3. BIZITZA
Gizon-emakume horiek aire zabalean,
haitzuloetan eta adarrez eta animalien larruz
eraikitako etxola soiletan bizi ziren.
Leku batetik bestera ibiltzen ziren,
horregatik diogu nomadak zirela.
Tributan banatzen ziren. Hainbat familia
osatutako talde txikiak ziren.
4. EHIZA, ARRANTZA ETA FRUITU
BILKETA
Naturan aurkitzen zutenaz elikatzen
ziren fruituak eta sustraiak biltzen
zituzten, arrainak eta moluskoak
arrantzatzen eta elur oreinak, bisonteak,
sugandilak eta abar ehizatzen zituzten.
Animalietatik larruak lortzen zituzten
hotzetik babesteko.
5. LANABESAK
Paleolitoko gizon emakumeek harriz eta
hezurrez egindako lanabesak erabiltzen
zituzten:lantzak eta tranpak, ehizarako;
arpoiak,arrantzarako;orratzak,larruak
josteko;labanak eta bifazak,ebakitzeko…
Gezien puntak,labanak eta bifazak
egiteko,harri batez jotzen zuten bestea,
kontu handiz,nahi zuten forma eman
arte.Bifazak alde biko aizkorak
modukoak ziren.Arpoiak eta orratzak egiteko,
animalien hezurrak eta adarrak erabiltzen
zituzten.
6. MARGOLANAK
Garai horretan agertu ziren lehenbiziko artistak;
gizaki horiek animaliak margotzen zituzten,
haitzuloetako horma eta sabaietan. Horretarako,
eskuak eta animalien lumak nahiz ileak erabiltzen
zituzten pintzel moduan.Koloretako pinturak
mineraletatik lortzen zituzten .Mineralak zanpatu
eta animalien gantzarekin nahasten zituzten.
Aurreko gizakiek emakumeen harrizko eskultura
txiki batzuk egiten zituzten.Irudi horiei venus
esaten zaie.
7. PALEOLITOKO AZTARNAK EUSKAL HERRIAN
Zenbait lekutan, animalien hezur, ehizarako arma
eta lanabes ugari aurkitu dira; izan ere, lehen giza
talde horiek ehizatik eta bilketatik bizi ziren .
Material erabilienak harria eta silexa ziren.
Aztarnategi garrantzitsuenetako bat Izturitzen
dago, Nafarroa Beheran. Gai honetan egindako
pinturak eta grabatu batzuk ere aurkitu dira
Euskal lurraldean . Horien artean garrantzitsuenak
Santimamiñeko kobazuloetan eta Gipuzkoako
Ekainen daude .