1. BIODIBERTSITATEA:
DENBORAN ZEHARREKO BIDAIA
Lehen Hezkuntzako 3º Zikloa
IRAKASLEARENTZAKO MATERIALA
2012-2013 IKASTURTEA
2. BISITALDIAREN AURREKO JARDUERAK
TESTUINGURUA CURRICULUM
LOTURAK
JARDUERAK ARIKETAK
10:00-11:30 IBILBIDEA
Denboran zeharreko bidaia
NOLA IRITSI HAMAIKETAKOA METODOLOGIA
ESPERIMENTU
12:30-13:30 Bizimodua paleolitoan
GELA
BAZKAL ORDUA
14:30-15:15 ERAKUSKETA Gizakia eta biodibertsitatea
HELBURUAK GOMENDIOAK
15:15-16:00 BEHATOKIA Gaur egungo paisaia
Bukaera ordua ikastetxearen beharretara egokituko da.
Santimamiñeko bisita eta gero, autobusa hartu eta
Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joango gara. Bertan ordu erdiko
atseden bat izango dugu edukiak lantzen hasi aurretik.
EDUKIAK AZPIEGITURAK
EBALUAKETA. ONDORENGO JARDUERAK
Atal bakoitza ikusteko, egin klik honako ikonoetan: Ateratzeko, eman “Esc”
3. TESTUINGURUA
Jardunaldia Urdaibaiko Biosfera Erreserbako gune desberdinetan zehar garatuko da.
Lehenengo Kortezubira hurbilduko gara, bertan baitaude UNESCOren ondarea diren
Santimamiñeko Kobak. Erreferentzia lekua da gure lurraldean eta kudeaketa arduratsu
baten eredu ere: ikerketa, kontserbazio eta zabalkundea ardatz dituelarik. Gainera, proiektu
berritzaile baten parte da, denbora errealeko 3D erreplika birtual bikaina baitu
Behin Santimamiñeko kobak bisitatu eta gero, autobusa hartu eta Busturian kokatuta
dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joango gara. Bertatik Urdaibaiko ingurunea
osatzen dituzten ekosistema nagusiak behatu eta ezagutu daitezke. Ekosistema desberdin
hauei esker, ingurune honek biltzen duen izaki bizidunen aniztasuna (biodibertsitatea) oso
esanguratsua da. Euskadi osoko biodibertsitate aberastasunaren erakusgarri dela esan
daiteke.
Guzti honengatik Euskadiko Biodibertsitate Zentroak biodibertsitatea, ekosistemak eta
hauen garrantzia ezagutzeko Eskola Programa Didaktikoa burutzen du.
4. NOLA IRITSI
Santimamiñera joateko AUTOBUS PRIBATUAN:
• A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernikarako norabidea) Zornotzako
irteeran.
• Gernikako ingurabidean Lekeitiorantz joko dugu, BI 635 errepidetik Barrutiako
biribilguneraino.
• BI 2238 errepidetik jarraitu eta Idokiliz auzoa igaro ondoren, eskuineko desbideratzea
hartuko dugu BI 4244-tik, errepidea bukatu arte, Lezikako aparkalekuan.
Euskadiko Biodibertsitate Zentrora joateko AUTOBUS PRIBATUAN :
• Santimamiñeko aparkalekutik berriz ere Gernikako ingurabidera itzuli behar gara.
• Bertan BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeorako norabidea) eta aurrera jarraitu
Busturiako San Bartolome auzoko biribilgunera iritsi arte. Euskadiko Biodibertsitate
Zentrora nola sartu adierazita dago.
5. HELBURUAK
Helburu nagusia:
Biodibertsitatea historian zehar nola aldatu den ezagutzea eta beti eduki duen
garrantziaz jabetzea, berekiko eta naturarekiko ardura eta errespetua
bermatzeko.
Helburu espezifikoak:
• Biodibertsitatea zer den jakitea, bere garrantziaren zergatia ulertzeko.
