6. BARROKOKO ARKITEKTO BATZUK GIPUZKOA Martin de Aguirre Lucas de Longa Miguel Salazar XVIII.mendea I .eta Frantzisko Ibero Pedro eta Martín Karrera Tomás de Jauregi ESPAINIA J. Gómez de Mora Pedro Sánchez Francisco Bautista J. Ximénez Donoso XVIII. Mendea Churriguera familia Pedro de Ribera T. Ardemans N. Tomé ITALIA Bernini Borromini Guarini B. Longhena XVIII. mendea Juvara C. Fontana N. Salvi ARKITEKTO BARROKOAK
*Katoliko herriak sorturiko erreakzio estetikoari deritzogu. Artistak herria hezi behar zuela eta Jainkoarengana bultzatu behar zuela esaten zen. Aita Santuak lan ugari eginari zituzten Erroman, katolizismoaren hiriburua zela aspimarratzeko. Elizak hiriko ikusgune bilakatu ziren. Arkitektura barrokoak beraz, ikusleak hunkitzeko balio behar zuen. Horretarako hainbat prozeduraz balioko zen: Eszenografia Argia * Mugimendua eta dekorazioa
Gian Lorenzo Berniniren obra da Fededunen atentzio pizteko diseinatua. Plaza hau fededunak biltzeko egin zen. Lehendik eginda zegoen San Pedro basilika plazaren bitartez hiriarekin lotu zuen Berninik. Alboko bi kolomataz osatutako plaza eliptikoa egin zuen Berninik.Oin eliptiko irekia ageri duen zutabedi honek handitasunagatik harritzen gaituen irudia sorrarazten du. Edozein puntutik ikus daiteke zutabe oihana.Elizak fededunei emandako besarkadaren irudikapena izan nahi du. Eszenifikazio edo ilusionismo borontatearen adierazlea da berniniren plaza hau. Basilikaraino egin zuen ardatzean, formak irekiak eta estuak konbinatzu zituen, perspektiba handia eta monumentalsuna sortuz. Forma eliptikoaren aurrean bi alde dibergenteak egin ziren Vatikanoa hobeto ikusi ahal izateko eta sakontasun gehiago emateko.
*A rkitektura egitura baten eta eskultura erraldoi baten ezaugarriak elkartzen saiatu zen Bernini. * Brontzezko aldare mardul bat da, oso efektu eszenografikoa bizikoa. + Lau zutabe salomondar erraldoik eusten diote baldakinaoari. . Brontzezko kolorea erabili zen bertako hormen koloreekin kontrastatzeko.
+ Kupulak elementu integratzaile bihurtu ziren, haietatik sartzen zen argiak elizaren barrualde guztia hartzen zuen. Atmosfera fantastikoa eta traszendentea sortuz. Jainkozko munduari irekitze bat suposatzen zuen. Kanpotik handitasuna ematen zioten eraikinari eta barruan mugimenduaren zentroa bilakatzen ziren, zeruaren irudikapena.
* Inozenzio X. Ak “ Lau Ibaien Iturria” egiteko eskatu zion Berniniri. Mendi jasoko bat irudikatu zuen eta lau ertzetan jainko banaren irudia ezarri zuen, lau kontineenteen ordezkari , eskultura multzo horien gainean obelisko erraldoi bat jarri zuen. * Erroma garaiko zirku bat egon zen tokian eraikia dago Nabona plaza.
Eskultura arkitekturan osoki integratzen deneko eredua da Erromako Santa Maria della Vittoria elizako Cornaro kaperan dago eskultura hau. Bernini berak diseinatu zuen kapera . Antzoki baten gisa dago egituraturik eta balaustrada batek bereizten du leku hori elizaren gune nagusitik. Bere eszenografia zentzu handiaren erakusgarri bikaina egin zuen Berninik, okulu batetik sartzen den argi naturalekin, urre koloreko izpiekin, erabilitako materialen arteko kolore kontrastekin eta jantzien izur eta tolesek beren argi-ilunen bitartez eskaintzen duten plastikotasun bikainarekin jokatuz. Irudian aingeru gezia batez Santa Teresari bihotza zulatzen ari zaion momentuan irudikatzen du. Espresio paregabea eskaintzen digu Santaren keinuak estasi mistikoaren unea. *Kaperako alboko paretetan Cornaro familiako kideak begira daude.
