz, bere flosofiaren oinarriak edota bere balioak? Webgunean
kuxkuxeatzen ibili ostan hauek lirateke ikastetxeak garrantzitsutzat hartzen dituen
balioen laburpenaren bost zutabeak:
2. 1. FOROA
PRACTICUM III
Edurne Mtz Arrese
Euskara
ezagupena eta
afektibotasuna
•Euskal kulturaren eta
euskararen ezagutza
eta erabilpena eta
horiekiko lotura
afektibo sakona
duten ikasleak heziko
dituena, eta hauen
gurasoen inplikazioa
lortzen saiatuko dena
beti ere inguruko eta
mundu zabaleko
hizkuntza eta
kulturarekiko jarrera
irekiak sustatuz.
Heziketa
integrala
•Pertsonaren alderdi
guztiak kontutan
hartuko dituena:
oreka emozionala,
balore etikoak,
prestakuntza
intelektuala, garapen
fisikoa, gizarte
baloreak...
Gizartearekiko
eraginkortasuna
•Gizartearen aurrean
eraginkorra eta
aintzindaria izango
dena hezkuntza,
euskara eta euskal
kulturaren esparruan.
Komunitatearen
izaera
•Eztabaida,
koordinazioa,
elkarlana begirunea
eta komunikazioaren
bidez, erabakiak
hartu eta ardurei
aurre egiterakoan
hezkuntza
komunitateko kide
guztien partaidetza
sustatuko duena.
Irekia eta
integrazailea
•Ikastetxe irekia,
anitza eta ez
diskriminatzailea,
akonfesionala eta
gizartearen
eskakizunei
erantzuteko prest
izango dena, bere
ikasleen aniztasunari
aurre egiteko
gaitasuna izango
duena eta hauek bere
hezkuntza proiektuan
integratuko dituena
Balio hauek aztertuz gero, aniztasunaren traterari buruzko pista ematen digula esan
genezake. Izan ere, bere bura “Ikastetxe ireki eta integratzailetzat” hartzen du eta
suposatzen da ikastolak ez duela inongo arraoi ideologiko, erjilioso, politiko, social, sexual,
ekonomiko edota inteligentziakoengandik inor diskriminatuko.
Hala ere, “ireki” adjetiboak badu zeresana. Ikastola bat den aldetik honek bere
muga ekonomikoak zein ideologikoak hasieratik ezartzen dituela esan genezake. Izan ere,
ikastola ez da publikoa, gurasoen kooperatiba baizik eta ondorioz irekia izatearena ez da
guztiz erreala. Iñigo Aritzan euren seme alabak matrikulatzen dituen gurasoak egoera
sozioekonomiko ertain-altu batekoak izango dira, hezkuntzareiko eta euskararekiko
konpromezu garbia izango dute eta komunitate gisa funtzionatzeko prest egongo dira.
Bestalde, “integratzaile” adjetiboari dagokionean, honek ikastolaren Heziketa
Bereziko norabidea argitara ematen digu eta bide honetatik lan egiteak urritasun
espezifikoren bat (psikiko zein fisikoa) duten ikasleak integrazearen alde agertuko dela
ondorioztatzera eramaten gaitu.
Heziketa bereziaren norabidea
Ikastolaren balioez jardutea garrantzitsua da aniztasunaren tratera bere osotasunean
ulertu eta hausnartzeko. Kasu honetan, ikastola ikasle oro ikastetxea integratzeko
3. 1. FOROA
PRACTICUM III
Edurne Mtz Arrese
konpromezua hartzen duela dirudi baina zein da egunerokotasunean HPB dituzten ikasleei
ematen zaien hezkuntza erantzuna? Ikasle hauek argazkiak bezala gainontzeko ikasleekin
inkluituta daude ala guztiz kontrakoa? Bada hilabete honetan zein nire ikasle
esperientzian bizitakoagatik hauxe da errealitatea:
Iñigo Aritzan Orientazio Departamendu sendoa dago eta hau honako profesionalek
osatzen dute: Orientatzaile bat, Haur eta lehen hezkuntzarako PT eta logopeda irakasle
bana,Derrigorrezko bigarren hezkuntzarako Pedagogia Terapeutikako irakasle bat eta bi
zaintzaile. Orientazio edo laguntza zerbitzu hau orokorrean gela egonkorretan gauzatzen
da, hau da, ikasgela arruntetik kanpo. Honen baitan, ordea bi egoera ezberdindu behar
dira:
Alde batetik, HPB esanguratsuak dituzten ikasleak daude (normalean zentru
espezifikoetan kokatzen direnak) eta hauek D gela (DBHrako) zein TG gelan (LHrako)
kokatzen dira. Gela hauetan kokatzen diren ikasle guztiek Curriculum egokitzapen
esanguratsua (UCE, ez dute titulurik lortzen) dute eta gela hauetan heziketa guztiz
indibidualizatua eskaintzen zaie euren adineko kideengandik urrun. Hala eta guztiz ere,
legeak behartzen dituen integrazio saioak burutzen dituzte. Kasu honetan orientatzaileak
esandakoaren eta bizitakoaren arabera legeak baldintzatutako ordu kopuru handienera
iristen saiatzen dira beti, hau da, astean 9 ordu inguruko integrazio saioak burutzera.