• Ingurunea eta hura historikoki osatu duten izaki bizidunen inguruko ezagutza bultzatzea.
• Garai desberdinetako izaki bizidunak eta paisaiak haien ezaugarri nagusien arabera
sailkatzea eta haien artean ezarritako harremanak ulertzea.
• Denboran zehar biodibertsitateari eman zaizkion erabilerak ezagutzea, jarduera okerren
inguruko hausnarketa sustatzeko.
• Animalia eta landareen biodibertsitatea zaintzeko habitatak babestearen garrantziaren
inguruan kontzientzia hartu eta sentsibilizatzea.
6. EDUKIAK
Kontzeptualak
▪ Biodibertsitate-kontzeptua eta horren garrantzia.
▪ Gaur egungo eta iraganeko animalia eta landare-espezie bereizgarrienak.
▪ Izaki bizidunen moldaerak garai eta ingurunearen arabera. Paisaiaren bilakaera.
▪ Izaki bizidunen suntsipen kausa nagusiak.
▪ Gizakia eta biodibertsitatearen arteko harremanak: erabilerak eta inpaktuak.
Prozedurazkoak
▪ Kanpoan egiteko jardueretan landa-koadernoak erabiltzea behaketen erregistro-teknika gisa.
▪ Gaur egungo eta iraganeko animalia eta landare espezie garrantzitsuenak identifikatzea.
▪ Ingurunearen behaketa sistematikoa eta izaki bizidunen, bizi diren ingurunearen eta bertan gertatzen
diren prozesuen inguruko informazioa lortzea.
▪ Esperimentu zientifikoen interpretazioa.
▪ Talde-lana.
Jarrerazkoak
▪ Gure planetako biodibertsitatea baloratzea, eta zehazki gure inguruneko natura-ondarearena.
▪ Gure inguruneko historia ezagutzeko interesa.
▪ Oreka ekologikoari eusteko garrantziaren kontzientzia hartzea.
▪ Landa-lanak eta kanpoan egin beharreko jarduerak egiteko zaletasuna eta interesa.
▪ Animalien, landareen eta ekosistemen biziraupen-arazoei buruzko hausnarketa egiteko jarrera.
7. CURRICULUM LOTURAK
Hurrengo diapositiba
Natura, gizartea eta kultura ingurunearen ezaguera
1. EDUKI MULTZOA. Ingurunea eta hura iraunaraztea.
– Euskadiko eta Espainiako paisaien aniztasuna eta aberastasuna aintzat hartzea, eta beste tokietako
paisaiak ezagutzeko interesa agertzea. Paisaia zaintzea eta berreskuratzea. Proposamenak egitea.
– Gure natura-ingurunea: Euskadiko eta Espainiako erliebea, flora eta fauna.
– Landa-lanak taldean egitea.
– Gizakiak ingurumenaren osagai dira eta naturarekin harremanak izateko gaitasuna dute. Giza eraldaketak
balioestea: urbanizatzea, industrializatzea, komunikabideak, materialak erauztea...
2. EDUKI MULTZOA. Izaki bizidunen aniztasuna.
– Bizitzaren aniztasuna balioestea. Gizakia eta biodibertsitatea. Espezieak desagertzea. Iraunarazteko
neurriak.
– Izaki bizidunei eta haien bizi-baldintzei buruzko informazioa hainbat iturritan bilatzea.
– Izaki bizidunen bizitzarekin lotutako prozesuei behatzea eta erregistratzea. Emaitzak ahoz eta idatziz
jakinaraztea.
– Animaliei eta landareei behatzean, bai eta dagozkien lanak egitean ere, zehaztasuna eta zorroztasuna
aintzat hartzea.
3. EDUKI MULTZOA. Osasuna eta garapen pertsonala.
– Esfortzu eta lan pertsonala, zereginetan jarrera aktibo eta arduratsua izanda, autokritikoki jokatuta eta nork
bere gaitasunetan konfiantza izanda.