Le Vau k arkitektoak egin zuen Louvreko jauregiaren zabaltze lanetan jardun ondoren. Luis XIV.aren obsesioa izan zen jauregi hau, administraziorako hiriburu berria antolatu nahi zuen han. Antzinako jauregian eraiki zuen Le Vauk egitura berria, bi hegal zituen egitura ia laukia izan zen. Lorategi begira dagoen fatxadan , eraikuntzaren horizontaltasuna nabarmendu zuen. 1678an Mansartek bi hegalen arte an zegoen terrazaren ordez Ispiluen galeria jarri zuen. Galeria horretan hormen ordez , ispiluak jarri zitu en .
* H ondo-irudi baten antzera eraiki zuen fatxada, bi gorputzetan , antzoki efektua sortu nahian. * Oina ez da simetrikoa eta ertzeko kantoi ebakiarekin jokatu zuen Borrominik, hartan iturri bat egokituz. gorputz dituela. Erlaitzak kurbarazi zituen mugimendu handia emanez. Bi pisuetan forma ganbila eta ahurrak konbinatu zituen . Oina eliptikoa du
Mugak eta ertzak ezabatu egiten dira, mugagabearen sentsazioa eskaintzeko asmoz. Etengabe joko dute artistek mugen eta iraunkortasunaren aurka Barrokoak beti bi mundu irudikatzen zituen: unibertsoarena eta ikusten ez dena ,haraindikoa edo traszende ntea. Hori irudikatzeko pinturaz baliatzen ziren.
* San C arloren kupulan , kasetoiak ageri ditu aldizka, formak mugagabeko espazioaren sentsazioa sorraraziz.. * Forma geometriko ezberdinez dekoratu zituen kupula ren barrualdea.
* San Carlo alle Quatro Fontane n oina da * Oina ez da simetrikoa , obala da eta mugimendu handia du. * Borrominik ar a u nagusiak hautsi zituen eta elementu berri asko sortu zituen. Baliabide gutxiago izan ba zituen bere lanetan, bere irudimen eta ahalmenak obra garrantzitsu utzi ditu.
* Casas Novoak arkitektoak egin zuen. * Fatxada hau Loriako ataria babesteko eraiki zen 1738an. + Dekorazio grinatsu eta artifizioaren aldekoa , rokoko kutsu nabariarekin, fatxadaren egitura arkitektonikoa bera ezkutatuz. Bi gorputzetan bereizten da fatxada eta dorre bana goratzen da alboetan, goranzko lerroak ageri dituen harrizko irudi ezin sendoagoa itxuratuz. Leiho zabalak agertzen dira Loriako ataria argitzeko. Goian Santiagoaren irudia. Fatxadaren dekorazioan Antonio López Ramos, Montero, Ganbino, Lens y Noguera eta fernandez ere hartu zuten parte.
Frontoi irekiak eta dekorazio grinatsua , non kartelak ikusten dira.
+ Porkikodun f atxada honen bitartez barrukoarekin lotzea bilatu zuen Bernink.Camilo Pampiliren enkargu z Oina obalatua da. Oso kupula dekoratua du, kasetoi ekin dekoratu zuen. Kupularen bitartez batasuna eman zion erakinari.
1643-1652 A taurrearen forma ahurra kupularen forma esferikoarekin kontrastea egiten du. Eliza kurben jokoaren bitartez dago diseinatua Oina konplikatua du, hexagonala . Kupula mixtil inea , altueran garantzen dena. Leiho handien bitartez argi ak liraintasuna ematen dio , Mundu tra s zendentearen irudikapena bilak atuz Errematerako erabiltzen duen linterna espirala da.
