SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
 2. HAURREKIN ELKARRIZKETAN: 
Elkarrizketatuak: Lehen hezkuntzako 2. Mailako 4 neska eta mutil bat. 
- Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material 
erabiltzen duzue? 
o Aita eta ametara gehienenetan, kaleko edozein txokotan materialik 
gabe, imaginazioa erabili behar izaten dugu kalean ez baitago jolas 
horrentzako objekturik. Normalean Beñat izaten da mutil bakarra, 
baina berak ama edo alabarena egin nahi izaten du eta beraz ez da 
aitarik egoten. Batzuetan Aimar ere sartzen da, baina besteak inoiz 
ez. 
- Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizue? Zer gehien? 
o Baaaaaaai! Batez ere “futbola baloi gabe”, objekturik ez dagoelako 
eta zu izan behar zarelako porterian sartzen dena. Gutxien gustatzen 
zaiguna, ezkutaketan eta harrapaketan izaten da, korrika egin behar 
delako. 
- Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? 
o Andereñotara, pultserak egitera, batzuetan telebista ikusten dut(gu)… 
baina arratsaldeko jolasetan beti amarekin egon ohi naiz, aita siestan 
egoten delako. 
- Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? 
o Ondo pasatzea da, nahiz eta askotan nekatuak sentitu. 
Elkarrizketatuak: Haur Hezkuntzako, 4 urte egin berri dituen neskatoa. 
- Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material 
erabiltzen duzue?
o Ni beti nago jolasten nire lagunik onenarekin eta neska da. 
Andereñotara jolasten dugu eta beste batzuetan zaldietara ere bai. 
(Bere amak gehitu egin nahi izan zuen, mutilekin ere jolastu ohi 
zuela batzuetan, ez zuela arazo berezirik, bere seme nagusiak ez 
bezala 10 urte zituenak). 
- Psikomotrizitatea gustatzen zaizu? Zer gehien? 
o Bai, koltxonetak. 
- Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? 
o Ba Iratiri itxaroten egoten naiz eta nik bakarrik ere irakasle izatera 
jolasten dut. Aspertzean telebista ikustera joaten naiz, Sin Chan eta 
Doraemon (gehiago ez dakizkit) 
Elkarrizketatuak: Unai (10), Beñat (10) eta Aitzol (7) 
- Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material 
erabiltzen duzue? 
Parkean gaudenean, gehienetan, futbolera jolasten dugu, baina aspertzen 
garenean saskibaloria edo polizia eta lapurretara jolastea gustuko dugu. 
Baloia erabiltzen dugu joko horietarako eta partaideen kopurua egunaren 
araberako da, batzuetan lau lau lagun elkartzen gara eta beste batzuetan 
askoz gehiago- 
- Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizue? Zer gehien? 
Bai, neska batek ematen digu klase eta asko gozatzen dugun irakasgaia da. 
Matematika klaseetan gauza gehiago ikasten ditugu baina heziketan fisikoan 
hobeto pasatzen dugu. Zelai erretara asko jolasten dugu. 
- Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? 
Ez ditugu makinak asko erabiltzen, nahiago dugu baloiarekin jolastu. 
- Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? 
Irabazlea duten jokoetara jolasten dugu gehienetan baina ez dugu irabazteko 
jolasten, ondo pasatzeko baizik, ez diogu irabaztearii garrantzirik ematen. 
Elkarrizketatua: Siena (5)
- Zein jolasera jolasten duzu? Non? Norekin? Zergatik? Zer material 
erabiltzen duzu? 
Soka saltora eta trukemera jolasten dut lagunekin. Soka eta harri bat 
erabiltzen dut jolasteko. 
- Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizu? Zer gehien? 
