Anzeige

Blogera igotzeko

uzuxunago
12. Apr 2012
Anzeige

Más contenido relacionado

Anzeige

Blogera igotzeko

  1. HURBILKETA  Gaur egun Waldorf pedagogia geroz eta zabalduago dago  Oraindik jende ugarik ez du pedagogia hau ezagutzen.  Hala ere, apurka-apurka zabalduz doa: Afrika, Suedia, Argentina eta baita beste 90 herrialdeetan ere.  Haur Hezkuntzako 1600 eskola inguru daude, Lehen Hezkuntzako 870 eta hezkuntza maila guztiak dituzten 400 eskolatik gora ere badaude.  Euskal Herrian:Aramaioko Izargi Haur Hezkuntzako eskola eta Gasteizko Parsifal.
  2. TESTUINGURUA  Pedagogia hau, guztiz desberdina da eta 80 urteetan zehar ez du inongo erreformarik izan.  Jarraian beraz, pedagogia honen inguruko xehetasun guztiak aipatuko ditugu, besteak beste, non eta nork sortu zuen, kontzeptua definitu eta argituko dugu, bere helburu eta ezaugarriak aipatuko ditugu eta pedagogia honen inguruko kezkak ere aipatuko ditugu.
  3. TESTUINGURUA II  Waldorf pedagogiaren hasiera: XX. mendeko lehenengo hamarkada.  Sortzailea:Rudolf Steiner, Filosofia eta Letren Doktorea izan zen.  Waldorft zigarro fabrikako langile guztien seme-alabentzat eskola libre bat antolatu eta zuzentzea zen xedea. Hortik datorkio izena.  Horrela, pedagogia berri baten oinarri metodologiko eta didaktikoak ezarri zituen.
  4. OINARRIAK  Gizakiaren eta kasu honetan haurraren ezagutzan oinarritzen den pedagogia da, askatasuna delarik oinarri nagusi, haurrek sormena lantzeko.  Haurrak ardaztzat hartzen dituen pedagogia dugu, horrela, beraien garaian garaiko beharrei erantzuten saiatzen delarik.  Haurrek garai bakoitzean ikasteko modu desberdin bat eta behar desberdinak dituzte eta hori errespetatzen da, erritmo desberdinak izan ditzaketelako,  Oso garrantzitsua da haurraren garapen hori eta umeari berak dakarrena loratzen uzten zaio,  Indibidualtasuna errespetatzen da eta garaian-garaiko beharren arabera erantzuten zaio.
  5. HELBURUA  Pedagogia honen xedea, haurren garapen korporalean, psikologikoan eta konnotatiboan laguntzea da.  Kontzeptu abstraktuekin baino, benetako esperientzietan oinarritzen da ikasketa-prozesua  Gauzak bertatik bertara bizitzeari ematen zaio garrantzia eta baita haurrek beren esperientzietatik ikasteari ere.  Beraz, haurrek berez duten harritzeko gaitasun hori ez zapuztea oso garrantzitsua da,  Umearen erritmoa errespetatzea ere izango da beste helburuetako bat. Eta baita ikasle eta irakaslearen artean oso harreman estu bat egotea ere.
  6. PEDAGOGIAREN 3 FASEAK  Pedagogia hau erabiltzen duten heziketa prozesuan, umeek euren adinaren arabera hiru leloen inguruan egiten dute lan: 1- Lehenengo fasea, 0-7 urte: leloa, “mundua ona da” dugu; honen helburua, umeei mundua ona dela transmititzea litzateke, batez ere, helduak direnean euren buruarengan konfiantza eduki dezaten. 2-Bigarren fasea, 7-12 urte: leloa “mundua ederra da” litzateke. Honen helburua, mundua ederra dela sentiaraztea litzateke, mundua zerbait abstraktua bezala aurkeztu beharrean, modu bizi eta irudimentsu batean aurkeztuz, motibazioa eta interesa estimulatzeko. 3-Hirugarren fasea, 13-18 urte:“mundua egiazkoa da” leloarekin. Honen helburua, jarrera zientifikoak duen garrantziaz ohartaraztea delarik.
  7. APLIKAZIOA ESKOLAN  Ikasturtearen programazioa, ikasgaiak, ordutegiak eta ekintzak modu berezi batean antolatzen dira.  Ematen diren edukiek garrantzia badute ere, edukiak emateko moduari garrantzia handiagoa ematen zaio.  Izan ere, modu bizi batean erakasten zaie haurrei eta eurentzat egokiena den moduan antolatzen da eguna.  Esaterako, eguna gauza erritmikoekin hasten da(txirula joaz, abestuz, kantatuz) umeei hori komeni zaielako eta baita irakasleak ikasle bakoitza nola datorren ikusteko ere. Ondoren, gai sakonak(matematika, geografia) lantzen dituzte, batez ere goizeko lehen bi orduetan, umea indartsuena dagoen unean hain zuzen ere; eta gai sakon bakoitzarekin hilabete batez jarduten dute gai hori sakonki landuz. Azken orduetan berriz, ikasgai arinak ematen direlarik. Eta hori guztia, testuliburu, nota eta azterketarik gabe egiten da, ikasle bakoitzak bere koadernoa egiten duelarik, ikasitako guztia bertan bilduz.
  8. APLIKAZIOA ESKOLAN II  Beste eskoletan ez bezala, pedagogia hau praktikatzen duten eskolen itsura oso bestelakoa da, haurren imajinazioa lantzeko metodologia ezberdinak erabiltzen dira eta naturarekin harreman zuzena mantentzen da.  Ez dute eskola konbentzionalen itsura: goxotasuna eta lasaitasuna transmititu nahi zaie umeei.  Bigarrenik, imajinazioa modu berezi batean lantzen dute: gelan jostailu gutxi eta oso sinpleak dituzte.  Naturarekiko oso harreman estua mantentzen da.
  9. ARAMAIOKO ESKOLAKO EGUN BAT  JOLAS LIBREA  KORROAK  HAMARRETAKOA  GELA JASOTZEA  ESKULANAK  KANPORA  IPUINAREN ORDUA  AGURRA  JAIALDIAK
  10. PEDAGOGIAREN INGURUKO KEZKAK  Baina pertsona askoren ohiko galdera eta kezka: “pedagogia honekin ikasi ondoren arazoak edukiko ote dituzte unibertsitatera joateko?”  Zenbait ikerketa egin ondoren, guztiz kontrakoak izan dira emaitzak. Are gehiago, egun, badira zenbait unibertsitate pedagogia honekin funtzionatzen dutenak ere
  11. LABURBILDUZ  Waldorf Pedagogia, haurraren ezagutzan oinarritzen den eta haurra ekintza eta une guztien erdigune den pedagogia dela esan daiteke.  Oinarrizko elementuak: haurraren askatasuna, irakasle eta ikasleen arteko harreman estuak, naturarekiko harreman estua, eta haurraren imajinazioaren garapena .  Xedea haurraren garapen korporalean, psikologikoan eta konnotatiboan laguntzea da(haurrak autonomia lor dezan) eta baita haurraren erritmoa errespetatzea ere.
  12. BIDEOA  http://www.youtube.com/watch?v=sKVhFrOT http://www.youtube.com/watch?v=sKVhFrO !
Anzeige