Barrokoan hirigintzak izugarrizko garrantzia hartu zuen. Pribilegiatuek eta boterearen ordezkariek bere borondatearen arabera diseinarazi zuten hiria.Erroma , mundu katolikoaren hiriburua bilakatu zen eta mendebaldeko gune politiko eta kulturala bihurtu zen 1600etik aurrera. Bertan hirigintza berrikuntzak egin ziren Gregorio XII.aren garaian; baita Sixto V. aren eta Pablo V. aren garaian ere. Azken honekin San Pedro basilika bukatutzat eman zuten. Hirietan berebiziko garrantzia izan zuten plazen , eskaileren eta iturrien diseinuak. Espainiako plaza honetan forma desberdinak konbinatzen ditu mugimendua emateko.
Lazkaoko karmeldar Oinutsen komentuko fatxada da. Anaia Nikolas de la Purificacion karmeldar ezagunak burutu zuen 1644. ean Fatxadak klasiko-osteko kutsua du, izan ere,eskema angeluzuzena baitu, gailurrean frontoi triangeluar, hiru portiko ekin eta alde banatan bina hegalekin. Gipuzkoako komentuen arloko arkitekturari dagokionez, polikromia zentzu barrokoan erabiltzen duen bakarra da. Adreilu gainean harri zurizko koadroak ageri dira, Madrileko Erret Oinutsen komentuetan erabili zen Frontoiaren alde bietan, boladun akroterak ageri dira, baita espataina ere, Oinutsen fatxadan gertatzen den antzera. Santa Teresaren elizaren komentuaren egituraren eragina izan du komentuak.
*Vignolaren obra .1568. Erroma * Eliza askoren eredua bihurtu zena Barroko garaian.
* Dorletako Ama Birjinaren Santutegiko portada dugu. * XVII.m mendearen azken herenekoa da. + Trazatzailea Felipe de Ezkurra,gasteiztarra izan zen. * O so ondo definitutako bi gorputz e lkartzen sai a tzen dira. * Gainazalaren dekorazioa geometrikoa da, erliebe gisa aterata nahiz hondoratutako forma angeluzuzenak erabiliz, behealdean koadrikula bat osatzen duelarik. * Joko geometrikoa basamentuetan ere agertzen da * Erremate gisa frontoi bat jarri zuen.
* Euskal Herriko kanpandorreak bereziak dira, harlandu zoragarriz eraikiak direlako eta itxura liraina dutelako. Baino batez ere portikoa osatzen zutelako. Dorre-ataurreak bihurturik. * Eraikitzeko lanak 1759. Urtean hasi ziren, F rantzisko de Iberok egindako trazaketaren arabera. Gurutze latinoa, burualde poligonala eta kontrahormak kanpoaldera ditu. Lehenengo gorputzaren sarreraren arkua erdi puntukoa da, eta apaindura eta armarriaren estiloak, mendearen bigarren erdian gaudela adierazten digute.
* Ibe r o arkitektoek ( aita eta seme) 1757.urtean eraiki zuten. Aurrealde baten funtzio betetzen duen dorrea da; hau da ate nagusiaren gainean eraikitzen da eta beheko zatian dagoen arku handi bat da elizatariko sarbidea. Kanpandorreen lehen zati honetan pilastrak biselatuak daude.Arku honen gainean balkoi handi bat dago, eta bere gainean,triangelu egitura duen gainertz baten azpian armarria ikus daiteke. * Ibarra, Andoain, E skoriatza eta Bergarako kanpandorreak ere sarrerako atearen gainean eraikiak izan dira.
- 1625. e an eraiki zen, antza denez, Gomez de Mora arkitektoaren egitasmoarekin: portada bu k atzeko eran Vignolaren era g ina nabaritzen da. - Lehenengo gorputzean sistema herrerianoa oraindik indarrean zegoela ageri da, baino goiko aldean, klasizismo kutsua txikiagoa da, kolomak ez baitira oso proportzionatuak. Sarrera arkuaren euskarriek oraindik ertz zorrotzak dituzte, aitzinakoen erara goiko bi herenak mugatuz eta fustearen lehenengo zatia nabarmenagoa eginez Portada hau , kasetoizko arku handi baten azpian antolatuta, eredutzat hartuko dute, estilo berria garatuz doan eran, eredu horren gainean egitura eta apaindurei dagozkien zenbait aldaketa sartu arren.