Bai, oso ondo pasatzen dut. Koltxonetak erabiltzen ditugunean gustatzen zait 
gehien. 
- Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? 
Gurasoetara jolasten dut, amarena papera egiten dut supermerkatura joatea 
gustatzen zaidalako. 
- Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? 
Ondo pasatzea. 
Elkarrizketatuak: Eñaut (7) eta Kimetz (7) 
- Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material 
erabiltzen duzue? 
Parkean gaudenean ezkutatzera, Invizimals kromoetara eta “ baloirik gabeko 
futbolera” jolasten dugu. Baloia eta kromoak erabiltzen ditugu eta momentu 
horretan parkean dauden lagun guztiekin jolasten dugu. 
- Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizue? Zer gehien? 
Bai, neska batek ematen dizkigu klaseak eta oso jatorra da. Astean bitan 
daukagu eta egiten ditugun jolas guztiak ditugu gustuko. 
- Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? 
Wii makinara jolasten dugu, oso dibertigarria da! 
- Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? 
Gure helburua ondo pasatzea da baina irabaztea nahiago dugu. 
Elkarrizketatuak: 5-10 urteko neskak.
- Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material 
erabiltzen duzue? 
Ama eta aitetara, denok batera, eta berdin zaigu neska edo mutila izatea 
(arreba, neba, aita edo ama). Jolasa gustatzen zaigu eta ondo pasatzen dugu. 
Sormena erabiltzen dugu. 
- Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizue? Zer gehien? 
Bai. Gehien gustatzen zaiena futbolera jokatzera baloirik gabe da, eta 
gutxien gustatzen zaiena “pilla-pilla” da. 
- Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? 
Telebista ikusten dugu edo andereñoetara jolasten dugu gure ama edo 
aitarekin, edo hirurok batera. 
- Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? 
Ondo pasatzea. 
3. GURASOEKIN ELKARRIZKETAN: 
Elkarrizketatua: Larrabetzuko eskolan alaba duen ama bat. 
- Zein eskolara doa zure alaba? Astean zenbat psikomotrizitate klase ditu?: 
Larrabetzuko eskolarara. Astero hirutan. 
- Zein da zure iritzia psikomotrizitate klaseari buruz?: 
Nire ustez beharrezkoa den klasea da, egiten duten jolasekin asko ikasten dutelako.Nire 
alaba oso pozik ikusten dut eta niretzako hori da garrantzitsuena. 
- Beste ikasgaiekin alderatuz, garrantzia gutxiago ematen diozu? Handiagoa?: 
Nire ustez haur hezkuntzan ikasgai guztiek garrantzi berbera dute.
-Norekin jolasten du gehienbat zure alabak?: 
Guztiekin. 
-Zer ematen diozu askari moduan?: 
Actimel, fruta eta bokata. 
Elkarrizketatua: Larrabetzuko eskolan semea duen ama ijito bat. 
- Zein eskolara doa zure semea? Astean zenbat psikomotrizitate klase ditu?: 
Larrabetzuko eskolara. Astero bitan. 
- Zein da zure iritzia psikomotrizitate klaseari buruz?: 
Irakasgai osasuntsua dela uste dut nire semeak kirola egin dezan. Gainera 
lehiakortasuna lantzen dute eta hori oso ondo dago. Nire semea oso lehiakorra da eta 
beti irabaztea nahi du. 
- Beste ikasgaiekin alderatuz, garrantzia gutxiago ematen diozu? Handiagoa? 
Argi dago psikomotrizitateko klaseak garrantzia txikiagoa duen irakasgaia dela. 
Matematika eta inguru adibidez guztiz garrantzitsuagoa da. 
-Norekin jolasten du gehienbat zure semeak?: 
Mutilekin baina neskeekin jolasten du ere haien ipurdia ukitzeko hahaha. 