5. EDUKI MULTZOA. Aldaketak denboran zehar.
– Gizonezkoek eta emakumezkoek historian bete duten zeregina balioestea.
– Ondare historiko eta kulturalaren adierazpen garrantzitsuenak ezagutzea, aintzat hartzea eta errespetatzea.
8. Aurreko diapositiba
Gorputz Hezkuntza
4. EDUKI MULTZOA. Mugimen-kultura: aisialdia eta denbora
librerako hezkuntza.
– Jolasaren arauak, erregelak eta estrategiak nahiz horietan parte hartzen duten pertsonak
onartzea eta errespetatzea. Jolaserako kode garbia egitea eta betetzea.
Arte Hezkuntza
3. EDUKI MULTZOA. Erreferente plastikoen eta ikusizko
erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa.
– Gertuko testuinguruko eta beste testuinguru batzuetako kultura-adierazpenaren arte-forma eta
artisautza- forma adierazgarriak bilatzea, erregistratzea eta balioestea.
– Gertuko irudien sorkuntza-prozesuetan eta artearen historian, baliabide estetikoak,
irudikapen-baliabideak edo baliabide teknikoak ikertzeko eta bilatzeko ahalmena aitortzea,
helburu jakinak lortzeko.
– Museoetara, erakusketetara, antzerki- eta musika emanaldietara... joatea, arte-gertaerak
hobeto ulertzeko.
Herritartasunerako eta giza eskubideetarako
hezkuntza
2. EDUKI MULTZOA. Komunitatean bizitzea.
– Talde bateko kide izateagatik dagozkion eskubideak eta betebeharrak erantzukizunez
betetzea, eta talde horietako lanetan eta erabakietan parte hartzea.
9. METODOLOGIA
Santimamiñeko multzo arkeologikoan egingo den bisita bertako giden eskutik burutuko
da.
Hortik aurrera garatuko den unitate didaktikoa Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 3
hezitzailek bideratu eta dinamizatuko dute.
Taldeak ez du 50 pertsonako kopurua gainditu behar.
Bisitaldiari probetxua ateratzeko asmoz, ikasle bakoitzak lan koaderno bat jasoko du
bere ideiak eta jardunaldian zehar ikasitako guztia islatu ahal izateko.
Jardunaldiak bi zati edukiko ditu: Kanpo Ibilaldia eta Euskadiko Biodibertsitate
Zentroko jarduerak. Azken honetarako, zentroaren baliabide desberdinak erabiltzea
beharrezkoak izango da.
Euskadiko Biodibertsitate Zentrora etorri aurretik,
irakaslearen material honetan proposatzen den “Aurreko
Jarduera” lantzea garrantzitsua da, ikasleak bisitaldi
egunean landuko diren edukiekin ohitzen joan daitezen.
10. GOMENDIOAK
Santimamiñen egingo den ibilaldirako arropa eta oinetako egokiak ekarri.
Aldatzeko oinetakoak ekartzea gomendagarria da.
Ikasleek arkatza edota boligrafoa ekarri beharko dute lan koadernoa osatzeko.
Bisita egunean taldearekin 3 irakasle etortzea komenigarria da (talde txikiegiak ez diren
bitartean).
Santimamiñera joateko autobus pribatuan egin beharko duzue. Oso garrantzitsua
izango da bertara garaiz iristea, Euskadiko Biodibertsitate Zentrotik pasa gabe ,
10:00ak puntuan hasten baita kobako bisita (bertara joan zuzenean).
Ordainketari dagokionez, Santimamiñeko euroa bertan eskuz ordaintzea
beharrezkoa da (dorretxeko bisitari dagokion beste euroa, eskuz nahiz transferentzia bidez
egin ahal izango da).
Gogoratu garraio, bazkari eta programa didaktikoaren gastuak eskolaren kontura
doazela.