Hala ere, esango nuke integrazio ordu hauetan gehiengoak ez duela gela egonkorreko
partaide aktibo izatea lortzen, bertan burutzen dituzten materialak gainontzeko
ikasleengandik gehiegi urruntzen baitira. Kasu honetan oso adierazgarria iruditzen zait,
integrazio saioetan gela arruntean jorratzen ari denari jaramonik ez egitea; izan ere,
modu honetan ez zaio integrazioari bidea ematen eta ikaslea ez da partaide sentituko.
Bestalde, HPB ez hain esanguratsua duten ikasleak daude, nolabaiteko ikaskuntza
errefortzua behar dutenak. Kasu honetan, ikasle hauek gela egonkorrean kokatzen dira
baina astean ordu kopuru mugatu batez laguntza jasotzen dute, beti gelaz kanpo. Ikasle
hauek gainontzekoen berdina jorratzen dute laguntza gela horretan baina ikasle kopuru
txikiagoarekin edo indibidualtasunean. Euren errefortzu orduak burutu ostean berriro ere
gelara itzultzen dira.
Integrazioa al da nik jarraituko nukeen bidea?
Azken atal honetan argi ikusten da zein den Iñigo Aritzak aniztasunari
erantzuteko jarraitzen duen bidea, integrazio partzialarena alegia. Ildo honetatik,
4. 1. FOROA
PRACTICUM III
Edurne Mtz Arrese
etorkizuneko irakaslegoaren rolean sartuta, nire desadostasun eta adostasunak plazaratzea
ezinbestekoa deritzot. Horretarako, HB bi ildotan banatuko dut. Alde batetik, lehen
zentru espezifikoetara eramango lituzketen ikasleak eta bestetik gelatik ateratzen
dituztenak.
Lehenengo kasuari dagokionez, esan beharra dago Hezkuntza Berezian ikastetxe
arruntetan gela egonkorrean txertatzeak aurrerapauso nabarmena ekarri duela. Izan ere,
oraindik HPB esanguratsuak dituzten ikasleen inklusioa ematea zaila bada ere (baliabide
eta kontzientzia faltagatik), bidea egiten ari dela deritzot, zentru espezifikoak alde
batera uztea lortzen ari baita. Hala ere, Iñigo Aritzak ez bezala, ezinbestekoa deritzot
integrazio saio horiei benetako garrantzia eman eta saio hauetan ikaslearen benetako
integrazioa eman dadin gogotsu lan egitea. Horretarako, ezinbestekoa izango da materiala
ikaslearen beharrei egokitu arren, gelan inkluitzeko ahaleginak egitea eta ez soilik ikaslea
klasean sartu eta bertan, bere lanarekin (gainontzekoengandik guztiz ezberdina) eta
inongo laguntzarik gabe uztea. Horretarako egokia izango litzateke saio horretan
errefortzua emango duen PT bat sartzea, bi irakasleren atean hobeto iritsiko baitira
ikasle guztiengana.
Bestalde, ikaskuntza errefortzua jasotzen duten ikasleei dagokionean nire ikuspegia
argia da. Ikasleak matematikako saioan “laguntza gelan” eta “gela arruntean” berdina
jorratu behar badu zertarako gelatik atera? Ez al da egokiagoa PTa gelara sartu eta
fokua HPB dituzten kideetan jartzea? Honek ordea PTaren rola eraberritzea eskatzen
duela deritzot. Izan ere, nire aburuz, PT gelara sartzen honek duen jokabideak HPB
dituzten inklusioa ala marginazioa sustatu dezake. Ildo honetatik, inklusioa sustatzeko
ezinbestekoa deritzot, PTak, hasieratik, laguntza ikasle guztiei eskainiko diela argi izatea,
beste irakasle bat izango balitz bezala jardunez. Hori bai, kontu handiarekin eta gehiegi
fokalizatu gabe arreta berzia jarrio die HPB dituzten haurrei.
Amaitzeko, eta nire irakasle edota PTaren ikuspegia isteko, hezkuntzak hasierako
argazkiak biltzen duen aniztasun oso horri eman beharko lioke erantzuna; denoi, batera,
leku berean eta beharrezko baliabideekin. Horrenbestez, argi dago, argazki kolektiboa
ateratzearen euskararen aldeko ekimena inklusioaren aldekoa ere badela. Beraz, ekin
diezaiogun bide horri, inklusioaren bideari!