* Donostiko Santa Maria basilika da. * Elizaren portada, elizaren zatirik azpimagarrienetakoa da. Basamentuen gorputza eta kolomak arrokaiazko kartutxoz beteak daude. Aurrealdea, errokallak eta landare motako elementuez hornituriko horma baten gainean eraikitzen da. Bere gainean lau zutabe korintiar agertzen dira, bere txapitelak oso horniturik daude errokoko estiko * Zutabeek, atea eta honen aldamenetan dauden hormazuloa k mugatzen dituzte.Hormazuloetako jarleku eta doseleteak guztiz dekoratuak daude eta eskulturak babesten dituzte.Santa Ana eta San Jokinen eskulturak Ate gainean, Ama Birjinaren irudia Izpiritu Saindua, uso tankeran azaltzen da, hodeiez osaturiko koroa batean eta aurrealdeko arku nagusia burutzen du. Borobil baten gainean, Aita Santuen ezaugarriak,tiara eta giltzak. Hormazulo pean San Sebastian irudikatzen da.
* Donibaneko San Joango elizaren portada da. * Portada angeluzuzenak, ezpataina du erdian eta aldamenetarako bi kanpandorre proiektatu ziren arren bakar baten zati bat baino ez zen eraiki. Bertan deigarria dena peraltaturik dagoen erdi-puntuko arkua da. Arkua zutabedun bao angeluzuzen batek irekitzen duen portada, frontoi triangeluardun atiko bat, zutabe doriarrak eta boladun piramideak babesten ditu. Guztia Soiltasun handiko programa baten baitan, izan ere garai horretan herrer ia norekiko menekotasun handia zuten. Fatxadaren altuera eta trinkotasuna ere nabarmendu behar da. - Elizaren zimendadura 1659an hasi zuten auzokideek elkarturik dohaineko lana eginez.
Azpeitiko Loiolako elizaren fatxada . Plazarantz hedatzen den fatxada urbanistikoaren eredu argia dugu honako hau.Norabide desberdinetan zabaltzen den eskailera bikain batek nabarmendua. Eskailerak funtzio praktikoa du eta, era berean, eraikina kanpoaldearekin abileziaz lotzen du, fatxadaren handitasuna areagotuz. Eliza, berealdiko borobil baten gisa eraiki zen. * Bertan, nabarmenena, duen kupula handia da , linterna poligonal batez amaitua eta frontispizioari erantsia ageri da eta ia bat egiten du berarekin.kanpaien gorputz txikiak kupularen mende daude eta, ondorioz kupula handiki agertzen da,danbor handitu baten gainean dagoena. Basilikarantz , hiribide galant batek erama ten du eta bertan dagoen San Inazioren irudiak, Loiolara iristen diren ikusleei ongi etorria ematen die.
Loiolako San Inazioaren aurrealdea eta harmailadiak Aurrealdean, balaustre, pinakulu eta eserita dauden lehoiez osaturiko harmaila handi batek,basilikarantz darama. Lerro makurrez eta ganbiltasunean osaturiko elizatariko sarrera, urrez horniturik dago. Badirudi, Txurrigerak bere apainketan parte hartu zuela. Korintiar zutabe artean eta hormoi garai baten gainean dauden goiera desberdineko hiru arkuk, aurrealdeari,itxura handia ematen diote.Erdiko arkuak,garaienak, enjutak apaindurik ditu eta hiruki bat eginaz, arkitrabe baten gainean amaitzen da, Austrien armarri handi bat ezarri zen tinpanoan. Alboetako arkuek,ordea, apaingarririk gabe ditutelarik enjutak, berriz erlaitzpeak oso apaindurik azaltzen dira. Multzoak ,apaingarrien ugaritasuna erakusten digu. Baranda batek burutzen du portikoa. Eskailera harriz eginda dago erabat eta joateko zati batek eta horrekiko elkartuta dauden beste bik osatzen dute. Eskailerak funtzio praktikoaz gain kanpoaldearekin lotzea du xedea.