12. BISITALDIAREN AURREKO JARDUERAK
Bisitaldi aurreko jarduerei esker, ikasleek beharrezkoak izango diren
kontzeptuak ezagutuko dituzte eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroko
bisitaldiari esker, guztiz finkatuko dituzte.
Ondoren, bisitaldi-aurreko jarduera desberdinak aurkezten dizkizuegu:
1. JARDUERA
13. Aurreko diapositiba
1. JARDUERA: Nola aldatu diren gauzak
HELBURUAK:
Garai desberdinetan ingurune honetan egon den
paisaiaren bilakaera, klima desberdinek MATERIALAK:
eragindakoa.
Ariketaren fitxa
Garai desberdinetan izaki bizidun desberdinak egon
direla ulertzea eta hauek ezagutzea.
Eboluzioan zehar desagertu diren espezie batzuk
eta desagertzeko arrazoiak ezagutzea.
URRATSEZ URRATS:
Jarduera honek, ikasleak irteeran landuko diren hainbat edukitara hurbiltzeko balioko
du. Horretarako guk prestatutako fitxa bat bete beharko dute, iraganeko paisaia eta
biodibertsitateari buruzko hausnarketak eginez eta galdera errez batzuk erantzunez.
Irakaslearen laguntza garrantzitsua izango da, eta Zentrora etorri aurretik ikasleen
ezagutza maila baloratzeko balioko du.
14. Ibilbidea
Santimamiñeko multzo arkeologikoko ibilbideak bi atal nagusi izango ditu. Lehenengo
eta behin, kobazuloaren lehenengo metroak bisitatuko ditugu eta bertako gidek
paleolitoko gizaki haien bizimoduaren nondik norakoak kontatuko dizkigute. Aldi
berean, kobazuloaren atarian zientzilariak egiten ari diren indusketa arkeologikoaren
berri ere emango digute.
Behin kobazuloa bisitatuta, pixka bat beherago dagoen baselizara sartuko gara, bertan
kobazulo osoaren 3 dimentsiotako erreplika birtuala baitago. Modu honetan,
ikasleek kobazulo guztia eta bertan egindako aurkikuntza nagusiak ezagutuko dituzte.
Hauei dagokienez, aipamen berezia merezi dute zenbait galeriatan aurkitu diren
historiaurreko marrazkiak , beti ere animaliei dagozkienak.
Ibilbidean zehar, lan-koadernoaren ariketa orokor bat ere osatuko da (1.ARIKETA:Denboran
Zeharreko Bidaia), geografikoki kokatu eta iraganarekin kontaktuan jarriko gaituena.
15. Esperimentu gela
Euskadiko Biodibertsitate Zentroko laborategia paleolitiko garaiko bilgune bilakatuko dugu
momentu batez. Garai hartara jauzi egin eta orduan erabiltzen zituzten baliabideekin arituko
gara gu ere.
2. ARIKETA- Bizimodua paleolitoan:
3 azpitaldetan banaturik, paleolito garaiko hainbat zeregin irudikatuko ditugu. Horretarako, benetakoak
diren materialen erreplikak erabiliko ditugu. Besteak beste, silex harriak zuen garrantzia ikusiko dugu,
ehiza tresnaren bat egingo dugu, sua egiten saiatuko gara eta labar arteko marrazkiren bat egiten ere
ausartuko gara.
16. Erakusketa iraunkorra
Euskadiko Biodibertsitate Zentroko erakusketak,
ikus-entzunezko material didaktikoak eta sistema
bizi interesgarriak ditu. Hauetaz baliatuz, ikasleek
biodibertsitate kontzeptua lantzen jarraitu ahal
izango dute.
3. ARIKETA- Gizakia eta biodibertsitatea:
Ikasleek erakusketa ikusten duten heinean, lan koadernoko 3.ariketa osatzen joango dira.