-Zer ematen diozu askari moduan?: 
Fruta eta bokata.
Elkarrizketatua: Lehen Hezkuntzako ume biren ama (7 eta 10 urte, neska eta mutila) 
- Zer iruditzen zaizue psikomotrizitatea? Ondo etortzen zaie kirola egiteko, 
ondo pasatzeko bakarrik…? 
Lehen Hezkuntzan ez dago psikomotrizitaterik, Gorputz Hezkuntza bakarrik. Txikiak 2 
ordu egiten ditu ostiral arratsaldeetan, baina ez da etxera irakasgai hau kontatzen 
etortzen bereziki, egia esan ez dakit zer egiten duten, galdetzen hasi beharko naiz (kar, 
kar). Matematika eta horrelako irakasgaiez (azterketak dituzten heinean), informazio 
gehiago eman ohi dute. Hala ere, ez dira oso nekatuta etortzen, agian ostirala izatearen 
gogoek nekea kentzen diotelako, baina ez dut uste izerdi asko botatzeko kirolik egiten 
dutenik, bestela kantsatuta daudela esango zidaten. 
- Garrantzia ematen diozue irakasgai honi? (guraso bezala, etxean…) 
Nahiz eta gorputza osasuntsu edukitzea ona dela argi eduki eta Gorputz Hezkuntza 
ezabatzearen kontra egingo genukeen, egia da lehentasun gutxi ematen diogula familian 
hizketan. 
Elkarrizketatua: Lehen Hezkuntzako haur biren amona ( 7 eta 8 urte, neska eta mutila) 
- Zer iruditzen zaizue psikomotrizitatea? Ondo etortzen zaie kirola egiteko, 
ondo pasatzeko bakarrik…? 
Pozik etortzen dira gaur Gimnasia dutela esanez eta uste dut ondo pasatzen dutela, baina 
egia esan ez dakit oso ondo, ni amona naizen heinean eta ez guraso. Hala ere, ez dira 
nekatuta etortzen. 
- Garrantzia ematen diozue irakasgai honi? (guraso bezala, etxean…) 
Kirola estimulatu beharko litzateke. 
Elkarrizketatua: Haur Hezkuntzako mutiko baten ama (5 urte)
- Zer iruditzen zaizue psikomotrizitatea? Ondo etortzen zaie kirola egiteko, 
ondo pasatzeko bakarrik…? 
Astean baten bi ordu ematen dituzte Haur Hezkuntzako umeek psikomotrizitatean, 
baina horrez gain arratsaldeetan ere (astean baten) psikomotrizitate saioak ematen dira, 
ipuinen bidez. Ez dakit zer nolako erlazioa daukaten psikomotrizitate eta ipuinek, nire 
semeak ipuinak irakurri eta gero koltxonetak erabiltzen dituztela bakarrik baitio. Hala 
ere, aurten jende asko joan da bertatik. 
Bestalde, eskolako psikomotrizitateari dagokionez, ekintzetan ez du ondo pasatzen, 
irakasgaia gustatzen zaio baina gimnasiora joan ohi direlako. Egia esan, ze ekintza 
egiten dituzten zehatz mehatz ez nizuke esaten jakingo. 
- Garrantzia ematen diozue irakasgai honi? (guraso bezala, etxean…) 
Gehiago eman beharko litzateke, gugandik hasita. Kirolari garrantzia ematen diot noski, 
baina uste dut irakasgai horretan gorputzaren erabilera ere landu beharko litzatekeela, 
gorputz artistikoa adibidez eta horrela beraien sormena garatu. 
Elkarrizketatua: Haur Hezkuntza neskato baten ama (4 urte) 
- Zer iruditzen zaizue psikomotrizitatea? Ondo etortzen zaie kirola egiteko, 
ondo pasatzeko bakarrik…? 
Txiki- txikia zenean, ia gehien hitz egiten zuen “irakasgaiaz” izan ohi zen, batez ere 
koltxonetak zirela eta. Gaur egun baina, ez du askorik komentatzen (ezerez orokorrean). 
Hala ere, nire alabak askorik esan ez arren, helburu onak dituela uste dut. 
- Garrantzia ematen diozue irakasgai honi? (guraso bezala, etxean…) 
Batez ere koordinazioa lantzeari ematen diot garrantzia, baina ez dut uste marrazketak 
psikomotrizitateak baino garrantzia gehiago duenik (edo alderantziz).