*Kupula , marmolezko danbor baten gainean jartzen da. Kupulako danbor eta uztaiak apaingarri ederra osatzen dute, eta danborrak, frontoi zirkular zatituzko leihoekin argia ematen dio guztiari.Kolore eta argitasunaren nahasketak, espazioa miresgarria bihurtzen du. + Kupularen hasieran bertuteen irudiak ( karitatea, fedea, esperantza.) ,iztukuz eginak daude eta beren tartean pabiloi arrosen azpian, austrien armarri handiak azaltzen dira: aldizkatuz, batzuk lehoi hatzaparkariak eta besteak bi buruko arranoka eusten dituzte. Kupula burutzen duen linternaren barrualdea marmol gorrixkaz landuta dago. Kupularen goiko esferan, gortina eta armarrien inperialen de korazioa k handitasuna eta eszenografia bikaina sortzen du.
O brak 1774an izan zen lanen hasiera ofiziala. Barroko errokok o estiloan Ignazio Lizardi eta Migel Salazarrek egin zituzten planoak eta Iberok beranduago lan egin zuen. Txurrigeraren parte hartzea ere, ez da baztertzen. Aurrealde nagusia, ospez beteriko bar r okoaren erakusgarria da.Hondoratutako aurrealde hauen jatorria XIII Frantziaren iparraldeko katedraletan jarri ohi dute. Elementu barrokoak hauek dira: * A rkitekturan eta apainketan lerro makurraren aldeko joera. * E rla itzaren etendura eta mugimendua. * Arkitekturazko elementuak apaingarri bezala erabiltzea * Irudien bizitasuna Lorasortak eta errokallak, kornu kopiak ere errokoko estilokoak dira.
O ina zentrala duen eliza da. XVI.men de ko euskal gotikoa ren oinak gogorazten dizkigu. Haiek bezala , goiera berdina duten hiru nabe berdin dute eta sabaietan gurutzeria darama, aldamen e tato sabaiak sinpleagoak terzeletedunak. Gurutzerian eta aldarean konplikatuagoak eta dekoratuagoak agertzen zaizkigu. Gangak pilaretan dute euskarria eta hauek erlaitzekin burutzen dira. Erlaitz hauen gainean, arkuak sostengatzen dira. Harrizko petxinen gainean dagoen gurutzeriak, erromatar sabai baten tankera oso duen kaskete esferiko baten bidez burutzen da. Erretaula Diego de Villanuebaren obra ederra da.
Herniko San Joan Bataiatzailearen elizaren portada. 1705. ean Martin de Z alduak egin zuen. * Gehiegi kargatu gabeko barroko eredua dugu. * Puntu erdiko arku batek estaltzen du. Arkua burutu ondoren lana eten egin zen baliabide ekonomiko ezagatik eta berriro ,bigarren hamarkadan ekin zitzaion lana bukatzeari. * Arkuak guztiz dekoratiboa da. *Atean oso orn itu riko pilastrak eta enjutak ditu. Erlaitzpe eta arkitrabe gainean, triangelu formako frontoia, alboko erpinetan, tontorrak eraiki ziren eta tinpanoan armaririk ez duen armarri handi bat, erret armarria jartzeko pentsatuko zen, eliza Erregearen babespean baitzegoen. * Arkuaren azpian,korintiar zutabe artean,atea. Bere gainean San Joan irudia. * Dorrea trinkoa da eta kanpaiak dauden lekua xumea da. * Eliza honetan nabarmentzekoak dira, taila-lan bikaina eta elementu naturalisten oparotasuna.
*Gotiko eran eraikia izan zen eta XVII . mendera a rte ez zuen aurrealderik izan. Barroko tankerakoa da ataurrea. * Juan Bautista de Susok eraiki zuen. * Bi zati bereiz daitezke, behekoa hondoratutakoa da, hemen landu gabeko molduraz hornitutako ateburu dituen atea dago. Atearen alboetan, maskorrez burututako horma-zuloak daude eta hormazuloetan apostoluen irudiak. Arku baten erdian, Sortze z garb ia irudikatzen da eta bi goinangeru. Arku honen barrrukaldea ,apaingarri askorekin horniturik azaltzen da. Erlaitzpe eta arkitrabe batek, bereizten dituzte goiko eta beheko zatiak. Goian, gainertz makur batez burututako espa ta ina bat du bere erdialdean.