Bertan, iraganeko eta gaur egungo biodibertsitateari buruzko hainbat galdera erantzun
beharko dituzte. Gaur egun gertatzen ari den biodibertsitate galeran gizakiak duen
erantzukizunaren inguruan ere hausnartuko dugu.
17. Dorretxeko behatokia
Euskadiko Biodibertsitate Zentroko
behatokian dauden teleskopioei esker,
ikasleek gaur egungo Urdaibaiko paisaia
behatu ahal izango dute eta egunean zehar
ikasitakoaren errepasoa egin ere.
Gaur egungo paisaia:
Urdaibaiko Biosfera Erreserbak gaur egun oraindik
eskaintzen dituen paisaia zoragarriez gozatzeaz
gain, ematen diren erabilera zuzen eta okerrei
buruz arituko gara. Ingurune naturala babestearen
garrantziaz hausnartuko dugu, baita etorkizunera
begira hartu beharreko neurri eta izan beharreko
jokabideez ere.
18. EBALUAKETA. ONDORENGO JARDUERAK
Bisitaldiaren ondorengo jarduerak , Euskadiko Biodibertsitate Zentroko
egonaldian zehar eskuratutako gaitasun eta ezagutzak ebaluatzeko
baliogarriak izango dira.
2. JARDUERA 3. JARDUERA
19. Aurreko diapositiba
2. JARDUERA: Biodibertsitatea denboran
zehar
HELBURUAK: MATERIALAK:
Garai desberdinetan egin izan diren Ariketaren fitxa.
biodibertsitatearen erabilera desberdinak
sailkatzea.
Garai bakoitzean egon den
biodibertsitatearen errepasoa.
URRATSEZ URRATS:
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatu ondoren, ariketa honekin ikasleen ezagutza
maila ebaluatu ahal izango da. Errepaso gisa, garai bakoitzean egon den
biodibertsitatea eta gizakiak egindako erabilera desberdinak sailkatu beharko dituzte.
20. Aurreko diapositiba
3. JARDUERA: Komikiaren amaiera
HELBURUAK:
Biodibertsitatea eta historian eman diren
erabileren arazoekiko hausnarketa MATERIALAK:
burutzea.
Koadernoko komikia.
Sorkuntzaren bidezko adierazpen
pertsonala lantzea.
URRATSEZ URRATS:
Parte hartu nahi duten ikasleei, koadernoan agertzen de komikiari amaiera ematea
proposatzen zaie. Honela, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ikasitakoaren arabera,
gizakiok eragiten ditugun arazoak konpontzeko irtenbideak bilatu beharko dituzte.
JARRAITU
21. Aurreko diapositiba
URRATSEZ URRATS
Lehiaketaren oinarriak:
A. Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa bisitatu duen ikasle bakoitzeko komiki
bakarra aurkeztu ahal izango da.
B. Komikiko istorioari amaiera eman beharko zaio.
C. Komikiaren luzera eta formatua librea da eta euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu
daitezke.
D. Komikiarekin batera datu pertsonalak adierazi beharko dira: izen-abizenak,
adina, helbidea, telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta ikastetxea.
E. Posta elektronikoz nahiz posta arruntez bidali beharko da 2013ko abuztuaren
31 baino lehen.
F. Parte hartzaile guztiei Euskadiko biodibertsitate Zentroa bisitatzeko bono bikoitz
bana emango zaie. Horrez gain, 6 sari nagusi egongo dira, ziklo bakoitzeko
irabazle bakoitzarentzat. Saria, zetazeoak ikusten joateko sarrera bikoitza
izango da. 2013ko irailean aukeratuko dira irabazleak.
G. Komikiak honako helbidetara bidali:
• hezkuntza@torremadariaga.org
• Euskadiko Biodibertsitate Zentroa. Gernika-Bermeo errepidea, San
Bartolome auzoa, 35 48350 Busturia (Bizkaia)