More Related Content

Viewers also liked

Jolasteko momentua, hiztegia.
Jolasteko momentua, hiztegia.Jolasteko momentua, hiztegia.
Jolasteko momentua, hiztegia.cruiz024
 
Umeentzako materiala
Umeentzako materialaUmeentzako materiala
Umeentzako materialaariadnatkd
 
URTAROAK 1 maila ikaSMina
URTAROAK  1 maila   ikaSMinaURTAROAK  1 maila   ikaSMina
URTAROAK 1 maila ikaSMinaidoialariz
 

Viewers also liked (7)

Jolasteko momentua, hiztegia.
Jolasteko momentua, hiztegia.Jolasteko momentua, hiztegia.
Jolasteko momentua, hiztegia.
 
Jolasak
JolasakJolasak
Jolasak
 
Collage
CollageCollage
Collage
 
Umeentzako materiala
Umeentzako materialaUmeentzako materiala
Umeentzako materiala
 
Denbora-pasak
Denbora-pasakDenbora-pasak
Denbora-pasak
 
URTAROAK 1 maila ikaSMina
URTAROAK  1 maila   ikaSMinaURTAROAK  1 maila   ikaSMina
URTAROAK 1 maila ikaSMina
 
Animaliak
AnimaliakAnimaliak
Animaliak
 

Blog

  • 1.  2. HAURREKIN ELKARRIZKETAN: Elkarrizketatuak: Lehen hezkuntzako 2. Mailako 4 neska eta mutil bat. - Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material erabiltzen duzue? o Aita eta ametara gehienenetan, kaleko edozein txokotan materialik gabe, imaginazioa erabili behar izaten dugu kalean ez baitago jolas horrentzako objekturik. Normalean Beñat izaten da mutil bakarra, baina berak ama edo alabarena egin nahi izaten du eta beraz ez da aitarik egoten. Batzuetan Aimar ere sartzen da, baina besteak inoiz ez. - Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizue? Zer gehien? o Baaaaaaai! Batez ere “futbola baloi gabe”, objekturik ez dagoelako eta zu izan behar zarelako porterian sartzen dena. Gutxien gustatzen zaiguna, ezkutaketan eta harrapaketan izaten da, korrika egin behar delako. - Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? o Andereñotara, pultserak egitera, batzuetan telebista ikusten dut(gu)… baina arratsaldeko jolasetan beti amarekin egon ohi naiz, aita siestan egoten delako. - Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? o Ondo pasatzea da, nahiz eta askotan nekatuak sentitu. Elkarrizketatuak: Haur Hezkuntzako, 4 urte egin berri dituen neskatoa. - Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material erabiltzen duzue?
  • 2. o Ni beti nago jolasten nire lagunik onenarekin eta neska da. Andereñotara jolasten dugu eta beste batzuetan zaldietara ere bai. (Bere amak gehitu egin nahi izan zuen, mutilekin ere jolastu ohi zuela batzuetan, ez zuela arazo berezirik, bere seme nagusiak ez bezala 10 urte zituenak). - Psikomotrizitatea gustatzen zaizu? Zer gehien? o Bai, koltxonetak. - Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? o Ba Iratiri itxaroten egoten naiz eta nik bakarrik ere irakasle izatera jolasten dut. Aspertzean telebista ikustera joaten naiz, Sin Chan eta Doraemon (gehiago ez dakizkit) Elkarrizketatuak: Unai (10), Beñat (10) eta Aitzol (7) - Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material erabiltzen duzue? Parkean gaudenean, gehienetan, futbolera jolasten dugu, baina aspertzen garenean saskibaloria edo polizia eta lapurretara jolastea gustuko dugu. Baloia erabiltzen dugu joko horietarako eta partaideen kopurua egunaren araberako da, batzuetan lau lau lagun elkartzen gara eta beste batzuetan askoz gehiago- - Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizue? Zer gehien? Bai, neska batek ematen digu klase eta asko gozatzen dugun irakasgaia da. Matematika klaseetan gauza gehiago ikasten ditugu baina heziketan fisikoan hobeto pasatzen dugu. Zelai erretara asko jolasten dugu. - Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? Ez ditugu makinak asko erabiltzen, nahiago dugu baloiarekin jolastu. - Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? Irabazlea duten jokoetara jolasten dugu gehienetan baina ez dugu irabazteko jolasten, ondo pasatzeko baizik, ez diogu irabaztearii garrantzirik ematen. Elkarrizketatua: Siena (5)
  • 3. - Zein jolasera jolasten duzu? Non? Norekin? Zergatik? Zer material erabiltzen duzu? Soka saltora eta trukemera jolasten dut lagunekin. Soka eta harri bat erabiltzen dut jolasteko. - Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizu? Zer gehien? Bai, oso ondo pasatzen dut. Koltxonetak erabiltzen ditugunean gustatzen zait gehien. - Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? Gurasoetara jolasten dut, amarena papera egiten dut supermerkatura joatea gustatzen zaidalako. - Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? Ondo pasatzea. Elkarrizketatuak: Eñaut (7) eta Kimetz (7) - Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material erabiltzen duzue? Parkean gaudenean ezkutatzera, Invizimals kromoetara eta “ baloirik gabeko futbolera” jolasten dugu. Baloia eta kromoak erabiltzen ditugu eta momentu horretan parkean dauden lagun guztiekin jolasten dugu. - Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizue? Zer gehien? Bai, neska batek ematen dizkigu klaseak eta oso jatorra da. Astean bitan daukagu eta egiten ditugun jolas guztiak ditugu gustuko. - Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? Wii makinara jolasten dugu, oso dibertigarria da! - Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? Gure helburua ondo pasatzea da baina irabaztea nahiago dugu. Elkarrizketatuak: 5-10 urteko neskak.
  • 4. - Zein jolasera jolasten duzue? Non? Norekin? Zergatik? Zer material erabiltzen duzue? Ama eta aitetara, denok batera, eta berdin zaigu neska edo mutila izatea (arreba, neba, aita edo ama). Jolasa gustatzen zaigu eta ondo pasatzen dugu. Sormena erabiltzen dugu. - Gorputz Hezkuntza gustatzen zaizue? Zer gehien? Bai. Gehien gustatzen zaiena futbolera jokatzera baloirik gabe da, eta gutxien gustatzen zaiena “pilla-pilla” da. - Bakarrik zaudenean zertara jolasten duzu? Telebista ikusten dugu edo andereñoetara jolasten dugu gure ama edo aitarekin, edo hirurok batera. - Zein da jolasaren helburua edo zer sentitzen duzu? Ondo pasatzea. 3. GURASOEKIN ELKARRIZKETAN: Elkarrizketatua: Larrabetzuko eskolan alaba duen ama bat. - Zein eskolara doa zure alaba? Astean zenbat psikomotrizitate klase ditu?: Larrabetzuko eskolarara. Astero hirutan. - Zein da zure iritzia psikomotrizitate klaseari buruz?: Nire ustez beharrezkoa den klasea da, egiten duten jolasekin asko ikasten dutelako.Nire alaba oso pozik ikusten dut eta niretzako hori da garrantzitsuena. - Beste ikasgaiekin alderatuz, garrantzia gutxiago ematen diozu? Handiagoa?: Nire ustez haur hezkuntzan ikasgai guztiek garrantzi berbera dute.
  • 5. -Norekin jolasten du gehienbat zure alabak?: Guztiekin. -Zer ematen diozu askari moduan?: Actimel, fruta eta bokata. Elkarrizketatua: Larrabetzuko eskolan semea duen ama ijito bat. - Zein eskolara doa zure semea? Astean zenbat psikomotrizitate klase ditu?: Larrabetzuko eskolara. Astero bitan. - Zein da zure iritzia psikomotrizitate klaseari buruz?: Irakasgai osasuntsua dela uste dut nire semeak kirola egin dezan. Gainera lehiakortasuna lantzen dute eta hori oso ondo dago. Nire semea oso lehiakorra da eta beti irabaztea nahi du. - Beste ikasgaiekin alderatuz, garrantzia gutxiago ematen diozu? Handiagoa? Argi dago psikomotrizitateko klaseak garrantzia txikiagoa duen irakasgaia dela. Matematika eta inguru adibidez guztiz garrantzitsuagoa da. -Norekin jolasten du gehienbat zure semeak?: Mutilekin baina neskeekin jolasten du ere haien ipurdia ukitzeko hahaha. -Zer ematen diozu askari moduan?: Fruta eta bokata.
  • 6. Elkarrizketatua: Lehen Hezkuntzako ume biren ama (7 eta 10 urte, neska eta mutila) - Zer iruditzen zaizue psikomotrizitatea? Ondo etortzen zaie kirola egiteko, ondo pasatzeko bakarrik…? Lehen Hezkuntzan ez dago psikomotrizitaterik, Gorputz Hezkuntza bakarrik. Txikiak 2 ordu egiten ditu ostiral arratsaldeetan, baina ez da etxera irakasgai hau kontatzen etortzen bereziki, egia esan ez dakit zer egiten duten, galdetzen hasi beharko naiz (kar, kar). Matematika eta horrelako irakasgaiez (azterketak dituzten heinean), informazio gehiago eman ohi dute. Hala ere, ez dira oso nekatuta etortzen, agian ostirala izatearen gogoek nekea kentzen diotelako, baina ez dut uste izerdi asko botatzeko kirolik egiten dutenik, bestela kantsatuta daudela esango zidaten. - Garrantzia ematen diozue irakasgai honi? (guraso bezala, etxean…) Nahiz eta gorputza osasuntsu edukitzea ona dela argi eduki eta Gorputz Hezkuntza ezabatzearen kontra egingo genukeen, egia da lehentasun gutxi ematen diogula familian hizketan. Elkarrizketatua: Lehen Hezkuntzako haur biren amona ( 7 eta 8 urte, neska eta mutila) - Zer iruditzen zaizue psikomotrizitatea? Ondo etortzen zaie kirola egiteko, ondo pasatzeko bakarrik…? Pozik etortzen dira gaur Gimnasia dutela esanez eta uste dut ondo pasatzen dutela, baina egia esan ez dakit oso ondo, ni amona naizen heinean eta ez guraso. Hala ere, ez dira nekatuta etortzen. - Garrantzia ematen diozue irakasgai honi? (guraso bezala, etxean…) Kirola estimulatu beharko litzateke. Elkarrizketatua: Haur Hezkuntzako mutiko baten ama (5 urte)
  • 7. - Zer iruditzen zaizue psikomotrizitatea? Ondo etortzen zaie kirola egiteko, ondo pasatzeko bakarrik…? Astean baten bi ordu ematen dituzte Haur Hezkuntzako umeek psikomotrizitatean, baina horrez gain arratsaldeetan ere (astean baten) psikomotrizitate saioak ematen dira, ipuinen bidez. Ez dakit zer nolako erlazioa daukaten psikomotrizitate eta ipuinek, nire semeak ipuinak irakurri eta gero koltxonetak erabiltzen dituztela bakarrik baitio. Hala ere, aurten jende asko joan da bertatik. Bestalde, eskolako psikomotrizitateari dagokionez, ekintzetan ez du ondo pasatzen, irakasgaia gustatzen zaio baina gimnasiora joan ohi direlako. Egia esan, ze ekintza egiten dituzten zehatz mehatz ez nizuke esaten jakingo. - Garrantzia ematen diozue irakasgai honi? (guraso bezala, etxean…) Gehiago eman beharko litzateke, gugandik hasita. Kirolari garrantzia ematen diot noski, baina uste dut irakasgai horretan gorputzaren erabilera ere landu beharko litzatekeela, gorputz artistikoa adibidez eta horrela beraien sormena garatu. Elkarrizketatua: Haur Hezkuntza neskato baten ama (4 urte) - Zer iruditzen zaizue psikomotrizitatea? Ondo etortzen zaie kirola egiteko, ondo pasatzeko bakarrik…? Txiki- txikia zenean, ia gehien hitz egiten zuen “irakasgaiaz” izan ohi zen, batez ere koltxonetak zirela eta. Gaur egun baina, ez du askorik komentatzen (ezerez orokorrean). Hala ere, nire alabak askorik esan ez arren, helburu onak dituela uste dut. - Garrantzia ematen diozue irakasgai honi? (guraso bezala, etxean…) Batez ere koordinazioa lantzeari ematen diot garrantzia, baina ez dut uste marrazketak psikomotrizitateak baino garrantzia gehiago duenik (edo alderantziz).